11
1 EUSKARA SALBUESPENAK Funtzionalitate honen bidez, euskararen ebaluaketa(k) eta irakaskuntzaren salbuespenen eskaerak jaso daitezke, Haur eta Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan, Helduen Hezkuntzan eta Hasierako Lanbide Kualifikazio Programetan. Euskararen salbuespenen eskaerak ikastetxeak sartzen ditu, baina Lurralde Ordezkaritzak edo Zerbitzu Zentralak ematen diete irtenbidea. Euskararen salbuespenei irtenbidea emateko argibideak hurrengo orrialdean agertzen dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43- inspcont/es/contenidos/informacion/comunicaciones_centros/es_inspec/eso.ht ml Euskara salbuespen baten ibilbidea honako hau da: Ikastetxeak salbuespen eskabidea sortuko du, eta, hala lehenetsita dagoelako, Osatu gabea egoeran. Eskabidea betetakoan eta ebazpen-proposamena sartutakoan, ikastetxeak eskabidearen egoera aldatu behar du eta Ebatzi gabea egoeran ipini, Lurralde Ordezkaritzak aztertu dezan. Une horretatik aurrera, ikastetxeak ezin izango du eskabidea aldatu. Lurralde Ordezkaritzak Ebatzi gabea egoeran dauden eskabideak aztertuko ditu. Azterketa horrek bi emaitza izan ditzake: o Eskabideko daturen bati oker edo desegoki iritziko balio, egoera aldatu eta Ezetsia egoeran utziko du, eta oharretarako eremu batean konpondu beharreko akats edo hutsuneak zein diren adieraziko du. o Dena OK baldin badago, egoera aldatu eta Onartua egoeran ipiniko du. Salbuespen eskabidea ebatzitzat emango da, eta ebazpenaren data beteko da. Ezetsitako eskabideak aztertu egin beharko dituzte ikastetxeek. Akats eta hutsegiteak konpondu ondoren, berriro ere Onartu zain egoeran ipini beharko dituzte, lurralde ordezkaritzek berraztertu ditzaten. Mantenimendu honetara Matrikula menuaren bidez ailegatzen gara.

Manual - Exenciones de euskera1- eus · 2020. 12. 22. · Hurrengo pantaila hau azaltzen da: 9 Salbuespen eskaera inprimatu aukera sakatuz, salbuespenaren eskaeraren frogagiria inprimatzen

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 1

    EUSKARA SALBUESPENAK

    Funtzionalitate honen bidez, euskararen ebaluaketa(k) eta irakaskuntzaren salbuespenen eskaerak jaso daitezke, Haur eta Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan, Helduen Hezkuntzan eta Hasierako Lanbide Kualifikazio Programetan. Euskararen salbuespenen eskaerak ikastetxeak sartzen ditu, baina Lurralde Ordezkaritzak edo Zerbitzu Zentralak ematen diete irtenbidea. Euskararen salbuespenei irtenbidea emateko argibideak hurrengo orrialdean agertzen dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-inspcont/es/contenidos/informacion/comunicaciones_centros/es_inspec/eso.html Euskara salbuespen baten ibilbidea honako hau da:

    • Ikastetxeak salbuespen eskabidea sortuko du, eta, hala lehenetsita dagoelako, Osatu gabea egoeran.

    • Eskabidea betetakoan eta ebazpen-proposamena sartutakoan, ikastetxeak eskabidearen egoera aldatu behar du eta Ebatzi gabea egoeran ipini, Lurralde Ordezkaritzak aztertu dezan. Une horretatik aurrera, ikastetxeak ezin izango du eskabidea aldatu.

    • Lurralde Ordezkaritzak Ebatzi gabea egoeran dauden eskabideak aztertuko ditu. Azterketa horrek bi emaitza izan ditzake:

    o Eskabideko daturen bati oker edo desegoki iritziko balio, egoera aldatu eta Ezetsia egoeran utziko du, eta oharretarako eremu batean konpondu beharreko akats edo hutsuneak zein diren adieraziko du.

    o Dena OK baldin badago, egoera aldatu eta Onartua egoeran ipiniko du. Salbuespen eskabidea ebatzitzat emango da, eta ebazpenaren data beteko da.

    • Ezetsitako eskabideak aztertu egin beharko dituzte ikastetxeek. Akats eta hutsegiteak konpondu ondoren, berriro ere Onartu zain egoeran ipini beharko dituzte, lurralde ordezkaritzek berraztertu ditzaten.

    Mantenimendu honetara Matrikula menuaren bidez ailegatzen gara.

  • 2

    Bertan, Euskara salbuespenak sakatzean hurrengo bilatzailera eramaten gaitu, non irizpide desberdinen bidez matrikulak bila ditzakegun.

  • 3

    Matrikularen bilatzailea

    Bilatzaile honek matrikulak bila ditzake hurrengo atal hauen bidez:

    Ikaslearen datu pertsonalak:

    - Identifikazio mota/identifikazioa

    - Izen-abizenak

    Matrikularen datuak:

    - Maila: Konektatuta dagoen erabiltzailea ikastetxe bat bada, zerrenda honek ikastetxeak eskaintzen dituen eta euskara-salbuespenak onartzen dituzten mailak kargatzen ditu. Erabiltzailea ikastetxekoa ez bada, zerrenda honek erabiltzaileak kudeatu ahal dituen eta euskara-salbuespenak onartzen dituzten mailak kargatzen ditu.

    - Irakaskuntza/txanda/kurtsoa/eredua/familia/ziklo-modalitatea

    - Matrikula data: noiztik/ noiz arte: matrikulak bila daitezke matrikulen sorrera-dataren arabera

    - Matrikularen zenbakia

    - Matrikularen egoera

    Salbuespenaren datuak:

    - Salbuespen-eskaerarekin: aukera hau sakatzean euskara-salbuespen eskaera bat duten matrikulak bakarrik ikusiko ditugu.

    - Eskaera data: Noiztik eta noiz arte: euskara-salbuespen eskaerak hautatzeko aukera ematen digu eskaera egin zen dataren arabera.

    - Ebazpenaren data: Noiztik eta noiz arte

    - Ikastetxearen proposamena:

  • 4

    - Ebatzi gabea: ikastetxeak ez du oraindik ezer erabaki eskabidearen inguruan.

    - Aintzat hartua: ikastetxeak salbuespena baimendu dadin proposatu du.

    - Aintzat ez hartua: ikastetxeak eskabidea ezestea proposatu du.

    - Tramitazioaren egoera: tramitazioa honako egoera hauetan egon daiteke:

    - Osatu gabea: ikastetxeak ez dio eskabidea oraindik helarazi ikuskaritzari.

    - Onarpena eman zain: ikastetxeak ebazpen proposamena egin du, eta tramitazioaren egoera Onarpena eman zain ipintzen du ikuskaritzak azter dezan.

    - Onartua: ikuskaritzak aztertu du salbuespen eskabidea.

    - Itzulia: ikuskaritzak baderitzo ikastetxeak berraztertu egin behar duela eskabidea tramitazioa egoera horretan ipiniko du.

    - Egoera: Salbuespen-eskaerak dauden egoeraren arabera ikus ditzakegu. Egoerak hurrengo hauek izan daitezke:

    - Berria.

    - Berritzea.

    - Luzapena 1. urtea

    - Luzapena 2. urtea

    - Ez berritzea

    Ekintzak:

    Garbitu: bilatutako pantailaren atalen edukia garbitzen du.

    Bilatu: filtroan jarritako irizpideak betetzen dituzten matrikulen bilaketarekin hasten da.

    Matrikulen bilatzailearen emaitzak

    Sartutako irizpideak betetzen dituzten matrikulak agertzen dira.

  • 5

    Matrikula bakoitzeko hurrengo informazioa agertzen da:

    - Identifikazioa

    - Abizenak eta izena

    - Kurtsoaren deskripzio laburtua

    - Salbuespen-eskabidearen data

    - Egoera (Berria / berritzea / luzapena 1. urtea / luzapena 2. urtea / ez berritzea)

    - Egoera: Aintzat hartua (behin-behinekoa) / Aintzat ez hartua (behin-behinekoa) / Onartua / Onartu gabea

    Emaitzen pantaila honetan ahal dugu: - Salbuespena gehitu: Gutxienez matrikula bat aukeratuta egon behar da.

    Matrikula horrek euskara-salbuespen eskaera bat baldin badauka, mezu bat agertuko da salbuespen bat eskatuta duela adieraziz eta aldatu baino ez daitekeela egin.

    Matrikulan agertzen den mailarako euskara-salbuespenen epea irekita egon behar da. Bestela mezu bat agertuko da. Aurreneko balidatze guztiak gaindituz gero, salbuespen-eskaeraren xehetasun-pantaila berri bat agertuko da alta moduan.

    - Aldatu: Gutxienez matrikula bat aukeratuta egon behar da. Matrikula horrek EZ badauka euskara salbuespen baten eskaera, ohar bat agertuko da. Euskara salbuespen eskaeraren epea, matrikula dagoen mailarekiko irekita egon behar da. Bestela, mezu bat agertuko da hori adieraziz. Aurreneko balidatze guztiak gaindituz gero, salbuespen-eskaeraren xehetasun-pantaila berri bat agertuko da aldatzeko moduan. Ikastetxeek, ebatzi zain dauden salbuespenak bakarrik alda daitezke. Ikastetxe batek ezin du ebatzita dagoen salbuespen bat aldatu.

    - Ezabatu: Euskara salbuespenen mantenimenduaren epea irekita egon

    behar da. Salbuespen eskaerari eta dagokion dokumentazioari baja ematea suposatzen du.

  • 6

    - Ikusi: Gutxienez matrikula bat aukeratuta egon behar da - Inprimatu: Pantailan agertzen diren datuekin osatutako Excel Zerrenda

    Salbuespenaren eskaeraren xehetasun-pantaila

    Pantaila honetan ikastetxeak hurrengo informazioa sartuko du:

    - Zer arrazoiarengatik eskatzen da salbuespena: Lehen Hezkuntzan, salbuespena honako arrazoiengatik eska daiteke:

    o Hezkuntza Basikoan ikasle berria izatea edo o Lehenengo salbuespenaren eskaeraren jarraipena

    Batxilergoan, salbuespena honako arrazoiengatik eska daiteke: o Beste hezkuntza-sistema desberdin batetik etorritako ikaslea

    izatea eta Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia inoiz ikasi gabe eta inoiz ebaluatu gabea izatea.

    o Aurreneko salbuespenaren eskaeraren jarraipena - Hasierako Lanbide Kualifikazio Programetan.

    o HLKPko ikaslea izatea eta Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia inoiz ikasi gabea eta ebaluatu gabea izatea edo

    o Aurreneko salbuespenaren eskaeraren jarraipena Helduen Hezkuntzan

    o HHko Euskal Hizkuntza ikasi gabeko ikaslea izatea o 1971 baino lehen jaiotako ikaslea izatea

  • 7

    o Aurreneko salbuespenaren eskaeraren jarraipena - Eskaera data: Eskuz sar daiteke (uuuu/hh/ee) edo laukitxoaren

    eskuinean dagoen egutegia erabili. Beste gauzarik jarri ezean, altan sistemako datarekin kargatuko da.

    - Salbuespen-mota: ateratzeko atala, mailak/kurtsoak salbuespen-mota

    determinatzen baitu:

    Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. kurtsoetarako eta DBHrako: ebaluaketarena soilik. Batxilergoa, HH eta HLKP.rako: ebaluaketa eta ikastearena.

    - Egoera: zerrendatik egoera bat aukeratuko dugu: berria, berritzea, luzapena 1. urtea, luzapena 2. urtea, ez berritzea.

    - Ikastetxearen oharrak

    - Ebazpenaren datuak: atal honetan ikastetxeak bere ebazpen proposamena sartuko du Lurralde Ordezkaritzak balidatu dezan.

    • Ikastetxearen proposamena: ebatzi gabe, aintzat hartua, aintzat ez hartua.

    • Tramitazioaren egoera: ikastetxeak aukera izango du osatu gabea ala ebatzi gabea hautatu. Eskabidea osatutakoan, ikastetxeak tramitazio egoera Onarpena eman zain ipiniko du, lurralde ordezkaritzak azter dezan. Lurralde Ordezkaritzak Onarpena eman diezaioke ikastetxearen proposamenari, eta tramitazioaren egoera Onartua ipini, edo eskabidea ikastetxeari helarazi berriro Itzuli egoeran ipinita. Salbuespen eskabidea onartuko ez balitz, Lurralde Ordezkaritzak zergatik onartu ez den adieraziko du. Ez onartzeko arrazoiak honako hauek dira: 1. Salbuespena Haur Hezkuntzarako eskatzeagatik.(Ezin da eskatu) 2. Derrigorrezko Hezkuntzako lehenengo, bigarren edo hirugarren mailan matrikulatuta egoteak eskolaketa bukatzean arloan zehazten diren helburuak lortzea ahalbidetzen duelako. 3. Ikastetxeko Zuzendaritzaren aburuz, Euskara eta Literatura ikasteko adinako hizkuntza-gaitasun agertu duelako, eskolatuta dagoen kurtsoko maila gainditu ahal izateko. 4. Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea denez geroz, aipatzen dituen zioak norbanako egokitzapen curricularrari dagozkiolako, eta ez salbuespenari berari,

  • 8

    5. Aurreko ikasturteetan Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasi eta irakasgai horretan ebaluatua izan delako. 6. Salbuespen-eskabidea dokumentuz ez frogatzeagatik. Ikastetxeko Zuzendaritzak datuak egiazkoak direla ziurtatu behar du edota dagozkion egiaztagiriak aurkeztu. 7. Euskal hezkuntza-sistemara sartu denetik kontatzen hasita, ebaluatzetik salbuesteko epea agortu duelako.

    • Ebazpen data: eremu hori erabiltzailea lurralde ordezkaritzakoa baldin bada baizik ez daiteke bistaratu. Tramitazioaren egoera Onartua bada, nahitaezkoa da ebazpen data bat zehaztea.

    Eskabidearen xehetasunen pantailatik zera egin dezakegu:

    - Salbuespen eskabidearen gordekina inprimatu: Salbuespen eskabidea inprimatu lotura sakatuta eskabidearen gordekina eskuratuko dugu.

    Pantaila honetatik, Historikoa aukera sakatuz, ikus dezakegu ikasleak beste euskara salbuespen bat eskatu duen. Hurrengo pantaila hau azaltzen da:

  • 9

    Salbuespen eskaera inprimatu aukera sakatuz, salbuespenaren eskaeraren frogagiria inprimatzen da.

    Eskaera justifikatzeko agiriak

    Gorde botoia sakatzean, pantailaren behealdean taula bat agertzen da, eta horrek aldatzeko eskaera justifikatzen duten agiriak eransteko balio du.

    Hona hemen agiri bat eransteko egin beharreko urratsak:

    Emaitzak pantailan jarrita Berria esteka sakatu. Formularioa agertzen da, agiria erantsi ahal izateko.

    Agiri-moten zerrendatik agiri-mota aukeratuko dugu.

  • 10

    Examinar* botoia sakatuta, erantsi nahi dugun fitxategia aukeratu ahal izango dugu gure ordenagailutik.

    Oharren eremuan beharrezkotzat jotzen ditugun oharrak jarriko ditugu. Horren ondoren, Gorde botoia sakatuko dugu.

    Emaitzak delakoan Gorde botoia sakatzen dugunean, eskaerari erantsitako dokumentuen zerrenda ikusiko dugu.

    Editatu agiria: agiriaren eskuinaldeko botoia edo Ikusi esteka sakatuta, agiria ireki ahal izango dugu.

    Beste agiri bat erantsi ahal izateko, Berria esteka sakatuko dugu.

    Agiri bat kentzeko Ezabatu esteka sakatuko dugu. ZERRENDAK - Egoeraren araberako salbuespenak inprimatu:

    II eranskina inprimatu. Eskatutako eskaeren zerrenda salbuespenaren egoeraren arabera sailkatuta.

  • 11

    Posibleak diren egoerak hauek dira: - Berria - Berritzea - Luzapena 1. urtea - Luzapena 2. urtea - Ez berritzea

    Excel zerrenda egoera bakoitzeko salbuespenen eskaerekin erlaitz batean.