52
Lurzoruaren azterketa Saioa Gorriti Josune Iñarra Itziar Larraza Liher Unanue Leontxo Valverde

Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 

Lurzoruaren azterketa

 

 

Saioa Gorriti

Josune Iñarra

Itziar Larraza

Liher Unanue

Leontxo Valverde 

 

Page 2: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Lanaren aurkezpena eta aurrezagutzen errepasoa Lurzoruaren garrantzia.

Urarekin gertatzen den bezalaxe, lurzorua bizitzaren eta nekazaritzaren oinarria da.Lurzorua emankorra izan dadin, oso garrantzitsua da bere osagaiak behar bezala ezagutzeaz gain, modu egokian erabiltzea. Hau da, fruitu onak lortu ahal izateko, ahalik eta lur orekatuena eta aberatsena behar da.

Proiektu honen bitartez, lurzoruaren osagai eta ezaugarriak ezagutu, laborategian aztertu eta orekatua ez balitz, beharrezko neurriak proposatu eta hartu beharko lirateke hau aberasteko..

Izan ere, jarduera berezi honetan zuen irakasleak "Bateratze Lan" honetan zer lan mota egin beharko duzuen azalduko dizue. Adi egotea komeni da ematen diren azalpen guztiak garrantzitsuak baitira hasieratik zer egin behar duzuen argi izateko.

Eskolako jakintzagaien bitartez, hainbat jarduera elkarrekin osatuko ditugu. Jarduerak aurrera eramateko, zuen lankideekin batera lan egin beharko duzue. Beraz, badakizue… ondo antolatu, elkarlanean aritu eta…

DISFRUTATU!

 

Page 3: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Prozesua: 

Hiru hauexek izango dira proiektua burutzeko osatu beharko dituzun atalak:

• Lana antolatu • Laborategiko jarduerak egin. • Emaitzak aztertu eta ondorioak atera

Bateratze lan honetan modu autonomoan lan egin ahal izatea garrantzitsua da.

Produktua: 

Gure baratzeko lurzorua aberasteko proposamenak egin. I

Page 4: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Aurrezagutzak errepasatu:

 Kontuan  izan,  lana aurrera eraman ahal  izateko oinarri txiki bat  izan behar duzuela. Hala nola..  

‐ Informazio iturri desberdinak bilatzen eta kudeatzen jakitea. 

‐  Eskuratutako  datu  baliagarriak   azalpen  nahiz  deskribapen testuen bitartez adierazten jakitea. 

‐. Word programa erabiltzen jakitea (testuak, zutabeak, irudiak txertatzea...). 

‐  Besteen  aurrean  aurrez  prestatutako  informazioa  azaltzen jakitea 

Oharra:

Jarduera  bakoitzaren  ondoren  ez  ahaztu  autoebaluazio  orria betetzea:

Page 5: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 

 

Taldeen antolakuntza eta lan sistema  

Zer ikasi: 

Baratza  ekologikoaren  baitako  informazioa  era  sistematikoan  jaso, antolatu eta modu digitalean gordetzea. 

 

Zer egin:  

INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ETA TALDE DINAMIKA ANTOLATZEN. 

 

 

Eman   behar  duzun  lehen  pausua   zure  ordenagailuan  egingo dituzun  lan  guztiak  gordetzeko  tokia  antolatzea  da.  Kontuan izan, lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka. 

Taldea  osatu  eta  gero  (3‐4  kide),  koordinatzaile  bat  aukeratu behar  duzue  zuen  artean,  lan  komunak  gidatzeko  eta gordetzeko. Taldeari  izen bat  jarri behar diozue,  taldea modu azkar eta errazean identifikatzeko. 

 

Page 6: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Ekoizpena: 

 

‐ Karpeta komuna: paperezkoa eta digitala, taldearen lanak gordetzeko.                                                       

 

 

‐ Karpeta indibiduala: digitala, norberaren lanak ordenagailuan gordetzeko. 

 

 

Koordinatzaileak bi karpeta sortuko ditu: bat paperezkoa eta beste bat  digitala,  Driven,  taldearen  izenarekin  eta  taldekide  guztiekin banatuta.  Bertan,  koordinatzaileak  modu  kooperatiboan  eginiko lanak  gordeko  ditu.  Zuetako  bakoitzak  beste  karpeta  digital  bana sortu  beharko  du Driven  norberaren    izenarekin.  Bertan,  bakarka egingo duzuen lana gordeko duzue.  

 

Page 7: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Ebaluazioa: 

‐ Taldea osatzeko eta  lanak banatzeko orduan  trebezia adierazi du. 

‐ Teknologia  berriekiko  interesa  eta  trebetasuna  duela  adierazi du. 

Autoebaluazioa: 

Ireki gordeta daukazun, “Nire_auto_ebaluazioa” izeneko dokumentua, jarduera honi dagokion  ebaluazioa egin, eta berriro gorde.  

Page 8: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

                                                     Lurzoruaren aldagaiak  

Zer ikasi: 

Lurzoruaren garrantziaz jabetzea

Lurzoruaren aldagaiak laborategian aztertzea

Ondorioak ateratzea

Bitarteko materialak:

- Fitxak

- Baratzea

- Laborategia

 

Page 9: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Deskribapena:

Oso garrantzitsua da orain egin behar duzuena ondo ulertzea:

Lurzoruaren aldagaiak 3 ataletan sailka daitezke:

- Aldagai fisikoak

- Aldagai kimikoak

- Aldagai b¡otikoak

 

Page 10: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 

Atala Aldagaia Fitxa

Ehundura Lurzoruaren ehundura .docx

Tenperatura Lurzoruaren tenperatura.docx

Porositatea Lurzoruaren porositatea.docx

Materialak Lurzoruaren materialak.docx

Dentsitatea Lurzoruaren dentsitatea.docx

Hezetasuna Lurzoruaren hezetasuna.docx

Erretentzio ahalmena Lurzoruaren erretentzio ahalmena.docx

Ald

ag

ai

fisi

ko

ak

Materia organikoa Lurzoruaren materia organikoa.docx

Kaltzio Karbonatoa Lurraren_azterketa_kaltzio_karbonatoa.docx

P nitratoa_fosfatoa_potasioa_lurrean.docx

N nitratoa_fosfatoa_potasioa_lurrean.docx

K nitratoa_fosfatoa_potasioa_lurrean.docx

pHa Lurzoruaren pH.docx

Ald

ag

ai

kim

iko

ak

Konduktibitate elektrikoa

Lurzoruaren konduktibitate elektrikoa.docx 

Baratzeko landareak  baratzeko landareak .docx Aldagai biotikoak

Azterketa biologikoa Lurzoruaren azterketa biologikoa.docx

Page 11: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Taulan ikus dezakezuen bezala, atak bakoitzean zenbait aldagai aurkituko dituzue eta atal horietako bakoitzetik, norbere taldeari dagozkion aldagaiak aukeratu beharko dituzue.

Behin aukeraketa egindakoan, ikasleek irakasleok aldez aurretik prestatutako fitxetako gidoiari jarraituz, laborategiko lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue

Fitxak osatu ostean, taldearen karpetan "Aldagai" izenarekin gorde.

Ekoizpena:

- Aldagai bakoitzari dagokion fitxa

Ebaluazioa:

 

- Lurzoruaren propietateez jabetu da.

- Laborategian ondo antolatu eta aritu da.

- Taldean lan egiten eta negoziatzen jakin du.

- Ondorioak barneratu dituenean proposamenak egiten jakin du.

Autoebaluazioa: 

Ireki gordeta daukazun, “Nire_auto_ebaluazioa” izeneko dokumentua, jarduera honi dagokion  ebaluazioa egin, eta berriro gorde.  

Page 12: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

                       Egindako lanaren aurkezpena

Zer ikasi: 

Jendaurrean hitz egitea, informazioa aukeratzea, egituratzea eta adieraztea.

Bitarteko materialak:

Ordenadorea, kainoia, aurretik osatutako fitxak.

Ekoizpena:

- Aurkezpena.

 

Page 13: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Deskribapena:

Lurzorua aztertzerakoan landu, ikusi eta ikasitakoa ahoz azaltzea.

Horretarako, aurreko jardueretan jasotako informazio guztia

antolatu, laburtu eta aurkeztu.

Ebaluazio irizpideak: 

- Jendaurrean era egokian hitz egin du: hizkera, keinuak…

- Informazioa ondo antolatu du.

- Hizkera berezia erabili du kontzeptu zientifikoak adierazteko

orduan.

- Zientziari dagokionez, ikasitakoa islatzen jakin du.

 Autoebaluazioa:

Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari 

dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan. 

Page 14: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 Ebaluaziorako karpeta prestatzen

 

Zer ikasi: 

Egunero egindako ekoizpenak txukun eta era ordenatuan antolatzea 

eta  gordetzea.    Bide  batez,  modu  arduratsuan  auto‐ebaluaketa 

egitea.   

 

Zer egin: 

Ekoiztu  dugun  material  guztia  bildu  eta  aztertu.  Horretarako,  

ondorengo pausoak jarraitu. 

‐ Zure karpeta berrikusi eta ea material guztia duzun begiratu. 

‐ Karatula bat prestatu, lanaren izena, zure izena eta data jarriz. 

‐ Lanak nola ordenatuko dituzun pentsatu. 

‐  Lanak  ordenatu  (konpetentzien  ordena  jarraituz,    edo  testuak 

lehendabizi eta argazkiak gero, edo ....) 

‐ Ez ahaztu behaketa orriak, autoebaluazio orria eta abar sartzen. 

‐ Ea beste zerbait gehitu nahi duzun erabaki  : egindako  lanari buruz 

zure iritzi bat edota zure gurasoena, argazkiren bat, balorazioren bat, 

.... 

 

Page 15: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

‐Ondoren  aurkibidea prestatu. 

‐ Azken begirada eman, aurkibidea errepasatu, txukun jarri. 

‐ Drivera igo. Karpetari zure izena eman. 

Ekoizpena: 

‐ Ebaluaziorako karpeta 

 

Autoebaluazioa 

Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari 

dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan. 

 

 

Jarduera bukatu duzu!!! 

  

 

Page 16: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

Laborategiko fitxak

Page 17: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA

AZTERKETAREN IZENA:

LURZORUAREN EHUNDURA ALDAGAI MOTA:

FISIKOA

AZTERKETAREN HELBURUA: Azterketa honen bidez gure baratzeko lurzoruaren ehundura ezagutzea.

AZALPEN LABURRA: Lurzoruan tamaina desberdineko partikula mineralak daude eta horien arteko proportzioari ehundura esaten zaio. Lurzoruak ura xurgatzeko eta iragazteko duen ahalmena, neurri handi batean, ehunduraren menpe dago. Hori dela eta, landaketa egingo den lurzoruaren ehundura kontuan izatea funtsezkoa da landareak lurzoru horretara ondo molda daitezen. Ehundura sailkatzeko, lurzoruak duen harea-, limo- eta buztin-proportzioa hartzen da kontuan.

MATERIALAK:

● Lur-lagina ● 2 mm-ko galbahea ● Saio-hodia ● Ura

PROZEDURA: 1.- Lurzoru lagin bat hartu. 2.- Ondo lehortu. Egun batetik bestera laborategian utzi edo labetik pasatu. 3.- Lur lagina ondo desegiten eta birrintzen denean, 2 mm-ko galbahetik pasatu. 4.- Saio-hodi bat hartu eta erdiraino lurrez bete. Geratzen den beste erdia urez osatu eta indartsu astindu. 5.- Egun bat hauspeatzen utzi. 6. Hauspeakinaren proportzioa aztertu. Erregela baten bidez, ikusten den zati ezberdin bakoitzaren luzeera neurtu.

Page 18: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Prozesua bukatu ondoren, saio-hodian argi ikusiko dira eratu diren geruza ezberdinak:

- Ur gardena - Saio-hodiaren hondoan tamainarik handieneko partikulak (harearen tamainakoak) - Gainean, pikor finagoko partikulak (harea finagoa) - Goialdean, materialik finena (limoa eta buztina)

Ehundura, hauspekinaren proportzioa (%) da.

Zuek lortu dituzuen emaitzak eta aurreko datuetan oinarrituz, erabaki zein lur mota daukagun. Lurzoruaren ehundurak, eta horren ondorioz , lurrak duen ura xurgatzeko eta iragazteko ahalmenaren garrantziaz jabetzeko ondorengo simulazioa ikus dezakezue: http://www.naturgaia.net/eima/lurzorua/b11-a.html

ONDORIOAK:

OHARRAK:

Page 19: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA

AZTERKETAREN IZENA:

LURZORUAREN TENPERATURA ALDAGAI MOTA:

FISIKOA

AZTERKETAREN HELBURUA: Zenbait sakoneratan eta urteko garai ezberdinetan lurzoruaren tenperatura neurtzea.

AZALPEN LABURRA: Lurzoruaren tenperatura, gainazalera heltzen den eguzkiko erradiazioaren eta lurrak bereganatzen duen kantitatearen araberakoa da. Lurzoruaren tenperaturaren banaketa ez da homogeneoa. Sakonerarekin batera, nabarmen aldatzen da. Lurzoruaren tenperatura garrantzitsua da prozesu biotiko eta kimikoetan. Haziak ernamuntzeko garrantzitsua da eta landare bakoitzak bere beharrak ditu. Orokorrean 5 ºC-tik gora ernamuntze-prozesua gerta daiteke.

MATERIALAK:

● Lurrarentzako termometroa

PROZEDURA: 1.- Lurrean termometroa sakonera desberdinetan sartu eta puntu bakoitzeko tenperatura neurtu. 2.- Prozesua urtean zehar, hilabetero, errepikatu.

Page 20: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Lortuko dituzuen datuak taula eta grafikoen bitartez adierazi.

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:

ONDORIOAK:

OHARRAK:

Page 21: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA

AZTERKETAREN IZENA:

LURZORUAREN POROSITATEA ALDAGAI MOTA:

FISIKOA

AZTERKETAREN HELBURUA: Lurzoruaren porositatea neurtzea. Laborategiko tresneria era egokian erabiltzea.

AZALPEN LABURRA: Porositatea, oro har, lagin batean hutsik dauden espazioen kopurua deskribatzen duen balioa da. Lurraren porositateak garrantzia berezia du, ura eta airea lurrera sartzea ahalbideratzen duelako. Ura eta airea, bertatik igarotzen dira, sustraiak eta lurrean bizi den fauna hornitzeko. 

Lurzoruaren espazio porotsua solidoek okupatzen ez duten lurzoruaren bolumenaren ehunekoa da. Izan ere, gehienetan, lurzoruaren bolumena %50 material solidoz osatua dago (%45 mineral eta %5 materia organikoa) eta %50 espazio porotsua izaten da. Lurrak hobetzeko eta arintzeko, partikulak dituzten materialak erabil daitezke; hala nola, pinu azala, perlita, etab.

MATERIALAK:

● Lur lagina ● 2 probeta (100 ml-koak)

Page 22: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

PROZEDURA: Porositatea neurtzeko metodo ezberdinak daude. Guk, asetasun-maila metodoa erabiliko dugu. 1.- Hartu lurraren lagin bat eta probeta batean 40 ml neurtu. 2.- Bigarren probetan 100 ml ur neurtu. 3.‐ Pixkanaka, probetan duzun ura lurraren probetan bota. Ura zeharo bustita geratzea lortu behar duzue, asetuta. 

ADI!!! Uraren maila lurraren  azaleratik ahalik eta hurbilen geratu behar da. Gehiegi ez bota, beraz!! 

4.- Kalkulatu erabili duzun ur-bolumena: Erabili duzun ur-bolumena poroek duten bolumen berdina izango da:(VP) Orain duzuen bolumen totala (VT), hasieran jarri duzuen lur-bolumena (40 ml) gehi erabili duzuen ur-bolumena izango da

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Lurraren ehuneko porositatea, formula honen bitartez kalkula dezakezue:

% porositatea= 100.

. XbolumenaPoroen

totalaBolumen

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK

ONDORIOAK:

OHARRAK:

Page 23: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA

AZTERKETAREN IZENA:

LURZORUAREN MATERIALAK ALDAGAI MOTA:

FISIKOA

AZTERKETAREN HELBURUA: Dekantazio-metodoa erabiliz, lurzoruan dauden materialak bereiztea.

Dekantazio-metodoa ezagutzea

.

AZALPEN LABURRA:

Page 24: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

MATERIALAK:

● Probeta ● Ur destilatua

PROZEDURA: 1.- Bete ezazu kristalezko ontzi bat edo probeta bat erdiraino lurzoruaren laginekin.

2.- Probetaren gainontzeko zatia ur distilatuz bete; irabia ezazu gogor 3 minutuz eta utz ezazu mahai gainean.

3.- Itxaron denbora tarte batez (egunak) , behatu gertaturikoa eta marraz ezazu nola gelditzen diren materialak.

4.- Idatz itzazu alboan materialen izenak: materia organikoa, material lodiak eta finak, ura…

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Hona hemen lortu dituzuen emaitzak ebaluatzeko interesgarria izan daitekeen taula:

Granulometria izendapena

USDA sailkapena

IUSS sailkapena

Frakzioa Muga (mm)( Muga (mm) Buztinak

< 0,002 < 0,002

Limoak

0,002-0,05 0,002-0,02

Harea oso finak

0,05-0,10

Harea finak

0,10-0,25

Harea ertainak

0,25-0,50 0,02-0,20

Harea Kodiak

0,50-1,00 0,2-2,0

Harea oso Kodiak

1,00-2,00

Page 25: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK

Margotu ezazu ondoren duzun ontzian lurzoruaren egitura.

ONDORIOAK:

OHARRAK:

Page 26: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURZORUAREN DENTSITATEA 

ALDAGAI MOTA: 

FISIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Gure baratzeko lurzoruaren dentsitatea lortzea. 

AZALPEN LABURRA: 

 

Dentsitatea bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokion magnitudea da. 

MATERIALAK: 

 

� 250 ml‐ko probeta � 100 ml ur destilatu � Lurzoruaren lagina � Balantza. � Hauspeakin‐ontzia  

 

 

PROZEDURA: 

 

1. Balantza erabiliz hauspeakin‐ontzian  100 g lurzoru pisatuko dugu. 2. Probetan 100 ml ur jarriko dugu. 3. Probetara botako dugu lurzoruaren lagina. 4. Probetan ura eta lagina gehituta, zenbateko bolumena duen neurtuko dugu. 5. Amaierako bolumenari hasierako bolumena kenduko diogu laginaren bolumena 

zehazteko. 6. Dentsitatea jakiteko, dentsitatearen formula erabiliz kalkuluak egingo ditugu . 

Page 27: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Dentsitatea kalkulatzeko formula honako hau da: 

 

D=m/V 

 

D: dentsitatea 

m: masa 

V: bolumena 

 

Gure datu edota neurketen emaitzak formulan sartuko ditugu eta dentsitatea kalkulatu. 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

OHARRAK: 

 

Page 28: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURZORUAREN HEZETASUNA 

ALDAGAI MOTA: 

FISIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Gure lurzoruak duen ur‐portzentajea kalkulatzea. 

AZALPEN LABURRA: 

 

Lurzoru batean dagoen lur masaren eta ur masaren arteko erlazioari lurzoruaren hezetasuna deitzen diogu. 

MATERIALAK: 

 

� Balantza � Lurzoruaren lagina � Portzelanazko kapsula � Orratz enmangatua � Bunsen metxeroa 

 

PROZEDURA: 

 

1. Balantzan 100 g. lurzoru pisatuko dugu. 2. Lurzoru hori portzelanazko kapsulara botako dugu. 3. Kapsula metxeroaren gainean jarri eta apurka‐apurka berotu egingo dugu orratz 

enmangatuaren laguntzaz mugitzen dugun bitartean. 4. Ur guztia lurruntzeko adina denbora pasa denean, lurzoruaren lagina berriro pisatuko 

dugu balantzan. 5. Hasierako laginaren masari amaierakoa kenduz, lurzoruko uraren masa kalkulatuko dugu. 6. Lurzoruaren ur‐portzentajea kalkulatuko dugu. 

 

Page 29: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Lurzoruaren ur‐portzentajea kalkulatzeko honako formula hau erabiliko dugu: 

   

  

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

OHARRAK: 

 

Page 30: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURZORUAREN ERRETENTZIO AHALMENA 

ALDAGAI MOTA: 

FISIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Gure baratzeko lurzoruak ura hartzeko duen ahalmena ezagutzea.  

AZALPEN LABURRA: 

 

Lurzoruaren  ezaugarriak  bere  osaketaren  araberakoak  dira.  Ezaugarri  horien  artean iragazkortasunak edo erretentzio ahalmenak garrantzia handia du.  Iragazkortasuna, ura hartzeko ahalmenarekin erlazionaturik dago. Lurzorua zenbat eta iragazkorragoa izan, orduan eta errazago utziko dio urari pasatzen. Horrek eragin zuzena izango du gure baratzeko landareen garapenean. 

MATERIALAK: 

 

� Balantza � Iragazpapera � Inbutua � 250 ml‐ko probeta � Hauspeakin‐ontzia � Lurzoruaren lagin bat � Humusa, harea, buztina � 100 ml ur 

 

Page 31: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

PROZEDURA: 

 

1. Balantza erabiliz, 100 g lurzoru pisatu. 2. Inbutuan iragazpapera jarri eta lurzoru lagina bertara bota. 3. Hauspeakin‐ontzian 100 ml ur jarri. 4. Inbutua probetan ipini eta kronometroa martxan jarri ondoren, ura pixkanaka botatzen 

joan 10 minutuz laginaren gainera. 5. Prozesuaren amaieran neurtu probetan zenbat ur dagoen. 6. Prozesu bera errepikatu behar da, laginaren ordez, harea, buztina eta humusa jarrita. 

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Lau prozesuetan, eta 100 ml‐ri probetetan geratu den ur‐bolumena kenduz, lurzoruaren, harearen, buztinaren eta humusaren erretentzio ahalmena lortuko ditugu. Ondoren, emaitza horiek alderatuz, gure lurzoruaren ahalmena beste hiruretako zeini hurbiltzen zaion gehien jakingo dugu. Horrela, gure lurzoruaren iragazkortasuna edo erretentzio ahalmena handia edo txikia den jakingo dugu. 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

OHARRAK: 

 

Harea eta buztina eraikuntzako materiala saltzen duten saltokietan eros liteke. Humusa, berriz, loradendetan. 

 

Page 32: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURZORUAREN MATERIA ORGANIKOA 

ALDAGAI MOTA: 

FISIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Azterketa honen bidez gure baratzeko lurzoruak zein materia organiko portzentaje duen ezagutzea.  

AZALPEN LABURRA: 

 

Lurzoruak materia inorganiko edo minerala izateaz gain, oso garrantzitsua da materia organikoa ere izatea baratza emankorra izan dadin. Materia organikoa izaki bizidunetatik eratorria den materia da. 

MATERIALAK: 

 

� Bahea (2 mm‐ko zuloak dituena) � Balantza � Lurzoruaren lagin lehorra � Portzelanazko kapsula � Berogailua � Orratz enmangatua � Ur oxigenatua %20 (H�O�) 

 

PROZEDURA: 

 

1. Lurzoruaren lagin lehor bat 2 mm‐ko bahetik igaro. 2. Balantzarekin 10 g lurzoru pisatu eta portzelanazko kapsulara bota. 3. Kapsula berotzen jarri eta laginari ur oxigenatua bota orratzarekin mugitzen duzun 

bitartean. 4. Ur oxigenatua botatzen eta lagina mugitzen joan, burbuilek ateratzeari uzten dioten arte. 5. Ondoren, berotzen jarraitu laginak duen likido guztia lurruntzen den arte. 6. Balantza erabiliz, lagina pisatu. 

Page 33: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Laginaren hasierako masari amaierakoa kenduz, materia organikoaren masa kalkulatuko dugu. Ondoren, honako formula hau aplikatuz, lurzoruaren materia organikoaren portzentajea zehaztuko dugu: 

 

 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

OHARRAK: 

 

Page 34: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

KALTZIO KARBONATOAREN (CaCO3) PRESENTZIA

ALDAGAI MOTA: 

KIMIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

Kaltzioa tarteko elikagaia dela ulertzeko, landareen bizitzarako ezinbestekoak diren gai mineralak ezagutzea eta oinarrizko elikagaiak, tarteko elikagaiak eta oligoelementuak desberdintzea. 

AZALPEN LABURRA: 

 

Landareek gai mineralak kontzentrazio desberdinetan behar dituzte ondo hazteko.  Elikagaiak, behar duten kantitatearen arabera, honela sailkatzen dira: 

‐ Oinarrizko elikagaiak: nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta potasioa (K). Landareek ondo hazteko kontzentrazio handietan behar dituzte hauek. 

‐ Tarteko elikagaiak: kaltzioa (Ca), magnesioa (Mg) eta sufrea (S). Landareek ondo hazteko elementu horiek behar dituzte, baina neurrian. 

‐ Oligoelementuak: burdina (Fe), manganesoa (Mn), molibdenoa (Mo), boroa (B), zinka (Zn), kobrea (Cu)... Elementu horien kontzentrazioak oso txikia izan behar du, 

kontzentrazio handietan toxikoak baitira. 

 

MATERIALAK: 

 

‐ Sakonera desberdinetatik jasotako lur laginak 

‐ Erloju beirak edo zeramikazko plaka ‐ Azido klorhidriko disoluzioa edo ozpina ‐ Tanta‐kontagailua 

 

 

Page 35: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

PROZEDURA: 

 

‐ Lur laginak erloju beiretan jarri. ‐ HCl disoluzio tanta batzuk bota lagin bakoitzari. ‐ Erreakzioa behatu eta entzun (karbonatoa azido klorhidrikoarekin erreakzionatzerakoan 

karbono dioxido gasa sortzen da: burbuilak). 

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Gure lurrean dagoen karbonatoaren presentzia, izandako erreakzio kimikoaren arabera erabakiko dugu: 

‐ Ezezkoa. Bi maila: � Eferbeszentziarik ez ikusi, ez entzun (lehenengo maila). � Eferbeszentzia ez ikusi, baina bai entzun (bigarren maila) 

‐ Arina: eferbeszentzia txikia. ‐ Sendoa: eferbeszentzia handia. Ez da egokia beste mantenugai batzuk blokeatu baititzake: 

P, Mg.  

Lortutako datuak zuk aukeratutako dokumentu batean gorde. Eta hurrengo datuak aztertu ondoren, gure lurraren kalitatea hobetzeko hartu beharreko neurria(k) erabaki. 

 

Karbonato kopuruaren arabera, dinamika desberdinak jarraitu beharko lirateke: 

‐ Sendoa: lurra deskaltzifikatu. ‐ Arina: 50‐100 kg/Ha karbonato gehitu urteko. ‐ Ezezko bigarren maila: 150‐200 kg/Ha karbonato gehitu urteko. ‐ Ezezko lehenengo maila: 300‐400 kg/Ha karbonato gehitu urteko. 

 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

 

 

Page 36: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

OHARRAK: 

 

‐ Azido klorhidriko disoluzioa prestatzeko azidoa uretara bota, INOIZ EZ alderantziz; hau da, ura azidora. 

‐ Lur geruzaren arabera, karbonato maila nahiko aldagarria denez, froga geruza desberdineko lur eremuekin errepikatzea gomendatzen da. 

 

 

Page 37: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURRAREN EMANKORTASUNA: GAI MINERALAK (N, P ETA K) 

ALDAGAI MOTA: 

KIMIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Nitrogenoa, fosforoa eta potasioa oinarrizko elikagaiak direla ulertzeko, 

landareen bizitzarako ezinbestekoak diren gai mineralak ezagutzea,  oinarrizko elikagaiak, tarteko elikagaiak eta oligoelementuak desberdintzea. 

 

 

AZALPEN LABURRA: 

 

Landareek gai mineralak kontzentrazio desberdinetan behar dituzte ondo hazteko.  Elikagaiak beharrezkoak diren kantitatearen arabera, honela sailkatzen dira: 

‐ Oinarrizko elikagaiak: nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta potasioa (K). Landareek ondo hazteko kontzentrazio handietan behar dituzte hauek. 

‐ Tarteko elikagaiak: kaltzioa (Ca), magnesioa (Mg) eta sufrea (S). Landareek ondo hazteko elementu horiek behar dituzte, baina neurrian. 

‐ Oligoelementuak: burdina (Fe), manganesoa (Mn), molibdenoa (Mo), boroa (B), zinka (Zn), kobrea (Cu)... Elementu horien kontzentrazioak oso txikia izan behar du, 

kontzentrazio handietan toxikoak baitira. 

 

Page 38: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

MATERIALAK: 

 

‐ Bahetutako lur lehorra ‐ Plastikozko koilara ‐ Ur destilatua ‐ Tanta‐kontagailua ‐ Babes eskularruak ‐ Segurtasun betaurrekoak ‐ Nitrato, fosfato eta potasioa neurtzeko 

erreaktiboak dituen kit‐a; disolbatzailea, erreaktiboak, erauzte‐ ‐hodia, saio‐hodiak, kolore‐taula eta jarraitu beharreko argibideak. 

‐ Bibliografia: “Arregi, I. (2001). Lorategi eta berdeguneak” 

(2002) “, “(2002). Cultivos de invernadero, huerta y frutales”, “(2010). Guía práctica de la fertilización racional de los cultivos en España”. 

 

 

PROZEDURA: 

 

Bi pauso: erauztea eta zehaztapen kimikoa. 

 

a) Erauztea:  ‐ Disolbatzailea erabiliz, lurrean dauden gai mineralak erauzi.  ‐ Nahastea iragazi. 

b) Zehaztapen kimikoa: ‐ Iragazitako likidoa behar diren saio‐hodietan banatu: gai mineral bakoitzeko (N, P, 

K)  bat. ‐ Saio‐hodi bakoitzari neurtu nahi den gai mineralari dagokion erreaktiboa gehitu 

(kolore desberdineko disoluzioak lortzen dira). ‐ Disoluzioen kolorea kolore taularekin alderatu, neurtu den gai mineral bakoitzaren 

kontzentrazioa zehazteko. Erabiliko den kit‐ean dauden argibideak jarraitu. 

 

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Lortutako datuak tauletan sailkatu Excel edo kalkulu‐orriak erabiliz, bertan jaso beharreko gutxieneko datuak hurrengoak izanik: 

Page 39: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

‐ Lagina jasotako data:  ‐ Aztertutako lekua:  ‐ Aztertutako lur eremua:  ‐ Lur eremuaren sakonera: 

 

1. Lagina  2. Lagina  3. Lagina 

Nitratoa (N)  Nitratoa (N)  Nitratoa (N) 

Altua 

 

Ertaina  Baxua  Batez  Altua  Ertaina  Baxua  Batez  Altua  Ertaina  Baxua  Batez 

Fosforoa (P)  Fosforoa (P)  Fosforoa (P) 

Altua 

 

Ertaina  Baxua  Batez  Altua  Ertaina  Baxua  Batez  Altua  Ertaina  Baxua  Batez 

Potasioa (K)  Potasioa (K)  Potasioa (K) 

Altua 

 

Ertaina  Baxua  Batez  Altua  Ertaina  Baxua  Batez  Altua  Ertaina  Baxua  Batez 

 

 

Bestetik, nitrogeno, fosforo eta potasio kopuru erlatiboa ezagutzeak zer landare mota landatu erabakitzen lagun diezaguke. Baita landareen hazkuntzarako erabili beharko liratekeen ongarrien aukeraketa errazten ere.  

 

Bila ezazue informazioa horren inguruan eta ondorioak atera. (“Arregi, I. (2001). Lorategi eta berdeguneak”, “(2002). Cultivos de invernadero, huerta y frutales”, “(2010). Guía práctica de la fertilización racional de los cultivos en España”. 

 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK 

ONDORIOAK: 

 

 

Page 40: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

OHARRAK: 

 

Denboran eta lur eremuan nahiko aldagarriak diren aldagaiak dira gai mineralak. Ondorioz, frogen errepikapena egitea eskatzen dute aldagai hauek. Gomendioa: 3 froga geruza desberdineko lur eremu bakoitzeko. 

 

Prozedura erabiliko den kit‐aren araberakoa izango da. 

 

 

Page 41: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURZORUAREN pH‐a 

ALDAGAI MOTA: 

KIMIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Lurzoruaren azidotasuna neurtzea. Hau da, pH‐aren zein balio duen.  

AZALPEN LABURRA: 

 

Lurzoruaren  azidotasuna  neurtzeko,  pH‐a  erabiltzen  dugu.  Izan  ere,  pH‐aren  balioak  1etik  14ra doaz. Hori horrela, gure  lurrak pH‐ak  zein balio duen  zehaztea da helburua. Baratzerako pH‐rik egokiena neutroa izan ohi da. Hau da, pH=7 

 

MATERIALAK: 

 

� Hauspeakin‐ontzia � Beirazko hagaxka � Lurzoruaren lagina � Ur destilatua � pH paper indikatzailea edo Tester 

neurgailua  

 

PROZEDURA: 

 

Hauspeakin‐ontzia  erdiraino  bete  lurzoruaren  laginarekin.  Ondoren,  ur  destilatua  erabiliz, hauspeakin‐ontziaren ¾ beteta geratu arte bete. Ongi  irabiatu guztia beirazko hagaxkarekin eta utzi 5 minutu materiala berriro ere hondoan meta dadin. Azkenik, paper indikatzailea edo Tester‐a uretan sartu eta pH‐a neurtu.  

Page 42: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

Tester‐ak zuzenean emango digu pH‐aren balioa. Paper  indikatzailearekin, aldiz, pare bat minutu itxaron beharko dugu eta hartzen duen kolorearen arabera jakingo dugu zein den gure lurzoruaren pH‐a. 

 

Lortutako balioaren arabera honako lurzoru mota hauetako bat izango dugu: 

 

pH= 1‐6 Lurzoru azidoa 

pH= 7 Lurzoru neutroa 

pH= 8‐14 Lurzoru basikoa 

 

Azterketan ateratzen zaigun lurzoruaren arabera, hura hobetzeko neurriak hartu beharko ditugu. Betiere, lurzoru neutroa lortzera jo beharko dugu. pH‐a igo nahi badugu, karea gehituko diogu eta jaitsi nahi badugu, berriz, simaurra edo konposta (luarra). 

 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

 

 

OHARRAK: 

 

 

 

Page 43: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA

AZTERKETAREN IZENA:

LURZORUAREN KONDUKTIBITATE ELEKTRIKOA

ALDAGAI MOTA:

KIMIKOA

AZTERKETAREN HELBURUA: Gure baratzeko lurzoruaren konduktibitate elektrikoa, eta horren ondorioz, lurrak duen gatz kantitatea ezagutzea azterketa honen bidez..

AZALPEN LABURRA: Lurzoruaren eta uraren nahasketen eroankortasun elektrikoak lurzoruan dauden gatz kopurua adierazten du.  

Lurzoru guztiek gatz pixka bat dute, eta horiek funtsezkoak dira landareak hazteko. Hala ere, gehiegizko gatz kantitateak lurra eta uraren orekari eragiten dionean landareen hazkuntza inhibitzen du. 

MATERIALAK:

● Lur lagina ● Balantza ● Iragazki-papera ● Probeta ● Erlenmeyerra ● Edalontzia ● Erloju beira ● Ur destilatua ● Konduktimetroa

 

PROZEDURA: 1.‐ Hartu lur‐lagin bat eta lehortzen utzi edo labean sartu. 

2.‐ Lurra lehortu ondoren, 100 g balantzan neurtu eta laborategiko edalontzi batean, 100 ml uretan nahastu. 

3.‐ Ondo irabiatu. 

4.‐ Inbutuan iragazki‐papera jarri eta nahastea filtratu. Likidoa erlenmeyerrean jaso. 

5.- Konduktimetroarekin, erlenmeyerrean duzun likidoaren konduktibitate elektrikoa neurtu. Unitatea: dSm

Page 44: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 0 eta 2 arteko eroankortasun balioak, oro har, laboreen hazkunderako onargarriak dira. 

Lortu dituzuen emaitzak aintzat hartuz,ondoko konduktibitate taula honekin konparatu.

ONDORIOAK:

OHARRAK:

Page 45: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

BARATZEAREN LANDAREAK 

ALDAGAI MOTA: 

BIOTIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

Baratzean daukagun lurraren kalitatea, osaketa zein lur azpiko aktibitatea hobetzeko, 

lur eremuan hazten diren landareak behatzea eta hauen inguruko informazioa bilatzea. 

AZALPEN LABURRA: 

 

Lurra  izaki  bizidun  askoren  habitata  da.  Landareak,  animalia  eta  mikroorganismoak  bizi  dira bertan.  Lurrean dauden  izaki bizidunek  lurraren propietate  fisiko  eta  kimikoetan  eragiten dute, baita alderantziz ere. Lur motaren arabera, izakin bizidun batzuk edo besteak topatuko ditugu: 

‐ Lurra ez bada egokia, organismo askok ezin izango dute bertan ez biziraun ezta garatu ere. ‐ Izaki bizidunen eragina lurraren garapenean bi motatakoa da: 

1. Mugimendua: honi esker, lurreko partikulak eta materia lurrean zehar mugitu eta zabaldu egiten dira landareen sustraien bitartez. 

2. Lurra  karbono dioxido, hezetasun eta beste  substantzia batzuez hornitzen dute; atmosferarekin  egiten  dituzten  gas  trukeei  esker,  baita  materia  organikoaren deskonposizio prozesuei esker ere. 

 

Hori dela eta, garrantzitsua da ulertzea, baratzean bizi diren izaki bizidunak lagungarriak direla era kontrolatuan dauden bitartean, onurak ekartzen baitizkiote lurrari. 

 

Landareei dagokienez, baratzean ateratzen den  landaretza espontaneoa aldagai askoren menpe dago:  lurraren  egoera,  klima,  etab.  Orokorrean,gurean  bezala,  plubiometria  ugariko  lekuetan, zuhaixka  erako  eta  zuhaitz  erako  landaretza  hazten  da. Adi  egon  beharko  duzue,  lurrari  oreka berrezarri  eta  kalteak  ekiditeko,  landaretza  hau  ongarri  bilakatzeko,  eta    guk  landatutako landaretzari elikagaiak ez xahutzeko. 

 

Page 46: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

MATERIALAK: 

 

� Koadernoa � Idatzi eta irudikatzeko materiala � Baratzaren mapa � Internet eta ordenagailuak � Argazki kamera � Bibliografia eta webgrafia: 

‐ (1998). Huerto escolar. Luna. 

‐ “Flora y fauna del huerto” 

‐https://sabiduriaenlahistoria.wordpress.com/2016/05/19/psv‐02‐vegetacion‐espontanea/ 

‐https://www.ecoagricultor.com/asociaciones‐cultivos‐huerta‐organica/ 

‐http://www.agrhumus.com/malas‐hierbas‐diagnostico‐suelo/ 

 

 

 

 

 

PROZEDURA: 

 

‐ Baratzearen lur eremuan ateratzen diren landare espontaneoak behatu eta identifikatu.  

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

‐ Identifikatutako landareak baratzaren mapan kokatu. ‐ Identifikazio fitxa bat egin landare bakoitzeko: onurak, kalteak, erabilerak, hazten diren lur 

mota, etab. azalduz bertan.  ‐ Landare  guztiekin  txosten  bat  osatu.  Landare  bakoitzeko,  irudia,  argazkia  eta  landare 

lehorrak gehitu.   

 

Page 47: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

 

 

OHARRAK: 

 

 

 

Page 48: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA 

 

AZTERKETAREN IZENA: 

LURZORUAREN AZTERKETA BIOLOGIKOA 

ALDAGAI MOTA: 

BIOTIKOA 

AZTERKETAREN HELBURUA: 

 

Baratzaren  lur eremuko goiko geruzan dauden  izaki bizidunak aztertu eta  sailkatzea,  lur horren landatze garapena zein den hobeto ulertzeko. 

 

AZALPEN LABURRA: 

 

Lurra izaki bizidun askoren habitata da, animalia, landare eta mikroorganismoekin batera. Lurrean dauden  izaki  bizidunek  lurraren  propietate  fisiko  eta  kimikoetan  eragiten  dute,  baina  baita alderantziz ere. Lur motaren arabera, izaki bizidun batzuk edo besteak topatuko ditugu: 

‐ Lurra ez bada egokia, organismo askok ezin  izango dute ez bizi‐iraun, ezta bertan garatu ere. 

‐ Izaki bizidunen eragina lurraren garapenean bi motatakoa da. 1. Mugimendua: honi esker, lurreko partikulak eta materia lurrean zehar mugitu eta 

zabaldu egiten dira.  2. Atmosferarekin egiten dituzten gas truke eta deskonposizio prozesuei esker, lurra 

karbono dioxido, hezetasun eta beste substantzia batzuez hornitzen dute.  Hori dela eta, garrantzitsua da ulertzea, baratzean bizi diren  izaki bizidunak  lagungarriak direla, espezie eta kopuruari dagokionez, era kontrolatuan dauden bitartean. Esan beharra dago,  oreka horrek  onurak ekartzen dizkiola lurrari. 

 

Animaliei dagokienez, landatze lur motaren arabera, animalia mota desberdinak aurki daitezke: 

‐  Hasierako  landaketak:  bakterioak,  onddoak,  likenak,  ornogabe  txikiak,  harrak,  nemotodoak, artropodoak eta zenbait akaro. 

‐ Landaketa garatuetan: zizareak, inurriak, zulakariak; satorra, luhartza... 

 

Page 49: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

MATERIALAK: 

 

‐ Lorategirako pala ‐ Plastikozko poltsa ‐ Inbutua ‐ 5 mm-ko sare metalikoa ‐ Tripodea ‐ Ontzi bat ‐ Flexoa ‐ 70º-ko alkohola ‐ Hainbat informazio iturri

 

 

PROZEDURA: 

- Aukera ezazu kolore iluneko lurzoru zati bat (materia organiko ugarikoa) eta gainetik orbel geruza txiki bat duena.

- Lorategietarako pala edo aitzurtxo batez, har ezazu lurzoru horren lagin bat, 20 cm inguruko sakonerako hondeaketa eginda. Jar ezazu, orbel geruza eta guzti, plastikozko poltsa batean.

- Hondaketatxoa aprobetxatuz, begira ezazu lur hori kolonizatu duten izaki bizidunik badagoen edo aktibitaterik ageri den (inurritegiak, zizare-zuloak, etab.). Idatz itzazu behaketaren emaitzak landa-lanetarako koadernoan eta harrapa itzazu (pintza batzuez) ikusten dituzun ornogabeak. Hori egin ondoren, 70º-ko alkohola duen ontzi batean sar itzazu.

- Goiko marrazkian duzun muntaian oinarrituz, 5mm-ko tarteak dituen eta sare metalikoz tapizatutako inbutu bat prestatu ikastetxeko laborategian. Eutsi tripode edo uztai eta euskarri batean.

- Jarri inbutuaren barruan lehen jasotako lurzoru-lagina, marrazkian ageri den bezalaxe.

- Inbutuaren gainean argia (bonbilla edo flexo bat), eta azpian 70º-ko alkohola duen ontzi bat jarri.

- Piztu argia eta manten ezazu muntaia ordu batzuetan. Argia piztean, animaliek argitik ihes egingo dute eta ontzian eroriko dira.

- “Ornogabeak identifikatzeko klabea” erabiliz, identifika itzazu bildutako ornogabeak eta egizu animalia zerrendaren inbentarioa.

 

Page 50: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 

 

‐ Identifikatutako ornogabeak kontuan hartuta, zenbatu espezie bakoitzeko zenbat dauden.‐ Identifikazio  fitxa bat egin animalia bakoitzeko. Bertan,  lekua,  lurzoru mota eta espezie 

kopurua aipatzeaz gain, espeziearen zenbait ezaugarri aipatu.   

 

Page 51: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 

Page 52: Lurzoruaren azterketa-Material osoa-1 · 2019. 5. 16. · lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue Fitxak osatu ostean, taldearen

 

IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK: 

ONDORIOAK: 

 

 

OHARRAK: