25
1 KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID-19) JARDUTEKO PROTOKOLOA, FLOTARAKO, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETARAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO Protokolo irekia da, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera informazio, gomendio edo jarraibide berriak gehituko zaizkio (azken eguneraketa 2020/03/14)

KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

1

KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID-19)

JARDUTEKO PROTOKOLOA,

FLOTARAKO, NEKAZARITZA ETA

ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETARAKO ETA

ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO

Protokolo irekia da, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera informazio, gomendio edo jarraibide

berriak gehituko zaizkio

(azken eguneraketa 2020/03/14)

Page 2: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

2

AURKIBIDEA

1. SARRERA

2. HELBURUA

3. ERANTZUKIZUNAK

4. JARDUTE PROTOKOLOAK HAUETARAKO:

a. ARRANTZA ONTZIETARAKO

b. NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO USTIATEGIETARAKO

c. ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO

5. ERREGISTROA

6. ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

Page 3: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

3

1. SARRERA

COVID19 koronabirusa birus berria da, gizakien patologian orain arte ezagutu ez den

birus bat. Pertsonatik pertsonara arnasbideetatik transmititzen da, arnasketaren 5

mikra baino gehiagoko tanten bitartez, gaixoak arnasbideetako sintomatologia

duenean (eztula eta doministikuak) eta eskuken bitartez infektatutako pertsonen

sekrezioak zuzenean ukituz. Inkubazio aldia 2 eta 14 egun artekoa da. Horregatik,

babeserako neurririk hoberenak dira kutsatutako pertsonak eta birusa daramatenak

bakartzea eta higiene pertsonala.

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA) koronabirus gaixotasunaren

agerraldiaren egoera zaintzen ari da. Gaur egun, baieztatu denez, ez dago

ebidentziarik elikagaiak birusaren transmisio iturri edo bide probablea direnik.

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC), berriz,

esan du Txinan animaliak hasierako infekzioaren iturri probablea baziren ere birusa

pertsonatik pertsonara zabaltzen ari dela, batez ere pertsonek doministiku edo eztul

egitean edo arnasa egitean botatzen dituzten arnas tanten bitartez. Mundu osoko

zientzialariak eta agintaritzak birusaren zabalkundea monitoreatzen ari dira eta ez da

elikaduraren bitartezko transmisioari buruz inolako txostenik egin. Bukatzeko,

elikagaien kaltegabetasunari dagokionez, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME)

kontuz ibiltzeko gomendio batzuk igorri ditu, bai eta elikagaian manipulatzean eta

prestatzean jarraitu beharreko higiene jardunbide egokietarako aholkuak ere, hala

nola eskuak garbitzea, okela ondo kozinatzea eta elikagai egosien eta egosi gabekoen

arteko kutsadura gurutzatu posibleak saihestea.

Page 4: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

4

2. HELBURUA

Elikagaien hornidura funtsezko jarduera da, eta garrantzitsua, eta bermatu egin

behar da, bereziki osasun larrialdiko egoeran, herritarreik oinarrizko eta funtsezko

zerbitzua eskaintzeko, eta gizarteari lasaitasuna helarazteko, oinarrizko elikagaien

iturri seguru eta nahikoak edukita.

Ondorioz, elikagaien ekoizpen eta hornidura katearen funtzionamendua eta

operatibitatea bermatu behar da. Helburu nagusia izango da, beraz, pertsonen

osasuna bermatzea, kate maila guztiek beren jarduera betetzen jarraitu ahal dezaten.

Horregatik, elikaduraren balio katean (itsasontziak, nekazaritzako eta abeltzaintzako

ustiategiak, elikagaien industriak, elikagaien garraioa, logistika eta garraioa, eta

elikagaien salmentarako establezimenduak) ari diren pertsonei eta enpresei arduraz

jokatzeko eskatzen zaie, arriskuak minimizatzeko eta kutsadura saihesteko.

Hauek dira jardute protokolo honen helburuak: 1) pertsonen osasuna bermatzeko

neurrien ezarpena; 2) birusaren zabalpenaren kontrola; 3) agintariek gomendatzen

edo ezartzen diren neurri sozialen osagarria izatea; eta 4) Jardueraren eta elikagaien

horniduraren jarraipena bermatzea, biztanleriari oinarrizko eta funtsezko zerbitzua

emateko, bai eta ahalik eta lasterren normaltasunera bueltatzeko eta inpaktu

ekononomiko larria ekiditeko beharrezkoa den erresilientzia ere.

Page 5: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

5

3. ERANTZUKIZUNAK

Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek –

erakundeek, herrritarrek, komunikabideek, enpresek eta herritarrek–

ERANTZUKIDETASUNEZ jardun behar dugu, xede komun batekin, kutsadura arriskuak

minimizatzeko. Kide bakoitzak kateko zati batean dauka erantzukizuna, azken

helburua izanik COVID-19 birusa zabaltzea ekiditea.

Halere, elikaduraren balio kateko agente guztiok erantzukizun berezia daukagu

Euskadiko herritarrei elikagai seguruak eskaintzeko, eta behar besteko kopuruan.

Horregatik, enpresei eskatzen zaie Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak bereak

ezartzen dituen neurriak, dokumentu honetan jasotako babes neurriak eta osasun

alorreko agintaritzek etorkizunean ezarri ditzaketenak egokitzeko eta ezartzeko, eta

elikagaien edozein enpresa edo ustiategitan lanean ari diren pertsonei, berriz,

eskatzen zaie eremu profesionalean edo eremu pribatuan gomendioak ahalik eta

gehien bete ditzaten.

Enpresen arduradunei eskatzen zaie itsasontzietan, nekazaritza eta abeltzaintzako

ustiategietan eta elikagaien industrietan jarduerari eusteko funtsezkoak diren

pertsonak eta azpiegiturak identifikatzeko eta kontingentziioa planak aurreikusita

edukitzeko, gaixotasunak eragindako baja posibleetarako, absentimoaren gorakada

posiblerako edo derrigorrezko berrogeialdien kasurako, bai eta ordezko piezen

hornidura eta funtsezko hornitzaileei laguntzeko zerbitzu nahikoak izateko ere,

funtzionamendu normalerako.

Babes berezia behar duen kolektiboa denez, eskatzen zaie hirugarrren pertsonekin

harremanik ez edukitzeko, eta soilik behar-beharrezkoak direnak edukitzeko, eta lan

lekutik kanpo autobakartzeko. Etxetik lan lekura banaka egiteko eta lan lekura sartu

aurretik kutsadura sintomarik ez dutela ziurtatzeko ere eskatzen zaie.

Page 6: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

6

4. JARDUTE PROTOKOLOA HAUETARAKO:

a. ARRANTZA ONTZIAK

GOMENDIO OPERATIBOAK

Itsasontziak funtsezko zatia dira elikagaien hornidurarako katean, beraz, bere

funtzionamendua eta operatibitatea bermatu behar da. Tripulazioa osatzen duten

pertsonek protokolo honen puntu guzti-guztiak errespetatu eta aplikatu behar

dituzte. Tripulazioko pertsona guztien erantzukizun pertsonal eta soziala funtsezkoa

da arriskuak minimizatzeko eta kutsadura ekiditeko.

Tripulazioko inor gaixotasunak kaltetuta ez badago, ontzia hirugarren

pertsonengandik isolatuta egoten uzten duen lekua da eta horrela mantendu behar

da ahalik eta denbora gehien, mareak ahalik eta denbora gehien luzatuta, beti

itsasoko segurtasunak uzten badu, arrain sotoen betetze maila esanguratsua izateko

behar besteko harrapaketak eduki arte edo harrapaketen kalitatea kaltetuta egon

daitekeen unera arte kaian sartu gabe. Autobabeserako neurriak arrantza ontziko

patroikak erabakiko du, kasuan-kasuan, egoeraren arabera, eta tripulazioa mareen

artean lehorreratzea ere erabaki dezake, beharrezkoa bada, tripulazioaren kutsadura

ekiditeko.

Inguraketako arrantza ontziak eta Alturako Arrastekoak

Harrapaketa nahikorik ez badago, aurreko puntuan adierazi den moduan, ez da

gomendatzen kaira bueltatzea eta itsasoan jarraituko da, adierazitako kupoa osatu

arte.

Eguneko arrasteko arrantza ontziak eta arrantza tresna txikikoak

Beren jarduerak berak markatzen du egunero kaira sartu behar izatea. Arrantza ontzi

mota honi gomendatzen zaio bere tripulatzaileei higiene neurriak muturreraino

eraman ditzatela eta protokolo honen gomendioak eta etorkizunen Osasun Sailak

zehazten dituenak jarraitzeko.

Page 7: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

7

ITSASOKO PRODUKTUEN LEHEN SALMENTARAKO GUNEETAN

HARTU BEHARREKO NEURRIEN GOMENDIOA

Euskadiko arrain lonjetan eta arrantzako produktuen lehen salmentarako gune

baimenduetan jarduera garatzeko gomendioak. Helburua da jarduera berme

guztiekin mantentzea herritarren elikadurareko kalitateko lehengaien hornidura

ziurtatzeko funtsezko establezimenduetan eta itsasoko arrantza jardueraren

erausketa partearen funtzionamendurako:

- Oro har, jarduera presentzialak murriztuko dira, eta ahal den neurrian bide

telematikoak eta telefonikoak erabiliko dira.

- Lokaletara sarrera zorrotz mugatuta egongo da, eta soilik loja bakoitzean

baimendutako erosleak sartu ahal izango dira eta saltzaileak edo haien

ordezkari baimenduak.

- Debekatuta dago lonjako lanarekin edo arrantzako produktu freskoen

salmentarekin zerikusia ez duten pertsonak sartzea lonjetara, eta lonjetako

bisita turistikoak edo antzekoak bertan behera geldituko dira.

- Ezinbestekoak diren ahalik eta pertsona gutxien egongo dira enkanteak

egiteko. Beharrezkoa izanez gero, enkante gehiago egingo dira enkanteak edo

pisaketak mailakatuta antolatuz edo programatuz (posible eta beharrezkoa

bada), une bakoitzean pertsona gehiegi elkartzea ekiditeko. Protokoloan

ezarritako pertsonen arteko tarteak aplikatuko dira

- Garbiketa eta desinfekzio maila areagotuko da, bai enkante geletan bai

gainerako guneetan, eta salmenta eta biltegiratzeko gunea egunero eta

enkantetik enkantera artean (goizean, arratsaldean eta gauean)

desinfektatuko da oso-osorik.

- Ahal den neurrian, eskuak garbitzeko ontzi edo desinfektatzaileen banatzaile

gehiago jarriko dira eskura, enkante eta piskaketa lekuetan.

Page 8: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

8

- Administrazio bulegoetan jendearen arreta, ahal den neurrian, bide

telematikoz edota telefonikoz egingo da.

ARRANTZATZEKO ETA KOMERTZIALIZATZEKO ARAUAK

Egoera luzatuz gero aldi baterako salbuespenak eskatuko lirateke harrapaketei, kuotei

eta lehorreratze obligazioari buruzko arauetan, espezie bazuekin kuotak lortzeak

arrantza jarduera oro har mugatu ez dezan, itsas jatorriko proteinen hornidura

bermatzeko.

ONTZIRA SARTU AURRETIKO KONTROLA

Patroiak egiaztatu beharko du tripulatzaileak ez direla ontzira sartu aurretik

gaixotasunak kutsatutako inorekin lehen mailako kontaktuan egon, hori

gertatuz gero ontziratzea geroratzeko.

Sintomarik ez dutela egiaztatuko du (ez eztulik, ez arnasbideetako arazorik, ez

sukarrik).

Ontziratu aurretik haien osasun egoera egiaztatuko da, bai eta

termometroarekin sukarrik ez dutela ere. Tenperatura 37ºC baino gutxiago

izan behar da.

Sintomarik edukiz gero, ez dira ontziratuko eta etxean bakartuko dira bi astez,

erabat sendatuta egon arte.

Koronabirusarekiko sentikortasun berezia duten pertsonak ez dira ontziratuko

(osasun zaintzarako zerbitzuei kontsulta medikoa egingo zaie aurretik).

HIGIENE PERTSONALA

Eztul edo doministiku egitean estali ondo ahoa eta sudurra ukondoarekin edo

behin erabiltzeko den zapi batekin, arnasketako sekrezioak atxikitzeko.

Erabili eta botatzeko diren mukizapiak erabili, eta erabili eta gero bota

berehala horretarako prestatutako ontzi batera.

Page 9: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

9

Eskuak sarri garbitu, urez eta xaboiez (edo gomendatutako soluzioarekin),

transmisioa edo birusekiko kontaktua ekiditeko, eta beti eztul, doministiku eta

zintz egin ondoren. Eskuak begi bistan garbi baldin badaude, oinarrian

alkohola duten produktuekin garbituko dira DESINFEKZIOA Zikinak edo

fluidoekin lohituta badaue, ura eta xaboi antiseptikoa erabiliko da

garbitzekoGARBIKETA Oinarrian alkohola duten produkturik eduki ezean,

eskuak garbitu beti.

Azazkalak motzak eta zainduta eduki, eta saiatu eraztunik, eskumuturrekorik,

eskumuturreko erlojurik edo eskuak ondo garbitzea zaildu dezakeen bestelako

apaingarririk ez erabiltzen.

Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen, eskuek transmisioa errazten dute

eta.

Saiatu eskua ez ematen agurtzeko eta beste edozein kontaktu fisikorik ez

edukitzen.

Ahalik eta urrutien egon besteengandik (≥1,5 m), jarduerak hori ahalbidetzen

badu.

Page 10: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

10

ARRANTZA ONTZIAREN ANTOLAKETA ETA GARBIKETA

Behin erabiltzeko diren zapiak eta soluzio/paper zapi alkoholdunak eskura

jartzea, bai eta oinarrizko informaziorako gune bat ere.

Arnasbideak partikuletatik babesteko FFP3 babes maila duten ekipo

indibidualak eskura jartzea.

Instalazio komunen, eta igarotzeko eta erabilera pertsonaleko instalazioak

sarriago garbitzea.

Erabilitako mukizapietarako edukiontzi itxi espezifikoak jartzea.

Hondakinak sarriago kentzea.

Sarri ukitzen diren gainazalak aldian-aldian garbitzea, esaterako eskulekuak,

etengailuak, eskubarandak, eskailerak, etab.

Garbiketa agenteak eraginkorragoak diren beste batzuekin ordeztea, hala

badagokio. Ohiko desinfektatzaileekin pasatu eta 5 minutu igaro ondoren

gelditzen dira inaktibo biru horiek:

- Erabili beti disoluzio prestatu berria.

- Lixiba komertzialekin gomendatutako kontzentrazioak lortzeko:

50g/L-ko lixiba komertziala: Gehitu 25mL lixiba litro 1 uretan. 40g/L-ko lixiba komertziala: Gehitu 30 mL lixiba litro 1 uretan.

*Adibidez, “zopa koilara” bat 15mL-ren baliokidea da.

- Lixibarik erabili ezin den gainazaletan etanola erabiliko da, %70eko kontzentrazioan.

Laneko arropak mekanikoki garbitu behar dir, garbiketa ziklo osoetan, 60-

90ºC-ko tenperaturan. “zikin” dauden arropak edo ehunak manipulatzeko,

eskularruak erabiliko dira. Ez da astinduko garbitzeko den arropa.

Instalazio komunetan, esaterako, jantokietan eta atseden guneetan, 5

pertsona baino gehiago batera egotea ekiditeko banaketa eta antolaketa, beti

pertsonen artean gutxieneko 1,5 metroko tartea mantenduta. Txandak

ezartzeko aukera.

Page 11: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

11

Arrantza ontziko pertsona guztien arteko lankidetzarik handiena, prebentzio

neurriak hartzean eta segurtasun eta osasun batzordearen gomendioen

jarraipena eginda.

KORONABIRUS KASUEN SUSMOAK EDO KASU POSITIBOAK:

Tripulazioko norbait koronabirusak kutsatuta egon daitekeen susmorik baldin

badago, bakartu egingo da eta adierazitako maskara jarriko du, eta Irrati

bidezko Mediku Zentroarekin jarriko da harremanetan. Beharrezkoa izango da

ahalik eta informazio gehien biltzea azterketa epidemiologikorako.

Irrati bidezko Mediku Zentroa arduratuko da ebakuazioa lehenbailehen egin

behar den eta kasuaren jarraipena erabakitzeaz.

Irrati bidezko Mediku Zentroaren aginduz tripulatzaileren bat bakartu beharko

balitz, sarrera mugatuko kamarote berezi batean konfinatuko da. Jana

pertsona bakar batek emango dio, behin erabiltzeko eskularru egokiekin, eta

platerak eta mahai tresnak ur eta lixibaz desinfektatuko gero erabili aurretik.

Eskularruak itxitura daukan poltsa batean desuseztatuko dira, behar bezala

itxita eta seinaleztatuta.

Prebentzio Zerbitzuko osasun langileek kontakturik hurbilenak bilatuko dituzte

(1. maila) eta kasu positiboa agertu eta hurrengo bi asteetan kontaktu horien

jarraipena egingo dute.

Lanean jatorri duten kutsadurak eta kutsadura horiei dagozkien berrogeialdiak

lan istriputzak joko dira, eta lan arloko agintaritzari jakinarazi beharko zaizkio.

Page 12: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

12

b. NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO

USTIATEGIAK

SARRERA KONTROLA

Egiaztatuko da sintomarik ez dutela (ez eztulik, ez arnasteko arazorik, ez

sukarrik) eta aurretik lehen mailako kontakturik eduki ez dutela.

Tenperaturaren kontrola instalazioan sartu aurretik Tenperatura 37ºC baino

gutxiago izan behar da. Sintomak edukiz gero, ez joan lanera, erakundeari

jakinarazi, eta etxean bakartu, bi astez edo erabat sendatuta egon arte.

Aldi baterako kanpainetan eta langile berrien kasuan:

→ Egiaztatu nondik datozen langileak, eta gaixotasunak kutsatutako

norbaitekin lehen mailako kontakturik eduki duten ala ez zalantzazkoa

bada, lanean sartzea geroratu.

→ Egiaztatu koronabirusarekiko sentikortasun berezia duten pertsonak ote

dauden, eta ezarri haien osasuna bermatzeko prebentzio eta kontrol

neurriak.

Kanpoko pertsonen sarrera kontrola. Kanpoko pertsonei barrukoei aplikatzen

zaizkien kontrol berberak aplikatuko zaizkie, sarrerari dagokionez, eta jarduera

mantentzeko ezinbesteko kontrol zorrotzak baino ez dira izango.

Ustitategiaren barruan, kanpoko pertsonak soilik egoteko eskatzen zaizkien

lekuetan ibiliko dira. Kanpoko pertsonei protokolo honetan aurreikusitako

higiene eta babes neurri berberak aplikatuko zaizkie.

HIGIENE PERTSONALA

Eztul edo doministiku egitean estali ondo ahoa eta sudurra ukondoarekin edo

behin erabiltzeko den zapi batekin, arnasketako sekrezioak atxikitzeko.

Erabili eta botatzeko diren mukizapiak erabili, eta erabili eta gero bota

berehala horretarako prestatutako ontzi batera.

Page 13: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

13

Eskuak sarri garbitu, urez eta xaboiez (edo gomendatutako soluzioarekin),

transmisioa edo birusekiko kontaktua ekiditeko, eta beti eztul, doministiku eta

zintz egin ondoren. Eskuak begi bistan garbi baldin badaude, oinarrian

alkohola duten produktuekin garbituko dira DESINFEKZIOA Zikinak edo

fluidoekin lohituta badaue, ura eta xaboi antiseptikoa erabiliko da

garbitzekoGARBIKETA Oinarrian alkohola duten produkturik eduki ezean,

eskuak garbitu beti.

Azazkalak motzak eta zainduta eduki, eta saiatu eraztunik, eskumuturrekorik,

eskumuturreko erlojurik edo eskuak ondo garbitzea zaildu dezakeen bestelako

apaingarririk ez erabiltzen.

Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen, eskuek transmisioa errazten dute

eta.

Saihestu edozein kontaktu fisiko.

Ahalik eta urrutien egon besteengandik (≥1,5 m), jarduerak hori ahalbidetzen

badu.

Higiene neurriak zorrotz beteko dira elikagaien manipulazio prozesuetan, eta

maskara eraginkorrak erabiliko dira (FFP3).

Page 14: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

14

INSTALAZIOAK GARBITZEKO ETA DESINFEKTATZEKO PROZEDURA

Indartu behar dira lan lekuak eta laneko ekipamenduak garbitzeko eta

desinfektatzeko kontrolak eta antolaketa neurriak. Gomendatzen da gune

komunak, hala nola harrera, bilera gelak sarriago garbitzea, bai eta

mostradoreak, ateen eskulekuak, altzariak, zoruak, telefonoak eta antzekoak

ere. Horretarako, etxean erabiltzeko lixiba erabili daiteke.

Garbiketa lanetarako, erabili binilozko/akrilonitrilozko eskularruak. Latexezko

eskularruak erabiliz gero, gomendatzen da azpian kotoizko eskularru bat

janztea.

Hobetu garbiketa produktuen eta babes ekipamenduen stocka, horiek gabe

gelditzea ekiditeko, stock hausturen kasuan: Eskuetarako gela edo soluzio

desinfektatzailea, behin erabiltzeko mukizapiak eta eskularruak, mantalak eta

zabor poltsak.

Page 15: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

15

Gomendatzen da soluzio hidroalkoholiko desinfektatzaileak erosik eta lan

lekuetan banatzea, jendearen arretarako postuetan kokatzeko, bezeroek,

kanpoko zerbitzuek eta langileek oro har erabiltzeko.

Kutsatuta egon daitezkeen gainazalak garbitzeko prozedura: Ohiko

desinfektatzaileekin pasatu eta 5 minutu igaro ondoren gelditzen dira inaktibo biru

horiek:

- Erabili beti disoluzio prestatu berria.

- Lixiba komertzialekin gomendatutako kontzentrazioak lortzeko:

50g/L-ko lixiba komertziala: Gehitu 25 mL lixiba litro 1 uretan. 40g/L-ko lixiba komertziala: Gehitu 30 mL lixiba litro 1 uretan.

*Adibidez, “zopa koilara” bat 15mL-ren baliokidea da.

- Lixibarik erabili ezin den gainazaletan etanola erabiliko da, %70eko kontzentrazioan.

Laneko arropak mekanikoki garbitu behar dir, garbiketa ziklo osoetan, 60-90ºC-ko

tenperaturan. “zikin” dauden arropak edo ehunak manipulatzeko, eskularruak

erabiliko dira. Ez da astinduko garbitzeko den arropa.

▪ Garbiketako langileek norberaren babeserako ekipamendu egokia erabiliko du

(eskularruak, mantalak, etab.), egoera bakoitzean ustez dagoen arrisku mailaren

arabera, eta ekipamenduak erabili ondoren modu seguruan baztertuko dira, eta

ondoren eskuak garbituko dituzte. Galdetu lan arriskuen prebentziorako zerbitzuei.

OSASUNA ETA SENTIKORTASUN BEREZIA

Sintomaren bat (arnasketa arazoak edo sukarra) duten pertsonak baldin

badaude etxean geratuko dira (etxean bakartuta) eta beren zuzeneko

arduradunari jakinaraziko diote, eta bi astez edo erabat sendatuta egon arte

etxean bakartuta egongo dira.

Page 16: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

16

Zalantzarik edukiz gero, tenperatura hartu eta 37ºC baino gehiago bada etxean

geratu, eta ez joan lanera, eta egin beti osasun asistentziak

esandakoa. Jakinarazi erakundeari, aurreko puntuan azaldutakoaren arabera.

Gaur egun hardun zaudelako edo koronabirusen intzidentzia berezia daukan

arazoren edo patologiaren bat duzulako Sentikortasun Bereziko egoeran baldin

bazaude, jarri harremanetan Prebentzio Zerbitzuko “Osasun Zaintzaren

Zerbitzua"-rekin eta jarraitu hark esandakoa.

Gogoratu behar da sentikortasun berezia duten langileak direla beren

ezaugarri pertsonalengatik edo beren egoera biologikoarengatik bere

lanpostuaren ondoriozko arriskuekiko sentikorrak direnak eta neurri bereziak

behar dituztenak. Desgaitasuna fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten

pertsonak ere sentikortasun bereziko pertsonak dira. Koronabirusak egun

eragin duen alerta egoera dela-eta, beharrezkoa da sentikortasun bereziko

kasuak eta haientzat hartu beharreko neurriak aztertzea.

ANTOLAKETA NEURRIAK:

Zuzendaritzari edota gerentziari dagokio ustiategian gertatzen den edozein

intzidentzia kudeatzea, eta, besteak beste, honako gomendio hauek eduki beharko

ditu kontuan:

Baldin eta enplegatutako pertsonaren bat COVID-19ko kasu baieztatua

bada edo gaixotasuna duen susmoa (ikertutako kasua) baldin badago, ez

da lanera joango emaitza negatiboak direla baieztatu arte edo osasun

alorreko agintaritzek infekzioa amaitutzak jo arte, kasuan-kasuan.

Baliabideen eskuragarritasuna: Osasun alorreko agintaritzek

gomendatutako prebentzio neurri guztiak garatzeko behar beste bitarteko

ekonomikoak eta estrategikoak eduki behar dira.

Krisi batzordearen koordinazioa: establezimenduan kasuak daudela

deklaratuz gero, gomendatzen da batzorde bat antolatzea inplikatutako

Page 17: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

17

departamentuetako arduradunekin, kanpoko aholkulariekin (lege eta

osasun aholkulariak) eta osasun alorreko agintaritzekin beraiekin.

Ekintzen erregistroa: Gomendatzen da hartutako ekintzak liburu edo

agenda batean erregistratzea, data, ordua, arduradunak eta bestelakoak

zehaztuta, eta gorde sortu daitekeen dokumentazio guztia: garbiketa

parteak, mantentze lanen kanpoko kontrolak, zerbitzuen albarabaka,

laneko bajak, etab.

Behin erabiltzeko diren zapiak eta soluzio/paper zapi alkoholdunak eskura

jartzea, bai eta oinarrizko informaziorako gune bat ere.

Partikuletatik babesteko FFP3 babes maila duten maskarak eskura edukitzea.

Instalazio komunen, eta igarotzeko eta erabilera pertsonaleko instalazioak

sarriago garbitzea.

Guneen banaketa eta antolaketaren analisia, bai eta lan prozesuena ere,

segurtasun tartea bermatzeko, esaterako gune eta pabiloi itxietan eta

prestaketa eta hautaketa geletan. Hori posible ez bada, erabili

gomendatutako maskarak.

Saiatu gune itxietan, hala nola siloetan, biltegietan eta beste leku batzuetan,

jendea batera ez egoten, eta hori ezin bada ezarri prebentzio neurriak, hala

nola segurtasun distantzia eta maskarak, hala badagokio.

Erabilitako mukizapietarako edukiontzi itxi espezifikoak jartzea.

Hondakinak sarriago kentzea.

Ahal bada, laneko gune guztien aireztapena areagotu, dela modu naturalean

dela behartuta, eta areagotu, baita ere, iragazkien garbiketa.

Garbiketa agenteak eraginkorragoak diren beste batzuekin ordeztea, hala

badagokio.

Instalazio komunetan, esaterako, jantokietan, atseden guneetan, bilera

geletan eta komunetan, 5 pertsona baino gehiago batera egotea ekiditeko

banaketa eta antolaketa, beti pertsonen artean gutxieneko 1,5 metroko tartea

Page 18: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

18

mantenduta. Instalazioek neurri horiek bermatzen ez badituzte, instalazioak

erabiltzeko txandak programatuko dira.

Ordezkapenerako lan poltsak aurreikusiko dira, langileak behar badira.

Erakundeko pertsona guztien arteko lankidetzarik handiena, prebentzio

neurriak hartzean eta emandako gomendioen jarraipena eginda.

KORONABIRUS KASUAREN SUSMOA:

Infektatutako pertsonak daudela baieztatu bada, pertsona horiek ez dira

lanera joango eta erakundeari jakinaraziko diote, datuak biltzeko eta ikerketa

epidemiologikoa egiteko, eta etxean bakartuko dira bi astez edo erabat

sendatuta egon arte.

Prebentzio Zerbitzuko osasun langileek kontakturik hurbilenak bilatuko dituzte

(1. maila) eta kasu positiboa agertu eta hurrengo bi asteetan kontaktu horien

jarraipena egingo dute.

Lanean jatorri duten kutsadurak eta kutsadura horiei dagozkien berrogeialdiak

lan istriputzak joko dira, eta lan arloko agintaritzari jakinarazi beharko zaizkio.

Page 19: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

19

c. ELIKAGAIEN INDUSTRIAK

SARBIDEAREN KONTROLA

Egiaztatuko da sintomarik ez dutela (ez eztulik, ez arnasteko arazorik, ez

sukarrik) eta aurretik lehen mailako kontakturik eduki ez dutela.

Tenperaturaren kontrola instalazioan sartu aurretik Tenperatura 37ºC baino

gutxiago izan behar da. Sintomak edukiz gero, ez joan lanera, erakundeari

jakinarazi, eta etxean bakartu, bi astez edo erabat sendatuta egon arte.

Langile berriak

→ Egiaztatu nondik datozen langileak, eta gaixotasunak kaltetutako

pertsonaren batekin lehen mailako kontakturik edukitzeagatik zalantzazko

jatorria duen norbait badago, geroratu haren lan hasiera.

→ Egiaztatu koronabirusen intzidentzia duen sentikortasun bereziko

pertsonak dauden eta ezarri neurriak haien osasuna bermatzeko

prebentzio eta kontrol neurriak.

Kanpoko pertsonen sarrera kontrola Kanpoko pertsonei barrukoei aplikatzen

zaizkien kontrol berberak aplikatuko zaizkie, sarrerari dagokionez, eta jarduera

mantentzeko ezinbesteko kontrol zorrotzak baino ez dira izango. Enpresaren

barruan, kanpoko pertsonak soilik egoteko eskatzen zaizkien lekuetan ibiliko

dira. Kanpoko pertsonei protokolo honetan aurreikusitako higiene eta babes

neurri berberak aplikatuko zaizkie.

HIGIENE PERTSONALA

Eztul edo doministiku egitean estali ondo ahoa eta sudurra ukondoarekin edo

behin erabiltzeko den zapi batekin, arnasketako sekrezioak atxikitzeko.

Erabili eta botatzeko diren mukizapiak erabili, eta erabili eta gero bota

berehala horretarako prestatutako ontzi batera.

Eskuak sarri garbitu, urez eta xaboiez (edo gomendatutako soluzioarekin),

transmisioa edo birusekiko kontaktua ekiditeko, eta beti eztul, doministiku eta

Page 20: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

20

zintz egin ondoren. Eskuak begi bistan garbi baldin badaude, oinarrian

alkohola duten produktuekin garbituko dira DESINFEKZIOA. Zikinak edo

fluidoekin lohituta badaue, ura eta xaboi antiseptikoa erabiliko da

garbitzekoGARBIKETA. Oinarrian alkohola duten produkturik eduki ezean,

eskuak garbitu beti.

Azazkalak motzak eta zainduta eduki, eta saiatu eraztunik, eskumuturrekorik,

eskumuturreko erlojurik edo eskuak ondo garbitzea zaildu dezakeen bestelako

apaingarririk ez erabiltzen.

Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen, eskuek transmisioa errazten dute

eta.

Saihestu edozein kontaktu fisiko.

Ahalik eta urrutien egon besteengandik (≥1,5 m), jarduerak hori ahalbidetzen

badu.

Higiene neurriak zorrotz beteko dira elikagaien manipulazio prozesuetan, eta

maskara eraginkorrak erabiliko dira (FFP3).

Page 21: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

21

INSTALAZIOAK GARBITZEKO ETA DESINFEKTATZEKO PROZEDURA

Indartu behar dira lan lekuak eta laneko ekipamenduak garbitzeko eta

desinfektatzeko kontrolak eta antolaketa neurriak. Gomendatzen da gune

komunak, hala nola harrera, bilera gelak sarriago garbitzea, bai eta

mostradoreak, ateen eskulekuak, altzariak, zoruak, telefonoak eta antzekoak

ere. Ekintza horretarako etxeko lixiba erabili daiteke.

Garbiketa lanetarako, erabili binilozko/akrilonitrilozko eskularruak. Latexezko

eskularruak erabiliz gero, gomendatzen da azpian kotoizko eskularru bat

janztea.

Hobetu garbiketa produktuen eta babes ekipamenduen stocka, horiek gabe

gelditzea ekiditeko, stock hausturen kasuan: eskuetarako gela edo soluzio

desinfektatzailea, behin erabiltzeko mukizapiak eta eskularruak, mantalak eta

zabor poltsak.

Gomendatzen da soluzio hidroalkoholiko desinfektatzaileak erosik eta lan

lekuetan banatzea, jendearen arretarako postuetan kokatzeko, bezeroek,

kanpoko zerbitzuek eta langileek oro har erabiltzeko.

Kutsatuta egon daitezkeen gainazalak garbitzeko prozedura: Ohiko

desinfektatzaileekin pasatu eta 5 minutu igaro ondoren gelditzen dira inaktibo biru

horiek:

- Erabili beti disoluzio prestatu berria.

- Lixiba komertzialekin gomendatutako kontzentrazioak lortzeko:

50g/L-ko lixiba komertziala: Gehitu 25 mL lixiba litro 1 uretan. 40g/L-ko lixiba komertziala: Gehitu 30 mL lixiba litro 1 uretan.

*Adibidez, “zopa koilara” bat 15mL-ren baliokidea da.

- Lixibarik erabili ezin den gainazaletan etanola erabiliko da, %70eko kontzentrazioan.

Page 22: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

22

Laneko arropak mekanikoki garbitu behar dir, garbiketa ziklo osoetan, 60-90ºC-ko

tenperaturan. “zikin” dauden arropak edo ehunak manipulatzeko, eskularruak

erabiliko dira. Ez da astinduko garbitzeko den arropa.

▪ Garbiketako langileek norberaren babeserako ekipamendu egokia erabiliko du

(eskularruak, mantalak, etab.), egoera bakoitzean ustez dagoen arrisku mailaren

arabera, eta ekipamenduak erabili ondoren modu seguruan baztertuko dira, eta

ondoren eskuak garbituko dituzte. Galdetu lan arriskuen prebentziorako zerbitzuei.

OSASUNA ETA SENTIKORTASUN BEREZIA

Sintomaren bat (arnasketa arazoak edo sukarra) duten pertsonak baldin

badaude etxean geratuko dira (etxean bakartuta) eta erakundeari jakinaraziko

diote, eta bi astez edo erabat sendatuta egon arte etxean bakartuta egongo

dira.

Zalantzarik edukiz gero, tenperatura hartu eta 37ºC baino gehiago bada etxean

geratu, eta ez joan lanera, eta egin beti osasun asistentziak

esandakoa. Jakinarazi erakundeari, aurreko puntuan azaldutakoaren arabera.

Gaur egun hardun zaudelako edo koronabirusen intzidentzia berezia daukan

arazoren edo patologiaren bat duzulako Sentikortasun Bereziko egoeran baldin

bazaude, jarri harremanetan Prebentzio Zerbitzuko “Osasun Zaintzaren

Zerbitzua"-rekin eta jarraitu hark esandakoa.

Gogoratu behar da sentikortasun berezia duten langileak direla beren

ezaugarri pertsonalengatik edo beren egoera biologikoarengatik bere

lanpostuaren ondoriozko arriskuekiko sentikorrak direnak eta neurri bereziak

behar dituztenak. Desgaitasuna fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten

pertsonak ere sentikortasun bereziko pertsonak dira. Koronabirusak egun

eragin duen alerta egoera dela-eta, beharrezkoa da sentikortasun bereziko

kasuak eta haientzat hartu beharreko neurriak aztertzea.

Page 23: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

23

ANTOLAKETA NEURRIAK:

Zuzendaritzari edota gerentziari dagokio enpresan gertatzen den edozein intzidentzia

kudeatzea, eta, besteak beste, honako gomendio hauek eduki beharko ditu kontuan:

Baldin eta enplegatutako pertsonaren bat COVID-19ko kasu baieztatua bada

edo gaixotasuna duen susmoa (ikertutako kasua) baldin badago, ez da lanera

joango emaitza negatiboak direla baieztatu arte edo osasun alorreko

agintaritzek infekzioa amaitutzak jo arte, kasuan-kasuan.

Baliabideen eskuragarritasuna: Osasun alorreko agintaritzek gomendatutako

prebentzio neurri guztiak garatzeko behar besteko bitarteko ekonomikoak eta

estrategikoak eduki behar dira.

Krisi batzordearen koordinazioa: establezimenduan kasuak daudela deklaratuz

gero, gomendatzen da batzorde bat antolatzea inplikatutako

departamentuetako arduradunekin, kanpoko aholkulariekin (lege eta osasun

aholkulariak) eta osasun alorreko agintaritzekin beraiekin.

Ekintzen erregistroa: Gomendatzen da hartutako ekintzak liburu edo agenda

batean erregistratzea, data, ordua, arduradunak eta bestelakoak zehaztuta,

eta gorde sortu daitekeen dokumentazio guztia: garbiketa parteak, mantentze

lanen kanpoko kontrolak, zerbitzuen albarabaka, laneko bajak, etab.

Behin erabiltzeko diren zapiak eta soluzio/paper zapi alkoholdunak eskura

jartzea, bai eta oinarrizko informaziorako gune bat ere.

Partikuletatik babesteko FFP3 babes maila duten maskarak eskura edukitzea.

Instalazio komunen, eta igarotzeko eta erabilera pertsonaleko instalazioak

sarriago garbitzea.

Guneen banaketa eta antolaketaren analisia, bai eta lan prozesuena ere,

segurtasun tartea bermatzeko, esaterako gune eta pabiloi itxietan eta

prestaketa eta hautaketa geletan. Hori posible ez bada, erabili gomendatutako

maskarak.

Page 24: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

24

Saiatu gune itxietan, hala nola siloetan, biltegietan eta beste leku batzuetan,

jendea batera ez egoten, eta hori ezin bada ezarri prebentzio neurriak, hala

nola segurtasun distantzia eta maskarak, hala badagokio.

Erabilitako mukizapietarako edukiontzi itxi espezifikoak jartzea.

Hondakinak sarriago kentzea.

Ahal bada, laneko gune guztien aireztapena areagotu, dela modu naturalean

dela behartuta, eta areagotu, baita ere, iragazkien garbiketa.

Garbiketa agenteak eraginkorragoak diren beste batzuekin ordeztea, hala

badagokio.

Instalazio komunetan, esaterako, jantokietan, atseden guneetan, bilera

geletan eta komunetan, 5 pertsona baino gehiago batera egotea ekiditeko

banaketa eta antolaketa, beti pertsonen artean gutxieneko 1,5 metroko tartea

mantenduta. Instalazioek neurri horiek bermatzen ez badituzte, instalazioak

erabiltzeko txandak programatuko dira.

Ordezkapenerako lan poltsak aurreikusiko dira, langileak behar badira.

Erakundeko pertsona guztien arteko lankidetzarik handiena, prebentzio

neurriak hartzean eta emandako gomendioen jarraipena eginda.

KORONABIRUS KASUAREN SUSMOA:

Infektatutako pertsonak daudela baieztatu bada, pertsona horiek ez dira

lanera joango eta erakundeari jakinaraziko diote, datuak biltzeko eta ikerketa

epidemiologikoa egiteko, eta etxean bakartuko dira bi astez edo erabat

sendatuta egon arte.

Prebentzio Zerbitzuko osasun langileek kontakturik hurbilenak bilatuko dituzte

(1. maila) eta kasu positiboa agertu eta hurrengo bi asteetan kontaktu horien

jarraipena egingo dute.

Lanean jatorri duten kutsadurak eta kutsadura horiei dagozkien berrogeialdiak

lan istriputzak joko dira, eta lan arloko agintaritzari jakinarazi beharko zaizkio.

Page 25: KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID 19) JARDUTEKO … · 3. ERANTZUKIZUNAK Ez dago agente erantzule zehatzik, elikaduraren balio kateko agente guztiek – ... 90ºC-ko tenperaturan. “zikin”

25

5. ERREGISTROA Langilearen adierazpena, irakurri egin duela eta ados dagoela esanez: protokolo hau

irakurri eta ulertzen dela egiaztatzeko, protokoloaren ardura berea ere badela

onartzeko eta protokoloaren ezarpenarekin konpromisoa hartzen duela adierazteko

izenpetzen duen dokumentua.

6. ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

https://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/

Gazt.: http://www.euskadi.eus/informacion-y-recomendaciones-generales-de-actuacion-en-euskadi-

ante-el-nuevo-coronavirus/web01-a2gaixo/es/

Eusk: http://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-

gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/