32

K42 2005 07

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K42 2005 07
Page 2: K42 2005 07
Page 3: K42 2005 07

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Komikixa 9

Gizartia 10

Karenka 12

Bi hitzetan 14

Kirola 20

Aisialdia 22

Osasuna 24

Gizartia 26

Zorion agurrak 28

Argazki zaharrak 29

Agenda 30

Heltzear ditugu aurtengo Malenak. Urte osoan zain eta hementxeditugu. Mutriku herriaren doinuen artean hasiko zaizkigu parrandarakoegunak, urte osoko nekeak eta penak ahazteko egunak. Bost egun horie-tan, har ditzagun abegikor gurera datozenak eta, betiko moduan, izanditzagun gogoan, arrazoiu bategatik edo bestegatik, gure artean ez dau-denak. Alaitasuna izan dadila nagusi gure herrian, jai-giroan murgildurik.Kalaputxi ere hor ibiliko da batetik bestera jaian sartuta.

Eta Malenak igarota, udako oporrak, atseden hartzeko sasoia. Kala-putxik ere atseden hartuko du abuztuan, zuekin irailean berriz elkartze-ko. Ordura bitartean, irailerako zer edo zer nahiko bazenute, badakizuenon dagoen Kalaputxiren habia, Luardo Etxearen beheko solairuan,sarrera Barrenkaletik duena.

Beraz, irakurleok, zuek ere hartu atseden eta ondo-ondo ibili irailabitartean!

E D I T O R I A L A

Page 4: K42 2005 07

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)UZTAILA

11tik 17ra Lon Apraiz18tik 24ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)25etik 31ra Jabier Otxagabia

ABUZTUA

1etik 7ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)8tik 14ra Lon Apraiz15etik 21era Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)22tik 28ra Jabier Otxagabia29 eta 31 Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

IRAILA

1etik 4era Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)5tik 11ra Jabier Otxagabia12tik 18ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)19tik 25ra Jabier Otxagabia26tik 30era Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

Tel:

OTX

AG

AB

IA:6

89 5

8 57

59

APR

AIZ

: 630

05

50 9

7PO

RTI

LLO

-ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

Page 5: K42 2005 07

5zeuk esan

AGIRRE LEHENDAKARIA

Lehengo egunean Bilbon izan nin-tzen medikuarenean, LehendakariAgirre kalean, hain zuzen ere. Han-txe, itxaron gelan nengoela, izenhartaz gogoetan jardun nuen etapentsatu ere bai izen hartan erakus-ten zela Bilboko udal-arduradunekzein gutxi erreparatu zioten hizkun-tzari izen hura aukeratzean.

Gure zaharren ahotan askotanentzun ahal izan ditugu 36ko gerra-ren kontuak, hemengoak eta hango-ak, aurrekoak eta gerokoak... etaguztiek Ama mutrikuarra izan zuenJose Antoniori erreferentzia egiteanAgirre Lehendakarixa esan ohizuten, dute.

Medikuarenetik bueltan etxera nen-torrela akordatu nintzen gurean ere,Mutrikun, Jose Antonioren Amarenjaioterrian, badugula LehendakariAgirre kalea duela zenbait hilabete-tatik hona. Eta konturatu naiz, Bilbo-koek bezala, gure udaletxeko ardu-radunek zein gutxi erreparatu ziotenhizkuntzari izen hori aukeratzean.

Mereziko luke izena zuzentzeaketa, jakina, hurrengoan izen berriakjartzean, izen horiek euskaraz pen-tsatuta jartzea, endemas izen horiekeuskal tradizioan, geurean hortaz,hain barneratuta baditugu. Ez, ala?

Andiko

EGAÑA APARKALEKUKOTXARRIKERIXA

Gaur arte ez naiz ausartu, pentsa-tzen nuen garbituko zutela, baina,ez. Ez dute garbitu, beraz, salatunahi dut. Ez dira izan bi egun eztabi aste ere, pasatzen utzi ditudanak.Aapiriletik hona (ez naiz hasi egu-nak kontatzen) garbitu gabe dago!Leku publikoa da, erabiltzaileok

hilero ordaindu egiten dugu. Ez dadiru gehiegi ere, baina hilero kobra-tzen digu udalak garbitasunarenizenean honenbesteko bat. Eta kon-trola, nork darama? Nik telefonozdeitu nuen duela hilabete, Egañaaparkalekuko bigarren pisuko irtee-ra non eta nola zegoen esateko.Bertatik pasatzeak gonbitxo larrixaematen du, benetan.

Ez dakit zenbat erabiltzaile garen,ezta beste norbaitek salatu duenere, baina noiz pentsatzen duzuegarbitzea? Nire iritziz, ordua da!

Egaña aparkalekuko

erabiltzaile bat

40 URTE ETA GERO…

Honezkero, herriko kale, taberna etadenda askotan ikusi izango zenuten

“Gure Ametsa” dantza taldeko 40.urtemuga iragartzen duen kartela. Iñi-gok eginiko irudi dotorea, ekitaldien

egunak eta orduak zehaztuta eta

behean, laguntzaileen bi anagrama;bata, txistu taldearena eta, bestea,Mutrikuko Udalarena. “Laguntzaile-

ak”, hitz aproposa? Txistu taldea, ahal

duen neurrian beti laguntzeko prest,baina udala?

5000 euroko aurrekontua eduki dugujaialdia antolatzeko, tablatua ere jarri-ko ziguten, “ezin kejatu” eta laguntzai-

le bezala agertu behar. ZE IRONIA!!!

-Euskal jantzi eta argazki erakusketa

antolatu behar genuen Zabielen etatraste guztiak gure lokaletik erakuske-

ta aretora eramateko, barrutik dauka-gun sarbidetik egitea pentsatu ondo-

ren (erosoena eta lojikoena delako),ATEA IREKI ETA... ADREILUEKIN

ESTALITA. Ze demontre da hau? Egi-teko beharra egongo zen, baina loka-

la erabiltzen dugunok zer esateko ere

edukiko dugu behintzat! Ala udalak ezdigu haintzakotzat hartzen?

- Zerbait antolatzerakoan, ohitura

dugun bezala, herriari jakinarazteko,

udalak “herriaren ahotsa” zabaltzeko

duen megafonia erabiltzen dugu (ban-

doa). Eta oraingon ere, noski, asmo

horrekin genbiltzan. Idatzia prestatu,

udaletxean sarrera eman... eta ea

noiz erantzungo zain. Baina egunak

pasa eta gure harridura gero eta

haundiagoa. Oraindik bandorik jo ez.

Azalpenak eskatu eta hara erantzu-

na:Ez zait iruditzen egokia zuen ida-

tzia udaletxeko bandotik ematea.

Ederki. Baina, noski, azalpenak eska-

tzera joan arte inongo abisurik ez(itxuraz, gure eginkizunen artean horida beste bat, idatziak egokiak direnedo ez asmatzea).

- Lehen aipatu bezala, ekainaren 18tik26ra euskal jantzi eta argazki erakus-keta Zabielen. Astebete lehenago 2kartel utzi genituen udaltzaingoan.Bata turismo bulegoan jartzeko etaZabieleko kristalean bestea. Hilaren17a ailegatu (barixakua) eta bi karte-

lak falta. Udaltzaingora joan eta biakhan (hautsa hartzen). Zabieleko kris-taleko giltzak herri honetan liburutegi-

ko arduradunak bakarrik dituenez,

astelehenera arte ezin ipini (zapatuanturismo bulegoan jarriko al zuten!).

Gure uste xumean laguntza ematea,ez da dirua ematea eta tablatua mon-tatzea bakarrik!

Ez dugu eskatzen ekitaldiak udalakantolatzea. Hori bai dela gure egin

beharra. Lanaren truke ez dugu diru-

rik jasotzen, herriaren esker ona bai-zik. Ez hondatu herritarrok egitendugun lana, MESEDEZ!!!

Dena den, ez da guztia ezkorra izan-go. Nahiz eta iragarritako egunean

euriagatik atzeratu, ekainaren 26angure lan eta izerdi guztia taularatu

genuen eta benetan hunkigarria izanzen jendearen (zeuen)presentzia,

esker ona eta txalo zaparrada.

Mila esker herritar guztioi!

Gure Ametsa Dantza Taldea

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K42 2005 07

6 puri purixan

Oso gazterik hasi ziren itsasoarekin harremanetan...

«5-6 urtekin joaten nintzen aitonarekin txibitara. Ofizialki 14 urterekinhasi arren, 13rekin egin nuen lehenengo marea, Etxekalte Txikin. Solda-duzka ondoren Etxekalte Berrin hasi banintzen ere, gero Ondarroarajoan nintzen, arraste-arrantzara. Han 10 urte egin ondoren, merkantzia-ontzi batera joan nintzen, hartan 7 urte eginda. Gero Pasaian ere ibilianaiz, makinari, 4 urtetan. Azken 11 urteak ingeles ontzi batean emanditut» kontatu digu Ramonek.

«Arrantza txartela 14 urterekin jaso eta 6-8 urte egin nituen aitarekin Txan-belenan; ondoren, Gorrin ibili nintzen. 1962an, eskolara joan eta tituluaatera ondoren, arraste-arrantzan hasi nintzen eta hala aritu izan naiz jubi-latu arte» adierazi digu Lionek.

«Hauek ur handietan ibili diren bitartean, ni eguneroko arrantzan ibilinaiz jubilatu naizenera arte. Lehen, normalean 12-13 urterekin hastenziren itsasoan. Baimenik ez izan arren, han ateratzen ginen. Beti erne ibilibehar kostazainak ez harrapatzeko» azaldu digu «Masillas»ek.

Aurtengo antxoaren kontuak urak harrotu ditu hemen eta ingu-ruan. Benetan hain larria al da itsasoaren egoera?

«Lehen arrain asko zegoen baina ez zen behar beste ordaintzen, gutxibalio zuen. Prezio txikia izan arren, lehorrean baino gehiago irabaztenzen itsasoan. Urteak pasa ahala lehorra goraka joan zen, lantegietakokomenioak, aseguruak... eta hor aldaketa handia etorri zen lehortarren-tzat. Itsasoan, berriz, ez zen inolako hobekuntzarik izan. Arrantzaleaharrapatutako arrainaren prezioaren arabera bizi zen».

itsasoarenetorkizuna kolokan

Gauzak ondo eta tajuz egiten badira, oraindikez da berandu egoera konpontzeko, arrainak

birsortzeko gaitasun handia dauka eta.

Bizitza arrantzan emandute. Ume-umetatikitsasoaren kresal usainaizan dute lagun. Hirurakerretiratuta egon arren,oso gertutik jarraitzendituzte arrantzarengorabeherak. LionItuarte, RamonGalparsoro eta JesusMari Arrizabalaga«Masillas»ekin hitzorduajarri eta berriketan aritugara lasai ederrean.Egoera bera lasaiegoteko modukoa ezizan arren, etorkizunariitxaropenez begiratunahi diote.

Page 7: K42 2005 07

7puri purixan

«Orduan arrain asko ikusten zen eta ikusi esaten dudaneanhala izaten zelako esaten dut. Antxoa gauez ardoran harrapa-tzen zen eta egunez sardatan. Bestalde, antxoa udaberrianbakarrik harrapatzen zen eta udaberritik kanpo, antxoa egonarren, ez zen harrapatzen; gaur egun, urte osoan dabiltzaantxoaren atzetik».

«Eta ez hori bakarrik, eguraldi txarra ikusten zenean ere askoez ziren joaten itsasora; gaur, eguraldi txarrenetan ere itsasora-tu egiten dira. Atunetan ere, 30eko haizearekin inor ez zen joa-ten; gaur, berriz, 30eko haizearekin kainaberak botatzen dituz-te. Ondorioa? Lehen arrain mota ugari ikusten zen itsasoan,zapoa, bixigua, papardoa... horietatik batzuk, ia denak desa-gertu egin dira».

Arraina gutxitzearen arrazoiak zeintzuk izan daitezke?

Gaur egun teknologiak aurrera egin du, eta nola, gainera!Abantaila horiek gehiago harrapatzeko dira. Munduan ez dagoaurrerapena modukorik baina horiek kontrolatu egin behardira.

Bestalde erabili diren eta egun erabiltzen diren arrantza-tres-nek ez diote inolako mesederik egiten ez arrainari ez bere habi-tatari, hondo guztia arrasatu egiten baitute. Azpi guztia dese-ginda, arrainak ez dauka non ezkutatu eta beste norabide bathartzen du. Baina gizonak ere kriston sarraskiak egin ditu itsa-soan, arrain asko harrapatu, gehiegi, eta harrapatutako bestearrain asko itsasora bota hilda.

Nire arrantza mota ez da izan hain agresiboa... baina dena dapekatua. Adibidez, amua. Amua esaten dute ona dela; jakina

ona dela amua, beste tresna asko baino hobeagoa! Baina beharden baino amu gehiago botatzen baduzu, arazoa sortzen duzu.Lehen, pintxuan hasi zirenean arraina aukeran harrapatzenzuten, apareju erdia edo laurdenarekin, ontzia legatzez karga-karga eginda ekartzen zuten. Baina ez dakit zeinentzat ez zenizango nahikoa eta gehiago harrapatu behar zen, hau da, apa-reju gehiago bota... eta abusatu egin da. Arrainak badu birsor-tzeko gaitasuna baina bere denbora eman behar zaio.

Bestalde, kutsadurak ere izan du eraginik arraina gutxitzean.Edozer botatzen da ontzitik, ematen du itsasoak dena desegin-go duela eta ez da egia. Nik sareetan igartzen nuen, egunbatzutan korronte desberdin batzuk izaten ziren eta horietanplastikoak eta zakarrak biltzen genituen sareetan, guk beti jasoizan ditugu itsasotik.

Gogoratzen duzue Prestigeren kontua? Ea zenbat tona joanziren kanpora momentu batean! Baina egungo petroliontziekere ez pentsa oso zuzen jokatzen dutenik. Birfinderietan petro-lioa hustu ondoren ez pentsa bertan garbitzen dituztenik; gera-tzen den errekina itsasora botatzen da ezin baitute minutu batbera ere galdu horretan».

Eta nola egin aurre egoerari?

Arrain gutxiago harrapatuz, hori aspaldiko kontua da, arran-tzaleek eta patroiak asko hitz egin izan dute honetaz. Hemen,baxuran, kupua jarri zenean irabazi zuten gehien arrantzaleek,era berean arraina ere zaindu egin zen. Lehenengo, 8 mila kilo,gero 6ra jeitsi zen eta 2-3 urtetan hala ibili ziren arrantzaleak.Gero ez dakit zeinek apurtu zuen tratua, baina kontua da gerobakoitza nahi zuena egiten hasi zela... eta gaur arte.

Hor daukazu Mediterraneoa, hor dena kontrolatzen dute: irte-era, sarrera, bakoitzak honenbeste kaxa eta kitto. Egia dahango ontziak txikiak direla eta sareek ere horren araberakoakizan behar dutela.

Orain arte bezala joaten bada, oso gaizki. Neurriak aspaldi

Arrantzalearen bizimoduak okerreraegin du eta egoera horretan ez du inork

itsasora joan nahi.

Page 8: K42 2005 07

hartu behar ziren: paro biologikoak, tonelajea, kupoak, sare-ak... Teknologia ere ikaragarri aurreratu da. Guk garai batean85 brazako sareak erabiltzen genituen; gaur, berriz, 300 etagehiagokoak erabiltzen dituzte arrantzan. Dena horrela doa,ontziak handiak, sareak itzelak, arraina detektatzeko tresnaperfektoak... arrainak ez dauka non gorde. Nire ustez, ontzirikhandiena 100 tonakoa izan beharko litzateke eta horren ara-bera joango lirateke sareak. Baina gaur itzelezko ontziak egi-ten dira. Nik ikusita dauzkat ontzi irlandar batzuk etxarabakoitzean 200 tona berdel harrapatzen zutenak. Sareak erekilometrikoak ziren.

Nik gogoan dut garai batean Ondarroako ontzi bat eta mutri-kuar batzuk ibiltzen ginela berdeletan, martxoan hasita. Guribermeotarrek esaten ziguten berdela pobreen arrantza zela.Guk 10 amu ibiltzen genituen eskuko. Bixigua, legatza... gutxi-tu zirenean bermeotarrak, hondarrabitarrak... denak hasi zirenberdeletan».

Europan sartzeak ere ez dio inolako mesederik egin hemengoarrantzari. Lehen Europatik bazetorren arraina baina gaurmundu guztiko arraina sartzen da Forondan eta gureak balo-rea galdu du. Astero-astero, Eskoziatik 3 kamioi zapo sartzendira hemen, guk debekatuta daukagu harrapatzea eta hemen-dik kanpokoek dena libre daukate. Hori ere xelebrea da gero...Arrain txikia harrapatzea debekatuta dago, ezin da harrapatu,eta ondo iruditzen zait. Joaten zara Andaluzia aldera eta «pes-caito» ikusten duzu taberna guztietan. Nola ulertzen da hori?

Etorkizunik ba al du itsasoak?

Zainduko balitz eta beharrezko kontrola izango balu, bai;arrainak eta naturak indar handia dute bersortzeko eta erre-kuperatzeko. Alferrik da hemen neurrri batzuk hartzea, haueta bestea debekatzea eta hemendik kanpo orain bezalatsujarraitzea, mundu osoak hartu behar du ardura, itsa-soa zaintzea denon lana da, konpromisoa ere denonaizan behar da.

Orain antxoari tokatu zaio, lehen bixiguari, papardo-ari... bihar agian legatzari. Frantziako kosta oso abe-ratsa da, legatzak bertan erruten du edo botatzenditu arrabak. Hori gertatzen den sasoian kosta osoaontziz beteta egoten da «uso pasean» bezala, denakprest lagatzaren zain. Sareekin, pintxoekin, pelagiko-ekin... denak balio du, dena arrasatu arte ez dagobakerik.

Eta ez da arrantzaleen errua bakarrik, hau kate bat da,arrantzaleak ondo irabazi nahi du, armadoreak asko-asko irabazi nahi du, berdin zaio bihar arrainik ez ego-tea, dagoenean bon-bon...

Derrigorrezkoa da arraina kontrolatzea, ikertzea...

Ikerketa asko egin da, asko esan da arrainaren eta itsasoarenetorkizunaz baina ez da interesatzen. Gobernuei bost axolazaie arrantzaleen etorkizuna.

Guk, sikiera, arrain mota asko ezagutu dugu, baina ondorendatozenek? Horiek arrainak liburuetan besterik ez dituzte iku-siko eta jaten duten arraina haztegietakoa izango da. Guri eretokatuko zaigu haztegietako arraina jatea, eta ez da gaizkiegongo itsasoa deskantsatzen uzteko baldin bada».

Bestalde, arrantzaleen baldintzak okerrera egin dute ikaraga-rri eta gazteek ez dute itsasora joan nahi. Gu joaten ginenean15-18 egun egiten genituen itsasoan eta 3 egun etxean. Gaur,berriz, itsasotik portura eta 12 edo 24 ordura berriro itsasorabatzuetan etxerik zapaldu gabe. Egunetik egunera doa oker-tzen arrantzalearen bizimodua. Lehen 3-6 eguneko mareakegin, aparailuak sartu, arraina atera eta 6-8 orduko atsedenaportuan; gaur, ordea, aparailuak itsasoan utzi eta portura. Hanarraina atera, telefono dei bat egin eta martxa itsasora. Lehenlegatza harrapatzeko 4000 amu erabiltzen ziren, gero 6000,orain 14000... arrantzaleak 24 ordutan zutik, izugarrizko bari-zeak hanketan, ez jan, ez lo... Gaurko gazteek ez dute lan eginnahi baldintza horretan. Zein da, orduan, soluzioa? Kanpota-rrak, atzerritarrak, gutxiagorekin konformatzen dira gainera.

Nik semeari esan nion, «aitak egin du egin beharrekoa bainazu ez zara itsasora joango, nahikoa neu». Hori aita askok esandiote semeari, gaurko panoramarekin oso zaila, ia ezinezkoada gazte bat itsasora joatea.

Eta nola ikusten duzue Mutrikuko panorama?

Orain-oraingoz ez da ona, gerora ez dakit. Bizimodua askoaldatu da eta ez da erraza egungo baldintzetan lana egitea,gazteak disfrutatu egin nahi du. Gauza asko aldatu beharkolirateke; hasteko diru gehiago irabazi beharko litzateke, bizi-modu lasaiagoa izan, lan baldintzak aldatu, segurtasun gehia-gorekin lan egin... Aldaketa handia eman beharko luke arran-tzak jendea erakartzeko eta horretarako gogoa eta boronda-tea behar dira».

Itsasoa gogorra izan arren gustura aritu direla aipatudigute hirurek. Bejondeizuela! Orain disfrutatu ahalduzuen guztia, merezi duzue eta.

8 puri purixan

Itsasoko bizimodua gogorra den arren,arrantza izango nuke lanbide

Page 9: K42 2005 07

9bi hitzetan

BANATZAILEEN AZKEN BANAKETA

Hasiera-hasieratik ibili dira institutuko ikasleak Kalaputxieramaten Mutrikuko buzoi guztietara. Azken mailakoikasle batzuk izaten dira langintza horretan eta, nahizeta hileren batean kale batean edo bestean huts ereegingo zuten, benetan gogo eta ilusio handiz jardundute.

Iazko ekainetik aurtengo Malenak arteko Kalaputxi guz-tiak banatzen hartutako nekeak eman dien dirua kurtsobukaerako bidaiarako erabili dute, Malaga alde hartarajoateko. Ez da bidaia finantzatzeko modu txarra.

Aurrerantzean, aurtengoak unibertsitatera edo auskalonora joango diren eta haien ordez berriak etorriko zaiz-kigu. Hori irailean izango da. Bitartean, gozatu Malenaketa uda ere bai.

ABUZTUAN ATSEDEN

Iritsi zaizkigu Malenak eta udako oporraldia hartzeko garaia ere bai. Hori dela eta, Kalaputxiko lan-tal-deak ere atseden hartuko du zenbaki hau zuen eskuetara iritsi eta bi-hiru asterako.

Indarberriturik, abuztuaren bukaera aldera hasiko gara berriz ere lanean Kalbaixo bueltarako zuekinberriz egoteko.

Bitartean, euskaraz letzeko ohitura galtzeko beldurrik ez izan, irakurle. Hor izango duzu HITZA egune-ro-egunero gure inguruko informazioa euskaraz letzeko aukera emateko. Gainera Berria eta Argia etaabar hor izango dira, betiko moduan.

Hortaz, Kalbaixuak arte, ondo ibili.

komikixa gotzon santander

Page 10: K42 2005 07

10 gizartia

ALEGAZIOEI erantzunakKalaputxiren 36 alean, aurtengo urtarrilekoan, hirigintza mailan datozen urteetarakoMutriku prestatzen zihardutela esan genuen, baita prestaketa horren emaitza izango

den plangintza bideratzen ari zela. Plangintza horretako jarraibidean, arau subsidiarioakdira, beharbada, jendearentzat ezagunenak. Eta orduan esan genuen moduan, aurreraatera nahi diren arau subsidiario horiei zenbait alegazio jarri zitzaizkien, aurreikusitazeuden planteamenduei beste ikuspegi bat emate aldera, planteamenduei aldaketak

proposatuz edo, besterik gabe, proposamen berriak egiteko. Alegazio horiek otsaileko37 alean agertu genizkizuen. Orduan emandako hitza beteaz, Kalaputxik alegazio haiei

emandako erantzunen berri emango dizue jarraiko lerroetan.

ALEGAZIOAKUdalak onartutako arau subsidiarioen

berrikuspenaren hasierako onarpenarihogeita hamar alegazio egin zitzaizkion,Mutriku Eginezek, Mutriku Natur Taldeaketa partikularrek aurkeztuta, azken horiekgehienak. Otsailean esan genuen horienguztien berri ematea ezinezkoa zela etaudaleko hirigintza sailean galdetu genue-nean esan ziguten dokumentuari moduorokorrean alegazioa aurkeztu ziotenakMutriku Eginez eta Mutriku Natur Taldeaizan zirela. Gainontzeko alegazioak pun-tualak ziren eta, alde horretatik, ez zireninteresgarritzat hartu, bat izan ezik, Futbolzelaia tokiz ez aldatzearena hain zuzen ere,ehundaka sinadurak lagunduta aurkeztubaitzen.

MUTRIKU EGINEZek aurkeztutakoalegazioaren ardatz nagusiena hirigintza-koa izan zen eta udalerriko area ezberdine-tan egiten ziren planteamenduei aurkeztuzitzaien alegazioa lau puntutan. Bostgarrenpuntu batean, nekazaritzako eta abeltzain-tzako ustiapen berriak baimentzeko gutxie-neko azalera 5 Ha. izatea eskatzea izan zen.

MUTRIKU NATUR TALDEAk aur-keztutako hogeita hamar alegazioak bostataletara ekarri genituen azalpena errazte-arren: Etxebizitzatarako gordetako lurrak;Azpiegitura nagusiak; Ekipamenduak; Jar-duera ekonomikotarako lurra; eta Inguru-men fisikoaren babesa. Pentsatzekoadenez, aurreko lau ataletan zehar ere osopresente agertzen da ingurumenaren zain-tzaren ideia.

Futbol zelaia tokiz ez aldatzeko eskatuzzenbait herritarrek aurkeztu zuten alega-zioa, baina Futbol Taldearen alegazioa izanzen argudiatuena.

ALEGAZIOEI ERANTZUNAK

Urtarrilean azken alegazioa aurkeztu zenetik hona alegazioguztiak banan-banan aztertzen jardun dute Arau SubsidiarioenBerrikusketa idazten aritu diren Sabai enpresako arkitektoek.Alegazio horientzako erantzuna prestatu ondoren, ontzat har-tuko diren alegazioek sortutako moldaketak egin behar izandituzte hasierako agirian uztailaren 19an bilduko den udalba-tzari aurkeztu ahal izateko.

Gai puntualen aurrean aurkeztutako alegazio batzuk onar-tzea proposatuko bada ere, lerrootan alegazio esanguratsueneiproposatzen zaizkien erantzunei helduko diegu.

MUTRIKU EGINEZek aurkeztutakoei dagokienez, Santa Kata-lina komenduaren inguruari zegokion alegazioa ez onestea pro-posatuko zaio udalbatzari, aurrerantzean ere proposatzen zenbeste etxebizitza proposatuta. Hala ere, erresidentziaren parenaurreikusten zen eraikin bat kentzea eskatzen zen eta horikendu egingo da, horko eraikigarritasuna tokiz aldatuta.

San Nikolaseko area handitzea eskatzen zuen MEk eta han-ditzea ere proposatuko zaio udalbatzari, betiere, handitze horihotel bat eraikitzeari lotuta dagoela. Bestalde, area horretan

Page 11: K42 2005 07

11gizartia

egindako beste proposamenak ez dira onartu aurrera-go egin beharreko planteamenduak direla argudiatu-ta.

Hirugarren alegazioan San Miguelen etxebizitzarikez egiteko eskatzen zuen MEk, eraiki beharreko eki-pamendua (zinea, antzokia...) beste iturri batzuetatikfinantzatzeko planteatuta. Alegazioa ez da ontzateman eta etxebizitzak eraikitzea aurreikusten da eki-pamenduaren finantzaketa modua. Alegazioan esa-ten denez, gero udalak aukera izango du etxebizitza-rik ez eraikitzeko ere, beste diru-iturria izango baluekipamendua eraikitzeko.

Azkiagari buruzkoa zen laugarrena ere ontzathartu da eta San Migueleko zubitik plazarantz gato-zela ezkerretara egingo diren eraikinen garajera erre-pidetik zuzenean sartu ahal izango da, Azkian goraedo Agaña aparkalekuetatik sartu gabe.

Landa ustiapen berriak baimentzeko gutxienekoazalera 5 Ha.-tik 2 Ha.-ra udalbatzak erabaki zuenez,Arauak berrikusten diharduen talde erredaktatzaileakezin duela ezer egin adierazten du, 5 Ha. izatea eska-tzen duen alegazioari proposatuko zaion erantzune-an.

MUTRIKU NATUR TALDEAk aurkeztutako ale-gazioak asko izan dira eta horietan alde asko ikutudira. Gorago adierazitako multzoetan bana daitezkeerantzunak ere.

Orokorrean, Natur Taldekoek gauza pragmatikoe-tara jo dute askotan, egin beharko liratekeen gauzazehatzetara, adokina babestu, zuhaitzak moztu ez,zakar-potoak jarri, argi-kontsumoa murriztu... etahoriek guztiek Plangintza Orokorraren tresna direnArau Subsidiarioetan ez dute tokirik. Hala ere, taldeerredaktatzaileak adierazi du horietako batzuen espi-rituarekin ados daudela eta, horietatik abiatuta, zen-bait proposamen egingo dira ordenantza berrietanjasotzeko.

Etxebizitzen inguruan, Natur Taldeak erroko ale-gazioa aurkeztu zuen zalantzan jarrita Mutrikun 900etxebizitza behar izatea. Horrekin batera, lokalaketxebizitza bihurtzeko araudia ere eskatzen zuten.Alegazioari erantzun zaio esanez Euskal HerrikoLurralde Antolamendurako batzordeak hainbat irizpi-de kontuan hartuta eman zuela kopuru hori, 910zehazki, eta horietatik 744 egitea aurreikusten duudalak. Bestalde, lokalak etxebizitza bihurtzeko orde-nantza berezia egitea ontzat ikusten da.

Azpiegiturei dagokienez, Arauak berrikustendiharduen talde erredaktatzaileak, dauden proiek-tuak onartuta daudela kontuan hartuta, horiek aldae-zintzat hartzen dituzte. Beste gauza bat izango da,gero, proiektu bakoitza garatzeko orduan hartubeharreko neurri zuzentzaileak proposatzea.

Ekipamenduetarako MNTk aurkeztutako alegazio-ak ere ez dira kontuan hartzeko modukoak, erredak-tatzaileen ustez. Hori dela eta, atzera bota dira Mau-leon atzean auditorioa egiteko, futbol-zelaia dagoe-nean lagatzeko edota Reiner enpresa dagoen tokianpistina bat egiteko proposamenak, nahiz eta arauetan

Reinerren ekipamendu bat egitea aurreikusita egon.

Jarduera ekonomikoetarako Reinerren akuikulturaenpresa batentzat lurra gordetzeko eskatzen zuenMNTk eta, mojak joan eta gero hutsik geratu denkomendua zaharren egoitzarako utzita, egungo erre-sidentziari ostalaritza erabilpena ematea. Bat ere ezonartzea proposatu du talde erredaktatzaileak, lehe-nengoa ekipamendutarako aurreikusita dagoelakoeta bestea, komendua udalaren titularitatekoa denez,udalak ikusiko duelako zein erabilpen eman.

Azkenik, ingurumenaren babesari begirako alega-zioen inguruan, talde erredaktatzaileak adostasunaagertu du zenbait proposamenen aurrean, adibidez,energia aurrezteari eta energia berriztatzaileak bila-tzeari buruzkoa. Saturraranen aktuazio zenbait egiteaadierazten zuen alegazioari erantzun zaio dagoenekoeginda dagoen proiektuari Madrilek eman behardiola bide. Arno ingurua eta itsas-labarrak babestueta babes-eremua handi beharrekotzat jota aurkeztu-tako alegazioari, berriz, erantzun zaio esanaz Arauekdagoeneko babesten dituztela eremu horiek eta ezdela babes maila altuagoa aurreikusteko beharrikikusten.

Ingurumenaren babesari buruz esan behar da, gai-nera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingu-rumena departamentuko Garapen Eramangarrirakozerbitzuak eskatuta ingurumenaren gaineko eragina-ren baterako ebaluazio azterlana egin dela. Txostenhorretan egungo egoeraren eta arauen garapenosoak ekarriko lukeenaren arteko konparazioa egitenda, non gauden eta nora hel gaitezkeen.

AURRERANTZEKO BIDEA

Hil honen hemeretzian Mutrikuko udalbatzak,ondo bidean, aurkeztutako alegazioak onetsi edoezetsi egingo ditu ezohizko bilkuran, udalaren arki-tekto-aholkulariak egindako txostenean oinarrituta.

Urrats hori emanda, hurrengoa Arau SubsidiarioenBerrikusketa Agiria Gipuzkoako Foru Aldundira bida-liko da, Diputatuen Kontseiluak sei hilabete izangodituela gaia aztertu eta erabaki bat hartzeko.

Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak ondokohiru erabakietako bat hartu beharko du: Agiria berehorretan onartu, Agiria baldintzapetuta onartu edoAgiria zati batean onartu. Atzera ere bota lezakeArau Subsidiario berrietarako proposamena, baina ezda hori normalena gertatzen.

Hortaz, urtea amaitu baino lehen edo datorrena-ren hasierarako, beranduenez, indarrean egongo diraMutrikuko arau subsidiario berriak eta horiek eraku-tsiko digute non, zenbat eta nolako etxeak egin ahalizango diren, baita non eta zelako parkeak egongodiren, baita herriko hirigintzarekin zerikusia duenedozein arlo nola bideratuko den.

Page 12: K42 2005 07

karenka12

Zergatik txistua?Egia esan, berandu hartu nuen txistualagun bezala, hamabi bat urterekin.Zortzi urterekin hasi nintzen solfeoikasketetan eta pianoa izan zen nirelehen musika tresna. Etxe zokoan jar-duten nuen teklatuari jo eta ke; bitar-tean, kuadrilako lagun bat kaleanzehar, Joakinen taldean txistua joten.Hark inbidia ematen zidan eta hanjoan nintzen Joakinengana. Musikanekienez, berehala hasi nintzen txis-tuari putzaka.

Batxilergora iristean, solfeoko ikaske-tekin jarraitu nuen, txistua, pianoa,armonia eta kontserbatorioko bestegai guztiak jorratuz, hamasei urtere-kin dena uztea erabaki nuenera arte.Hala ere, txistulari taldearekin jarraitunuen.

Urtebetean nerabezaroko haizeenzirimoletan ibili ondoren, izugarrizkopena hartu nuen hartutako erabakia-rekin eta aurrera jarraitzea erabakinuen. Pianoa albo batera utzi etaDebako musika eskolara joan nintzentxistua ikastera, bertan urtebete eginnuelarik.

Institutuko ikasketetan UBI bukatze-an, garbi neukan nire bizitzak musika-ri lotua izan behar zuela eta kontser-batoriora joan nintzen. Txistuarekinjardun nuen, lehenengo erdi mailaneta goi mailan ondoren. Horrekinbatera armonia ere ematen zen,noski, eta asko gustatzen zitzaidanez,lau urtetan eman nituen kontrapun-tua, fuga eta konposizioa. Interpreta-tu ez ezik, musika ondo idaztea erebazen nire helburua eta oso interes-garriak ziren han markatzen zirenpautak nire asmoetarako.

Bizitza, musikari lotua?Bai. Hezkuntzan ari naiz profesional-

ki. Musika eskoletan urte batzuk igaroondoren, DBHn dihardut musika ira-kasle lanetan.

Utzitako pianoarekin ere adiskidetunaiz. Konposaketarako eta belarrialantzeko lagungarri zait eta “hobby”bezala jotzen dut etxean. Biolinarensoketan irristatzen ere hasia naiz,baina ez diot denbora gehiegirikeskaini. Ea datorren urtean serioagoharzen dudan.

Eta beste saltsetan ere, hor ari gara.Txistulari taldearekin, dantzariekineta herriko “Anaiarte” eta “Kantuzbizi” abesbatzak ere oso gusturazuzentzen ditut. Merezi du.

Txistulari ala danbolintxero?Txistulari ona izateko danbolintxeruaere izan behar da. Beharbada, lehendanbolintxeruak zirenak orain txistu-lariak dira, finago bezala gelditzenda, baina nik badakit txistulari izannahi baduzu, danbolina ondo astin-tzen jakin behar duzula.

Zurezko txistua ala pastazkoa?Dudarik gabe egurrezkoa. Ez du kon-paraziorik. Egia da gaur egun gehie-nek pastazkoak erabiltzen dituztela,merkeagoak, hondatzen zailagoak,euriak ere ez die eragiten, baina pro-fesional edo halako maila batean ari-tzeko, egurrezkoak beste sonoridadebat du. Nik beti egurrezkoa erabiltzendut.

Zenbat pieza buruan?Sekula ez zait okurritu ere egin konta-tzerik. Agian nota gehiegitxo, horburmuinean dantzan. Inoiz gertatuizan zait ariñ-ariñ batekin hasi etabeste batekin bukatzea ere. Bainapieza asko. Asko.

Mihia ala eztarria?Biak. Eta biak ondo erabilita. Mingai-na suabe-suabe eta eztarria, biak diragarrantzizkoak txistulari on baten-tzat. Abiadura lortu nahi bada, derri-gorrezkoa da eztarria, mingainarekinbakarrik ezin da.

AAIINNHHIIZZEE AAZZPPIIAAZZUU,,pentagramaren harietan kulunka

Atera batetik eta bes-tera bidean dabil

aspaldi honetan gureAinhize, atsedenik har-

tzeko astirik gabe.Gure Ametsa dantza

taldearen 40. urteurre-na ospatzeko ekitaldiabukatu ondoren, gureKalaputxira igotzekogonbita egin genion

eta solasaldirako tartebat hartu dugu, uztai-laren 16rako Debaba-rreneko txistularienalardearen antolake-tan dabilela, “KantuzBizi” abesbatzarekinzuzendaritza laneanduen prestakuntzasaio baten aurretik.

“txistua beti izan da ar-datza nire musika bidean”

Page 13: K42 2005 07

Gaur txistuak, atabala, silbotea edo danboliña beza-lako laguntzaile tradizionalez gain, beste laguntzai-le berriak ere hartu ditu: kitarra, akordeoia, koroak,metalezko instrumentoak, txalaparta... Zer egin dutxistuak? Irabazi, galdu, aldatu...?Ez dakit zer esan. Aldatu bai. Aldatu zeharo, eta irabaziere esango nuke baietz. Beharbada pieza tradizionalenkontzertu batean eta txistua soilik nahikoa da, baina ustedut entzuleek gogoz hartzen dutela beste instrumentoenlaguntza pieza ezagunak jotzerakoan, eta Mutrikunkoroa ere oso gustuko dute, baita beste zenbait herritanere. Aberastu, jantzi, ez dakit zein hitz erabili baina ondo-rioak garbi ditut: Ordubeteko emanaldi batean entzuleekhobeto erantzutzen dute errepertorioa txistuaren lagunberri hauekin agertzen baduzu. Dena den, batak ez dubestea kentzen.

Esan dezakegu txistua instrumento alaia dela, dan-tza, festa eta abarretan ikusten ohituta gaude,baina inoiz eragin al diozu negarrik txistuari?Egia da tresna alai bezala agertzen dela gehienetankalean eta festa giroan, baina oso tristea ere izan dai-teke eta hunkigarria ere bai. Ez dakit negar eragindiodan, baina txistua jotzen negar egin dudala, bai.Badaki, bai, txistuak oso triste izaten ere.

Biribilketak, ariñ-ariñak, kontrapasak, zor-tzikoak... Zeintzuk dituzu gustukoen?Fandangoak. Danboliñari izugarrizko egu-rra ematen diozu eta oso-oso gustukoditut. Kontrapasak ere bai, kontrapasbatzuk oso dotoreak eta eleganteak ger-tatzen dira. Minuetoak gustatzen zaizkitgutxien, nahiko berdintsuak dira etaaspergarriak egiten zaizkit batzuetan.

Errepertorio tradizionaletik kanpo,

badaude, baita ere, gaur egungokonpositoreek txisturako egindakozenbait pieza oso gustoko dituda-nak. Normalidadetik kanpo gera-tzen dira, tonalidadearengatik edobeste instrumentuen laguntza dute-lako. Aitor Amezagak egindakokonposizioak, adibidez, asko gusta-tzen zaizkit.

Ba al duzu egun seinalaturik,non txistuari barrenetik aterakodizkiozun txinpartak?Askotan atera izan dizkiot txinpar-tak. Urrutira joan gabe, dantza tal-dearen 40. urtearen ospakizuneanbenetan eta gogoz astindu nituentxistua eta danboliña.

Inoiz dibortziatu al da txistuazurekin?Lehengo txistu zaharra bai. Eraztu-nak erraz amiltzen zitzaizkion erabi-lera faltarengatik, baina oraingoaez zait sekula dibortziatu; ez daki-

dana da, maiz erabiltzen dudalako den ala kalitate kon-tua besterik ez den.

Gaia aldatuta, antzerkigintzan ere ikusi zaitugu?Umetatik gustatzen zitzaidan arlo bat da antzerkiarenaeta egia esan ondo pasatzen dut antzerki taldean. Nireburuarekiko erronka bezala hartu dut. Oso urduri jartzennaiz jendaurrera azaltzerakoan eta terapia bezala ondodatorkit. Esango nuke fruituak ematen ere ari dela.

Zer esango zenioke Kalaputxitik, txistua hartzekoedo lagatzeko, dagoen gazteari?

Edade kritikoak denok izaten ditugula bizitzan eta hoiekere bizi egin behar direla; bakoitzak bere bidea hartubehar duela eta ahalegintzeko aukeraketa horretan.

Dena den, beste alor batzuetara joko nuke agian.Ez dakit noren ardura izango den, baina egia da

txistua egoera ahulean bizi dela gure herrian.Gazteek txisturako joera izan dezaten landuegin behar da eskaintza eta erakargarri bila-katu. Produkturik saltzen ez badugu, ondorio-ak garbiak dira eta horretan uste dut musikaeskolak baduela zer esanik.

Noiz arte iraungo du zure eta txistua-ren ezkontide bizitzak?Hil arte.

Eskerrik asko, Ainhize, eta jarraituzure txistu gozoaz eta danboliñazgure kale bazterrak alaitzen.

karenka 13

“poliki-poliki maitemindu izan naiztxistuarekin”

“oso tristea ere izan daiteke txistua, hunkigarria ere bai”

Page 14: K42 2005 07

BERTAN DENDARI ELKARTEAREN ZOZKETA

Mutrikuko dendarien elkarteak Madalen bezperan banatu-ko du 1.000 eurotako saria. Eguerdiko ordu bata alderaegingo da zozketa Goiko Plazan eta ikusi nahi duen edono-ren aurrean. Sariaren irabazleak elkarteko dendetan gastatuahal izango du dirutza polit hori.

Denok dakigu herriko denda txikien egoera gero eta larria-goa dela, baina herri txikietako bizimoduaren motorra erebadira neurri handi batean eta horretaz konturatu beharkoginateke guztiok.

Eskertzekoa da, beraz, horrelako ekimenak burutzea, guz-tion mesedetan dira eta.

Zozketaz gainera, abuztuaren bostean, ostirala, TXU-TXUTRENA ekarriko dute eta martxan ibiliko da arratsaldekoseietatik gaueko hamarrak arte.

KAIAKAK ETA BATELAK

Urte osoko estresa gainetik kendu eta lehorreko arazoez ahaztekoaukera paregabea eskaintzen du aurten ere Arraun taldeak: kaiakahartu eta portu inguruetan pasio lasaia emateko aukera freskaga-rria, alegia.Ariketa pixka bat egin, ur gaineko lasaitasunaz gozatu, bainu ederbat hartu… plan hoberik, bai?Horixe guztia egiteko aukera daukagu uztailaren 1etik aurrera,aste barruan ordu bi eta erdietatik zortzietara; eta, aste bukaeran,goizeko hamaiketatik ordu bietara eta arratsaldeko hiruretatik zaz-pietara.Horretaz gain, Piñastegi egunerako kuadrilen arteko estropadaprestatzen hasteko sasoia ere oraintxe da. Izena emateko epeazabalik dago eta edozeinek har dezake parte. Badakizue izenaemanez gero zeuen esku izango dituzuela batelak uda osoan zeharibiltzeko eta entrenatzeko. Ez zaitezte azken momentura arte zainegon; eman izena eta ekin preparatzeari, Kalbaixotan behar beza-lako estropada herrikoia egiteko! Informazioarik nahi baduzue,deitu 605 751 127 telefonora.

14 bi hitzetan

Page 15: K42 2005 07
Page 16: K42 2005 07
Page 17: K42 2005 07
Page 18: K42 2005 07
Page 19: K42 2005 07

19bi hitzetan

DENA PREST KARMENGO AMAREN EGUNA OSPATZEKO

Aspaldiko ohiturari jarraituz, aurten ere prest izango dira Mutrikukoarrantzale jubilatuak Gipuzkoako beste arrantzaleekin batera Kar-mengo Amaren eguna ospatzeko.

Hirurogeita hamar urtetik gorako gizasemeak dira egun honetazdastatzeko aukera izango dutenak; osasunez ondo dabiltzanakbehintzat prest izango dira Donostiara hurbiltzeko. Ohiturari jarrai-tuz, ohiko hamaiketakoa izango dute Donostiako Tiburzio tabernan.Barrenak ondo berdindu ondoren udaletxeko pleno aretoan Donos-tiako alkateak zein Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak harrera egin-go diete. Ez da faltako dantzaririk ez eta bertsolaririk ere. Jubilatuguztiek beren oparia izango badute ere, zaharrenak izango du oroi-garri berezia jasotzeko aukera.

Omenaldiaren ondoren meza izango dute San Pedro elizan. Elizkunabukatzerako, atarian izango dituzte dantzari zein koruak euren omenez. Une hunkigarriak bizi ondo-ren, Gaztelubide elkartean izango dute bazkaria. Kafe orduan ez da kanturik faltako.

Eztarriak guztiz urratu aurretik Itziar aldera joko dute arrantzale mutrikuarrak Itziarko Amari Salbeakantatzera. Ondo pasa ezazue zuen egun hau eta eutsi goiari.

ZAKAR POTO BERRIAK

Aspaldian herritar askoren kexua izan da herrian zehar zakar-potogutxi zegoela. Jendearen ohitura txarrak aipatzen dira askotan zikin-keriaren iturri, baina jendeak ohitura onak hartzeko, baliabideak etatresnak ere eman behar izaten dira.

Duela gutxi, herriko eskola adineko gazteek ere halaxe eskatu ziotenudalari, zakar-poto gehiago ipintzeko.

Udalak ipini ditu azken hilabetean zehar hogeita hamabost bat zakar-poto berri eta beste batzuk jartzekoa ere bada, Kalaputxik jakin due-nez. Gainera, txakurren kaka jasotzeko eta haraxe botatzeko, zakar-poto berezi batzuk ere ipiniko ditu udalak, eskolako agenda XXIenbarruan hartutako konpromisoak beteaz.

Page 20: K42 2005 07

Kiroldegia egiteko pistak kendu zituztene-an, sarea lortu eta Ondarbeltzeko kantxarajoaten ziren, eta hantxe iraun zuen euren afi-zioak. Geroago Institutuko patioan eta Ikas-tolakoan ere ibiltzen ziren, baina aterperikgabeko lekuetan gertatu ohi denez, lur zoruahondatu egin da eta ez dago pilota norajoango den asmatzerik. Hori dela eta, kiroldegikokantxan jokatzen dute orain.

Kiroldegia zabaldu eta gutxira hasi zen IñakiUrreisti tenis txapelketak antolatzen, baina ezkonbidaian joana dela eta Eneko Elezgarairekin hitzegin dugu. Enekok kontatu digunez, urtean bi txa-pelketa antolatzen dituzte: gabonetakoa eta uda-koa. Herritarrak dira gehienbat neguko txapelketanparte hartzen dutenak, baina udan askotxo dirainguruko herrietatik etortzen direnak ere.

Pistarik ez eta kiroldegian jokatu behar izateakasko garestitzen du kirol hau: partidu bakoitzeko7,20 euro ordaindu behar izaten dute bazkideek.Gaur egunean gaztetxoek ezin dute tenisean ikasipartidu bakoitzeko dirutza hori ordainduta. Afizio-ari atzera eragiten dio horrek; ikasteko, ibili eta ibiliegin behar da eta.

Udalaren laguntzaz gain, herriko zenbait enpre-sa eta dendaren laguntza apala ere lortzen dute.Handik eta hemendik ateratakoarekin moldatubehar! 20ren bat lagun ari dira udako txapelketan.Parte hartzaileek ez dute kuotarik ordaindu beha-rrik, baina, hori bai, kantxaren erabilera ordaindubeharra dago.

Duela bi urtetik hona herri arteko txapelketa batere antolatzen dute. Izan ere, ez dago euskal fede-raziorik eta Espainiakoak Donostian edo antolatzendu zerbait, baina herrietan ez du batere laguntzen.Horrexegatik erabaki zuten herri arteko txapelketabati ekitea.

Neska bakarrak iraun du orain arte. Hasi, hasizen neska taldetxo bat, baina bata dela edo besteadela, utzi egin dute denek. Ea, ba, neskak; animazaitezte!

kirola20

Uztailaren 17an amaituko denudako Tenis Txapelketak 10 urtebeteko ditu, baina urteak darama-tzate tenisean jokatzen. Hilerriondoko pistetan hasi, ikasi etazaletasuna sortu zitzaien. Sekulakoindarra hartu zuen tenisak garaihartan. Udalak, gainera, udaroekartzen zuen irakasle bat ikasi etateknikaz jabetu nahi zutenentzat…

tenis txapelketa

Page 21: K42 2005 07

2121kirola 21

FRONTENIS TXAPELKETAAurten ere martxan da Mutrikuko II Frontenis Txapelketa. Kalaputxiren 42. hegaldiarekin batera jokatuko dafinala uztailaren 16/17ko astebukaeran Egañaneko frontoian. Ezingo dugu, beraz, emaitzen berri eman gureorrialdeetan, baina antolaketan dihardutenekin hitz egin dugu euren esperientzia konta diezaguten. Honahemen Luis Karlos eta Andres Maderak kontatutakoak.

Nola hasi zineten?Zortzi bat lagunek jokatzen genuen frontenise-

an. Palaz eskasak ginen ezkerrarekin eramaten-eta;frontenisa, gainera, dinamikoagoa da, eta horrega-tik hasi ginen. Gehiago gustatzen zitzaigun. Larun-batero ibiltzen ginen.

Baten, horrelaxe hizketan ari ginela, geu zor-tzion arteko txapelketa egitea pentsatu genuen…Irabazleari, denon artean ordaindutako afaria!Baina baten batek esan zuen: -Benga, segituanantolatuko dugu eta! Eta horrela herri osoarentzatantolatzea erabaki genuen. Udaletxera joan gineneta astebeteko gorabeheran, dena egin genuen.

16 pareja bildu ginen eta Udalak eman zizkigunpare bat txapela eta kopak... eta esperientzia osopolita izan zen. Ahaztu gabe esan behar da Iñaki“Tolonek” hartu zuela taldeak eta banatzeko ardu-ra.

Aurten berriz…Aurten ere poliki-poliki gauzak hobetzen joan

gara. Saiatu gara araudi txiki bat ateratzen, dato-rren urterako hobekuntzak pentsatzen ere hasigara… Akatsak, egin ahala ikusten dira eta!

Aurtengo txapelketa maiatzaren 14an hasigenuen eta ondarrutarrak ere badira tartean; 17pareja ari dira guztira, iaz baino bi lagun gehiago.

Azpimarratzekoa da hainbatbelaunalditako lagunak biltzendirela kirol honetan: Lertxundi etaEtxaburu aita-semeak, Luis Karloseta berea… Aitak ia 50 urte etasemeak 20 ez eta elkarrekin joka-tzen ikustea oso polita da!

18ren bat urtetik hasi eta 70artekoek dihardute, baina ez dagoadin mugarik. Eduardo Arrietaizan da parte hartzailerik betera-noena.

2006rako babesleren bat topatunahi dugu kamisetak ateratzeko…

Oso gustura gaude jendearenportaerarekin eta, gainera, sekula-ko giroa izaten dugu: primerakoa!Anima zaitezte eta apuntatu dato-rren urtean.

Page 22: K42 2005 07

aisialdia22

Txikitan, eskola garaian, Europako herriei buruz ira-kasleek kontatzen zituzten istorioak oso gogoko izanohi ziren ikasleentzat. “Zuek ere helduko zarete inoizAmsterdamera edo Bruselara...” esan ere bai irakasle-ren batek, ziur. Hitz haiek bidaietarako ilusioa sortu-ko zion bati baino gehiagori, Europan zehar bateraeta bestera ibiltzeko ilusioa.

Urte batetik besterako planak eginda, baina, betiegoten da bidaia amestu hori atzeratzeko arrazoirik:Bateko lagunek kale egitea, besteko dirutan eskasibiltzea... Hala ere, beti geratzen da txikitatik izanda-ko ilusioa betetzeko esperantza.

Bidaiak atzeratzeko aitzakiak gero eta urriagoak

dira. Aitzakien artean usuen erabiltzen dena, dirueskasiarena hain zuzen ere, azken boladan indarragaltzen ari dela esan daiteke. Izan ere, badira parebat urte hegaldi merkeak eskaintzen dituzten kon-painiak agertu direla merkatuan. Nork esango lukelarunbat gau batean edozein gaztek gastatzen due-narekin Londonera joan zintezkeenik?

Eta gutxiagorekin ere bai. Esate baterako, euro bate-kin Bartzelonatik Paris, Pisa edo Milanera joan daite-ke. Hala ere, guri benetan inporta zaiguna Bilbotikateratzen diren hegaldi merkeak dira, hurbilen dau-kagun aireportua baita Loiukoa. Lau dira momentuanhorrelako hegaldiak eskaintzen dituzten konpainiak:Hapag-Lloyd Express, vueling.com, aerlingus.com etaeasyJet.com. Lehenengoak, Alemaniako Kolonia,Hannover eta Stuttgart hirietara eramango gaitu.Bigarrenak, vueling.com-ek, Bartzelona, Malaga etaValentziaz gain, Erromako Fiumicino aireportuan utzgaitzake. Aer Lingus konpainia irlandarrak, Dubline-rako hegaldiak egiten ditu. Eta azkenik, EasyJet-ek,Londoneko Stansted aireporturako bidaia-txartelaksalduko dizkigu.

Badira bizpahiru urte hegaldi merkeko konpainiak martxan hasi direla. Hauek Lon-don, Erroma edo Europako beste hiri batera prezio ikaragarri baxuetan joateko

aukera ematen dute. Begira ezazu, irakurle, hurrengo lerroetan zeintzuk diren jakinbeharrekoak horrelako pagotxa ondo aprobetxatzeko.

Hegaldia merke atera dakizun, pla-nifika ezazu bidaia aurretiaz eta izan

zaitez malgua irteera eta etorreradatekin

Aurtengo uudako ooporretanEuropara, mmerke-merke!

Page 23: K42 2005 07

aisialdia 23

Askok ez daki Miarritzen ere aireportua dugula. Eta ezdago Bilboko aireportua baino askoz urrutiago. HanRyanAir konpainiak operatzen du, hegaldi merkekokonpainia ezagunena, EasyJet-ekin batera. Hauekbiek, bi euskal hirietatik ez dute norako askorikeskaintzen baina Londonen eskala eginez gero, auke-rak ikaragarri hazten dira, Britainia Handiko hiriburu-tik Europako hainbat eta hainbat herritarako hegal-diak baitituzte aipatutako bi enpresek.

Baina kontuz. Ez pentsa hiri bat eta hara joatekoeguna aukeratu eta tomate kilo baten balio bereko

hegaldia lortuko duzunik. Merke atera dakizun, plani-fika ezazu bidaia aurretiaz eta izan zaitez malgua irte-era eta etorrera datekin. Beste gomendio bat: Hilabe-tearen lehen eta azken egunak ekidin itzazu, uztail,abuztu eta irailean, bereziki. Eta kontuan izan eskai-nitako prezioan normalean ez direla tasa eta zergaksartzen. Hauek, gutxi gorabehera, hogei bat eurogehiago izango dira.

Hegaldiaz aparte, ostatu merkea topatzea ere garran-tzitsua da bidaia prezio onean atera dakigun. Europaguztian, nazioarteko erakunde baten barne daudenehundaka aterpetxe aurki daiteke itxurako prezioan.Erakunde hau Hostelling International izenez ezagu-tzen da eta bere web orrialdeak edozein nazioko ater-petxe zerrenda erakusteaz gain, erreserbak egitekoaukera ematen du. Aterpetxe batean geratzea merke-agoa dela badirudi ere, egun badaude prezio onekohotelak ere. Bota iezaiozu begirada bat Bancotel-enweb guneari. Gainera, hotel merkeen eskaintza hasiberri da, hegaldi merkeen enpresek izandako arrakas-tak eraginda. Oraindik gutxi dauden arren, Londonekbaditu eskaintzak (pasa zaitez EasyHotel-en webgunetik).

Azkenik, horrelako bidaia bat prestatzekotan baldinbazaude, eros ezazu zoazen herrialdeko gida on bat.Gida ezagunenak, eta gure ustez benetan gomenda-garriak, Lonely Planet-enak dira. Gidek, tokikogarraio, ostatu eta jantokien berri emango dizute eta,batez ere, lekuko tabernen berri, musika zuzeneanikusten duzun bitartean garagardotxo bat non hartujakin dezazun.

Web guneakHegaldi merkeko konpainiak:EasyJet: www.easyjet.comRyanAir: www.ryanair.comVueling.com: www.vueling.comHapag-Lloyd Express: www.hlx.comAer Lingus: www.aerlingus.com

Ostatua:Bancotel: www.bancotel.esEasy Hotel : www.easyhotel.comHostelling International: www.hihostels.com

Aterpetxe batean geratzea merkeagoadela badirudi ere, egun badaude pre-

zio oneko hotelak ere

Bartzelonatik Paris, Pisa edo Milaneraeuro batekin joan zaitezke

Page 24: K42 2005 07

osasuna24

Zergatik gaixotzen gara, Pedro?

Gure gorputza hiru zutabetan sostengatuta dago: Eguneroko jarduerafisikoa, 6 ordutik 8 ordura arteko loa eta elikadura egokia. Hauetakobatean akats egitean, bizitza kalitatea murriztu egiten da eta gaixota-suna azaldu.

Zutik eta indartsu mantentzea gehien kostatzen zaigun zutabea,dudarik gabe, elikadurarena da. Elikagaiei buruzko ezjakintasuna iza-ten da arrazoi nagusia, prestatzeko era hurrengoa eta gure urdailerasartzen dugun kantitatea beste bat.

Maiztasunez erabiltzen ditugu animalia-gantzetan aberatsak direnjakiak. Jaten dugunaren %20 ez dugu beharrezko eta saltsa eta gatzugari erabiltzen dugu gure prestaketetan. Gaur egun, nagusien gaixo-tasun kronikoen %60 elikadura desorekatu baten ondorio dira. Beraz,gure elikadura ezjakintasuna, denbora falta edo dena delakoagatikzaintzen ez badugu, noiz eta nola bukatzen den ez dakigun abenturabaten barnean sartzen gara, baina betiere bukaera gaixotasuneanduena.

Zerbait egin beharrean gaude orduan?

Elikagaiak hobeto ezagutzea eta zer jan behar dugun jakitea errazaeta dibertigarria ere izan daiteke. Adibidez, indiar, dilista edo garban-tzu plater batek azpizun onenak adina proteina ditu eta, gainera,kolesterolik gabe. Landareek ez dute kolesterolik eta, gainera, dutengantza asegabea da, “ona” gorputzerentzat.

Medikuntza eta kirurgian EHUkolitzentziaduna dugu PedroRamos eta Zaragozakounibertsitatean egin zuendoktoradutza 1986an. Zamoranjaio eta Gasteizen bizi da Idoiamutrikuarrarekin. Gaur egun,EHUko irakasle da medikuntza,farmazia, dietetika etanutrizioan. Irakasleenformakuntzan ere badihardu.

Beste zenbait arlo ere jorratuditu, hala nola, artikulugintza,ikastaro berezi eta masterrak,hitzaldiak, 14 liburu dituidatziak, komunikabideetankolaboratzaile, gaisotasunbatzuen saiakera klinikoetan,zenbait elkartetako bazkun.Bost sari ditu jasoak ikerketamediku eta zabalkuntzalanengatik.

Mutrikun, Saturran Gurasoelkarteak antolatuta, elikadurariburuz eman zuen hitzaldia delaeta, berarengana joan daKalaputxi.

EElliikkaadduurraaoossaassuunnbbiiddee

Denetarik pixka bat jan behar dugu,gehiegikeriarik gabe

Page 25: K42 2005 07

25osasuna

Oinarrizko arau bat dago elikatzerako orduan, “Deneta-rik pixka bat jan behar dugu eta inondik ez asko”. Ezdago ona ala txarra den elikagairik, erabilerak eta maiz-tasunak dute garrantzia une bakoitzean. Idiazabalgogazta eta berdela, adibidez, elikagai oso konpletoak diraedozein adinetarako, baina ez genuke maiztasunez erabi-li behar. Akatsa da egunero haragia jan behar dugula esa-tea; ez, ostera, esnea edo bere deribatuak eta frutak zeinbarazkiak. Barazkiek dituzten antioxidanteek gure zahar-tzaroa mantsotzen lagunduko digute. Arrainek ere hara-giek baino kolesterol gutxiago dute eta arrain urdinare-na, gainera, gantz asegabea da.

Beraz, akats asko egiten dugu elikatzerako orduan?

Bai. Asko dira, baina lau akatsetan laburbilduko nituzke.Lehena: zer jaten dugun. Erraz konturatuko gara gehie-gi erabiltzen ditugula kalte gehien egiten diguten jana-riak (gantz asetuetan aberats diren lukainka eta hestebe-te franko, industrialki egindako opilak, gozokiak, saltsak,haragiak -egunero janda-). Bigarrena, behar dugunabaino gehiago jatea. Euskal Herriko nerabeen %25ekgehiegizko pisua du eta berdin nagusien %55ek. Guregorputza bezalako bankurik ez dago: jasotzen duenetikerabili gabe gelditzen den guztia gorde egiten du gantzmoduan, eta pilaketa hau ez du egiten azalaren azpiansoilik, baizik eta organo guztien inguruan eta baita arte-ria barneetan ere, bihotzerako, giltzurrinetarako, garune-tarako eta abarretarako odol jarioa gutxituz. Hirugarre-na, jaten duguna, egunean zehar gaizki banatzea.Gosari egoki bat (esne edo deribatuak, gozo eta gazipixka batekin), bazkaria eta afaria plater bat eta postre-arekin egin ordez, gehiegizko janaria irensten dugu baz-kalorduan eta gutxi gosari eta afarietan. Hori dela eta, lanhaundia eragiten diogu ordu gutxitan gure egosberabideari eta urteetan aurrera joan ahala, gastritisak, biliarbesikularen arazoak, lehorreria eta bestelakorik agertzenzaizkigu. Denoi gustatzen zaigu gure lanak erritmo ego-kian egitea; orduan, zergatik eragiten dizkiogu gure gor-putzari halako esfortzuak? Azkenik, azkar jatea. Ez dugumastekatzen, irentsi egiten dugu, jakiak dastatu gabe, etaondorioz gehiago jaten dugu gure egosbera sistemanekarazita.

Lau akats hauek egiten dute elikadura osasun iturri izanordez, gaixotasun bide izatea.

Ba al dago araurik elikadura on bat izateko?

Urrezko dekalogo bat azalduko dizuet:

1. Gosari oparo bat, bazkari eta afari arinekin (horrela,gorputza lasaiago eta era etengabean elikatuko da).

2. Egunero, barazkiak eta fruta ale batzuk (bitaminak,proteinak, azukreak eta fibraz ornitzen gaituzte eta gurehesteentzako egokiak dira).

3. Haragia, astean 2-3 aldiz (haur eta gazteentzat gehia-go).

4. Arraina, astean 3-4 aldiz.

5. Egunean 3-4 baso esne edo bere deribatuak (bi yogurt,gatzatu bat edo gazta freskoaren bi xerraren balioa dubaso bat esnek).

6. Barazki lekadunak, astean 2-3 aldiz (dilistak, indiarrak,babak). Haragiak bezain aberatsak dira proteinatan etaez dute kolesterolik.

7. Jakiak,ahal bada, gordinik jan, edo bestela egosita,plantxan edo labean eginak. Gutxitu frijituak eta askoerretako jakiak (erretako jakiek, heste lodian minbiziasortzen duten sustantziak dituzte).

8. Gutxienez 1,5 litro ur edan egunero (gure gorputzaren%65 ura da). Gehiago edaten bada, ez du axola; urak ezdu gizentzen eta ez da erretenitzen.

9. Saltsa gehiegirik ez gehitu jakiei, aberatsak izaten bai-tira gantz asetuetan, “txarrak” gorputzarentzat. Hobeda, adibidez, dilistei arroz pixka bat, azenario egosia etaoliba-olioa gehitzea, txorizo, urdai, sahieski eta birfriji-tuaren ordez.

10. Animalia jatorria duten jakiak (haragi, arrain, arrau-tza) prestatzerakoan, komeni da ilar, uraza, artale, toma-te eta abar gehitzea, hauen fibrek hesteetan galerazikobaitute gantz asetu “txarrak” odolera igarotzea.

Mila esker, Pedro, eta on egin daigula!

Hiru zutabe ditu gorputzak: jarduerafisikoa, loa eta elikadura

Elikadura osasun iturri da, bainagaixotasun bide ere izan daiteke

Page 26: K42 2005 07

gizartia26

MALENETAN ERE PREKaixo adiskide:

Jakinean izan arren, gogoratu nahi dizugu 720 euskal preso politiko (inoiz izandugun kopururik handiena) ditugula Espainia, Frantzia eta munduan zeharkoespetxeetan bahiturik eta sakabanaturik Euskal Herritik milaka kilometrora;espetxe barruko egoera lazgarria pairatzera beharturik, batzuk isolamenduan:egunero 24orduz ziegatik irten gabe; beste batzuk jipoiturik, tratu txarrak etagiza eskubideen zanpaketa egunerokoa bihurtuaz; eta hau nahikoa ez balitz,lagunen bisitak murriztuak izanik, presoen senideak astero milaka eta milakakilometro egitera behartzen dituzte; beti ere bidean hiltzeko beldurrez, dagoe-neko sakabanaketa politikaren ondorioz 34 lagun eta senide hil bai dira etaehunka zauritu.

Eskutitzak interbeniturik dituzte, euskaraz idatzi eta hitz egitea debekaturik,osasun asistentzia murritza da edo ez da existitzen, horrela, presoren bat gai-xotzean, bere bizitza arriskuan jartzen delarik. Gaixo batzuek zortea izan dutegaixotasun sendaezinarekin 92. artikulua aplikatuaz kalera irten eta aste gutxi-ra senideen alboan hiltzeko; beste batzuek, ordea, oraindik espetxean jarrai-tzen dute gaixorik. Ikasketak egiteko eskubidea desagertu egin da...

Kanpoan, bitartean, komunikabideei eta politikariei ahoa hitz politekin bete-tzen zaizkie: errepresioak jarraitzen du, kontrol poliziala egunerokoa da, euskalgazteriarenganako jazarpena izugarria da, atxiloketek jarraitzen dute eta eus-kal nahiz espainiar komisaldegietan inkomunikazioa eta tortura egunerokopraktika bihurtu dira:

Noiz arte jarraitu behar dugu honela?Ez al da nahiko? Errepresioa ez dabidea! Etxean nahi ditugu!

Guk, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Mutrikuko Gazte Asanbladarekin bate-ra antolaturiko Malen Jaietako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitu-gu, egoera honen aurrean JAIAK BAI, BORROKA ERA BAI!! lemapean gurekinbat egin dezazun. Denon artean lortuko dugulakoan, ESTATUS POLITIKOAORAIN!

MM AALL EE NN

EE TTAA KK

OOEE GG

II TT AARR AA

UU AA

EUSKAL PRESOAK

Page 27: K42 2005 07

gizartia 27

ESOAK GOGOANUztailak 21,eguena malen bezpera

00,00 inguruan: danborradabukatu ondoren Manifesta-zioa Goiko plazatik behekoplazara Estatus politikoorain! Euskal presoak euskalherrira lemapean. OndorenEuskal preso politiko etaiheslariei omenaldia. Ondo-ren beheko plazatik gazte-txera Gaztetxeko prekuziotaldearekin kalejiran Gazte-txe aurrian bukatu eta bertan jaiei hasiera emate-ko txupinazoa

ANTOLATZAILEAK: AMNISTIAREN ALDEKO MUGI-MENDUA ETA MUTRIKUKO GAZTE ASANBLADA

Uztailak 22, baixakua Malen eguna

Sokamuturra eta gero, Gaztetxian antzerkia(INTERRUPTUS taldea)22,30 etatik aurrera kontzertuak Gaztetxean:

DESTITXIE eta SHARON STONER taldeak.

ANTOLATZAILEAK: MUTRIKUKO GAZTE ASAN-BLADA ETA AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMEN-DUA

Uztailak 23,

zapatua, Amnistia eguna13,00 etan Giza katea goikoplazatik beheko plazara Etxe-an nahi ditugu lemapean13,30etan ekitaldi politikoabeheko plazan14,30etan herri bazkariaBeheko plazan. Bazkalondoan, bertsoak, kantal-dia... Arratsaldean, trikipoteoa herriko taberne-tan zehar.(Tiketak salgai Zubixa eta Zubiaram tabernetan

eta Gaztetxian)22,30etatik aurrera, kontzertuak GaztetxeanMENDEKU ITXUA, UNE eta KEIKE taldeak

ANTOLATZAILEAK: AMNISTIAREN ALDEKO MUGI-MENDUA ETA MUTRIKUKO GAZTE ASANBLADA

Uztailak 24,

domeka, Kuadrila egunaHerriko kuadrilek antolatutako ekitaldiz betetakoeguna.

Uztailak 25,

astelehena, Santixo eguna21,00etan Atxukalen afarixa.Ondoren, Malen jaixei bukaeraemateko txupinazua.ANTOLATZAILEAK: MUTRIKU-KO GAZTE ASANBLADA ETAAMNISTIAREN ALDEKO MUGI-MENDUA.

EUSKAL HERRIRA!!

Page 28: K42 2005 07

zorion agurrak

JULENZorionak!! muxu haundibat. Zure familiaren par-tez.

AITORUztailaren 31n 8 urtebeteko dituen etxekomutil jatorrari, Zorionak!ondo - ondo pasa opo-rrak eta aupa athleti!

LEIREUztailaren 10ean 5 urtebete dituen etxeko prin-tzesari, Zorionak! Onda-rruko eta Mutrikukofamiliaren partez.

NAHIA(I) Zorionak gure neskahandiari! Dagoeneko be-deratzi kandela itzalita!Zorionak etxeko guztionpartez! Ondo pasa urteberria.(II) Berandu, baina Zorio-nak Nahia, lagun guztionpartez. Pastelak goxo-goxo egon ziren. Eskerrikasko.

MAITEMalen txiki egunean hasi-ko duzun urte berria opa-roa izan dadila! Zorionaketa mila muxu famili oso-aren partez. Preparatutxokolatia guk txurruakeramango ditugu ta.

GARAIAZorionak gure etxekoprintzesari 6. urtebetetze-an etxeko denon partez.

GARAIAZorionak eta muxu pillobat gure etxeko printze-zatxuai, uztailaren 2xan5 urte handi bete ditxula-ko, izeba-osaba, aitxonamona eta batez ereamatxo ta aitatxon par-tez.

ELAIADauaneko zure lehenen-go urtebetetzia pasau data, aiba muxu potolo batfamiliako danon partez.Zorionak sorgintxo!

JUNEZorionak gure Malen txi-kiri, 4 urte betetzen ditu-zulako. Mila muxu etxe-ko denon partez, bainabereziki Iratin partez.

AITZOLKaixo pottoka!! Norkbetetzen ditu 3 urteuztailaren 29an? Mutri-kun espero zaitugudenok besarkada handibat emateko. Zorionak,mutil Handi, denon par-tez, batez ere Ane etaAnderren partez. Txoko-latia prest!!!

ANEZorionak printzesa!!Uztailaren 28an gureetxeko larrosak 3 urtebeteko ditu. Mila kilomuxu etxekoen partez,eta batez ere ama, aitaeta Anderren partez.Txokolatia prest!!!

ANDERAbuztuaren 28an gureetxeko zaldunaren 7.urtebetetzea ospatukodugu denok, mutil han-diari belarritik tira eginez.Zorionak kaballero!Denon partez, batez ereama, aita eta Ane. Txo-kolatia prest!!!

DANELZorionak etxeko erregea-ri, aitona, ama, aita eta,batez ere, Txikitinarenpartez. Eskerrik asko,neba danel, horrenbestemaitatzen eta zaintzennauzulako

IKERUztailaren 29an 8 urtebeteko duzunez, Zorio-nak, Iker, Ama, aita,amona, Ane eta familiaguztiaren partez. Ondopasa eta segi horrelakoaizaten!

MARKELZorionak etxeko jefe txi-kiari! Gozokiak prestizango dituzu, ezta? Abueno pues! Segi hola-koa izaten eta ondo pasazure eguna eta oporguztiak!

JOSEBAHalako baten aillatu diaMalenak! Pixkaterako jai,ezta? Galbaixuak arteizango deu astixa zureurtebetetzia ospatzeko!Mallubizko hiru matxohaundi-haundi-haundizuretzat, Ama, Leire etaEnekon partez.

ONEKAUztailaren 1ean 4 urtebete zenituenez, Zorio-nak! aita-ama, aiton-amona eta bereziki zureahizpa Izaroren partezmuxutxuak.

MIKEL-AITORUztailaren bukaeran etxeanbadugu zer ospatu…Zorionak Mikel eta ZorionakAitor!

Page 29: K42 2005 07

argazki zaharrakargazki zaharrak

1972KO MALENETANMalen jaixetan egiten ziren txarlotadetan, beste batzuenartean, torero jantzita Rikar Garagarza eta Edu Arrieta.

Esther Garagarzak lagatako argazkixak

Page 30: K42 2005 07

3030 agenda

uztaila aabuztua iiraila

Kalaputxi, 41. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

uztailak 16, zapatua

Debabarreneko Txistu AlardeaTxurruka plazan, gaueko 11etan

uztailaren 20tik 25era

MALEN JAIAK(Udalaren jai-programan begiratu)

uztailak 30, zapatua

Ertzantzaren musika banda.Txurruka plazan, gaueko 11etan

abuztuak 6, zapatua

TXU-TXU trenaArratsaldean, Goiko plazanBERTAN merkatarien elkarteak antolatuta

abuztuak 10, eguaztena

Magia ikuskizuna JunkerekinTxurruka plazan, gaueko 11etan

abuztuak 15, astelehena

Herriko Zaharrei omenaldiaZiñua sosiedadeak antolatuta

abuztuak 20, zapatua

ERTAROKO AZOKAEgun osoan zehar, herrigunean zehar

abuztuak 27, zapatua

OTEhITZARI BIRAKA IKUSKIZUNATanttakaTeatroa eta Kukai dantza taldeaTxurruka plazan, gaueko 11etan

irailak 10, zapatua

BERTSO JAIALDIABertsolariak: Lizaso, Egaña, Irazu, Unai Iturriaga etaXabier AstigarragaMiruaitz pilotalekuan, Bertso eskolak antolatuta

irailak 11, domeka

Mendi irteera:Lokizko mendikateaBurumendi Mendi elkarteak antolatuta

irailaren 13tik 16ra

KALBAIXUAK(Udalaren jai-programan begiratu)

UDA OSOAN, urriaren 30era arte

Erakusketa: “Cosme de Churruca: Isasoa eta Argiensemea” erakusketaZabiel kultur etxeanOrdutegia: Astelehenetan itxitaMartitzenetik zapatura, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Domeketan, 10:00-14:00

MALENETAKO PILOTA JAIALDIAK

Uztailak 22, barixakua

ESKUZKO JAIALDIA, arratsaldeko 5etanSarrerak frontoian eskuratu daitezkeGalarza V – Urberuaga Vs. Txafe - NaldaMtnez. De Irujo – Eulate Vs. Gonzalez – Pascual

Uztailak 22, barixakua

ZESTAZKO JAIALDIA, arratsaldeko 4:30etanKINIELAK, Mutrikuko Pilota Eskolako gazteekinOndoren,Mugartegi – Erik Vs. Txomin - Hormaetxea

KALBAIXOTAKO PILOTA JAIALDIA

Irailaren 10etik 17ra

ZESTAZKO JAIALDIA16 bikoteren arteko txapelketaarratsaldeko 5etatik aurreraIrailaren 10, 11, 13 eta 14 sailatzeko partiduakIrailaren 15ean, barixakua, finalaurrekoakIrailaren 17an, zapatua, Finala.

ZUEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO EKITALDIEN BERRI EMAN NAHI BADUZUE,

HEMEN DUZU KALAPUTXI!

Tel.: 635748393

Page 31: K42 2005 07
Page 32: K42 2005 07