Herria 2980

  • View
    263

  • Download
    15

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2980

Text of Herria 2980

  • 2008-ko Azaroaren 6-ekoa6 Novembre 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2980

    BATEN PARTEZ BIGA !Nazioarteko erakunde batek plazaratu berridu txosten bat aski harrigarria eta gisaguziz untsa gogoetagarria. Egia erran, horezarriak diren ainitz gauza jadanik ereentzunak ginituen bainan ez beharbadahoin garbi erranak. Zer dio bada delako lanhorrek? Hola segituz, hemendik hogoi baturteren buruko, Lur hau ez dela askikojende guziak hein bat moldez bizitzeko,beste bat, bigarren Lur bat beraz, beharkodela nunbait kausitu eta hemengo jendeenerdiak edo hola harat igorri! Bi Lur beharkoberaz, baten partez biga! Eta hola segituzdiotelarik, zer erran nahi dute? Berekargitzen dute auzi hori ere: hola segituz,jendetzea aitzina emendatzen balinbadaazken bizpahiru hamarkada horietako heinberean, denbora berean gero eta indargaigehiago erretzen balinbadugu bai etabestalde gero eta ondarkin gehiagometatzen biziki luzarat baizik endurtzen ezdiren ondarkin iraunkor horietarik! Eta gai-nerat zernahi kotsadura airoski hedatzenbalinbadugu!Abiatu behar ginuke beraz bigarren Lur ho-rren ondotik! Bainan xo, ez du balio hortanakitzea, badakigu biziki untsa gureiguzkiaren inguruko eremuetan ez dela gureaterbetzeko on litakeen beste Lurrik! Bestenunbait, biziki urrunago, beharbada babainan nola joan harat?Ez dugu beraz aterabide bat baizik. Lur hauaski sano begiratzea gu eta gure ondokoakhemen berean bizitzeko. Zonbat bilkura ezda jadanik egin holako zerbait gogoan! Etabeste frango eginen oraino! Bainan bilkurakez baitira askiko, gisa hartako urratsak etagisa hartako obrak beharko baitira! Ez da haratik ez hunatik, gure bizitzekomolde frango beharko ditugu azkarki kan-biatu!Hainbestenarekin, horra jakintsun handibatek egun hotan zabaldu deia: Iparburutikhurbileko eskualdetan diren horma metaikaragarriak ari direla aitzina ttipitzen, ere-muz hertxitzen eta barnatasunaren aldetikere mehatzen, horrek mundu guzian gaindiukanen dituela gaitzeko ondorioak, bermatubehar dugula beraz Lurra ez dadin holabero, gure faltaz bero, bestenaz ederrakbeharko ditugula pekatu arras epe laburre-an! Jendeak aski zentzu ukanen ote du, etaordu deno ukanen, Lurra deitzen dugunborobil ttipitto hau ez sobera andeatzeko!

    J-B D

    Jendea, sortuz geroz, betixahartzen ari da.

    (Patrick Poivre dArvor)

    Lehenbiziko ustekizunak batzuetantronpakorrak izaiten dira ; jendegehienek uste dute kostaldea ezdela tuntik barneko aldeaz oroitzen,berea ongi segurtatu eta baizik.Aste honetan Miarritzen iragaitendiren ospakizunek kontrarioa era-kusten dute. Jondoni Martine arra-tsaldeko programari so egitea askida ohartzeko barneko aldeko dan-tzari eta musikariek dutela anima-zioa segurtatzen ; hor ditugu ala-baina lerro lerro : Uztaritzeko Izar-txo sorgin dantza emaiten, etabereziki Baigorriko ARROLA talde-koak Mihimena ikuskizunarekin.Ekonomiak kultur sorkuntza bultzatzen

    Baigorriko Arrola dantza taldeak gogoetaluze bat egin zuen, bizpahiru urtetanbarna, bere mende erdia nola behar zuenmarkatu. Laster mahai gainera jin ziren :dantzari xaharrenen omenaldia, filme bat

    taldearen agerpen historikoez osatua etahorrelako ideiak. Bilkurak segitzearekinbarneagotik atera ziren ere arrangura han-diak : taldeak zer egin behar zuen iraute-ko, mende erdia lehenagoko sortzaileekeman zuten mitxa hura nola arrapiztu,oraingo egunean, hirugarren milurte honen

    sintonian. Eta emeki emeki ernaldu zenideia : dantza berriak asmatuko zirela Bai-gorrialdeko mahastigintzatik abiatuz. Ho-rrek guziak eman du geroago Mihimenaikuskizuna.

    Elementuen arteko lotura

    Mahastigintzako ofiziale ohiak oro kurritudituzte. Mimen edo zumeak baliatzen zeki-ten adintsuek behar izan dute esplikatuxeheki nola ari ziren, denbora berean fil-matuak zirelarik. Bidenabar desagertuakdiren teknologiak, hala nola mahats bren-tsa zangoz lehertzen berrikasi duten gaztebatzuek, beren aitasoen trebetasuneraheldu nahian. Aspaldiko jakintza horiekohituraren izenean ahal bezain ongi finka-turik emanak izaiten dira taulen gainean,berdin aire fosilizatu bat hartzen dutelaerrepikatuaren bortxaz ; Arrolakoek Baigo-rriko biziaren barnean kokatu dituzte,azken hogeitazenbait urtetan baleak eza-gutu dituen gora behera minberak barne

    emanez. Ofizio xaharrak, dantzak, kantuak eta bizialotzeko elkarri, Jorrai edo Zahagi dantzaezagutuek utziko diote lekukoa Baxena-barreko godalet dantza ezezagunari, etageroxago, ARROLAko gaztek asmatuGudari dantzari.

    (Ikus 3.)

    Iragan asteburukoeuriteek trabak ekarri

    balinbadizkio ere,jendalde ederra

    hurbildu da Lurramaferiara, 26.000ko batbisitari hiru egunez,

    15.000ko batlarunbatean berean,

    aro iguzkitsu harekin.Antolatzaileak

    orokorki pozik agertudira, dena giro

    gozoenean iraganik.Aldi bat gehiago,laborantza sano

    baten erakusleihoparegabea agertu da

    Lurrama.Hautetsien sustengu handiaOstiralean, Lurramaren estreinaldirako, ordurako bildua zen jendalde handiaren erdianhautetsi eta kargudun asko bazagon, Lurramari leial, hunek bideratu nahi duen garapeniraunkorreko laborantzaren sustenguz. Pantxoa Bimboire lehendakariak feria ofizialkiideki ondoan, han zeuden kargudunetarik batzuek hartu dute hitza. Baionako bi haute-tsik lehenik, Jean Ren Etchegaray eta Martine Bisauta-k : Errotik sustengatzenditugu laborantza mailan idekitzen dituzuen alternatiba berriak zion lehenak, Eskerrikberoenak laborantza bere ateka gaixtotik ateratzeko egiten dituzuen urratsentzat ()Gerorako behar dira bide berriak urratu, naturaren eta jendearen errespetuan zionbigarrenak. Hiria eta nekazaritza elkar kurutzatzearen garrantzia du ondotik azpima-rratu Gonzalo Saenz de Samaniego euskal gobernuko laborantza sailburuak,Hegoaldea eta Iparraldearen arteko elkarlanaren sakontzea baitezpadakoa dela gehituz.Batrice Gendreau Akitaniako Kontseiluko lehendakariordeak suharki deitu du labo-rantza sanotzeari buruzko urratsak egitera, etxalde ttipiak beiratuz. Monique Larran-Lange departamenduko ordezkariak bere aldetik hitz laudoriotsuak zauzkan Lurrama-

    rentzat eta huntan xinaurri lanetan ari diren ehunka bolon-dresentzat. Azkenik mintzatu da Mixel Berhocoirigoin Euskal He-rriko Laborantza Ganbararen lehendakaria, laborantza iraunkorbaten aldeko hitzaldi kartsu bat eginez : gure sistema ekonomikozentzugabeak izigarrikeriak sustatu ditu 2008ko urte ero huntan,gosetearen jazarraldiak, neurrigabeko diru krisia... Sistema hortarikateratu behar da, bertzela jokatuz zion goraki gamartiar laborariak.Memento hunkigarriena, haatik, izan da Albert Jacquard aurtengoLurramaren gozaitak Mixel Berhocoirigoinekin Parisen egin ahalizan duen solasaldia bideo baten batez entzun delarik. Genetikalariospetsuak hitz beroz sustatu du jende osoa planetaren errespetuanjokatzea, bakotxak bere xokoan, ekintza ttipiena ere baliosa delarik.Eta bide hortan kokatzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbaraklau urte hontan deraman lana, egitura hunen aldeko mozionea izen-petzen zuela. Funtsean, hor ziren kar gudun guziek dute AinhizeMonjoloseko elkarteari beren sustengua suharki ekarri...

    (ikus 3.)Artzain xakur lehiaketa, haurrek hesiak eginez eta antzarek... ardi tropa !

    Nork gasna, nork erreximenta ala bertze zerbait, etxe-mozkinek ukandute arrakasta

    Gonzalo Saenz de SamaniegoEuskadiko laborantza sailburua

    Mixel Berhocoirigoin, estreinaldiko hitzaldian

    LURRAMALABORANTZA SANOBATEN ERAKUSLEIHO

    Mihimena Miarritzen jondoni Martinez

    Arrola taldeko dantzariek Arrolakoak errepikatzen ari Mihimena

  • Zinbabue herria behar dugu aipatuberriz ere, arras ezinean eta kordokandena gaixoa joanden martxo ondarrazgeroz, orduan egin baitzituzten deputatuenbozak, Mugabe presidentak, 84 urte, eta 1980urteaz geroz president, bere seigarren mandatagaldatzen zuelarik. Boz horiek galduagatik betitematua dago bere karguan Morgan Tsvangiraikontrarioari ez nahiz barkatu. Geroztik hortandira beti Mugabek galdurik ere hautsi mautsibat galdatzen baitu besteari kargutan egoiteko,eta berak izendatuz gainera ministro haundienguziak bere gostura. Eta hor dago herri gaixoakgosetean eta pobrezia gorrian, eta Afrikako he-rrien batasunak ere deus ezin ardiets amoremanarazteko. Bolikostan ez da arras kasu bera bainan horere badute Gbagbo presidenta, joanden2005eko urriaren 5ean bere aitzineko karguabururatu zuena. Geroztik hor badabiltza bestepresident hauteskunde batzu ezin xutikemanez, beti luza eta luza, ainitz traba edoestakuru direla medio. Laurent Gbagbo hori etaGuillaume Soro dira orai berriz buruzburu kargubatendako biak. Eta badituzte auzi horren zaindaudenak : ONU-ko herrien batasuna batetik,berantetsia, eta 9.000 soldado herrikobakearen zain etorritik kanpotik, horietan 1.800frantsesak, hainbeste denbora huntan. Xina eta Tibet herriak, lehena dakigun herrizabal ikaragarria eta auzoko Tibet herriautonomoak badute sekulan baino gehiagotirabira elgarren artean agerian edo ez.Tibeteko erlisio-burua den Dalai Lama saindufamakoak esplikatu du Indiako mintzaldi bateanetsituxea duela Xinarekin nehongo tratu gehi-agorik segitzeko, estimu tt ipitan ekarriadelakotz herri hori bere auzo handiarenpartetik. Afrika-Kongo hortan ere lanak dira, alde hori-etako gatazkak ezin zainduz ONU batasunekoeuropearrek. Laurent Nhunda lehengo jeneralbaztertuak Ipar Kivu hartan deramatzan zala-

    partekin dituzte lanak ONU-koek,orai herri hortarat 1.500 soldado igor-

    ririk lehengo Kasko Urdinen lagun etasustengatzerat. Beste nazione batzuek

    hantik dudak dituzte horgo zaintzale lan hori-etan, alde batetik denbora badoalakotz eta ezhanbat ageri ondorio hoberik, eta horiek denekduten gostasaria denen gainerat, 17.000 solda-do alabainan hamar bat urte huntan harat igor-riak eta ondorio on guti. Beste batzuek berrizdiote diplomaziak ez ote liron hobeki eginarmek egiten ez dutena. Kolonbian Albaro Uribe presidentarenarmadak zernahi zibil hobengabe hil eta hiltzendu aitzina, bere usteko garbitasun baten egi-teko itxura guzien arabera. Azkenik