Haur hezkuntza 2 urte - Urdaneta Eskola .nak,abestiak) hizkuntza lantzen dugu kon-fiantza eskaintzen

  • View
    220

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of Haur hezkuntza 2 urte - Urdaneta Eskola .nak,abestiak) hizkuntza lantzen dugu kon-fiantza eskaintzen

  • 1

    BERRIAMARA SISTEMA

    GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA

    LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

    Haur hezkuntza

    2 urte

  • 2

    okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

    honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntz

    Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)

    I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi duguna,

    jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-irakaslea) norbe-

    raren eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.

    Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:

    •••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak interesa-

    tzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak. GURE

    HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA SUSTATZEA DA.

    Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapeneko hiru esparru hau-

    ekin.

    •••• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoitzak dakiz-

    kien gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere bere ahalmena du.

    •••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa. Jolasa-

    ren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez ikasten dute.

    Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta gure egune-

    roko eginbeharra bideratzen dute:

    •••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoera kon-

    tuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa

    ahalbideratu behar du.

    •••• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak

    aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kon-

    testu sozialak dira.

    •••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”. Gure

    helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina dutenak lortzea da.

    •••• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, per-

    tsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz jabetzeko au-

    kera izan dezan.

    •••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adieraz-

    teko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen eskubidea da, honi “

    muga soziala” deitzen diogu.

    •••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari den ego-

    eraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera berri eta aldako-

    rren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu erantzuna ahalik eta

    baikorrena izan dadin.

    •••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu eskolan

    eta bizi delako ikasiko du.

    D

  • 3

    Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak egune-

    roko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, pro-

    gramatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz batera eramaten gaitu. Ondo-

    ren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hezkuntza-praktikaren arteko koheren-

    tzia adierazten dute.

    •••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.

    •••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu, hau da,

    ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibi-

    tate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen

    arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen dire-

    lako; osagarriak, aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.

    •••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa edo hel-

    burua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan besteen aurrean

    aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...

    •••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era antolatua-

    goan burutzen joan dadin.

    •••• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

    •••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere erritmo eta

    mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adinarengatik geldiaraz-

    ten.

    •••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ezberdinak

    gara.

    Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une jakin ba-

    tean hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak edo apartak,...) di-

    tuen ikaslegoaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez erantzuten saiatzen da.

  • 4

    2 URTEKO HAURREN EZAUGARRIAK

    Egokitzapena: Egoera berrira egokitu behar dute, eskolara, eta orokorrean esfortzu bat

    da denentzat.

    Dependentzia: Helduaren erreferentzia eta babesa behar du.

    Autonomia: Orokorrean gutxi, baina uste handiak saritan. Behar fisiologikoak ezagutu eta

    kontrolatzen ikasi behar dute.

    Nortasuna: Bere nortasunaren eraikuntzari dagokionez oso une garraNtzitsua da. Prozesu

    hori etengabeko autoafirmazioan eta “helduaren aurkakotasunezko krisian” adierazten da.

    Ahoaren garrantzia: Dena ahora doa; defendatzeko ere askotan ahoa erabiltzen dute.

    Egozentrismoa: “NI” naiz garrantzitsuena, lehena, bakarra. Ezin entzun besteena, ezin

    itxoin, ezin jostailuak elkarbanatu.

    Harremanak: Beste haurrak erakargarriak gertatzen zaizkie, baina zaila egiten zaie talde

    bizitza; hau dela eta gatazkak sarri sortzen dira.

    Muga soziala: Ohiturak eta mugak norberak bere etxekoak ditu. Egoera berrian berranto-

    laketa ematen da eta muga soziala agertzen da, besteenganako errespetua.

    Egituraketa: ezagutzen duten guztia egituratzen hasten da.

    Hizkuntza da garapen kognitiboaren ardatz nagusia.

    Motrizitate orokorraren garaia: Jolas motoreak interes handia du (ibili, korrika, eskaile-

    rak igo eta jaitsi, saltoak, trizikloa). Mugitu beharra dauka.

    HELBURUAK

    1. Eskolara pozik etortzea.

    2. Gelan integratu, moldatu eta egokitu.

    3. Lagunekin eta irakasleekin moldatzen ikasi.

    4. Bere esfinterrakkontrolatzen ikasi.

    5. Hizkuntza landu (ipuinak, abestiak, bideoa, olerkiak, ...)

    6. Ohitura osasuntsuak bultzatu (fruta jan, goxokirik ez; eseritzeko postura egokia).

    7. Materiala zaindu eta jasotzeko ohitura landu (gurasoen laguntza).

    8. Bere behar pertsonaletan eta gelako ekintzetan autonomia landu.

    9. Eskolako ekintza osagarrietan parte hartu (Olentzero, Danborrada, Kultur Astea,

    ...).

    10. Garapen psikomotorean aurreratzea.

  • 5

  • 6

    SARRERA ESKOLARA

    din honetako haurrek familiarekiko bereizketa lasaitasunez eta

    modu baikorrean egin dezaten (giro egoki eta atsegina eskaintzen

    saiatuko da eskola). Horretarako hasieran haurraren beharretara

    egokitzen den “egokitze aldia” antolatzen dugu.

    Gelan irakaslea izaten dute zain, bakoitzari

    agurra eta ongi etorria egiteko.

    Pixkanaka geroz eta jokaera autonomoagoa

    izango dute eta baita ardura handiagoa euren

    gauzekin ere.

    Lagundu nahi izaten diegu ere konfiantza izan

    dezaten laguntza eskatzeko behar duten

    guztietan.

    TALDE OSOKO SAIOAK-SAIO KOLEKTIBOAK

    aiatzen gara aho hizkuntzaren erabilpena geroz eta zabalagoa eta

    zehatzagoa egin dezaten. Hizkuntzaren garapen hau ez da “berez”,

    automatikoki, ematen: ekintza desberdinak gauzatzen diren bitar-

    tean haurren arteko harremana eta haurra eta helduaren arteko jarduera

    komunikatiboak derrigorrezkoak dira aurrerapenak eman daitezen.

    Horretarako, helduok eskaintzen diegun

    hizkuntz eredua aberatsa, argia eta ongi

    egituratua izan beharko du.

    Egunero, goizean, haurrak lurrean eserita,

    saio kolektibo bat egiten dugu. Ekintza

    desberdinen bidez (zerrenda pasa, ipui-

    nak,abestiak…) hizkuntza lantzen dugu kon-

    fiantza eskaintzen dien giro lasai eta pa-

    txadatsuan. Beste baliabideekin batera, haurrentzat interesgarriak diren

    gaiei buruz “solas” saioak egiten ditugu (gosaldu dutena, parkean egin zu-

    tena…). Saio hauetan gaileta eta ura ere banatzen dugu, honetarako andere-

    ñoak txandaka aukeratako haur baten laguntza izaten duelarik, horrela, pix-

    kanaka, haurra arduradun lanak egiten ohitzen dugu.

    Musika entzunaldi motzak egiten ditugu, musika klasikoa entzuten ohitzen

    joan daitezen.

    A

    S

  • 7

    ETXEA

    olas txoko hau gorde-leku eta ba-

    besgune gisa erabiltzen dute sa-

    rritan. Espazio txiki eta itxiak eta

    bertan aurkitzen dituzten materialek

    (panpinak, oihalak, koltxoiak, ...) euren