ABESTIAK 1 ziklo

  • View
    40

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

idatzizko ulermena eta ahozkotasuna 1 ziklo

Text of ABESTIAK 1 ziklo

  • ALDAPEKO

    Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan, txoria zegoen kantari. txiruliruli, txiruliruli ! Nork dantzatuko ote du soinutxo hori?

  • TXIKI TXIKI TXIKIA

    Txiki, txiki, txikia ikusten naiz kalean handitzen, handitzen, hasi naiz handitzen txikia izanik asko maite zaitut,nik.

    IKUSI MENDIZALEAK

    Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dugu. Ez nekeak, ezta bide txarrak, gora, gora neska-mutila a,a,a, gu euskaldunak gara Euskal Herrikoak.

  • GUK EUSKARAZ ZUK ZERGATIK EZ Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Euskara putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek denok ur gazi bat atera zenuzten handik nekez

    Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Orain zuen birtutez zuen indarrez euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da. Guk euskaraz Zuk, zergatik ez?

  • AITA SEMEAK

    Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan

    Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan.

    Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik kakoan.

    Aita semeak

    Eta lapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, eta gu gaude erdi biluzik beti inoren menpean.

    Aita semeaK Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan, ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean.

    Aita semeak

    Baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan, ez zaigu hilgo Euskal Herria ni bizi naizen artean. Aita semeak

  • KATALINTXU LORA EDERRA

    Katalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, aintzina egin jatan zeuganako mina. Zeuganako min hori pentsatu ezkero ezin dot lorik egin ametsetan baino. Katalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, antzina egin jatan zeuganako mina. Amuak bota dituz uri barrenean arrakaiak oisteko euria danian. Arrakaia juan da Bilboko hurira Germantxu gelditu da zerura begira. Katalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, antzina egin jatan zeuganako mina.

  • LORETXOA

    Mendian larrartean aurkitzen da loretxo bat. Aurrean umetxo bat loretxoari begira. Loreak esan nahi dio Umetxo aska nazazu, jaio naiz libre izateko eta ez loturik egoteko. Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman. Orduan izango bait du indarra eta kemena; orduan emango baitu ugari bere fruitua.

  • ALFERRAREN ASTEA

    Astelehena, jai ondoren alferra ezer ez egiteko ez goaz lanera.

    Asteartea, euria goitik behera busti egingo gara ez goaz lanera.

    Asteazkena, osaba ezkontzen da jai hartzen dugu eta ez goaz lanera.

    Osteguna, amonaren eguna hori ospatutzeko ez goaz lanera.

    Ostirala, haginetako mina aspirina hartu eta bagoaz ohera.

    Larunbata, egun erdiko lana egun erdiagatik ez goaz lanera.

    Igandea, lantegia itxita lan egin nahi baina ezin joan lanera ez goaz lanera.

  • AGUR XIBERUA

    Agur Xiberua

    bazter guztietako txokorik ederrena

    Agur sorlekua

    zuri ditut ene ametsik goxuenak

    bihotzan erditik

    bortzetan elki deitadazut hasperena

    zu utzi geroztik

    bizi naiz tristerik

    abandonaturik

    ez baita herririk

    Paris ez bertzerik

    zu bezalakorik.

  • BAT, BI, HIRU, LAU

    Bat, bi, hiru, lau

    bost, sei, zazpi, zortzi,

    bederatzi, hamar,

    hamaika, hamabi,

    hamahiru, hamalau,

    hamabost, hamasei,

    hamazazpi, hemezortzi,

    hemeretzi, hogei.

    Hogei, hemeretzi,

    hemezortzi, hamazazpi,

    hamasei, hamabost,

    hamalau, hamahiru,

    hamabi, hamaika,

    hamar, bederatzi,

    zortzi, zazpi, sei, bost,

    lau, hiru, bi, ta bat.

  • BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA

    Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txakur bat. Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

    Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txistu bat. Txistuak fli-fli, Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

    Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txerri bat. Txerriak kurrin-kurrin Txistuak fli-fli, Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

    Behin joan nintzen azokara, erosi nuen katu bat. Katuak miau-miau! Txerria kurrin-kurrin! Txistuak fli-fli, Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

  • ITSASONTZI BATEN

    Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora. (bis) Agur nere ama laztan goxoari agur nere maite politari ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari Itsasontzi baten... Agur senideak agur lagunari agur Euskal Herri osoari. Ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari Gora Euskal Herri Gora Euskal Herri Gora Euskal Herriari.

  • MAITETXO

    Maitetxo itsasoan dago itsasontzi batean. Maitetxo itsasoan dago urrutirako bidean. Maite, Maite ez ni utzi hemen kai(e)an Maite, Maite zu nire bihotzean. Maitetxo noiz etorriko da nire bihotza zain dago. Maitetxo noiz etorriko da, biok pozik bizitzeko.

    MILA KILO ZORION

    Mila kilo zorion dizugu eskaintzen beste urte berri bat duzulako hasten.

    Baietz asmatu zenbat dituzun betetzen zergatik ez ditugu txaloka kontatzen!! 1,2,3,4,5,6....

  • BETI ESKAMAK KENTZEN

    Beti eskamak kentzen,

    kentzen, kentzen,

    kentzen, kentzen, kentzen.

    Beti eskamak kentzen,

    kentzen, kentzen,

    kentzen, kentzen, kentzen.

    Nor gara g