14
HARREMAN FUNTZIOA Harreman funtzioa Izaki bizidunen harreman funtzioak organismoaren aktibitateak inguruko ingurugiroaren berezitasunekin sintonizatzen ditu. Harreman funtzioari esker estimuluak sumatzen ditugu eta erreakzionatuarazten digu. Estimuluak zentzumenen bidez sumatzen ditugu, nerbio sistemak garuneraino eramaten du informazioa eta gorputzak ibil aparatuarekin erreakzionatzen du. Zentzumen organoak Zentzumen organoek gure gorputzaren kanpoaldean edo barrukaldean gertatzen diren estimuluak sumatzen dituzte. Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, eta ukimena dira gizakiaren zentzumenak. Ikusmena .- Ikusmenaren organo- errezeptorea begia da. Aurrean duen irudia korneatik sartzen da, begi-ninian kontzentratzen da, irisak begi- niniaren diametroa erregulatzen du eta erretinan proiektatzen da. Erretinak pantaila moduan jokatzen du. Erretinaren bukaerak nerbio optikoarekin konektatuta daude eta nerbioak burmuinera eramaten du jasotako sentsazioa, han interpretatuko da informazio hori eta behar izanezkero erantzuna prestatu.

HARREMAN FUNTZIOA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

HARREMAN FUNTZIOA Zentzumenak, lokomozio aparatua eta nerbio sistema

Citation preview

Page 1: HARREMAN FUNTZIOA

HARREMAN FUNTZIOA

Harreman funtzioa

Izaki bizidunen harreman funtzioak organismoaren aktibitateak

inguruko ingurugiroaren berezitasunekin sintonizatzen ditu.

Harreman funtzioari esker estimuluak sumatzen ditugu eta

erreakzionatuarazten digu.

Estimuluak zentzumenen bidez sumatzen ditugu, nerbio sistemak

garuneraino eramaten du informazioa eta gorputzak ibil

aparatuarekin erreakzionatzen du.

Zentzumen organoak

Zentzumen organoek gure gorputzaren kanpoaldean edo

barrukaldean gertatzen diren estimuluak sumatzen dituzte.

Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, eta ukimena dira

gizakiaren zentzumenak.

Ikusmena.- Ikusmenaren organo-

errezeptorea begia da.

Aurrean duen irudia korneatik

sartzen da, begi-ninian

kontzentratzen da, irisak begi-

niniaren diametroa erregulatzen du

eta erretinan proiektatzen da.

Erretinak pantaila moduan jokatzen

du. Erretinaren bukaerak nerbio

optikoarekin konektatuta daude eta

nerbioak burmuinera eramaten du

jasotako sentsazioa, han

interpretatuko da informazio hori

eta behar izanezkero erantzuna

prestatu.

Page 2: HARREMAN FUNTZIOA

Entzumena.- Entzumenaren organo-

errezeptorea belarria da.

Belarria hiru zatitan banatuta dago:

kanpo-belarria, erdiko belarria eta bane-

belarria.

Kanpo belarriak soinu-uhinak jasotzen

ditu belarri-hegaletik eta belarrizulotik.

Bibrazio horiek tinpanoaren bidez erdiko

belarrira iristen dira, hezurtxo kateara:

mailua, ingudea eta estriboa. Hortik

barne-belarriko kanal erdizirkularretako

eta barakuiluko fluidoetara iristen dira.

Sentsazio horiek entzumen nerbioak

garunera eramaten ditu eta honek

interpretatu egiten ditu.

Belarria orekaren organoa ere bada.

Usaimena.- Usaimenaren organoa sudurra da.

Lurrin usaidunak airearekin nahastuta sudurzuloetatik sartzem

dira eta mintz pituitarioara irstean,

usain-nerbioen bidez garuneko leku

zehatz batetara iristen da eta

sentitu egiten dugu.

Dastamena.- Dastamenaren organoa

mingaina da.

Janariak ahoan sartzen ditugunean

listuarekin disolbatzen dira.

Lstuarekin nahastutako substantzia

horiek papiletara iristen dira. Papilak

substantzia horren zaporea

bereizten du. Dasta-nerbioen bidez

jasotako sentimena zerebroara joaten da.

Page 3: HARREMAN FUNTZIOA

Ukimena.-Ukimenaren

organoa larruazala da.

Gure gorputzarekin

kontaktoan jartzen diren

sentsazioak, hotza, beroa,

presioa, ma, latza,

leuna,...,lehendabizi

ukitzen dutena epidermisa

da, kanpoaldeko geruza.

Hau dermisarekin,

burrualdeko geruza,

kontaktuan dago eta

hemen daude zentzumen-

errezeptoreak, hauek jaso

eta nerbio-bukaerek

eramaten dituzte garuneko

dagokien txokora. Ondoren zerebroak bere aginduak bidaltzen

ditu sentimen bakoitzaren aurrean zer egin aginduz.

Page 4: HARREMAN FUNTZIOA

Izenak idatzi:

Entzumen organoa

Ikusmen organoa

Page 5: HARREMAN FUNTZIOA

LOKOMOZIO-APARATUA

1.-Lokomozio-aparatua eskeletoak eta muskuluek osatzen dute,

eta horri esker mugitzen gara. Muskuluak uzkurtu egiten dira,

nerbio bulkadak hartzean, eta hezurretatik tiratu eta mugitu

egiten gara.

2.-Lokomozio aparatuaren funtzioak dira:

•Gorputza sostengatu eta sendotasuna eman.

•Zenbait organo delikatuak babestu:bihotza, birikak,

bizkarrezur-muina,...

•Muskuluak luzatuz eta

uzkurtuz, hezurren higidura

sortu. Lokomozio-aparatuari esker

mugitu gintezke.

3.-Lokomozio-aparatua

muskulatura eta eskeletoak osatzen dute.

Page 6: HARREMAN FUNTZIOA

Muskulatura muskulu guztien multzoa da,

600 muskulutik gora ditugu:

•Aurpegiko muskuluak. Muskulu batzuekin, maseterok,

orbikularrak edo irri-muskuluak adibidez, adierazteko keinuak

egiten ditugu.

•Enborreko muskuluak. Muskulu abdominalak,

trapezioak edo dorsalak mugituz, enborrari bira eragin eta

tolestu egiten dugu.

•Gorputz adarretako muskuluak. Bularreko

muskuluei, bizepsei, trizepsei eta deltoideei esker besoak

mugitzen ditugu.

Gluteo edo ipurmasailekoen, koadrizepsen eta bikien bidez

zangoak mugitzen ditugu.

Page 7: HARREMAN FUNTZIOA

Eskeletoa.-Eskeletoa gorputzaren armazoia da, 208 hezur

zurrunez, kartilagoz eta hezurrak bata bestearekin lotzen

dituzten artikulazioez osatutako multzoa da.

Page 8: HARREMAN FUNTZIOA

•Hezurrak luzeak (femurra edo hizterrezurra), lauak

(omoplatoak) edo laburrak (falangeak) izan daitezke.

•Artikulazioak edo giltzadurak bi hezurren edo

gehiagoren arteko loturak dira. Finkoak (garezurrekak),

mugikorrak (ukondokoak) eta erdimugikorrak

(bizkarrezurrekoak) izan daitezke.

Page 9: HARREMAN FUNTZIOA

4.-Eskeletoaren atalak: buruko hezurrak, enborreko hezurrak,

garputz-adarretako hezurrak, lotailuak eta zurdak.

•Buruko hezurrak burmuina babesten dute

eta aurpegia osatzen dute.

•Enborreko hezurrak gorputza

eusten dute. Ornoak oso

garrantzitsuak dira, bizkarrezurra osatzen dute,

bizkarrezur-muina babestuz. Garezurra, saihets-

hezurrak eta gorputz-adarrak ere eusten ditu. Saihets-

hezurrak bihotza eta birikak babesten dituzte.

•Goiko gorputz-adarrak klabikulatik lotzen dira

enborrera eta behekoak pelbisatik.

•Lotailuak.- Hezurrak elkarren artean lotailu edo ligamento

bidez loturik daude.

•Zurda.- Muskuluak hezurrei zurda edo tendoien bidez

lotzen zaizkie.

Page 10: HARREMAN FUNTZIOA

Idatzi hezurren izenak:

Page 11: HARREMAN FUNTZIOA

NERBIO-SISTEMA

Nerbio-sistema

Nerbio-sistemak zentzumenak bidaltzen duten informazioak

aztertu eta erantzunak erabakitzen ditu.

Nerbio-sistema miloika neuronak osatzen dute.

Nerbio-sistemaren atalak

Entzefaloa, bizkarrezur-muina, eta nerbio-sistema periferikoa

dira nerbio-sistemaren atalak.

Page 12: HARREMAN FUNTZIOA

1.-Entzefaloa.- Garezurraren barruan dago babestua. Hiru atal

ditu, garuna edo zerebroa, zerebeloa eta enbor entzefalikoa.

•Garuna.-Zentzumen informazioa jaso, aztertu eta

erantzuna prestatzen du.

•Zerebeloa.-Gorputzaren mugimenduen koordinazioak eta

jarrerak (posturak) kontrolatzen ditu.

•Enbor entzefalikoa.-Arnasketaren erritmoa edo

bihotzaren taupadak bezelako funtzio arruntak erregulatzen

ditu.

Page 13: HARREMAN FUNTZIOA

2.-Bizkarrezur-muina.-

Bizkarrezurraren barruan dago.

Entzefalorantz doazen edo

entzefalotik datozen nerbio-

bulkadak eramaten ditu.

Oharkabeko mugimenduak

kontrolatzen ditu.

Page 14: HARREMAN FUNTZIOA

3.-Nerbio-sistema

periferikoa.-Nerbio-sistema

periferikoa nerbioek eta

gongoil txiki batzuk osatzen

dute. Gorputz guztitik sare

moduan organo eta

entzefaloaren arteko

informazioa garraiatzen dute.