5
2013KO IRAILAREN 1A 22 JOKIN AZPURU zuzendariaren hitzetan, bide luzea egin du Getxoko nazioarteko argazki jaialdiak. Begihandi argazkizaleen elkarteak sortu zuen duela zazpi urte, eta Euskal Herrian beste jaialdirik ere baden arren –Andoaingo Argazkialdia eta Gasteizko Periskopio kasu–, hitzordu saihestezin bila- katu da zaleentzat. “Etengabeko bilaketan eta garapenean aritu gara urteotan. Gurea beza- lakorik gutxi dago, espazio publikoaren edo euskarri berrien erabilpenari dagokionez. Gainera, minoriak alde batera utzi eta publi- ko zabalarengana jotzen dugu”. Hala ere, era- kusketa publiko hauek ez dira nonahi jartzen, ERDIKO KAIERA | MYRIAM GARZIA | GETXOPHOTO Abuztuaren 29an hasi eta irailaren 29ra luzatuko da Getxophotoren 7. edizioa. Nazioarteko 15 argazkilari inguruk aurkeztu dituzte euren lanak Getxoko kaleetan, hori baita erakustaldi honen ezaugarri nagusietako bat, argazkiak publiko zabalari eskaintzea. Ametsak ditu ardatz edizio honek, datozen hiru urteetan landuko den Bestelako Munduak gaiaren barruan. Christian Caujolle kritikari eta komisarioa arduratuko da datozen edizioen programazioaz. Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik World, Ruud Van Empel.

GETXOPHOTO Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GETXOPHOTO Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik

2013KO IRAILAREN 1A�22

JOKIN AZPURU zuzendariaren hitzetan, bideluzea egin du Getxoko nazioarteko argazkijaialdiak. Begihandi argazkizaleen elkarteaksortu zuen duela zazpi urte, eta EuskalHerrian beste jaialdirik ere baden arren–Andoaingo Argazkialdia eta GasteizkoPeriskopio kasu–, hitzordu saihestezin bila-

katu da zaleentzat. “Etengabeko bilaketan etagarapenean aritu gara urteotan. Gurea beza-lakorik gutxi dago, espazio publikoaren edoeuskarri berrien erabilpenari dagokionez.Gainera, minoriak alde batera utzi eta publi-ko zabalarengana jotzen dugu”. Hala ere, era-kusketa publiko hauek ez dira nonahi jartzen,

ERDIKO KAIERA

| MYRIAM GARZIA |

GETXOPHOTO

Abuztuaren 29an hasi eta irailaren 29ra luzatuko da Getxophotoren 7. edizioa. Nazioarteko15 argazkilari inguruk aurkeztu dituzte euren lanak Getxoko kaleetan, hori baita erakustaldihonen ezaugarri nagusietako bat, argazkiak publiko zabalari eskaintzea. Ametsak ditu ardatz

edizio honek, datozen hiru urteetan landuko den Bestelako Munduak gaiaren barruan.Christian Caujolle kritikari eta komisarioa arduratuko da datozen edizioen programazioaz.

Ametsezko munduak,komisario berriaren eskutik

World, Ruud Van Empel.

Page 2: GETXOPHOTO Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik

2013KO IRAILAREN 1A 23�

normalean herriko aisialdirako espazioakaukeratzen dituzte. Ereagako hondartza,oinezkoen Basagoiti kalea, San Nikolas plazaedota Algortako Portu Zaharra antzaldatuegiten dira argazki hauen erakustoki bilakatu-ta. “Espazio publiko horien bestelako erabil-pena aldarrikatzen dugu”,diosku Azpuruk.

Christian Caujolle komisa-rio berria aukeratu dute aur-tengo edizioan, eta datozenhiruen programazioa ere harenesku dago. Berak aukeratu du,hain zuzen, datozen urteotakogaia, Bestelako Munduak. Ildohonetatik, ametsen munduanmurgilduko dira aurtengo eki-taldian parte hartuko dutenargazkilariak.

Caujolle, World Press Pho-toko epai-mahaiko kide da etaKanbodiako PhotoPhnom-Penh aretoa zuzentzen du, bes-teak beste.

Gazteen aldeko apustuaArgazkilari europarrak etaamerikarrak bilduko ditu nagu-siki aurtengo Getxophotojaialdiak, baina aipagarria daargazkilari asiarren aldekoapustua egin duela Caujollekomisarioak. Ondo ezagutzendu eremua, bestalde. Adinaridagokionez, “oreka bilatzensaiatzen gara” aipatu digu

Jokin Azpuruk, “alde batetik, maila handikoargazkilariak erakartzen saiatzen gara bainahain ezagunak ez izan arren, etorkizun handi-koak diren argazkilariak ere programatu dituCaujollek”. Harit Srikhao 17 urteko argazki-lari tailandiarraren kasua azaldu digu Azpu-

Ezkerrean, Les Grandes Vacances, Bernard Faucon. Eskuinean, Flying Houses, Laurent Chehere.

Page 3: GETXOPHOTO Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik

24 � 2013KO IRAILAREN 1A

ERDIKO KAIERA - GETXOPHOTO

1

2

3 4

ruk. Srikhao Bangoken bizi da eta 2009koestatu kolpea zela eta, 10 km egin behar izanzituen bere etxerako bueltan, gau luze hartan.Ibilbide latz eta arriskutsu horren berri ema-ten digun Familiar Things seriea dakarkigu.

Argazki erakusketaz gain, Getxophotokhainbat jarduera antolatu ditu iraileko lehenastebururako. Aurtengo berritasun gisa,Itxialdia izeneko jarduera antolatu dute abuz-tuaren 30erako. Egun osoz, argazkilarien

arteko topaketak, hitzaldiak eta tailerrakantolatu dira. Parte hartuko duten argazkila-rien artean ditugu: Jordi Socias (El Pais Sema-naleko editore grafiko ohia); Monica Allende(Sunday Times Magazineko editore grafikoa);Cristina de Middel argazkilaria; Blanca Berlingalerista; Aitor Ortiz euskal argazkilaririkezagunetakoa; edota Iñaki Domingo eta LuisDiaz Diaz www.30y3.com argazkigintzagaraikidea bultzatzen duen webgunearen

Page 4: GETXOPHOTO Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik

2013KO IRAILAREN 1A 25�

5

6

1: C. De Middel.

2: Familiar Things,Harit Srikhao.

3: Hyper,

Denis Darzacq.

4: Sleep elevations,

Maia Flore.

5: Matrimania,

Mahesh.

6: Les Sommeils,

Jean Louis Tornato.

Page 5: GETXOPHOTO Ametsezko munduak, komisario berriaren eskutik

26 � 2013KO IRAILAREN 1A

ERDIKO KAIERA - GETXOPHOTO

arduradunak. Bestetik, aipatu beharra dagoJesus de Etxebarria XX. mende hasierakoeuskal argazkialariaren artxibo ineditoa ereerakutsiko dela.

Christian Caujolleri bereziki interesgarriairuditzen zaio Getxophotok espazio publi-koa baliatzeko duen modua. Bestalde, “hiruurteko epeak gauzak hobeto lantzen lagun-tzen du”. Argazkilari frantziarrak nabar-mentzen dira Caujollek egindako programa-zioan, baina mundu asiarra ondo ezagutzendu komisarioak, eta horregatik, Txina, Tai-landia eta Burkina Fasoko argazkilari gaz-

teen lanak ere ikusiko dira aur-tengo edizioan. “Gazteenaldeko apustua ez da nolanahi-koa, azken finean euren eskubaitago argazkigintzaren alde-rik gaurkotuena. Irudien sor-kuntzan norabide berriak bila-tzen saiatu naiz”, azaldu diguCaujollek. “Irudi imaginariohoriek sortzea bada errealita-tea eraldatzeko modu bat.Argazkigintza errealitatearenlekukotza delako, baina, inolazere ez objektiboa”.

Edizio honetan programatu-tako egileen artean daudenantzekotasunak handiak dira,baina batez ere, “egungomundu garaikideari buruz hitzegin eta hausnartzen duten egi-leak dira”, Caujolleren hitzetan.

“Gure egungo mundu haukolokan edota zalantzan jartzenduten autoreak interesatzenzaizkit. Identitatea, hiriarekin

edota ingurune urbanoarekin daukagun harre-mana, gorputza, kontsumoa edota trukaketadira jorratzen dituzten gaiak”, esan digu komi-sarioak. Bestetik, Getxophoton parte hartzenduten aragzkilarien jakin-min estetikoa kolo-rearen erabilpenari lotuta dago. “Zuri-beltzezeginez gero, ez lirateke berdinak izango, ezlukete erreakzio edota hausnarketa bera era-gingo. Egungo argazkilariak kolo-rea du baliabidea, kolorearekinkonposatzea gustatzen zaie. Etahori argi islatuta geratzen da aur-tengo Getxophoto edizioan”. n

Goian, Wang Lin-en argazkia. Behean, The Man Machine, Vincent Fournier.