6
urmugak batzen gaitu 19 egunetako Euskalherriko Zeharkaldia Mendebaletik Ekialdera www.urmuga.eus EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – ABUZTUAK 01 Ertz luze batek gurutzatzen du EuskalHerria mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu. Ertz luze eder honek Urmuga du izena. Euskalherria Urmugaren bi aldetan bizi da. Salbada Mendilerrotik Auñamenditako Hiru Errege Mahaiaraino Urmugak Euskalherria josten du, mendebala ekiarekin, iparra hegoarekin. 2020an Mendiak eta Herriak Elkarteak eta Et Incarnatus Orkestrak Urmuga berezi bat antolatzen dute. Mendizaleok eta Musikariok batera Urmuga zeharkatuko dugu: Hamar Kontzertu mendigune ikusgarrietan Musikak batu egingo gaitu, eta uztailak 14tik aurrera Urmuga musikaz blai jarriko dugu, Mendizaleok aukera izango dugu mendigune berezietan musika ederra dastatu ahal izateko. Urmugako bi aldeak musikaz bustiko dugu, Urmugak ez gaitu bereizten, Urmugak lotzen gaitu, Urmugak josten gaitu. ANTOLAKUNTZA ETA PARTEHARTZEA Parte hartzeko 5 aukera ezberdinak Asteburua Asteburu bateko Zeharkaldia egitea, hau da Urmugaren 2 egunetako zati bat, Ostiral gabetik Igandera. Urmuga Zeharkaldia 3 Asteburuetan gertatzen denez, aukera dago asteburu 1, edo 2, edo 3n partehartzeko. Asteburuetara joaten direnak ostiral gabean agertu beharko dira loegitea tokatzen duen aterpean. Aste osoko Zeharkaldia Hona hemen aukerak Uztailak 14-Uztailak 19 Uztailak 20-Uztailak 26 Uztailak 27-Abuztuak 01 Bi Asteko Zeharkaldia Gorago aipatutako aste horietakoren bi.

EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

urmugak batzen gaitu 19 egunetako Euskalherriko Zeharkaldia Mendebaletik Ekialdera

www.urmuga.eus

EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA

UZTAILAK 14 – ABUZTUAK 01 Ertz luze batek gurutzatzen du EuskalHerria mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu. Ertz luze eder honek Urmuga du izena. Euskalherria Urmugaren bi aldetan bizi da. Salbada Mendilerrotik Auñamenditako Hiru Errege Mahaiaraino Urmugak Euskalherria josten du, mendebala ekiarekin, iparra hegoarekin. 2020an Mendiak eta Herriak Elkarteak eta Et Incarnatus Orkestrak Urmuga berezi bat antolatzen dute. Mendizaleok eta Musikariok batera Urmuga zeharkatuko dugu:

Hamar Kontzertu mendigune ikusgarrietan Musikak batu egingo gaitu, eta uztailak 14tik aurrera Urmuga musikaz blai jarriko dugu, Mendizaleok aukera izango dugu mendigune berezietan musika ederra dastatu ahal izateko. Urmugako bi aldeak musikaz bustiko dugu, Urmugak ez gaitu bereizten, Urmugak lotzen gaitu, Urmugak josten gaitu.

ANTOLAKUNTZA ETA PARTEHARTZEA Parte hartzeko 5 aukera ezberdinak Asteburua Asteburu bateko Zeharkaldia egitea, hau da Urmugaren 2 egunetako zati bat, Ostiral gabetik Igandera. Urmuga Zeharkaldia 3 Asteburuetan gertatzen denez, aukera dago asteburu 1, edo 2, edo 3n partehartzeko. Asteburuetara joaten direnak ostiral gabean agertu beharko dira loegitea tokatzen duen aterpean. Aste osoko Zeharkaldia Hona hemen aukerak Uztailak 14-Uztailak 19 Uztailak 20-Uztailak 26 Uztailak 27-Abuztuak 01 Bi Asteko Zeharkaldia Gorago aipatutako aste horietakoren bi.

Page 2: EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

19 egunetako Urmuga Zeharkaldi osoa Edozein mendizale osatu dezake Jardunaldi bakarra: kasu hauetan oraindik ezin dugu egun horretarako Irteerako tokira itzultzeko Busarik eskeintzeko aukera izango dugunik. Aipatutako aukera guzti horietan Ezinbestekoa da Izenematea. Begira ezazu dagokion atalean. Egun bakarrekoa Irekia da egun bateko Jardunaldia osatzea edo Mendi Kontzertu bat ikustea igotzea. Horrelakoetan ez da behar izenik ematea, nahiz eta osasun kontua direla eta komeniko litzaigukela jakiteak egunero zenbat lagun bat egingo duten URMUGArekin . OHARRAK *Egunero dagokion herriko ostatu batean egingo dugu lo. AZKEN BERRIAK: COVID19 ondoren Arazoak izaten ari gara precio egokian Aterpeak aurkitzeko. Aterpeen kontuari irtenbide emateko asmotan, herrietako Frontoi eta Polikiroldegietan lo egiteko Aukera zabaltzen ari gara, baitere mendiko txabola baten batean. Loegiteko tokiak anitzak izango dira: Apartamendu, Aterpe, Txabolak, Pensioak eta Frontoi eta Polikiroldegiak. Elikadura EUSKO LABEL – HAZI lagunduduko digu eta behar dugun hainbat elikagaiak emango digu. Herrietako elkarteetan egingo digute afari-gosariak eta ari gara horretarako hainbat elkarteen laguntza bila. *Autobusez edo Taxiz, edo Lagunen kotxeetan: Lo egingo dugun herritik eguneko Jardunaldiaren hasieraraino eta eguneko Jardunaldiaren bukaeratik lo egingo dugun hurrengo herrira. Kontutan izan Aurrekontuan sartuta dugula Aterpeetako Lo Pentsioerdian gehi Autobusa. Bi gai hauiek kenduko bagenituen Aste beteko Zeharkaldiaren zein Zeharkaldi osoko aurrekontuak asko jeitsiko dugu: horretarako lanean jardun dugu. *Eguneroko mendiko piknika norberak eraman beharko du. Herrietan eros dezakegu edo autobusez eramango dugun boltsan eraman. *Autobusa edo taxiak erabiliko dugunik eguneroko ibilaldia motxila txikiarekin egingo dugu. Partehartzaileen gainontzeko erropak eta garbitzeko beharrezkoak autobusez eramango digute. Ezinbestekoa da zuen gauzak autobusez eraman dezatela zuen gauza guztiak Motxila edo Boltsa batean sartzea. Ba dira egunak nun lozakua eta koltxoneta motxilan eraman beharko dugu, adibidez Uztailak 19an Urbian lo egingo dugu, eta bertako Fonda lo egiteko uda honetan itxita izango denik, Aterpe Publikoan egingo dugu lo. *Gidari batek kudeatuko du segurtasuna eta taldearen elkarlana. *Ibilbideko inguru herrietako Mendi Elkarteak gonbidatuko dugu URMUGA bertatik igarotzen den egunean partehartzea eta lagun dezatela Mendiko-Kontzertuak burutzen eta gozatzen. *Ezinbestekoa Federazioko urteko txartela izatea. *Adina: 14urtetik 90arte. *Hizkuntza: Hizkuntza-Ardatza euskara izango da, bainan zeharkaldia edonori zabalik dago hizkuntza edozein duzuela ere. URMUGA inguruko Herrietako Mendi Elkarteei deialdia URMUGA Ertzaren inguruko herrietako Mendi Elkarteak gonbidatuta zaudete URMUGA Ekimenean partehartzea. Tokian tokiko Mendi Elkarteak parte har dezakezue zuen ingurutik igaroko den mendi jardunaldian. Bestetik Mendi Elkarteko edonor igo liteke Mendiko Kontzertuaz gozatzea. Mendi Elkartetako laguntza beharko dugu Mendiko Kontzertuak burutu ahal izateko, hau da xerpak beharko ditugu musikariak laguntzeko . Mendiko Kontzertuetarako borondatezko dirusaria 10 € pertsonako. 10 urtetatik beherakoak dohainik. Euskalherriko Mendi Elkarte guztiak deituta daude URMUGA honetan partehartzea.

Page 3: EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

UZTAILAK 14 ASTEARTEA - ABUZTUAK 01 LARUNBATA UZTAILAK 14 / 01. Angulo portutik (720)-Urduña portura (900) Garobel (Sálbada) mendilerro barna. Gailurrak : Urieta 1.113, Eskutxi 1.178, Iturrigorri (Tologorri) 1.066. 6-7 ordu UZTAILAK 15 / 02. Urduña- Altube portura (650 m). Gibijo zehar. Delika urjauzia.Gailurrak: Peña Erea 1.110. 5-6 ordu UZTAILAK 16 /03. Altube - Barazar portura (607 m). Gorbeia Parke Naturala zeharkatuko dugu. Gailurrak: Gorbeia 1.475, Aldamin 1.376 m. 9 ordu. UZTAILAK 17/ 04. Barazar - Urkiola portura (712 m). Dantzaleku 741 m, Arginsolis 729 m, Pagobakar 687 m. 4 ordu. UZTAILAK 18 LARUNBATA /05. Urkiola - Arlaban (587 m). Urkiola Parke Naturalaren bihotzean. Anboto 1.296, Orisol 1.127. 9 ordu. UZTAILAK 19 IGANDEA /06. Arlaban - Aumuategi - Usakoetxena (920 m) – Urbia 1.257 m. Elgea mendilerroan, gainik gain, Zadorra urtegia begibistan. Mugarriluze 1.109. Urbia. 7.5 ordu. UZTAILAK 20 /07. Urbia - Otzaurte portura (652 m). Arbelaitzetik Aitzkorriko Ertza. Aitzkorri 1.528. 8-9 ordu. UZTAILAK 21 /08. Otzaurte - Lizarrusti portura (615 m). Altzania basoetan murgildurik: kromletx eta trikuarriak. Intsusburu 946. 61/2 ordu. UZTAILAK 22 /09. Lizarrusti - Albiasu herrira (617). Aralar iparraldean, larra zabalak, basoak, gure mitoen mendia. Putxerri 1.296, Errenaga 1.282. Arkuek. UZTAILAK 23 /10. Albiasu - Orin-gaña lepoa (990 m). Larrau, Araxes, Leizaran eta Ezkurra ibaiak sortzen dira gain hauetan.Ireber 1.206 m. 6 ordu. UZTAILAK 24 /11. Orin-gaña- Belate (847 m). Ultzama eta Baztan artean, aintzinako Kontrabandisteen bidetatik. Ireber 1.197. Larremiar galtzada. UZTAILAK 25 LARUNBATA /12. Belate - Urkiaga lepora (912 m). Argintxo lepotik, Auñamendietako korapilo geologikoa. Saioa 1.418. Belateko galtzada. 71/2 ordu. UZTAILAK 26 IGANDEA /13. Urkiaga - Ibañeta (1.057 m). Kintoako mendietatik, Ibañetara, Auñamendietako atea. Adi 1.459, Mendiaundi 1.213, Lindux 1.220. UZTAILAK 27 /14. Ibañeta - Errozate (1.076 m). Lepoeder, Bentartea, Arnostegi, Organbide, historiaz beteriko mendi atakak.Urkulu 1.423. 8 ordu. UZTAILAK 28 /15. Errozate - Burdinkurutzeta (1.135 m). Okabe aurkituko dugu, Euskalherriko estazio megalitikorik garrantzitsuena. Okabe 1.456. 7 ordu. UZTAILAK 29 /16. Burdinkurutzeta - Bagargiak (1.327 m). Zuberoako mendietan . Iratiko Txaletetan lo egingo dugu, hurrengo egunean 17garrena egiteko.7 ordu.

Page 4: EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

UZTAILAK 30 /17. Bagargiak - Larraineko lepoa (1.573 m). Orhi Mendia igaroko dugu: “Orhiko txoria, Orhin laket”. Zazpigaina 1.765, Orhi 2.017. 81/2 ordu. UZTAILAK 31 / 18. Larraineko lepoa - Erraize (1.578 m). Holtzarte, Kakueta goitik. Otsogarrigaña 1.923, Binbaleta 1.758 m. 8.30 ordu. ABUZTUAK 01 LARUNBATA / 19. Erraize – Hiru Erregeen Mahaia (2.446 m). Auñamendi. 9 ordu. 6 egunetako Zeharkaldia AURREKONTUA Azken orduko Oharra: kontutan izanik HAZI-EUSKO LABEL Erakundeak emango digula elikagaiak, Aurrekontua EGUNEROKO 30 €URO BEHERA EGINGO DU, 6 EGUNETAN -180 €URO EGINGO DU BEHERA. LAISTER IZANGO DUGU BERRI GEHIAGO. 06 Mendizale + Mendigidaria 770 €uro pertsonako 07/08 Mendizale + Mendigidaria 750 €uro pertsonako 09/10 Mendizale + Mendigidaria 710 €uro pertsonako 11/12 Mendizale + Mendigidaria 680 €uro pertsonako 13/15 Mendizale + Mendigidaria 670 €uro pertsonako 2 egunetako Zeharkaldia ASTEBURUA AURREKONTUA Azken orduko Oharra: kontutan izanik HAZI-EUSKO LABEL Erakundeak emango digula elikagaiak, Aurrekontua EGUNEROKO 30 €URO BEHERA EGINGO DU, 2 EGUNETAN - 60 €URO EGINGO DU BEHERA. LAISTER IZANGO DUGU BERRI GEHIAGO. Asteburuko Aurrekontuan lotu gabe dugu zuen kotxea utziko duzuen tokira Busez itzultzeko zerbitzuak diru kopuru gehigarriren bat izan litekeenik 06 Mendizale + Mendigidaria 305 €uro pertsonako 07/08 Mendizale + Mendigidaria 290 €uro pertsonako 09/10 Mendizale + Mendigidaria 275 €uro pertsonako 11/12 Mendizale + Mendigidaria 265 €uro pertsonako 13/15 Mendizale + Mendigidaria 255 €uro pertsonako Barne dago

Mendigidaria Antolaketa Furgoneta edo Bus eguneko jardunaldiaren bukaeratik aterpera, eta aterpetik

hurrengo eguneko jardunaldiaren hasierara Busez Material pertsonalaren garraioa herri batetik bestera Aterpeak Pentsio erdian

Ez dago barne Edariak Mendiko otorduak, norberak eraman beharko du

Page 5: EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

Istripu Asegurua Ezinbestekoa

Urteko Mendi Federakundearen Txartela izatea 7 x 2 KONTZERTUAK

7 Mendiko Kontzertuak 7 Herriko Kontzertuak

Mendiko Kontzertuen tokiak nahiko erabakita ditugu, guztiak toki esanguratsuetan izango direlakoan. Herriko Kontzertuak lotzen gabiltza. Adosturik ditugu hurrengo hiru Herriko Kontzertuak: Murgia, Otxandio, Ataun. Hemen duzu Mendiko zein Herriko Kontzertuen izen dantza. ARABA Uztailak 14 Mendikontzertua Tologorrin, Araba Uztailak 15 Herriko Kontzertua : Murgia. Araba BIZKAIA Uztailak 18 Mendikontzertua Alluitz – Anboto Ertzean. Bizkaia Uztailak 18 Herriko Kontzertua : Otxandio, Bizkaia GIPUZKOA Uztailak 20 Mendikontzertua Aitzkorri Uztailak 20-Uztailak 21 Herriko Kontzertua : Ataun. Gipuzkoa NAFARROA GARAIA Nafarroa Garaia: aukera ezberdinak Uztailak 22 Mendikontzertua: Ttuturre Uztailak23 HerrikoKontzertua: Albiasu, Larraun. Nafarroa. LAPURDI Uztailak 28 Mendikontzertua Hilerrita, Okabe, Lapurdi Uztailak 26 Herriko Kontzertua : Sara, Lapurdi NAFARROA BEHERA Uztailak 30 Mendikontzertua Zazpigaina-Orhi Uztailak 30 Herriko Kontzertua : Baigorri, Nafarroa Behera XIBEROA Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia

IZENEMATEA Bidal iezaiguzu

1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@, 4. helbide osoa, 5. Zure Mendi Elkartea, 6. Esaiguzu Noiz parte hartu nahi duzun : Zeharkaldi osoa, Aste osoa, Asteburua

MENDIAK ETA HERRIAK

0034-948-513233 [email protected]

FELIPE URIARTE Zuzendari Teknikoa

685 750 763 [email protected]

Page 6: EUSKALHERRIKO URMUGA ZEHARKALDIA UZTAILAK 14 – …Abuztuak 01 Mendikontzertua Auñamendi Hiru Erregeen Mahaia IZENEMATEA Bidal iezaiguzu 1. Izenabizenak, 2. Sakelekoa tfnoa, 3. post@,

URMUGA www.urmuga.eus

Urmugak josten gaitu

MENDIAK ETA HERRIAK Pastandegia Etxea, 31891 Gaintza, Nafarroa

Astelenetik Ostiralera 09:30 – 13:00 Lunes a Viernes [email protected] ; www.mendiaketaherriak.eus

FELIPE URIARTE

Zuzendari Teknikoa [email protected]

685 750 763

ET INCARNATUS ORKESTRA [email protected] ; www.etincarnatusorkestra.com

MIGEL ZEBERIO

Zuzendari Musikala [email protected]

653 747 780