8
2019ko otsailaren 15a, Ostirala Zenbakia: 506 Irriziklo, barrez lehertzeko! Asteazkenean hasi zen Iruñeko Udalak antolatzen duen umo- rezko antzerki zikloa, Nafarroako Antzerki Eskolan. Ez gal- du barrez lehertzeko aukera hau! 2. ORRIA HIRU ERREGEEN KABALKADAKO SARIAK Argazki-lehiaketa irabazi zuen lana: ‘Alegría’. ALBERTO DELGADO ILUSIOAREN IRUDIAK Lehiaketa Hiru Erregeen Kabalkadako Iruñeko Elkar- teak eta DIARIO DE NOTICIAS-ek, urteroko lehiake- ten sariak banatu zituzten. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA LOLO RICO, TELEBISTAKO SORTZAILEA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA VASCO NAVARRO TRENBIDEAREN BIDE BERDEA 6. ORRIA

ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

2019ko otsailaren 15a, OstiralaZenbakia: 506

Irriziklo, barrez lehertzeko! Asteazkenean hasi zen Iruñeko Udalak antolatzen duen umo-rezko antzerki zikloa, Nafarroako Antzerki Eskolan. Ez gal-du barrez lehertzeko aukera hau! 2. ORRIA

HIRU ERREGEEN KABALKADAKO SARIAK

Argazki-lehiaketa irabazi zuen lana: ‘Alegría’. ALBERTO DELGADO

ILUSIOAREN

IRUDIAKLehiaketa Hiru Erregeen Kabalkadako Iruñeko Elkar-teak eta DIARIO DE NOTICIAS-ek, urteroko lehiake-ten sariak banatu zituzten. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

LOLO RICO, TELEBISTAKO SORTZAILEA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

VASCO NAVARRO TRENBIDEAREN BIDE BERDEA

6. ORRIA

Page 2: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

22019ko otsailaren 15a, Ostirala

AISIA Antzerkia

NAHASTE-BORRASTE

NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Karasatorre eta Soto, finalaurrekoetara

Asteburuan jokatutako lehenengo saioen ondo-ren, argitu dira Nafarroako Bertsolari Txapelke-tako finalerdietara igaroko diren lehenengo bi izenak: Saats Karasatorre eta Julio Soto. Larun-batean, Tuteran jokatutako final-laurdenean nagusitu zen Karasatorre, eta Sotok hurrengo egunean eskuratu zuen garaipean Urdazubin.

140 lagunek bete zuten larunbatean Erriberako hiriburuko Musika Eskolako aretoa. Haien aurrean aritu ziren Aimar Karrika, Eneko Fer-nandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre. Maialen Belarrak

egin zituen gai-jartzaile lanak eta Arkaitz Goi-koetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu ziren epaile lanetan. Saio puntugarriaren ostean, Karasatorrek eskuratu zuen puntu gehien, 253,5; eta hortaz, martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu ziren Untxalo, Karrika, Fer-nandez, Ziganda eta Lasarte.

Igandean, erran bezala, egungo Nafarroako txa-pelduna den Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien (265), martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako pase zuzena esku-ratuz. Haren atzetik, Gorosterrazu, Alkaiza, Garro, Majuelo eta Aleman sailkatu ziren, 130 lagun ingu-ru bildu zituen saio batean. Final-laurdenen fasea igarota, 18 bertsolarik egingo dute aurrera txa-pelketan, oraingo 24tatik.

EKIMENAK

Txillardegiri omenaldia egin dio AEK euskaltegiak

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, lin-guista eta idazlea omendu zuen Korrikak Musi-kene entzunaretoan, Donostian. Ehunka pertso-nak aretoa bete zuten Txillardegiri omenaldi hun-kigarria eta hurbila egiteko. Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere parte hartu zuten ekitaldian. AEKk eta Korrikak esker oneko oroigarria eman zioten 2012an zendu zen Txillar-degiren familiari. Ekitaldian, antolatzaileek Txi-llardegik euskararen alde, normalizazioaren alde eta euskara batua sortzen egindako lana gorai-patu zuten. Mugarri horiek, gainera, 18 urterekin euskara ikasten hasita lortu zituen Txillardegik.

BARREA PROTAGONISTA, IRRIZIKLOREN ESKUTIKUmorea Asteazkenean abiatu zen Iruñeko Udalak antolatzen duen umorezko antzerki zikloaren edizio berria

Pez Limbo konpainia gasteiztarrak ‘Oxido. Umore garratza’ antzezlana aurkeztu zuen asteazkenean. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Zazpi proposamenek osatuko dute otsailaren 13an hasi zen eta martxoaren 12ra arte luzatuko

den Irriziklo euskarazko umore zikloaren hamaikagarren edizioa. Iru-ñeko Udalak antolatzen duen zikloa-ren programa berria denetatik aurki-tuko da: bakarrizketak, mikro-an-tzerki saioak eta ohiko formatuko antzerki emanaldiak, betiere umo-rearen aterkipean bilduko diren ikuskizunak.

Pez Limbo konpainia gasteiztarra izan zen zikloari hasiera ematearen arduraduna joan zen asteazkenean, Oxido umore garratza emanaldia-rekin. Datorren asteazkenean, otsai-laren 20an, eguneroko bizitza izanen dute ahotan Birjiñe Albirak, Iruñetik

mundura emanaldian; eta Baltzizkue-tak, Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez proposamenean. Albirak, aktore eta ipuin kontalaria, Iruñean kokatuko du emanaldia osa-tuko duten narrazio sorta. Baltzizkue-

tak, aldiz, egun honetarako azken 10080 minutuetako literatur albisteak ehizatuko ditu bakarrizketarako.

Otsailaren 27an Jose Cruz Gurrutxagaren txanda izango da, Umorea bakarrizketarekin. Bertan,

tartean Jaun ta Jabe, Goenkale edo-Mi querido Klikowsky bezalako tele-sailetan aritu den aktore ezagunak bizitza, familia eta bikote-harrema-nak bezalako gaiak izango ditu ardatz.

EGITARAUA

3 Otsailak 20, asteazkena. ‘Iruñe-

tik Mundura’, Birjiñe Albira; eta

‘Azken 10080 minutuen kronika

groteskoa edo ez’, Baltzizkueta.

3 Otsailak 27, asteazkena.

‘Umorea’, Jose Cruz Gurrutxa-

ga.

3 Martxoak 6, asteazkena.

‘Bakean dagoena bakean utzi’,

Mirari Martiarena eta Idoia

Torregarai.

3 Martxoak 12, asteartea. ‘Taber-

naria. Instrukzioak botatzeko

ondo bat kaña’, Mikel Martinez;

eta ‘Komunak’, Irati Agi-

rreazkuenaga eta Arantzazu

Sanz.

3 Sarrerak. Sarrerak 3 eurotan

egonen dira salgai, eta ziklo

osorako abonoak 10 euro balio

du. Egunean bertan erosi dai-

tezke Nafarroako Antzerki Esko-

lako leihatilan.

Hain zuzen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna baino bi egun lehenago, genero ikuspegiari tartea egingo zaio Irriziklon. Izan ere, martxoaren 6an generoa eta umorea eskutik joango dira Mirari Martiare-na eta Idoia Torregarai kazetariek aurkeztuko duten Bakean dagoena bakean utzi emanaldian. Elkarrekin sortutako sei bakarrizketek osatuko dute emanaldia, tartean euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorput-za edo kristalezko sabaia bezalako gaiak landuko dituztelarik. Buka-tzeko, martxoaren 12an, bi emanal-dik emanen diote itxiera zikloari: Mikel Martinezen Tabernaria. Ins-trukzioak botatzeko ondo bat kaña-bakarrizketa; eta Komunak, Irati Agi-rreazkuenagak eta Arantzazu Sanzek aurkeztuko duten antzezlana.

Page 3: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

2019ko otsailaren 15a, Ostirala 3

HEZKUNTZA ETA KULTURA

ESKOLARTEKO TXAPELKETA

OTSAILEAN ABIATUKO DABertsolari gazteak oholtzara Saguzarra hasi da oinak burura ekartzen. Gipuzkoan hasiko da bertsolari gazteak oholtzaratzea helburu duen txapelketa, eta apirilan iritsiko da gurera

Iaz ospatutako Eskolartekoaren irudietako bat. BERTSOZALE ELKARTEA

Diario de Noticias

Gipuzkoan hasiko da egitasmoa eta udaberria hurbildu ahala loratuko da beste lurraldeetan

ere. Herrialde osoko parte hartzai-leak elkartuko dira gero ekainaren 8an, Saran.

Saguzarra hasia da oinak burura ekartzen. Eskolartekoaren irudi den maskotari ez zaio askorik falta hega-lak astintzeari ekin eta lurraldez lurralde hainbat bertsozale gazteri bertsoa eragiteko.

Hiru hamarkadatako bidea egin du egitasmoak lurralde guztietan modu bateratuan egiten denetik, eta 31. aldia izango du aurtengoa. Idatzizko

HURBILETIK

LURRALDEZ-LURRALDE

3 Gipuzkoa. Apirilaren 5ean, Las-

turren.

3 Nafarroa. Apirilaren 5ean,

Arantzan.

3 Araba. Maiatzaren 11n, Legu-

tion.

3 Bizkaia. Maiatzaren 25ean.

3 Lapurdi, Baxenabarre eta Zube-

roa. Maiatzaren 25ean.

FINALA

3 Eskolarteko bat-bateko txa-

pelketaren Euskal Herriko finala

eta festa. Ekainaren 8an, Saran.

zein bat-bateko txapelketak egin ohi dira Euskal Herriko ikastetxeetan; Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dute elkarla-nean bat-bateko egitasmoa. 15-18 urteko gazteek hartu ohi dute parte horretan.

Ekainaren 8an egingo da Euskal Herriko Eskolartekoaren jaia, Saran. Han elkartuko dira aurretik lurral-dez lurralde egindako eskolartekoe-tan aritu diren parte hartzaileak; kasu gehienetan, probintzia bakoit-zeko bina ordezkari.

Lurraldez lurralde Hala, lurraldeetan abiatuko du bere bidea Eskolartekoak. Gipuzkoan

hasiko da otsailaren 15ean, 23 parte hartzailerekin. Bi hilabetetan zen-bait saio eginda, jai giroan amaituko da Lasturren, apirilaren 5ean. Egun berean egingo da Eskolartekoa Nafa-rroan; Arantzan elkartuko dira bertsozale gazteak.

Udaberri bete-betean harat-honat ibiliko da saguzarra, maiatzean gau-zatuko baita Eskolartekoa Araban, Bizkaian eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Bizkaian lau saio egin-go dira azken saioaren aurretik; maiatzaren 25ean egingo da finala. Egun horretan elkartuko dira Lapur-diko, Baxenabarreko eta Zuberoako bertsozale gazteak ere; Hazparnen egingo da hitzordu hau. Araban bi

egun hartu ohi dira, adin ezberdine-tako gazteentzat: nerabeek maiatza-ren 11n ospatuko dute Eskolarteko jaia, Legution, Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera. Gazteagoentza-ko maiatzaren 25ean izango da fes-ta.

Bertsotan aritzeko lekua eskain-tzen zaie Eskolartekoaren bitartez gaztetxoei, eta etorkizuneko bertso-lariak eta bertsozaleak trebatzeko plaza da. Euskal Herriko gazteen arteko harreman sarea osatzeko bidea ematen die topagune honek; gainera, ikasturtea amaituta, Bertso Udalekuetan jarraipena ematen dio-te harreman sare horri bertsozale gazte horietako askok.■

Page 4: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

42019ko otsailaren 15a, Ostirala

GAUR EGUN Hiru Erregeak

KABALKADAREN IRUDI ETA

HITZAK SARITZENLehiaketak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en laguntzarekin, marrazki eta argazkilaritza lehiaketetako sariak banatu zituzten.

Argazki irabazlea: ‘Alegría’. ALBERTO DELGADO LÓPEZ

Diario de Noticias

Hiru Erregeen Kabalkadako Elkarteak, urtero legez, bere itxiera besta ospatu zuen Iru-

ñeko Tres Reyes Hotelean, kabalka-da posible egiten duten pertsona, entitate, laguntzaile eta babesleen lana eskertze aldera. Halaber, urte-roko lehiaketaren sariak banatu zituzten. Ekitaldian, Maider Belo-ki Iruñeko Udaleko Kultura zine-gotziak, Enrique Maya eta Maite

Esporrín kontseilariak, hainbat laguntzailek eta elkarteko zuzen-daritza taldeko kideek parte hartu zuten, besteak beste.

Sariak Jesús Ayalak aurkeztutako ekitaldia elkartearen inguruko bideo eder batekin hasi zen eta ondoren sariak banatu ziren. Eszenatokira igo ziren lehenengoak DIARIO DE NOTICIAS-en laguntzarekin antolatzen den Nola ikusten duzu Eguberria?

marrazki lehiaketako irabazleak izan ziren: Carlos Bea (6 urte bitar-tekoen kategoriako irabazlea), Rodrigo Cervera (7 eta 10 urte bitar-teko kategoriako irabazlea) eta Clau-dia Salcedo (11 eta 14 urte bitarteko kategoriako irabazlea).

Hauen ondoren, Hiru Erregeei gutuna idazketa lehiaketako sariak banatu ziren, baita Erregeen Opil Lehiaketakoak ere. Hauen ondoren, argazkilaritza lehiaketaren sari banaketaren txanda izan zen, hau

ere DIARIO DE NOTICIAS egunka-riaren laguntzarekin antolatzen dena. Azken honetako sarituak hauek izan ziren: Alberto Delgado (irabazlea), Marta Salas (bigarren saria) eta Roberto Iribertegi (hiru-garren saria). Erregeen gaua bideo lehiaketako eta Hiru Erregeen Heral-doa IX Literatur Lehiaketako sariak eta 2018 Urrezko Baba ere banatu ziren. Azken honen bitartez Kultu-rarteko Heziketa Sozialaren Zerbi-tzuari eman zitzaion, eta Victor José

García Moralesek jaso zuen.

Bestelako onarpenak Ekitaldian egin ziren bestelako onarpenak Jorge Nagore argazkila-riarentzat, Jaime Moreno bolunta-rioarentzat, El Centaurorentzat (Javier García Álvarez), Artwork tal-dearentzat (Edmundo Irujo) eta babesleentzat izan ziren. Halaber, Mikel Onecaren ilusionismo saio bat eskaini zen, baita otordu gozo bat ere.

Page 5: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

2019ko otsailaren 15a, Ostirala5

‘Ya llegan’, bigarren saria argazki-lehiaketan. MARTA SALAS ARRARÁS ‘Incienso, mirra y oro’, hirugarren saritua. ROBERTO IRIBERTEGI ORMAETXEA

Irabia Ikastetxeko Carlos Bea Zocoren marrazkia.Miravalles El Redi´n ikastetxeko Claudia Salcedo Beistegiren marrazkia.

Irabia Ikastetxeko Rodrigo Cervera Sanz ikaslearen lana.

Page 6: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

62019ko otsailaren 15a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA ‘Vasco-Navarro’ bide berdea

Burdinbidea eraikitzeko behar zen kapitalaren bila ingeles merkatu- ra jo zen eta, horrenbestez, 1886an, “The Anglo Vasco-Nava-rro Railway Company Limited” konpainia eratu zen. 1887an hasi ziren lanak, Gasteizen, eta 1889an dagoeneko trenak martxan zebiltzan Gasteiz eta Gatzaga artean. Lurrak berdintzeko lanek aurrera jarraitu zuten, baina Esko-riatzara iritsi zirenean, enpresak porrot egin zuen eta eraikuntza gelditu egin behar izan zen.

Hainbat urtez zer gertatuko zen

1967ko azken egunean betirako gelditu zen trenajakin gabe egon ondoren, kalte izandako hiru diputazioen pre- sioen ondorioz, lanak finantza- tzeko adostasuna lortu zen: hiru Foru Aldundiek ordainduko zuten, administrazio zentralari urtero ordaindu beharreko kupoa-ren lepora.

1914an lanei ekin zitzaien berri-ro ere, eta 1915ean, azkenik, tre-nak Eskoriatzaraino iritsi ziren; Arrasatera 1918an iritsi zen lehe-nengo trena. Handik urte batera Gasteiz eta Bergarako Mekolalde auzoa bitarteko linea amaitu zen,

eta azken horretan Eusko Trenbi-deen sareari lotzen zitzaion. Hala-ber, linea berriarekin Onati apar-te gera ez zedin, 1923an adar bat abiarazi zen, Onati eta Berga rako San Prudentzio lotzen zituena.

Amaitzeko, Gasteiz-Lizarra tar- tea 1929an inauguratu zen. Zati hori jada trakzio elektrikoarekin inauguratu zen, baina Bergarako eta On atiko lineetan 1938. urtea arte ez zen trakzio sistema berri hori ezarri. Uste askoan Estatuko “Explotacio n de Ferrocarriles” arduratu zen Vasco-Navarro hura egoki zaintzen, baina 60ko urtee- tan diru laguntzak eten egin ziren eta, ondorioz, 1967an zerbitzua bertan behera geratu zen.

LURRALDE BAT

LOTZEKO

TRENBIDEALizarratik Bergarara ‘Vasco-Navarro’ bezala ezagutze-ra eman zen trenak urte gutxi iraun zituen arren, harentzat prestatutako bidea erabilgarri dago gaur egun ere.

Ibilbidearen zatietako bat. I. FERNÁNDEZ

Diario de Noticias

XIX. mende hasieratik Vasco-Navarro trenbideak bere ibil- bidea egiten zuen Deba Garaia-

tik hasita Nafarroraino, Arabako hiriburua zeharkatuz. 1967an bere ibilera amaitutzat eman zuen eta ordutik hona bere trazatua ibiltarien eta txirrindularien gozamenerako berresku ratua izan da. 1919an inau-guratu zuten Vasco-Navarro burdin-bidea, Anglo-Vasco-Navarro ere esa-ten zitzaiona. Tren hark Gasteiz eta Bergara lotzen zituen, Debagoiena zeharkatuz, eta Gasteizen Norteko zabalera estuko trenbide sare zaba-lari lotzen zitzaion. Burdinbidea eraikitzeko behar zen kapitalaren bila Inglaterrako merkatura jo zen eta, horrenbestez, 1886an, “The Anglo Vasco-Navarro Railway Com-pany Limited” konpainia eratu zen.

Nafarroako bide zatian, herri hauek ikutzen ditu bideak: Zuniga, Acedo, Antzin, Granada, Murieta,

Zufia, Zubielki eta Lizarra. Antonanako (Araba) tren-geltoki

zaharrean, Vasco-Navarro antzina- ko trenari buruzko interpretazio zentroa dago. Hiru bagoi azaltzen dira bertan: batean eskualdeko turis- mo bulegoa dago. Bigarrenean, Bide Berdearen inguruko xehetasunak eskaintzen dituzte: ibilbideak, oinez zein bizikletaz, eta Izkiko parkearen inguruko informazioa ere. Hiruga- rren bagoian, azkenik, trenbidearen inguruko museo txiki bat dago.

Garai hartako objektuak ikusgai dira bertan, hala nola txartelak, argazkiak eta uniformeak. Trenak Deba Garaiatik Nafarroarainoko bidea egiten zuen, Araba zeharka- tuz, eta azken bidaia 1967an egin zuen. Orain, trenaren ibilbidea bizi- kletaz egiteko prestatu dute. Euskal Autonomia Erkidegoko bide ber- deen artean luzera gehien duena da: guztira 85 kilometro dira, eta lauz- pabost etapatan egitea gomenda- tzen da.

Lizarrako tren geltokia, irekiera egunean. D.N.

Bide berdiaren erabiltzaileak, tunel bat zeharkatzen. R. USÚA

Page 7: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

2019ko otsailaren 15a, Ostirala 7

KLASK!

INDARKERIARIK GABEKO ESKO-LEN EGUNA. Urtero bezala, Nafarroako

hainbat ikastetxe eta hezkuntza zentrok

Bakearen eta Indarkeriarik Gabeko Nazioar-

teko Egunarekin bat egin zuten, bakearen

kultura sustatzeko hainbat ekitaldi eta jardue-

ra antolatuz. Egitarau desberdinak gurean

bakarrik ez, eta bost kontinenteetako eskola

askotan ospatu ziren. Hala ere, Haur Hezitzai-

leen Munduko Elkartearen iritziz, guzti hau “ez

da nahikoa, egunetik egunera bortitzagoa den

errealitate eta gizarte batean, non bizikidetza

arriskuan dagoen”. Horregatik, lehen haurtza-

rotik baloreetan oinarritzen den hezkuntza

eredu bat aldarrikatzen dute elkartetik,

etorkizun hobeago bat eraikitzeko. UNAI BEROIZ

ELURRA, ‘PANPINAK’ EGITEKO DENBORALE EZIN HOBEA NAFARROAN. Denboralea iritsi zen eta, haren eskutik, baita

elurra ere. Nafarroako hainbat herri eta mendi zuritu ziren, batez ere ipa-

rraldeko eremuan. Irudian, hiru gaztek elurra panpinak egiteko aprobetxatu

zuten, Iruñean bertan. JAVIER BERGASA

SAN BLASKO OPILEN ZOZKETA, AZKOIE-NEN. San Blaseko egunaren ospakizunaren harira,

elizara bertaratu ziren haur etagazteen artean zortzi

opil txiki eta bi opil handi zozketatu ziren Azkoienen.

Herriko zaindaria izanik, San Blas eguna gogoz ospa-

tzen da herrian, eta biztanle guztiak parte hartzen dute

ekitaldi desberdinetan: kofradietan, opilak egiten edo

erraldoien konpartsan. Eta, dudarik gabe, eguneko

uneri ‘gozoena’ San Blasko opil ospetsuetaz goza-

tzeko unea da. MARÍA SAN GIL

Page 8: ILUSIOAREN IRDIAK4 2019ko otsailaren 15a, Osirala GAUR EGUN Hiru Erregeak KABALKADAREN IRUDI ETA HITAK SARITEN Lehiakeak Iruñeko Hiru Erregeen Kabalkada Elkarteak, DIARIO DE NOTICIAS-en

82019ko otsailaren 15a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANA

Zuen albiste, iradokizun, argazki edo gomendioak helbide honetara bidali ditzakezue:

AAula de Noticias. Muro kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIGARRIA:

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-

Nievas, Juan Antonio Martínez y Mikel Arilla.

HISTORIAREN TXOKOA Lolo Rico

ARO BATEN

ERREFERENTE1970-1980 belaunaldia Bere garaiari aurrea hartu zion horietako bat izan zen Lolo Rico, besteak beste ‘La bola de cristal’ saio ospetsuaren zuzendari izandakoa.

Lolo Rico, Donostiako hondartzan. LA GUERRIILLA COMUNICACIONAL

Diario de Noticias

Idazlea eta kazetaria, Maria Dolo-res Rico Oliver, profesionalki Lolo Rico bezala ezagunagoa,

Donostian zendu zen berriki. Lolo Rico, askorentzat belaunaldi bat markatu zuen La Bola de Cristal TVE-ko telebista programa ospe-tsuaren sortzaile eta zuzendaria izan zen. 84 urterekin hil zen, haur eta gazteentzako programazioan iraultza sakon eta itzal luze bat utzi ondoren.

Rico, Madrilen sortu zen 1935ean. Bere ibilbide osoa RNE eta TVE espainiar kate publikoetan garatu zuen eta haur literaturan ere ekar-penak egin zituen. 1970eko hamarkadan, Dola, Dola, Tira la bola haurrentzako saioa zuzendu zuen RNE irratian, eta Dola pertso-naiaren eskutik Ondas Saria jaso zuen 1977an.

Irrati publikotik, telebista publi-kora egin zuen jauzi ondoren. Ber-tan, haurrei zuzendutako hainbat saiotan gidoilari bezala egon zen lanean, besteak beste La casa del reloj (1971-1974) eta Un globo, dos globos, tres globos (1974-1979). Bere lehenengo zuzendari lana La come-ta blanca saioaren gidari bezala egin zuen, lehenengoz animazioa eta zuzenekoak uztartzen zituen saioa.

Baina, dudarik gabe, La bola de cristal (1984-1988) telebista progra-ma izan zen bere lanik esangura-tsuena telebista zuzendari bezala, aurkezle bezala 1980eko hamarka-dako ikono handienetako bat izan-go zuena: Alaska abeslaria. Haur eta nerabeentzako saio bat zen arren, espazio garaikide hau gaztetxoei helduei bezala tratatzeagatik nabar-

HURBILETIK

3 Saio saritua: ‘La bola de cristal’

saioagatik hainbat sari jaso zituen

Ricok, dudari gabe espainiar pop

mugimenduaren aro garrantzitsu-

naren islan bilakatuz, bai estetika-

ri bai musikari dagokionez ere.

3 Familia: Hogeita hiru urtekin San-

tiago Alba enpresariarekin ezkon-

du zen. Bikotea ez zen zoriontsu

eta, zazpi seme-alaba izan eta

gero, banandu ziren. Santiago

Alba Rico filosofoaren ama eta

Isabel Alba Rico idazlearen eta

argazkilariaren ama da. Halaber,

Nagua Alba politikariaren amona

ere bada.

3 Politika:Euskal Herriko egoera

politikoarekiko kezka agertu du

Ricok. 2005ean, Aukera Guztiak

Europako hauteskundeetarako

zerrenda babestu zuen eta legez

kanporatutako aukeren parte

hartzeko eskubidea aldarrikatu

zuen.

mendu zen, baita 80ko hamarkada-ko modari lekua egiteagatik ere. TVE-k berak saiorik garrantzitsue-netako batentzat hartu izan du beti, Verano Azul edota Historias para no dormir saioen pare.

Ricok, bestalde, haur eta nera-beentzako liburu ugari argitaratu zituen, besteak beste, El libro de la bola de cristal, Cómo hacer que tus hijos lean: análisis y recetas, Si tu hijo te pide un libro, TV, fábrica de mentiras: la manipulación de nues-tros hijos, Nosotros estamos aquí, El dragón en el bolsillo eta ¿Cómo es posible que el tiempo pase tan deprisa y yo no me dé cuenta?

‘La bola de cristal’

‘La Bola de Cristal’ (euskaraz ‘Kristalezko Bola’) 1980ko hamarkada-

ko Espainiako telebista saio bat izan zen. 1984ko urriaren 6a eta 1988

bitartean TVE1 katean airetatu zen, sortzailea Lolo Rico izan zelarik.

Espainiako trantsizioaren garaiko gizartearen islada garbia zen, kultu-

ra, pentsamolde eta musikari dagokionez La movida madrileña dela-

koarekin estuki lotua zegoelarik. Saioaren aurkezlea Alaska izan zen,

beste hainbat ohiko kideek ere parte hartzen zutelarik: Isabel Bauzá,

Gerardo Amechazurra, Isidoro Fernández, Santiago Auserón, Loqui-

llo, Kiko Veneno, Pablo Carbonell, Pedro Reyes, Fedra Lorente, Javier

Gurruchaga eta Anabel Alonso. Bestalde, saio honetan los electro-

duendes (’elektroiratxoak’) deituriko izaki bihurri eta bazter nahastai-

leek ere garrantzi handia zuten.