Click here to load reader

Euskal Eskola Publikoaren jaia - Berria · PDF file Basu, Gorka Suaia eta DJ Kanaky. Egun osoan: Elikadura eskola, puzgarriak eta txarangak. 4. Gunea Egun osoan: Rokodromoa, jola-

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of Euskal Eskola Publikoaren jaia - Berria · PDF file Basu, Gorka Suaia eta DJ Kanaky. Egun...

  • Aniztasuna iruteko, Euskal Eskola Publikoa

    Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute gaur Gasteizko

    Zabalgana auzoan. Bizikidetza izango dute

    ardatz.

    JU A

    N A

    N R

    U IZ

    / A

    R G

    A Z

    K I P

    R E

    S S

    Testuak: Maider Galardi F. Agirre

    berria 2017ko ekainaren 4a

    Euskal Eskola Publikoaren jaia

  • 2 Euskal eskola publikoa IGANDEKO BERRIA2017ko ekainaren 4a

    A niztasuna, elkar-

    bizitza eta eus-

    kara. Horiek

    eduki beharko

    lituzke oinarrian

    Euskal Eskola Publikoak, EHIGE

    Euskal Herriko Ikasleen Guraso-

    en Elkartearen ustez. Hiru balio

    horien ehuntzea eta elkar uler-

    tzea aldarri izango dituzte gaur

    Gasteizen ospatuko duten Euskal

    Eskola Publikoaren jaialdian.

    Hogeita seigarren aldiz egingo

    dute festa, eta Josi ta josi izango

    dute leloa: aniztasunaren «abe-

    rastasunaren garrantzia» azpi-

    marratu nahi dute. Ideia bera jaso

    du Ibon Saenz de Olazagoitia di-

    seinatzaile gasteiztarrak jaiaren

    ikurrean. Koloreetako piezak el-

    karri lotuta ageri dira, irudi be-

    rriak sortuz. Jaialdiaren bidez

    Gasteizko Zabalgana auzoko

    ikasle, irakasle eta gurasoek era-

    kutsi nahi dute posible dela elka-

    rren artean «gizarte berri bat»

    sortzea.

    Izan ere, auzoak lau eskola pu-

    bliko ditu: Mariturri, Zabalgana

    eta Adaide Lehen Hezkuntzako

    ikastetxeak, eta Zabalgana insti-

    tutua. Bertan 1.390 haur eta gaz-

    tek ikasten dute. Denon Eskola

    Arabako guraso elkarteen federa-

    zioaren eta jaialdiaren antolatzai-

    leen arabera, batzuetan eskola

    horiek ghetto kutsua hartu dute,

    jatorri ugaritako jendea ari delako

    bertan ikasten. Auzokideek eta

    eskola komunitateko lagunek,

    ordea, adierazi dute aniztasun

    hori «aberastasuna» dela, eta

    hori baliatu dute proiektu berriak

    eraikitzeko denen artean.

    Euskara eta doako hezkuntza

    ardatz dituen euskal eskola publi-

    korako bidea egiten ari dira Za-

    balgana auzoko gurasoak, irakas-

    leak eta ikasleak, elkarlanean.

    Antolatzaileek uste dute anizta-

    suna eta elkarbizitza oinarri izan-

    go dituen gizarte «berri» batera-

    ko urratsak egiten ari direla. Dio-

    tenez, euskal eskola publikoak

    «elkarbizitzan oinarritutako gi-

    zarte kohesionatua» sortzen la-

    guntzen du. Horregatik, azpima-

    rratu dute beharrezkoa dela ikas-

    leak «errespetuan eta toleran-

    tzian» heztea. Aldi berean, alda-

    rrikatu dute hezkuntza sistemak

    publikoa izan behar duela: «in-

    klusibitatea eta bidezkotasuna»

    oinarri izango dituena.

    Gaur Gasteizera joateko gonbi-

    ta egin dute, Zabalganan abian ja-

    rri dituzten proiektuen berri iza-

    teko eta euskarazko hezkuntza

    publiko eta pluralaren aldeko al-

    darria egiteko. 11:00etatik aurrera

    festa giroa izango da nagusi, lau

    gunetan banatuta, Bastida plazan

    eta inguruetan.

    Euskal Eskola Publikoaren jaialdia ospatuko dute gaur Gasteizen, Zabalgana auzoan. 26. aldiz, festa giroan aldarrikatuko dute euskal eskola publikoaren beharra. Aniztasuna izango dute jaialdiaren oinarri.

    Aniztasuna eta elkarbizitza josiz

    EHIGEren, Denon Eskolaren eta Gasteizko ikastetxe publikoen ordezkariak jaialdiaren aurkezpenean. JUANAN RUIZ / ARP

    EGITARAUA

    Lau gunetan banatuta, jarduera

    ugari antolatu dituzte Euskal Esko-

    la Publikoaren jaialdirako.

    1. Gunea

    12:00: Pirrix eta Porrotx.

    13:00: EH 11 Kolore Burubeltz.

    13:30: Eskolatik plazara. Eskoleta-

    ko ikuskizunak.

    17:30: Ze Esatek musika taldea.

    Egun osoan: Informazio gunea,

    erakusketak, gobernuz kanpoko

    erakundeak.

    2. Gunea

    11:00: Sukaldaritza, makillaje, Josi

    ta Josi eta magia tailerrak.

    13:30: Imanol Ituño magoa .

    16:00: Patxi Perez eta Konpainia.

    Dantza Plaza.

    Egun osoan: Saharako haima eta

    tailerrak.

    3. Gunea

    13:30: Ttek elektrotxaranga.

    14:00: Zer-Rap/Reggae saioa:

    Aneguria, Zesura, Markes, La

    Basu, Gorka Suaia eta DJ Kanaky.

    Egun osoan: Elikadura eskola,

    puzgarriak eta txarangak.

    4. Gunea

    Egun osoan: Rokodromoa, jola-

    sak, oreka tailerra, perkusio taile-

    rra eta margolarien irla.

  • 3Euskal eskola publikoa

    Denon Eskola Arabako eskola pu- blikoetako guraso elkarteen fede- razioko presidentea da Lurdes Errasti (Gasteiz, 1967). Gaur ospa- tuko da Gasteizen Euskal Eskola Publikoaren jaia. Aniztasuna ar- datz, euskarazko doako hezkun- tza sistema aldarrikatu du. Zer adierazi nahi izan duzue Josi

    ta Josi leloaren bidez?

    Leloa ez da berria. Adierazi nahi dugu gizartea irutea ga- rrantzitsua dela, de- non artean begira- tu behar diogula etorkizunari. Ez gara ohar- tzen, baina oso gauza interes- garriak egiten ari gara harre- manak sendotuz. Eskola euskaldun,

    publikoa eta inklusi-

    boa lortzea da helburua.

    Zein da eskola publikoen egoe-

    ra gaur egun Gasteizen?

    Lau urte daramatzagu Euskal Es- kola Publikoaren jaia Araban an- tolatu gabe. Aurtengoa aukera polita da egiten ari garena jendea- ri erakusteko. Gasteizko eskola asko eta asko ghetto bihurtu dira ia. Guk uste dugu aniztasuna mo- du egokiagoan kudea daitekeela. Kanpotik arazo asko ikusten dira, baina Zabalganan proiektu ede- rrak jarri ditugu martxan. Arazo- en aurrean proposamen politak egiten ikasi dugu. Zabalganan jatorri ugaritako

    ikasleak daude eskola publiko-

    an. Nola bultzatu euskalduntzea

    eta aniztasuna?

    Geure hizkuntza da euskara, eta geure hezkuntzaren oinarrian dago. Euskaraz egiten dute hau- rrek bidea. Geure artean euskaraz josi nahi dugu; hori oso ederra da. Zabalganan lortzen ari gara eus- kara eta aniztasuna oinarri dituen hezkuntza eredu bat ezartzea. Gure artean ezberdinak izan arren, adostasunez eta bizikide- tzaz, lortu dugu proiektuak au-

    rrera eramatea. Jendeari dei egin nahi diogu etor dadin igandean geure proiektuak ezagutzera eta lortu dugunagatik festa egitera. 19.000 ikasletik gora daude

    egun Gasteizko eskola publiko-

    an. Zeintzuk dira aurre egin be-

    harreko erronka nagusiak?

    Erronketan garrantzitsuenetakoa da inklusibitatea lantzea. Anizta- suna nola landu, hori izango da

    gakoa. Digitalizazioa, jan- tokiek zerbitzu ona

    eskaintzea, eskola kalitatea... Horri

    guztiari ere egin behar diogu au- rre. Baina erronketan na- gusia gizarte

    berri bat eraiki- tzea da. Gu baiko-

    rrak gara, eta alda- keta eragiten ari garela

    uste dugu, gainera. Zein dira Euskal Eskola Publiko-

    aren oinarri nagusiak?

    Aniztasuna, eta horrek dakarren aberastasuna. Hemen gaude, gu- rasoak gara eta konprometituta gaude geure haurren heziketare- kin. Euskarazkoa, doakoa eta pu- blikoa den hezkuntza sistema bat nahi dugu; aniztasuna eta biziki- detza oinarri edukiko dituena. Uste dut lortuko dugula. Denon Eskola elkartea 1997an

    sortu zen. Aldaketarik izan al da

    azken hogei urteetan?

    Euskal Eskola Publikoko guraso- ak beti izan gara borrokalariak. Hasieratik aldarrikatu dugu eus- kara dela geure hizkuntza, eta do- akoa eta publikoa den hezkuntza nahi dugula. Apurka helburu ba- tzuk lortu ditugu, baina orain egoera berriei egin behar diegu aurre. Planto egin diegu LOMCE- ren eta Heziberriren azterketei. Zertarako egin behar dituzte geu- re seme-alabek sei azterketa, se- lektibitateaz gain? Administra- zioak ez digu pisuzko arrazoirik eman, eta geuk ere findu beharko genuke horri buruz dugun iritzia.

    «Aniztasuna eta euskara oinarri dituen hezkuntza nahi dugu» Lurdes Errasti

    Denon Eskola elkarteko presidentea

    JU A

    N A

    N R

    U IZ

    / A

    R G

    A ZK

    IP RE

    SS

  • EROSKI Euskal Eskola

    Publikoaren alde

    Ekainak 4

    Zatoz Gasteizen ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaira!

    www.eroski.es

    Publik

    EROSKI Eusk

    bllik

    OSSKI Eu

    ld

    uskal Eskk

    ola al Esk

    Publik

    bl en aldeoarlik

    en alde

    en alde

    Ek

    ainak 4Ek

    Publik ospatuk Zat Ek

    en JoarPublik o den Euskospatuk

    oz GastZat ainak 4Ek

    a!airen J o den Eusk

    eizenoz Gast

    olaal Esko den Eusk

    ola

    oski.es.erwww

    oski.es

    o laguntzaileaOhik

    o laguntzailea

Search related