Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

  • View
    2.382

  • Download
    9

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Eskola Antolakuntza eta Hezkuntza-Sistema 2009/2010

Text of Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

  • 1. Asier Korta Ibarra Haur Hezkuntza 3.maila 32.Taldea2

2. AURKIBIDEA 1-Sarrera4 2-Ikertzailearen datuak6 3-Informatzaileen datuak 7 4-Argazkia 8 5-Argazkiaz datu orokorrak 9 6-Eskolaumeen identifikazioa 10 7-Eskola erakuntza 14 8-Garai bateko eskola eta Praktikum I-aren konparaketa 24 9-Ondorioak27 10-Bibliografia29 11-Eranskinak30 3 3. SARRERA Lan bat egiteko orduan zailena haria aurkitzea izaten da. Nondik tiratu asmatzea. Kasu honetan bagenekienez ikerketaren gakoa argazki bat izan behar zela, lehen pausua, zailena, eman da zegoela zirudien. Baina, ezta antzik ere! Niri behintzat, argazkia aurkitzea asko kostatu zait. Larregi, esango nuke. Hainbeste, lehendabiziko saiakeran utzi egin nuela eta guzti. Lehendabizi, nire amamaren atea jo nuen. 94 urte ditu eta burua ondo duenez bere gogorapenak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Baina atoan ikusi nuen nire asmoak ezinezkoak izango zirela, amamak ez zuelako orduko denborako argazkirik eta, gainera, bere orduko oroipenak ez zirelako batere zehatzak. Badaezpada, Zeanuriko (nire amama Zeanurin jaioa da) udaletxean XX. mendeko hasierako argazkiekin egindako liburu bat eskuratu nuen, baina amamak ez zituen ezagutzen argazkietakoak eta utzi egin nuen. Lehen bala gastatu eta gero, nire amari galdetu nion, eta beste huts bat. Amak, ezta orduko bere lagunak, ez dituzte eskolako argazkirik. Gero osaba eta izekoengana egin nuen, nire ama baino gazteagoak direnez suposatu nuen izango zutela gordeta eskola garaiko argazkiren bat, baina ezer ere ez. Inork ez zeukan orduko erretraturik, "Orduan, askoz jota, urtero argazki bat ateratzen ziguten eta nork daki non egongo diren argazki horiek, errepikatzen zidaten. Bertan behera uzteko nengoenean, nire lankide batek esan zidan bere aitaren etxean eskola garaiko erretraturen bat ikusita duela eta hortik jo nuen. Berarekin ipini nintzen kontaktuan eta egun batzuk beranduago, bera eta bere arrebarekin (Itziar) batu nintzen Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskolaren gorabeheretaz berba egiteko (herria Munitibar lez ezagutu arren izen ofiziala Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz da) . Josu (hori zen nire kontaktu berriaren izena) eta bere arreba (eta beste lau neba-arreba) Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz-ko eskolan ikasi zuten bere gazte4 4. denboran. Hemen kontatutakoak 1955/56 urtekoak dira eta lana egiteko erabiltzen dudan argazkian Josu, Itziar eta haien anaia-neba (Jon) agertzen da. Eranskinetan gehitzen dudan argazki batean agertzen da ere Arantxi, lan honetako giltza den argazkian falta den neba-arreba. Behin elkarrizketa eginda, Itziarrek beste argazki batzuk aurkitu zituen eta hauek ere eranskin moduan jarri ditut, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaur egungo beste argazki batzuekin batera. 5 5. IKERTZAILEAREN DATUAKIzen abizenak: Asier Korta IbarraHelbidea: Ganguren kalea 2, 3. AHerria: GaldakaoTelefonoa: 94 4568327/6062971006 6. INFORMATZAILEEN DATUAK Izen abizenak: Itziar Aspiazu Apoita Jaioturtea: 1948/11/1 Helbidea: San Bartolome 23, 1. Ezk. Herria: Gernika Izen abizenak: Josu Aspiazu Apoita Jaioturtea: 1949/12/24 Helbidea: Iturriaga 76, 4. C Esk. Herria: Bilbo7 7. ARGAZKIA8 8. ARGAZKIAZ DATU OROKORRAK Urtedata: 1955-1956 urtekoa Eskolaume kopurua (neska/mutil kopurua): 62 inguru (32 neska eta 30 mutil gutxi gora behera; argazkian ez dira denak agertzen). Ikastegia: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola. Herria: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz. Maisu- maistraren izena eta jatorria: Don Antonio Rodriguez (Valladolid), Don Fernando (Bilbo), Doa Marina Rodrguez (Ciudad Real, erretratuan ez da agertzen eta bakarrik nesken andereoa zen), Dorita (Leon). Kurioso da gogoratzen dituzten maisu eta maistra guztien izenak Don edo Doa-tik hasten direla Doritarena izan ezik; horren zergatiarengatik galdetuz gero, ez Josuk ezta Itziarrek ez zeukaten erantzun argirik. Itziarren ustez, agian, tratua desberdina zen Doritak "euskararekiko begirune handiagoa zeukalako". Ikasmaila: 6-13 urte inguruko umeak joaten ziren. Argazkia gordea dagoeneko lekua edo erreferentzia: Itziar Aspiazuren etxean zegoen gordeta. 9 9. ESKOLAUMEEN IDENTIFIKAZIOA10 10. Ilarak goitik behera eta ezkerretik eskumara doaz: LEHEN ILARA: 1. Dorita (andereo) 2. Belen Lejarcegui (Gerrikaitz auzoa/Sagarra baserria) 3. Itziar Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Lana egiteko datuak eman dizkidana 4. Nieves Atxurra (Munitibar/Errinele baserria) 5. Rosario Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria) 6. M Asun Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Bonitxaparrone baserria) 7. Begoa Lapresa (Munitibar/Azkarreta baserria) 8. Victoria Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserria) 9. M Carmen Bengoetxea (Aldaka auzoa/Aldaita baserria) 10. M Carmen Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa) 11. Soledad Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa) 12. M Carmen Irazabal (Munitibar/Otsatei baserrikoa) 13. Jesus M Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa) 14. Jess Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa) 15. Juan Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa) 16. Pedro M Zabala (zendua) (Totorika auzoa/Urtieta) 17. Miguel Angel Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria) 18. Jose Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria) 19. Luis M Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria) 20. Juan Luis Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria) 21. Jos M Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserria) 22. Toribio Zabala (Totorika auzoa/ Urtieta baserria) 23. Don Fernando (Maisua) BIGARREN ILARA: 24. Lourdes Uberuaga (Gerrikaitz auzoa/Antorrene baserria) 25. Cristina Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria) 26. Rosario Gerrikabeitia (zendua) (Munitibar/Oloste baserrikoa)11 11. 27. Rufina Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria) 28. Ana M Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria) 29. Marisol Zenarruzabeitia (Munitibar/Azkarreta) 30. Maritxu Zabala (Totorika auzoa/Urtieta baserria) 31. Fernando Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria) 32. Jesus M Lapresa (Munitibar/Azkarreta auzoa) 33. Jose Ignacio Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria) 34. Jose Antonio Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa) 35. Juan Jose Intxausti (Munitibar/Errota baserria) 36. Jose Ignacio Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria) 37. Jose Rementeria (Munitibar/Errementariko baserria) 38. Jon Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar eta Josuren neba eta anaia. 39. Josu Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar Aspiazuren neba da eta lana egiteko datuak ekarri zituen ere. HIRUGARREN ILARA: 40. Begoa Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria) 41. M Carmen Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria) 42. Miren Alcibar (Munitibar/Errota baserria) 43. M Isabel Alzea (Munitibar/Betijai baserria) 44. Belen Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria) 45. Tere Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria) 46. M Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria) 47. Juanita Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserria) 48. Nieves Artetxebarria (Munitibar/Santosene baserria) 49. Javier Zuazo (Gerrikaitz auzoa/Bostekone baserria) 50. Santi Zenigaonaindia (Munitibar/Barrenengo baserria) 51. Ruben Quintana (Munitibar/Ayuntamiento) 52. Luis M Alzaa (Munitibar/ Betijai baserria) 53. Reinaldo Quintana (Munitibar/Ayuntamiento) 54. Jesus M Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Txaparrone baserria) 55. Norberto Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria)12 12. 56. Juan Jose Irusta (Munitibar/Iturriko baserria) Izen-abizenaren eskumatara auzoa eta baserriaren izenak jarri ditut. Ikusi daitekeenez, asko familiartekoak dira (neba-arreba, lehengusuak). Gehienak Munitibarkoak izan arren, herriaren erdialdekoak ezan genezake, askok herriko auzoetan bizi izan ziren, eta hauetatik batzuk egunero 3 km inguru egin behar izaten zituzten eskolara joateko, eta beste 3 km etxera itzultzeko. Gure interlokutorek esaten digute ere, hauek ez direla orduko Munitibar- Arbaiztegi Gerrikaitzko gazte guztiak, beste askok herriko auzo desberdinetako eskoletan ikasten zutelako. Adibidez, Ganbe, Berreino eta Gerrikako eskoletan. Esaten dutenez, hauetako bakoitzean 30 ume inguru egongo omen ziren. 13 13. ESKOLA ERAKUNTZAIkastegi edo eskola mota Herriko eskola zen, publikoa eta unitarioa (adin eta maila desberdineko ikasleak dituen maisu-maistra bakarreko eskola). Itziar eta Josuk gogoratzen dutenez, 1.956 arte mutilen eskola udaletxe zaharraren gela batean zegoen, baina ordutik aurrera, eta eskola berriak egin arte, Munitibarko San Bizente elizaren saloi batera eraman zuten. Neskak, aldiz, elizaren alboan zegoen etxe baten azpiko partean ikasi zuten (etxe honetan ezkonduta zeuden maisu-maistrak bizitzen ziren ere) eskola berriak egin arte. 1.959an Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola berriak egin ziren (egun oraindik herriko eskolak direnak) eta ikasleak bertara eraman zuten. Mutilak goiko gelan ikasten zuten eta neskak, behekoan. Bertan, oraindik dago Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko herri eskolaren egoitza, non, gaur egun, 30 inguru ume ikasten dute haur eta lehen hezkuntza mailetan banatuta. Josuk eta Itziarrek eskolari buruzko bere garaia baino lehenagoko datu askorik ez zeukatenez, informazio berria lortzen neure kabuz saiatu nintzen. Ez zen bat ere erraza izan, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzeri buruz ez dagoelako gauza askorik bilduta, nik behintzat ez dut aurkitu. Lehendabizi, Udaletxera jo nuen, baina handik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikora bidali ninduten, non, mila paper artean, lan honetara ekartzen ditudan datu batzuk aurkitu nituen. Hala eta guztiz ere, informazio kuriosoenetarikoa interneten aurkitu nuen Lea Ibarra Udal Mankomunazgoaren web orrian (http://www.leaibarra.com/lea- ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar-historia.php). Honetan esaten da Munitibar (Arbatzegi paperetan) eta Gerrikaitz herriek batzea erabaki zutela bakarka ezin zituztelako ordaindu eskoletako maisu eta maistren soldatak. Ziur beste arrazoi asko egongo zirela, baina, dirudienez, orduko herritarren pazientzia gainezka egin zuena umeen heziketa ezin ziurtatzea izan zen. 14 14. Ha