12
Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA

Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA

Page 2: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

2

E T X E B A R R I T X I K I 4 5 . A L E A 2 0 1 9 K O E K A I N A

94 426 70 05

UDALAAYUNTAMIENTO

E T X E B A R R

I

94 426 70 00

AURKIBIDEA

1.- Eskolako jarduerak

- Zuzenari berria

- Martxoaren 8ª kukullaga eskolan

- Ongi etorri etxebarriko institutura

- Jantoki aldian euskaraz jolasean!!!!

- Denborapasak

2.- Etxebarriko Ludotekak

3.-Euskarazko libururik

irakurrienak Etxebarrin

1 23 4 5 6 7 8 910 11 12 13 14 15 1617 18 19 20 21 22 2317 25 26 27 28 29 30

San Antonioko jaiak ekainak 7-16

1 2 3 4 5 6 78 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 2122 23 24 25 26 27 2829 30 31

Etxebarriko jaiak uztailak 19-28

Page 3: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

3

Kukullagako 6.mailako ikasleok irrati programa bat prestatzen ari gara eta gutariko batzuk, Asierri elkarrizketa bat egin genion bere azken astean.

Hona hemen, laburtuta, kontatu ziguna:

Galdetu genion zergatik erabaki zuen Zuzendaritza proiektua egitea. Eta hau da erantzun ziguna:

— Eskola guztiak koordinatuta egon behar dira eta horretarako, ezinbestekoa da talde batek koordinazio horren ardura hartzea.

Zuzendariei buruz gauza handirik ez genekienez, berak bere lanean zer egiten zuen galdetu genion eta baita zer egiten zuen bileretan?

— Zuzendari baten ardura, gehien bat, eskolako estamentu guztien koordinazioa da (familiak, ikasleak, irakasleak, beste erakundeak,..). Eta bileretan, estamentu guzti horiekin bildu behar da ikasturtea ondo antolatzeko. Dena den, zuzendari batek apur bat denetarik egin behar du.

Jakin nahi izan dugu ea bere lana gustukoa duen.

— Nire lana oso interesgarria eta entretenigarria da eta ez da jendeak pentsatzen duen bezain zaila. Asko gustatzen zait.

Gauza gehiago galdetu genizkion baina bukatzeko, Asier oso umoretsua denez, txiste bat kontatzeko eskatu genion. Momentu horretan ez zuen gehiago gogoratzen eta gelan behin kontatu ziguna gogoratu zigun.

— Ama, zer esan nahi du “energumeno”? Ba begira seme, azken munduko txapelketan Fernando Alonso gelditu zen “energumeno seis”.

ZUZENDARIBERRIA

Eskerrik asko Asier eta oso-oso ondo ibili zure lan berrian!

Eta Ongi etorria Marian!

Egileak: Kukullagako 6.mailako ikasleak

Asier Egiraun Kukullagako zuzendaria izan da azken urteetan baina, Aste Santuko oporren bueltan, beste lan batera joan da. Hemendik Aurrera Marian Carriedo izango da gure Zuzendari berria.

Page 4: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

2019ko martxoaren 4a

Egun baten, andereñoak marrazki batzuk egitea proposatu zigun. Bertan, suhiltzailea, atleta, erizaina eta ume zaintzailea marraztu behar genituen. Bakoitzak nahi zuen moduan margotu eta marraztu zuen. 3. mailako neska-mutil guztiek egin genituen marrazki horiek, eta gero pasabidean jarri zituzten. Marrazki guztiak sailkatuz, neskak alde batean eta mutilak beste batean, horma-irudi erraldoia sortu genuen. Horma-irudiaren izenburua ALDERIK BAI? zen.

Martxoaren 8an horma-irudia aztertzera irten ginen pasabidera. Pasabidera taldeka irten ginen (3.A, 3.B, 3.C, 3.D eta 3.E) eta bertan, alde batetik argazkiak atera genituen eta bestetik, ikusitakoa aztertu genuen. Atleta eta suhiltzaileen aldean mutil askoz gehiago zeuden eta erizain eta ume zaintzaileen aldean neska askoz gehiago zeuden. Esan bezala, horrekin ez geunden ados eta ondorioz, proposamenak bota genituen horma-irudiaren itxura aldatzeko.

Datu horiekin gelara itzuli ginen, eta emaitzak ikusi eta aztertu eta gero, irakasleek, gure koadernoan taula bat egitea proposatu ziguten. Horretarako, Naiara andereñoak grabatutako audio bat entzun genuen, eta datu horiekin taula bete genuen, bai gure koadernoa bai ordenagailua ere (taula 1.). Hori egin eta gero, taulan bildutako emaitzekin, barra diagrama marraztu genuen koadernoan, gizonezkoen eta emakumezkoen datuak kolorez berezituz. Ondoren, beste barra diagrama bat egin genuen era digitalean, kolore ezberdinak erabiliz eta 3D formatuan.

4

Page 5: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

5

Behaketa egin eta gero konturatu gara erratuta geundela eta lanbide batzuk adibidez suhiltzaile eta atleta, gizonezkoekin identifikatzen ditugula nahi gabe, eta beste lanbide batzuk adibidez, ume zaintzailea eta erizaina emakumezkoekin. Lan hau egin ondoren konturatu gara lanbideek ez dutela sexurik eta koloreek ere ez, arrosa izan ahal da mutilentzat eta urdina neskentzat. Oso lan interesgarria iruditu zaigu eta ondorio honetara heldu gara, nahi duguna izan ahal gara!

Azkenean denak elkartu gara eta horma-irudi bat osatu dugu. Bertan, “Horrela bai” esaldia idatzi dugu eta inguruan gure eskuak tenperaz margotuta jarri ditugu. Eta honen guztiaren ondoan gela guztiek ekarritako lanbide, kirolari eta gizon emakume desberdinen argazkiak itsatsi ditugu. Zein ondo pasatu dugun ekintza honetan!!!!!!

Egileak. Kukullagako 3. mailako ikasleak

Page 6: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

6

2

Ongi etorri Etxebarriko institutura!Kaixo lagunok!

Kukullagako 6.mailako ikasleoi eskaini nahi dizuegu artikulu hau.Etxebarriko institutuko DBH 2ko ikasleak gara eta, datorren urtean institutu honetara etorriko zaretenez, nola funtzionatzen duen azalduko dizuegu. Institutua oso handia denez, hainbat gauza kontatuko dizkizuegu, eta informazioa atalka banatuko dugu.

Institutu honetan ikasleak 8:00etan hasten dira. Beharbada, oso goiz dela irudituko zaizue, baina ez zarete horregatik larritu behar, azkenean ohituko zarete eta. Gainera, klaseak 14:00etan amaitzen dira, horrek esan nahi du, arratsaldea libre izango duzuela, nahi duzuena egiteko. Institutu honetako klaseek 55 minutu irauten dute. Hiru klase pasa ondoren patioa daukagu. Patioak 30 minutu irauten du eta hura pasa eta gero beste hiru klase dauzkagu, 55 minutukoak. Institutuan, irakasle bat edukiko duzue ikasgai bakoitzeko. Horrek esan nahi du, klase batzuk dibertigarriagoak irudituko zaizkizuela beste batzuk baino.

Azken orduetan gosea nabarituko duzue, zuen urdailean tripa zorriak entzungo dira: Jantokira joateko ordua da!!!Zuetako askok seguruenik Kukullaga eskolako jantokia ezagutuko duzue, ba hemengoa ia berdina da! Janari enpresa berberak prestatzen duenez, egun batzuetan goxoagoa da beste egun batzuetan baino.Bere alde positiboa ere badu, alegia, bazkaltzen bukatu bezain laster zuen etxeetara joan zaitezketela, arratsaldeko errefortzurik ez baduzue.

Ez dago gaizki, ezta?

ORDUTEGIA

JANTOKIA

Page 7: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

7

Klaseez aspertzen garenean dibertitzeko denbora dator, hau da, atsedenaldia. Atsedenaldian hainbat gauza desberdin egin dezakezue, adibidez, etxerako lanak edukiz gero liburutegira joan zaitezkete hor bertan egiteko. Gainera, irakasleak daude eta zerbait ez badakizue lagundu ahal dizuete. Nahiago baduzue etxerako lanak etxean egin, futbolinera edo patiora joan zaitezkete denbora pasatzera.

Futbolinetan, ez da ordaindu behar tabernetan bezala, eta pilotak zuen etxetik ekarri edo atezainari eskatu ahal dizkiozue. Eta zer egin dezakezue patioan? Patioan saskibaloian, futbolean eta eskubaloian aritu zaitezkete kirolzaleak bazarete. Ziur gaude patio ordua gustuko izango duzuela.

Institutuko betiko lekuez aparte, beste leku ezkutu batzuk ere badaude. Leku horietako bat irakasleen gela da. Hor barruan irakasleen sekretuak daude. Ikasleok ez dugu baimenik gela horretara sartzeko, atean gelditu behar gara. Ikusi ahal den zati bakarra kafe makina, eta mahai batzuk dira.Baina nork daki zer nolako sekretuak gordetzen diren hor? Hortaz gain, institutu osoan zehar beste ate misteriotsu batzuk daude, inoiz irekitzen ez direnak. Zer sekretu gordeko ote dute?

Ikasteko orduez a parte, beste hainbat gauza egiten ditugu. Adibidez, orain 1DBHn dauden ikasleak izotzetan patinatzera joan dira. Pasa den urtean, ekainean, Gamarrako igerilekuetara joan ginen eta han bikain pasatu genuen. Gainera, eskola eta gero ekintzak daude 2:45etik 4:00ra. Tarte honetan ikasgai desberdinen errefortzuak egiten dira eta bukatzeko 4:00tik 5:00ra beste tailer mota batzuk daude. Adibidez, sukaldaritza, eskalada… Pertsona guztiak desberdinak dira, baina guztientzako tailerrak daude.

Honenbestez, institutura etortzera animatzen zaituztegu. Segur aski primeran pasatuko duzue!

Egileak: Institutuko 2 mailako ikasleak

ATSEDENALDIA

LEKU MISTERIOTSUAK

EKINTZA BEREZIAK

Page 8: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

8

Eskolan badago ikasgai berezi bat benetan maitatua dena: “jolastokia”. Nork ez du begiratu noizbait erlojua behin eta be-rriz ikasgelatik korrika irtetzeko nahiarekin? Azken minutu amaiga-be horiek igarotakoan, txalaparta entzun, eskailerak jaitsi, janto-kiko janaria usaimenare-kin bakarrik asmatu eta patiora goaz gure gogo eta poza guz-tiarekin.

Patioa ondo ezagutzen dute denek, alde batean esku-pilota, porterietan penaltiak, bankuetan kromoak, aterpean hizketan, eta dena gure esku dago.

Kukullaga eskolan jolas-tokiak badauka zerbait ezberdina, ZIBA alegia. Esperimentuak, musi-ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi produktiboa izatea da, euskara eta ondo pasatzea ekintza guztietako arda-tza izanik. Lagunak errespetatu, egin-dako gauzak etxera eramatea eta jolas berrietara jostatzea dira gure etxerako lanak.

“Jolastu nahi dut baina patioa be-teta dago.” “Hotza eta euria da kalean eta ez dut atera nahi.”

Ziban ez du inoiz hotz egiten eta ikas-le guztientzat, tailerrez aparte jolas ugari daude: mahai jolasak, jolas sinbolikoak, ping-pong, xakea, marrazkiak, mozorroak, karaokea, etab… Baina hori ez da guztia, ikasleek askotan merezi duten bere saria jasotzen dute festa moduan. Festak dira partaideek gehien gogoko dutena eta lortzeko egin behar den gauza bakarra euskara erabiltzea da.

Gauza guztien moduan Zibak ere bere amaiera du eta agur esateko jaialdi orokor bat egiten dugu guztiok bate-ra. Partaideek gurekin egindako dantza eta antzerkiak aurkezten dituzte, beti sorpresa txiki batekin.

Animatu zaitez eta hurrengo ikasturtean izan zaitezte gure familiaren parte!

JANTOKI ALDIAN EUSKARAZ JOLASEAN!!!!

Egileak: Ziba

JANTOKI ALDIAN EUSKARAZ JOLASEAN!!!!

Page 9: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

SUDOKU

ZENBAT IRUKI IKUSTEN DITUZU?

?5 3 7

6 1 9 5

9 8 6

8 6 3

4 8 3 1

7 2 6

6 2 8

4 1 9 5

8 7 9

Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion: – Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik. – Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!

PPPPPRRRRRRRRR! – Hori larria da. Ebakuntza behar duzu. – Ipurdian? – Ez, gizona, sudurrean.

BARRE EGITEKO

Oilarrak beti egiten du kukurruku ?

Gauza jakina da oilarrek kukurruku egiten dutela, baina berdin egiten ote dute alde guztietan? Ez horixe : espainolentzat “kikiriki” egiten omen du, adibidez: frantsesen ustez “kokoriko”, eta ingelesentzat, berriz: “cock-a-do-odle-doo”. Eta euskaldunontzat?

BA AL DAKIZU?

Zein da ezagutzen den mendirik altuena ?

Seguru Everest dela pentsatu duzula, baina oker zaude!

Eguzki Sistemako mendirik altuena ez dago Lurrean, Marten baizik. Mendi izugarri honi Olinpo izena eman diote, Greziako mitologian ere Olinpo mendia bizi baitziren jainkoak. Mendi honek 22,5 metro ditu altueran. Bai, bai!!!! 22500 metro!!!! eta Everestek “bakarrik” 8848 m.

Marteko gailur honen lehen irudiak Mariner 9 espazio-zundak lortuz zituen, 1.971 eta 1.972an aritu baitzen Marteko argazkiak egiten.

9

Page 10: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

LUDOTEKAK

ETXEBARRIKO

10 Egileak: Ludotekako erabiltzaileak eta begiraleak

Kaixo berriro lagunok!!

Berriro ludotekako kurtsoan egin dugunaren berri emateko hemen gaude.

Zuetako askok parte hartu duzue ludotekan eguneroko jardueretan edo Gabonetako eta Aste Santuko ludotekan. Dakizuenez, aurten ere hamaika gai ezberdinetan aritu gara: Artea, gabonak, bizimodu osasuntsua, udaberria… Hau guztiaren inguru, eskulanak, jolasak, dinamikak, jaiak eta abar egin dugu. Kide-txo!! lagunekin bidaian zehar bidaiatu gara eta jai ezberdinak ospatu ditugu. Da-torren kurtsoan bueltan egongo gara gai berriekin.

Honekin ez dizuegu agur esan nahi, bakarrik hurrengora arte. Irailean berriro denok elkar-tuko gara jolas eta tailer berriak egiteko eta lagun berriak ezagutzeko.

Pilak kargatu oporretan eta ondo pasa udan!!

Page 11: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

11

Izenburua: Ilargia.Egilea: Antonio Rubio.Argitaletxea: Pamiela, 2014.

Izenburua: Janari-biltegi magikoa.Egilea: Begoña Oro. Argitaletxea: SM, 2016.

Izenburua: Harri berdea.Egilea: Patricia Pérez. Argitaletxea: Xarpa books, 2018.

Izenburua: Nur eta ortzadar-txoria.Egilea: Toti Martínez de Lezea. Argitaletxea: Erein, 2018.

Izenburua: Ezekiel. Egilea: Jasone Osoro.Argitaletxea: Elkar, 2009.

Izenburua: Neska baten hitza.Egilea: Alfredo Gómez. Argitaletxea: Ibaizabal, 2014.

Izenburua: ork agintzen du koadrilan?.Egilea: Uxue Alberdi. Argitaletxea: Elkar, 2017.

Izenburua: Klara zirimola.Egilea: Braulio Llamero. Argitaletxea: Erein, 2008.

Izenburua: Izenik gabeko erretratur.Egilea: Steve Stevenson. Argitaletxea: Mezulari, 2018.

Izenburua: Hiru buruko txakurra.Egilea: Bat Pat. Argitaletxea: Mezulari, 2018.

Izenburua: Ilargiaren alaba.Egilea: Toti Martínez de Lezea. Argitaletxea: Erein, 2017.

Izenburua: Zomorroen kluba oporretara doa.Egilea: Laida Martínez. Argitaletxea: Erein, 2018.

Page 12: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 45. alea 2019ko UDA...ka, antzerkia, eskulanak, biziraupena eta beste hainbat tailer burutzeko aukera dago Zibarekin. Helburua, ikasleek ai-sialdi

ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...

Deitu edo jarri zaitez harremanetan:

*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 426 70 05 [email protected]

ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI

ARGIBIDE GEHIAGO / Más Información:EUSKARA ZERBITZUA

Egetiaga Uribarri 1A (CIME), 2.solairua • 94 426 70 05e-posta: [email protected]

ZUEN SEME ALABAK ZAINTZEKOZAINTZAILE EUSKALDUNIK BEHAR DUZUE?

Etxebarriko Udalaren Euskara Zerbitzuak UME ZAINTZAILE EUSKALDUNENlan poltsa osatu du, hurbildu zaitezte Euskara Zerbitzura eta

zuen eskura jarriko dugu zerrenda.

¿NECESITÁIS PERSONAS EUSKALDUNES PARA CUIDAR DE VUESTROS HIJOS E HIJAS ?

El Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Etxebarrios ofrece una relación de personas EUSKALDUNES

PARA CUIDAR DE VUESTROS HIJOS E HIJAS,en el Servicio de Euskera ponemos a

vuestra disposición esta lista