ETB, ziklo aldaketa

  • View
    230

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ekaitz perfektuaren erdian dago ETB: zuzendaritza aldatzeko prozesuan murgildu da EAEko azken hauteskundeek EAJri agintea itzuli ostean; Alberto Surioren zuzendaritzapean kate publikoak krisia bizi izan du, audientzien beherakada handi samarra tarteko; euskarak ETBn eduki behar duen lekuari buruzko eztabaida berriz agertu da 30. urteurrenaren karietara; Lurreko Telebista Digitalaren eta Interneten agerpenarekin telebista berrasmatzeko premia agerian geratu da baina –esan dugu ekaitz hau perfektua dela–, krisi ekonomikoak zintzurra estutu dio txoritxoari eta datozen urteetan nondik joko duen ikusteko dago

Text of ETB, ziklo aldaketa

  • 2173. zenb. 2013ko otsaila

    Txoritxoaekaitzaren erdian

    Elkarrizketa eta koordinazioa: Gorka Bereziartua

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: larrun@argia.com Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.358. zenbakiarekin banatua, 2013ko otsailaren 24an)

    Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

    Ekaitz perfektuaren erdian dago ETB: zuzendaritza aldatzeko prozesuanmurgildu da EAEko azken hauteskundeek EAJri agintea itzuli ostean; AlbertoSurioren zuzendaritzapean kate publikoak krisia bizi izan du, audientzienbeherakada handi samarra tarteko; euskarak ETBn eduki behar duen lekuariburuzko eztabaida berriz agertu da 30. urteurrenaren karietara; Lurreko TelebistaDigitalaren eta Interneten agerpenarekin telebista berrasmatzeko premia ageriangeratu da baina esan dugu ekaitz hau perfektua dela, krisi ekonomikoak zintzurraestutu dio txoritxoari eta datozen urteetan nondik joko duen ikusteko dago.

    Hainbat ertzetatik heldu diogu beraz, ETBk bizi duen inflexio-puntuari: katekoeduki zuzendari Pello Sarasolarekin hitz egin dugu; Ramon Zallo EHUko irakasleakETBk aurrean dituen hiru erronka nagusiei buruzko analisia eskaini digu; GalesekoAberystwyth Universityko Elin Haf Gruffydd Jones irakasleak ETBren ispilu izandaitekeen S4C galeserazko katearen ereduaren berri eman digu; Inazio ArregiTokikomeko zuzendariak euskarazko telebista lokalek ETBrekin izan dutenharremanari buruz idatzi du; eta Bingen Zupiria ETBko zuzendari ohiak EITBrenereduaz eztabaidatzeko hainbat puntu proposatu ditu.

    Lerrook idazten ari garela ezagutu ditugu Administrazio Kontseiluko kideenizenak baina oraindik Euskal Telebistako zuzendari berria nor izango den ez dakigu,zurrumurruak zurrumurru.

  • 3Pello Sarasola / Elkarrizketa

    ETB1ek aurrekontuhandiagoa behar du ETB2k baino

    Pello Sarasola ETBko programazioaz arduratu zen 1995etik 2005era etaEspainiako Antena3 katean sei urtez lan egin ondoren, 2011. urtean itzuli zenETBra. Euskal Telebistako zuzendari izateko kinieletan bere izena agertu da azkenasteetan. Programazioaz, telebista ereduaz edo euskararen eta gaztelaniaren artekoorekaz hitz egin dugu, besteak beste.

    Zertarako ETB, audientzia lortzeko? Ez. Helburu batzuk betetzeko: euskara eta euskal komunitatea egitea.

    GA

    RI

    GA

    RA

    IALD

    E/

    AR

    GA

    ZK

    IPR

    ESS

  • Bi garai oso diferentetan arduratu zara ETBko pro-gramazioaz. Kanpoan izan zaren urteekin bat egindu ETBren krisiak. Zerk huts egin du tarte horretan?

    Antena3n tokatu zitzaizkidan urte haiek izan diratelebistak bizi izan dituen urterik aldakorrenak.Iraultza gertatu zen, telebista digitalaren hasiera-ren iraultza. 1999an hamar telebista kate bainogutxiago ikusten ziren etxe normal batean, zazpi-zortzi edo. Eta kolpean, etxe guztietan pasaginen 40, 50, 60 kate jasotzera. Prozesu horretantelebista kate tradizional guztiek, bai pribatuek,bai publikoek, sufritu egin genuen, audientziensakabanaketa geure gainera etorri zelako.

    Ez zen jakin ETB telebista digitalaren arora garaizegokitzen?

    Prozesua hobekien ulertu zuten kateek audien-tzien sakabanaketa horri hobeto erantzun zioten.Adibidez, Antena3 prozesu horren protagonistaizan zen. Katean pentsatu zuten audientziaksakabanatu egin behar zirela eta kate berriaksortu zituzten, beraien kate tradizionalari audien-tzia eurek kentzeko.

    ETBk berriz, berandu eman du audientziak barreia-tzeko urrats hori.

    Prozesu hori hasten ari zenean, ETBren koordi-nazio eta zuzendaritzan aldaketa oso inportanteaizan zen eta hori beti da oso zaila, sartzen dentalde berriak bere ideiak martxan jartzeko denbo-ra behar duelako. ETBri kosta egin zitzaion esze-nario berriari erantzutea, batik bat gaztelaniaz egi-ten den telebistan. Euskarazko telebistak gutxiagosufritu zuen audientziaren sakabanatze hori, biarrazoirengatik: audientzia baxuagoarekin hasizelako eta batez ere, zuzendaritza berri horrekerabaki oso ona hartu zuelako nire ustez, ETB3martxan jartzea, haur eta gazteei begira. Hartara,euskaraz telebista kate bakarra eduki beharreangutxienez bi edukitzea lortu zen. ETB3ri eskereuskarazko telebistak bere espazioari hobeto eutsizion gaztelaniaz EITBk egiten zuenak baino.

    Baina inpresio nahiko zabaldua da euskarazko kate-ek pisua galdu dutela EITBn erdarazkoen aldean.

    Hori zenbakitan ez da hala, gaztelaniaz propor-tzionalki espazio gehiago galdu da.

    Audientziei dagokienez bai, baina programazioordutan, aurrekontuetan... Horietan ere bai?

    Alde horretatik nahiko egonkor mantendu daargazki orokorrari kasu egiten badiozu. Egia daazken urte hauetan martxan jarri zela ETB2koEgunon Euskadiren ordutegi esparru berria,lehen ez zegoena. Hortik aurrera, arratsaldea etabazkalordua mantendu egin dira gutxi gorabehe-ra zeuden bezala, salbuespen batekin: ETB1enegin zen ahalegin bat Arratsaldero saioarekin. Ezzuen funtzionatu. Ez zitzaion eutsi, behinikbehin.

    Dena dela, ETBn lan egin dugun profesiona-lok gure buruaren autokritika egin behar duguargi eta garbi: desoreka dago eduki berrieneskaintzaren espazioan ETB1en eta ETB2renartean. Hori orekatu egin behar da.

    Esaten ari zara saio berriak orain arte ETB2n egindirela batez ere?

    Ez, nik ez nuke horrela ikusiko. Bai ETB1en baiETB2n prime time ordutegian, bietan egon daitekeapustu berdintsua; edo izatekotan, ETB1ekoen

    4

    173. zenb. 2013ko otsaila

    Asko sinesten dut ETBko informatiboenerredakzioaren lan egiteko modeloan.Bi hizkuntzak primeran kontrolatzendituen erredakzio bat, denak batera lanegiten, gremio ugari nahasturik, biproduktuak, euskarazkoa etaerdarazkoa eginez eguneroko lanean

  • alde. ETB1en genero garestiagoakdaude, medio gehiago behar dute-nak: fikzioa, kirola eta abar. Bainadiferentzia nabarmenena da egune-an zehar ETB2k badaukala eguneroeduki-egitura berria, lehenengoTeleberriaren aurretik sukaldariare-kin hasi, eta arratsalde osoan biga-rren Teleberrira arte. Eta alderan-tziz, ETB1ek egun osoko saiohorietan ez dauka ETB2k daukanaberastasunik. Lehenengo GaurEgunaren aurretik zer dago? Batikbat errepikapenak. Eta arratsaldepartean? Azpimarra hasi arte, erre-pikapenak eta dokumentalak. Hordago ETB1en hutsunea.

    Nik askotan konparatzen dutfutbolarekin: telebistan prime timeaaurrelariak dira. Diru gehiago ira-bazten dute, golak sartzen dituzteeta audientzia handienak izatendituzte biek...

    Konparazio bitxia da.

    Ba konparazio horretan informati-boak dira zelai erdia, parrillarenerdi-erdian daude kokatuta etajokoa banatzen dutenak dira, oso-oso inportantea kate batek funtzio-natzeko. Baina defentsa daytime deitzen den horida, goizeko eta batez ere arratsaldeko programa-zioa. Ez dira telebista kontsumo altuena dauka-ten ordutegiak, baina ordu pila bat dira. Eta horez baldin badaukazu espazio bat, beti oso emai-tza apalak edukiko dituzu.

    ETB1eko ordutegi hori indartzeko proiekturikbadago?

    Ideia pila dauzkagu buruan edukien lan-taldean,baita gure buruarekin konpromisoa ere: nahiz etadiru-iturriak gehiago lehortu, ETB1en egunero-

    ko saioen eskaintza zabaltzeak lehentasuna edukibehar du. Asmoa da gutxien-gutxienez lortzealehenengo Gaur Egunaren eta bigarrenaren arte-ko espazio hori guztia eguneroko saio berriekinbetetzea. Hori da nire ustez EITBk telebistareki-ko daukan erronkarik inportanteena.

    Nola banatzen dira EITBko telebisten diruak eus-karazko eta erdarazko kateen artean?

    Ba, %50ean gutxi gorabehera. Izan daiteke %5gehiago bataren edo bestearen alde testuingurua-ren arabera, baina erdibana egiten dela esan lite-

    5

    Pello Sarasola / Elkarrizketa

    Pello Sarasola EITBren 30. urteurreneko ekitaldi batean. Aurrera begira ETB1 indartu behar dela uste du Euskal Telebistako eduki

    zuzendariak.

    GO

    RK

    AR

    UB

    IO/

    AR

    GA

    ZK

    IPR

    ESS

  • ke. Bakoitzak dauzkan baliabideak banatzen badi-tuzu ETBren lau kateen artean, gutxi gorabeherabost eurotik lau baino gehixeago ETB1en etaETB2n gastatzen dira erdibana; eta bestea, euroabaino gutxixeago, ETB3n eta ETB Sat-en. Azkenhoriek biak oso merkeak dira eta hala jarraitubehar dute izaten, zeren, nire ustez, diru-murriz-keten soluzioa ez da kate gutxiago egitea, diruakate orokor inportanteenetan jartzea baizik, gehi-xeago ETB1en, hori delako lehentasuna edukibehar duen kate generalista. ETB2 seguruenikgehiago lerratu behar da gaurkotasunerantz,informaziorantz. Beste kateak mantendu behardira, kostu baxu-baxuarekin. Eta posible da.

    Audientziak faktore inportantea dira programaziohoriek erabakitzerakoan.

    Audientzietan pentsatzen dugunean datuak ikus-ten ditugu denok eta ahalegina egin behar dugupertsonak ikusteko. Telebista hau ordaintzenduten pertsonak. Audientziak esaten digu zenbatherritarrek erabiltzen duten gure zerbitzua. Horitelebista publiko batentzat giltzarria da.

    Baina morrontza ere izan daitezke datu horiek,ezta? Ez al dute programatzailea eduki deigarrieta-ra bultzatzen, funtzio publikoaren kaltetan?

    Audientzia zerbitzu publiko baten kalitatearenadierazleetako bat da, baina zertarako dago zer-bitzu publiko hori, audientzia lortzeko? Ez. Hel-buru batzuk betetzeko: euskara eta euskal komu-nitatea egitea. Noski, ez baldin baduzu helburu

    horien iparra galtzen, audientzia-datuak helburuhorietara bidean jarri behar dituzu, horregatikdefendatzen ari naiz ETB1ek ETB2k bainoaurrekontu handiagoa behar duela, audientzianabarmen gutxiago edukiko duen arren hurren-go urteetan ere.

    EITB Nahieran webgunearekin ETBko saio guztiakeskura jarri dira; artxibo guztia liberalizatzekoaukeraz ere hitz egin izan da. Zer iruditzen zaizu?

    Hori izan behar da ETBre