24
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa 2016ko apirilaren 6a

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA

2015

Prentsaurrekoa 2016ko apirilaren 6a

Page 2: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

ARGAZKIA EDO

GRAFIKOA

2

HELBURUA

Zergadun bakoitzak ordaintzen dituen

zergak gure gizartera itzultzen dira berriro.

Page 3: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

3

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

,

Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena

2014 2015

Kopurua %, kopuru osoaren gainean

Zenbatekoa Batez

bestekoa Kopurua

%, kopuru osoaren gainean

Zenbatekoa Batez

bestekoa

Itzultzeko 426.858 % 74,26 -434.726.845 -1.018 430.000 % 74,78 -436.000.000 -1.014

Ordaintzeko 147.977 % 25,74 246.133.404 1.663 145.000 % 25,22 246.000.000 1.697

GUZTIRA 574.835 % 100,00 -188.593.441 -328 575.000 % 100,00 -190.000.000 -330

Zenbatekoa, eurotan

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA

2015ERAKO AURREIKUSPENAK

Aitorpen kopurua: 575.000 Itzuli beharreko zenbatekoa: 436.000.000 € Sartu beharreko zenbatekoa: 246.000.000 €

Page 4: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

4

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena

2014 2015

Kopurua Zenbatekoa Kopurua Zenbatekoa

6.892 61.736.201 6.900 63.000.000

Zenbatekoa, eurotan

ONDAREAREN GAINEKO ZERGA

2015ERAKO AURREIKUSPENAK

Aitorpen kopurua: 6.900 Zenbatekoa: 63.000.000 €

Page 5: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

5

DATAK ETA BETEBEHARRAK PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

Aurkezteko epea

2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era

Betebeharra

1. PFEZ:

Aitorpena aurkeztu behar dute 20.000 eurotik gorako laneko errentak eta/edo 1.600 eurotik

gorako kapitalaren etekin gordinak —salbuetsiak barne— eta ondare-irabaziak dituzten

pertsonek.

2. Ondarearen gaineko Zerga:

Zergadunek aitorpena aurkeztu behar dute haien autolikidazioa ordaintzekoa denean edo, hala

izan ez arren, 2 milioi eurotik gorako ondarea dutenean.

Page 6: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

Politika fiskal kontinuista

Errenta eta Ondarearen 2014ko kanpainaren aldean, 2015ekoan ez dago aldaketa nabarmenik araudian, ez PFEZean, ez eta Ondarearen gaineko Zergan ere. 2014ko kanpainan, lehen aldiz egin ziren aldaketa nabarmenak PFEZaren araudian, Bizkaiko Batzar Nagusiek eginiko erreforma fiskal garrantzitsuaren ondorioz.

6

POLITIKA FISKAL KONTINUISTA PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

Page 7: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

2014. URTEAN EZARRITAKO ERREFORMA FISKALAREN ILDO NAGUSIAK MANTENTZEA

1. Ekarpen pertsonala zergapekoaren benetako gaitasun ekonomikoaren araberakoa dela bermatzea.

2. Zerga-tratamenduen ekitatea eta neutraltasuna bermatzea.

3. Jarduera ekonomikoa bultzatzea eta onura fiskalen eraginkortasuna handitzea.

4. Zergaren progresibotasuna handitzea.

5. Zerga-arauekin lortu nahi den helburuaren aurkako jokabideak desagerraraztea.

7

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 HELBURUAK 2015EKO PFEZ-ARI DAGOKIONEZ

Page 8: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

8

ERRENTAREN GAINEKO ZERGA. KENKARI SOZIALAK PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

2015eko kenkari sozial zenbatetsiak Kopurua Zenbatekoa

Ondorengo ahaideak 219.000 137.500.000

6 urtetik beherako ondorengoak 70.000 17.000.000

Adinaren araberako kenkaria (65 urtetik gora) 114.000 69.000.000

Desgaitasuna 55.300 58.000.000

Ohiko etxebizitzaren alokairua 27.500 28.000.000

Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa 170.000 157.000.000

BGAE, PP eta mutualitateei egindako ekarpenak 163.000 101.000.000

Zenbatekoa,

eurotan

Page 9: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

9

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

ERRENTAREN GAINEKO ZERGA KENKARIAK, MURRIZKETAK ETA TARIFAK

KENKARIAK KUOTAN 2015

KENKARIA ONDORENGOENGATIK

- Lehenengoa 585,00

- Bigarrena 724,00

- Hirugarrena 1.223,00

- Laugarrena 1.445,00

- Bosgarrena eta hurrengoak

1.888,00

- < 6 urte 335,00

KENKARIAK MANTENURAKO URTEKOENGATIK

(ORDAINDUTAKO KOPURUEN % 15)

- Lehenengoa 175,50

- Bigarrena 217,20

- Hirugarrena 366,90

- Laugarrena 433,50

- Bosgarrena eta hurrengoak.

566,40

KENKARIA AURREKOENGATIK 279,00

KENKARIA DESGAITASUNAGATIK

% 33-% 64koa 779,00

% 65eko edo handiagoa/Mendetasun ertaina (I. gradua)

1.113,00

% 75ekoa edo handiagoa eta 15 puntu/Mendetasun larria (II. gradua)

1.334,00

% 75ekoa edo handiagoa eta 40 puntu/Mendetasun oso larria (III. gradua)

1.666,00

KENKARIA ADINAGATIK > 65 URTE

*Ikusi taula

KENKARIA ADINAGATIK > 75 URTE *Ikusi taula

KUOTA GUTXITZEA 1.389,00

MURRIZKETA BATERA TRIBUTATZEAGATIK 2015

EZKONTIDEAK ETA IZATEZKO 4.218,00

BIKOTEKIDEAK

GURASO BAKARREKO FAMILIA 3.665,00

2015EKO TARIFA

OINARRI OROKORRA

TARTEAK KUOTA GAINERAKOA % MARJINA

LA

15.550,00 23,00

15.550,00 3.576,50 15.550,00 28,00

31.100,00 7.930,50 15.550,00 35,00

46.650,00 13.373,00 19.990,00 40,00

66.640,00 21.369,00 25.670,00 45,00

92.310,00 32.920,50 30.760,00 46,00

123.070,00 47.070,10 56.390,00 47,00

179.460,00 73.573,40 Hortik gora 49,00

*KENKARIA ADINAGATIK

Adina Zenbatekoa

Zerga-oinarria ≤ 20.000 € >65 urte 334

>75 urte 612

20.000 € < Zerga-oinarria ≤ 30.000 € >65 urte 334-0,0334(ZO-20.000)

>75 urte 612-0,0612(ZO-20.000)

2015EKO TARIFA

AURREZKIAREN OINARRIA

Kop. honetatik

Kop. honetara

TASA (%)

0,00 2.500,00 20,00

2.500,01 10.000,00 21,00

10.000,01 15.000,00 22,00

15.000,01 30.000,00 23,00

30.000,01 Hortik gora 25,00

Page 10: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

10

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

2015EKO TARIFA

TARTEAK KUOTA GAINERAKOA % MARJINALA 800.000 0,20

800.000 1.600 800.000 0,60 1.600.000 6.400 1.600.000 1,00 3.200.000 22.400 3.200.000 1,50 6.400.000 70.400 6.400.000 1,75

12.800.000 182.400 Hortik gora 2,00

2015

OHIKO ETXEBIZITZAREN ZIOZKO SALBUESPENA

400.000

ZERGA-OINARRIAREN

MURRIZKETA (GUTXIENEKO SALBUETSIA)

800.000

ONDAREAREN GAINEKO ZERGA MURRIZKETAK ETA TARIFAK

Page 11: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

11

Aurkezteko sistemak:

1. Rentanet Etxean 2. Rentanet erakundeak 3. Aurkezpen telematikoa 4. WEB proposamenak 5. Gainerako aitorpenak Beste zerbitzu batzuk: 6. Datu fiskalak 7. Errenta gakoa

8. Zuzenketak

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

Page 12: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

12

RENTANET ETXEAN

Ogasunak berak egindako 350.000 aitorpen baino gehiago bidaltzen dira zergadunen etxeetara.

Enpresek, finantza-erakundeek edo beste erakunde batzuek zergadunen diru-sarrerei, atxikipenei, inbertsioei, eta abarri buruz Bizkaiko Foru Ogasunari bidalitako datuak hartzen dira kontuan proposamenak egiteko. Informazio fiskalaren arabera egindako proposamen horietan emaitza bi izan daitezke: zergadunari bere kontuan dirua itzuli beharra edo zergadunak Foru Ogasunari ordaindu beharra.

Datak: apirileko lehen azken astetik aurrera bidaliko dira etxeetara zergadunaren aldekoak diren errenta-aitorpenen proposamenak (haren kontuan itzulketa egin beharra dakartenak). Foru Ogasunean diru-sarrera egiteko betebeharra dakarten proposamenak, berriz, apirileko hirugarren astetik aurrera bidaliko dira.

Zalantzak argitzeko eta galderak egiteko telefonoa: 901 50 3000.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

1. RENTANET ETXEAN

Page 13: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

13

ITZULTZEKO EMAITZA DUTEN PROPOSAMENAK (berdeak):

Proposamenaren edukiarekin ados egonez gero, zergadunak EZ DU EZER EGIN BEHAR, eta maiatzeko lehenengo astean bere kontuan ordainduko zaio itzuli beharreko diru kopurua.

Datu errazen bat aldatu nahi bada (esate baterako, proposamenean ageri den helbideratze-kontua edo zerga-esleipenaren xedea —eliza katolikoari laguntzea eta/edo gizarte-intereseko beste xede batzuk, biak edo bietako bat ere ez—), edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori barne).

Zergadunak ezeztatu egiten badu itzultzeko emaitza duen proposamena, aitorpena egiteko eta/edo aurkezteko beste edozein modalitate erabili beharko du hura aurkezteko.

Egin nahi dituen aldaketak ez badira goian azaldutakoak:

a) Apirilaren 18tik 27ra (egun biak barne), aurretiko hitzordua eskatu beharko da Foru Ogasunaren Bilboko edo beste herrietako bulegoetara joateko. Hitzordua 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.eus/ogasuna webean eskatu ahal da.

b) Maiatzaren 2tik ekainaren 17ra (egun biak barne), jasotako proposameneko daturen bat aldatu nahi bada, berriz, «Rentanet erakundeak» zerbitzuko edozein finantza-erakundetara edo, ekainaren 30era arte, Ogasun Sailak Bizkaiko zenbait herritan dituen bulegoetara joan ahal da, aurretik hitzordurik eskatu gabe.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

1. RENTANET ETXEAN

Page 14: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

14

ORDAINTZEKO EMAITZA DUTEN PROPOSAMENAK (urdinak):

Edukiarekin ados egonez gero, zergadunak BERARIAZ BERRETSI beharko du, ekainaren 30a baino lehen, etxera bidali zaion proposamenean helaraziko zaion identifikazio-zenbakiaren bidez, honako bitarteko hauek erabilita:

901 440 201 telefonora deituz.

Internet bidez, www.bizkaia.eus/errenta webean

Sakelako telefonoarekin SMS mezua bidaliz 638 444 555 zenbakira. Mezuan «Etxean» hitza jarri behar du zergadunak, gero zuriune bat utzi eta, azkenean, identifikazio-zenbakia sartu behar du. Zenbaki hori proposamen-gutunean ageri da, nabarmenduta.

QR kodea erabiliz, gailu mugikor batetik.

Ados dagoela adierazitakoan, PFEZaren aitorpena aurkeztutzat joko da eta Ogasunak dirua kobratuko dio zergadunari, uztaileko lehenengo astetik aurrera.

Ordaintzeko proposamenean akatsen bat ikusten badu edo zerbait aldatu nahi badu, zergadunak 901 503 000 telefonora deitu beharko du, ekainaren 27ra arte (egun hori barne).

Proposamena berresten ez badu, ezeztatu egingo da, eta erabilgarri duen beste sistemetako edozein erabili beharko du zergadunak aitorpena aurkezteko.

GARRANTZITSUA: proposamena berresten bada errenta-aitorpena aurkeztutzat joko da; hala egin ezean ez da aurkeztutzat joko.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

1. RENTANET ETXEAN

Page 15: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

15

Errentaren kanpaina osoan, Foru Ogasunak gainbegiratuta, 6 finantza-erakunde laguntzaileetako (Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Caixabank eta Banco Sabadell) teknikariek, 250 bat sukurtsaletan, dohain eta modu pertsonalizatuan egingo dizkiete aitorpenak zergadunei, nahiz eta erakunde horietako bezeroak ez izan. Sukurtsalei buruzko informazioa hemen: www.bizkaia.eus/errenta

Aitorpena itzultzekoa bada, zenbateko hori zergadunak adierazitako kontuan ordainduko da, gehienez ere 10 egun balioduneko epearen barruan.

Aitorpena ordaintzekoa bada, berriz, ordaindu beharrekoa zergadunak adierazitako kontu-zenbakian

helbideratuko da.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

2. RENTANET ERAKUNDEAK (itzulketak 10 egunetan)

Page 16: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

16

Aitorpenen aurkezpen telematikoa erraza da eta errenta-gakoa erabili behar da. Foru Ogasunaren informatika-programa ofiziala erabilita, errenta eta/edo ondarearen aitorpena egin eta gero, programak berak aukera emango du Ogasunaren Bulego Birtualarekin harremanetan jartzeko, eta aitorpena aurkezteko jarraibideak emango ditu.

Programa www.bizkaia.eus/errenta webetik deskargatu daiteke Bulego birtualaren orrian, web orrira sartzeko beste sistema batzuk ikusiko dira, errenta-gakoaz gainera. Aurreko urteetan bezala, sistema horiek Foru Ogasunak pertsona fisikoen sinadura elektronikorako onartutako ziurtagiri normalizatuak dira. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena telematikoki aurkezteko ez da beharrezkoa aitorpenean adierazitako datuei buruzko agiriak edo frogagiriak aurkeztea. Hala ere, dokumentazioa ez badator bat Ogasunak emandako informazio fiskalarekin, edo bertan ageri ez bada, telematikoki aurkeztutako aitorpenari erantsi behar zaio. Bulego birtuala: www.bizkaia.eus/errenta Aitorpena egun guztian zehar eta asteko zeinahi egunetan bidal daiteke, maiatzaren 2ko 00:00etatik ekainaren 30eko 24:00ak arte.

GARRANTZITSUA:: Ondarearen aitorpena telematikoki aurkeztu behar da.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

3. AURKEZPEN TELEMATIKOA

Page 17: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

17

Ogasunak 30.000 web proposamen egingo ditu, eta www.bizkaia.eus/errenta webean ikusi ahal izango dira

Proposamenak egiteko, Bizkaiko Foru Ogasunean dagoen informazioa –informazioa bidaltzeko betebeharra duten pertsona fisikoek eta juridikoek bidalitakoa– erabiliko da, baita aurreko ekitaldietako behin-behineko likidazioetan agertzen dena ere.

Apirilaren 18tik aurrera kontsultatu daitezke web proposamenak.

Datuetan sartzean, web proposamen hori badagoela dioen abisua ikusiko da. Proposamena ikusi ondoren, zergaduna edukiarekin ados badago, nahitaez berretsi beharko du, aurkezpena balioduna izan dadin

(itzultzekoak zein ordaintzekoak diren web proposamenak berretsi beharko dira).

Ez baldin badago ados proposamenaren edukiarekin, PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko du, beste edozein sistema erabiliz, aitorpena aurkezteko borondatezko epea bukatu aurretik, hau da, 2016ko ekainaren 30a baino lehen.

GARRANTZITSUA: web proposamena berresten ez bada, aitorpena ez da aurkeztutzat joko.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

4. WEB PROPOSAMENAK

Page 18: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

18

Aitorpenak egiteko, aurreko sistema horiek ez ezik, herritarrek PFEZaren aitorpenerako laguntza-programa informatikoa ere erabil dezakete eta inprimaki-eredu ofizialean ere aurkez dezakete, dena delakoa lortu duten errenta. Bi euskarriak www.bizkaia.eus/errenta webetik deskargatu ahal izango dira, apirilaren 18tik aurrera.

Itzultzeko aitorpenak edo zero emaitza dutenak Foru Ogasunak Bilbon (Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4), Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernika-Lumon, Getxon, Mungian eta Portugaleten dituen bulegoetan aurkez daitezke.

Ordaintzeko aitorpenak, berriz, Foru Ogasunaren finantza-erakunde laguntzaileetako edozeinetan aurkeztu beharko dira. (zerrenda www.bizkaia.eus/errenta webean)

Ordaindu beharra dakarten aitorpenak ordaintzeko, zergadunak epe bakarrean egin ahal izango du ordainketa, edo bi zatitan, interesik gabe. Aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

5. GAINERAKO AITORPENAK

Page 19: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

19

www.bizkaia.eus/errenta webean, errenta-aitorpenarekin lotutako informazioa fiskala eskuratu ahal da.

Datu fiskalen kontsultara sartzeko, errenta-gakoa behar da. Gako hori hainbat bidetatik ematen zaie zergadunei: telefonoz, telematikoki edo postaz.

Datuak zuzenean deskargatu ahal izango dira aitorpena egiteko programan. Aitorpena egiten denean, fitxategi bat sortzen da, aitorpena bidaltzeko edo inprimatzeko

Zerbitzu hori erabilgarri egongo da 2016ko apirilaren 18tik abenduaren 31ra arte, www.bizkaia.eus/errenta webaren bitartez

AURREIKUSPENEN ARABERA, DATU FISKALAK IKUSTEKO 1,7 MILIOI SARBIDE EGINGO DIRA KANPAINAN ZEHAR.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

6. DATU FISKALEN KONTSULTA

Page 20: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

20

Ezinbestekoa izango da:

• Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Birtualarekin konektatzeko errenta eta ondarearen aitorpenak aurkezteko orduan.

• Aitorpenak finantza-entitateetan egiteko,

• Datu fiskalak www.bizkaia.eus/errenta helbidean kontsultatzeko 2015eko errenta-aitorpenak bidaltzeko epea 2016ko ekainaren 30ean amaituko da

Ondarearen aitorpenen kasuan, nahitaez telematikoki aurkeztu behar direnez, epea luzatu egingo da eta epez kanpo ere bidali ahal izango dira.

ERRENTA-GAKOA bitarteko hauen bidez lor daiteke: jakinarazpen telematikoa, SMS mezua, posta elektronikoa eta posta arrunta.

Zergadunak aukera izango du aukeratzeko hurrengo ekitaldiko ERRENTA-GAKOA zer bidetik eskuratu nahi duen. Horretarako eskaera, telefonoz, inprimaki bat betez edo Internet bidez egin behar du.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

7. ERRENTA-GAKOA

Page 21: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

21

Rentanet Etxean proposamenak nahiz errenta-aitorpenak zuzentzeko prestatu den zerbitzua da. Zuzenketa berehala eta dohainik tramitatuko da. Teknikariek zergadunaren aurrean egingo dituzte horretarako izapideak:

- Foru Ogasunak Bilbon dituen bulegoetan (apirilaren 18tik 27ra bitartean; horretarako, baina, hitzordua eskatu behar da, apirilaren 4tik 26ra –egun biak barne–, 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.eus/errenta webean)

- Finantza-erakundeetan: aitorpenak egiteko zerbitzua duten banku eta aurrezki-kutxetan, maiatzaren 2tik ekainaren 17ra bitartean.

Errenta eta Ondare kanpaina amaitutakoan ere lanean jarraituko du zerbitzu horrek, Ogasunaren bulegoetan, 2016ko abenduaren 31ra arte.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

8. ZUZENKETAK

Page 22: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

22

Ekintza Data

Errenta eta Ondare kanpaina 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era

Itzultzeko Rentanet Etxean bidaltzea 2016ko apirileko lehen astetik aurrera

Ordaintzeko Rentanet Etxean bidaltzea

2016ko apirileko hirugarren astetik aurrera

Errenta-gakoa bidaltzea 2016ko apirilaren 11tik aurrera

Ordaintzeko diren proposamenak berrestea

Ekainaren 30era arte, egun hori barne

Datu fiskalak bistaratzea 2016ko apirilaren 18tik abenduaren 31ra

Web proposamenak berrestea 2016ko apirilaren 18tik ekainaren 30era

Proposamenak zuzentzea

Apirilaren 18tik 27ra, Ogasun Sailak Bilbon eta herrietan dituen bulegoetan. Bilboko bulegoetan hitzordua eskatu behar da, 901 503 000 telefonoan

edo www.bizkaia.eus/errenta webean

Aitorpenak egiten dituzten finantza-erakundeetan, 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 17ra

Beste aitorpen batzuen zuzenketak 2016ko maiatzaren 2tik aurrera, finantza-

erakundeetan eta Ogasun Sailak Bilbon eta herrietan dituen bulegoetan.

Errentako programa deskargatzea www.bizkaia.eus/errenta

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

Page 23: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

23

Kanpainaren DATA ofizialak: 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era.

Aurten, Errentaren kanpainarako, sare sozialetan gaude: Twitter (https://twitter.com/errentabizkaia) eta Facebook (https://www.facebook.com/errentabizkaia/). Kanpainari buruzko informazio zehatza emango da sare horietan: datak, zerbitzuak, gorabeherak eta beste datu garrantzitsu batzuk.

PFEZaren 575.000 aitorpen jasotzea aurrez ikusten da. Haietako % 75 inguru itzultzeko eta, guztira, 436 milioi euro itzuliko dira. Ordaintzekoak % 25 izango dira, eta 246 milioi euroko sarrerak aurrez ikusten dira.

Apirileko lehen astetik aurrera, aurrez egindako 350.000 aitorpen baino gehiago bidaliko dira etxeetara.

Ondarearen gaineko Zerga: 63 milioi euro, 6.900 zergadunenak.

Kenkari sozialak 567 milioi eurotik gorakoak izango dira.

Ondare-aitorpena soilik telematikoki aurkez daiteke.

PRENTSA TXOSTENA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

DATU GARRANTZITSUENEN LABURPENA

Page 24: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Prentsaurrekoa...4 PRENTSA TXOSTENA ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena 2014 2015

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015

2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era

www.bizkaia.eus

901 50 3000 facebook.com/errentabizkaia Twitter.com/errentabizkaia

www.bizkaia.eus/laguntzaile_osasuna