28
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 30era PRENTSA DOSIERRA

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 30era

PRENTSA DOSIERRA

Page 2: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

2

XEDEA

Zergadun bakoitzaren zergak gure gizarte osoaren onerako dira.

Page 3: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

2013ko errentaren datuak eta 2014ko aurreikuspena

3

2014ko errenta-aitorpen kopuruaren zenbatespena: 590.000. Itzultzeko: 430 milioi €. Ordaintzeko: 200 milioi €.

PFEZa

Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena

2013ko PFEZa 2014ko PFEZa

Kopurua % Zenbatekoa Batez bestekoa Kopurua % Zenbatekoa

Batez bestek

oa

Itzultzeko 457.267 % 78,08 -493.064.458 -1.078 448.000 % 76 -430.000.000 -960

Ordaintzeko 128.387 21,92% 190.822.559 1.486 142.000 % 24 200.000.000 1.410

GUZTIRA 585.654 % 100,00 -302.241.899 -516 590.000 % 100,00 -230.000.000 -397

Page 4: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

Ondarearen gaineko Zergari buruzko 2013ko datuak eta 2014ko aurreikuspena

4

2014ko zenbatespena Zergadun kopurua: 6.700 zergadun

Zenbatekoa: 84 milioi euro

2013 Kopurua Zenbatekoa

6.311 64.855.180

2014 Kopurua Zenbatekoa

6.700 84.000.000

Page 5: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

Epea eta betebeharrak

5

Aurkezteko epea

2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 30era

Betebeharra

•1. PFEZa:

Aitorpena aurkeztu behar dute 20.000 eurotik gorako laneko errentak eta

1.600 eurotik gorako kapitalaren etekin gordinak —salbuetsiak barne— eta

ondare-irabaziak dituzten pertsonek.

•2. Ondarea: Zergadunek aitorpena aurkeztu behar dute haien autolikidazioa ordaintzekoa

denean edo, hala izan ez arren, 2 milioi eurotik gorako ondarea dutenean.

Page 6: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

PFEZ BERRIA

6

2013ko kanpainak Batzar Nagusiek 2013ko otsailaren onetsitako iruzur fiskalaren aurkako neurri berriak eta Ondarearen gaineko Zerga berria jaso zituen, eta PFEZaren 2014ko kanpainan, berriz, lehenengoz aplikatuko dira Bizkaiko Foru Aldundiak egindako erreforma fiskal garrantzitsuaren ondorioz zerga berrietan egin diren aldaketak.

Page 7: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

PFEZ BERRIA: HELBURUAK

7

1. Ekarpen pertsonala zergapekoaren benetako gaitasun ekonomikoaren araberakoa dela bermatzea.

2. Zerga-tratamenduen ekitatea eta neutraltasuna bermatzea.

3. Jarduera ekonomikoa bultzatzea eta onura fiskalen eraginkortasuna handitzea.

4. Zergaren progresibotasuna handitzea.

5. Zerga-arauekin lortu nahi den helburuaren aurkako jokabideak desagerraraztea eta ekitatea handitzea.

Page 8: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ZENBAIT BERRIKUNTZA FISKAL Errenta 1

8

100eko 1 deflaktatzen dira baterako tributazioaren ziozko

murrizketak, kenkari pertsonalak eta tarifa orokorra. Kaleratzearen ondoriozko kalte-ordainen kasuan, muga ezartzen

da salbuetsitako kopuruan: 180.000 €. Jarduera ekonomikoen etekinak zehazteko zenbatespen

objektiboaren araubidea kentzen da (moduluak). Zerga-oinarriaren muga 35.000 eurotik 30.000 eurora murrizten

da, 65etik eta 75etik gorakoei dagokien kenkaria aplikatu ahal izateko.

Ohiko etxebizitza erostegatiko kenkariaren urteko mugak 1.530 eta 1.955 eurora gutxitzen dira.

Gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen indibidualak direla-eta, urteko muga 6.000 eurotik 5.000ra gutxitzen da. Horrez gainera, 52 urtetik gorakoek eginiko ekarpen eta kontribuzio gehituen araubidea kentzen da eta ezin da murrizketarik egin erretiro-adina bete eta hurrengo ekitalditik aurrera egindako ekarpenak direla-eta.

Page 9: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ZENBAIT BERRIKUNTZA FISKAL Errenta 2

9

Salbuespen berri bat ezartzen da Eskola Kirolaren arloan

monitore, arbitro, epaile, ordezkari, kirol arduradun, federazioko zuzendari tekniko eta entrenatzaile eginkizunak betetzeagatik jasotako etekinentzat: lanbide arteko gutxieneko soldataren muga du salbuespen horrek.

Berrikusi egin da prozedura judizial baten barruan ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabaziei aitortutako salbuespena. Eta zordunak eta zordunaren berme-emaileak ohiko etxebizitza ordainean emateko aukera jaso da.

Banandutako zergadunak. Atal berri bat sartu da, berrinbertitzeagatiko salbuespena egon dadin banandutako zergadunen etxebizitza familiarra eskualdatzen denean, etxebizitza hori eskualdaketaren aurreko bi urteetan bien ohiko etxebizitza izan ez bada ere, baina, hala ere, baldintza honekin: etxebizitzak ezkontide edo izatezko bikotekide ohiaren eta kenkaria sortzen duten ondorengoen ohiko etxebizitza izan behar du.

Page 10: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ZENBAIT BERRIKUNTZA FISKAL Errenta 3

10

Araubide berezia ezartzen da zenbait enpresetako bazkide

langileen kasuan, hain zuzen ere, lan-bizitza amaitu ondoren jaso behar zituzten baliabideak —eskubidez zegozkienak— enpresa horiei aldi baterako utzi zizkieten langileentzat, baldin eta erakundeok konkurtsoan egoteagatik baliabideok jasoko ez badituzte edo haien zati bat soilik berreskuratuko badute.

Mendeko finantza-ekarpenak. Kalifikazio zehatza ezartzen da mendeko finantza-ekarpenen titularrek gerta litezkeen egoera ezberdinetan lortzen dituzten errententzat eta malgutu egiten da errentak integratu eta konpentsatzeko zergan bertan arautzen den araubidea, errenta negatiboak izateak mendeko finantza-ekarpenen titularrei eragiten dizkien aparteko eta neurriz kanpoko ondorioak arintzeko. Aurreko horrekin bat etorriz, lehentasunezko partaidetzen eta mendeko zorraren titularrei ere aplikatzen zaie errenta negatiboak konpentsatzeko araubide berri hori.

% 20ra mugatzen da dohaintzak eta sindikatuetako nahiz alderdi politikoetako afiliazio-kuotak direla-eta dagoen kenkariaren zenbatekoa.

Page 11: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ZENBAIT BERRIKUNTZA FISKAL Errenta 4

11

Zergaren progresibotasuna handitzea. Tarifa orokorrean, likidazio-oinarrietarako tarte gehiago ezartzen dira: 92.310 eurotik gorakoa (% 46), 123.070 eurotik gorakoa (% 47) eta 179.460 eurotik gorakoa (% 49). Aurrezkiaren tarifan honako tributazio-tasa hauek ezartzen dira: % 20, lehenengo 2.500 euroetarako; % 21, 2.500-10.000 euro bitartean; % 22, 10.000-15.000 euro bitartean; % 23, 15.000-30.000 euro bitartean, eta % 25 gainerakoetarako.

Errenta irregularrak. 300.000 euroko muga ezartzen da lanaren, jarduera ekonomikoen eta kapitalaren ondoriozko etekin irregularrei aplika dakizkiekeen integrazio murriztuko portzentajeen aplikazioan.

BGAEen erreskatea. Kendu egin da BGAEetara egindako ekarpenak 5 urtean behin, integrazio murriztuarekin, erreskatatzeko aukera, eta baldintza horietan soilik behin egin ahal izango dira erreskateak plan bakoitzeko.

Page 12: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

KENKARI SOZIALEN zenbatespena 560,5 milioi euro

12

• Errenta aurkezpena egiten duten 65 urtetik gorako 114.000 bizkaitarrek 67 milioi euroko kenkariak egingo dituzte.

• 217.200 zergadunek ondorengoen ziozko kenkariak jasoko dituzte: 135

milioi euro. • 71.000 zergadunek 6 urtez beheragoko ondorengoen ziozko kenkariak

egin dituzte, guztira 16,9 milioi eurotik gora. • 53.400 pertsonak 55,2 milioi eurotik gorako kenkariak erabili dituzte

ezintasunen bat edukitzeagatik.

• Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria (eskuratzeagatik edo etxebizitza-kontua izateagatik) 170.000 bizkaitarri aplikatuko zaie: guztira, 160 milioi euro.

• 25.500 bizkaitar inguruk ohiko etxebizitza errentan hartzeagatiko kenkaria aplikatuko dute: guztira, 26,4 milioi euro.

• BGAEetarako eta antzekoetako ekarpenen zioz, errenta-aitorpena

aurkezten duten 170.000 bizkaitarrek 100 milioi eurotik gorako kenkariak aplikatuko dituzte.

Page 13: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

PFEZeko KENKARIAK - LABURPENA

DEDUCCIÓN POR DESCENDIENTES (art. 81 NF)

- Primero 579,00 585,00

- Segundo 716,00 724,00

- Tercero 1.210,00 1.223,00

- Cuarto 1.430,00 1.445,00

- Quinto y ss. 1.869,00 1.888,00

- < 6 años 331,00 335,00

>6 años y <16 años 50,00

DEDUCCION ANUALIDADES POR ALIMENTOS

- Primero 173,70 175,50

- Segundo 214,80 217,20

- Tercero 363,00 366,90

- Cuarto 429,00 433,50

- Quinto y ss. 560,70 566,40

DEDUCCIÓN POR ASCENDIENTE 276,00 279,00

DEDUCCIÓN POR DISCAPACIDAD

Con 33%-64% 771,00 779,00

Con => 65% o más Dependencia Moderada (Grado I) 1.101,00 1.113,00

Con => 75% y 15 puntos / Dependencia Severa (Grado II) 1.320,00 1.334,00

Con => 75% y 40 puntos / Gran Dependencia (Grado III) 1.649,00 1.666,00

DEDUCCIÓN POR EDAD > 65 AÑOS *Ver cuadro *Ver cuadro

DEDUCCIÓN POR EDAD > 75 AÑOS *Ver cuadro *Ver cuadro

(15% CANTIDADES ABONADAS)

DEDUCCIONES EN CUOTA 2013 2014

DE HECHO

FAMILIA MONOPARENTAL 3.628 3.665

REDUCCIONES POR TRIBUTACION CONJUNTA 2013

FAMILIA CONYUGAL Y PAREJAS4.176 4.218

2014

2014ko TARIFA OINARRI OROKORRA

TARTEAK KUOTA GAINERAKOA % MARJINALA

15.550,00 23,00 15.550,00 3.576,50 15.550,00 28,00 31.100,00 7.930,50 15.550,00 35,00 46.650,00 13.373,00 19.990,00 40,00 66.640,00 21.369,00 25.670,00 45,00 92.310,00 32.920,50 30.760,00 46,00

123.070,00 47.070,10 56.390,00 47,00 179.460,00 73.573,40 Hortik gora 49,00

TIPO (%)

20,00

21,00

22,00

23,00

25,00

**MINORACIÓN CUOTA 1.389,00

BASE DEL AHORROTARIFA 2014

2.500,01 - 10.000,00

10.000,01 - 15.000,00

15.000,01 - 30.000,00

30.000,01 En adelante

0,00 - 2.500,00

BASE

*KENKARIA ADINAGATIK

Adina Zenbatekoa

2013 2014

Zerga-oinarria ≤ 30.000 € (2013) >65 urte 330 334

Zerga-oinarria ≤ 20.000 € (2014) >75 urte 605 612

30.000 € < Zerga-oinarria ≤ 35.000 € (2013) >65 urte 330-0,066 (ZO-30.000)

334-0,0334(ZO-20.000)

20.000 € < Zerga-oinarria ≤ 30.000 € (2014) >75 urte 605-0,121 (ZO-30.000)

612-0,0612(ZO-20.000)

Page 14: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ONDAREAREN GAINEKO ZERGA

14

Ez dago berritasunik. Aurreko eskala bera mantentzen da, baina tarifa progresiboagoa da, tasa hauekin:

400.000 euroan uzten da ohiko etxebizitzagatiko salbuespenaren gehieneko zenbateko, eta

800.000 euroan, berriz, gutxieneko salbuetsia dela-eta zerga-oinarrian egin daitekeen murrizketa.

Page 15: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

Errenta 2014 kanpainarako zerbitzuak

15

Aurkezteko sistemak: • 1. Rentanet Etxean

• 2. Rentanet erakundeak

• 3. Aurkezpen telematikoa

• 4. WEB proposamenak • 5. Gainerako aitorpenak

Beste zerbitzu batzuk: • 6. Datu fiskalak

• 7. Errenta gakoa • 8. Zuzenketak

Page 16: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

1. Rentanet Etxean

16

Ogasunak berak egindako 350.000 aitorpen baino gehiago doan

bidaltzen dira zergadunen etxeetara. Enpresek, finantza-erakundeek edo beste erakunde batzuek zergadunen diru-

sarrerei, atxikipenei, inbertsioei, eta abarri buruz Bizkaiko Foru Ogasunari bidalitako datuak hartzen dira kontuan proposamenak egiteko. Informazio fiskalaren arabera egindako proposamen horietan emaitza bi izan daitezke: zergadunari bere kontuan dirua itzuli beharra edo zergadunak Foru Ogasunari ordaindu beharra.

Datak: martxoko azken astetik aurrera bidaliko dira etxeetara

zergadunaren aldekoak diren (haren kontuan itzulketa egin beharra dakarten) errenta-aitorpenen proposamenak. Foru Ogasunean diru-sarrera egiteko betebeharra dakarten proposamenak, berriz, apirilaren erditik aurrera bidaliko dira.

Zalantzak argitzeko eta galderak egiteko telefonoa: 901 503 000.

Page 17: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

1. Rentanet Etxean (itzultzeko)

17

ITZULTZEKO EMAITZA DUTEN PROPOSAMENAK (berdeak):

Proposamenaren edukiarekin ados egonez gero, zergadunak EZ DU EZER EGIN BEHAR, eta

maiatzeko lehenengo astean bere kontuan ordainduko zaio itzuli beharreko diru kopurua.

Datu errazen bat aldatu nahi bada (esate baterako, proposamenean ageri den helbideratze-kontua edo zerga-esleipenaren xedea —eliza katolikoari laguntzea eta/edo gizarte-intereseko beste xede batzuk—), edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori barne).

Zergadunak ezeztatu egiten badu itzultzeko emaitza duen proposamena, aitorpena egiteko eta/edo aurkezteko beste edozein modalitate erabili beharko du hura aurkezteko.

Egin nahi dituen aldaketak ez badira goian azaldutakoak:

a) Zergadunak, apirilaren 15etik 27ra (egun biak barne), Foru Ogasunaren Bilboko edo beste herrietako bulegoetara joan behar du, 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.net/ogasuna webean hitzordua eskatu ondoren.

b) Jasotako proposameneko daturen bat maiatzaren 4aren ondoren aldatu nahiko balu, berriz,

«Rentanet erakundeak» zerbitzuko edozein finantza-erakundetara edo Ogasun Sailak Bizkaiko zenbait herritan dituen bulegoetara joan beharko litzateke.

Erakunde laguntzaile batera joanez gero, aldaketak ekainaren 17ra arte bakarrik egin litezke.

Page 18: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

1. Rentanet Etxean (ordaintzeko)

18

ORDAINTZEKO EMAITZA DUTEN PROPOSAMENAK (urdinak): Edukiarekin ados egonez gero, zergadunak BERARIAZ BERRETSI beharko du, ekainaren

30a baino lehen, etxera bidali zaion proposamenean helaraziko zaion identifikazio-zenbakiaren bidez, honako bitarteko hauek erabilita:

901 440 201 telefonora deituz.

Internet bidez, www.bizkaia.net/errenta webean. Sakelako telefonoarekin SMS mezua bidaliz 638 444 555 zenbakira. Mezuan «Etxean» hitza jarri

behar du zergadunak, gero zuriune bat utzi eta, azkenean, identifikazio-zenbakia sartu behar du. Zenbaki hori proposamen-gutunean ageri da, nabarmenduta.

QR kodea erabiliz, gailu mugikor batetik. Ados dagoela adierazitakoan, PFEZaren aitorpena aurkeztutzat joko da eta Ogasunak

dirua kobratuko dio zergadunari, uztaileko lehenengo astetik aurrera.

Ordaintzeko proposamenean akatsen bat ikusten badu edo zerbait aldatu nahi badu, zergadunak 901 503 000 telefonora deitu beharko du, ekainaren 27ra arte (egun hori barne).

Proposamena berresten ez badu, ezeztatu egingo da, eta erabilgarri duen beste sistemetako edozein erabili beharko du zergadunak aitorpena aurkezteko.

Garrantzitsua: proposamena berresten bada errenta-aitorpena aurkeztutzat joko da; hala egin ezean ez da aurkeztutzat joko.

Page 19: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

2. Rentanet erakundeak (itzulketak 10 egunetan)

19

Errentaren kanpaina osoan, Foru Ogasunak gainbegiratuta, 6

finantza-erakunde laguntzaileetako (Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Caixabank eta Banco Sabadell) teknikariek, 300 bat sukurtsaletan, dohain eta modu pertsonalizatuan egingo dizkiete aitorpenak zergadunei, nahiz eta erakunde horietako bezeroak ez izan. Sukurtsalei buruzko informazioa hemen: www.bizkaia.net/errenta.

Aitorpena itzultzekoa bada, zenbateko hori zergadunak adierazitako

kontuan ordainduko da, gehienez ere 10 egun balioduneko epearen barruan.

Aitorpena ordaintzekoa bada, berriz, ordaindu beharrekoa zergadunak adierazitako kontu-zenbakian helbideratuko da.

Page 20: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

3. Aurkezpen telematikoa

20

Aurten, berritasun moduan, zergadunak Ogasun eta Finantza Sailaren bulego

birtualean sartu ahal izango dira, Errenta gakoa erabiliz, Errenta eta/edo Ondarearen aitorpenak aurkezteko. Gainera, aurreko urteetan bezala, Foru Ogasunak pertsona fisikoen sinadura elektronikorako onartzen duen edozein ziurtagiri erabil daiteke aitorpenok aurkezteko.

Errenta eta/edo Ondarearen aitorpena telematikoki aurkezteko, aitorpena Foru Ogasunaren programa informatiko ofiziala erabiliz egin behar da; www.bizkaia.net/errenta webetik deskargatu daiteke programa hori. Behin aitorpena eginda, programak berak aukera emango du Ogasunaren Bulego Birtualarekin harremanetan jartzeko, modu grafikoan eta errazean, eta konektatuta dagoen pertsona gidatuko du aurkezpena egin dezan.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena telematikoki aurkezteko ez da beharrezkoa aitorpenean adierazitako datuei buruzko agiriak edo frogagiriak aurkeztea. Hala ere, dokumentazioa ez badator bat Ogasunak emandako informazio fiskalarekin, edo bertan ageri ez bada, telematikoki aurkeztutako aitorpenari erantsi behar zaio.

Bulego birtuala: www.bizkaia.net/errenta. Aitorpena egun guztian zehar eta asteko zeinahi egunetan bidal daiteke,

maiatzaren 4ko 00:00etatik ekainaren 30eko 24:00ak arte.

Ondarearen aitorpena telematikoki aurkeztu behar da.

Page 21: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

4. Web proposamenak

21

Ogasunak 30.000 web proposamen egingo ditu, eta

www.bizkaia.net/errenta webean ikusi ahal izango dira.

Proposamenak zergadun jakin batzuentzat egiten dira, Sailak dituen datuak eta ezaugarri jakin batzuk oinarri hartuta aurretiaz aukeratutakoentzat, hain zuzen ere.

Apirilaren 15etik aurrera kontsultatu daitezke web proposamenak.

Datuetan sartzean, web proposamen hori badagoela dioen abisua ikusiko da. Proposamena bistaratu ondoren, zergaduna edukiarekin ados badago, nahitaez berretsi beharko du, aurkezpena balioduna izan dadin.

Ez baldin badago ados proposamenaren edukiarekin, PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko du, beste edozein sistema erabiliz, aitorpena aurkezteko borondatezko epea bukatu aurretik, hau da, 2015eko ekainaren 30a baino lehen.

Garrantzitsua: web proposamena berresten ez bada, aitorpena ez da aurkeztutzat joko.

Page 22: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

5. Gainerako aitorpenak

22

Aitorpenak egiteko, aurreko sistema horiek ez ezik, herritarrek PFEZaren

aitorpenerako laguntza-programa informatikoa ere erabil dezakete eta inprimaki-eredu ofizialean ere aurkez dezakete, dena delakoa lortu duten errenta. Bi euskarriak www.bizkaia.net/errenta webetik deskargatu daitezke, dohainik, apirilaren 15etik aurrera.

Itzultzeko aitorpenak edo zero emaitza dutenak Foru Ogasunak Bilbon

(Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4), Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernika-Lumon, Getxon, Mungian eta Portugaleten dituen bulegoetan aurkez daitezke.

Ordaintzeko aitorpenak, berriz, Foru Ogasunaren finantza-erakunde laguntzaileetako edozeinetan aurkeztu beharko dira.

Ordaindu beharra dakarten aitorpenak ordaintzeko, zergadunak epe bakarrean egin ahal izango du ordainketa, edo bi zatitan, interesik gabe.

Aurkezteko epea: 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 30era.

Page 23: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

6. Datu fiskalen kontsulta

23

Herritarrek, www.bizkaia.net/errenta webean, automatikoki

eskuratu ahal izango dute beren errenta-aitorpenarekin lotutako informazio fiskala, beren datuak egiaztatu ahal izango dituzte eta aitorpena egiteko erabili, programan deskargatuz.

Beste urte batzuetan bezala, aurreko urtean errenta-aitorpena aurkeztu duten pertsonei gutuna bidaliko zaie etxera eta, bertan, «Errenta gakoa» ageriko da. Zergadunek gako pertsonal hori erabiliko dute datu fiskalak kontsultatzeko. Bidalketak SMS edo posta elektroniko bidez ere egingo dira.

Zerbitzu hori erabilgarri egongo da 2015eko apirilaren 15etik abenduaren 31ra arte, www.bizkaia.net/errenta webaren bitartez.

AURREIKUSPENEN ARABERA, DATU FISKALAK IKUSTEKO 1,7 MILIOI SARBIDE EGINGO DIRA KANPAINAN ZEHAR.

Page 24: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

7. Errenta gakoa

24

Ezinbestekoa izango da aitorpenak finantza-erakundeetan egiteko eta www.bizkaia.net/errenta webean datu fiskalak kontsultatzeko.

Urte honetatik aurrera, Errenta gakoa Ogasuneko Bulego Birtualera sartzeko giltza izango da, Errenta eta/edo Ondarearen aitorpenak bidali ahal izateko. Errenta eta/edo Ondarearen aitorpena laguntza-programa erabiliz egin ondoren —orri honetatik bertatik deskarga daiteke—, programak esango dio zergadunari zer pausu eman behar duen artxibo bat sortu, Bulego Birtualera konektatu eta aitorpena modu erraz eta arinean bidaltzeko. Gainera, informazioa ere emango dio, gorabeherarik sortuz gero. Zerbitzu hau 2015eko ekainaren 30era arte egongo da erabilgarri errenta-aitorpenak bidaltzeko. Ondarearen aitorpenak aurkezteko epea luzatu egingo da, eta epez kanpo ere bidali ahal izango dira.

ERRENTA GAKOA bitarteko hauen bidez lor daiteke: jakinarazpen telematikoa, SMS mezua, posta elektronikoa eta posta arrunta.

Zergadunak aukera izango du aukeratzeko hurrengo ekitaldiko ERRENTA GAKOA zer bidetik eskuratu nahi duen; horretarako eskaera telefonoz, inprimaki bat betez edo Internet bidez egin behar du.

Page 25: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

8. Zuzenketak

25

Zergadunak aukera du Rentanet Etxean proposamenak nahiz

errenta-aitorpenak zuzentzeko. Zuzenketa berehala eta dohainik tramitatuko da. Teknikariek

zergadunaren aurrean egingo dituzte horretarako izapideak:

- Foru Ogasunak Bilbon dituen bulegoetan (apirilaren 15etik 27ra bitartean; horretarako, baina, hitzordua eskatu behar da, martxoaren 28tik aurrera, 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.net/errenta webean).

- Finantza-erakundeetan: aitorpenak egiteko zerbitzua duten banku eta aurrezki-kutxetan, maiatzaren 4tik ekainaren 17ra bitartean.

Errenta eta Ondare kanpaina amaitutakoan ere lanean jarraituko du

zerbitzu horrek, Ogasunaren bulegoetan, 2015eko abenduaren 31ra arte.

Page 26: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

Data nagusiak 2014ko Errenta kanpaina

26

Ekintza Data

Errenta eta Ondare kanpaina 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 30era

Itzultzeko Rentanet Etxean bidaltzea 2015eko martxoko azken astetik aurrera Ordaintzeko Rentanet Etxean bidaltzea 2015eko apirileko hirugarren astetik aurrera

Errenta gakoa bidaltzea 2015eko apirilaren 9tik aurrera Ordaintzeko diren proposamenak berrestea Ekainaren 30era arte, egun hori barne

Datu fiskalak bistaratzea 2015eko apirilaren 15etik abenduaren 31ra Web proposamenak berrestea 2015eko apirilaren 15etik ekainaren 30era

Proposamenak zuzentzea

Apirilaren 15etik 27ra, Ogasun Sailak Bilbon eta herrietan dituen bulegoetan. Bilboko bulegoetan hitzordua eskatu behar da, 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.net/errenta webean.

Aitorpenak egiten dituzten finantza-erakundeetan, 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 17ra.

Beste aitorpen batzuen zuzenketak 2015eko maiatzaren 4tik aurrera, finantza-

erakundeetan eta Ogasun Sailak Bilbon eta herrietan dituen bulegoetan.

Errentako programa deskargatzea www.bizkaia.net/errenta

Page 27: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

DATU GARRANTZITSUENEN LABURPENA Errenta eta Ondare kanpaina 2014

27

Kanpainaren DATA ofizialak: 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren

30era. PFEZaren 590.000 aitorpen jasotzea aurrez ikusten da. Haietako

% 76 inguru itzultzeko eta, guztira, 430 milioi euro itzuliko dira. Ordaintzekoak % 24 izango dira, eta 200 milioi euroko sarrerak aurrez ikusten dira.

Martxoko azken astetik aurrera, aurrez egindako 350.000 aitorpen baino gehiago bidaliko dira etxeetara.

Ondarearen gaineko Zerga: 84 milioi euro, 6.700 zergadunenak. Kenkari sozialak 560 milioi eurotik gorakoak dira. 2014ko kanpainak aldaketak dakartza PFEZean, aurten lehenengoz

aplikatuko baita Bizkaiko Batzar Nagusiek onetsitako erreforma fiskal garrantzitsua.

Aurten, berritasun moduan, aitorpenak telematikoki bidali ahal izango dira, Errenta gakoa erabiliz.

Ondare aitorpena soilik telematikoki aurkez daiteke.

Page 28: ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA - Bizkaia · edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori

ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015eko maiatzaren 4tik ekainaren 30era