of 80 /80
EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO III. BERDINTASUN PLANA EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAK diruz lagundutako proiektua Equipare koop.elk.txikiak egindako txostena

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO III. BERDINTASUN PLANA · Sestaon emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna garatu eta bultzatzeko. Helburua ... une oro jaioterriaren, adinaren, sexu

  • Author
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO III. BERDINTASUN PLANA · Sestaon emakumeen eta gizonen arteko...

  • EMAKUMEEN ETA GIZONEN

    ARTEKO III. BERDINTASUN

    PLANA

    EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAK diruz lagundutako

    proiektua

    Equipare koop.elk.txikiak egindako txostena

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    2

    EDUKIEN AURKIBIDEA

    1. SARRERA .......................................................................................................................................... 3

    2. III. PLANA EGITEKO PROZESUA ........................................................................................................ 4

    3. III. BERDINTASUN PLANAREN EDUKIAK ETA EGITURA .................................................................... 7

    4. III. BERDINTASUN PLANA INPLEMENTATU ETA GARATZEA ............................................................ 8

    5. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO GOBERNAMENDUA .......................10

    6. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ARLOAN ESKU HARTZEKO

    ARDATZAK .........................................................................................................................................21

    6.1 1. ARDATZA. EMAKUMEEN JABEKUNTZA ..............................................................................23

    6.2 2. ARDATZA: INGURUNE IRAUNKORREAN ERANTZUKIZUN BATERATUKO GIZARTE

    ANTOLAKETA, BARNERATZAILEA ETA ESTEREOTIPO SEXISTARIK GABE ......................................46

    6.3 3. ARDATZA. INDARKERIA MATXISTA ERROTIK ATERATZEA ................................................59

    7. III. BERDINTASUN PLANA JARRAITU ETA EBALUATZEA .................................................................71

    GRAFIKOEN AURKIBIDEA

    1. PROGRAMA. OSASUNARI, GORPUTZARI ETA SEXUALITATEARI DAGOKIONEZ, JABEKUNTZA

    PERTSONALA .....................................................................................................................................24

    2. PROGRAMA. EMAKUMEEN GARAPEN PERTSONALA ETA AUTONOMIA EKONOMIKOA ..............32

    3. PROGRAMA. EMAKUMEEN GIZARTE PARTAIDETZA ETA TALDEKO JABEKUNTZA BULTZATZEA ...39

    4. PROGRAMA. ZAINTZA ZEREGINAK ONARTZEA ETA ERANTZUKIZUN BATERATUAREN BIDEZ

    ADOSTEKO LAGUNTZA ......................................................................................................................47

    5. PROGRAMA. INGURUNE BARNERATZAILEA ETA ESTEREOTIPO SEXISTARIK GABEKOA

    BULTZATZEA ......................................................................................................................................53

    6. PROGRAMA. INDARKERIA MATXISTA: SENTSIBILIZAZIOA ETA PREBENTZIOA ..............................60

    7. PROGRAMA. INDARKERIA MATXISTA: ARRETA ETA ONARTU IZANA ............................................66

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    3

    1. SARRERA

    Sestaoko Udalak orain arte bi berdintasun plan egin eta inplementatu ditu. Azkenekoa amaitutakoan, Berdintasun Sailak 2015. urtean, ebaluatzeaz gain, prozesu parte-hartzailea bultzatu zuen eta udalerriko eragile ezberdinak (Udaleko Sailak, Berdintasunerako Emakumeen Eztabaida-gunea, ikastetxeak eta Sestaoko erakundeak nahiz elkarteak) nahasi zituen. Halaber, orokorrean, herritarrek esku hartu zuten. Helburua egungo errealitatearen diagnostikoa egitea eta udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egoera sakonean ezagutzea zen. Ohikoa da politika publikoek orokorrean herritarrentzat ekintzak garatzea eta, horretarako, emakumeengan eta gizonengan onura bera izango dutela pentsatzea. Esperientziak, ordea, kontrakoa dio. Pertsona guztiak berdintzat joz gero, elkarren artean aldeak eta desberdintasunak daudela baztertzea da. Berdintasuna eraikitzeko aldeak onartu behar dira eta emakumeek berdintasun kuota altuak lortu arren, gaur egun oraindik emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak dirau, egiturazkoa baita eta ezinbestez emakumeen aldeko ekintza positiboak inplementatzen jarraitu behar dira. Nahiz eta baliabide publikoak lortu eta horiez gozatzeko orduan, pertsona guztietarantz bideratu, ez dira berdinak emakume eta gizonentzat. Eta emakume guztietara modu berean ez dira iristen. Euren artean ere desberdintasunak eta aldeak daude. Adina, gizarte-maila, jaioterria, gaitasunak eta sexu aukera kontuan hartzeko aldagaiak dira, Sestaon bizi diren emakume ezberdinen beharrei erantzun nahi bada. Bi alderdi horiek, gure udalerrian berdintasunaren politiken bultzada oinarritzat hartuta. II. Berdintasun Plana ebaluatzeari esker, batetik, gobernamenduaren esparruan lorpenak eta zailtasunak, baita Udalean eta barneko funtzionamenduan berdintasunaren printzipioari buruzko integrazio eraginkorra ere identifikatu ziren. Bestetik, diagnostiko parte-hartzailea burutu zen eta, horren harira, egungo errealitatea ezagutzea eta, bide batez, berdintasunaren arloan etorkizuneko ekintza lerroak Sestaoko errealitateari moldatzea ahalbidetu zuen. Egindako lanetik abiatuta eta III. Plana gauzatzeko lan prozesuan urtebete eman ondoren, dokumentu hau aurkezten dugu. Nolanahi ere, hurrengo urteetan (2017. urtetik 2020. urtera) Sestaon emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan esku hartzeko lerro nagusiak, helburuak eta jarduerak ditu. III. Berdintasun Planak oinarrizko eta ezinbesteko tresna izan nahi du hurrengo urteetan Sestaon emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna garatu eta bultzatzeko. Helburua emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak murriztea eta, azken finean, udalerriko emakumeen egoera hobetzea da, une oro jaioterriaren, adinaren, sexu orientabidearen, aniztasun funtzionalaren eta etniaren arabera emakumeen aniztasuna kontuan hartuta.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    4

    2. III. PLANA EGITEKO PROZESUA III. Berdintasuna Plana 2016. urtean burutu da, lehenik eta behin, II. Planaren ebaluaziotik eta diagnostikoari buruzko azterlanean dauden emaitzetatik abiatuta. Bi horiek 2015. urtean egin ziren. III. Plana egiazko plana eta Sestaoko biztanleen ezaugarriei doitua izan zedin, egiteko orduan partaidetza eskatu da, hau da, adituek, politika publikoak bultzatzeko ardura duten udal langileek, politikak inplementatzean azken erabakia duten neurrian politikariek eta erakunde nahiz elkarteetako langileek, baita orokorrean herritarrek ere esku hartu dute.

    III. PLANA EGITEKO PROZESUAREN LABURPENA

    Abiapuntua

    Lehenengo fasean prozesua dinamizatzeko eta etorkizuneko Berdintasun Plana inplementatzen laguntzeko egiturak eratu ziren. Ildo horri jarraiki, bi egitura sortu ziren:

    1. Talde eragilea: maila politikoan arduradunek, Berdintasun Saileko teknikariak eta prozesua dinamizatzeko kontratatu den erakundeko teknikariak osatu zuten. Talde honek hurrengo funtzioak izan ditu: prozesua koordinatu, dinamizatu eta horri buruzko erabakiak hartzea, informazioa aztertzea eta emaitzak nahiz proposamenak gizarteratzea. Taldeak hilean behin egin ditu bilerak.

    2. Sailen arteko talde teknikoa: Udaleko sail ezberdinetako teknikariek eratu dute.

    Bere funtzio nagusia informazioa alderatu eta proposamenak egitea izan da, Udalaren zeharkako planetara edo sailen lehentasunetara moldatzeko. Talde hau bitan elkartu da maiatzean.

    Nahiz eta hasieran halako egituraren batean Berdintasunerako Eztabaida-guneak parte hartzea aurrez ikusia egon, azkenean prozesuaren barruan bere Eztabaida-gunean esku hartu du. Ildo horri eutsiz, informazioa eta proposamenak alderatu ditu, baita estrategiak diseinatu ere.

    OTSAILA 2016

    2016ko MARTXOA-EKAINA

    2016ko UZTAILA-URRIA

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    5

    Helburuak eta ekintzak definitzea Planaren helburuak eta ekintzak definitu eta lehentasunak emateko fasea martxotik ekainera bitartean izan zen. Fase honetan prozesua ireki zen eta, xede horrez, udalerriko eragile nabarmenekin hiru eztabaida-talde bultzatu ziren. Era berean, hiritarrekin lantegiak gauzatu ziren. Gizarteratzeko taldea: udalerriko gizarte erakundeek parte hartu zuten. Horiek emakumeentzat (baztertze arriskua dutenak, etorkinak, aniztasun funtzionalarekin, adinduak) ekintzak egiten dituzte.

    Hezte taldea: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, pertsona adinduentzako hezte zentroak eta lanbide heziketakoak parte hartu zuten.

    Gazteen taldea: ikastetxeetako neska-mutilak, Sestaoko talde feministakoak eta Beldur Barik programako partaide bat izan ziren.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    6

    Halaber, deia luzatu zitzaien gizarte erakundeei eta banakako pertsonei eta Sestaoko lau auzotan banatu ziren lantegian parte hartzeko. Helburua estrategiei eta ekintzei lehentasunak ematea eta Berdintasun Planari batzeko proposamenak adostea zen. Hala eta guztiz ere, bakoitzean jende gutxik parte hartu zuenez (bi pertsona besterik ez), lau auzoak elkartuz lantegi bakarra gauzatzea erabaki zen. Nolanahi ere, partaidetza horrekin lantegiaren metodologia parte hartzailea garatzeko aukera zegoen.

    Lantegi horretan 12 pertsona (11 emakume eta gizon bat) izan ziren eta gehienak tokiko elkarteen kideak ziren: MEDICUS MUNDI, AFISES, CÁRITAS, ALAITASUNA ABESBATZA, IJITOEN IDAZKARITZA, SIDERURGIA INTEGRALEKO LANGILEEN FUNDAZIOA, MOTORZALEEN ELKARTEA ETA NEBA-NEBA ELKARTEA.

    Egitura diseinatu eta III. Berdintasun Plana egitea Fase hau uztailetik urrira garatu zen eta III. Planaren zirriborroak egin ziren, alderatuak izateko eta, azkenik, teknikariek nahiz nahasitako sailetako politikariek baliozkotzeko. Era berean, III. Berdintasun Plana jarraitu eta ebaluatzeko estrategia diseinatu da. Hala, urtero jarraitu eta ebaluatzeko emaitzen adierazleak zehaztu dira eta azken ebaluaziorako eragin adierazleak definitu ere bai.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    7

    3. III. BERDINTASUN PLANAREN EDUKIAK ETA EGITURA Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legeak 7. artikuluan EAEko tokiko administrazioari ondorengoa burutzeko funtzioa esleitzen dio: “Gobernuaren plangintza orokorraren esparruan eta foru aldundien programazioaren barruan tokiko eremuari dagokion programazioa”. Ildo horri eutsiz, Berdintasun Plan honen esparrua EAEn Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana, EMAKUNDErena, da. Bere egitura horri moldatu zaio eta esku hartzeko lerroak nahiz gidalerroak jarraitzen ditu. Halaber, kontuan hartu beharreko edukiei erreparatzen die. Aurrekoaren harira, dokumentu honetan hurrengo edukiak aurki daitezke:

    Sestaon aldez aurretik berdintasun egoera aztertu osteko emaitzak. Helburu estrategiko eta operatiboak. Ekintzak. Ebaluazioaren adierazleak. Ekintzak inplementatzeko sail arduradunak. Kronograma, hau da, noiz egingo diren ekintzak. Ekintzarako aurrekontu esleipena. Plana inplementatu eta jarraitzeko koordinazio egiturak. Plana jarraitu eta ebaluatzeko sistema.

    Emakunderen VI. Planaren gidalerroei jarraiki, III. Plana bi atal handitan egituratzen da: batetik, berdintasunaren alde gobernamendua hobetzeko neurriak eta, bestetik, berdintasunaren eremuan esku hartzeko ardatzak.

    Berdintasunaren aldeko gobernamenduaren atalean guztira 59 neurri daude eta helburua, Sestaoko Udalari moldatuta, 4/2005 Legearen aginduak eta Emakundek zehaztutakoak jasotzea da, erakundean berdintasuna integratzeko eta tokiko administrazioek zer egin behar duten definitzeko. Berdintasunaren arloan esku hartzeko ardatzen atalean, Emakundek VI. Planean zehaztutakoetatik abiatuta, udalerriaren lanari eta errealitateari moldatu eta egokitu zaizkio. Hala, 7 programa eta guztira 18 helburu daude, hainbat ekintzekin batera.

    1. ardatza. Emakumeen jabekuntza. 2. ardatza. Ingurune iraunkorrean erantzukizun bateratuko gizarte antolaketa, barneratzailea eta estereotipo sexistarik gabekoa. 3. ardatza. Indarkeria matxista errotik ateratzea.

    Horiek esku hartzeko hiru ardatzak izanik eta helburua Sestaoko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoa ematea dela kontuan hartuta, honakoa azpimarratzea garrantzitsua da: azken helburu eta ardatz nagusia, berdintasuna lortzeko lana eta esku hartzea finkatzen dituena, biziaren iraunkortasuna dela eta, xede horrez, politika publikoen mamian pertsonen bizia jarri behar dela.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    8

    4. III. BERDINTASUN PLANA INPLEMENTATU ETA GARATZEA

    III. Berdintasun Planak 4 urteko indarraldia du, zehatz-mehatz esanda, 2017. urtetik 2020. urtera. Denboraldi hori luzatu ahal izango da, erabat bete ez bada eta politikariek onartu ondoren hala balioztatzen bada. Emakunderi horren berri eman beharko zaio. Planaren inplementazioa bultzatzeko buru, nagusiki, Berdintasun Saila da. Beraz, ekintza askoren arduraduna da eta, azken finean, jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu. Gobernamenduaren eremuak generoaren ikuspegia zeharka sartu eta nahia bitarteko ekonomiko nahiz giza baliabideen horniduraren bitartez langileen artean gaitasunak eskuratuz gauzatzeko apustu politikoarekin zerikusia du. Aurrekoa kontuan hartuta, Udalaren Sail guztiek parte hartuko dute, Udal osoaren zeregina baita berdintasuna integratzea eta modu horretan xedatzen dute berdintasunerako 4/2005 Legeak eta Emakunderen nahiz nazioarteko beste erakunde batzuen gidalerroek. Dena den, esku hartzeko hiru ardatzen kasuan, ekintzak bereziki herritarrentzat badira, Sail batzuek parte hartuko dute, baina ez guztiek. Helburuak eta jarduera eremuak hautatu dira eta lehentasuna eman zaie aukeren, beharren eta premien arabera. Batzuetan Sail batzuk (adibidez Gizarte Ekintza, Kultura eta Kirolak) ekintza askoren arduradunak dira; beste batzuek (esaterako Obrak eta Zerbitzuak eta Udaltzaingoa), berriz, oso partaidetza txikia dute. Modu berean, kasu jakinetan Sailek azken erantzukizuna dute eta besteetan erantzukizuna partekatua da edo sail laguntzaileak dira. Plana inplementatu eta garatzeko, egiturak sortu behar dira, Udalaren Sail eta Zerbitzu desberdinen artean berdintasunaren arloan beharrezko lankidetza eta koordinazioa antolatzeko.

    III. BERDINTASUN

    PLANA

    Berdintasuna Arloa

    Departamentu arteko koordinazioa

    Erakunde arteko koordinazioa

    Parte-hartze soziala

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    9

    Berdintasun Saila III. Plana inplementatzeko orduan, bultzada Udaleko Berdintasun Sailak emango dio, emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzez arduratzen baita Udalean. Berdintasun Sailak Udalaren barruan ez du berariazko atalik eta Gizarte Ekintza Sailean integratuta dago. Hala eta guztiz ere, zinegotzigo berezia du, gizarte ekintzarako politiketatik at, berdintasun politikak ikusarazteko. Sailen arteko lankidetza eta koordinazioa Berdintasunaren aldeko gobernamenduaren eremuan neurri batean jasotako moduan, Berdintasun Plana behar bezala inplementatzeko sailen arteko taldea sortzea proposatzen da. Sail ezberdinetako langileek osatuko dute, III. Planean dauden ekintzak inplementatzeko erantzukizuna eta jarduteko gaitasuna badute. Taldeak, besteak beste, ondorengo funtzioak izango ditu: III. Plana inplementatzeko urteko plangintza antolatzea, jarraitzea, Sail desberdinen arteko ekintza erkideak koordinatzea eta urtero ebaluatzea. Erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza Garrantzitsua da adieraztea Udaleko Berdintasun Sailak modu koordinatuan diharduela bestelako berdintasun sailekin, Udala BERDINSAREAn (berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurkako euskal udalerrien sarea) sartuta dagoen neurrian. Aipatu erakundea Eudelek eta Emakundek bultzatu dute. Horri esker, udal politikak ez dira isolatuak egiten eta EAEn gainerako tokiko politiken garapenarekin bat datoz. Beste gai bati eutsiz, EMAKUNDE eta Bizkaiko Foru Aldundia dira erreferentziazko bi erakundeak III. Planean dagoen jarduera guztia kokatzeko, hortaz, Plana inplementatu eta abian jartzeko orduan, bi erakundeek eskaintzen dituzten lan prozesuak, baliabideak eta tresnak kontuan hartuko dira. Hala, planaren inplementazioa aukera horiei moldatuko zaie. Gizarte lankidetza eta partaidetza Berdintasun Sailak Berdintasunerako Sestaoko Emakumeen Eztabaida-gunea du. Eztabaida-gunea emakumeen elkarteek eta elkarte edo erakunde mistoetan esku hartzen duten emakumeek parte hartzeko espazio irekia da. Bigarren kasuan elkarte edo erakundeek zuzenean emakumeekin lan egin eta hori bultzatzen dute edo beren jarduerarekin udalerrian berdintasuna sustatzen dute. Halaber, emakumeek banaka parte har dezakete, Sestaon berdintasunaren alde lanean jarduteko interesa badute. Eztabaida-gunea gutxienez hilean behin biltzen da eta Berdintasun Sailaren ardura da erakunde partaideekin etengabe koordinatzea, horregatik, Planaren inplementazioa jarraitzeko eta ebaluazioan parte hartu ahal izateko, espazio bera erabiltzea proposatzen da. Gainera, funtsezko eragile suertatuko da, III. Planaren ekintzak eta programak gauzatzeko orduan, ezagutzak azaltzeari begira edo bestelakoetan bultzatzailea edo laguntzailea den heinean.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    10

    5. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO GOBERNAMENDUA Lehenengo eremuak, gobernamenduari dagokionak, generoaren ikuspegia zeharka erabiltzeko eta nahia bitarteko ekonomikoen eta giza baliabideen horniduraren bitartez eta udal langileei gaitasunak eskuratuz lortzeko apustu politikoarekin zerikusia du. Mainstreaming-a edo generoa zeharkatzea berdintasun politikak eta generoaren ikuspegia sartzeko neurri guztiak bultzatzeko orduan oinarrizko estrategia da III. Planean.

    GOBERNAMENDUA HOBETZEKO NEURRIAK

    1. III. Berdintasun Plana Udaleko sail guztiei aditzera ematea. 2. Sailen arteko egitura teknikoa (berdintasunerako talde teknikoa-BTT) sortu eta

    abian jartzea, berdintasun-politikak koordinatu, jarraitu eta ebaluatzeko. 3. III. Berdintasun Plana jarraitu eta ebaluatzea. 4. III. Berdintasun Plana herritarrei aditzera ematea. 5. Udalak egiten dituen kontratuetan berdintasunaren irizpideak edota klausulak

    sartzea. 6. Tokiko arautegian generoaren ikuspegia sartzea. 7. Ordezkaritza politikoan eta udal-organoetan emakumeen eta gizonen arteko

    konposizio orekatua sustatzea. 8. Herritarren partaidetza organoetan eta herri-epaimahaien konposizioan aniztasun

    funtzionala eta jatorrizkoa ikus dadin sustatzea. 9. Udalak egindako estatistika, azterlan eta txostenetan generoaren ikuspegia

    sartzea. 10. Hitzarmenetan eta diru-laguntzetan berdintasunaren irizpideak sartzea. 11. Mintzaira eta irudi ez-sexistak erabiltzen direla bermatzea. 12. Udal langileen artean berdintasunaren arloan sentsibilizazioa bultzatzea. 13. Udaleko teknikariei berdintasunaren arloan bitartekoez baliatzea. 14. Gainerako udal politikekiko Berdintasun Sailaren bultzada sendotzea. 15. Berdintasun Zerbitzuaren bideragarritasuna bermatzea. 16. Barnean estrategia gauzatzea hurrengoei buruzko alderdiak kontuan hartzeko:

    banaketa horizontala murriztea, lana, norbera eta familia bateratzeko neurriak eta jazarpen sexista nahiz sexu jazarpena prebenitzea.

    Ondoren, hurrengo tauletan, eremu honetan inplementatuko diren helburuak eta ekintzak, sail arduradunak, egutegia eta ebaluazio adierazleak deskribatuko dira.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    11

    1. HELBURU ESTRATEGIKOA. Berdintasun-politiken inplementazioa eta ebaluazioa bultzatzea eta udalerrian ikus dadin sustatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna

    Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    1.1. helburu operatiboa. III. Berdintasun Plana

    Udaleko sail guztiei aditzera ematea.

    1.1.1. III. Plana hedatzeko agiria egitea. • Udalean III. Planaren dokumentua ezagutzen duen langileen kopurua. • Udalean bere lana egiteko III. Plana kontuan hartzen duen langileen kopurua. • Udalean Berdintasun Sailari III. Planaren inguruko informazio berezia eskatzen dion langileen kopurua.

    Berdintasuna

    1.1.2. III. Plana hedatzeko estrategia gauzatzea. Helburua nahasitako sailetako eta zerbitzuetako pertsonei aditzera ematea da.

    Alkatetza-

    Prentsa

    1.1.3 Eskatzen duten arlo eta pertsonei III. Planari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzea.

    Berdintasuna

    1.2. helburu operatiboa. Sailen arteko egitura

    teknikoa (berdintasunerako talde teknikoa-

    BTT) sortu eta abian jartzea, berdintasun-

    politikak koordinatu, jarraitu eta ebaluatzeko.

    1.2.1. Berdintasunerako talde teknikoa osatuko

    duten pertsonen profila zehazteko orduan kontuan

    hartuko diren irizpideak definitu eta baliozkotzea.

    • Berdintasunaren talde teknikoa osatzen duen teknikarien kopurua (emakumeak eta gizonak). • Berdintasunerako talde teknikoan ordezkatutako sailen kopurua. • Izandako bilera kopurua. • Bilera bakoitzean partaideen kopurua (gizonak eta emakumeak). • Bilera bakoitzean parte hartzen duen sail kopurua.

    Berdintasuna

    1.2.2. Sail bakoitzean berdintasunerako talde teknikoaren kide izango den pertsona teknikoa izendatzea.

    Sail guztiak

    1.2.3. Berdintasunerako talde teknikoak garatuko dituen funtzioak zehaztea eta bileren kopurua, baita horien aldizkakotasuna ere definitzea.

    Berdintasune

    rako talde

    teknikoa

    1.2.4. Berdintasunerako talde teknikoa osatzen duten pertsonek parte hartzeko baliabideak bermatzea.

    Sail guztiak

    1.2.5. Sail bakoitzak aurrekontuaren ehuneko bat gordetzea, politika sektorialak garatzeko orduan berdintasun-politikak zeharka sartzeko.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    12

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    1.3. helburu operatiboa. III. Berdintasun Plana

    jarraitu eta ebaluatzea.

    1.3.1. Jarraitu eta ebaluatzeko tresna

    diseinatzea. • Jarraitu eta ebaluatzeko izandako bilera kopurua. • Bilera bakoitzean partaideen kopurua (gizonak eta emakumeak). • Bilera bakoitzean parte hartzen duen sail kopurua. • Jarraipen eta azken ebaluazioari buruzko urteko txostenen kopurua. • Udalaren Osoko Bilkuraren aurrean aurkezpenen kopurua. • Deuseztatu, berriz formulatu edota erantsitako ekintzen kopurua. • Udalean urteko jarraipen txostena eta Planaren azkeneko ebaluazioa ezagutzen duen langileen kopurua. • Plana jarraitu eta ebaluatzeko Emakumeen Eztabaida-gunean izandako bilera kopurua.

    Berdintasuna

    1.3.2. Urtero txostena egitea, Planaren ekintzen lorpenak zehazteko eta hurrengo ekintzak programatzeko. Udalaren Osoko Bilkurari aurkeztuko zaio.

    Sail guztiak

    1.3.3. III. Planaren indarraldia amaitutakoan, azkeneko ebaluazio txostena burutzea eta Udalaren Osoko Bilkurari aurkeztea.

    1.3.4. Barnean Berdintasun Planaren lortze-mailaren berri ematea: lorpenak, zailtasunak eta erronkak.

    Berdintasuna

    1.3.5. Berdintasunerako Sestaoko Emakumeen Eztabaida Gunearen partaidetza III. Berdintasun Plana jarraitzean eta ebaluatzean bermatzea.

    1.4. helburu operatiboa. III. Berdintasun Plana

    herritarrei aditzera ematea.

    1.4.1. III. Berdintasun Planaren dibulgazio-agiria

    egitea. • III. Plana aditzera emateko herri aurkezpenen kopurua. • Planaren jarraipen eta ebaluazioari buruz berri emateko aurkezpenen kopurua. • Aurkezpenetan parte hartzen duen pertsonen kopurua (G eta E). • Aurkezpenetan parte hartzen duen gizarte erakundeen kopurua. • Plana ezagutzeko Berdintasun Sailera hurbiltzen den pertsonen kopurua. • Plana ezagutzeko interesa duen gizarte erakundeen kopurua. • Berdintasun Sailaren eta herritarren artean komunikatzeko kanalen kopurua.

    Berdintasuna

    1.4.2 III. Herritar guztientzat irekia, Berdintasun Plana aurkezteko jarduera antolatzea.

    Berdintasuna,

    Partaidetza

    1.4.3. Berdintasun–politiketan nahasitako gizarte-eragile guztien artean III. Berdintasun Plana zabaltzea.

    1.4.4. Komunikazio eta koordinaziorako bideak zehaztea, III. Berdintasun Plana herritar interesdunei jakinarazteko.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    13

    2. HELBURU ESTRATEGIKOA. Udalaren jardueran generoaren ikuspegia sartzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna

    Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    2.1. helburu operatiboa. Udalak egiten dituen

    kontratuetan berdintasunaren irizpideak

    edota klausulak sartzea.

    2.1.1. Kontratazioaren agiri guztietan nahitaez

    erantsi beharreko berdintasun-klausulak jasoaz,

    instrukzioa gauzatzea. Ezinbestez hurrengoak izango

    ditu: mintzaira ez-sexista erabiltzea, datuak

    bereiziak jasotzea, berdintasunari buruzko legearen

    kontra ez joatearen aitorpena, etab.

    • Berdintasun klausulak sartu dituen kontratuen kopurua. • Sartu den klausulen kopurua eta mota. • Saileko arreta eskaini den kontsulten kopurua.

    Kontratazioa,

    Berdintasuna

    2.1.2. Kontratu mota desberdinetarako klausulak, kontratazio bakoitzari molda dakizkiokeenak eta azter daitezkeenak, zehaztea.

    2.1.3. Kontratazioak izapidetzean berdintasun klausulak sartzeko sail desberdinei aholkatzea.

    2.2. helburu operatiboa. Tokiko arautegian

    generoaren ikuspegia sartzea.

    2.2.1. Politikariei eta Alkatetzako, Idazkaritzako

    nahiz Kontu-hartzailetzako langileei, beren sailetara

    egokitu ostean, berdintasunaren eremuan

    prestatzea eta sentsibilizatzea.

    • Prestakuntzen kopurua. • Partaideen kopurua (E eta G). • Ebaluatutako arautegien kopurua. • Txostena egin ondoren moldatutako neurrien kopurua.

    Langileak, Berdintasuna

    2.2.2 Zer tokiko arautegik izan dezakeen generoaren eraginari buruzko txostena aztertzea.

    Idazkaritza,

    Alkatetza,

    Berdintasuna

    2.2.3. Generoaren eraginari buruzko txostenak egiteko instrukzioa gauzatzea.

    Idazkaritza,

    Berdintasuna

    2.2.4. Arautegian generoaren ikuspegia sartu ahal izateko sail ezberdinei aholkatzea.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    14

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    2.3. helburu operatiboa. Ordezkaritza

    politikoan eta udal-organoetan emakumeen

    eta gizonen arteko konposizio orekatua

    sustatzea.

    2.3.1. Udal-gobernuan emakumeen eta gizonen

    arteko konposizio orekatua sustatzen duten

    irizpideak sartzea.

    • E eta Gen arteko konposizio orekatua sustatzeko ordezkaritza organo eta espazioetan sartu den irizpideen kopurua.

    Gobernu

    Batzarra

    2.3.2. Batzordeen konposizioan, izendapen libreko karguetan, hautespen epaimahai eta auzitegien konposizioan, udal kontseiluetan, partaidetza organoetan eta gainerako Udalaren administrazio-organoetan emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua sustatzen duten irizpideak kontuan hartzea. Sail guztiak

    2.3.3. Erakundeak udal-ordezkaritza duen ekitaldi guztietan, bereziki, tradizioz gizonak nagusi diren horietan emakumeen presentzia sustatzea eta alderantziz egitea usadioz emakumeak nagusi diren ekitaldietan (sariak emateko ekitaldiak, komunikabideen aurrean agerraldiak, galak, etab.).

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    15

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    2.4. helburu operatiboa. Herritarren

    partaidetza organoetan eta herri-

    epaimahaien konposizioan aniztasun

    funtzionala eta jatorrizkoa ikus dadin

    sustatzea.

    2.4.1. Udal-kontseiluen eta herritarren partaidetza-

    organoen konposizioan emakumeen eta gizonen

    arteko ordezkaritza orekatuaz gain, aniztasun

    funtzionala eta jatorrizkoa ikusaraz dadin sustatzen

    duten irizpideak sartzea. • Beste kultura batzuetatik datozen emakumeek eta aniztasun funtzionala dutenek parte hartzeko herritarren ordezkaritza organo eta espazioetan sartu den irizpide kopurua.

    Partaidetza

    2.4.2. Sariak emateko ekitaldietan, festetan eta herri epaimahaietan emakumeen presentzia sustatzea.

    Kultura,

    Euskara,

    Kirolak,

    Gazteria,

    Partaidetza,

    Berdintasuna

    2.5. helburu operatiboa. Udalak egindako

    estatistika, azterlan eta txostenetan

    generoaren ikuspegia sartzea.

    2.5.1. Estatistikak, galdeketak eta datuak biltzen

    direnean sistematikoki sexuaren aldagaia sartzea.

    • Sexuaren aldagaia integratzeko aldatu den aplikazio informatikoen kopurua. • Sexuaren arabera datuak bereizita kontuan hartzen dituzten sailak. • Emakumeen aniztasuna kontuan hartzeko diseinatu den adierazleen kopurua. • Emakumeen aniztasunari erreparatzen dion azterlanen kopurua.

    Sail guztiak

    2.5.2 Sail bakoitzak, kontratatutako zerbitzuek eta bultzatutako programek egiten dituzten urteko txostenetan eta ebaluazio txostenetan datuak sexuaren arabera bereizita biltzen direla bermatzea.

    2.5.3 Aldaketa tekniko egokiak egitea, datuak sexuaren aldagaiaren arabera bereizita agertzeaz gain, beste aldagai batzuk gurutzatuta (jatorria, adina, etab.) ustiatzeko.

    Estatistika,

    Informatika,

    Berdintasuna

    2.5.4. Emakumeen aniztasunari erantzuten dion errealitatea errazago ulertzeko adierazle bereziak definitzea. Berdintasuna

    2.5.5. Hainbat eremu interesgarritan emakumeen izaera eta posizioaren aniztasunari erreparatuz azterlan bereziak egitea.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    16

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    2.6. helburu operatiboa. Hitzarmenetan eta

    diru-laguntzetan berdintasunaren irizpideak

    sartzea.

    2.6.1. Sail desberdinen diru-laguntza publikoetan

    berdintasunaren irizpideak sartzea. Hala,

    generoaren estereotipoak eta rolak gainditzeko

    alderdiak, emakumearen jabekuntza, erantzukizun

    bateratua eta indarkeria matxista errotik ateratzea

    kontuan hartzeari erreparatuko zaio.

    • Hitzarmenetan eta diru-laguntzetan sartu den berdintasun irizpideen kopurua. • Berdintasun irizpideak eransten dituen hitzarmenen eta diru-laguntzen ehunekoa. • Sexuaren arabera informazioa bereizia duen justifikazio txostenen ehunekoa.

    Kultura,

    Gizarte Ekintza,

    Kirolak,

    Berdintasuna

    2.6.2. Sail desberdinen diru-laguntza publikoetan berdintasunaren irizpideak sartzea, erakundeen zuzendaritza batzarretan emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua sustatzeko.

    2.6.3. Diruz lagundutako jardueren eta programen jakinarazpenak, publizitatea eta hedapen elementuak daudenean mintzaira ez-sexista eta estereotipoak ez diren irudiak erabiltzearen betebeharra diru-laguntza publikoetan sartzea.

    2.6.4. Diru-laguntzei buruzko deialdien oinarrietan justifikazio txostenak aurkeztean honakoek ezinbestez agertu behar dutela adieraztea: batetik, informazioak sexuaren arabera bereizita eta, bestetik, emakumeen eta gizonen berdintasunerako jarduerak izan duen eraginari buruzko informazioak.

    2.6.5. Udalarekin sinatutako hitzarmenetan eta zuzeneko diru-laguntzetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.

    Kultura,

    Gizarte Ekintza,

    Kirolak,

    Berdintasuna

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    17

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    2.7. helburu operatiboa. Mintzaira eta irudi

    ez-sexistak erabiltzen direla bermatzea.

    2.7.1. Mintzaira eta irudi ez-sexistak erabiltzearen

    arloan Udaleko langile guztiei prestakuntza

    eskaintzea.

    • Prestakuntzen kopurua. • Langile partaideen ehunekoa (emakumeak eta gizonak). • Saileko arreta eskaini den kontsulten kopurua. • Jasotako aholkularitzarekiko sailen asetze maila. • Mintzaira edo irudi ez-sexistak erabiltzen dituen dokumentuen ehunekoa.

    Langileak,

    Berdintasuna

    2.7.2 Sail bakoitzak Udalean dituen txantiloiak, inprimakiak, fitxak eta ereduak berraztertu eta zuzentzea.

    Sail guztiak

    2.7.3. Karteletan, kanpainetan eta bestelako tresnetan emakumeen eta gizonen irudi bateratzaileak eta estereotiporik gabekoak erabiltzen direla berraztertu eta zuzentzea. Udal sailak eta azpikontratatutako udal zerbitzuak nahiz baliabideak kontuan hartuko dira.

    2.7.4. Agiriak, kontratu dokumentuak, ebazpenak eta kontratazio espedienteen gainerako administrazio egintzak idaztean sail desberdinei aholkuak ematea, mintzairaren erabilera sexista saihestu eta zuzentzeko, baita irudi bateratzaileak eta estereotiporik gabekoak erabiltzeko ere.

    Berdintasuna

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    18

    3. HELBURU ESTRATEGIKOA. Berdintasunaren eremuan prestatu eta gaitzeari buruz sentsibilizatzea eta hori bultzatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna

    Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    3.1. helburu operatiboa. Udal langileen

    artean berdintasunaren arloan

    sentsibilizazioa bultzatzea.

    3.1.1. Berdintasunaren arloan politikari guztientzat

    urteko sentsibilizazio saioa eskaintzea eta urtero

    eremu ezberdinak azpimarratzea.

    • Partaideen kopurua (E eta G). • Partaideen asetze maila (E eta G). • Partaideen motibazio maila (E eta G) • Berdintasunean prestakuntzaren bat egiten duen politikarien % (E eta G).

    Berdintasuna

    3.1.2. Berdintasunaren arloan udal langileentzat urteko sentsibilizazio saio orokorra eskaintzea.

    3.2. helburu operatiboa. Udaleko teknikariei

    berdintasunaren arloan bitartekoez

    baliatzea.

    3.2.1. Enplegu publikoa lortu eta sustatzeko

    hautespen prozesuetan eta Udalak irakatsitako

    prestakuntzetan berdintasunaren eremuko edukiak

    sartzea.

    • Enplegu publikoaren prozesuetan berdintasunaren arloan edukien kopurua. Prestakuntza jaso duen langileen kopurua (E eta G).

    Langileak,

    Berdintasuna

    3.2.2. Teknikariei beren ekintzetan berdintasunaren irizpideak berariaz aplikatzeko gaitasun praktikoa eskaintzea.

    3.2.3. Ekintzetan berdintasunaren eta aniztasunaren irizpideak integratzeko Berdintasun Sailak aholkularitzaren zerbitzua eskaintzea. Berdintasuna

    3.2.4 Norbera banaka gai dadin bultzatzeko berdintasunaren eremuan dokumentazioa, azterlanak eta argitalpenak eskuratzea.

    3.2.5. HAEE edo bestelako erakundeek berdintasunari buruzko prestakuntza eskaintzean udal langileen partaidetza sustatzea.

    Langileak

    3.2.6. Beste erakunde publiko batzuek edo bestelako erakundeek antolatu ostean, berdintasunerako prestakuntza ekintza sektorialetan sail ezberdinen partaidetza sustatzea.

    Sail guztiak

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    19

    4. HELBURU ESTRATEGIKOA. Udalaren Berdintasun Saila sendotzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    4.1. helburu operatiboa. Gainerako udal

    politikekiko Berdintasun Sailaren bultzada

    sendotzea.

    4.1.1. Pixkana Berdintasun Sailera bideratutako

    aurrekontua areagotzea. • Berdintasun Sailaren gaiei buruzko gobernu taldearen ekitaldi eta agerraldi publikoen kopurua. • Berdintasun Sailak gauzatutako jarduera eta ekintzei buruzko prentsaurrekoen eta prentsa oharren kopurua.

    Alkatetza

    4.1.2. Berdintasunaren politiketarako komunikazio estrategia berezia egitea.

    Berdintasuna,

    Alkatetza-

    Prentsa

    4.2. helburu operatiboa. Berdintasun

    Zerbitzuaren bideragarritasuna bermatzea.

    4.2.1. Berdintasunari buruzko politika publikoak

    garatzeko giza baliabide adituak, udalerriaren

    beharrei behar bezala erantzuten dizkietenak,

    bermatzea. • Zerbitzuko teknikariek berdintasunean izandako prestakuntza orduen kopurua. • Berdintasun zerbitzua hobetzeko identifikatu den ekintzen kopurua.

    Alkatetza,

    Langileak

    4.2.2. Berdintasun Planean planteatutako helburuak kontuan hartuta, Berdintasun Sailaren beharrei buruzko diagnostikoa egitea.

    Berdintasuna

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    20

    5. HELBURU ESTRATEGIKOA. Udalaren barneko funtzionamenduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak aurrera egin dezan bultzatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna

    Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    5.1. helburu operatiboa. Barnean estrategia

    gauzatzea hurrengoei buruzko alderdiak

    kontuan hartzeko: banaketa horizontala

    murriztea, lana, norbera eta familia bateratzeko

    neurriak eta jazarpen sexista nahiz sexu

    jazarpena prebenitzea.

    5.1.1. Banaketa horizontala murrizteko

    kontratazioetan ekintza positiboaren neurriak

    hartzea.

    • Bereizte horizontala murrizteko inplementatu den neurrien kopurua. • Udaleko langileei dagokienez, familiaren, pertsonaren eta lanaren bizia hobe bateratzeko identifikatu den neurrien kopurua. • Jazarpen sexuala eta sexista prebenitzeko protokoloa onartua. Protokoloa ezagutzen duen langileen kopurua.

    Langileak

    5.1.2. Langileei dagokienez, familiaren bizia, lanekoa eta norberarena bateratzeko beharrei buruzko diagnostikoa burutzea.

    Berdintasuna,

    Langileak

    5.1.3. Indarkeria matxistaren eremuan langileen prestakuntza erraztea.

    5.1.4. Udalean sexu jazarpena eta sexista prebenitzeko protokoloa egitea.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    21

    6. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ARLOAN

    ESKU HARTZEKO ARDATZAK Esku hartzeko EMAKUNDEren VI. Berdintasun Planak xedatzen dituen ardatzak kontuan hartuta, atal honetan gure esku hartzeko ardatzak aurkeztuko ditugu, udalerriaren lanari eta errealitateari moldatu eta egokitu ostean, 3. kapituluan aipatu eta azaldu den bezala. Esku hartzeko hiru ardatzak hurrengoak dira:

    1. Emakumeen jabekuntza. 2. Ingurune iraunkorrean erantzukizun bateratuko gizarte antolaketa, barneratzailea eta

    estereotipo sexistarik gabekoa. 3. Indarkeria matxista errotik ateratzea.

    Horiek esku hartzeko hiru ardatzak izanik eta helburua Sestaoko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoa ematea dela kontuan hartuta, honakoa azpimarratzea garrantzitsua da: azken helburu eta ardatz nagusia, berdintasuna lortzeko lana eta esku hartzea finkatzen dituena, biziaren iraunkortasuna dela eta, xede horrez, politika publikoen mamian pertsonen bizia jarri behar dela. Bai pertsonentzat, bai naturarako, garrantzitsuena bizia mantentzea da, baina ez mantentzea bakarrik, baita modu iraunkorrean egitea ere, horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu berdintasun politiketan eta gainerako politika publikoetan azkeneko helburua hurrengoa izatea: baldintzak eskaini eta bermatzea, aniztasun eta errealitate ezberdinei erreparatuz bizitzea pena merezi duen bizian jarduteko. Horrengatik guztiarengatik, politika hauek bultzatzeko orduan jomuga Berdintasun Planak pertsonen bizi kalitatea areagotzeko estrategikotzat dituen eremuetan eta bizian iraunkortasuna mantentzea da. Pertsonen egunerokotasunarekin elkarrekintzan dihardute modu batean edo bestean eta iraunkortasunerako, baita pena merezi duten bizietan jarduteko baldintzak ezar daitezen ere prozesuak ahalbidetzen dituzte.

    Modu horretan, biziaren iraunkortasuna bultzatzeko nahitaezkoak diren eremuak esku hartzeko ardatzetan jaso dira eta, ondorioz, III Plan honetan landu eta aurrerapausoak eman nahi dira. Dena den, Emakunderen VI. Planak adierazitako formatua eta egitura mantentzeko moldatu eta egituratu dira.

    Bizitzaren sostenga-rritasuna

    Autonomia

    Partaidetza soziopolitikoa

    Ardura bateraturako gizarte-antolaketa

    Ingurune iraunkor eta barneratzailea

    Indarkeria matxistarik

    gabeko biziak

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    22

    I. ARDATZA

    EMAKUMEEN JABEKUNTZA

    II. ARDATZA

    INGURUNE IRAUNKORREAN ERANTZUKIZUN BATERATUKO GIZARTE ANTOLAKETA, BARNERATZAILEA

    ETA ESTEREOTIPO SEXISTARIK GABEKOA

    III. ARDATZA

    INDARKERIA MATXISTA ERROTIK ATERATZEA

    1. PROGRAMA. OSASUNARI,

    GORPUTZARI ETA SEXUALITATEARI

    DAGOKIONEZ, JABEKUNTZA PERTSONALA

    2. PROGRAMA

    EMAKUMEEN GARAPEN

    PERTSONALA ETA AUTONOMIA

    EKONOMIKOA

    3. PROGRAMA. EMAKUMEEN

    GIZARTE PARTAIDETZA ETA

    TALDEKO JABEKUNTZA BULTZATZEA

    4. PROGRAMA

    ZAINTZA ZEREGINAK ONARTZEA ETA ERANTZUKIZUN

    BATERATUAREN BIDEZ ADOSTEKO LAGUNTZA

    5. PROGRAMA

    INGURUNE BARNERATZAILEA ETA ESTEREOTIPO SEXISTARIK

    GABEKOA BULTZATZEA

    6. PROGRAMA

    SENTSIBILIZAZIOA ETA

    PREBENTZIOA

    7. PROGRAMA

    ARRETA ETA ONARTU IZANA

    O.E.1. Osasun, gorputz eta sexualitatearekiko emakumeen jabekuntza sustatzea.

    O.E.2. Kirol praktikan generoaren estereotipo tradizionalak deuseztatzen laguntzea.

    O.E.3. Herri espazioan zehar emakumeen mugikortasuna erraztea.

    O.E.4. Emakumeek lana lortzeko eta sustatzeko baldintzak, baita lan-baldintzak ere hobetzea. O.E.5. Ahulagoak diren edota era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeen jabekuntza sustatzea.

    O.E.6. Sestaoko elkarte sareko emakumeen jabekuntza bultzatzea. O.E.7. Adinari, jatorriari eta desgaitasunei dagokienez emakumeen aniztasunari buruzko partaidetza eta ordezkaritza bultzatzea. O.E.8. Gizarte sarean kontzientzia feminista bultzatzea.

    O.E.1. Estereotipo sexistarik gabe erantzukizun partekatuko gizarte antolaketa errazten duten herri politikak bultzatzea. O.E.2. Pertsona zaindarien egoera eta posizioa hobetzea eta beren lanaren balioa onartzea. O.E.3. Zaintzeko laguntza estrategia kolektiboak bultzatzea.

    O.E.4. Tokiko kontsumoaren sarea eta kontsumo kritiko nahiz arduratsua bultzatzea. O.E.5. Emakumeen ekarpena onartu eta aniztasuna kontuan hartuta gizarteratzea errazten duen ingurunea bultzatzea. O.E.6. Genero estereotiporik gabeko kultura eta aisialdiko udal eskaintza, aniztasunari erreparatzen diona, bultzatzea.

    O.E.1. Indarkeria matxistaren aurka herritarrak kontzientziatu eta nahastea. O.E.2. Indarkeriarik gabeko ingurunea, sexu aniztasuna errespetatzen duena, bultzatzea.

    O.E.3. Ikuspegi osotik indarkeria matxistaren eremuan arreta hobetzea eta, xede horrez, batetik, esku-hartzea zabaltzea eta, bestetik, aurre egiten dioten emakumeen onarpena sartzea. O.E.4. Emakumeei herri espazio segurua eskaintzea.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    23

    6.1. 1. ARDATZA. EMAKUMEEN JABEKUNTZA

    80. hamarkadan termino hori planteatu zen generoaren harremanak eraldatzeko estrategia bezala. Garapena, krisia eta bestelako ikuspegiak: Hirugarren Munduan emakumeen ikuspuntua Gita Sen eta Karen Grown egileen lanean (1987) jabekuntzaren prozesuak banakako eta taldeko aldaketa osoa sartzen du. Hala, terminoaren ikuspegi feminista garatzen da. Lan hori III. Nazioarteko Emakumeei buruzko Hitzaldirako (Nairobi, 1985) prestatu zen eta terminoa nazioartean erabiltzea sustatu zuen. Horrez gain, nazioarteko agentzien diskurtsoari erantsi zitzaion. Ildo horri jarraiki, emakumeen jabekuntzari buruzko kontzeptua emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken esparruan Nairobiko Nazio Batuen Nazioarteko Hitzaldian aditzera eman zen, nahiz eta urtebete geroago, hau da, 1995. urtean Beijingen Erakunde berak antolatu ostean, Emakumeei buruzko IV. Hitzaldian nabarmendu. Beijingeko aitorpenak azaldutakoaren arabera, emakumeen jabekuntza eta berdintasun baldintzetan gizartearen maila guztietan partaidetza osoa, erabakiak hartzeko prozesuetan eta agintera iristean partaidetza barne, berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko oinarrizkoak dira. Banakako ikuspuntutik edo ikuspegi pertsonaletik jabekuntza ohiz goitik behera ematen den prozesua da. Horren bidez banakako gaitasuna gehitzen da, norberaren burua aski eta autonomoa izateko eta, bide batez, ekintzaileago bihurtzeko. Modu berean, gizarte, ekonomia eta politika egituretan partaidetzara iristea hobe daiteke, baina betiere banaka eta dauden desberdintasun egiturak zalantzan jarri eta eraldatu gabe. Mugimendu feministak eta beste gizarte talde batzuek jabekuntzari buruz duten ikuspegia, ordea, behetik goranzko prozesua da eta Plan honek hala ulertzen du. Gure ustez inork ezin dezake beste pertsona bat ahaldun, emakumeek burutu behar dute beren jabekuntza prozesua. Horretarako, adibidez kasu honetan erakundeek eskainitako tresnak, baliabideak eta esperientziak erabil daitezke. Gainera, taldea ere kontuan hartzen du. Helburua ez da emakumeek banan-banan egoera ezagutu eta hobetzea; taldean ere emakume bezala jakitun izan behar da. Eta, azkenik, jakitun izatearen eta taldearen ikuspegitik konfiantza hartzearen prozesua aldaketa mugiaraztera bideratuko da, emakumeen mendekotasun egoerarekin amaitzeko eta berdintasuna eraikitzeko. Nolanahi, halabeharrez prozesu horretan gizarte eraldaketarekin konpromisoa hartu behar da. Abiapuntu horretatik, emakumeen jabekuntzarako honakoak burutu behar dira:

    Emakumeen mendekotasunaz jakitun izatea eta beren konfiantza areagotzea.

    Prozesuaren ikuspegi kolektiboa, emakumeen antolaketa autonomoa.

    Interesak identifikatu eta harremanak, egiturak nahiz erakundeak eraldatzeko mugiaraztea, horiek mugatu eta mendekotasuna betikotzen baitute.

    Ardatz honetan hiru programa sartzen dira: jabekuntza pertsonalari buruzkoa, gizarte jabekuntzari dagokiona eta hirugarrena taldeko jabekuntzaren ingurukoa.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    24

    1. PROGRAMA. JABEKUNTZA PERTSONALA OSASUNARI, GORPUTZEI ETA SEXUALITATEARI DAGOKIONEZ

    Osasun, gorputz eta sexualitatearekiko

    emakumeen jabekuntza sustatzea

    Norberak bere burua zaintzeak duen garrantziari buruz emakumeak sentsibilizatzea

    Fomentar prácticas de ocio y tiempo libre saludables para las mujeres

    Emakume gazteek eta neskek kirola egin dezaten sustatzea

    Estereotipo eta edertasun eredu hegemonikoen eraginari buruz sentsibilizatzea

    Beren gorputz eta sexualitatearekiko emakumeen jabekuntza sustatzea

    Kirol praktikan generoaren estereotipo tradizionalak deuseztatzen laguntzea

    Kiroletan generoaren estereotipoei buruz sentsibilizatzea

    Udalerrian emakumeen kirol praktika onartu eta ikusaraztea

    Herri espazioan zehar emakumeen

    mugikortasuna erraztea

    Lokalen, erabilera publikoko eraikinen eta denden moldagarritasuna hobetzea

    Adineko emakumeen eta, bereziki, egunerokoan laguntza sarerik ez dutenen isolamendua saihesteko neurriak sustatzea

    HELBURU

    OPERATIBOAK

    HELBURU

    ESTRATEGIKOAK

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    25

    1. helburu estrategikoa. Osasun, gorputz eta sexualitatearekiko emakumeen jabekuntza sustatzea.

    Gorputza gara. Jaiotzen garen unetik, berarekin harremanetan gaude eta gure gorputzaren bitartez, modu berean, beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen gara. Hala ere, historikoki emakumeek beren gorputzak oinarrian amatasunera bideratu dituzte eta eurentzat lehentasunezko bezala ez dute gorputza jo. Horri bestelako alderdia erantsi behar zaio, hain zuzen ere, emakumeek senitartekoen eta ingurune hurbilekoen zaindarien rola betetzea. Horrek beren beharrak eta nahiak atzeratu eta murrizten ditu eta gorputzari nahiz osasunari eragiten dizkiote. Sestaon emakumeek gizonek baino pertzepzio txarragoa dute euren osasunari buruz eta azterlanean parte hartu dutenek kontatukoaren arabera, askok beren burua zaintzez ahaztu egiten dute, batez ere, beste pertsona batzuk zaintzen badituzte. Are gehiago, lehentasuna du gainerakoak zaintzeak. Horregatik, eremu honetan aipatutako helburu bat da emakumeak beren burua zaintzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea. Izan ere, lehentasunezkoa da garapen osoa erraztu eta autoestimua sendotzeko. Horrez gain, osasunarekiko eta gorputzarekiko emakumeen jabekuntza areagotzeko, kirolean jardutea sustatu nahi da, batez ere, gazteak edo haurrak direnean. Ildo horri jarraiki, estereotipoen eta edertasunari buruzko eredu nagusien inpaktuaz sentsibilizatu nahi da. Kirolean jardutea gorputza zaintzea eta pertsonen osasuna nahiz egoera fisiko eta psikologikoa hobetzea da. Bestetik, faktore ezberdinek emakumeen gorputza kontrolatzen dutela kontuan hartu behar da. Faktore garrantzitsua da publizitatea, edertasunaren ideal zehatza ezartzen baitu. Txikiak direnetik emakumeei edertasunaren helburua lortzeko denbora, dirua eta ahalegina nola inbertitu behar duten azaltzen zaie, nahiz eta eskuraezina izan eta, gainera, eredu osasuntsu bezala saltzen da, horrela ez denean. Sestaoko emakume gazteengan ere edertasunaren kanonek eragiten dute eta udalerrian dauden ikastetxeetako irakasleen esanetan, egoera Lehen Hezkuntzako azkeneko urteetan, baina, nagusiki, nerabezaroan antzematen hasten da. Emakumeak (haurrak, gazteak eta helduak) bizian zehar gorputza zaintzez arduratzen dira, batez ere, arrazoi estetikoetan funtsatuta, ez egoera fisikoa hobetzeagatik; hala, nerabezaroan kirola egiteari uzten diote eta gorputzaren beraren ezagutza eta kontrola eskuratzen duten gaitasunen garapena (koordinazioa, oreka, muskuluen indarra, etab.) murrizten da. Gainera, kirolak gorputzaren mugimenduari askatasuna emateaz gain, onura psikologikoak ditu eta banakako jabekuntza sustatzen dute, alderdi estetikoa baztertuta, gorputza osasuntsu eta funtzionaltzat jotzen baita. Horri gizarte onurak erantsi behar zaizkio, emakumeak gehiago gizarteratzen baitira eta, bide batez, gizarte jabekuntza lortzen baitute. Sestaon gutxi gorabehera biztanleriaren % 36k kirola egiten du. Ehunekoa Estatuko batez bestekoaren azpian gelditzen da. Emakumeek, oro har, jarduteko ohitura gutxiago dute. Dena den, adinaren arabera ezberdintasunak daude. Adibidez Sestaoko kiroldegietan 40 urtetik gora emakume erabiltzaile gehiago dago eta 60 urtetik gorakoek beren aisialdian kirola egiten jarraitzen dute. Azkenekoa, berriz, ez da gizon adinduen kasuan gertatzen. 30 urtetik beherakoak gutxiengoa dira kiroldegiko erabiltzaile bezala.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    26

    Eskola kirolean parte hartzeari dagokionez, nesken ehunekoa ez da % 30era iristen eta mutilen kasuan % 50 da. Beste datu esangarri bat honakoa litzateke: neskek kiroldegiko haur ikastaroetan nagusitasuna izan arren, gutxiengoa direla kirol eskoletan eta kirol elkarte nahiz klubetan. Eta kirol espazio horiek dira, alegia, neska gazteei kirolean gehiago irauteko aukera ematen dizkietenak. Halaber, gehiago gizarteratzeko espazioak dira eta gizarte jabekuntza sustatzen dute. Emakumeen jabekuntza bultzatzeko, aldi berean, sexualitatearen eremua azpimarratu nahi da, gorputzaren beraren jabekuntzarekin zerikusia baitu. Emakumeen sexualitatea sexuen artean desberdintasuna mantentzeko estrategia bezala ezkutuan utzi da. Sexualitateari buruzko estereotipoek eta gizarte aginduek, mitoek eta tabuek gizartean, emakumeen eta gizonen sexualitateari buruzko hainbat alderdi mito bihurtzeko joera dute. Gizonek jarrera aktiboagoa eta emakumeek, ordea, jarrera pasiboa dute, adibidez inguratzeko orduan, sexu nahia azaltzean. Itxuraz, gizonen sexualitatean sena da nagusi eta zaila suertatzen zaie kontrolatzea. Emakumeen sexualitatean, berriz, ia ez da nahiez hitz egiten. Ildo horri eutsiz, emakumeen sexu jarrera pasiboa, gizonen nahien araberakoa, izatea espero da eta, horretarako, emakumearen nahiak ezkutatzen dira eta lehenengoen nahiak asetzeko prest ageri dira. Gizarte agindu horrek tradizioz emakumeen sexualitatea ezkutatu, isilarazi eta murriztu du eta sexu harreman heterosexualen esparruan aginte harremanak sortu ditu. Ildo horri jarraiki, sexu harremanetan ez dago erantzukizun bateratua. Kontuan hartzekoa da Sestaon, bai 15 eta 20 urte arteko gazteen amatasun tasa, bai borondatez haurdunaldia etetearen tasa Bizkaiko altuenetarikoa dela. Egia da gaur egun emakumeek estereotipo tradizionalak puskatzen dituztela eta jarrera askoz aktiboagoa dutela sexu gaietan. Baina hainbatetan zuzenean sexualitateaz hitz egin, negoziatu eta sentitzeko orduan (nik gustuko nuke, nik nahi dut, nik behar dut) norberaren askatasunari eta edukiei buruz erabakiak hartzeko baldintzak sortzen dituen espaziorik gabe gertatzen dira. Beraz, sexualitateari berari erreparatuz, emakume gazteen eta, orokorrean, emakumeen jabekuntza sustatu behar da. 2. helburu estrategikoa. Kirol praktikan generoaren estereotipo tradizionalak deuseztatzen laguntzea.

    Diagnostikoan antzemandakoaren arabera, kirolean jardutean generoaren estereotipoak mantentzen dira, bai kiroldegietan, kirol eskoletan eta eskola kirolean, baita kirol klub eta elkarteetan ere:

    Kiroldegiaren kasuan, ikastaroen eskaintza anitza izan arren, gizonak bi edo hiru modalitatetan elkartzen dira eta ahaleginik eta indarrik behar dutenetan ez dute izenik ematen. Emakumeen artean ikastaro batzuetan (adibidez aerobica, pilatesa eta dunba) kontzentrazioa antzeman arren, beren jardunak anizteko joera handiagoa dute.

    Futbol, aretoko futbol, boxeo, arraunketa eta borroka arteen kirol eskoletan gehienak (% 85etik gora) mutilak dira. Bestetik, igeriketa sinkronizatu, boleibol eta patinajearen modalitateetan ia neskak besterik ez daude. Bakarrik tenis eta igeriketa eskolan ageri da konposizio orekatua.

    Nabarmentzeko beste datu bat da ondorengoa: Sestaon kirol nagusia futbola dela eta aniztasuna kentzen duela kirolean jardutean, baita eskola kirolaren barruan ere.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    27

    Kirolean generoaren estereotipoak deuseztatzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea ezinbestekoa da, emakumeen desberdintasun egoerarekin amaitu nahi bada eta jarrera sexistak errotik atera nahi badira. Gainera, “kirola ez da emakumeen gauza” adierazpena hausteko, Sestaon emakumeen kirola ikusarazi eta goretsi nahi da, batetik, kirola neskei hurbiltzeko eta, bestetik, sexismoa desagerrarazteko, emakumeen kirolari balioa kentzen baitio eta desberdintasun egoeran kokatzen baitu. 3. helburu estrategikoa. Herri espazioan zehar emakumeen mugikortasuna erraztea.

    Bere gorputzarekiko autonomia pertsonalarekin zerikusia duen oinarrizko ezaugarria da mugikortasun murriztua duten emakumeei (hala nola emakume adinduei eta aniztasun funtzionala dutenei) bizi aktiboa eskaintzea. Sestaon biztanleen % 13 75 urtetik gorakoa da eta, batez ere, 80 urtetik gora emakume adinduen ehuneko garrantzitsua bakarrik bizi da eta gutxi ateratzen da kalera, kasu batzuetan auzoaren orografiari erreparatuz etsita; besteetan, berriz, ez dutelako igogailurik edo konpainiarik. Horregatik, adineko emakumeen eta, bereziki, egunerokoan laguntza sarerik ez dutenen isolamendua saihesteko neurriak sustatzea planteatzen da. Aniztasun funtzionala duten emakumeei dagokienez, baldintza berdinetan kokatzeko baliabideak eskaini behar zaizkie. Hala, herri espazioan mugikortasunarekiko bizi autonomoa mantendu ahal izango dute. Herritarrentzat ikastaroak eskaintzen dituzten elkarteetako lokal, eraikin eta udal zerbitzu batzuk ez dira irisgarriak eta denda gutxik betetzen ditu irisgarritasunari buruzko irizpideak. Aniztasun funtzionala ez da banakako errealitate modura ulertu behar, gizarte errealitate bezala baizik, beraz, berdintasunaren alde lanean jardun nahi bada, emakumeen mugikortasuna errazteko lokal, erabilera publikoko eraikin eta dendetan irisgarritasuna hobetzeak apustua izan behar du, gaitasunen aniztasuna kontuan hartuta.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    28

    1. helburu estrategikoa. Osasun, gorputz eta sexualitatearekiko emakumeen jabekuntza sustatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    1.1. helburu operatiboa. Norberak bere burua zaintzeak duen garrantziari buruz emakumeak sentsibilizatzea.

    1.1.1. Adinekoentzako zentroetan norberak bere burua zaintzearekin zerikusia duten lantegiak egitea.

    Adinduen zentroetan egindako lantegien kopurua.

    Gizarte Ekintza

    1.1.2. Banakako jabekuntzarako lehenengo urrats modura norberak bere burua zaindu behar duela lantzen duen sentsibilizazio kanpaina gauzatzea.

    Kanpainan partaideen kopurua.

    Berdintasuna, Emakumeen Eztabaida-

    gunea

    1.1.3. Osasun adituekin komunikazio bitartekoak zehaztea, udalerriko gizarte eta osasun sarean parte hartzen badute.

    Osasun soziosanitarioko adituekin izandako bileren kopurua. Sarearekin batera planteatutako ekintzen kopurua.

    Berdintasuna

    1.1.4. Emakumeen banakako eta taldeko jabekuntzarekin zerikusia duten elkarteetan ekintzak bultzatzeko diru-laguntzen lerroa zehaztea.

    Gizarte erakundeetarako diru-laguntzen lerro berezia sortua. Diru-laguntzen lerro horretara aurkezten den elkarteen kopurua. Banakako eta taldeko jabekuntzara bideratutako ekintzak inplementatzen dituen elkarteen kopurua.

    1.2. helburu operatiboa. Emakumeentzat aisialdiko eta astialdiko praktika osasuntsuak sustatzea.

    1.2.1. Emakumeen taldeek paseatzeko hiri ibilbideak zehaztea.

    Egindako hiri ibilaldien kopurua. Emakume partaideen kopurua. Ibilaldiak bultzatu eta koordinatzen dituen erakundeen kopurua.

    Berdintasuna eta Gizarte

    Ekintza

    1.2.2. Kiroldegietan ikastaro bereziak egitea: pelbis zorua, igeriketa haurdun daudenentzat, fibromialgia duten pertsonentzat gimnastika).

    Emakume partaideen kopurua. Kirolak

    1.2.3. Aniztasun funtzionala duten emakumeen beharrak identifikatzea.

    Identifikatutako beharren kopurua. Gizarte Ekintza

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    29

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    1.3. helburu operatiboa. Emakume gazteek eta neskek kirola egin dezaten sustatzea.

    1.3.1. Neskentzako kanpaina bereziak egitea kiroldegietan.

    Kiroldegietan egindako kanpaina kopurua.

    Kirolak

    1.3.2. Gurasoen Eskolen prestakuntzan gaia sartzea.

    .Prestakuntza hori irakasten duen gurasoen elkarte kopurua.

    Hezkuntza, Kultura

    1.3.3. Klubetan eta kirol eskoletan gazteen eta nesken kirol praktika errazteko ekintza zehatzak laguntzea.

    Egindako ekintza positiboen kopurua.

    Berdintasuna, Gazteria, Kirolak

    1.3.4. Diru-laguntzei buruzko irizpideetan klausulak sartzea, gehien bat gizonezkoek jarduten duten kiroletan emakumeen partaidetza sustatzeko.

    Klausularen baldintza betetzen duen erakundeen kopurua.

    Kirolak

    1.4. helburu operatiboa. Estereotipo eta edertasun eredu hegemonikoen eraginari buruz sentsibilizatzea.

    1.4.1. BEGIRA, publizitatea eta komunikazioa modu ez-sexistan erabiltzeko Behatokia aditzera ematea.

    Prestakuntzan parte hartzen duen erakundeen kopurua. Berdintasuna

    1.4.2. Merkatarien elkartearekin ekintza egitea.

    Denda partaideen kopurua. Berdintasuna eta Merkatarien

    elkartea

    1.4.3. Neska eta gazteentzat estereotipo eta edertasun eredu hegemonikoei buruzko lantegi bereziak gauzatzea.

    Egindako lantegien kopurua. Neska partaideen kopurua.

    Berdintasuna, Gazteria

    1.5. helburu estrategikoa. Beren gorputz eta sexualitatearekiko emakumeen jabekuntza sustatzea.

    1.5.1. Gorputzari eta sexualitateari buruzko lantegi bereziak egitea.

    Partaideen kopurua. Berdintasuna

    1.5.2. Gazteen Informazio Zentroko sexu aholkularitzaren zerbitzura joaten diren neska gazteen behar bereziak identifikatzea.

    Identifikatutako beharren kopurua.

    GIZ

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    30

    2. helburu estrategikoa. Kirol praktikan generoaren estereotipo tradizionalak deuseztatzen laguntzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    2.1. helburu operatiboa. Kiroletan generoaren estereotipoei buruz sentsibilizatzea.

    2.1.1. Gurasoen Eskolen prestakuntzan gaia sartzea.

    Prestakuntza hori irakasten duen gurasoen elkarte kopurua.

    Kultura, Hezkuntza

    2.1.2. Udalerriko ikastetxean ekintza egitea, patioa heziketaren ikuspegi beretik erabiltzeko.

    Jolastokian hautazko erabilerak eskainiz planteatu den heziketa bateratuko ekintzen kopurua.

    Berdintasuna eta ikastetxeak

    2.1.3. Herritarrei irekiak diren kirol jarduera mistoak gauzatzea eta horietan lehiakorren aldean lankidetza eta partaidetza baloreak sustatzea.

    Egindako kirol jardueren kopurua. Partaideen kopurua.

    Kirolak

    2.1.4. Kirolean generoaren estereotipoei buruzko udal diagnostikoa egitea.

    Identifikatutako beharren eta hobekuntza proposamenen kopurua.

    Kirolak, Berdintasuna

    2.2. helburu operatiboa. Udalerrian emakumeen kirol praktika onartu eta ikusaraztea.

    2.2.1. Nagusiki gizonek jarduten duten kiroletan emakumeek parte hartzeko kirol erakustaldiak gauzatzea.

    Emakumeen kirol erakustaldien kopurua eta % gizonekoekiko.

    Kirolak

    2.2.2. Emakumeen kirol praktika ikusarazteko azterlan bereziak babestea.

    Egindako azterlanen kopurua. Berdintasuna Berdintasuna

    2.2.3. Emakumeen kirola bultzatzen duten ekintza positiboak egitea.

    Egindako ekintza positiboen kopurua.

    2.2.4. Emakumeen txapelketak udalerrian ikusaraztea (tokiko prentsan eta bestelako komunikazio euskarrietan).

    Agerraldien kopurua tokiko prentsan eta bestelako komunikabideetan.

    Alkatetza-Prentsa, Kirolak

    2.2.5. Emakumeen txapelketetan Udalaren erakunde partaidetza ziurtatzea.

    Erakunde ordezkaritzarekin emakume eta gizonen txapelketa kopurua.

    Kirolak, Alkatetza

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    31

    3. helburu estrategikoa. Herri espazioan zehar emakumeen mugikortasuna erraztea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    3.1. helburu operatiboa. Lokalen, erabilera publikoko eraikinen eta denden moldagarritasuna hobetzea.

    3.1.1. Tokiko merkataritzarekin sentsibilizazio kanpaina egitea.

    Egindako ekintzen kopurua. Beren lokala moldatzen duen denden kopurua.

    Berdintasuna eta Merkatarien

    elkartea

    3.1.2. Irisgarritasuna errazteko ekintzak identifikatu eta lehentasuna eskaintzea.

    Identifikatutako obra kopurua. Egindako moldapenen kopurua.

    Obrak edo Zerbitzuak

    3.2. helburu operatiboa. Adineko emakumeen eta, bereziki, egunerokoan laguntza sarerik ez dutenen isolamendua saihesteko neurriak sustatzea.

    3.2.1. Gizarte-sarerik ez duten adineko emakumeen behar bereziak identifikatzea.

    Identifikatutako beharren zerrenda.

    Gizarte Ekintza

    3.2.2. Hobekuntza proposamenak identifikatzea.

    Hobekuntza proposamenen kopurua.

    3.2.3. Aurrekontua gehitzea. Bideratutako aurrekontuaren ehunekoa.

    3.2.4. Adineko emakumeek jardueratan errazago parte hartzeko laguntzailearen irudia sortzea.

    Erakunde partaideen kopurua. Parte hartzen duen emakume adinduen ehunekoa.

    Gizarte Ekintza, Adinekoen

    Zentroa, Berdintasuna

    eta gizarte erakundeak

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    32

    2. PROGRAMA EMAKUMEEN GARAPEN PERTSONALA ETA AUTONOMIA EKONOMIKOA

    Emakumeek lana lortzeko eta sustatzeko baldintzak, baita lan-baldintzak berak ere hobetzea

    Enplegu publikoan emakumeen kontratazioa sustatzea

    Emakumeen ekintzailetza prozesuak bultzatzea

    Emakumeen gaitasuna eta prestakuntza hobetzea

    Lanaren eremuan berdintasuna sustatzeak duen garrantziari buruz udalerriko eragile sozioekonomikoei sentsibilizatzea

    Ahulagoak diren edota era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeen

    jabekuntza sustatzea

    Emakumeen autonomia pertsonala sustatzen duten gizarte baliabideak eskuratzea

    Gizarte laguntzaren eremuarekin zerikusirik ez duten beste espazio batzuetan ahuleziaren egoeran dauden edota era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeen partaidetza erraztea

    HELBURU

    OPERATIBOAK

    HELBURU

    ESTRATEGIKOAK

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    33

    4. helburu estrategikoa. Emakumeek lana lortzeko eta sustatzeko baldintzak, baita lan-baldintzak ere hobetzea. Emakumeen autonomiak, beren buruen zaintzarekin eta autoestimuarekin zerikusia izateaz gain, autonomia ekonomikoa eskatzen du. Egia da emakume askok jada gizonek bezalako maila akademikoa dutela; lan merkatura iritsi eta horretan mantentzeko orduan, ordea, oraindik oztopoak daude eta, ondorioz, emakumeen langabezia handiagoa da eta lan baldintzak urriagoak dira (soldata gutxiago, lanaldi partzialak). Emakumearen lan kolokatasun handiagoaren arrazoi bat enpleguan egindako banaketa da, hau da, gizonek maila handiagoan diharduten lanak edo sektoreak daude, hala nola eraikuntza, industria, zaintza eta segurtasuna. Beste batzuetan, berriz, emakumeak dira nagusi, besteak beste, administrazioan, hezkuntzan, merkataritzan edo etxeko lanetan eta mendekotasunak dituzten pertsonak zaintzeko orduan. Sexuen arabera lanaren banaketak emakumeen bizian ondorio negatiboak ditu, gizarteak oraindik ohiz gizonenak diren lanei gizarte balio handiagoa eskaintzen baitie. Eta, ildo horri jarraiki, emakume gehiago dagoen sektoreetan okerrago ordaintzen da, inbertsio publiko txikiagoa dute edo ez dira ikusten (adibidez etxeko langileek garatzen duten lana). Sestaon langabezia tasa altua da eta gizon langabetuen ehunekoa emakumeena baino handiagoa izan arren, emakumeek enpleguan kolokatasun handiagoa dute. Are gehiago, prestakuntza akademiko handiagoa duten emakumeek, orokorrean, gizonek baino aukera gutxiago dituzte enplegua aurkitzeko orduan, prestakuntza berdina izanik. Halaber, aniztasun funtzionala duten emakumeek lanpostua lortzeko beren itxaropenak lermatuak dituzte eta gizonek baino neurri handiagoan jasaten dute pertsona talde horren ohizko lan diskriminazioa. Horregatik, programa honetan ekintza lerro bat kontuan hartuko da, tokiko administrazioak bultzatutako lanpostuetan emakumeen kontratazioa sustatzeko eta, gainera, ekintza positiboaren neurriak erantsiko dira, emakumeak gizonenak izan ohi diren enpleguetara (besteak beste, eraikuntza edo segurtasunera) iristeko. Era berean, Sestaon emakumeen ekintzailetzaren ezaugarriak ezagutu nahi dira, emakume horien behar eta interes nagusiak identifikatzeko eta, hala, beren proiektuen iraunkortasuna hobetzeko. Programa honetan bestelako oinarrizko elementua lan munduan sartzeko emakumeen prestakuntza eta gaitasuna da. Nahiz eta BEHARGINTZAn prestakuntzaren eremuan Sestaoko emakumeak erabiltzaile nagusiak izan, ekintzak zehazten jarraitu behar dira. Izan ere, emakumeei gaitu behar zaie, ogibidearen ikuspegitik birziklatzeko eta gaitzean lan-merkatuarekin bat etortzeko. Azkenik, enplegua lortzeko oztopo bat mendekotasunak dituzten pertsonen zaintza dela identifikatu da. Hori antzeman ondoren, premiazkoa da lana, familia eta bizi pertsonala bateratzeari buruz udalerriko gizarte sozioekonomikoei sentsibilizatzera bideratutako ekintzak definitzea. Horrez gain, lanpostuetan generoaren estereotipoak hautsi behar dira eta enpleguan emakumeen partaidetza ikusarazi ere bai, hau da, beraiek ere udalerrian eragile ekonomikoak dira.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    34

    5. helburu estrategikoa. Ahulagoak diren edota era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeen jabekuntza sustatzea. Sestaok pobrezia indize altuak ditu. Batez beste familiaren errenta EAEn baino % 22 txikiagoa da. Emakumeen kasu zehatzean, aldea oraindik handiagoa da, % 31ra iristen baita. Sestaon emakumeen batez besteko errenta gizonen errentaren erdia da. Gizarte bitartekoetara iristea autonomia lortzeko lehentasunezkoa da, batez ere, jatorriarengatik, adinarengatik, gaitasun fisiko edo psikikoarengatik eta abarrengatik era askotako diskriminazio egoeran dauden emakumeentzat. Bitarteko ekonomikoak lortzeko orduan, emakume etorkinek, bakarrik daudenek eta, gainera, adingabeak beren kargura dituztenek (guraso bakarreko familiek) oztopo handiagoak dituzte, askotan baliabideak ez direlako euren behar berezietara moldatzen. Hori errealitatea da Sestaon. Horrengatik guztiarengatik, emakume horien egiazko beharretara egokitzeko baliabideak beharrezkoak dira. Ez lukete beraiek moldatu behar eskaintzen diren bitartekoetara, ez baitituzte lortzen. Baliabideak malguak diren neurrian eta beharrei oso-osorik erantzuten dieten heinean, hau da, pertsonen berezitasunak kontuan hartzen dituzten heinean, emakumeek autonomia maila handiagoa lortuko dute, guztia erlazionatua baitago. Ahuleziaren egoeran dauden emakumeen jabekuntza sustatzeko beste estrategia garrantzitsu bat erakundearen gizarte laguntzarekin zerikusia ez duten espazioak sortzea da. Horiei esker, banakako arreta gainditzen da eta ikuspegia erkidegorantz bideratzen da. Ildo horri eutsiz, pertsona baten banakako faktore zehatzetan eragiteaz gain, erkidegoa eraikitzen da eta taldean aurrerapausoak ematen dira, bide batez, pertsona askoren egoera hobetuz. Gainera, identifikatutakoaren arabera, emakume askok gizarte ahuleziaren profil argia izan gabe, beren bikote gizonarekiko erabateko mendekotasuna dute, askotan autonomia ekonomikorik ez dutelako. Osasuntsuak ez diren bikote harremanak mantentzen dituzte, baita genero indarkeriaren egoerak pairatu ere.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    35

    4. helburu estrategikoa. Emakumeek lana lortzeko eta sustatzeko baldintzak, baita lan-baldintzak ere hobetzea

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    4.1. helburu operatiboa. Enplegu publikoan emakumeen kontratazioa sustatzea.

    4.1.1. Era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeak Udalaren enplegu eskaintzetan sartzeko klausulak eranstea.

    Sartutako klausulen kopurua. Langileak,

    Kontratazioa

    4.1.2. Tradizioz gizonek bete dituzten enpleguetan emakumeak kontratatzeko ekintza positiboaren neurriak hartzea.

    Egindako ekintza positiboen kopurua.

    Langileak, Kontratazioa,

    Enplegua

    4.2. helburu operatiboa. Emakumeen ekintzailetza prozesuak bultzatzea.

    4.2.1. Emakume ekintzaileen beharrak identifikatzea.

    Identifikatutako beharren kopurua. Enplegua eta

    Behargintza

    4.2.2. Esperientziak, gaitasunak eta baliabideak partekatzeko topaketa-guneak sortzea.

    Partaideen kopurua.

    4.3. helburu operatiboa. Emakumeen gaitasuna eta prestakuntza hobetzea.

    4.3.1. Gaitasunak garatzeko edota azterketarako guneak sustatzea.

    Sortutako espazioen kopurua.

    Enplegua eta Behargintza

    4.3.2. Prestakuntza maila txikia duten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko azterlana egitea eta, bereziki, aniztasun funtzionalari, jatorriari… erreparatzea.

    Egindako azterlana Hobekuntza proposamenen kopurua.

    4.3.3. Emakume horien egiazko beharrekin bat datorren prestakuntza eskaintza burutzea.

    Hobekuntza proposamenen kopurua.

    4.3.4. Enplegurako prestakuntza programetan parte hartu duten emakumeak lan-merkatuan sartzen al diren jarraitu eta ebaluatzea.

    Egindako ebaluazioa Partaideen kopurua.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    36

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    4.4. helburu operatiboa. Lanaren eremuan berdintasuna sustatzeak duen garrantziari buruz udalerriko eragile sozioekonomikoei sentsibilizatzea.

    4.4.1. Enpresen artean gidak, protokoloak eta ekintza positiboaren neurriak zabaltzea, enpresetan emakumeen egoera hobetu eta beren kontratazioa sustatzeko.

    Ekintza bereziak inplementatzen dituen Sestaoko enpresen kopurua.

    Enplegua eta Behargintza

    4.4.2. Enpleguan berdintasunari buruzko bibliografia eta baliabideak kontsultatzeko gunea izatea.

    Bibliografia baliabide eskuragarrien kopurua.

    Behargintza

    4.4.3. Enpresaburuekin komunikazio bitartekoak zehaztea, berdintasuna eta indarreko araudiak jakinarazi eta sustatzeko.

    Arreta eskainitako kontsulten kopurua.

    Enplegua eta Berdintasuna

    4.4.4. Merkatarien elkartearekin kanpaina egitea, emakumeek udalerriko sare ekonomikoari egiten dioten ekarpena ikusarazteko.

    Denda partaideen kopurua.

    Berdintasuna eta Behargintza

    4.4.5. Lanaren eremuan rol eta estereotipo sexistak puskatzeko sentsibilizazio ekintza burutzea.

    Erakunde partaideen kopurua.

    4.4.6. Lanaren eremuan desberdintasunari buruz kontzientzia sortzeko ikastetxeetan sentsibilizazio kanpaina egitea.

    Ikastetxe partaideen kopurua. Enplegua,

    Gazteria eta Behargintza

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    37

    5. helburu estrategikoa. Ahulagoak diren edota era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeen jabekuntza sustatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    5.1. helburu operatiboa. Emakumeen autonomia pertsonala sustatzen duten gizarte baliabideak eskuratzea.

    5.1.1. Bereziki, era askotako diskriminazioaren egoeran dauden emakumeekin Udalaren gizarte zerbitzuek eta hirugarren sektoreko erakundeek nahiz eremuan lanean diharduten erakundeek lan bateratua egiteko koordinazio guneak zehaztea.

    Egindako topaketen kopurua.

    Berdintasuna, Gizarte Ekintza

    eta gizarte erakundeak

    5.1.2. Baliabide eskuragarriak identifikatzea eta emakumeengan sortzen duen mendekotasunaren maila balioztatzea.

    Identifikatutako baliabideen kopurua.

    5.1.3. Emakume horien jabekuntza bultzatuko luketen gizarte baliabideak identifikatzea.

    Baliabideen kopurua.

    5.1.4. Emakumeen jabekuntza errazteko gizarte baliabide berriak sortu edota moldatzea.

    Hobekuntza proposamenen kopurua.

    5.1.5. Aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan autonomia pertsonalarekiko eskubidea eta laguntzaile pertsonalaren irudiak duen garrantzia ikusarazteko ekintza egitea.

    Partaideen kopurua. Gizarte Ekintza

    5.1.6. Genero indarkeriaren edo era askotako diskriminazioaren biktimak diren emakumeak prestakuntza programetara iristeko lehentasuna ezartzea.

    Emakume partaideen kopurua. Gizarte Ekintza,

    Behargintza, Gazteria

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    38

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    5.2. helburu operatiboa. Gizarte laguntzaren eremuarekin zerikusirik ez duten beste espazio batzuetan ahuleziaren egoeran dauden edota era askotako diskriminazioa jasaten duten emakumeen partaidetza erraztea.

    5.2.1. Hirugarren sektoreko erakundeek eta eremu horietan diharduten elkarteek herritarrentzat ekintzak bultzatzen dituzten elkarte soziokulturalekin lan bateratua egiteko koordinazio gunea zehaztea.

    Koordinazio bileren kopurua eta erakunde partaideen kopurua.

    Gizarte Ekintza, Kultura,

    Berdintasuna, Partaidetza eta

    gizarte erakundeak

    5.2.2. Banakako arretatik kanpo, erkidegoaren gizarte arreta berreskura dadin esku-hartze soziosanitariorako gunea sortzea.

    Gizarte-osasunaren eremuan koordinazio bileren kopurua.

    Gizarte Ekintza

    5.2.3. Elkarteetan pertsona berrien harrera eta horiekiko laguntza erraztea.

    Emakume partaideen kopurua. Kultura, Gizarte

    Ekintza

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    39

    3. PROGRAMA

    EMAKUMEEN GIZARTE PARTAIDETZA ETA TALDEKO JABEKUNTZA BULTZATZEA

    Sestaoko elkarte sareko emakumeen jabekuntza bultzatzea

    Sestaoko Berdintasunerako Eztabaida-gunea sendotzea

    Emakumeentzako jabekuntza programa sendotzea

    Udalerriko elkarte sareak garatutako ekintzetan jabekuntzaren eta rol nahiz estereotipo sexistak deuseztatzearen garrantziaz sentsibilizatzea

    Adinari, jatorriari eta gaitasunei dagokienez emakumeen aniztasunari buruzko partaidetza eta ordezkaritza

    bultzatzea

    Emakume gazte, etorkin eta aniztasun funtzionala dutenen partaidetza erraztea

    Elkarteen erabakitze-guneetan emakumeen ordezkaritza erraztea eta, horretarako, aniztasuna kontuan hartzea

    Partaidetza guneetan eta herri epaimahaietan emakumeen ordezkaritza erraztea

    Sestaoko gizarte sarean kontzientzia feminista

    bultzatzea

    Sestaoko emakumeen mugimendu, feminista eta beste gizarte erakunde batzuen artean aliantzak sortzen laguntzea

    Eske eta aldarrikapen feminista nagusiak aditzera ematea

    HELBURU

    OPERATIBOAK

    HELBURU

    ESTRATEGIKOAK

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    40

    Herritarren partaidetza eskubide bat da eta, horri esker, eragiten badizkiete, pertsonek erabaki politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak hartzeko prozesuan parte har dezakete. Emakumeen jabekuntzak espazio publikoan (alderdi politikoak, gizarte erakundeak, kultur edo ekonomi elkarteak) partaidetza bultzatzen du, baina, aldi berean, emakumeen partaidetza soziopolitikoa jabekuntzarako tresna da, funtzio hezitzailea baitu, esperientzia demokratikoa irabazten baita eta erkidegoaren sentimendua garatu ere bai. Beren erantzukizunez jakitun dira, informatuak daude eta eztabaida publikoan parte hartzen dute. Emakumeen partaidetzak berez ezin du helburu izan; are gehiago, emakumeen eragin politikoa sendotzeko orduan, gizarte eraldaketaren tresnatzat jo behar da, hau da, udalerriaren agenda politikoan emakumeen errebindikazioak jaso behar ditu, horien aniztasuna kontuan hartuta. 6. helburu estrategikoa. Elkarte sareko emakumeen jabekuntza bultzatzea. Sestaok gizarte sare aberatsa du eta emakumeek eraginkortasunez parte hartzen dute; hala eta guztiz ere, erakundeetan zuzendaritza karguak bete behar direnean, nagusiki, gizonek betetzen dituzte. Hau da, elkarteetan emakumeen zereginak garrantzia izan arren, onartu gabe jarraitzen du eta bigarren tokian kokatzearen rola mantentzen da. Gainera, elkarteek herritarrentzako ekintza askotan eta lantegietan (emakumeak gehiengoa dira) generoaren estereotipoak mantentzen dituzte. Horregatik, Sestaoko elkarteetan emakumeak sendotzera bideratutako ekintzak inplementatu behar dira, elkartean inplikazioa jendaurrean adierazteko. Modu berean, estereotipo sexistarik gabeko proposamenak erantsi behar dira eta emakumeen egoera nahiz posizioa hobetu behar da, rolak eta estereotipoak ez betikotzeko. Sestaon Berdintasunerako Emakumeen Eztabaida-gunea dago eta emakumeen elkarteek nahiz mistoek osatzen dute. Aldizka biltzen dira eta udalerriko berdintasunari buruzko politika planifikatu eta ebaluatzen dute eta, aldi berean, herritarrentzat ekintzak bultzatzen dituzte. Nahiz eta Eztabaida-gunea egon, aditzera eman behar da eta gizarte eragile gehiagok parte hartzea sustatu behar da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean interesa badute, pluraltasuna eta emakumeen aniztasuna irabazteko, baita eztabaidak eta proposamenak aberasteko ere. 7. helburu estrategikoa. Adinari, jatorriari eta gaitasunei dagokienez emakumeen aniztasunari buruzko partaidetza eta ordezkaritza bultzatzea. Jada arestian komentatutakoari jarraiki, Sestaok elkarte asko ditu eta gainerako biztanleentzat ekintzak burutzen dituzte. Diagnostikoan antzemandakoaren arabera, berriz, gehien parte hartzen duten pertsonen artean, batez ere, emakumeen kasuan, ez dago aniztasun handirik adinari dagokionez, gehienak 45 eta 60 bitarteko emakumeak baitira eta 30 urtetik beherakoak ia ez daude. Jatorriari erreparatuz, normalean emakume etorkinek gizarte eta laguntza izaera handiagoa duten erakundeen jardueratan parte hartzen dute, erkidegoaren alde dihardutenak baztertuta. Gaitasunen aniztasunak kontuan hartuta, Sestaon aniztasun funtzionala duten pertsonen interesak sutsu defendatzeko elkarte oso aktiboa egon arren, talde honetako emakume asko ezin ditzakegu aurki udalerriko gizarte sarearen erakundeek garatzen dituzten ekintzetan. Beraz, elkarte eta jarduera asko dagoela esan daiteke, baina elkarren artean ez da aniztasuna, trukea eta lan erkidea ageri. Emakumeen partaidetza sustatzea eta, ondorioz, aniztasuna gehitzea premiaz inplementatu beharreko ekintza da, beste errealitate anitz batzuk kontuan hartzen ari ez garenean, jakitun izan gabe, gauzatzen diren diskriminazioak saihesteko.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    41

    Partaidetza areagotzearekin batera, udalerrian aniztasuna ikusarazteko eta gizarteak onartzeko estrategia zehazten da, partaidetzaren guneetan (hala nola herri epaimahaietan, jai batzordeetan eta abarrean) presentzia eta ahotsa kontuan hartuta. 8. helburu estrategikoa. Gizarte sarean kontzientzia feminista bultzatzea. Feminismoa ideologia bat da eta emakumeek gizonek bezainbeste eskubide eta aukera izan behar dituztela defendatzen du. Helburua, batetik, emakumea askatu eta, bestetik, bere eskubideak aldarrikatzea da, emakumeen gainean gizonen nagusitasuna eta indarkeria zalantzan jartzen ditu eta gauza bera gertatzen zaio gizarteak generoaren arabera rolak atxikitzen dituenean. Laburbilduz, feminismoa berdintasuna defendatu eta horren alde borrokatzen duen ideologia da eta hori da, hain zuzen ere, berdintasun politika guztien atzean dagoen oinarria. Emakumeen partaidetzak taldeko jabekuntza eta gizarte eraldaketa errazteko bitartekoa izan behar du. Aldarrikapen feministek agenda politikoan tartea izan behar dute eta, aldi berean, Sestaoko talde feministen (emakumeenen eta mistoen) artean aliantzak eta sareak sendotzeko ekintzak zehaztuko dira. Xedea emakumeen eskubideak eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka udalerriko gizarte elkarte eta erakundeen lanean zabaldu eta onartzea da.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    42

    6. helburu estrategikoa. Sestaoko elkarte sareko emakumeen jabekuntza bultzatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    6.1. helburu operatiboa. Sestaoko Berdintasunerako Eztabaida-gunea sendotzea.

    6.1.1. Bileren egutegi egonkorra zehaztea eta aztergaien zerrendan berdintasunaren arloan Udalaren agenda politikoa azaltzea.

    Berdintasun politikak eztabaidatzen diren bileren kopurua. Berdintasuna

    eta Emakumeen Eztabaida-

    gunea

    6.1.2. Udalerrian dauden beste erakunde batzuei parte hartzeko gonbita luzatzea.

    Eztabaida-gunean parte hartzen duen erakundeen kopurua.

    6.1.3. Herritarrei begira urteko ekintza zehaztea.

    Partaideen kopurua.

    6.1.4. Eztabaida-guneak Udalak bultzatutako beste partaidetza gune batzuetan parte har dezan proposatzea.

    Eztabaida-gunearen partaidetza kopurua beste espazio batzuetan.

    Berdintasuna, Partaidetza eta

    Emakumeen Eztabaida-

    gunea

    6.2. helburu operatiboa. Emakumeentzako jabekuntza programa sendotzea.

    6.2.1. Berdintasun Sailak sustatzen dituen jabekuntza lantegietarako aurrekontu partida gehitzea.

    Jabekuntzarako aurrekontuaren ehunekoa.

    Berdintasuna

    6.2.2. Emakumeentzat jabekuntza lantegiak egiteko espazio berezia (jabekuntza eskola) gaitzea.

    Gaitutako espazioa Berdintasuna,

    Obrak

    6.2.3. Era askotako diskriminazioaren egoeran dauden edota indarkeria matxistaren egoerei aurre egin behar dieten emakume taldearen jabekuntzarako laguntza prozesua diseinatu eta abian jartzea.

    Emakume partaideen kopurua. Berdintasuna

    eta Gizarte Ekintza

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    43

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    2017 2018 2019 2020

    6.3. helburu operatiboa. Udalerriko elkarte sareak garatutako ekintzetan jabekuntzaren eta rol nahiz estereotipo sexistak deuseztatzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

    6.3.1. Elkarteei hitzaldiak eskaintzea. Hitzaldien kopurua elkarteetan. Berdintasuna

    eta Kultura

    6.3.2. Udalaren diru-laguntzen deialdietan klausulak sartzea eta horietan rolak eta estereotipo sexistak murriztera eta emakumeen jabekuntza sustatzera bideratutako irizpideak zehaztea.

    Jabekuntzarako eta estereotipoak deuseztatzeko ekintzak inplementatzen dituen elkarteen kopurua.

    Kultura

    6.3.3. Beren erakundeetan eta herritarrei begira egindako horietan arloan ekintza bereziak garatu nahi dituzten gizarte erakundeak identifikatzea.

    Ekintza horiek garatzen dituen elkarteen kopurua. Berdintasuna,

    Kultura eta Partaidetza

    6.3.4. Sarean lanean jardunez, berdintasunaren eremuan elkarteetan praktika onak inplementatzeko lantaldea sortzea.

    Sarean lanean diharduen elkarteen kopurua.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana Sestaon (2017-2020)

    44

    7. helburu estrategikoa. Adinari, jatorriari eta gaitasunei dagokienez emakumeen aniztasunari buruzko partaidetza eta ordezkaritza bultzatzea.

    Helburu operatiboak Ekintzak Adierazleak Arduraduna Egutegia

    17 18 19 20

    7.1. helburu operatiboa. Emakume gazte, etorkin eta aniztasun funtzionala dutenen partaidetza erraztea.

    7.1.1. Aniztasunaren ikuspegitik sentsibilizazio kanpainak egitea.

    Sentsibilizazio kanpainen kopurua eta parte hartzen duen sailen kopurua. Gazteak, etorkinak edo aniztasun funtzionala izanik, jardueratan parte hartzen duen pertsonen kopurua.

    Berdintasuna, Kultura, Kirolak, Gizarte Ekintza, Gazteria

    7.1.2. Emakume gazteez osatutako talde feministen sorrera laguntzea.

    Ingurune feministan antolatutako emakume gazteen kopurua.

    Berdintasuna, Gazteria

    7.1.3. Emakume gazteentzat berdintasunaren arloan lantegi bereziak gauzatzea.

    Neska gazteentzat berariaz egindako lantegien kopurua.

    7.1.4. Elkarteen jarduera eta pertsona kideak erakusteko ate zabalen jardunaldia egitea.

    Elkarte partaideen kopur