21
Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen Colin H. Williams Galesen jaio zen 1950ean. Cardiff-eko Unibertsitateako irakaslea da. 2000. urtean, Hizkuntzaren Galeseko Kontseiluko kide izendatu zuen Galeseko Batzar Nazionalak. Colin H. Williams Saiakera honetan, azken bi hamarkadetan nahiko arrakastatsuak izan diren elebitasunaren aldeko ekimen batzuei buruz egingo dut hausnarketa. Galeseko gizartea elebidun bihurtzea, edo behintzat elebidun trebeak ugaritzea, hezkuntza-sistemari esker izan da. Galeseko hezkuntza elebidunaren lorpenak ongi dokumentatuta daude. Ez dira hainbeste aztertu eta ebaluatu, ordea, gizartean, komunitatean, ekonomian eta burokrazian galesa sustatzeko egin diren beste ekimenak. Edozein hizkuntzatan harreman garbia dago trebetasunaren eta gaitasunaren artean, baina ez dago hain argi ea historikoki zapaldutako hizkuntzak -adibidez, euskara edo galesa-, normal erabiltzen hasten diren erabiltzeko aukerak eman ahala, hau da, herritarrak hizkuntza erabiltzeko aukera duenean zerbitzu publikoetan edo komunitateko edo aisialdiko jardueretan. Beraz, saiakera honen oinarri izango dira elebitasuna gizartean sustatzeko ahaleginaren bost elementu. Komunitateko hizkuntza-planeko ekimen nahiko arrakastatsuak dira, Europako beste testuinguru batzuetan ere imitatzeko modukoak. Bost elementuok hauexek dira: menter iaith -ak, ekintza-planak, eskualdeko eta nazioko hizkuntza- baliabideen zentroak, hizkuntza-animatzaileak eta aholkulariak. 1. Komunitateko hizkuntza-plangintza 1.1. Komunitateko hizkuntza-plangintzaren ekimenak Familia, komunitatea eta hezkuntza formala dira edozein hizkuntza berreskuratzeko mugarriak. Galesen kezka larria dago hizkuntza-aldaketari aurre egiteko. Izan ere, familia askotan guraso bakarrak dakienean galesez, haurrak ez dira hitz egiteko gai; lehen hezkuntza galesez egiten duten haur askok galesa bigarren hizkuntza dutela hasten dute bigarren hezkuntza, eta curriculuma ingelesez egiten dute: Galesaren Batzordeak aginduriko ikerketen arabera, gales-hiztun helduen ehuneko berrogei baino gehiagok ez du konfiantzarik hizkuntza erabiltzerakoan, eta beraz gutxitan erabiltzen du; hazi ahala, gazte nerabe elebidun askok gutxiago erabiltzen dute galesa (nahiz eta joera hori aldatu egin daitekeen geroago); galesak gutxitzeko joera izan du mendebalerantz, eta komunitate askok galesaren eguneroko erabilera gutxitu dute.

Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen

Colin H. Williams Galesen jaio zen 1950ean. Cardiff-eko Unibertsitateako irakaslea da. 2000. urtean, Hizkuntzaren Galeseko Kontseiluko kide izendatu zuen Galeseko Batzar Nazionalak.

Colin H. Williams

Saiakera honetan, azken bi hamarkadetan nahiko arrakastatsuak izan diren elebitasunaren aldeko ekimen batzuei buruz egingo dut hausnarketa. Galeseko gizartea elebidun bihurtzea, edo behintzat elebidun trebeak ugaritzea, hezkuntza-sistemari esker izan da. Galeseko hezkuntza elebidunaren lorpenak ongi dokumentatuta daude. Ez dira hainbeste aztertu eta ebaluatu, ordea, gizartean, komunitatean, ekonomian eta burokrazian galesa sustatzeko egin diren beste ekimenak. Edozein hizkuntzatan harreman garbia dago trebetasunaren eta gaitasunaren artean, baina ez dago hain argi ea historikoki zapaldutako hizkuntzak -adibidez, euskara edo galesa-, normal erabiltzen hasten diren erabiltzeko aukerak eman ahala, hau da, herritarrak hizkuntza erabiltzeko aukera duenean zerbitzu publikoetan edo komunitateko edo aisialdiko jardueretan. Beraz, saiakera honen oinarri izango dira elebitasuna gizartean sustatzeko ahaleginaren bost elementu. Komunitateko hizkuntza-planeko ekimen nahiko arrakastatsuak dira, Europako beste testuinguru batzuetan ere imitatzeko modukoak. Bost elementuok hauexek dira: menter iaith-ak, ekintza-planak, eskualdeko eta nazioko hizkuntza-baliabideen zentroak, hizkuntza-animatzaileak eta aholkulariak.

1. Komunitateko hizkuntza-plangintza

1.1. Komunitateko hizkuntza-plangintzaren ekimenak

Familia, komunitatea eta hezkuntza formala dira edozein hizkuntza berreskuratzeko mugarriak. Galesen kezka larria dago hizkuntza-aldaketari aurre egiteko. Izan ere,

• familia askotan guraso bakarrak dakienean galesez, haurrak ez dira hitz egiteko gai;

• lehen hezkuntza galesez egiten duten haur askok galesa bigarren hizkuntza dutela hasten dute bigarren hezkuntza, eta curriculuma ingelesez egiten dute:

• Galesaren Batzordeak aginduriko ikerketen arabera, gales-hiztun helduen ehuneko berrogei baino gehiagok ez du konfiantzarik hizkuntza erabiltzerakoan, eta beraz gutxitan erabiltzen du;

• hazi ahala, gazte nerabe elebidun askok gutxiago erabiltzen dute galesa (nahiz eta joera hori aldatu egin daitekeen geroago);

• galesak gutxitzeko joera izan du mendebalerantz, eta komunitate askok galesaren eguneroko erabilera gutxitu dute.

Page 2: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Komunitateen hizkuntza-egonkortasuna da hizkuntza biziberritzeko oinarria. Garai batean, etorkinak galesa nagusi zen komunitateetara zihoazenean, presio demografikoa eta soziala aski ziren etorri berriak galesezko sare sozialetan integratzeko. Hirurogeiko hamarkadaren bukaeraz gero hori ezinezkoa izan da, galesezko komunitateak ahulduz joan direlako. Beraz, arreta handiagoa jarri zen hezkuntza-sisteman eta helduen irakaskuntzan gales-hiztunak ekoizteko. Helduen hezkuntzako aitzindariak -hau da, nire lankide ohi Chris Rees zenak, Galesa Helduei Irakasteko Cardiffeko Unibertsitate Zentrokoak- " Wlpan" kurtsoaren metodo trinkoak moldatu zituen, ondorengo printzipio hauetan oinarriturik: (i) funtzioen eta egituren ariketa trinkoak (ii) ahozko trebetasunen garrantzia (iii) galesaren garrantzia irakaskuntza- eta klase-hizkuntza nagusi gisa (iv) hiru edo lau hilabetean astero bost klase jasotzea. Ahozko hizkuntzaren oinarriak eta ereduak erabat menderatu arte ez zaio ekiten idatzizko hizkuntza formalari. Galesezko hezkuntzak bilakaera itxaropentsua izan du. 2006ko urtarrilean galesezko 458 eskola zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten zuten (guztiaren % 83,9). Horiez gain, etorri berrientzat lehen hezkuntzako 19 zentro eta bigarren hezkuntzako zentro bat mantentzen ditu Galesaren Batzordeak.

Hizkuntzaren aldeko ekintzaileen eta gobernuaren kezka nagusietakoa bat galesa mintzatzen den lurraldea izan da, ' Y Fro Gymraeg ' delakoa. Hasiera batean, 60ko eta 70eko hamarkadetan, Adfer taldeak lurraldearen kontrola eskatzen zuen, batez ere ekimen pribatu ekonomiko eta komunitarioen bidez. Izan ere, Galeseko landa-eremua ekonomikoki eta sozialki ahuldu zuen estatu-politika uniformeak, eskualde-garapenak eta kapitalen sarrerak, turismoak eta bigarren etxeen jabeak ugaritzeak. Larritasun berriak sortu ditu tokiko kontrola galtzeak, etxebizitza-politikak, enplegu desegokiak, immigrazioak eta ingelesa zabaltzeak, eta hortik jaio da Cymuned (Komunitatea)

Page 3: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

delakoa Gwynedd-en. Ekintza zibileko interes-taldea da, Plaid Cymru-ko Seimon Glyn zinegotziaren protesta publikoetan inspiratua, galesa nagusi den komunitate txikietan etorkin ingelesek duten eraginaren aurka. Horrekin batera, etxebizitzaren merkatu gero eta garestiagoa bertako erosleen kontra doa, eta familia gazteak merkatuarentzat hain erakargarri ez diren lekuetara joanarazten ditu. Indar demografiko horien ondorioz, galesa nagusi den komunitate askoren izaera soziolinguistikoa eta gizarte-sareak aldaketa sakona ari dira pairatzen. Cefn, Cymuned, RhAG eta CYD moduko taldeek Hizkuntza Elkartearen lana osatu eta presio kolektiboaren bidez lortu nahi dituzte erreformak eskubide zibiletan, etxegintzan, turismoan, plangintzan, hezkuntzan, hizkuntza-itun berrian, ondasunen itunean eta Asanblea Nazionalaren izaera elebidunean.

1.2. Komunitateko Hizkuntza-Plangintzaren arazoak

Komunitateak mobilizatzea eta indartzea eginkizun delikatua da ingeniaritza sozialean. Goitik beherako eta behetik gorako ekimenak elkarren kontrakoak izan ohi dira. Galesen bi ikuspegiak batera erabili dira, aurrerago azaltzen den eran. Zaila da agentzia-multzo bat sortzea, eta hark komunitatea ahalduntzeko behar diren helburu eta zerbitzu guztiak ematea.

Testuingurua gero eta globalizatuagoa da, lehenago eskualdeen arteko orekaren eta gizarteratzearen kezka zen nagusi, baina orain merkatu globaletan lehiatu behar da, eta harremana aldatu egin da estatuaren eta agentzia zerbitzu-emaileen artean. Kapitala gero eta gehiago mugitzen da, ekonomian eta administrazio publikoan ideia neoliberalak indartu dira eta, ondorioz, estatuaren politikan gutxiago dago agintea, eta gehiago eragileen arteko negoziazio eta egokitzapen konplexuak.

Komunitatea ahalduntzea ideia erakargarria da, baina herritarrei gero eta ulergaitzagoa iruditzen zaie garapen sozio-ekonomikoaren eta aldaketa politikoaren konplexutasunagatik, neurriagatik eta erritmoagatik. Gainera, zaila da "komunitate", "ahalduntze" eta "lankidetza" ideiak txertatzea orain arteko diskurtsoetan. Horregatik, sektore publikoa kudeatzeko gakoetako bat izan da langileak eta kontsumitzaileak ahalduntzea. Loughlin-ek eta Peeters-ek (1997, 57-8) diotenez, ahalduntzearen sustraiak hainbat tradizio politikotan daude. Ezker berriak estatu zapaltzailea eta burokratikoegia kritikatu eta bere egin zituen ahalduntzearen printzipioak, eta estatuaren eta herritarren arteko harremanetan erreforma erradikalak bultzatu zituen parte-hartzean, burujabetzan eta autogestioan oinarrituak. Kontzeptu horiekin batera, Galesen garapen komunal eta ekonomiko iraunkorraren aldaerak egon dira nazionalisten eta ekologisten diskurtsoan (Williams, 1999). Bestalde, eskuin liberalarentzat susmagarria da estatuaren esku-hartze aktiboa eta, bere ustez, herritarrak nor bere interesen arabera gobernatutako gizabanakoak dira, elkarrekin erlazionaturik daudenak, merkatuan bezala. Sektore publikoa barne-merkatuen arabera aldatu zen, erosleak eta hornitzaileak bereizi, eta prezioen eta beste merkatu-erregulatzaileen bidez eragin zitzaien osasun-zerbitzuko sendagileei, ospitaleei eta gaixoei (Loughlin eta Peeters, 1997). Eskuin berri horren ikuspuntutik gaixoak kontsumitzaile dira, zerbitzu-emaileak kudeatzaile, eta beren ardura da erakundearen erabaki-prozesuetan bezeroak biltzea, ahalduntzea eta inplikatzea.

Estatuaren eta gizartearen arteko harremanen osagai aktibo gisa, komunitatearen ideia ere berrikusi da eta orain da "bere inguruan gaiak problema bihurtu eta irtenbideak

Page 4: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

proposatzen zaizkion zerbait. Komunitatea da jardueraren muina, garapen ekonomikoarekin eta arazo sozialekin loturik... Orain komunitatea hainbat eratan azaltzen da: interes partekatuen gunea, sareak osatzen diren lekua, tokiko interesen multzoa, komunikatzeko bidea, antzekotasun kulturalen bilgunea. Nortasun partekatuan oinarritzen dira. Estatua baztertzeak komunitateari eman dio ardura, eta garapenaren muina da." (Williams eta Morris, 2000, 232. or)

Edozein komunitatetako hizkuntza biziberritzeko orduan, bi hauek dira oinarriak:

• Arriskuan dauden komunitateek nola mobiliza ditzakete beren eta kanpoko agentzia ofizialen baliabideak hizkuntza biziberritzeko?

• Komunitate horiek zenbateraino inplika daitezke hizkuntza-mobilizazioan, hiztunak alienatu gabe?

Funtsezko galderak dira, gobernuaren burokraziak sarritan oztopatzen baititu komunitatearen ekimenak, eta hasieran aitortzea dena, berehala derrigortzea bihurtzen da.

Komunitate bateko hizkuntza-plana egin aurretik komunitatea sakon ezagutu behar da, eta informazioa bildu:

• norbanakoen eta gizarte-taldeen gizarte-jarduerak, hizkuntza-erabilera eta balioak, eta

• prozesu eta joera soziolinguistikoak eta sozio-ekonomikoak

Hizkuntza sortzen eta birsortzen den modua ere kontuan hartu behar da hizkuntza-plana egiterakoan eta, beraz, erabilerari eragiten dioten faktoreak identifikatu behar dira, hala nola:

• hezkuntza-baliabideek eta -aukerek zenbateraino laguntzen duten komunikatzeko gaitasuna eta lan-trebetasunak garatzen;

• galesa instituzionalizatu eta normalizatu ahala, instituzioetan eta norbanakoengan gertatzen diren balio-aldaketak;

• galesaren egoeraren eta legaltasunaren pertzepzioa gizarte-testuinguru edo egoera zehatzetan -izan ere, 2008an botere legegilea eman baitzitzaion Galeseko Asanblea Nazionalari-;

• komunitateko erakundeen, elkarteen eta instituzioen hizkuntza-profila; • norbanakoaren gaitasuna eta konfiantza hizkuntza erabiltzeko; • norbanakoen pertzepzioak hizkuntzari eta nortasunari buruz, eta horiek lanarekin

eta ekonomia zabalarekin duten harremanari buruz.

1.3. Gobernuaren sostengua Komunitateko Hizkuntza-Plangintzari

Hizkuntza-Plangintzaren agentzia nagusia, Galesaren Batzordea , 1993an sortu zen legezko erakunde gisa. Ondorengo dokumentu estrategikoetan lau lehentasun hauek ezarri ditu:

• gales-hiztunak ugaritzea; • hizkuntza erabiltzeko aukerak gehitzea; • hizkuntza erabiltzeko ohiturak aldatzea;

Page 5: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• galesa komunitate-hizkuntza gisa indartzea.

Komunitateko hizkuntza-planarekin lotutako lau helburuak gauzatzeko asmoz, Batzordeak ziurtatu nahi du "gales-hiztunen komunitateei beharrezko erraztasunak, aukerak eta sustapena ematen zaizkiela galesaren erabilera mantentzeko eta zabaltzeko". (Galesaren Batzordea, 1995)

Horren ondorioz, honako hauek dira Batzordearen lanak:

• gales-hiztunen komunitateetako hizkuntza-egiturak ikertzea, bai eta haiei eragiten dieten faktore ekonomikoak eta sozialak ere;

• gales-hiztunen komunitateetan galesaren mehatxu larrienak identifikatzea eta sektore guztietako eragile nagusiekin batera arazo potentzialak konpontzeko ekintza-plan eraginkorrak formulatzea;

• udalek hizkuntza-ekimenak kudeatzeko eta hizkuntza-politikak koordinatzeko orduan jokatu beharreko papera eztabaidatzea eta garatzea, batez ere ohiko gune indartsuetan;

• komunitateen arteko lankidetza sustatuz elkar babestea, animatzea eta ulertzea; • galesaren erabilera indartzeko ekimenen eraginkortasuna neurtzea (adibidez,

menter iaith-enak), ekimen berrientzako eredu izan daitezen; • tokiko hizkuntza-foroak bultzatuz galesaren aldeko ekimenak sustatzea, galesa

erabiltzeko aukerak sortzea eta jendea motibatzea eta animatzea; • helduek galesa ikas dezaten bultzatzea (bai eta ikasgelatik kanpora galesa

erabiltzeko aukerak eta beste laguntza gehigarriak eskaintzea ere); • diru-laguntzak ematea komunitatean galesa indartzeko jardueretarako.

Nola gauzatuko ditu helburu horiek komunitateko erakunde bakar batek?

2. Menter iaith-ak

Itxaropentsua da komunitateko 23 hizkuntza-agentzia sortu izana, menter iaith delakoak: komunitateak berpizteko mugimenduak dira, hizkuntzan oinarritutakoak. Duela gutxi menter iaith bat eratu da Patagonian, Argentinan. Egitura ofiziala dute, Mentrau Iaith Cymru izenekoa, bulegariz, boluntarioz eta laguntzailez osatua (xehetasun gehiagorako ikus, mesedez, http://www.mentrau-iaith.com/cymraeg/index.php ). Batez ere Asanblea Nazionalak finantzatzen ditu Galesaren Batzordearen bitartez, urtean 1.3 milioi libera ingururekin, gehi udalen laguntza, urtean 310.384 libera gutxi gorabehera.

Hauexek dira menter iaith-ak bultzatzeko bi arrazoi nagusi:

Page 6: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• Hizkuntza-gaitasun indartsua baina sare soziolinguistiko ahula dagoenean pizgarri sozio-psikologiko esanguratsuak dira galesa mantentzeko; bestela zatiketa etorriko bailitzateke;

• Tokiko hizkuntza-plana egiteko duten eskuduntzari dagokionez, elkarlanean jar ditzakete Asanblea Nazionala, Galesaren Batzordea, udala, erakunde publikoak, osasun-zerbitzuak, boluntario-agentziak eta enpresa pribatuak, galesa erabiltzeko esparruak zabaltze aldera.

Menter iaith (hau da, "hizkuntza-ekimena", pluralean mentrau iaith) tokiko erakunde bat da, komunitateei galesaren erabilera areagotzeko eta garatzeko sostengua eskaintzen diena. Menter iaith batek normalean konderri osoan dihardu, eta bertako jendeak galesa gehiago erabiltzeko duen desirari erantzuten dio. Menter-ak aholkua eta laguntza eskaintzen die norbanakoei, erakundeei eta negozioei, eta galesaren profila handitzeko jarduerak antolatzen ditu era honetan:

Aholkularitza

• guraso berriei, haurrak elebidunak izan daitezen; • erakunde publikoei eta boluntario-erakundeei, galesa gehiago erabil dezaten; • zerbitzu elebiduna eskaintzen hasteko gogoz dauden negozioei; • galesezko hezkuntzari.

Jarduerak

• haur eta gazteentzako aisialdi-aukerak galesa erabiltzeko; • gales-ikasleentzako aukerak galesa ikasgelatik kanpo erabiltzeko; • itzulpen-lan txikiak edo itzultzaile batekin harremanetan jartzea; • tokiko erakundeekin lan egitea gizarte-jarduerak eskaintzeko.

Horrelako lehen erakundea, Menter Cwm Gwendraeth, 1991ko urtarrilean sortu zen. Aitzindari izan zen galesa komunitatean sustatzen, eta Galeseko beste lurraldeetarako balio zezakeen hizkuntza-plana eskaintzen.

Hauexek ziren Menter Cwm Gwendraeth-en hasierako helburuak:

• galesarekiko jarrera positiboak elikatzea eta erabilera areagotzeko baldintza sozialak sortzea;

• galesaren erabilera normalizatzea gizarteko eta instituzioetako komunikabide gisa;

• hizkuntzak kalitatezko bizimoduarekin, ingurumenarekin eta tokiko ekonomiarekin duen harreman estua azpimarratzea.

Menter Cwm Gwendraeth-eko langileak gai izan dira garapen-plan estrategiko bat egiteko. Helburu errealistak jarri dira, gaiak aztertzeko lehen eta bigarren mailako informazioa erabili da, menter-proiektuei jarraipen zorrotza egin zaie, eta hizkuntza sustatzeko jardueren auto-ebaluazio kritikoa egin da. Zentzu horretan, menter hau plangintzaren eredu da. Plangintza zentralizatuegia izan ez dadin, menter-ak herri-batzordeak eratu zituen, esku-

Page 7: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

hartzea partekatzeko. Batzorde horien bidez komunitatea erabakiak hartzeko prozesuan integratu, eta menter-aren politika ezartzen da. Horrela berreskuratu ahal izan da komunitatearen babesa, borondate ona eta arazo publikoetan hizkuntza erabiltzeko konfiantza. Menter-a prest dago lankidetzan aritzeko beste erakunde eta agentziekin. Bere eragina zabaldu du, eta galesa sustatzen duen garapen-enpresatzat hartzen da, bere helburuak lortzeko galesa erabiltzen duena. Komunitate-agentzia gisa menter-ak arrakasta izan du diru-laguntza berriak erakartzen, besteak beste Europar Batasunetik. Eratutako bigarren menter-a Menter Aman Tawe izan zen, helburu hauekin:

• Tawe eta Aman bailaretan galesa sustatzea; • bailara bi horietan galesari leku egokia ziurtatzea; • ondareari buruzko harrotasuna eta zaletasuna sustatzea.

Menter Aman Tawe galesaren koordinazio-foro bat da, gainbehera etorritako eskualde batean. Gazteentzat egiten du lan, galesa eguneroko bizitzaren luzapen naturala izan dadin gizarte-jardueretan, aisian eta kultura-ekitaldietan. 1990eko hamarkadaren hasieran garrantzi handia ematen zion jendearen inplikazioari, eta beste menter-ek baino txikiagoa egiturazko plangintzari. Batzuek diotenez, beraz, Menter Amn Tawe-ren eragina berehalakoa eta zuzena da, ekinbide pragmatikoa duelako. Dena dela, estilo hori inguruko gizarte-egituraren isla da, langilea eta nahiko pobrea. Hasieran 25en bat herri-batzorde eratu ziren menter-aren lana arintzeko. 1997rako askok funtzionatzeari utzi zioten, boluntarioen jarraipen ezagatik. Hasierako berotasuna baretu zenean, Menter Aman Tawe-ri gizarte-liderrik ezaren arazoa sortu zitzaion. Ez zen bertako langileen konpromiso edo ekimen falta; komunitateak arrakasta opa zion menter-ari, baina ez zuen bere sentitzen. 2.1. Menter-en eta Komunitateko Hizkuntza-Plangintzen ebaluazioa Menter iaith-ak beren esparru nazionala eta eginkizun nagusia zehaztu nahian dabiltza. Eskarmentu handia dute eta txertatu egin dituzte Galesaren Batzordearen bidez beren lanari egindako gomendioak. Lehenbizikoa Komunitateko Hizkuntza Plangintzaren Txostena izan zen (Williams eta Evas, 1997), eta gomendio hauek zekartzan:

• hizkuntzaren jabea komunitatea dela azpimarratzea eta kontzientziatzea, eta horren ardura berriro boluntarioei eta menter-aren komunitateko laguntzaileei transferitzea;

• jendeak galesa erabiltzeko dituen aukerak ugaritzea, gizarte- eta aisialdi-jardueren bidez;

• komunitatean galesa sustatzeko lankidetzan jardutea mugimenduekin, erakundeetako ordezkariekin eta tokiko eta nazioko norbanakoekin;

• galesaren profila igotzea eskualdeko negozioetan; • lantokian elebitasuna sustatzea; • gales-hiztunak animatzea hizkuntza erabil dezaten eta aukera elebidunak erabil

ditzaten; • hiztunen maila hobetzea;hiztun zalantzatiak berreskuratzea, edo edozein

arrazoirengatik galesa galdu dutenak berreskuratzea;

Page 8: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• laguntza praktikoa eskaintzea galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten ari diren helduei zein gazteei;

• hiztun berriak galesa nagusi den komunitatean txertatzea eta galesa ama-hizkuntza dutenak beren beharrez informatzea;

• prestakuntza-agentziei laguntzea material elebiduna eta hizkuntza aintzat hartzen duena lantzen;

• tokiko galesezko hezkuntzari eta prestakuntzari buruzko informazioa hedatzea;egokitzat joz gero, tokiko garapen ekonomikoaren aldeko gaiak sustatzea.

Iradokizun horiez gain, Komunitateko Hizkuntza Proiektuak (Williams eta Evas, 1997) gomendatu zuen gizarte-aitzindariak txertatzea hizkuntza biziberritzeko prozesuan. Komunitateko aitzindariak prestatzeko premia handia zegoen. Hori menter iaith-aren eta komunitateko laguntzaileen beste eginkizun bat izan liteke, hizkuntza-sare eraginkorrak ziurtatzeko.

Bigarren berrikuspen handia 2000. urtean egin zuen Galeseko hizkuntza-aholkularirik eraginkorrenak, Cwmni Iaith agentziak. Jones eta Ioan-en "Venturing onwards" (2000) delakoan gomendio nagusi hauek gehitzen dira:

• “Menter iaith-ek egitura sendo baten barruan egon behar dute, osoki garatu ahal izan dezaten komunitateko hizkuntza-plana.

• Tokiko hizkuntza-plan osoa ez da ipini behar menter iaith-en bizkar. Galesaren Batzordeak babes eta orientabidea ziurtatu behar lituzke, bai eta beste erakunde laguntzaile eta erakunde publikoen lankidetza ere, Hizkuntza Plangintzarako Lankidetzaren bidez (bertako partaideak dira Galesaren Batzordeko eta menter iaith-eko ordezkariak, diru-emaile nagusiak eta alor berezietako adituak).

• Menter iaith-ek bi mailatan egin behar lukete lan: estrategikoki konderri osoan eta operatiboki komunitatean. Aholkulariek egon behar lukete orientabidea, laguntza eta babesa emateko menter iaith-ei, eta plangintza estrategikoan eta egituretan ekarpenak egiteko eskualde- eta nazio-mailan, menter-ekin elkarlanean.

• Galesaren Batzordearen legezko funtzioak, finantzazioa eta langileak indartu behar dira, eraginkortasunez koordinatu ahal izan ditzaten hizkuntza-planeko ekimenak nazio- eta komunitate-mailan.

• Tokiko hizkuntza-planen atzean nazioko erakundeen babesa egon behar du; bestela, tokiko komunitateetako partaideek ez dute behar adina botere ezer aldatzeko. Galesaren Batzordeak bere eragina erabili behar du, Gales osoko erakundeek eta udalek lankidetza eraginkorra izan dezaten menter iaith-ekin.

• Menter iaith-en etorkizunerako planak egiterakoan funtsezkoa da menter-aren tokiko izaera eta jabetza ziurtatzea eta indartzea.

• Menter iaith-ek komunitateko hizkuntza-plangintza behar bezala egiteko, Asanblea Nazionalak diru gehiago bideratu behar luke menter iaith-entzat, Galesaren Batzordearen diru-laguntzen bitartez.“ (Jones eta Ioan, 2000, 123. or)

2.1.1. Epe ertaineko bilakaera Gwendraeth eta Aman industria-bailaretan eginiko lanaren ondorioz, komunitatearen konfiantzak eta harrotasunak gora egin zuen, herrian gauza interesgarriak ikusi baitzituen jendeak. Horri esker, sare kultural eta sozio-ekonomiko berriak sortu ziren.

Page 9: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Beste hainbeste gertatu da gainerako menter gehienekin ere. Menter iaith-ek beren eskualdeko erakunde askori eragin diete beren zerbitzuetan hizkuntzaren aukera eskain dezaten, eta beraz esparru berriak zabaldu dira. Aukera berri horiek galesezko hainbat jarduera indartu dituzte:

• herri-kulturaren hizkuntza, adib. errugbia, cricketa, drama; • osasun- eta zaintza-zerbitzua; • haurren jolas-hizkuntza eskolatik kanpora; • langileen klubak eta tabernak; • itzulpengintza eta hedabideak; • trebakuntza-ikastaroak eta lanbide-heziketako programak; • langile elebidunentzako heziketa-aukerak enpresetan; • dibertsifikazio ekonomikoa eta gaitasunak indartzea enpresa txiki eta ertainetan.

Hasiera-hasieratik, menter-ek garrantzia handia dute hizkuntza-zatiketari aurre egiteko, batik bat gales-hiztun ugari bizi diren lekuetan. Hauexek izan ziren menter iaith-en sarea nazio osora zabaltzeko arrazoiak:

• Hizkuntza-gaitasun handiko baina sare soziolinguistiko ahuleko kokaguneetan, zatiketarako joera izango luketenetan, galesaren aldeko pizgarri sozio-psikologikoa eskaintzen dute.

• Lankidetza berriak sor ditzakete Asanblea Nazional, Galesaren Batzorde, udal, erakunde publiko, osasun-zerbitzu, boluntario-agentzia eta enpresa pribatuen artean.

Horrez gain, menter-ek galesa susta dezakete orain arte itxita zeuzkan esparruetan, eta hori administrazio ofizialaren parte izan gabe. Autonomia horri etekina ateratzeko, menter-ek azkartasun politikoa eta jendarterako trebetasuna eduki behar dute, koordinatzaile errespetagarri gisa funtzionatu behar dute, nahitaez estatus edo botere politikorik beren gain hartu beharrik gabe. Agentzien mende daude existitzeko eta arrakasta partekatzeko. Zalantzarik gabe, denboraren poderioz batzuk asimilatu egingo dira, eta besteak hasierako hizkuntza xedeaz askatu eta erakunde ekonomiko bihurtuko dira.

2.2. Konpondu gabeko arazoak Beraz, menter-en garapenak galdera interesgarri batzuk jartzen ditu mahai gainean. Lehenik, menter berriek berez zer izan behar dute? hizkuntza edo komunitatea edo ekonomia garatzeko enpresak, edo horien konbinazioa? Aldi baterako loturik egon behar dute komunitateko beste ekimenei? Komunitatean sare berriak sustatzeko eta hizkuntza-jarduerak sustatzeko lanak zer izan behar du: epe laburrekoa ala epe ertainekoa? Edo bestek hasitako galesezko jarduerak koordinatzea eta sustatzea da bere lana? Galesaren Batzordeak hasierako jakintza eta diru babesa eskaini ditu, baina ez dirudi ekimen berriei zaharrei hainbat lagundu ahal izango dienik. Udalek ardura handiagoa dute menter iaith berrien beharrak asetzen. Hori urrats positiboa da politikoki, eta menter iaith-entzat errazagoa izango da beren jarduerak koordinatzea legezko zein boluntarioen erakundeen barnean, eta komunitatea biziberritzeko agentzia errentagarri gisa.

Page 10: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Menter-en paradoxa bat da beren izaera katalizatzailea galtzera kondenatuta daudela, eragin behar zioten sistema instituzionalean sartzearen ondorioz. Edozein menter iaith berez aldi baterakoa denez, joera horri nola euts dakiokeen galde daiteke. Erantzun ortodoxo gutxi ditu arazo horrek. Ez dirudi hala gertatuko zaionik menter iaith-en sare nazional berriari, beren eginkizuna baita tokiko hezkuntzari, osasunari, ongizateari eta abarri eragitea. Hala ere, errepikatu beharra dago menter iaith-en funtsezko egitekoa besteei lan eginaraztea dela: menter-ak ez du bere gain hartu behar jarduera guztien ardura. Dena dela, horixe da plangintza-egile eta ekintzaileen kezka nagusia. Ez badira era partekatuan ulertzen komunitatea, ahalduntzea eta lankidetza, oso posible da hizkuntza-plana aldiro kolokan jartzea. Diru publikoa urritu ahala, galesaren ardura komunitateari "itzultzeko" edo "transferitzeko" ahaleginak egongo dira, beharrezko inbertsio politiko eta ekonomikoa baztertu gabe. 2008an 22 menter iaith-en sarea zegoen Galesen, eta Galesaren Batzordeak 2007an 1.450.537 £-ko laguntza eman zuen. 2001eko otsailean 18 menter-ek jasotako 652.425 liberak baino % 122,3 gehiago. Hauxe da Galesaren Batzordearen laguntzen zerrenda:

• menter iaith-ei diru-laguntzak ematea; • menter iaith berriak sortzen laguntzea; • menter iaith-ei ematen zaien aholkua eguneratzea eta garatzea; • galesa erabiltzeko baliabideak garatzea eta banatzea; • menter iaith-ak mantentzeko eta garatzeko baliabide beharra Gobernuari

aurkeztea; • menter iaith-etan tailer gehiago antolatzea; • menter iaith-en lanaren berrikuspen independenteak enkargatzea aldiro; • menter iaith-ei aholkua eta informazioa ematea; • menter iaith-en lana garatzeko ikerketa agintzea; • menter iaith-en arteko elkarlana sustatzea eta, oro har, beren lana koordinatzea; • menter iaith-ei laguntzea finantzazioa bilatzen; • menter bakoitzarekin urteko helburuak erabakitzea; • Mentrau Iaith Cymru edo menter-en sarea mantentzen laguntzea; • Menter-etako langileen trebetasunak partekatzea, integratzea eta garatzea, bai eta

hizkuntza-eragile eta garapen-langileenak ere.

2.3. Epe ertaineko erronkak

Hizkuntza-politikan eta plangintzan duten posizioa sendotzeko, menter-ek hainbat erronka dituzte:

• hizkuntzaren jabea komunitatea dela azpimarratzea eta kontzientziatzea, eta horren ardura berriro boluntarioei eta komunitateko laguntzaileei transferitzea;

• jendeak galesa erabiltzeko dituen aukerak ugaritzea, gizarte- eta aisialdi-jardueren bidez;

• komunitatean galesa sustatzeko lankidetzan jardutea mugimenduekin, erakundeetako ordezkariekin eta tokiko eta nazioko norbanakoekin;

• galesaren profila igotzea eskualdeko negozioetan; • lantokian elebitasuna sustatzea;

Page 11: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• gales-hiztunak animatzea hizkuntza erabil dezaten eta aukera elebidunak balia ditzaten;

• hiztunen maila hobetzea; • hiztun zalantzatiak edo edozein arrazoirengatik galesa galdu dutenak

berreskuratzea; • laguntza praktikoa eskaintzea galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten ari diren

helduei zein gazteei; • gurasoei aholkua eskaintzea, haurrak elebidun hazteari buruz; • hiztun berriak galesa nagusi den komunitatean txertatzea eta galesa ama-

hizkuntza dutenak beren beharrez informatzea; • itzulpen-lanak egitea, edo eskariak itzultzaile trebatuengana bideratzea; • prestakuntza-agentziei laguntzea material elebiduna eta hizkuntza aintzat hartzen

duena lantzen; • tokiko galesezko hezkuntzari eta prestakuntzari buruzko informazioa hedatzea; • egokitzat joz gero, tokiko garapen ekonomikoaren aldeko gaiak sustatzea...

Menter iaith-ak hedatzeko orduan, hainbat arazo administratibo daude:

• egoera berri bakoitza behar bezala kudeatzea; • finantzazio-plan sendoa, menter-ak ustez iraungo duenerako (hasiera batean 2-5

urte inguru); • menter iaith-ak "normalizatzeko" neurriak bilatzea, gobernuko diru-laguntzen

mende egon gabe autofinantza daitezen, sorburu izan duten komunitatearentzat lan eginez;

• kontuan hartzea zein diren tokiko sareak eta zer izaera soziolinguistiko eta desira dituzten "gales-hiztun ikusezinek", hau da, egungo galesezko egituren barruan ez daudenek;

• telekomunikazio berriek sare berriei egiten dieten mesedea eta kaltea aztertzea; • kultura-gune berrien aukerak aztertzea. Ez dute zertan menter-en zati izan:

gehigarriak izan daitezke, eta orduan lankidetza bultzatu beharko litzateke; • mintegiak egitea agentziekin, udalekin eta espezialistekin, orain arte ikasitakoa

eztabaidatzeko eta neurtzeko; • komunitate-plangintzaren ideia berrikustea; menter-en eraginkortasuna eta

estrategiak aztertzea; arrakasten eta porroten adibideak ematea, azalpen xehe batekin; ustez urteko inbertsioa izango dena jakinaraztea, hartzen diren erabakiak errealistak izan daitezen.

Horiek denak lortzeko argi azaldu behar da Galesaren Batzordearen eginkizuna, hizkuntza-planaren garapen praktikoa sustatzeko prozesuan. Akordio baten bidez zehazten da Galesaren Batzordearen eta menter iaith-en arteko harremana, bai eta zerbitzu elebidunak eskaintzen dituztenekin partekatutako ardurak ere. Zentzuzkoa zen Batzordea hasieran hizkuntza-jokabideetan zentratzea eta menter iaith-ak sustatzea, baina orain kontuan hartu beharko lirateke hizkuntza biziberritzeari eragiten dioten beste aldagai batzuk, hala nola:

• lan-egiturak eta tokiko garapen ekonomikoa; • gizarte-sare ez-ortodoxoak, batez ere hirietan; • sare telematikoen ondorio sozialei eta ekonomikoei buruzko ikerketa; • joera demografikoak eta adin/sexu desberdintasunak hizkuntza jasotzean eta

mantentzean;

Page 12: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• galesari gizartean nahitaez dinamismoa ematen ez dioten baina horretan laguntzen duten aldaketak komunitatean;

• menter-ak garapen sozio-ekonomikoaren agentziak bihurtzeko modua aztertzea; • munduan hizkuntza biziberritzeko dauden metodo konparatiboak ikertzea.

3. Ekintza Planak

Programaturiko jarduerei ekintza-planak gehitu berri zaizkie. Ekintza Plan (EP) horiek gales-hiztunak asko bakandu diren gune elebidunetan jarri dira martxan. Tokiko jendea eta Galesaren Batzordeko partaideak elkartzeko xedea dute, galesa erabil dadin. 2006an horrelako 10 ekintza-plan zeuden. Lehenbizikoa Fishguard inguruan garatu zen 2001-02 artean, Menter Iaith Sir Benfro -ren lankidetzarekin. Gaur egun EPak daude Amlwch, Ammanford, Bangor, Cardigan, Corwen, Gwauncaegurwen, Llanrwst, Machynlleth, eta Ruthin-en. EP gehienetan Galesaren Batzordeak eragile bat dauka, tokiko gidaritza-taldearen funtzionamendua erraztu dezan. Izan ere, EPen ondorioetako bat da elkarlana indartzea Galesaren Batzordearen eta tokiko laguntzaileen artean, batez ere menter iaith-ak, Urdd, Mudiad Ysgolion Meithrin eta Nekazari Gazteak.

EP berriak ezartzeko aholkuak eman ditu orain arte egin den ebaluazio ofizial bakarrak, hain zuzen ere "Ekintza Planak: Ebaluazioa" delakoak.

3.1. Ekintza Plana prestatzen

• Epe laburrean, badirudi hizkuntzaren aldeko babes handia dagoen inguruak aukeratzea komeni dela, hau da, konderriko soziolinguistikan eta ekonomian giltzarri diren inguruak.

• Bestelako erakunde eta elkarteek batzordearen laguntzaile nagusiei babesa ematen dietenean, EParen emaitzak ziur asko lehenago ikusiko dira.

• Hizkuntzaren aldeko babes txikia dagoen lekuetan, laguntzaile-egitura indartsurik ez dagoen lekuetan eta Batzordeak hizkuntzaren alde ekiteko premia ikusten duen lekuetan, Batzordeak EPa jartzen du martxan, bertan menter iaith-a egon ala ez.

• Aukeratutako barrutia aztertu behar litzateke tokiko laguntzaileen eta Batzordearen artean. Hori egiteko modu bat da beste menter iaith-ei edo laguntzaileei eskatzea beren barrutian EP baten eskabidea egitea, bertan aipatuz hizkuntza-premiak, tokiko babesa eta dauden aukerak.

• Ezinbestekoa da Batzordeak kontsultak egitea menter iaith-ekin, beste lankideekin (Urdd, MYM, Twf, CYD, Nekazari Gazteak…) eta helduentzako galesa eskaintzen dutenekin, EP berria ezarri aurretik.

• Menter iaith-arekiko kontsultetan barrutiarentzako EPrik egokiena eztabaidatu behar litzateke.

• Galesaren Batzordeak eztabaida sakonak egin behar ditu bertako lehen eta bigarren hezkuntzako instituzioekin, EP bat ezarri aurretik.

• Hasiera-hasieratik Batzordeak eta EPak lan egin behar dute garapen ekonomikoaren aldeko eta komunitateko erakundeekin, ekintzaren ezagutza zabaltzeko.

• Batzordeak bere eragina erabili behar du tokiko eta konderriko udalekin, EParen martxa errazteko.

Page 13: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• EParen aldeko babesa biltzeko hasierako bileretan, komenigarria da: (i) izenak eta helbideak biltzea, tokiko datu-basea eratzeko, (ii)galdeketa laburra egitea, norbanakoen interesa eta konpromiso-maila jakiteko.

• Ona da Batzordeak menter iaith-eko ordezkariak eta agian komunitateko beste laguntzaile batzuk izendatzea, jabetza komunitatearena dela erakusteko.

Batzordearentzat gomendagarria litzateke menter iaith-ak eta beste laguntzaileak txertatzea etorkizuneko jarraipen-prozesuetan. Iturria: Gruffudd, Davies eta Morris (2000, 55-6 or.)

3.2. Inplikazioak Europako beste testuinguruetan

Erabilera urriko hizkuntza bat biziberritzea prozesu luzea da eta ezin pentsa daiteke agentzia batek esku hartu eta zuzenean eragingo dienik lurraldeko biztanle gehienei epe laburrean, batez ere kanpotik etorritako ekimena bada. Ezin dugu espero agentzia batek jende gehienari eragitea denbora gehienean, ez eta komunitate desberdinek modu berdinean erantzutea ere biziberritzeko pizgarri beren aurrean. Tokiko premia zehatzen aurrean eraginkortasunez erantzuteko malgutasuna da menter iaith-aren eta ekintza-planaren ezaugarri eta indar nagusietako bat. Hala ere, 1991tik menter-ek izandako bilakaeran oinarritutako beste ohar batzuk zabaldu egin daitezke euskarara, gaelikora, irlanderara, Suediako finlandierara eta abarrera (beherago, Y hizkuntza). Hain zuzen ere:

• Hizkuntza-ekimenen eta gobernuko agentziaren arteko harremanak. Gobernuek horrelako ekimenak aldi baterako bakarrik finantzatu, eta ondoren burujabetza bultzatzen dute, finantzazio berrien bitartez. Dena dela, menter-a gobernuaren hizkuntza-politikaren luzapentzat hartzeko joera dago. Teorian menter-eko langileak tokiko batzordearen ardurapean daude, baina askotan gobernuko erakundeek funtzionario ahalduntzat hartu dituzte, eta muturreko kasuetan diru-laguntza kendu eta menter-en porrota eragin dute.

• Hizkuntza-ekimenen eta udalen arteko harremana. • Menter-etako langileen eta beren laguntzaileen lan-prestakuntza eta -egitura. • Jabetzaren eta ahalduntzearen arazoa: norenak dira menter-ak? • Menter-ak bere eskumenak gainditzea eta txaloak jasotzea -adibidez,

prestakuntza- eta ekintzailetasun-ekimenengatik-, edo kritikak jasotzea lehendik dauden zerbitzuak bikoizteagatik -esate baterako, gazteentzako lanpostuak eta kirol-ekitaldiak, edo diruz lagundutako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzea operatzaile komertzialei lehia eginez-.

• Langile profesionalak eta boluntarioak prestatzeak epe luzera duen kostua. Hizkuntza-ekimenak ugaritu ahala, nor arduratzen da horiek finantzatzeaz eta lankidetza berriak egiteaz? Horrekin batera doaz langileen prestakuntza, beren ekitaldien aseguru kolektiboa, haurrentzako gizarte-zerbitzuak, langileen aurrekarien jarraipena edo azterketa etab.

Hizkuntza biziberritzeko beste bide bi era aipa daitezke:

• Hizkuntza-baliabideen zentroak ezartzea konderri mailan eta nazio mailan. • Hizkuntza-animatzaileak.

4. Konderriko Hizkuntza Baliabideen Zentroak.

Page 14: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Konderriko hizkuntza-baliabideen zentroaren bidez lor daitezke helburu hauek:

• Konderriko hizkuntza-planak garatzea; • legezko hizkuntza-betebeharrak sustatzea; • zerbitzu elebidunak hobetzea eta • baliabide eta material egokiak ziurtatzea.

Hizkuntza-baliabideen zentroak zerbitzu espezializatuak eskain ditzake konderriko arduren alderdi guztientzat:

• aholkularitza profesionala udalarentzat, erakunde publikoetako, pribatuetako eta boluntario-erakundeetako langileentzat eta konderriko biztanle guztientzat;

• mintegiak eta prestakuntza konderriko eta menter-etako langileentzat; • konderriko lan-programaren zati nagusiak koordinatuz barne antolakuntza

hobetzea, komunikazioak xede-hizkuntzan bultzatzea, jendearekiko harreman elebidunari buruz aholkatzea, hizkuntza-aholku profesionala ematea argitalpenez, inprimakiez, seinale publikoez, kontratatutako zerbitzuetako esku-orriez eta konderriko beste hainbat jardueraz.

Zentroak jendearekiko zerbitzu elebiduna hobetuko luke konderriko beste departamentuekiko elkarlanaren bidez, esate baterako helburu soziolinguistikoei buruzko aholku zehatzak emanez eskoletako zuzendariei, komunitateko arazoen sailari, baldintzapeko askatasunaren zerbitzuari, zerga-bulegoari, lanbide-zerbitzuari, etab. Horrelako zentroek konderriko zerbitzu-emaileen hizkuntza-trebetasuna aztertuko lukete, konderriaren enplegatuak izan ala ez. Besteak beste, lanpostu zehatzetan hizkuntza-eskakizunen beharra, idatzizko gaitasunaren beharra, eta ikasleei eta eragile elebidunei lagundu beharra. Beraz, lanerako eta gizarte-harremanerako hizkuntza aukeratu, eta Y hizkuntza indartuko litzateke. Zentroak eskain ditzake berehalako itzulpen-baliabideak, bideoak, software elebiduna eta elebakarra, eta baliabideak parteka ditzake hezkuntza-sailarekin, udal-liburutegiekin, marketin-atalekin eta herriko eta konderriko plangintza-sailarekin. Zerbitzu ibiltariak eta mugikorrak ere eskain daitezke: esate baterako Y-ko lan-prestakuntza; itzulpen-zerbitzua; haurrek jolasteko autobusak, non gurasoek ere hizkuntza-eskola trinkoak har ditzaketen. Horrelako autobusak trebetasun-zentro gisa ere erabil daitezke, berriro lanean hasi nahi duten amek beren komunikazio elebiduna eta ordenagailuen erabilpena hobe dezaten, eta landa-eremu eskuragaitzetan bizi direnek eskolak jaso ditzaten Y-ko gaietan eta trebetasun-ikastarotan.

4.1. Hizkuntza Baliabideen Zentro Nazionala

Ikerketa ezinbestekoa da hizkuntza-politikak garatzeko. Europako hainbat hizkuntzalaritza-instituturen heriotzak (adibidez Irlandakoak) edo batere plangintza-jarduerarik egin gabe gai akademikoez baino ez arduratzeak hutsune handia eragin du datu linguistiko eta soziolinguistikoen bilketan. Hizkuntza-baliabideen zentro nazional batek funtzio asko eduki litzake, eta bere lan-eremua arreta handiz aztertu beharko da. Edonola ere, argi dago hizkuntza-politika prestatzeko beharrezkoa dela aholkularitza ona edukitzea eta aldizka ikerketak egitea.

Page 15: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Horrelako baliabide-zentrorik ez edukitzeak hizkuntza-politikaren garapena oztopatu du Galesen. Galesaren Batzordeak estatistikak eta interpretazioak egin eta jasotako datuen arabera egiten ditu politikak, baina ez du lan egiten hizkuntza-baliabideen zentro nazional baten barruan. Dena dela, estatistika-zerbitzu euskalduna/irlandarra/gaelikoa/finlandiarra indartzea oso lagungarria da joerak aldizka aztertzeko, ebidentzia hauetan oinarriturik. Komunitatea Ikertzeko Egitasmoak (1997) hizkuntza-baliabideen zentro nazional bat eratzeko gomendatu zion Galesaren Batzordeari, gai hauez arduratzeko:

• Elebitasunaren balio ekonomikoaren berri zabaltzea Galesen eta Galesen kokatzeko edo inbertitzeko asmoa duten enpresen artean, batik bat Europar Batasun eleanitzaren barruan;

• Hizkuntza-planeko ekintza praktikoak eta teoria berriak aztertzea, bultzatzea eta abiaraztea, nazioarteko esperientzietan oinarrituz;

• Galesezko materialak aztertzea eta berrikustea, batez ere lanerako softwareekin lotutakoak;

• Galesezko materialen datu-base nagusi bat egitea, jendeak laneko jardunbide onen berri izan eta beren egoerara moldatu ahal izan ditzaten;

• Jendearentzat eta boluntario-erakundeentzat gidak eta materialak prestatzea, beren komunitatean galesa bultza dezaten;

• Laguntza-telefono bat jartzea, jendeari galesari buruzko aholkuak emateko; adibidez, galesez kontratu edo dokumentu legal bat prestatzerakoan ideia konplexuak zehazki nola adierazi jakiteko;

• Itzulpen-zerbitzuen eta bestelako hizkuntza-zerbitzuen informazio-gune nazionala izatea;

• Hizkuntza-plangintzarako datu-base nazionala izatea.

Eginkizun horietako batzuk Galesaren Batzordeak hartu zituen bere gain, baina denak ez daude baliabide-gune bakar batean bildurik, Batzordea nabarmen hazi baita: 1997an 35 langile izatetik, 2008an 85 izatera, Galeseko hiru lekutan banaturik.

Datu-base nagusi horren bidez errazago zabal daiteke informazioa elebitasun aplikatuari buruz eta tokiko hizkuntza-politiken eraginkortasunari buruz. Jarraipena egingo lieke osasun-zerbitzuei, enpresaren eta boluntarioen sektoreari eta komunitate osoari. Aukera emango luke horrelako jarduerak ikertzeko, bai eta hizkuntza-planen adibideak Galesen eta Europan zabaltzeko ere, Katalunian, Irlandan eta Euskal Herrian egindako lanaz baliatuz.

5. Hizkuntza-animatzaileak

Hizkuntza-plan ofizialetan ongi zehaztuta daude hizkuntza-teknikarien zereginak. Hala ere, zerbitzu elebiduna eman behar duten langileei sarritan arrotza, behartua edo ezohikoa egiten zaie lanean galesez hitz egitea eta, ondorioz, hizkuntza-zerbitzua ez da behar bezala ematen. Horregatik, hizkuntza-plana aplikatzeaz arduratzen den teknikariaz gain, animatzaileak edo suspertzaileak behar dira udaleko langileen, poliziaren eta suhiltzaileen elebitasuna hobetzeko. Animatzaile horiek gobernuaren erakunde batek kontratatu eta sail batetik bestera ibil daitezke, edo kanpoko enpresek har ditzakete zeregin zehatzetarako. Elebitasun-politikak garatzeko plazaratu berri diren jarraibideak betetzeko, zerbitzu

Page 16: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

publikoek zerbitzu elebidun zabala eman behar dute. Erakunde askok kanpoko bultzada bat behar dute jarraibide horiek abiarazteko, eta hizkuntza-animatzaileengana jo behar lukete, hiru eremutan lan egin dezaten, diru-babes eta aginte-maila desberdinekin:

• Herrietan, gerta daiteke gizarte-langileei, erizainei, osasun-laguntzaileei eta emaginei lanean galesa gehiago erabiltzeko eskatzea;

• Konderri edo eskualde jakin batean, animatzaileen zeregina oro har galesa sustatzea izan liteke, menter iaith bat antolatzeko edo bestelako ekimenetan;

• Lanbide edo sektore jakinei dagokienez, hizkuntza-animatzaileek aldi baterako lan egin lezakete polizian, udaletxean, osasun-zerbitzuetan, anbulantzian edo suhiltzaileetan. Beren zeregina litzateke elebitasun-giro berri bat sortzea, galesaren erabilera egokia hobetzeko, edo lantokia hizkuntza-planak aplikatzeko prestatzea, beste sektoreetako adibideak eredutzat hartuz.

Galesen, agentzia erdi publikoen partzuergo bat -esate baterako, Udalen Zuzendaritza Taldea- arduratuko litzateke animatzaileak finantzatzeaz, edo bestela Galesaren Batzordeak zuzenean edo beste erakunde batekin elkarlanean finantzatuko lituzke, epe jakin baterako kontratuak eginez; esate baterako 5 urtean agentzia erdi publikoetan jardunbide elebidun berriak era ditzaten, edo menter berriak presta ditzaten. Animatzaileek prestakuntza eta Batzordearen baliabide hauek behar dituzte:

• hizkuntza-plangintzaren oinarriei eta praktikei buruzko informazioa, jardunbide onen eta txarren adibideekin;

• erakundeek galesa sustatzearekin dituzten erantzukizunen azterketa sakona eta tokiko langileei buruzko informazioa harremanetarako, era horretan hasieratik sare eraginkorrak garatu ahal izateko;

• hizkuntza-animatzaile guztientzako nazio mailako prestakuntza.

Helburu horiek lortzeko, menter-etako langileen eta animatzaileen sare nazional sendoagoa behar da. Hizkuntzarekiko kontzientziarekin lotutako lidergo-gaitasunak garatu dituzte kanpoko hainbat agentziak, esate baterako Cwmni Iaith-ek, lan-prestakuntza eskainiz komunitateko liderrei eta administrazio publikoko langileei, besteak beste Ipar Galeseko Polizian, Cardigan konderriko udalean eta parke nazionaletan. Nazioarteko adibideen berri ere ematen da. Prestakuntza hori erakunde akademikoen ardura ere bada, horretarako Hizkuntza Batzordeko, Hizkuntza Gutxituen Europar Bulegoko eta Europar Batasuneko iturriak erabiliz. Izan ere, Cwmni Iaith-ek hainbat tresna sortu ditu hizkuntza-planen eta -agentzien eraginkortasuna neurtzeko. Hona hemen adibide bat:

5.1. Menter iaith-en eraginkortasuna ebaluatzeko metodoak

Zerrenda hauek eraginkortasuna neurtzeko galderak dira. Adibideak besterik ez dira. Landu eta aukeratu egin behar dira, ebaluazio-plana egiteko.

5.1.1. Menter-en eraginkortasuna: plangintzaren ebaluazioa Aukerak

Page 17: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• Aztertu dituzu egungo aukerak eta erabilera? • Nola egin duzu azterketa hori? • Zenbateraino izan dira eraginkorrak eta zehatzak ikerketa- eta kontsulta-

metodoak? • Herritarrek, erakundeek, elkarteek eta herriko taldeek parte-hartze aktiboa izan

dute informazioa biltzen? • Nola interpretatu dira bildutako datuak? • Adituek edota Hizkuntza Plangintzarako Lankidetzak laguntzarik eta

gidaritzarik eman dute?

Hutsuneak

• Sistematikoki aztertu dira egungo aukeren eta erabileren hutsuneak? • Hutsuneak identifikatzerakoan, kontuan hartu dira beste erakunde eta elkarte

guztiak? Helburuak eta lehentasunak

Helburuak eta lehentasunak

• Zertan oinarrituz erabaki dira helburu estrategikoak eta lehentasunak? • Helburuak eta lehentasunak datu fidagarrietan oinarritzen dira? Zein datutan? • Helburuek eta lehentasunek tokiko beharrei erantzuten diete? Nola? • Garatu beharreko lehentasunak identifikatzerakoan, kontuan hartu dira beste

erakunde eta elkarte guztiak?

Egitasmoaren plangintza

• Plangintza zehatza eta berariazkoa egin da aukera berriak eta hizkuntza erabiltzeko egitasmoak sortzeko?

• Adituen laguntzarik edo gidaritzarik izan da? • Erakunde eta elkarte garrantzitsuen laguntzarik izan da? • Egitasmoa zabaldu aurretik, planifikatu da egitasmo piloturik? • Egitasmo pilotua ebaluatu eta beste egitasmorik aztertu da? • Zein izan dira egitasmoen arrakastak? • Egitasmoa hobetu ote liteke? • Menter-ak bere egitasmoa sortu beharra balu, beste laguntzaileei erantzukizunik

emango lieke? Nola egingo litzateke hori eta zenbat denbora beharko litzateke?

Lan-egitaraua

• Lan-egitaraua zehatza eta berariazkoa zen? • Errealista zen egitasmoaren finantzazio-maila? • Bazegoen finantzazio nahikorik lan-egitaraua uste bezala aplikatzeko? • Bazegoen finantza-kudeaketa sendorik? • Lan-egitarauko zereginak, adierazleak eta emaitzak egokiak ziren helburuak eta

zereginak lortzeko? • Langileen lan-kargari eta beste baliabideei dagokienez, lan-egitaraua egingarria

zen? • Bazen denbora eta langileak kudeatzeko egitasmo eraginkorrik? • Lehentasun nahikoa eman zaio lan-egitarauaren plangintzari, sare-lanari eta

ebaluazioari?

Page 18: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• Lan-egitarauaren helburu guztiak lortu dira? • Zergatik ez dira helburu guztiak lortu? • Zer aldaketa egin behar dira lan-egitarauaren plangintzan eta prestakuntzan,

helburu guztiak lortu ahal izateko? • Erakundeek eta bestelako elkarteek behar adinako laguntza eman dute?

Erantzuna ezezkoa bada, zergatik? • Nola ziurta daiteke erakunde eta elkarte horiek etorkizunean laguntzea? • Zein izan da menter-aren zeregina egitasmoan? • Zer ekarpen egin dituzte beste elkarteek, erakundeek edota taldeek?

Ebaluazioa

• Zer metodo erabili dira jarduerak ebaluatzeko? Zer metodo erabili dira plangintza ebaluatzeko?

• Nor arduratu da ebaluazioaz? • Hurrengoan jende gehiagok parte hartu behar luke? • Eraginkorrak dira ebaluazio-metodoak? • Berrikusi egin behar dira ebaluazio-metodoak? Erantzuna baiezkoa bada, nola?

5.1.2. Menter-en eraginkortasuna: emaitzen ebaluazioa

Aukerak

• Orain dauden aukerak egitasmoaren hasierako berdinak dira • Aukera gehiago ala gutxiago dago? • Aukerak beti dira berdinak ala aldatu egiten dira arrazoi jakinengatik? Zein dira

aukera berriak? • Zer aukera galdu dira? • Zergatik dago aukera gehiago edo gutxiago? • Zer ahalegin egin dira aukerei eusteko edo ugaritzeko? • Adierazleen eta emaitzen arabera, arrakasta izan dute ahaleginek? • Ahaleginek zergatik izan dute arrakasta edo porrota? • Nola erabil daiteke lortutako arrakasta? • Nola gaindi daitezke arrakasta oztopatzen duten faktoreak? • Agerikoak eta publikoak dira idatziz eta ahoz komunikatzeko aukerak? • Aukerak ematen edo eskaintzen dira eskatu gabe? • Elkarte/erakunde/talde jakinek eta menter-ak nola sustatzen dituzte aukerak? • Jendeak badu aukeren berri? • Aukerak sustatzeko metodoek lortzen dute jende gehiagok aukeren berri izatea?

Erantzuna baiezkoa bada, nola? Erantzuna ezezkoa bada, zergatik ez? • Posible da beste sustapen-metodoren baten bidez aukeren berri jende gehiagok

izatea? Zein dira metodo horiek?

Estatusa

• Galesak eta ingelesak estatus berdina dute elkarte, erakunde, talde eta enpresen idatzizko eta ahozko zerbitzuetan eta erabileran?

• Nola adierazten dituzte erakunde horien hizkuntza-erabilerek eta aukerek galesarekiko jarrera?

Page 19: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• Bada galesaren aldeko jarrera duen gizarte-talderik? Nola erabil daiteke hori aukerak edo erabilpena sustatzeko?

• Bada galesaren kontrako jarrerarik? Zein? Zer testuingurutan? Nola alda daiteke hori?

Erabilera

• Hizkuntzaren erabilera (ahozkoa eta idatzizkoa) lehen bezalakoa da? • Hizkuntza-erabilera aldatu egin bada, nola aldatu da? • Behar eta helburu desberdinetarako erabiltzen da hizkuntza? • Hizkuntza helburu jakin batekin edo testuinguru jakin batean erabiltzen duen

jende gehiago dago?

Konfiantza

• Hiztun batzuek gaitasuna eta konfiantza handiagoa dutela edo lortzen ari direla frogatzen duen daturik dago?

• Erantzuna baiezkoa bada, zeri esker gertatu da? • Nola lortzen da jende horrek gaitasun eta konfiantza handiagoa izatea? • Nola lortzen da jende gehiagok gaitasuna eta konfiantza izatea?

Galdeketaren iturria: K. Jones eta G. Ioan, (2002) 'Venturing Onwards: Review of Mentrau Iaith' Cwmni Iaith, Newcastle Emlyn. Txostenaren kopia osoa, hemen: http://www.iaith.eu/ymchwil.php

6. Ondorioak

Hasieran, kritika izan zen nagusi: menter iaith-ak, ekintza-planak, konderriko eta nazioko baliabide-guneak, hizkuntza-animatzaileak eta -aholkulariak alferrikakoak eta garestiegiak zirela, eta oinarrizko hizkuntza-estrategiaren irismenetik kanpo zeudela, izan ere hark inbertsio handiak egiten baitzituen hezkuntza-sisteman, Galesen bizi eta galesa zekiten ikasleak ugaritzeko. Dena dela, gizartearen eta ekonomiaren alor guztietan galesa erabiltzeko aukeraren aldeko argudioak indartuz joan ziren, haurtzaroan ikasitakoa sendotzeko eta hizkuntza eguneroko bizitzaren parte bilakatzeko. Ondorioz, ekimen horiek guztiak beste batzuekin batu dira -Familiako Hizkuntza Transmisioa, TWF, Hizkuntza Merkatuan, ITen eta softwarearen garapena-, galesak komunitateen eguneroko harremanetan duen eginkizuna indartzeko.

Elementu horietakoren bat Europako beste lekuetan aplikatzea proposatu aurretik, kontuan hartu behar da:

Lehenik eta behin, komunitate-laguntzaren kostua asko igo da. Hasieran finantzazioa Galesaren Batzordetik bakarrik zetorren, baina orain, zorionez, leku gehiagotatik dator: adibidez, udaletatik, sektore pribatutik eta Europar Batasunetik. Horrek Galesaren Batzordearen eta laguntzaileen arteko harremana dinamikoagoa eta demokratikoagoa egiteaz gain, laguntzaileei aukera ematen die tokiko beharrei eta ekimenei erantzuteko. Hori garrantzitsua da komunitatea ahalduntzeko, eta horrelako ekimenak bideragarriak eta arrakastatsuak izateko epe luzera.

Page 20: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

Bigarrenik, goian aipatutako jarduerei beste asko ari zaizkie gehitzen. Ondorioz, inbertsioak egiten direnean eskalako ekonomia eta lehentasunak ezarri behar dira, gero eta gehiago eskatzen baitira software berriak, ITak, itzulpenak, terminologia berriak, jardunbide ona bultzatzeko egitarauak, txantiloiak, etab. Corpusa eta estatus-plangintza arretaz aztertu eta integratu behar dira, datuak errepika ez daitezen, izan ere merkatua nahiko mugatua baita.

Hirugarrenik, Galeseko Gobernuaren babesa funtsezkoa izan da: hizkuntza-politika azaldu zuen Iaith Pawb (2003) dokumentu estrategikoan eta beste adierazpen politikoetan, eta politika hori abian jartzeko, aitortu du hizkuntza-plangintzarako erakunde nagusiak, hau da, Galesaren Batzordeak, ekimenak kudeatzeko eta finantzatzeko gaitasuna behar duela. Beraz, komunitateen hizkuntza-plangintza boluntarioen eta langileen lanari esker egin den arren, jasotako datuak eta egitasmoak aldizka aztertzea da oinarria. Horrek galesaren aldeko argudio sendoak eman ditu eta, ondorioz, nekez esan daiteke programek komunitatearen beharrak asetzen ez dituztenik, eta epe luzera hobetzen ez direnik gizarte-ongizatea, trebetasunen lorpena, dibertsifikazio ekonomikoa eta aisialdiko jarduerak. Zinez, aurkakoa gertatu dela esan daiteke. Horrelako ekimenek emaitza onak dituzte, eta merezi du kontuan hartzea Europa mailan.

7. Erabilitako iturriak

• Aitchison, John eta Carter, Harold. (1993).A Geography of the Welsh Language, 1961-1991, Cardiff: University of Wales Press.

• Aitchison, John eta Carter, Harold. (2004) Spreading the Word, the Welsh Language 2001, Talybont: Y Lolfa.

• Baker, Colin a Jones, Meirion Prys. (1999) Dilyniant mewn Addysg Gymraeg, Cardiff: Welsh Language Board.

• Day, Graham; Morris, Elspeth; Knight, Peter. (1998) Where do we go from here? a review of community participation methods, Wales Council for Voluntary Action, Aberystwyth: Jigso.

• Fishman, Joshua. (1991) Reversing Language Shift, Clevedon: Multilingual Matters.

• Fishman, Joshua. (2001) Can threatened languages be saved? Clevedon: Multilingual Matters,

• Gruffudd, Heini. (1995) Y Gymraeg a Phobl Ifanc, Swansea: University of Wales Swansea.

• Gruffudd, Heini, Davies, C. eta Morris, S. (2000) Language Action Plans: An Evaluation, Cardiff: Welsh Language Board.

• Jones, Kathryn eta Ioan, Gareth. (2000) Overview/Arolwg Mentrau Iaith Cymru, Cardiff: Welsh Language Board.

• Louhglin, J. eta Peeters, B.G. (1997) 'State Traditions, Administrative Reform and Regionalization', in M. Keating and J. Loughlin, (ed.), The Political Economy of Regionalism, London: Frank Cass, 41-62. or.

• Welsh Assembly Government, (2003) Iaith Pawb, Cardiff: Welsh Assembly Government.

• Welsh Language Board (1995) Strategic Review, Cardiff: Welsh Language Board.

• Welsh Language Board (2008) Annual Review 2007-08, Cardiff: Welsh Language Board.

Page 21: Elebitasunaren arazoak eta erronkak Galesen€¦ · zeuden lehen hezkuntzan (guztiaren % 29,5), 54 bigarren hezkuntzan, eta 155.978 ikaslek galesa bigarren hizkuntza gisa ikasten

• Williams, Colin. H. (1999) 'The Celtic World' in J.Fishman, (ed.), Handbook of Language and Ethnic Identity, Oxford eta New York: Oxford University Press, 267-85. or.

• Williams, Colin. H. ac Evas, Jeremy. (1997) The Community Research project/Y Cynllun Ymchwil Cymunedol, Cardiff: University of Wales Cardiff.

• Williams, Colin. H. ac Evas, Jeremy. (1998) Community Language Regeneration: Realising the Potential, Cardiff: Welsh Language Board.

• Williams, Colin H. (2008) Linguistic Minorities in Democratic Context, Basingstoke: Palgrave.

• Williams, G. eta Morris, D. (2000) Language Planning and Language Use: Welsh in a Global Age, Cardiff: University of Wales Press.