8
2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

2011koEkitaldiaren Laburpena

Page 2: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

2

2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Hazkundea

Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore bakarra izaten jarraitu zuen Euskaltelek 2011n ere. Krisialdiaren laurtekoan ere (2008-2011) hazten jarraitu zuen, eta, ekitaldia amaitzeko, % 1,4ko hazkundea eta 355 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen.

Sektoreko krisi okerreneko hirugarren beherakada-urtean (sektoreak % 4ko urteko jaitsiera izan zuen), Euskaltelek % 1 gora egin zuen diru-sarreretan.

2011n, Euskaltelek 130,6 milioi euroko Ebitda izan zuen, eta, beraz, 2010ekoa % 3,1en gainditu zuen. Gainerako operadore nagusiek, aldiz, txikiagotze orokorra izan zuten aurreko ekitaldiekin alderatuta (batzuen jaitsiera bi digitukoa ere izan zen).

2011ko ekitaldiaren amaieran, Euskaltelen cash-flow askea 61 milioi eurokoa zen, eta osotara bere negozioari zegokion. Sektoreko beste operadore guztiek, berriz, Ebitdarekin izan zuten bilakaera bera izan zuten cash-flowarekin ere.

Kostu eta inbertsioak eraginkortasunez kudeatzea eta zorra murriztea elkartuta, irabazi garbia hobetu egin zen: 2010ean, 32,7 milioi zen, eta, 2011n, berriz, 38,4 milioi; % 17,4 handiagoa.

Negozio guztietan egin zuen gora Euskaltelek: % 4,5 telefonia finkoan, % 6,1 banda zabalean, % 22,5 telebista digitalean, eta % 10 telefonia mugikorrean.

Negozio-lerro guztiak hazi egin ziren fakturazioari eta bezero-oinarriari dagokienez, eta, zenbait zerbitzutan (banda zabala, TB digitala eta telefonia finkoa, zuntz optikozko sarea hedatuta dagoen lekuetan) eta telefonia mugikorrean, EAEn hazkunde handiena izan zuen operadorea da.

Page 3: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

3

2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Hazkundea

2011 2010 2009

Diru-sarrerak guztira 355.148 347.517 343.404

Eragiketa bidezko diru-sarrerak 350.520 344.052 338.892

Finantza-zor garbia 260.302 321.275 412.729

Cash-flow Operatiboa 60.973 91.454 60.030

EBITDA 130.575 126.623 117.615

Emaitza garbia 38.489* 32.735 26.281

Ordaindutako zergen bolumen osoa 78.068 74.201 67.346

*2011ko Emaitza garbia, aurreko ekitaldietakoekin konparagarria (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondoriozko ezohiko emaitzaren aurrekoa, zergen ondorengoa: 132.966 mila euro).

Datu Ekonomikoak

Negozio-datuak2011 2010 2009 2010arekiko aldea

Banda Zabaleko Interneteko bezeroak 240.754 223.122 213.209 7,90%

TB digitaleko bezeroak 158.284 129.733 83.230 22,01%

Telefonia mugikorreko bezeroak 251.888 220.080 224.671 14,45%

Sare propioko telefonia finkoko bezeroak 335.788 325.503 321.776 3,16%

Langileak (taldea) 550 550 553 0%

(milaka eurotan)

Page 4: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

4

2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Azpiegitura

Euskaltelek telefonia mugikorrari (ahotsa eta datuak banda zabalarekin) lotutako zerbitzuak eskaintzeko eta bere produktuak garatzeko beharrezkoak dituen sareko elementu guztiak ditu, eta, bezero-kopuruari dagokionez, estatuko operadore mugikor birtual (OMB) handiena da.

2011n, 2,6 GHz-eko bandan sare propioarekin jarduteko lizentzia lortu zuen Euskaltelek, enkante irekian. Horri esker, gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak osatzeko aukera egongo da, mugikortasuneko datuei dagokienez batez ere.

Page 5: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

5

2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Zerbitzuak

Euskadi da abiadura oso handiko banda zabalaren kontzentrazio handiena duen autonomia-erkidegoa: Euskaltelen bezeroen %50ek 20 Mb/s-tik gorako abiadurak dituzte; estatuko batezbestekoa, berriz, % 7 da.

Hazkunde historikoa izan zuen telefonia mugikorrean, eta 251.000 bezero baino gehiago lortu zituen, hau da, urtetik urterako %10eko hazkundea. Euskaltelek ez zuen izan halako ratiorik 2003tik. Euskaltel da Euskadin 2011n gehiena hazi zen operadorea.

Telebista digitalean, Euskaltelek errekor historikoak gainditu zituen hirugarren urtez segidan: % 22 baino gehiago hazi zen, eta 160.000 abonatu izatera iritsi zen.

Banda Zabaleko, Telebista Digitaleko eta Telefonia Finkoko

Liderra EAEn

Page 6: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

6

2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Inbertsioa

Euskaltelen inbertsio metatua 1.700 milioi euro zen 2011 amaieran. Estatuko gure sektoreko handiena izan zen zenbateko hori: biztanle bakoitzeko 800 euro inguru.

1998an jarduera komertziala hasi zuenetik, 2.250 milioi euroko erosketak egin dizkie Euskaltelek EAEko enpresei.

Euskaltelek bere diru-sarreren % 9,5 ematen du I+G+Brako; estatuko batezbestekoa baino askoz gehiago.

Page 7: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore

7

2011ko Ekitaldiaren Laburpena

Aintzatespenak

Euskaltelek sari eta aintzatespen hauek jaso zituen 2011n:

Berdintasunaren saria BIHOTZA SARIetan.

AEDren VI. Enpresa-saria (Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea).

Espainiako ordutegiak arrazionalizatzeko VI. saria.

Cegos saria, Barne Komunikazioko Jardunbide Egokienari, enpresako langileak “Gosariak Presidentearekin” ekimenean sartzeagatik.

Euskaltelek lau LAUS sari jaso zituen, guztiak SIMple-ren kanpainagatik: zilarrezkoa Animazioaren kategorian; brontzezkoa Diseinu Grafikoko eta

Naming-eko kategorian; brontzezkoa Diseinu Grafikoko eta Logotipoaren kategorian, eta brontzezkoa Artea eta Ilustrazioaren kategorian.

Euskalitek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) antolatutako Kudeaketari buruzko jardunbide egokien VIII. topaketan finalista izan zen Euskaltel,

“Laneko leku baten kudeaketa jasangarria” jardunbideari esker.

Page 8: Ekitaldiaren Laburpena - Euskaltel · 2011ko Ekitaldiaren Laburpena Hazkundea Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko operadore