12
5.GAIA ARGIA ETA SOINUA

laburpena ingurune

  • Upload
    irati03

  • View
    293

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: laburpena ingurune

5.GAIAARGIAETA

SOINUAARGIA

Argia ikusmenaren bidez inguruan doguzan objektuak ikustea eta horreen ezaugarri batzuei antzematea

Page 2: laburpena ingurune

ahalbidetzen dauan energia motea da. Argia igortzen daben objektuei argi iturri deitzen jake.

ARGI ITURRIAK

Gorputz batzuk argia igorteko propietatea daukie, horregaitik argi iturri esaten jake. Naturalak edo artifizialak izan daitekez:

*Argi iturri naturalak: Eguzkia eta beste izarrak dira.

*Argi iturri artifizialak: gizakien parte-hartzea behar dabe argia igortzeko.

*Sua: maila bitan sailkatu daiteke: batzuetan gizakiak sortua da eta beste batzuetan, berez sortzen da, adibidez sumendietan.

ARGIAREN HEDAPENA

Argiaren jatorria edozein dala ere, argia beti uhin moduan hedatzen da, eta bidean aurkitzen dauzan gorputzak

Page 3: laburpena ingurune

argitzen dauz. Argiaren hedapenak honango ezaugarri honeek daukaz:

*Argia norabide guztietan hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten lanpara bat iziotzen dogunean, gela guztia argitzen da.

*Argia zuzen hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten besaulki bat esku- argi bategaz argituta ere, besaulkiaren atzean dagoana ilunpetan egongo da oraindik, horregaitik sortzen da gerizpea.

*Argiaren hedapenaren abiadurea argiak zeharkatzen dauan inguruaren araberakoa da. Hutsean argiaren hedapen abiadurea segunduko 300.000 kilometrokoa da. Airean, abiadura zeozertxo apalagoa da, baina aldea oso txikia danez, bardintzat joten dira.

GORPUTZ EZ-ARGIDUNAK

Argia gorputz ez argidunetara hedatzen da, adibidez arroketara, uretara edo izaki bizidunengana. Gorputzak hiru taldetan sailkatzen dira:

*gorputz gardenek: horren atzean dagoan objektua oso garbi ikusten da, argi izpiak pasatzen izten daualako. Adibidez erakusleiho bateko beirak.

Page 4: laburpena ingurune

*gorputz zeharrargiek: : horren atzean dagoan objektua lausotuta ikusten dogu, argi izpi batzuei bakarrik pasatzen izten deutsolako. Adibidez: hainbat beirak.

*gorputz opakuak: : horren atzean dagoan objektua ezin da ikusi. Adibidez: egurra. Argiak zeharkatu ezin dauzanez eta argia zuzen hedatzen danez, objektu horreen atzean geriza izeneko eremu ilun bat sortzen da.

ISLAPENA, XURGATZEA

ETA

ERREFRAKZINOA

Iturri batek igorritako argiak gorputz baten talka egiten dauanean izpiak, islatu, xurgatu edo errefraktatu egin daitekez.

ARGIAREN ISLAPENA

Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean , izpi batzuk errebotatu egiten dabe edo islatu egiten da. Objektuen

Page 5: laburpena ingurune

egitureak eta koloreak eragina daukie islapenean:

EGITUREARI JAGOKONEZ: Gainazal leunek, adibidez baldosek izpiak norabide bakar baten islatzen dabez.

KOLOREARI JAGOKONEZ: Gorputz argiek, adibidez elurrak, jasotzen daben argiaren parterik handiena islatzen dabe. Gorputz ilunek adibidez ikatzak argi gutxiago islatzen dabe.

Argiaren islapenari esker objetuen kolorea eta formea bereiztu daikeguz. Eguzkitik datorren argia, 7 kolorez osotuta dago. Baina objektua adibidez gorria badan, zazpi koloreak xurgatzen dauz gorria izan ezik. Eta gorriarekin zer egiten dau? Kolore gorria errebotatu egiten dau.

ARGIA XURGATZEA

Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean, izpi batzuk xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bero energia bihurtzen da eta tenperaturak gora egiten dau.

Page 6: laburpena ingurune

Gorputz gardenek oso argi gutxi xurgatzen dabe. Opakuek, ostera, argi izpi gehienak xurgatzen dabez. Horregaitik, gorputz ilunak gorputz argiak baino gehiago berotzen dabe.

ARGIAREN ERREFRAKZINOA

ERREFRAKZINOA

Argia ingurune batetik bestera aldatzean gertatzen den fenomeno horri errefrakzio deitzen jako.

LENTEAK

Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira. Formaren arabera mota bikoak bereizten dira:

O KONBERGENTEAK: Erdialdean zabalagoak dira, eta argi izpiak kontzentratzen dabez. Lente horreen bidez, objektuak diranak baino handiagoak ikusten doguz.

O DIBERGENTEAK: Zabalagoak dira ertzetan erdigunean baino, eta argi izpiak sakabanatzen dabez. Lente horreen bidez, objektuak diranak baino txikiagoak ikusten doguz.

Page 7: laburpena ingurune

SOINUA Soinua bibrazio mogimenduari lotutako energia mota bat da.

SOINUAREN HEDAPENA

Ezaugarri honeek daukaz:

*soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen da.

*hedapen abiadurea uhinek

Page 8: laburpena ingurune

zeharkatzen daben ingurunearen araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua. Adibidez: airean soinuak segundoko 340 metro egiten dauz; uretan, 1.500metro; eta burdinan, 4.900metro.

SOINUAREN EZAUGARRIAK

Soinuak hiru ezaugarri daukaz:

*Intentsitatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak soinu ozenak eta soinu ahulak bereizten dira. Adibidez kamioi batena eta katu batena.

Page 9: laburpena ingurune

*Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez. Adibidez biolinarena eta danborrarena.

*Tinbrea soinua igorten dauan gorputzaren araberako ezaugarria da.

OHIARTZUNA

Oihartzuna soinu uhinek gorputz bategaz zut talka egiten dabenean sortzen da.

SOINUA ETA ZARATEA

SOINUA: zuretzat atsedengarria dan ahotsa, musika da.

Page 10: laburpena ingurune

ZARATEA: zuretzat gogaikarria dan ahotsa, musika da. Zaratea, entzun gura ez dogun edozein soinu dala esan daikegu.

EGILEA: IRATI AGIRRE