16
BOLONDRESEI AGURRA 2013ko maiatzaren 23a

Bolondresei agurra

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Talde elkarreragileetan parte hartu duten bolondresei agurra. Frantzisko Deuna ikastetxea Iruña 2012-13

Citation preview

Page 1: Bolondresei agurra

BOLONDRESEI

AGURRA 2013ko maiatzaren 23a

Page 2: Bolondresei agurra

Otsailetik maiatza bitartean, ostegun arratsaldeetan Idoia,

Martintxo, Amaia eta Asier gure ikasgelan egon dira eta

ikasleak talde txikietan lanean ari zirela laguntza eman diete.

Page 3: Bolondresei agurra

Gaur azkeneko saioa izan da, agurraren ordua. Lanean jarri

ditugu lauak. Lehenengo lana: igarkizunak asmatzea.

Bi anaia dira. Bosna ume dauzkate. Denbora guztian zintzilikan daude..

Page 4: Bolondresei agurra

Buruan jotzen naute erosi eta gero. Horrela gelditzen naiz betirako preso.

Page 5: Bolondresei agurra

Beti geldi, beti urduri. Lo egunez eta gauez dantzari.

Page 6: Bolondresei agurra

Harria bezain gogorrak, txakurrentzat gozoak. Beraiek gabe ezin da ibili, ez eta besoak erabili.

Page 7: Bolondresei agurra

Suak beldurra dit, landareek maite naute, lurra garbitzen dut eta egarria kendu.

Page 8: Bolondresei agurra

Ez dago mendietan, eta bai soroetan. Ez dago zuhaitzetan eta bai enborretan. Ez dago adarretan eta bai hostoetan. Zer izango ote da?

Zein hizki izango ote da?

Page 9: Bolondresei agurra

Hankak ditu, ez da ibiltzen. Ez da pertsona, ez aberea. Asmatuko al duzu bere izena?

Page 10: Bolondresei agurra

Neguan kalean nagoela gorrotatzen naute. Udan etxean nagoela maite naute. Ba al dakizu nor naizen?

Page 11: Bolondresei agurra

Asmakizun bakoitza asmatzearekin batera bi hizki eman

dizkiegu.

Bigarren lana: mezu sekretua asmatzeko hizkiak ordenatzea.

Kostata baina lortu dute.

Page 12: Bolondresei agurra
Page 13: Bolondresei agurra

Ondoren oparien momentua ailegatu da.

Page 14: Bolondresei agurra
Page 15: Bolondresei agurra

Bukatzeko Idoiak, Asierrek, Martintxok eta Amaiak

prestatutako merendola!

Page 16: Bolondresei agurra

IGARKIZUNEN HITZAK

(nahasita)

Izotza O hizkia

Hezurrak Iltzea

Mahaia Izarrak

Eskuak Ura