3
1. -AHT-REN AURKAKO SINADURA BILKETA garraio eredu publiko eta sozial baten aldeko konpromisoa. Azaroaren 29an, Gora Iruñeak antolaturiko Iruñako Egunean ordu gutxitan ehun sinadura baino gehiago lortu zituen AHT Gelditu! Elkarlanak. Sinadura bilketa martxora arte luzatuko da eta Nafarroan zuzenean kal- tetutako eskualdeetan ekimen hau indartzeko antolatuko diren egunez gain, ekimen honi babesa emateko sarean blog bat ere ba- liatu dute: >> www.sinatuahtez.net Dagoeneko, AHT-ren aurkako Na- farroako Hautetsien Sarea osatzen duten 100 hautetsiek baino gehia- gok ere ekimenari babesa eskaini Joan den azaroaren 19an AHT Gelditu! Elkarlanak, AHT-ren aurkako sinadu- ra bilketa jarri zuen abian Nafarroan. Ekimen honek Nafarroako Gobernua interpelatzea du helburu. Nafarroako Gobernuak AHT-ren egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa berretsi du (AHT-ren obrei Nafarroan hasiera emateko, 2011ko aurrekontuetan 43 milio euroko partida zuzendu du) eta Sustapen ministeritzak eraikuntza obrei hasiera eman ahal izateko Cas- tejon eta Alesbes arteko oinarrizko proiektuari oniritzia eman dio. 2011. urtean AHT-ri hasiera emateko eraba- kia hartuta dagoela ematen du beraz, eta ziur aski maiatzeko hauteskun- deei begira propagandarako erabiliko dute batez ere UPNk eta baita egitas- moa babesten duten PSN bezalako alderdiek ere. Hau horrela, hauek dira sinadura bi- lketa honekin Nafarroako Gobernuari egiten zaizkion eskaera zehatzak: 1.- AHT-ren proiektuaren tramite ad- ministratiboen gelditzea, herritarren parte-hartzea eta makroazpiegitura honen inguruko ezinbestekoa den ez- tabaida sozialari bidea eman arte. 2.- AHT-ren eraikuntzaren ondorioz kaltetutako Udalak, herritarrak, eta orokorrean Nafarroako gizarte osoa informatzeko konpromiso argia. Ga- rraio eredu, lurralde antolaketa eta gizarte ereduaren gaineko eztabaida sozial sakona ireki eta konpromiso argia erakutsiz, non eragile sozial, politiko eta sindikal ezberdinek nahiz gizarte osoak parte hartuko duen. 3.- Ingurumena kaltetuko ez duen zioten prentsaurreko baten bitartez joan den abenduaren 16an. Datozen bi hilabeteotan herriz herri sinadura bilketa bultzatzeko, buleti- narekin batera kartela erantsi dugu. Nafarroako Parlamentuan milaka si- nadura aurkeztu nahi ditu AHT Gel- ditu Elkarlanak hauteskundeen au- rretik, gure ardura da ahalik eta txoko gehienetara iristea kanpaina honen berri. Nafarroako Ezker Abertzalea :: www.nafargune.info 2011ko otsaila :: 5.znbk >> Sinadura bilketako irudia, eta behean kartela.

AHT buletina - otsaila

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Nafarroako ezker abertzaleak AHTri buruz argitaratzen duen buletinaren otsaileko alea.

Citation preview

Page 1: AHT buletina - otsaila

1. -AHT-REN AURKAKO SINADURA BILKETA

garraio eredu publiko eta sozial baten aldeko konpromisoa.

Azaroaren 29an, Gora Iruñeak antolaturiko Iruñako Egunean ordu gutxitan ehun sinadura baino gehiago lortu zituen AHT Gelditu! Elkarlanak. Sinadura bilketa martxora arte luzatuko da eta Nafarroan zuzenean kal-tetutako eskualdeetan ekimen hau indartzeko antolatuko diren egunez gain, ekimen honi babesa emateko sarean blog bat ere ba-liatu dute:

>> www.sinatuahtez.net

Dagoeneko, AHT-ren aurkako Na-farroako Hautetsien Sarea osatzen duten 100 hautetsiek baino gehia-gok ere ekimenari babesa eskaini

Joan den azaroaren 19an AHT Gelditu! Elkarlanak, AHT-ren aurkako sinadu-ra bilketa jarri zuen abian Nafarroan. Ekimen honek Nafarroako Gobernua interpelatzea du helburu. Nafarroako Gobernuak AHT-ren egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa berretsi du (AHT-ren obrei Nafarroan hasiera emateko, 2011ko aurrekontuetan 43 milio euroko partida zuzendu du) eta Sustapen ministeritzak eraikuntza obrei hasiera eman ahal izateko Cas-tejon eta Alesbes arteko oinarrizko proiektuari oniritzia eman dio. 2011. urtean AHT-ri hasiera emateko eraba-kia hartuta dagoela ematen du beraz, eta ziur aski maiatzeko hauteskun-deei begira propagandarako erabiliko dute batez ere UPNk eta baita egitas-moa babesten duten PSN bezalako alderdiek ere.

Hau horrela, hauek dira sinadura bi-lketa honekin Nafarroako Gobernuari egiten zaizkion eskaera zehatzak:

1.- AHT-ren proiektuaren tramite ad-ministratiboen gelditzea, herritarren parte-hartzea eta makroazpiegitura honen inguruko ezinbestekoa den ez-tabaida sozialari bidea eman arte.

2.- AHT-ren eraikuntzaren ondorioz kaltetutako Udalak, herritarrak, eta orokorrean Nafarroako gizarte osoa informatzeko konpromiso argia. Ga-rraio eredu, lurralde antolaketa eta gizarte ereduaren gaineko eztabaida sozial sakona ireki eta konpromiso argia erakutsiz, non eragile sozial, politiko eta sindikal ezberdinek nahiz gizarte osoak parte hartuko duen.

3.- Ingurumena kaltetuko ez duen

zioten prentsaurreko baten bitartez joan den abenduaren 16an.

Datozen bi hilabeteotan herriz herri sinadura bilketa bultzatzeko, buleti-narekin batera kartela erantsi dugu. Nafarroako Parlamentuan milaka si-nadura aurkeztu nahi ditu AHT Gel-ditu Elkarlanak hauteskundeen au-rretik, gure ardura da ahalik eta txoko gehienetara iristea kanpaina honen berri.

Nafarroako Ezker Abertzalea :: www.nafargune.info 2011ko otsaila :: 5.znbk

>> Sinadura bilketako irudia, eta behean kartela.

Page 2: AHT buletina - otsaila

2. M!M MUGIMENDUA

Joan den urteko ekainaren 6an AHT-ren aurkako desobe-dientzia zibila bultzatzeko eta AHTak sortuko dituen kalte eta ondorioak jendarteratze-ko helburuarekin sortu zen M!M (Mugitu! Mugimendua) Euskal Herrian. Mugimendu honen lehen ekintza AHT-ak suposatzen duen diru xahuke-ta izugarria eta arlo sozialean ematen ari diren murrizketak salatzeko Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritza okupatzea izan zen.

Hauek dira M!M-ren oinarriak:

1.-M!Mugimenduak helburutzat ditu AHT proiektuaren inposaketari au-rre egitea eta jendartean gizarte eta garraio ereduaren inguruko benetako eztabaida ematea, hala nola, herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin.

2.-M!Mugimendua arestian aipatu-riko helburuetan eta filosofia zehatz batean oinarritzen da eta hauek lort-zeko tresna zehatzak erabiltzen ditu: desobedientzia zibilarenak.

3.-M!Mugimendua ez da erakunde bat. Egoitzik eta egitura zehatzik ez duen eta buruzagirik edo arduradunik onartzen ez duen mugimendua da.

4.-Edozeinek erabil dezake M!M-ren logoa eta izena, baldin eta irizpide ze-hatz hauekin egiten badu:

M!M-k egin dituenekimen eta ekintzak

Ekainean:“Zigilatu AHT-ren aurka” kanpaina abian jarri zen. Kanpaina honen hel-burua herritar guztiok erabiltzen di-tugun bileteak, “AHT STOP, 4.790€/ pertsona” leloarekin sinatzea da. Ho-rretarako espreski egindako zigiluak taberna eta elkarteetan zabaldu dira. Zuen herrietara oraindik iritsi ez badi-ra, eskatu besterik ez duzue.

5.-M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak bortizkeriarik gabe eginen dira ezinbestean.

6.-M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak agerikoak izanen dira eta hauen erantzukizuna bere gain hartuko dute ekintzaileek.

7.-M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak konpromiso sozial eta pertsonal koherente batean oina-rriturik egonen dira, honek batzuetan legeak urratzea ekar dezakeen arren.8.-Ekintza bakoitzaren ardura guztia ekintza bera egiten duen pertsonak hartuko du.

9.-M!Mugimendua ez dator inor or-dezkatzeko asmoarekin. AHT-ren aurkako borrokan ideak eta ildoak za-baltzera heldu da, guztion artean eta bakoitzak bere esparrutik, AHT geldi-tzeko.

Urrian“Euskal Herriko ibai eta erreken tin-datzea”. Urriaren 24an buruturiko ekintza honek AHT-ak Eukal Herriko ibai eta akuiferoetan sortu dituen eta sortuko dituen kalteak salatzea izan zen. Euskal Herriko 18 ibaietan egin zen ekintza (Ega, Arga, Zadorra, Ara-maio, Deba, Oñati, Arantzazu, Oria, Oiartzun ibaia, Urola, Urumea, Maña-ria, Elorrio, Garaitondo, Gobela, Ner-bioi eta Ibaizabal), oiartzun haundia izan zuelarik. Iruñean, ekintza gait-zesteko mozioa aurkeztu zuen UPNk, Barcina buru.

Abenduan“100.000 isun faltsu Euskal Herrian”. Abenduaren 18an eginiko ekintza honen helburua, AHT-ak suposatzen duen diru xahuketa salatzea izan zen. 100.000 kotxetan isun faltsuak jarri ziren non euskal herritar bakoitzak ordaindu beharko duen diru kopurua jartzen zuen.

M!M informazio gehiago nahi izanez gero: >> www.mugitu.blogspot.com

Page 3: AHT buletina - otsaila

3. HERRI GALDEKETAKEremu instituzionaletik ere, AHTren aurkako borrokan lanean ari gara eta horren lekuko ditugu AHTren aurkako Hautetsien Sarearen sorrera, mo-zioen lanketa edo orain urte eta erdi Arbizun eta Lixarrengon burututako herri galdeketak.

Orain arteko lanarekin jarraituz, eta herri mailan bultzatu beharreko dina-mikarekin batera, Nafarroako beste laupabost herritan herri galdeketak burutzera goaz.

Nafarroako Gobernuak ekidin nahi duen eztabaida mahaiganeratu eta egitasmoaren aurrean herritarrek du-ten oposizioaren beste adibidea izan nahi dute herri galdeketa hauek.

Zehazki Tafallaldea, Leitzaldea eta Sakanako hainbat herritan apirilean herri galdeketak burutzeko aukerak aztertzen ari gara.

>> Iragan maiatzean Arbizun izandako herri galdeketako irudia.

> Sinadura bilketa otsaila eta martxoan zehar.

> Apirilak 2 herrialdeko manifestaldia Iruñean. AHT Gelditu Elkarlana.

> Apirilan herri galdeketak Nafarroako hainbat herritan.

> Maiatzak 27/28 txirrindula martxa Kastejon-Iruñea.

4. EGUTEGIA

ADI: Obrak hasi ezkero, eran-tzun protokoloa! Aurrerago informazio gehiago.

AHT GELDITU! ELKARLANAwww.ahtgelditu.org

SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAwww.sustraierakuntza.org

MUGITU MUGIMENDUA M!Mwww.mugitu.blogspot.com

SINADURAK BILTZEKO BLOGAwww.sinatuahtez.net

5. INFORMAZIO GEHIAGO