21
1 ABP, EGILE BATZUEN ARABERA

ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

1

ABP, EGILE BATZUEN ARABERA

Page 2: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

2

Problemetan Oinarritutako Ikasketa (PBL) Problemetan Oinarritutako Ikasketa deritzon teknika didaktikoa munduko hainbat unibertsitatetan erabiltzen da. Dokumentu honetan erantsi ditugu bi erakunde esanguratsutan erabiltzen diren teoria honen aplikazio ereduak: • Maastrichteko Unibertsitatea (Holanda)

Wheelingeko Jesuiten Unibertsitatea (AEB)

1- Problemetan Oinarritutako Ikasketa (Maastrichteko Unibertsitatea, Holanda)

Aurrekariak

Problemetan Oinarritutako Ikasketa 1960ko hamarkadan garatu eta jarri zuten martxan McMasterreko Unibertsitateko (Kanada) medikuntza eskolan. Harrezkero, heziketa-ikuspegi hau asko zabaldu da goi mailako hezkuntzan. Maastrichteko Unibertsitateak 20 urtetik gorako esperientzia du ABP ereduarekin eta hainbat fakultatetan erabiltzen du: Medikuntzan, Osasunaren Zientzietan, Lege arloan, Ekonomian, Administrazioan eta Kultur Zientzietan.

Zer da Problemetan Oinarritutako Ikasketa?

Heziketa-ikuspegi bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta tutore batek gainbegiratuta.

PBL prozesuan dauden elementuak A) Gaikako moduluak edo blokeak B) Moduluak prestatzeko irakasle taldeak C) Irakasleek prestatutako problema eta lanen azalpena D) Talde txikitan eztabaidatzea E) Tutorearen gida F) Aurretiko ezagutza aktibatzea G) Galderak sortzea eta motibazioa H) Ikasketa helburuak formulatzea I) Norberak zuzendutako ikasketa J) Txostena A) Gaikako moduluak edo blokeak

Problemetan oinarritutako ohiko curriculuma gaikako blokez edo moduluz osatuta dago. Esate baterako, Maastrichteko Medikuntza Fakultatean 6 aste irauten du moduluak; baina beste eskola batzuetan moduluek 2 astetik 16ra bitarteko iraupena dute, edo sei hilabetekoa. Gaikako modulu horietan diziplina arteko erlazio handia egoten da. B) Moduluak prestatzeko irakasle taldeak

• Irakasle-talde batek modulu osoa prestatzeko ardura hartzen du. • Curriculumaren erreferentzia markoa eta hezkuntza-helburuak dituzte gidari. • Horiek dira tutore-bileretan erabiliko diren problemak. • Beste jarduera batzuk ere antolatzen dituzte: laborategiak, trebetasunak lortzeko entrenamendua, irakurketa osagarriak eta ikasleen ebaluazioa. • Plangintza-taldeak diziplina arteko lantaldeak dira, departamendu ezberdinetako irakasleek osatuak, eta koordinatzaile baten gidaritzapean egiten dute lan. • Plangintza-taldea osatzen duten kide guztiak, bakoitza bere blokeko edo moduluko tutoreak ere izaten dira.

Page 3: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

3

C) Irakasleek prestatutako problema eta lanen azalpena • Ustez erlazionatuta dauden fenomenoen edo gertakizunen nolabaiteko azalpen neutroak dira. • Fenomeno horiek edozein arlotakoak izan daitezke, zientzia molekularretik hasi eta datu esperimentaletaraino. • • Garrantzi handikoa da problema bakoitzean azaltzen diren fenomenoei buruz ikasleek aurretik zerbait jakitea. • Munta handikoa da ikuspegi profesionala ematea ikasleen motibazioa lortzeko. • Problema egokiek material interesgarria eta eraginkorra izaten dute; istorio labur bat edo deskribapen bat, esaterako. Horrez gain, dilema kopuru mugatua, hitz gako batzuk eta izenburu erakargarri bat. • Problemen egitura ikasle hartzaileen mailara egokitu beharko da. • Problemen konplexutasuna areagotuz joango da, ikasleek moduluan aurrera egin ahala. • Kasurik gehienetan, problemarekin batera tutorearentzako jarraibideak ematen dira. • Jarraibide horiek erakusten dute zeintzuk diren problemaren helburu espezifikoak, eta tutoreari informazio lagungarri nahikoa ematen diote, gerta bailiteke arlo horretan aditua ez izatea. • Garrantzitsua da ikasi beharreko arloa ondo mugatuta egotea. D) Talde txikitan egindako eztabaida Tutoretza taldea da Problemetan Oinarritutako Ikasketaren muina. Talde horretan, problemak aztertu eta ikasketa-helburuak lantzeaz gain, norberak zuzendutako ikasketan eskuratu den informazioa ere partekatzen da, txostenari dagokion fasean. E) Tutorearen gida

• Taldearen ardura duen irakasleak tutore gisa jokatzen du, ohiko irakasle baten gisa jokatu beharrean. • Ikasketa prozesua suspertu eta talde dinamika egokia izaten laguntzen du. • Ez du ohiko irakasle baten moduan jokatzen, ez baitu edukiei buruzko informaziorik zuzenean ematen. Norbanakoaren pentsamendua piztu eta sustatzen du, galderak eta iradokizunak eginez, eta beharrezkoa denean, zalantzak argituz. • Problemen funtsa eta egitura ezagutu behar ditu, baina ez du ezinbestean modulu jakin bateko ikasgai guztietan aditua izan behar. Aurrebaldintza bat da tutoreak blokearen helburuak ezagutzea. • Talde-prozesua bideratzen du, taldekideen funtzionamenduan arreta jarriz, eztabaidako liderraren rola eta taldearen aurrean oharrak hartzeko ardura duenaren eginkizuna bermatuz. • Ez da behatzaile pasiboa; aitzitik, aktibo egon behar du, prozesuari eta ikasketa-helburuei begira. F) Aurretiko ezagutza aktibatzea

Ikasleek problema identifikatu eta gero, tutoretza-taldeak horri buruzko eztabaida egin behar du eta gai horretaz aurretik dakitena gogoratu. Problemetan Oinarritutako Ikasketa prozesua ez da eraginkorra, aurretiko ezagutzarik ez badago.

G) Galderak sortzea eta motibazioa

Ikasleak probleman deskribatzen diren fenomenoak azaltzen saiatuko dira, eta prozesuekin eta azpian dauden kontzeptuekin lotutako ideiak garatuko dituzte. Problema azaltzeko aurretiko ezagutza nahikorik ez badute edo azalpenak emateko zalantzak badituzte, orduan, galderak prestatuko dituzte. Galdera horiek jaso egingo dira eta ikasleak erantzun bila hasteko motibatzen lagunduko dute. H) Ikasketa-helburuak formulatzea

Page 4: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

4

• Irakasleak ikasleen dudak eta zalantzak egituratuko ditu, eta hurrengo urratseko ikasketa-helburu bihurtuko dira. • Tutoreak ikasketa-helburuak sortzen lagunduko die ikasleei, eta bere ardura izango da helburu horiek plangintza-taldeak aurretik prestatu dituen hezkuntza-helburuekin bat etortzea. • Tutorearen programa analitikoak azken kontrola egiteko balio du, eta horrela, gai osoaren estaldura ziurtatzen du. I) Norberak zuzendutako ikasketa Tutoretza-taldean elkarrekin lan egin ondoren, ikasleak beren kabuz ikasten hasiko dira; horretarako, ikasketa-helburuak izango dituzte gidari, informazio-iturri egokietara jotzen duten heinean. J) Txostena • Ikasleek tutoretza-taldearekin partekatzen dituzte beren ikasketaren emaitzak. • Ikasleak euren ezagutzak bateratzen saiatuko dira, fenomenoen azalpen osoagoa lortzeko.

Teknikaren antolamendua

Hauek dira problema baten ebazpidean egin beharreko urratsak, Maastrichteko (Holanda) Unibertsitatearen arabera:

1. Terminoak eta kontzeptuak argitzea problema azaltzerakoan. 2. Problema (problemen) definitzea. 3. Problema aztertzea (ideia-jasa). Aurretiko ezagutzak eta zentzua erabiltzea, ahalik eta azalpen gehien ematen saiatzeko. 4. 3. urratsean proposatutako ideiak antolatzea. Ideia-jasaren emaitzetarako egitura bat eraikitzea, hipotesiak formulatzea, eta eredu bat ezarri edo azalpen koherente bat lantzea. 5. Ikasketa-helburuak formulatzea 6. Informazio berria bilatzea. Banakako ikasketa egitea, informazio-baliabide ugari erabiliz. 7. Emaitzen txostena egitea tutoretza-taldean. Ezagutza bateratu eta egiaztatu lortutako informazioak problemaren helburuak betetzen dituela.

Grafikoki honela adieraziko genuke teknikaren antolamendua:

Page 5: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

5

PBLren 7 urratsak:

1. Kontzeptuak argitu

2. Problema definitu

3. Ideia-jasa

4. Ideiak antolatu

5. Ikasketa-helburuak. Ikasketa-beharrak definitu

6. Norberaren ikasketa. Prestakuntza

7. Berriz kontzeptualizatu. -Ezagutza berriak erabili

8. Argitu. –Problema egiaztatu

9. Problemaren ebazpena. Jarraitu...

Ebaluazioa:

- Ikasketa Prozesua - Problemak ebaztea - Talde dinamikak Ikaslearen eta irakaslearen rolak

PBL ikasketa prozesuak ikaslearengan jartzen du arreta; horregatik, ohiko ikasketan ezinbestekoak ez diren portaera batzuk eskatzen dizkio ikasleari:

Ikasleen portaerak edo gaitasunak Ikasi beharrari buruzko motibazio sakona eta argia. Taldean lan egiteko prest egotea. Zalantzazko egoerei aurre egiteko tolerantzia. Hartu-eman pertsonalerako trebetasunak, arlo intelektualean nahiz emozionalean. Irudimena eta ahalmen intelektuala garatzea.

Page 6: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

6

Problemak ebazteko trebetasunak. Dagokion ikasketa-eremua ikuspegi zabalagotik begiratzea. Trebetasunak: pentsamendu kritikoa, gogoetatsua, irudimentsua, sentikorra.

Ikasleen ardurak: • Integrazio arduratsua lortzea taldearen inguruan eta jarrera gogotsua erakustea problemari aurre egiterakoan. • Informazio berria ekartzea taldea eztabaidatzen ari den gaiari buruz, problema aztertzean sortzen diren kontzeptuak zehatzago eta modu espezifikoagoan ulertzeko. • Problema ulertzeko eta ebazteko behar duten informazioa bilatzea; horrek analisirako eta sintesirako trebetasunak praktikan jartzea eskatzen die. • Ikerketan era askotako baliabideak erabiltzea; adibidez: liburutegia, baliabide elektronikoak, irakasleak, adituak eta ikaskideak. • Problema bakoitzaren arlo garrantzitsu bakoitza azaldu dezaketen oinarrizko mekanismoak identifikatzea. • Besteengandik ikasteko eta haien ezagutza eta trebetasunak partekatzeko irekitasuna erakustea, informazioa analizatzeko eta sintetizatzeko orduan. • Ikasketaren lehentasunak identifikatzea, ez diagnostiko hutsa edo problemaren ebazpena soilik.. • Talde-lanaren prozesua berrelikatzea. • Eztabaida eraginkorretan parte hartzea, beste gai batzuetara desbideratu gabe. • Lan-saioetan informazioa partekatzea, taldeko beste kideen komunikazioa eta parte-hartzea bultzatuz. Sustatzen diren ikasketak

• Ezagutzak, balioak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzea, benetako problemetan oinarrituta. • Nork bere kabuz ikasteko gaitasuna garatzea. • Αnalisirako, sintesirako eta ebaluaziorako gaitasuna. • Problemak identifikatu eta ebazteko gaitasuna.

Ikasketaren ebaluazioa

Ebaluazioa funtsezkoa da ikasketan zer eragin duen jakiteko. Tutoretza-taldearen prozesuetan ikasle bakoitzak duen prestakuntza, antolatzeko modua eta ekarpena ebaluatuko ditu tutoreak. Ikasleek elkarren arteko feedbacka sortzeko edo berrelikatzeko aukera dute, modu erregularrean. Lan-saio bakoitzaren amaieran komenigarria da tarte bat izatea, egindako aurrerapenak eztabaidatzeko eta hurrengo bileran lortu beharreko helburuak argitzeko. Ebaluazioaren bidez, ikasle bakoitzak bere indargune eta ahulguneei buruzko berrelikatze espezifikoa jasotzeko aukera izan behar du; hartara, akatsak zuzendu eta antzemandako indarguneak baliatu ahal izango ditu. Ebaluatzen diren arloak

• Edukien ikasketak izan dituen emaitzak. • Ikasleak taldearen arrazoiketa prozesuan jartzen dituen ezagutzak. • Ikasleak beste taldekideekin dituen eragin-truke pertsonalak. • Ikaslearen indargune eta ahulguneei buruzko berrelikatze espezifikoa, akatsak zuzendu eta antzemandako indarguneak baliatu ahal izan ditzan.

ABPn (Problemetan Oinarritutako Ikasketa) ebaluatzen diren arloak:

- Lan-saiorako prestakuntza: material esanguratsua erabiltzen du lan-saioan; aurretiko ezagutzak aplikatzen ditu; ekimena eta jakingura erakusten du; antolatzeko gaitasuna du, eta taldearen lan-soietan argi geratzen da prestakuntza ona duela.

Page 7: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

7

- Parte-hartzea eta taldearen lanari egindako ekarpena: modu eraikitzailean parte hartu eta taldearen prozesuari laguntzen dio; berrelikatze eraikitzailea eragiteko eta onartzeko gaitasuna du, eta elkarlana sustatzen laguntzen du. - Pertsona arteko trebetasunak eta jokabide profesionala: taldekideekin komunikatzen daki; ekarpenak entzun eta aintzat hartzen ditu; adeitsua, ordenatua eta arduratsua da, eta elkarlanerako prest egoten da. - Talde-prozesuari egindako ekarpenak: talde-lanean laguntzen du, taldekideekin lankidetzan jardunez, eta berak bildutako informazioa eta ideiak ekarriz; taldekideen parte-hartzea sustatzen du eta haien ekarpenak aintzat hartzen ditu. - Giza jarrerak eta trebetasunak: badaki zeintzuk diren bere indarguneak eta mugak; besteen iritziak entzuten daki; taldekideen akatsak onartu eta haien garapena sustatzen du. - Ebaluazio kritikoa: problema argitu, definitu eta analizatu egiten du; hipotesiak sortzen eta frogatzen daki, eta ikasketa-helburuak identifikatzen ditu.

Ebaluatzeko moduak

Ondoren, Problemetan Oinarritutako Ikasketan erabili ohi diren ebaluatzeko modu batzuen azalpen laburra eskainiko dugu. Ebaluazio tekniken azalpena

- Idatzizko azterketa: Azterketan liburuak erabiltzeko aukera egon daiteke edo ez. Galderak diseinatzen direnean, trebetasunak problemetan edo antzeko gaietan aplikatzeko aukera bermatu behar da. - Azterketa praktikoa: Ikasturtean ikasitako trebetasunak aplikatzeko gai direla erakusteko erabiltzen dira. - Kontzeptu-mapak: Ikasleek beren ezagutza eta hazkunde kognitiboa erakusten dute, kontzeptuen artean lotura logikoak sortuz eta grafikoki adieraziz - Koebaluazioa: Ikasleari ebaluatzeko kategoria-gida bat ematen zaio, ikaskidea ebaluatzeko prozesuan lagungarri izan dakion. Prozesu horrek, gainera, PBLren lankidetza giroa nabarmentzen du. - Autoebaluazioa: Ebaluazio-modu horren bidez, ikasleak gogoeta zehatza egin dezake: zer dakien, zer ez dakien eta zer jakin beharko lukeen zeregin jakin batzuk betetzeko. - Tutoreari egindako ebaluazioa: Tutoreari egindako berrelikatze-ariketa, taldearekin izan duen parte-hartzeari buruzkoa. Taldeak berak egin dezake edo kanpoko behatzaile batek. - Ahozko aurkezpena: ABPk komunikazio-trebetasunak praktikatzeko aukera ematen die ikasleei. Ahozko aurkezpenen bidez trebetasun horiek behatu daitezke. - Idatzizko txostena: Idatzizko komunikazioan trebatzeko aukera ematen die ikasleei. - Azterketa kliniko egituratu objektiboa (OSCE): Azterketa Kliniko Egituratu Objektiboa (Objective Structured Clinical Examination, OSCE) deritzonak erabilera hezigarria eta batutzailea izan dezake. Jarduera klinikoari buruz egin ohi den behaketa bidezko ebaluazio multzo bat da. Laborategiko azterketa praktikoen antzekoa. Ikasleen jarduera neurtzeko erabili daiteke hainbat arlotan. Hautagaiak txandaka aritzen dira kronometroz neurtutako saio batzuetan (ohiko ereduan 20 saio izaten dira, bakoitza 5-30 minutukoa). Saio bakoitzean, ikasleek zeregin espezifiko eta neurgarri bat bete behar dute; esate baterako, historia klinikoa, azterketa fisikoa, preskripzio bat egitea, laborategiko azterketak interpretatzea eta abar. - Portafolioa: Ikasleek egindako lanen bilduma; hor islatzen dira egindako ahaleginen historia, bilakaera, prozesuen txostena, bitakorak, horien diseinua, lanen emaitza eta abar. Era askotakoak izan daitezke: tutoreak zuzendutakoak edo ikasleak berak zuzendutakoak. Ikasketarako tresna dira. Eta abantaila ugari dituzte: autentikotasuna bultzatzen dute, erantzukizuna sustatu, epe luzeko neurketa eskaini eta bizitza osorako ikasketa suspertu. Desabantailak ere badituzte, ordea: jarrera berezia eskatzen dute ikasle eta irakasleengandik, eta nolabaiteko metaezagutza maila behar da (produktuei eta prozesuei buruzko gogoeta).

Page 8: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

8

2. Problemetan Oinarritutako Ikasketa (Wheelingeko Jesuiten Unibertsitatea)

Center for Educational Technologies (CET)

ABP = Problemetan Oinarritutako Ikasketa

Teknikaren antolamendua

ABPren problemak ebazteko eredua urrats-segida bat da; 3. eta 7. urratsen artean iterazio-ziklo bat du eta denbora-mugaren mende dago.

Page 9: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

9

1. Urratsa – Problemaren egoera irakurri eta aztertu.

Honen bidez ikasleak egoera ulertu ote duen egiaztatu nahi da, lantaldean eztabaidatuz.

2. Urratsa – Zerrenda bat egin ditugun hipotesi, ideia edo irudipen guztiekin. Ikasleek beren teoriak edo hipotesiak izaten dituzte problemaren kausei buruz;

Edo problema konpontzeko ideiak sortzen zaizkie Horiek guztiak zerrenda batean jarri behar dira, eta onartu edo baztertu egingo dira ikerketak aurrera egin ahala.

3. Urratsa – Zerrenda bat egin dakigun guztiarekin. Taldean lan eginez, ikasleek zerrenda batean jasoko dute problemaz edo egoeraz dakiten guztia.

4. Urratsa – Zerrenda bat egin ez dakigun guztiarekin. Taldean lan eginez, ikasleek zerrenda batean

jasoko dute euren ustez problema ebazteko jakin behar duten guztia. Era askotako galderak egin daitezke; horietako asko egoera konpontzeko ikasi behar diren kontzeptu edo oinarriekin lotuta egon daitezke.

5. Urratsa – Zerrenda bat egin problema ebazteko egin behar den guztiarekin. Ikerketaren plangintza. Zerrenda bat osatuko da egin beharreko jarduera guztiekin.

6. Urratsa. Problema definitu. Problemaren definizioa honetan datza: adierazpen pare batekin argi eta garbi azaltzea lantaldeak zer nahi duen ebatzi, produzitu, erantzun, frogatu edo egiaztatu.

7. Urratsa - Informazioa lortu. Lantaldeak iturri askotako informazioa bilatu, bildu, antolatu, aztertu eta interpretatuko du.

8. Urratsa – Emaitzak aurkeztu. Lantaldeak txostena edo aurkezpena egingo du, eta bertan azalduko du problema ebazteko egin behar den guztia: gomendioak, aurreikuspenak, inferentziak.

Ikasleen eta irakasleen rolak

Ikaslea Irakaslea

• Garatu beharreko jarduerak proposatuko ditu • Bereganatu beharreko ezagutzak definituko ditu • Egin beharreko ikerketa definituko du • Informazioa bilduko du bere lantaldearekin

• Aholkulari edo gidari lana egingo du • Problemak sortzeko ardura izango du • Garatzen diren jardueren jarraipena egingo du

Page 10: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

10

ABPren bidezko ikasketak

• Lankidetzan ikastea • Informazioa bilatzea eta antolatzea • Informazioa aztertzea eta sintetizatzea • Autoebaluazioa • Konponbideak bilatzeko gogoeta

Ikasketaren ebaluazioa.

Problema bat ebazteko prozesuak ebaluatzeko moduko hainbat jarduera eragiten ditu: bakoitzaren lana, taldeak egindako aurkezpena, taldeak idatzitako txostena, jaso diren ezagutzak eta abar. Irakasleak, problema aurkeztearekin batera, ebaluaziorako erabiliko diren irizpideak azalduko dizkie ikasleei. Ikaslea ebaluazio ona lortzen saiatuko da; beraz, ahalegin handiagoa egingo du kalifikazioa duten jardueretan, eta alde batera utziko ditu notarik ez dutenak. Horregatik, arretaz aztertu behar da zer nahi den garatu/ebaluatu ikaslearengan. Ondoren, zerrendatuta ageri dira ebaluatu daitezkeen kontzeptuak; horien hautaketa eta haztapena irakasleak egingo du.

Bakoitzaren lana edo ekarpena: Taldearen lana edo ekarpena:

Idatzizko azterketa:

Azterketa praktikoa: . Kontzeptu-mapak: . Taldekidearen ebaluazioa:

Es el trabajo - en forma de reporte, ensayo, etc. – que un alumno genera como producto de sus actividades para la solución del problema y como parte de un equipo. Puede ser el análisis o síntesis de cierta información, la obtención de datos experimentales, o algún otro producto que demuestre su trabajo individual.

Es semejante al trabajo o aportación individual, pero ahora como resultado del trabajo conjunto del equipo.

Es una prueba en la que el alumno contesta a preguntas que demuestran la adquisición de habilidades y su transferencia a problemas o temas similares.

Son pruebas en las que el alumno debe demostrar que es capaz de aplicar las habilidades aprendidas durante el curso

Es la representación gráfica de relaciones lógicas que existen entre los diferentes conceptos adquiridos durante el curso

Es la evaluación que hace un alumno a sus compañeros con base en una tabla de características y nivel de desempeño.

Page 11: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

11

(koebaluazioa) Autoebaluazioa:

Es la evaluación que hace el alumno sobre sí mismo con base en una reflexión de lo que ha aprendido y su contraste con los objetivos del problema o curso.

Page 12: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

12

Bibliografia

BARROWS, H.S. (1992). The tutorial process. Springfield, IL: Southern Illinois University, School of Medicine. CHRISTENSEN, R.; GARVIN, D.; SWEET, A. (1991). Education for Judgment. Boston: Harvard Business School. DE GOEIJ, A.F. (1997). Problem based learning: What is it? What´s not? What about the basic sciences?. Biochemical Society Transaction, 25, 288-293. KJERSDAM, F.; ENEMARK, S. (1991). The Aalborg experiment – Project innovation in university education. Denmark: Faculty of Engineering and Science, Aalborg University and Aalborg University Press.. KJERSDAM, F. (1998). La innovación en la enseñanza universitaria. In PORTA, J.; LLADANOSA, M. (Konpilatzaileak). La universidad en el cambio de siglo (139-171 or.). Madrid: Alianza Editorial. LEENDERS, M.; MAUFFETTE-LEENDERS, L.; ERSKINE, J. (1998). Teaching with cases. London, Ontario: Ivey Publinshing. LEENDERS, M.; MAUFFETTE-LEENDERS, L.; ERSKINE, J. (1999). Learning with cases. (4th. ed.). London, Ontario: Ivey Publinshing. LEENDERS, M.; MAUFFETTE-LEENDERS, L.; ERSKINE, J. (2001). Writing cases. (2nd. ed.). London, Ontario: Ivey Publinshing. MEDINA, G.; AYALA, F.; MENDIOLA, C.; MARTÍNEZ, F. (1999). El método de aprendizaje basado en problemas en la carrera de Medicina. Manual del alumno. Monterrey, N.L.: ITESM-División de Ciencias de la Salud, EMIS. POWELL, P. (1997, May). Project group learning – Who is afraid of project-led education? Lecture given at the Universidade do Minho, Seminar on “Quality of Education in Engineering Courses”, Guimarães, Portugal. DUNLAP, J.C. (1997, February). Preparing students for lifelong learning: A review of instructional methodologies. Proceedings of selected research and development presentations at the Association for Educational Communications and Technology Conference, Albuquerque, New Mexico. LOUCKS-HORSLEY, S.; HEWSON, P.W.; LOVE, N.; STILES, K.E. (1998). Designing professional development for teachers of science and mathematics. Thousand Oaks, CA: Corwin Press. SABINE, D. (2000, ekaina). Assesment in a problem based learning environment (Classrorom notes). ITEMS - PBL Advanced Training Course at University of Maastricht, Netherlands. SCHMIDT, HG. (1993). Foundations of problem based learning. Some explanatory notes. Medical Education, 27, 422-432. SEIFERT, E.H., & SIMMONS, D. (1997). Learning centered schools using a problem-based approach. NASSP Bulletin, 81 (587), 90-97. TOBIN, K., TIPPINS, D.J., & GALLARD, A. J. (1994). Research on instructional strategies for teaching science. In GABEL, D.L. (Ed.) Handbook of research on science teaching and learning. A project of the National Science Teachers Association. New York: Macmillan. Erreferentziak:

www.ub.edu/mercanti/abp.pdf

innovacioneducativa.upm.es/.../Aprendizaje_basado_en_problemas.pdf – http://www.google.es/search?hl=es&biw=754&bih=446&q=related:innovacioneducativa.upm.es/guias/Aprendizaje_basado_en_problemas.pdf+APRENDIZAJE+BASADO+E

Page 13: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

13

N+PROBLEMAS,+POLITECNICA+DE+MADRID&tbo=1&sa=X&ei=PEgDTtOvH8uaOprekO4N&ved=0CBwQHzAA

ABP: KASU PRAKTIKO BATZUK

Page 14: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

14

Page 15: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

15

Page 16: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

16

Page 17: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

17

Page 18: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

18

Page 19: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

19

Page 20: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

20

Page 21: ABP, EGILE BATZUEN ARABERA - Hasiera - UPV/EHU bat da, ikasteko eta eskolatzeko pentsatuta dagoena; eredu horretan, ikasleek benetako problemei egiten diete aurre, talde txikitan eta

21