Click here to load reader
View
5
Download
0
Embed Size (px)
1.
AURKEZPENA
Teknologiak garrantzi gero eta handiagoa hartu du pertsonen bizitzan eta gizartearen antolaketan. Teknologia hauxe dela esan dezakegu: gizakiek banakoen zein taldeen arazoak konpontzeko eta beharrizanak asetzeko sortzen dituzten objektu, sistema eta inguruak egiteko erabiltzen dituzten zientzia- eta teknika-ezagutzen eta ekintzen multzoa. Lehenengo unitate honetan ikasleek ezagutuko dute nolako garrantzia izan duen teknologiak historian eta gizakiaren bizitzan. Horrez gain, beste hauek ere ezagutuko dituzte: prozesu teknologikoaren oinarriak, teknologiaren arloak, lantegi-ikasgelaren eta erreminten ezaugarriak, eta teknologiako materialen segurtasun, erabilera eta higiene arauak. 2.
HELBURUAK
Teknologiaren funtzioa eta zibilizazioaren garapenean daukan garrantzia ulertzea. Prozesu teknologikoaren faseak identifikatzea eta bereiztea. Lantegi-ikasgelaren funtzionamendua eta arloko jarduera ezagutzea. Teknologiako gelako erreminten, lekuen eta instalazioen higiene-, erabilera-,
zaintza- eta segurtasun-arauak ezagutzea eta betetzea. Lantegiko oinarrizko lanak egiteko erreminta egokiak eta kasuan-kasuan bete
beharreko segurtasun-arauak ezagutzea eta erabiltzea. Teknologiako gelan baldintza egokiak zaintzen laguntzea, bai norberaren bai besteen
materialari dagokionean. Objektu teknologiko bat modu ordenatuan aztertzea, haren anatomia, funtzioa,
teknologia eta alderdi ekonomiko eta sozialak kontuan hartuta.
3.
EDUKIAK
1. UNITATEA: ZER DA TEKNOLOGIA?
KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
Teknologia, giza premien
erantzun gisa. Lan eta txosten errazak egitea. Teknologiarako interesa.
Prozesu teknologikoaren
faseak. Prozesu teknologiko egokia aplikatzea.
Objektu teknologikoak nola
dabiltzan deskribatzeko
jakin-mina.
Teknologiako lantegi-
ikasgelako guneak eta
instalazioak.
Erremintak, makina erremintak eta
neurtzeko aparatu eta tresnak erabiltzea,
erabilera-, zaintza- eta segurtasun-arauak
betez.
Poza arazoei konponbidea
ematean.
Teknologiako lantegi-ikasgela
erabiltzeko segurtasun-eta
higiene-arauak.
Objektu sinple bat zatitzea eta osagai
fisikoak aztertzea.
Ordena, garbitasuna,
zehaztasuna, kalitatea eta
segurtasuna balioestea.
Erreminten sailkapena. Objektu teknologiko baten bilakaera
historikoa ikertzea.
Teknologiako gelan
jokabide- eta segurtasun-
arauak onartzea.
Objektuen azterketa formal,
tekniko, funtzional eta
sozioekonomikoa.
Objektu teknologiko bat aztertzea.
Teknologiak ingurumenean
duen eragina.
4.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA
Jarraian, sekuentzia didaktikoaren denborazko antolamendua aurkeztuko dugu. Dena dela, irakasleak baliabideen taula
du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.
1. SAIOA:
Ordu bat – Kontzeptu-mapa erabilita, unitatea aurkeztea; sarrera-testua egitea; taldeko iruzkinak egiteko galderak prestatzea, eta gela birtualean argitaratzea. Ordu bat – “Definizioa” kontzeptu blokea; bakarkako hiru ariketa, ikasitakoa finkatzeko, eta iraupen ertaineko beste hiru ariketa, taldekoak, ikasitakoa testuinguru errealetan aplikatzeko. 2. SAIOA:
Ordu erdi – “Faktoreak” kontzeptu-blokea; bakar-ariketa bat eta talde-ariketa bat, biak laburrak eta ikasitakoa finkatzeko pentsatuak. Ordu erdi – “Prozesu teknologikoa” kontzeptu-blokea; lau bakar-ariketa labur, ikasitakoa finkantzeko, eta talde-ariketa luze bat, ikasitakoa zabaltzeko edo etxean lan egiteko. Ordu bat – “Lantegiko lana” kontzeptu-blokea; hiru bakar-ariketa labur, euretako bat ikasitakoa finkatzeko eta bestea ikasitakoa errepasatzeko edo zabaltzeko. Bestalde, bi talde-ariketa luze proposatzen dira, lehena ikasitakoa zabaltzeko eta bigarrena gelan elkarlana egiteko.
3. SAIOA:
Ordu bat – Bi proiektu txiki aurkezten dira, gelan hasi eta etxean jarraitzeko. Dena dela, irakasleak erabaki dezake proiektu txiki bakarra egitea komeni den gelan ordu guztian. Ordu bat – Irakasgaiko hiru proiektu globalak aurkezten dira. Lehenengo unitateari lehenengo urratsa dagokio, hots, unitateko kontzeptuak aplikatzea lantaldeetan. Ariketa hau gelako orduan egiteko eta etxean amaitzeko pentsatuta dago.
Ondorengo taulan, baliabide didaktikoak, ariketa motak, baliabide bakoitzak lantzen dituen gaitasunak eta irakasleak behar dituen IKT gaitasunak daude zehaztuta. Gaitasun orokorrak sigla bidez adierazi dira, honela:
HK: hizkuntza- komunikaziorako gaitasuna MAT: matematikarako gaitasuna ZTO: zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna IKT: informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna II: ikasten ikasteko gaitasuna GIZ: gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna AE: autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna GA: giza eta arte-kulturarako gaitasuna
1. UNITATEKO SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: ZER DA TEKNOLOGIA?
BALIABIDEA LAN MOTA IKASLEAREN GAITASUNAK IRAKASLEAREN IKT
GAITASUNAK
1. SAIOA:
- AURKEZPENA
Kontzeptu-mapa Sarrera Pentsa dezagun: galderak Ikasgela birtuala
Kontzeptuak argitu Lehenago ikasitakoarekin
lotu
Elkarlana Sarean argitaratu
HK / ZTO / IKT / II / GIZ Nabigazioa zuzentzea
Sistema teknologikoak kudeatzea eta erabiltzea
IKTen erabilera irakasgaiaren didaktikarekin
eta metodologiarekin
erlazionatzea
Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea IKTen
bidez
Ekipamendu informatikoa erabiltzeko eta periferikoak
(PDI) konektatzeko
autonomoa izatea
Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea
- DEFINIZIOA
Ikasi: teknologiaren
definizioa
1. TJ: bideoa eta galderak
2. TJ: iruzkina
3. BJ: zertarako balio duten
teknologiek (Smart)
4. BJ: oinarrizko
beharrizanak eta bigarren
mailakoak (JClic)
5. BJ: objektua eta
beharrizana (taula)
6. TJ: definizioa
Kontzeptuak aplikatu Identifikatu Lotu Elkarlana Sarean argitaratu Ikasitakoa sendotu
1. HK / ZTO / IKT / GIZ 2. HK / ZTO / IKT / GIZ 3. ZTO / IKT / II / AE 4. ZTO / IKT / II / AE 5. HK / ZTO / IKT / II / AE 6. HK / ZTO / IKT / II / GIZ
2. SAIOA:
- FAKTOREAK
Sarrera
Ikasi: teknologiaren faktoreak
1. BJ: arloak (JClic) 2. TJ: arloak eta ekintzak
(taula)
Kontzeptuak argitu Kontzeptuak aplikatu Identifikatu Elkarlana Ikasitakoa sendotu
1. ZTO / IKT / II / AE 2. HK / ZTO / IKT / GIZ
IKT euskarrietan dauden baliabideetara
eta informazio-
iturrietara jotzea
Nabigazioa zuzentzea
Sistema teknologikoak kudeatzea eta
erabiltzea
IKTen erabilera irakasgaiaren
didaktikarekin eta
metodologiarekin
erlazionatzea
Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea
IKTen bidez
Ekipamendu informatikoa
erabiltzeko eta
periferikoak (PDI)
konektatzeko
autonomoa izatea
Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea
- PROZESU TEKNOLOGIKOA
Sarrera
Ikasi: prozesua
1. BJ: prozesuaren faseak (Smart)
2. BJ: eszenak ordenatu (JClic) Ikasi: prozesu teknologikoaren
faseak
3. BJ: galleten fabrikazioa (Acceedu azpititulatua)
4. TJ: horma-irudia 5. BJ: ingurumenaren gaineko
eragina (foroa)
Kontzeptuak argitu Kontzeptuak aplikatu Identifikatu Ordenatu Elkarlana Sarean argitaratu
1. ZTO / IKT / II / AE
2. ZTO / IKT / II / AE
3. ZTO / IKT / II / AE
4. HK / ZTO / IKT / II / AE
5. HK / ZTO / IKT / II / AE
6. HK / ZTO / IKT / GIZ / GA
- LANTEGIKO LANA
Sarrera
Ikasi: erremintak (bideoa)
Lantegi-ikasgela (bideoa)
1. BJ: erremintak (JClic) 2. TJ: ikertu (fitxak) Ikasi: segurtasun-arauak
3. BJ: erremintak eta segurtasuna (taula)
4. TJ: ikasgelako arauak (ikasgela birtuala)
5. BJ: erabilera eta segurtasuna (JClic)
Kontzeptuak argitu Kontzeptuak aplikatu Identifikatu Lotu Ikertu Elkarlana Sarean argitaratu Ikasitakoa sendotu
1. ZTO / IKT / II / AE
2. HK / ZTO / IKT / GIZ / II / GA
3. HK / ZTO / IKT / II / AE
4. HK / ZTO / IKT / II / GIZ / AE / GA
5. ZTO / IKT / II / AE
3. SAIOA:
- PROIEKTU TXIKIAK
Sarrera
1. Kutxa (taula eta jarraibideak)
2. Objektu teknologiko bat aztertzea (aurkezpena eta
acceedu)
Kontzeptuak aplikatu Ikertu Elkarlana Ikasitakoa sendotu
HK / MA/ ZTO / IKT / II / AE / GIZ
IKT euskarrietan dauden baliabideetara
eta informazio-
iturrietara jotzea
Nabigazioa zuzentzea
Sistema teknologikoak kudeatzea eta
erabiltzea