Upload
irekia
View
117
Download
6
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Citation preview
Txosten hau Creative Commons lizentziapean banatzen da (Aipamena).
Lana edonola ustiatzea baimentzen da, honen ondoriozko lanen sorkuntza barne, eta hauen banaketa ere baimenduta dago ezein murrizketarik gabe.
Ikerbasque 2007an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz, bikaintasunezko ikertzaileak erakarri eta talentua berreskuratzeko, eta horren bitartez, ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzeko asmoz.
Horren haritik, Ikerbasqueren eginkizuna Euskadiko zientzia sistema sendotzea da, ikerketa arloko bikaintasunaren Europa mailako erreferentziatzat kontsolidatzeaz gain.
Gaur egun, Ikerbasquek talentua erakarri eta berreskuratzeko bi programa ditu: Research Professor (kontratu mugagabeko ikertzaile seniorrak) eta 2012an abian jarritako Research Fellow, etorkizun oparoa duten ikertzaile gazteentzat. Pertsona hauek guztiek Euskadi osoko unibertsitateetan, BERC zentroetan, IKZetan, ikerketa biosanitarioko zentroetan eta zentro teknologikoetan lan egiten dute, eta iaz, ekoizpen zientifiko osoaren %15ean parte hartu zuten.
Ikerbasquek Plan Estrategiko berri bat onartu du aurten 2014-2017 epealdirako, 140 ikertzaile berri kontratatu eta Euskadik zientzia arloko erreferentziazko eskualdetzat duen mundu mailako posizionamendua hobetzeko asmoz.
Sarrera ................................................................................................................................................................................... 5
Zientzia Euskadin ............................................................................................................................................................10
Giza-kapitala................................................................................................................................................................10
Emakumeak zientzian ..............................................................................................................................................13
Ikerketaren finantzaketa .........................................................................................................................................17
Errendimendua eta inpaktua ................................................................................................................................21
Espezializazio tematikoa .........................................................................................................................................26
Euskal zientziaren nazioartekotzea ....................................................................................................................28
Transferentzia teknologikoa .................................................................................................................................30
Metodologia eta datuak ..............................................................................................................................................31
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera
[5]
Sarrera
Zientzia gizateriaren erronka kolektibo nagusietako bat da. Ezagutza berria sortzeak, adimenduenek planteatutako galderei erantzunen bilaketak, talentu onenak eta finantza-baliabide asko mobilizatzen ditu.
Bibliometriak edo orokorrago, zientziometriak, zientziaren aurrerapena ikerketen emaitzak trukatzean oinarritzen dela suposatzen du. Aldizkari zientifikoetan argitaratutako dokumentuak zientziaren aurrerapenaren adierazle gisa hartuz, posible da zientzia-sistema eta hura osatzen duten eragileen jarraipena egitea, sendotasun zientifikoak hobeto aprobetxatuz eta landu beharreko ahuleziak aurkituz.
Ikerbasquek 2010 urtean Ikerboost - Zientzia eta Teknologiaren Euskal Behatokia jarri zuen martxan, ikerkuntza jarduerei lotutako 50 adierazle baino gehiagorekin; alegia, ikertzaile, ikerketa-emaitza, ikerketaren pizgarri, teknologiaren transferentzia edo ikertzaileen hezkuntzarekin erlazionatutako adierazleak. Ikerboost –en zeregin nagusietako bat urtero Euskadiko Zientziari buruzko txostena argitaratzea da, hots, Behatokiaren datu esanguratsuenak biltzen dituen dokumentua.
2014 urteko Txostenak 2004-2013 aldia hartzen du eta, beraz, Euskadin abian jarritako azken Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planen eragina islatzen du. Lehenengo orriak mundu mailako eta zientzia-ekoizle herrialde nagusien bilakaera aztertzen dute, euskal zientzia sistemaren tamaina testuinguruan jarriz.
Txostenaren muina, Euskadiko emaitzen inguruan ardaztuta, zazpi ataletan banatzen da. Lehenengo bi atalak pertsonei buruz hitzegiten dute: alde batetik, Euskadiko I + G -aren giza kapitala aztertzen da, ikertzaileen, unibertsitateko irakasleen eta etorkizuneko harrobiaren, hots, doktoregoen, eboluzioa; bestetik, emakumeek Euskal zientzian duten rolaren analisi zehatzagoa egiten da, generoen arteko aldea eta karrera zientifikoan aurrera egin ahala ematen diren ezberdintasunetan hausnartuz.
Hirugarren atala finantzaketaz dihardu, bide batez Euskal Zientzia Sistemako eragileek dagoeneko amaitu den Europar Batasuneko VII Esparru Programan izan dituzten emaitzak ebaluatuz.
Azken lau ataletak eragile ezberdinek lortutako emaitzetan, inpaktuan, espezializazio tematikoan, nazioarteko lankidetzan eta teknologiaren transferentzian sakontzen dute.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua
[6]
Nazioarteko testuingurua
Oraintsu arte, ikerkuntzaren mundu mailako egoera oso-oso homogeneoa zen. Gertaera zientifiko garrantzitsu gehienak Europan eta Ipar Amerikan ematen ziren. 1973an, Web of Knowledge-k indexatutako ikerketa arloko ia 400.000 argitalpenen bi heren inguruk G7ko herrialdeetako (Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Japonia, Frantzia, Italia) egilea zuten.
Gaur egun, hori erro-errotik aldatu da. Munduko ekoizpen zientifikoa etengabe hazten ari da urtez urte, eta horren haritik, 2013an, ia 2,5 milioi argitalpen indexatu dira Scopus-en.
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*Mundua 1428825 1579776 1754189 1841329 1941918 2018771 2107939 2214438 2341086 2432850 2499563
0
500000
1000000
1500000
2000000
2500000
3000000
1. Irudia Munduko ekoizpen zientifikoa (Scopus)
Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak, Kanada eta Japonia izan ziren zientzia-ekoizle nagusiak XX. mendean. Azken hamabost urteotan, BRICS izenaz ezagutzen diren herrialdeek egundoko hazkundea izan dute ekoizpen zientifikoari dagokionez, zientzia-ekoizle nagusien taldearekin bat eginez.
Gaur egun, dokumentuen erdiek baino ez daukate G7ko egilea, gutxi gorabehera. Aldaketa hori, hein handi batean, orain arte garapen-bidean zeuden bost herrialde hauetan –Brasil, Errusia, India, Txina eta Hego Korean– ikerkuntzak izandako hazkunde azkarraren ondorio izan da. Herrialde hauen inpaktua, Hirsch indizearen arabera neurtuta (herrialdeak h argitalpen ditu, eta horietako bakoitzak h aipamen gutxienez), tradizio zientifikoa duten herrialdeena baino txikiagoa da, eta hala ere, orain gertatzen ari den bateratasun-prozesuaren haritik, mundu mailako egoera aurreko hamarkadetan baino heterogeneoagoa izango dela aurreikus daiteke, eta eszenatoki horretan herrialdeek zuzentasun handiagoaz lehiatuko dira lasterketa zientifikoan.
2,5 milioi dokumentu
indexatuta mundu osoan 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera
[7]
Baina ekoizpen zientifikoaren neurria ez da aldagai kritiko bakarra, herrialde batek munduko zientzian duen inpaktua azaltzeko: berariaz aipatzeko modukoak dira Herbehereak, Suitza, Kanada edota Australiaren kasuak. Herrialde hauek H indize altua dute, baina argitalpen-kopuru txiki samarra.
0
200
400
600
800
1000
1200
1400
1600
1800
2000
0
100000
200000
300000
400000
500000
600000
700000
H in
dize
a
2013
ko e
koizp
en z
ient
ifiko
a
Ekoizpen zientifikoa 2013 H indizea
2. Irudia Munduko zientzia-ekoizle nagusien ekoizpen zientifikoa eta H indizea (Scopus)
Euskadik munduko eszenatoki honetan duen pisua etengabe haziz joan da azken hamarkadan, munduko batez bestekoaren gainetik izan dituen hazkunde-tasei esker. 2013an, Euskadiko ekoizpen zientifikoa munduko ekoizpen zientifiko osoaren ehuneko 0,19 izan da.
4,16 4,01 4,31 4,32 4,63 4,75 5,05 5,15 5,48 5,740,00
0,05
0,10
0,15
0,20
0,25
0,00
1,00
2,00
3,00
4,00
5,00
6,00
7,00
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
Eusk
adire
n pi
su e
rlatib
oa m
undu
an
Eusk
adire
n pi
su e
rlatib
oa E
spai
nian
3. Irudia Euskadiren pisua Espainiari eta munduari dagokienez (Scopus)
%5,74 Euskadiko ekoizpen zientifikoak Estatuko ekoizpen zientifiko osoaren gainean duen portzentajea
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua
[8]
Gainera, Espainiako ekoizpen zientifikoa geldituta dagoen une honetan, Euskadiko ekoizpen zientifikoaren pisuak hazten jarraitu du Espainiako ekoizpen osoaren barruan. 2013an, Euskadiko argitalpen zientifikoek Estatuko ekoizpen osoaren ehuneko 5,74 suposatu dute. Hamarkada eskas batean, Euskadiren pisu erlatiboa ehuneko 1,5 gehitu da.
Munduko espezializazio tematikoari dagokionez (Scopus-ek jakintza-arlo bat edo gehiago egokitzen dio argitalpen bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den gogoan izanda), medikuntza arloko ikerketa da ekoizpen zientifiko handieneko eremua, eta azken hamarkadan ez da garrantzizko aldaketarik gertatu kontu honetan. Argitalpen zientifiko guztien %26 baino gehiago medikuntza arloko aldizkarietan plazaratu da. Bigarren lekuan daude ingeniaritza arloko argitalpenak, argitalpenen %20 baino gehiagorekin, eta hirugarren postuan biokimika, genetika eta biologia molekularrarekin lotutako argitalpenak daude (%12).
0
5
10
15
20
25
30AGRI
ARTS
BIOC
BUSI
CENG
CHEM
COMP
DECI
DENT
EART
ECON
ENER
ENGIENVIHEAL
IMMU
MATE
MATH
MEDI
MULT
NEUR
NURS
PHAR
PHYS
PSYC
SOCI
VETE
2004 2013*
4. Irudia Munduko zientziaren espezializazio tematikoa (Scopus)
Fisikak, Kimikak, Konputazio-Zientziek eta Materialen Zientziek osatutako diziplina-multzoak munduko ekoizpen zientifiko osoaren %10 baino gehiago suposatzen du.
Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki Konputazio-Zientziak dira azken hamar urteotan pisu erlatiboan hazkunderik handiena izan duten esparruak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera
[9]
Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi batean, argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus bezalako datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren haritik.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala
[10]
Zientzia Euskadin
Euskadiko ikerketa zientifikoa itzel aldatu da urte gutxiren buruan. Gaur egun, Euskadik gogoan hartzeko moduko ikertzaile-kopurua du bere tamainari dagokionez, baita ikerketa-zentroen ekosistema dibertsifikatua ere, eta emaitzek Euskadiren posizio erlatiboa hobetzen duen joera positiboa erakusten dute.
Txosten hau pertsonei eta finantzaketari dagozkien adierazle kuantitatiboen azterketatik abiatu da. Gure zientzia-sisteman gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna garatzeko zain dagoen kontua izanik, emakumeek euskal zientziagintzan duten parte-hartzea aztertu da bereziki.
Ondoren, euskal zientziaren errendimendua aztertu da ekoizpen zientifikoarekin lotutako adierazle bibliometrikoen laguntzaz, ekoizpen horren tamaina, inpaktua, nazioartekotzea eta espezializazio tematikoa ebaluatzeko.
Giza-kapitala
Euskadiko komunitate zientifikoa nabarmen hazi da azken hamarkada honetan. Hori bi faktore hauei esker gertatu da: doktore berriak sortzeko gaitasuna duen unibertsitate-sistema eta Euskadik ikertzaileentzako lan-eremutzat duen erakargarritasun gero eta handiagoa.
Euskadin doktoratutako pertsona-kopuruak hazten jarraitu du, eta 2012-2013 ikasturtean maximo historikoa lortu du, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak gero eta pisu handiagoa dutela.
202 234 200254 251 280 305 328 326
36420
57
29
36 3735
2433 34
57
2
2
2
6 1825 18
15 13
25
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
500
UPV/EHU DEUSTUKO UNIBERTSITATEA MONDRAGON UNIBERTSITATEA
5. Irudia Euskal unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesi kopurua (Hezkuntza, Kultura eta
Kirola Ministerioa - TESEO)
446 doktorego tesi irakurri
dira Euskadin 2012-2013 ikasturtean, maximo
historikoa.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala
[11]
Euskadin ikertzen diharduen pertsona-kopurua, biztaleria aktiboaren portzentajetzat neurtuta, Estatuko eta Europako batez bestekoa baino handiagoa da, eta herrialde liderrekin parekatzeko joera du, azken urteotan izandako bilakaera positibo etengabeari esker.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Luxenburgo
Finlandia
Euskadi
Jeponia
EB 15
Eurogunea
EB 28
Espainia
6. Irudia Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari dagokionez. (Eurostat)
2012an, Euskadin ikerketa eta garapen arloko jardueretan diharduen langile-kopurua gehitu egin zen, guztizko ikertzaile-kopurua Dedikazio Osoko Baliokidetzako (DOB) 12.000 ikertzaile inguruko kopurura hurbilduz. Jarduera osoaren baliokidetasuna kalkulatzeko, jarduera osoko langileei, zatikako lanaldian diharduten langileek I+G arloko jardueretan ematen duten denbora gehitu behar zaio.
9243 951210328
11341 1185812566 13118
1481415559
16603 17217 17301 17636
5494,0 5806,7 6294,87142,1 7414,2 7819,7 8145,0
9220,4 9640,110386,2
11070,811283,111771,6
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
16000
18000
20000
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Guztira DOB
7. Irudia Euskadin I+Gko jardueretan diharduten ikertzaileak (Eustat)
11.771 ikertzaile jarduera osoaren baliokidetasunean 2012. urtean.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala
[12]
Pertsona hauek lan egiten duten sektoreei dagokienez, enpresa arloari atxikitako ikertzaile-kopurua egonkortu egin da, eta gehikuntza ia osoa goi-mailako irakaskuntzari eta ikerketa zentruei dagokio.
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
DOB Enpresan DOB AAPPetan DOB Goi-mailako irakaskuntzan
8. Irudia Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen arabera (Eustat)
Ikertzaileetako batzuek baino ez dute lan egiten ikerketa zientifikoan, eta ez dago horren inguruko estatistika sendorik. Nolanahi ere, unibertsitatea dugu, zalantzarik gabe, esparru honetan pertsona-kopururik handiena duen arloa.
UPV/EHU da goi-mailako irakaskuntzako erakunde nagusia irakasle eta ikertzaile kopuruari dagokionez. 2012-2013 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateak 4.500 irakasle eta ikertzaile inguru zituen. Euskadiko beste bi unibertsitateek, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, beste mila irakasle eta ikertzaile dituzte bien artean.
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
4000
4500
5000
2004-2005 2005-2006 2006-2007 2007-2008 2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013
UPV/EHU DEUSTU MONDRAGON
9. Irudia IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langileak) bilakaera euskal unibertsitateetan
(Hezkuntza Ministerioa)
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[13]
Emakumeak zientzian
Munduko zientzia arloan dagoen gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunik eza luze eta zabal aztertu da azken urteotan, eta horren ondorioak eztabaidaezinak dira. Euskadi ez da errealitate horretatik kanpo egon.
Euskadiko ikertzaile-kopuruaren hazkundeak ez du lagundu genero-etena gainditzen. Zenbait urtetako bateratasun azkarraren ondoren, XXI. mendearen hasieran Euskadin emakumezko ikertzaile bakoitzeko 2,5 gizonezko ikertzailea egotea lortu zen, baina ratio hori 0,2 puntu baino ez da hobetu azken hamarkada honetan. 2012an 1,84 gizonezko ikertzaile zeuden emakumezko ikertzaile bakoitzeko.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
3
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012DO
Beko
G/E
rati
oa
DOBe
ko ik
ertz
aile
ak
DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak DOBeko G/E ratioa
10. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako
banaketaren bilakaera (Eustat)
Ehunekotan, ikertzaileen %35 emakumezkoak dira, eta 2004az geroztik ez da aldaketa handirik izan portzentaje horretan.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak
11. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten JOBeko ikertzaileen sexuaren
araberako banaketaren bilakaera portzentuala (Eustat)
1,84 gizonezko ikertzaile daude Euskadin emakumezko ikertzaile bakoitzeko
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[14]
Alde hori ez dator bat ikertzaile-karrera hasi nahian dabiltzan emakumeen kopuruarekin. Azken hamarkada honetan, doktorego-tesia defendatu duten gizon eta emakumeen kopuruak antzekoak izan dira. Azken bost ikasturteotako hirutan, emakumezko doktore berrien kopurua gizonezko doktore berrien kopurua baino handiagoa izan da euskal unibertsitateetan.
0,00
0,20
0,40
0,60
0,80
1,00
1,20
1,40
1,60
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
G/E
ratio
a
Dokt
orat
utak
o pe
rtso
nak
Gizonezkoak Emakumezkoak G/E ratioa
12. Irudia Euskadin doktoratutako pertsonak sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa.
(Hezkuntza Ministerioa)
Unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaileen kategoria eta sexuaren araberako banaketak erakusten duenez, katedradunen %80 gizonezkoak dira, eta alde handia dago oraindik doktoratzen direnen eta irakasle edo ikertzailetzat kontsolidatzen direnen artean. Ratioak antzekoak dira txosten honetan aztertutako epealdi osoan.
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80
Beste batzuk
Urgazlea - Doktore urgazlea
Kolaboratzailea
Elkartua - Osasun ZZetako elkartua
Kontratatutako doktorea
Titularra
Katedraduna
Gizonezkoak Emakumezkoak
13. Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn (Hezkuntza Ministerioa)
213 emakume doktoratu ziren Euskadin 2011-
2012 ikasturtean, 194 gizonen aldean.
%78 UPVEHUn gizonen esku
dauden katedren portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[15]
Unibertsitate pribatuei dagozkien datuek (irakasle eta ikertzaile kopuru txikiagoa dute) banaketa parekatuagoa erakusten dute. Irakasle elkartuen portzentajean dugu salbuespen bakarra: %80 ingurukoa.
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80
Lagintzailea
Doktore urgazlea
Kolaboratzailea
Elkartua
Kontratatutako doktorea
Agregatua / Titularra
Zuzendaria / Ohikoa / Katedraduna
Gizonezkoak Emakumezkoak
13b Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko
unibertsitate pribatuetan (Hezkuntza Ministerioa)
Karrera zientifikoan lana uzten duten emakumeen fenomeno hau argi eta garbi atzeman daiteke ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketan.
Txosten honetarako, BERC eta IKZ zentroetako ikertzaile-kopuru osoari buruzko azterketa egin da, eta horren arabera, 2014ko maiatzean, zentro horiek 1.053 pertsona kontratatuak zituzten (UPV/EHUn dauden adskripzio bikoitzeko langileak barne). Zentro bakoitzeko kategoriak bost taldetan banatu dira: doktoregoko ikasleak, laborategi propiorik zuzentzen ez duten doktorego-ondoko ikertzaileak, talde edo laborategi propioak zuzentzen dituzten ikertzaile seniorrak, eta zentroetako zuzendaritza zientifikoetako kideak. Ikertzaile bisitariak eta antzekoak “Beste ikertzaile batzuk” delako atalean sartu dira. Zentroetako langile guztiak sexuaren arabera sailkatu dira.
Emakumezkoak gehiengo dira doktoregoko ikasleen artean, baina haien pisu erlatiboa goitik behera murrizten da ikerketa-karreran aurrera egin ahala. Gutxiago izan ohi dira, doktoregoa amaitu ondoren, zientzian jarraitzen duten emakumezkoak, eta galerarik handiena, posizio egonkorrak kontsolidatu eta laborategi eta ikerketa-talde propioak zuzentzerakoan gertatzen da.
%75 gizonen esku dauden senior posizioak BERC eta IKZ zentroetan.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[16]
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80
Beste ikertzaile batzuk
Doktore-aurrekoa
Doktore-ondokoa
Seniorra
Zuzendaritza
Gizonezkoen portzentaia Emakumezkoen portzentaia
14. Irudia BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren arabera
(Ikerbasque)
Karrera zientifikoak kontsolidatzeko zailtasun horien berezko ondorio gisa, ikerketa-zentroetako zuzendaritza zientifikoetan gizonezkoak dira nagusi. BERC eta IKZ zentroetan, zuzendaritza karguen %87 gizonezkoen esku daude gaur egun.
%87
%13
Gizonezkoak Emakumezkoak
15. Irudia BERC eta IKZ zentroetako zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren arabera
(Ikerbasque)
BERC eta IKZ zentroak nahiko erakunde berriak dira: zentro hauetako gehienek bost-hamar urte daramate jardunean. Hala ere, askoz ere erakunde aspaldikoagoen ereduak errepikatzen dituzte, arazo hau zientzia-sistema osoaren zeharkako arazoa dela frogatuz.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[17]
Ikerketaren finantzaketa
Euskadi da Ikerketan eta Garapenean BPGaren portzentajerik handiena zuzentzen duen autonomia erkidegoa. Ekonomiako ziurgabetasuna nagusi den egungo testuinguruan, I+Gan %2 baino gehiago inbertitu zuen autonomia erkidego bakarra izan zen 2012an.
0,00
0,50
1,00
1,50
2,00
2,50
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Euskadi
Nafarroa
Madril
Katalunia
Espainia
Gaztela eta Leon
Andaluzia
Valentzia
Kantabria
Aragoi
Asturias
Errioxa
Galizia
Murtzia
16. Irudia I+G arloko gastuaren portzentajea BPGari dagokionez (INE)
Finantzaketa hau ez da soilik zientziara mugatzen. Innobasqueren arabera, Euskadiko jarduera-mixak erakusten duenez, 2012an, gastu horren %14 baino ez zen zuzendu oinarrizko ikerketara.
13% 11% 13% 12% 13% 16% 13% 14%
37% 43% 42% 43% 45% 42% 50% 47%
50% 46% 45% 45% 42% 42% 37% 39%
0%10%20%30%40%50%60%70%80%90%
100%
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Funtzesko ikerkuntza Ikerkuntza aplikatua Garapen teknologikoa
17. Irudia Euskadiko jarduera-mixa (Eustat)
%14 Euskadin 2012an oinarrizko ikerketara bideratutako I+G arloko gastuaren portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[18]
Kopuru hori finantzaketa publikoa (tokikoa, estatukoa eta nazioartekoa) eta pribatuaren artean bana daiteke. Oinarrizko ikerketa, bere izaeragatik, Administrazio Publikoek finantzatzen dute nagusiki.
Europako funtsek gero eta garrantzi handiagoa dute Euskadiko I+Garen finantzaketan, eta sistemaren sendotasunaren adierazletzat ere erabil daiteke, finantzaketa hori lehiaketa-deialdietan lortzen baita nagusiki.
2013an VII. Esparru-Programa (VII. EP) amaitu zen, 2007-2013 epealdiari zegokiona. Innobasquek 2020rako Koaderno Estrategikoan bildutako datuen arabera, Euskadiko erakundeek 904 proiektutan parte hartu eta 460,65 milioi euroko finantzaketa lortu dute.
0,00
0,10
0,20
0,30
0,40
0,50
0,60
0,70
0,80
0,90
1,00
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
500
Eusk
adire
n pa
rte-
hart
zea
ehun
ekot
an
Mili
oi e
uro
Euskadik lortutako milioi euroak Euskadiren parte-hartzea ehunekotan
18. Irudia Euskadik Esparru-Programetan duen parte-hartzearen bilakaera (Iturria: Innobasque)
Gainera, Euskadiren parte-hartzeak, programaren aurrekontu osoaren portzentajetzat neurtuta, goranzko joerari eutsi dio, Europako Batzordeak VII. Esparru-Programarako esleitu duen aurrekontu osoaren %1era hurbildu delarik.
Esparru-Programako arlo tematikoen edo azpi-programen araberako banaketari dagokionez, nanozientziak, nanoteknologia, materialak eta produkzio-metodo berriak (NMP) biltzen dituen arloa izan zen finantzaketarik handiena lortu zuena, bereziki arlo honen eta zentro teknologikoen (Tecnalia eta IK4) espezializazioaren arteko bat-egiteari esker.
Garraioa, IKTak eta Energia izan ziren Euskadin finantzaketa gehien lortu zuten beste esparruak; lehenengoak 70 milioi euro, eta beste biek 50 milioi inguru.
460,65 milioi euro lortu dituzte
euskal erakundeek VII. Esparru-Programan.
NMP Nanozientziak,
nanoteknologiak, materialak eta
produkzio-metodo berriak (NMP) dira VII.
Esparru-Programan finantzaketarik handiena
lortu duen arloa.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[19]
0
20
40
60
80
100
120
19. Irudia Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan
(Iturria: Innobasque)
Bestalde, Euskadik garrantzi handiko finantzaketa (47,5 milioi euro) lortu zuen VII. EPko PEOPLE programan. Honen haritik, Ikerbasquek COFUND ekimenetan lortutako arrakasta (19 milioi euro baino gehiago 4 ekimenetan), Tecnaliak eta Bizkaia Xede-k lortutako COFUND laguntzak, eta unibertsitateei (bereziki UPV/EHUri), zentro teknologikoei, IKZei eta BERC zentroei emandako Mari Curie laguntzak nabarmendu behar dira nagusiki.
Ikerbasque
Unibertsitateak
ZZTT
IKZ
BERC
Bizkaia Xede ETE Osasun sektorea
20. Irudia Euskadik People programan lortutako funtsen banaketa (Iturria: Innobasque)
ERC Grants-en kasua
Europako Ikerkuntza Kontseiluaren (ERC) laguntzek sostengua ematen diote ezagutzaren mugetatik harantzago ikerketa-lanean jarraitu nahi duten edozein nazionalitate eta adinetako ikasleei. ERCek kontzeptu ez-konbentzional eta
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[20]
berritzaileak txertatzen dituzten maila zientifiko handiko proposamenak bultzatzen ditu [ERC, 2012].
Zientzia-arlo guztiak barne hartzen dituzten laguntza horiek lortzeko arrakasta bera ere bikaintasunaren adierazlea da, horietan erabilitako ebaluazio-prozesu zorrotzaren haritik.
Espainia zazpigarren postuan dago lortutako ERC Grants laguntza-kopuruari dagokionez: 253 proiektu guztira, Italiak lortutako kopuruaren oso antzekoa, eta Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Suitzaren atzetik.
983
614570
393332
258 253 253163 152
105 82 70 41 38 37 39 34 14 10 9 6 3 3 2 2 1 10
200
400
600
800
1000
1200
Erre
sum
a Bat
ua
Alem
ania
Fran
tzia
Herb
eher
eak
Suitz
a
Italia
Espa
inia
Israe
l
Sued
ia
Belg
ika
Aust
ria
Dani
mar
ka
Finl
andi
a
Norv
egia
Hung
aria
Grez
ia
Irlan
da
Port
ugal
Polo
nia
Txek
iar E
rrep
ublik
a
Zipr
e
Turk
ia
Bulg
aria
Esto
nia
Eslo
veni
a
Kroa
zia
Isla
ndia
Leto
nia
21. Irudia Emandako ERC Grants laguntzak herrialdeka (Iturria: European Research Council)
Euskadik 13 ERC Grant ditu gaur egun (4 Advanced Grants, 1 Consolidator Grant eta 8 Starting Grants). Kopuru hau dexente txikiagoa da, euskal zientzia-sistemari tamainaz egotzi beharko litzaiokeena baino. Laguntza horietatik hamar, laguntza guztien %77, Ikerbasque ikertzaileek eskuratu dituzte.
0
1
2
3
4
5
6
7
UPV/EHU nanoGUNE IKZ biomaGUNE IKZ BCBL BCAM bioGUNE IKZ
Ikerbasque ikertzaileak Gainerakoak
Figura 22 Erakundeek Euskadin emandako ERC Grants laguntzak (ERC)
13 ERC Grants laguntza
ditu Euskadik gaur egun.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[21]
Errendimendua eta inpaktua
Hamarkada eskas batean, Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin da, 2004tik 2012ra %144 hazi delarik. Hazkundea nabaria izan arren, hobetzeko tarte esanguratsua da oraindik, beherago agertzen diren datuen azterketak erakusten duenez.
16841902
22532429
27853161
35803975
44564637
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
4000
4500
5000
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
23. Irudia Euskadiko ekoizpen absolutuaren bilakaera (Scopus)
Euskadi seigarren autonomi erkidegoa da ekoizpen-bolumen absolutuari dagokionez (24. Irudia), 2009an Gaztela eta Leon gainditu ondoren, eta bosgarren Autonomi Erkidegoan bihurtzeko zorian dago, Euskadiko ekoizpen zientifikoa Galiziakoa baino erritmo biziagoan hazten ari baita azken urteotan. Azken bosturtekoan izandako joeran erabateko aldaketarik gertatu ezean, datorren urtean, Euskadi bosgarren autonomia erkidegoa bilakatuko da ekoizpen zientifiko absolutuan.
2113821024
12759
9426
4788 4637 3975 3272 2602 2532 2462 2078 1975 1575 1275 1104 4410
5000
10000
15000
20000
25000
24. Irudia Autonomia Erkidegoetako ekoizpen zientifikoa 2013an (Scopus)
Produktibitateari dagokionez, mila biztanleko dokumentu-kopuruetan neurtuta, Euskadi ekoizpen absolutuan baino postu bat beherago dago, zazpigarren postuan
4.637 Scopus-ek 2013an indexatutako Euskadiko argitalpen zientifikoak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[22]
alegia. Emaitza horren zergatian faktore hauek aipa daitezke: CSICen hedapena (Madril, Aragoi, Kantabria, Katalunia eta Asturias dira CSIC zentro gehien dituzten Autonomia Erkidegoak biztanle kopuruarekin alderatuta), erkidego bakoitzaren espezializazio tematikoa (medikuntzak pisu erlatibo handiena duen lekuetan produktibitatea handiagoa izan ohi da, argitalpen-dinamikaren eraginez), eta zenbait autonomia erkidegotako unibertsitate-sistema handi samarrak.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
3
3,5
Estatuko batez bestekoa
25. Irudia Produktibitatea Autonomia Erkidegoen arabera, 2013an: Argitalpenak / mila biztanleko (Scopus/INE)
UPV/EHU da Euskadiko erakunde zientifiko nagusia, 2013an Scopus-en indexatutako 2.453 argitalpen zientifiko zituela. Ondorengoak ospitaleak eta lehen mailako arreta-zentroak dira, 785 argitalpenekin, eta teknologia-zentroak (Tecnalia eta IK4 aliantza).
18183943454754567478828989114
184236241
289320
7852453
0 500 1000 1500 2000 2500
AchucarroBCMaterials
energiGUNE IKZBC3
Biofisika UnitateaBioCruces
BCBLPolymat
Mondragon UnibertsitateabioGUNE IKZ
nanoGUNE IKZBCAM
biomaGUNE IKZBioDonostia
Materialen Fisika Zentroa CFMDeustuko Unibertsitatea
DIPCIK4
TecnaliaOsasun sektorea
UPV/EHU
26. Irudia Erakunde nagusiek Euskadiko ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea (Scopus)
7.a Euskadiren posizioa biztanleko ekoizpen
zientifikoari dagokionez.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[23]
Horien ondoren daude BERC zentroak, Deustuko eta Mondragon unibertsitateak, IKZak eta, lehendabiziko aldiz, BioDonostia eta BioCruces ikerketa biosanitarioko institutuak (BioDonostiak 100 argitalpeneko marka gainditu du estreinako aldiz).
Eragile desberdinak sektoreen arabera taldekatuz gero, unibertsitateek Euskadiko zientzia-ekoizpen osoaren %60 berenganatzen dute, eta horien atzetik, osasun arloko ikerketa eta zentro teknologikoak daude. Azken urteotan, euskal zientzia-sisteman gero eta garrantzi handiagoa duten eragile berriak sortu dira (BERC eta IKZ zentroak). BERC zentroetako batzuk (DIPC, Materialen Fisika Zentroa eta BioFisika Unitatea) BERC programa eratu aurretik sortutakoak dira. 2004ko zientzia-ekoizpena zentro hauei dagokie.
58,55
22,39
11,888,43
0,24
59,74
16,9312,98 12,40
4,68
0,00
10,00
20,00
30,00
40,00
50,00
60,00
70,00
Unibertsitateak Osasun sektorea
Zentru Teknologikoak
BERC IKZ
2004
2013
27. Irudia Sektore desberdinetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus)
BERC eta IKZ zentroen ekoizpen zientifikoari erreparatuz gero, guztiek antzeko ereduari jarraitzen diotela egiazta dezakegu (DIPCek eta CSIC-UPV/EHU Materialen Fisika Zentroak izan ezik, BERC kategoria hartu aurretik sortu baitziren). Zentro horietako batzuk urteko 100 argitalpen zientifikoko mugatik hurbil daude.
0
50
100
150
200
250
300 DIPC
Materialen Fisika Zentroa CFMBCAM
biomaGUNE IKZ
nanoGUNE IKZ
bioGUNE IKZ
Polymat
BCBL
Biofisika Unitatea
BC3
energiGUNE IKZ
Achucarro
BCMaterials
28. Irudia BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus)
%60 Unibertsitate-sistemak Euskadiko ekoizpen zientifikoan duen parte-hartzea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[24]
Ekoizpen zientifikoaren inpaktua
Ekoizpenaren bolumena emaitza zientifikoen aipamenarekin eta ondoriozko oihartzun eta nabaritasunarekin lotzen baldin badugu, askoz ere argiago atzeman daiteke nazioarte mailako ikusgaitasuna.
Ondoko irudian, zirkuluek eskualde bakoitzaren 2013ko ekoizpen zientifiko osoa adierazten dute; ardatz horizontalak ekoizpena biztanle-kopuruarekin alderatuta (2013), eta ardatz bertikalak inpaktu normalizatua, dokumentuak zein aldizkaritan argitaratu ziren gogoan izanda. ICONO-FECYTek azken balio honetarako emandako datuak 2011. urtekoak dira eta, seguruenik, ez dute islatzen euskal zientziaren bilakaera.
29. Irudia Ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan, 2013an (Scopus, FECYT)
Irudi honetan ezin hobeto ikus daiteke Euskadik produktibitatean egindako aurrerakada, eskualde liderretatik gero eta hurbilago jartzen gaituena.
Argitaratutako zientziaren kalitatearen beste adierazle bat, lanak argitaratu dituzten aldizkarien inpaktua da. Aldizkariak inpaktuaren arabera antolatzen dira zenbait indizeren laguntzaz, inpaktu-faktorea deritzona edota Scimago ikerketa-taldeak urtez urte argitaratzen duen SJR delakoa tarteko direla.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[25]
Indize hauetako kuartil gorenean kokatutako aldizkariak dira komunitate zientifikoan inpakturik handiena dutenak.
51,38%47,67%
50,54% 49,81% 49,13% 50,34% 49,10%52,17%
54,27% 54,70%
0,00%
10,00%
20,00%
30,00%
40,00%
50,00%
60,00%
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
30. Irudia SJReko lehen kuartileko argitalpenen portzentajea (Scopus, Scimago-k
emandako SJR balioekin)
Euskadik portzentaje egonkorra mantendu du azken hamarkada honetan: artikulu zientifikoen erdiak, gutxi gorabehera, arlo bakoitzeko inpaktu handieneko aldizkarien %25ean argitaratu dira.
Lehen sinatzailea Euskadiko erakunderen bati atxikitako pertsona bat duten argitalpenen portzentajeari dagokionez, azken urteotako beheranzko joera alderantzikatu da, eta horrenbestez, gaur egun, Euskadiko erakundeak partaide dituzten argitalpenen ia %65en lehen edo bigarren egilea gure Erkidegoan ikertzen diharduen pertsona bat da.
69,92% 68,20% 65,87% 64,21% 64,42%61,27% 60,71% 58,88%
62,54% 64,70%
0,00%
10,00%
20,00%
30,00%
40,00%
50,00%
60,00%
70,00%
80,00%
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
31. Irudia Argitalpenetako lidergoaren portzentajea (Scopus)
%54 Euskadiko argitalpen zientifikoak SJReko lehen kuartileko aldizkarietan.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Espezializazio tematikoa
[26]
Espezializazio tematikoa
Scopus datu-baseak kategoria bat edo gehiago esleitzen dio argitalpen zientifiko bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den gogoan izanda. Kategoria hauek, diziplina bakoitzak zientzia-sistema baten barruan duen pisu erlatiboa eta espezializazio erlatiboa neurtzeko balio dute.
Euskadin, Medikuntza, Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientziak, Kimika eta Biokimika, Genetika eta Biologia Molekularra dira, zalantza-izpirik gabe, pisu handiena duten arlo tematikoak. Banaketa hau bere horretan mantendu da azken hamarkada honetan.
Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki Konputazio-Zientziak dira, azken hamar urteotan pisu erlatiboan gehien hazi diren arloak. Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi batean, argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus bezalako datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren haritik. Dinamika hauek antzekoak dira mundu osoan.
0,00
5,00
10,00
15,00
20,00
25,00
30,00AGRI
ARTSBIOC
BUSI
CENG
CHEM
COMP
DECI
DENT
EART
ECON
ENER
ENGIENVIHEAL
IMMU
MATE
MATH
MEDI
MULT
NEUR
NURS
PHAR
PHYS
PSYC
SOCIVETE
2004 2013*
32. Irudia Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo tematikoen arabera (Scopus)
%7,22 Scopus-ek Gizarte
Zientzietan sailkatutako aldizkarietan kaleratu
diren argitalpenen portzentajea.
[27]
Gure zientzia-sistemaren bereizgarritasunak aztertu ahal izateko, interesgarria da diziplina bakoitzak munduko batez bestekoaren aldean duen pisu erlatiboko desberdintasunak bereiztea.
Kategoria tematiko bakoitzak Euskadiko zientzia-ekoizpenean duen pisuari erreparatuz eta kategoria horrek munduko ekoizpenean duen pisuarekin alderatuz gero, gure Erkidegoak batez bestekoaren gainetik garatuak dituen arloak detekta ditzakegu.
Euskadi Fisikan, Materialen Zientzietan, Kimikan eta, neurri txikiago batean, Ekonomian eta Erabaki-Zientzietan espezializatuta zegoen duela hamar urte, eta horrela jarraitu du geroztik ere. Bestalde, 2004an, Euskadik pisu erlatiboa txikiagoa zuen Neurozientzietan, Psikologian, Energian, Ingeniaritza Kimikoan eta Giza-Zientzietan, eta orain pisu erlatibo handiagoa du arlo horietan guztietan. Datu hauek azken urteotako politika zientifiko eta teknologikoko estrategiekin eta esparru horietan lanean diharduten erakundeen (IKZ eta BERC zentroak) sorrerarekin lotuta daude. Giza-Zientzien pisu handiago hori, arestian azaldu den bezalaxe, agitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio da, neurri batean.
Gizarte-Zientzietan, Erizaintzan, Enpresan, eta Biokimikan, Genetikan eta Biologia Molekularrean ere, Euskadiko zientzia-ekoizpenak dexente gora egin du, munduko batez bestekoarekin parekatuz edo nabarmen hurbilduz.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
Chem
istry
Phys
ics a
nd A
stro
nom
y
Mat
eria
l Sci
ence
Neu
rosc
ienc
e
Psyc
holo
gy
Chem
ical
Eng
inee
ring
Ener
gy
Arts
and
Hum
aniti
es
Heal
th P
rofe
ssio
ns
Deci
sion
Scien
ces
Econ
omic
s, Ec
onom
etric
s and
Fin
ance
Nur
sing
Envi
ronm
enta
l Scie
nce
Mat
hem
atic
s
Soci
al Sc
ienc
es
Bioc
hem
istry
, Gen
etics
and
Mol
ecul
ar …
Med
icin
e
Com
pute
r Scie
nce
Agric
ultu
ral a
nd B
iolo
gica
l Scie
nces
Imm
unol
ogy a
nd M
icro
biol
ogy
Eart
h an
d Pl
anet
ary S
cienc
es
Engi
neer
ing
Phar
mac
olog
y, To
xico
logy
and
…
Busi
ness
, Man
agem
ent a
nd A
ccou
ntin
g
Dent
istr
y
Mul
tidisc
iplin
ary
Vete
rinar
y
2004 2013* Mundua
33. Irudia Euskadiko espezializazio tematikoa, munduarekin alderatuta (Scopus)
Neuro Duela hamar urte, Euskadi ez zegoen espezializatuta Neurozientzietan, ezta Psikologian, Energian, Ingeniaritza Kimikoan, Giza-Zientzietan eta Osasun Publikoan ere, baina orain bai.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea
[28]
Euskal zientziaren nazioartekotzea
Euskadin etengabe gehitu da azken hamarkada honetan beste herrialde batzuetako erakundeekin batera lantzen diren argitalpen zientifikoen portzentajea, 2008az geroztik ehuneko hamar puntutik gorako jauzi ikusgarria eman delarik. 2013an, Euskadin landutako argitalpenen %47,10 beste herrialde batzuetako erakundeekiko lankidetzaz gauzatu da.
28,91%30,95% 30,67%
32,54% 33,52%36,23%
39,01% 39,23%41,70%
47,10%
0,00%
5,00%
10,00%
15,00%
20,00%
25,00%
30,00%
35,00%
40,00%
45,00%
50,00%
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
34. Irudia Nazioarteko lankidetzan gauzatutako argitalpenen portzentajea (Scopus)
Estatuko lankidetza-harreman handieneko erakundeei erreparatuz gero, elkarrean artean landutako argitalpen-kopuruetan neurtuta, oso lankidetza aktiboa atzeman daiteke estatu mailako Medikuntzaren arloan: erakunde gehienak, hiri nagusietako unibertsitate gutxi batzuk izan ezik, Espainia osoko ospitaleak dira.
0 20 40 60 80 100 120 140 160
Hospital Regional Universitario Carlos HayaInstitute Catala Oncologia
Hospital Ramón y CajalHospital Universitario Virgen del Rocio
Universidad de OviedoHospital Universitario La Paz
Hospital Clinico San Carlos de MadridHospital General Universitario Gregorio Marañon
Hospital Universitari de BellvitgeUniversidad de Zaragoza
Universidad Complutense MadridUniversidad Autonoma de Madrid
Hospital 12 OctubreUniversitat de Valencia
Hospital Universitari Vall d'HebronUniversidad Autónoma de Barcelona
Hospital del MarHospital Clinic Barcelona
Universidad de NavarraUniversitat de Barcelona
35. Irudia Lankidetza-harreman handieneko Euskaditik kanpoko erakundeak (estatukoak): elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus)
%47,1 beste herrialde
batzuetako erakundeekin landutako
argitalpenen portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea
[29]
Ikuspegia mundu osora zabalduz gero, Euskadin ikertzen diharduten pertsonekiko lankidetza-harreman handienak dituzten herrialdeak Estatu Batuak eta Europako zientzia-ekoizle nagusiak dira. Lehenengo bost postuak (Estatu Batuak, Erresuma Batua, Alemania, Frantzia eta Italia) ez dira aldatu azken hamarkada honetan.
123
124
126
136
169
351
397
463
481
526
0 100 200 300 400 500 600
Estatu Batuak
Erresuma Batua
Alemania
Frantzia
Italia
Herbehereak
Suedia
Danimarka
Belgika
Errusia
36. Irudia Lankidetza-harreman handieneko herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus)
Lankidetza-hitzarmen handieneko nazioarteko erakundeen azterketak estatuko erakundeen inguruko azterketaren antzeko ikuspegia eskaintzen du, medikuntza arloko ikerkuntzarekin eta unibertsitate handi batzuekin estu-estu lotutakoa.
0 10 20 30 40 50 60 70 80
CNRS Centre National de la Recherche Scientifique
University of Manchester
Technische Universitat Munchen
University of Sidney
Ecole Polytechnique Federale de Lausanne
Centro Per lo Studio e la Prevenzione Oncologica
Hellenic Health Foundation
German Institute of Human Nutrition
International Agency for Research on Cancer
Umea universitet
Nationa Institute of Public Health and Environment
Aarhus Universitet
Fondazione IRCCS Instituto Nazionale del Tumori, Milan
Universita degli Studi di Napoli Federico II
University of Oxford
German Cancer Research Center
University Medical Center Utrecht
Imperial College London
University of Cambridge
Inserm (Institut national de la santé et de la recherche médicale)
37. Irudia Lankidetza-harreman handieneko nazioarteko erakundeak: elkarren arteko argitalpenak (Scopus)
AEB Euskadin ikertzen diharduten pertsonekin lankidetza handiena duen herrialdea Amerikako Estatu Batuak (AEB) dira; 526 argitalpen herrialde horretako erakundeekin batera landu dira 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Transferentzia teknologikoa
[30]
Transferentzia teknologikoa
Ezagutza berriaren sorkuntza da zientziaren helburu nagusia. Ezagutza berri hori era askotara azalera daiteke: prestakuntza handiagoko gizarteak, argitu gabe zeuden galderetarako erantzunak edota gizartearen erronkei aurre egiteko tresna eta teknologia berriak.
Patenteak dira emaitza hauetako batzuen neurri kuantitatiboa. Patenteek ezagutzatik teknologiara egiten den transferentzia islatzen dute.
Patenteen ekoizpenari dagokionez, Espainiako Patente eta Marken Bulegoak (OEPM) PCT (Nazioarteko Patente Eskaera) bidez egindako 217 patente-eskaera erregistratuak ditu Euskadin 2013an, azken urteotako kopururik handiena.
13 24 18 15 2025
3626
1536
20
2532
20
38
84
66 86
62
72
48 3237
40
51
0
50
100
150
200
250
2009 2010 2011 2012 2013
V. Beste eremu batzuk
IV. Ingeniaritza mekanikoa
III. Kimika
II. Tresnak
I. Ingeniaritza elektrikoa
38. Irudia Euskadik eskatutako PCT patenteak (OEPM)
217 patente eskaera PCTren
bitartez 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[31]
Metodologia eta datuak
Euskadiko Zientziari buruzko 2014ko Txostenak 2004-2013 epealdia biltzen du, eta adierazle bibliometriko eta sozioekonomikoak erabiltzen ditu euskal zientzia sistemaren eta Estatuko nahiz munduko panoramarekin duen loturaren irudi osoa islatzeko asmoz.
Bibliometria edo era globalago batez zientziometria deritzonaren aburuz, zientziaren aurrerapena ikerketa emaitzen trukaketan oinarrituta dago. Literatura zientifikoak ezagutza zientifikoaren aurrerapena, I+G arloko produktibitatea eta honen nazioarteko inpaktua islatzen dituzten adierazleak eskaintzen dizkigu. Honek, sektore zientifiko eta teknologikoen antolaketa, indexatutako argitalpenak eta patenteak bezalako iturrietatik abiatuta aztertzeko aukera ematen digu, zientziaren eragileak eta hauen hartu-emanak eta joerak identifikatzeko asmoz.
Txosten honetan, dokumentuak aipatzen ditugunean, nazioarteko datu-baseetan eta bereziki Scopus-en indexatuta daudenei buruz hitz egiten dugu.
Beste giza-esparru batzuetan bezalaxe (e.b., ingurune sozioekonomikoko BPG), zientziometrian ere, ikertzailearen, ikerketa-unitatearen, erakundearen, eskualdearen edota estatu eta nazioarteko testuinguruaren posizio erlatiboari erantzun erraza emateko moduko adierazleak identifikatu nahi dira. Zientzia-arlo desberdinen artean dagoen aldea da eremu honetako oztoporik handiena, baita emaitza zientifikoen datuak jasotzeko sistemen berezko mugapena ere (batez ere nazioarteko datu-baseetan), oso zatika biltzen baitute zientziaren arloko argitalpen eta biltzarren espektro zabala, bereziki, Gizarte-Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Giza-Zientzien esparruan.
Estaldura hori zatikakoa izan arren, komunitate zientifiko-teknologikoan erabilpen eta ospe handiena lortu duten baliabideak biltzen ditu, mundu osoko testuinguru zientifikoaren gaineko eraginak barne. Web of Science-n (WoS) eta Scopus-en bildutako datu-baseak dira izan ohi dira era honetako ikerketetan erabilitako informazio-iturriak.
WoS-ek aldizkari zientifiko nagusietako 9.000 mila izenburutik gorako informazioa biltzen du, eta erreferentziazko tresna bihurtu da mundu osoan informazioa berreskuratu eta zientziari buruzko ebaluazio-ikerketak egiteko. Scopus-ek, aldiz, indexatutako 15.000 aldizkari biltzen ditu eta
nazioarteko erakunde nagusiek aintzakotzat jotzen duten iturri bibliometrikoa bilakatu da.
Aztertutako gaiei dagokienez, Scopus-ek ahalegin berezia egin du Zientzia, Teknologia eta Medikuntza arloetan, baita Psikologian, Soziologian eta Ekonomian ere, Gizarte-Zientzien esparruan. Orohar, Scopus-ek WoS-ek baino estaldura zabalagoa eskaintzen du, Hizkuntzan, Literaturan, Filosofian eta Teologian izan ezik.
Web of Science-k indexatutako aldizkari guztien %25 estaltzen du, gutxi gorabehera, eta Scopus-ek, %50 [Scimago, 2006]. Hala ere, bi datu-baseak erabiliz lortutako emaitzek elkarren arteko lotura sendoa dute, eta bata eta bestearen artean, nazioarteko ikerkuntza arloko ekoizpenaren irudi fidagarri eta inklusiboa eskaintzen dute.
1. Taula
Arlo zientifikoen estaldura orokorra nazioarteko indizeetan [Moed, 1988]:
Arloa Estaldura
Biokimika eta Biologia Molekularra
%80
Biologia eta Gizaki Zientziak
Kimika
Medikuntza Klinikoa
Fisika eta Astronomia
Fisika eta Kimika Aplikatua
%60-80
Animali eta Landare Biologia
Psikologia eta Psikiatria
Geozientziak
Medikuntza eta Osasun Zientziak
Matematikak
%40-60 Ekonomia Zientziak
Ingeniaritzak
Gizarte Zientziak <%40
Giza Zientziak eta Arteak
Zientzia-arloen arabera, argitalpen eta aipamen tasak asko aldatzen direnez, unibertsitateak eta, analogiaz,
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[32]
nazioak heterogeneoegiak dira konparazio zehatzak egiteko [Collins, 1985]. Horrez gain, zientzia-arloek ez dute hesi iragazgaitzik, gaiak bata bestearen gainean gainjartzen baitira.
Behar-beharrezkoa da aurkeztutako adierazleen oinarrizko hiru ezaugarriak kontuan izatea [Moreno, 2004]:
Partzialtasuna
Horietako bakoitzak egiten ari den ebaluazioaren alderdi bakarra erakusten du.
Bateratasuna
Adierazle guztiek bat egiten dute ebaluatzen ari den jarduerari buruzko ezagutza ona emateko, eta horren haritik, ezagutza zatikakoa izateko arriskuari aurre egiteko, behar besteko adierazle kopurua erabiltzea gomendatzen da.
Erlatibotasuna
Eskaintzen duten informazioa aztertutako diziplinari dagokio eta ezin da beste diziplina batzuetarako erabili, beste komunitate-zientifikoen argitalpen ohiturak desberdinak direla frogatu baita.
Datu bibliometrikoak 2014ko ekainean eguneratu dira. Datu-baseen berenezko funtzionamendu-dinamikaren ondorioz, 2013. urteko datuak behin-behinekoak dira eta izartxo batez (*) markatuta daude, oraindik dokumentu berriak indexa daitezkeelako, betiere 2013ko ekoizpen osoa handitzeko, ez txikitzeko.
Adierazle sozioekonomikoak erakunde publikoek (Eustat, Estatuko Estatistika Institutua, Hezkuntza Ministerioa, Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioa) emandako serie estatistikoen laguntzaz antolatu dira. Adierazle bakoitzaren datuen jatorria dagokion irudian zehaztu da.
BERC eta IKZ zentroetako genero-azterketarako datuak zentro bakoitzaren webgunetik atera dira 2014ko maiatzean eta ekainean.
ADIERAZLEAK
1. adierazlea - Munduko ekoizpen zientifikoa. Scopus-en indexatutako dokumentu guztiak, urte bakoitzeko. 2. adierazlea - Munduko zientzia-ekoizle nagusien ekoizpen zientifikoa eta H aurkibidea.
Ekoizpen zientifikoa, 2013 urtean zehar argitaratutako dokumentuetan, gutxienez herrialdeeko erakunde bateko egile bat dutenak. H indizeak, herrialde horretako h dokumentuek gutxienez h aipamen jaso dituztela adierazten du. 3. adierazlea - Euskadiren pisua Espainiari eta munduari dagokienez. Munduko eta estautko ekoizpen osoan, gutxienez Euskadiko erakunde bateko ikertzaile bat duen ekoizpenak suposatzen duen ehunekoa. 4. adierazlea - Munduko zientziaren espezializazio tematikoa. Munduko ekoizpen osotik Scopus-ek (dokumentua argitaratu duen aldizkariaren arabera) kategoria zehatz bati esleitu dizkion dokumentuek suposatzen duten ehunekoa. Argitalpen bakarra hainbat kategorietan agertu daiteke aldi berean. 5. adierazlea - Euskal unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesi kopurua. Euskadiko unibertsitate bakoitzan defendatutako doktorego tesiak, ikasturte bakoitzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritzaren (HKKM) TESEO doktorego tesien datu-basearen arabera. 6. adierazlea - Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari dagokionez. I+G ekiintzetan diharduten ikertzaileek (kopuru hori ateratzeko, batura hau egin behar da: lanaldi osoko langileak, gehi lanaldi-zatikoak I+Gko jardueretan aritzen diren denbora-zatiak) eskualde edo herrialde bakoitzeko biztanlego aktiboan suposatzen duten ehunekoa, Eurostat-en datuen arabera. 7. adierazlea - Euskadin I+Gko jardueretan diharduten ikertzaileak. Datuen iturri den Eustat-en definizioa jarraituz, “jakintza, produktu, prozesu, metodo eta sistemak sortzeko edo asmatzeko lanetan diharduten zientzialari edo ingeniariak dira. Hor sartuta daude, berebat, ikerlarien lanaren alderdi zientifiko eta teknikoak planifikatu eta kudeatzen lan egiten duten kudeatzaile eta administratzaileak, bai eta I+Gko jarduerak egiten dituzten graduatu ondoko ikasleak ere”. GUztirako datua pertsonna kopurua erakusten du, eta DOB zenbakiak Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean erakusten du (Ikus. 6. Adierazlearen azalpena). 8. adierazlea - Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen arabera. DOB ikertzaileak (Ikus. 6. Adierazlearen azalpena), Eustat-ek Frascati gidaliburua jarraituz esleituriko sektoreen arabera.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[33]
9. Adierazlea - IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langileen) bilakaera euskal unibertsitateetan. Euskadiko unibertsitate bakoitzeko Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langile kopurua, HKKMko datuen arabera. 10. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako banaketaren bilakaera. Euskadiko DOB ikertzaileak (Ikus 6. adierazlearen azalpena), sexua eta urtearen arabera. Ratioa ikertzaile gizonezkoen kopurua ikertzaile emakumezkoen kopuruagatik zatituz lortzen da. 11. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten DOBeko ikertzaileen sexuaren araberako banaketaren bilakaera portzentuala. Euskadiko DOB ikertzaileak (ikus 6. adierazlearen azalpena) sexua eta urtearen arabera, guztiaren ehuneko bezala. 12. adierazlea - Euskadin doktoratutako pertsonak sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa. Euskadiko unibertsitate bakoitzean defendatutako doktorego tesiak, ikasturtearen eta sexuaren arabera, HKKMaren TESEO datu-baseko datuen arabera. Ratioa doktorego gizonezkoen kopurua doktorego emakumezkoen kopuruagatik zatituz lortu da. 13. adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn. UPV/EHUko Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langileen ehuneko banaketa kategoriaren arabera, HKKMaren datuen arabera. 13b adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko unibertsitate pribatuetan. Euskadiko unibertsitate pribatuetako Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langileen ehuneko banaketa kategoriaren arabera, HKKMaren datuen arabera. Kategoria bakoitzeko ehunekoak unibertsitate bietako langile guztien gehiketatik ateratzen da. 14. adierazlea - BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren arabera. BERC eta IKZ zentruetako langileen multzoa bost maila ezberdinetan banandu da: Doktorego aurrekoak (doktorego ikasleak), Doktoratu ondokoak (ikerketa-taldeak ardurapean ez dituzten doktoreak), senior (ikerketa-taldeen arduradunak diren edo autonomía zientifiko sosoa duten doktoreak), Zuzendaritza (zentruko zuzendaritza zientifikoaren parte diren
ikertzaileak) eta Beste ikertzaile batzuk (langile bisitariak, egonaldi laburrak, ikerketa-laguntzaileak). Maila bakoitzeko sexuen araberako ehunekoen banaketa erakusten da. 15. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren arabera. BERC eta IKZ zentruetako zuzendaritza zientifikoaren sexuaren araberako banaketa. 16. adierazlea - I+G arloko gastuaren portzentajea BPGari dagokionez. Erreferentzi urtean, enpresako ikerketa-unitate edo -zentroaren barruan, zientzi ikerketako eta teknologi garapeneko jardueretan eginiko gastuak dira, diruen jatorria edozein dela ere. Zentrotik at baina barruko I+G lanei laguntzeko eginiko gastuak ere sartzen dira. Autonomi Erkidego bakoitzeko Barne Produktu Gordinaren (BPG) ehuneko bezala aurkezten dira Instituto Nacional de Estadística-ren (INE) datuak. 17. adierazlea - Euskadiko I+G+b arloko jarduera-mixa. Aktibitate-mota bakoitzeko gastua I+Gko gastu osoaren bezala adierazten da, Enpresa, AAPPen eta Goi Irakaskuntzako gastuak gehituz, Eustat-eko datuak eta definizioak erabiliz.
- Funtsezko edo oinarrizko ikerketa: zientzi jakintza berriak lortzeko helburuz egindako lan originalak. Xede nagusia ez da helburu edo aplikazio praktiko espezifiko bat. - Ikerketa aplikatua: zientzia- edo teknika-jakintza berriak lortzeko helburuz egindako lan originalak. Xede nagusia helburu praktiko jakin bat da. - Teknologi garapena: dauden jakintza zientifikoez baliatzea, material, gailu, produktu, prozedura, sistema edo zerbitzu berriak sortzeko edo lehendik zeudenetan funtsezko hobekuntzak egiteko. Hor sartzen da prototipoak eta ereduzko instalazioak egitea.
18. adierazlea - Euskadik Esparru-Programetan duen parte-hartzearen bilakaera. Euskadiko erakundeek Europar Batasuneko Esparru Programa ezberdinetan lortutako finantzaketa (milioi eurotan), eta honek programaren aurrekontu osoaren zein ehuneko suposatzen du. 19. adierazlea - Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan. Euskadiko erakundeek VII. Esparru Programan arlo eta subprograma bakoitzean guztira lortutako funtsak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[34]
20. adierazlea - Euskadik People programan lortutako funtsen banaketa. Erakunde/sektore bakoitzak VII. Esparru Programako People programan lortutako funtsen guztien zein ehuneko lortu du. 21. adierazlea – Emandako ERC Grants laguntzak herrialdeka. ERC Grant guztiak (Starting, Consolidator, Advanced, Sinergy, PoC) 2007-2013 aldian Host Institution-aren herrialdearen arabera. 22. adierazlea - Erakundeek Euskadin emandako ERC Grants laguntzak. Euskadiko egungo ERC Grant dirulaguntzak erakundearen arabera, dirulaguntza lortu eta gero Euskadira etorritakoak kontuan ere izanik. 23. adierazlea - Euskadiko ekoizpen absolutuaren bilakaera. Gutxienez Euskadiko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako dokumentuen kopurua, urteen arabera. 24. adierazlea - Autonomia Erkidegoetako ekoizpen zientifikoa 2013an. Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua. 25. adierazlea - Produktibitatea Autonomia Erkidegoen arabera, 2013an: argitalpenak / mila biztanleko. Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua, Erkidegoko biztanlegoaz(INEko datuekin) zatituta. 26. adierazlea - Erakunde nagusiek Euskadiko ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea. Erakundeko gutxienez ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua, dokumentu kopuru handienak dituzten erakundeetan. Ikertzaile bakar batek hainbat erakundeetako sinadurak izan ditzakenez, dokumentu bera hainbat erakundeetako kopurura gehitu daiteke. 27. adierazlea - Sektore desberdinetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera. 2004 eta 2013 urteetako ekoizpen zientifikoa, zeinetan gutxienez sektoreko erakunde bateko ikertzaile baten sinadura agertzen da. Unibertsitate sektorean UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea agertzen dira. Osasun sektoreak ospitaleak, osasun-zentroak eta Osasun Ikerketa Zentruak hartzen ditu barne. Zentru Teknologikoen sektorean Tecnalia eta Ik-4ko zentruak hartzen ditu,
eta BERC eta IKZ sektoreetan kategoria hori duten zentruak. Dokumentu bakar batek hainbat erakundeetako hainbat ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, dokumentu bera hainbat sektoreetako kopurura gehitu daiteke. 28. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera. Urteroko ekoizpen zientifikoa, zeinetan gutxienez ikertzaile batek zentruko sinadura duen. Dokumentu bakar batek hainbat erakundeetako hainbat ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, dokumentu bera hainbat zentruetako kopurura gehitu daiteke. 29. adierazlea - Ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan, 2013an. Adierazle honek hiru aldagai erakusten ditu: borobilen azalerak ekoizpen zientifiko osoa erakusten du(Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua), ardatz bertikalak inpaktu normalizatua (erkidego bakoitzaren inpaktu zientifikoa, munduko batez-bestekoarekiko) eta argitalpenak milaka biztanleko (ekoizpen osoa INEko datuen biztanlegoaz zatituta). 30. adierazlea - SJReko lehen kuartileko argitalpenen portzentajea. Euskadiko argitalpen zientifikoen artean Scimago Journal Rank-eko (SJR) lehen %25ean sailkatutakoak, argitaratutako aldizkariaren arabera. 31. adierazlea - Argitalpenetako lidergoaren portzentajea. Ekoizpen zientifiko osoan, lehen egileak gutxienez Euskadiko erakunde bateko sinadura duen argitalpenen ehunekoa. 32. adierazlea - Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo tematikoen arabera. Euskadiko ekoizpen zientifiko osoaren zein ehuneko suposatzen dute Scopus-ek gai-kategoria bakoitzean sailkatutako argitalpenak, argitaratutako aldizkariaren arabera. Aldizkari bat hainbat kategorien barne egon daiteke, eta ondorioz dokumentu bakoitza hainbat kategoriatan egon daiteke. 33. adierazlea - Euskadiko espezializazio tematikoa, munduarekin alderatuta. Kategoria bakoitzak mundo mailan suposatzen duen ehunekoa eta Euskadin suposatzen duen ehunekoaren arteko erlazioa. 34. a
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[35]
dierazlea - Nazioarteko lankidetzan gauzatutako argitalpenen portzentajea. Euskadi ekoizpen zientifiko osoaren zein ehunekotan gutxienez atzerriko erakunde baten sinadura duen egile bat agertzen da, urtearen arabera. 35. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko Euskaditik kanpoko erakundeak (estatukoak): elkarren arteko argitalpenak 2013an. Estatu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda, ekoizpenaren datuarekin. 36. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an. 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez herrialde horretako erakunde bateko egile baten sinadura) argitalpen
zientifiko gehien izandako 10 herrialdeen zerrenda, ekoizpenaren datuarekin. 37. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko nazioarteko erakundeak: elkarren arteko argitalpenak. Mundu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda, ekoizpenaren datuarekin. 38. adierazlea - Euskadik eskatutako PCT patenteak. Eskatutako nazioarteko (PCT) patenten kopurua, urtearen eta esparruaren arabera, Espainiako Patente eta Marka Bulegoaren (OEPM) arabera.