2
Aldundiarentzat, Europako kultur hiriburutzak bere norabidea berreskuratu du eta 5 hilabetetan lortu den aldaketa azpimarratu du Denis Itxasok nabarmendu du “guztion artean lortu dugula argitzea Donostia 2016ren inguruan sortutako ziurgabetasuna”. Gipuzkoako hiriburua Madrilen izan da gaur, Reina Sofia Museoan, kutur proiektua aurkezteko Europako kultur hiriburutzaren Donostia 2016 proiektuak urrats berri bat eman du gaur, Madrilen, duela zenbait aste hasitako aurkezpen zirkuituaren barruan. Reina Sofia Museoa izan da aurkezpenerako aukeratu den eszenatokia, eta proiektuaren arduradun teknikoek erakunde sustatzaileetako ordezkarien nahiz Reina Sofiako zuzendariaren Manuel Borja-Villeren babesa izan dute. Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde eta Kultura eta Turismoko arduradun den Denis Itxaso ere izan da ekitaldian, eta zera nabarmendu du: “Tokiko gobernu berriak kultur proiektu honek behar zituen konfiantza eta egonkortasuna lortzen ari dira”. Azpimarratu du azken 5 hilabeteotan hiritartasunak bere norabidea berreskuratu duela, eta berreskuratu egin direla, baita ere, herritarren arteko elkarbizitza balioak, tituluaren merezidun egin zutenak. “Erritmo onean ari gara, orain arte galdutako denbora berreskuratzeko: babesle pribatuak erakartzeko lanean ari gara, konpondu ditugu Kultura Ministerioarekiko desadostasunak, azkenik egonkortasuna eman zaio lan-taldeari eta zuzendaritzari, proiektua internazionalizatzea eta atzerrian erakustea lortzen ari gara,

151217 GOALBALL IK Gipuzkoa taldeak Gipuzkoa Kirol Saria 2015 irabazi du

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 151217 GOALBALL IK Gipuzkoa taldeak Gipuzkoa Kirol Saria 2015 irabazi du

Aldundiarentzat, Europako kultur hiriburutzak bere norabidea berreskuratu du eta 5 hilabetetan lortu den

aldaketa azpimarratu du

Denis Itxasok nabarmendu du “guztion artean lortu dugula argitzea Donostia 2016ren inguruan sortutako ziurgabetasuna”.

Gipuzkoako hiriburua Madrilen izan da gaur, Reina Sofia Museoan, kutur proiektua aurkezteko

Europako kultur hiriburutzaren Donostia 2016 proiektuak urrats berri bat eman du gaur, Madrilen, duela zenbait aste hasitako aurkezpen zirkuituaren barruan. Reina Sofia Museoa izan da aurkezpenerako aukeratu den eszenatokia, eta proiektuaren arduradun teknikoek erakunde sustatzaileetako ordezkarien nahiz Reina Sofiako zuzendariaren Manuel Borja-Villeren babesa izan dute.

Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde eta Kultura eta Turismoko arduradun den Denis Itxaso ere izan da ekitaldian, eta zera nabarmendu du: “Tokiko gobernu berriak kultur proiektu honek behar zituen konfiantza eta egonkortasuna lortzen ari dira”. Azpimarratu du azken 5 hilabeteotan hiritartasunak bere norabidea berreskuratu duela, eta berreskuratu egin direla, baita ere, herritarren arteko elkarbizitza balioak, tituluaren merezidun egin zutenak.

“Erritmo onean ari gara, orain arte galdutako denbora berreskuratzeko: babesle pribatuak erakartzeko lanean ari gara, konpondu ditugu Kultura Ministerioarekiko desadostasunak, azkenik egonkortasuna eman zaio lan-taldeari eta zuzendaritzari, proiektua internazionalizatzea eta atzerrian erakustea lortzen ari gara, eta, garrantzitsuena, proiektuaren benetako motorrak berreskuratu dira, hau da, herritarren elkarbizitza eta energia.“

Gaurko ekitaldiaren ondoren, hiritartasunak beste aurkezpen bat egingo du datorren astean, Bilbon, eta gero Europako agendari helduko dio, Berlinen egingo duen aurkezpenarekin. Itxasok gogorarazi du 2016rako programatu diren jardueren arrakasta bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa dela hiritartasunaren ondoren geratuko den kultur ondarearen kudeaketa, eta azaldu du Kultura eta Turismo Departamentua hainbat kultur programen herentzia jasotzeko prest dagoela, gizartean sustraitzen joan daitezen eta, horrela, eman zaien funtzio eraldatzailea bete dezaten.

Madril, 2015eko abenduaren 17