Click here to load reader

Gipuzkoa berria 03

  • View
    234

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gipuzkoa Berria aldizkariaren 3. alea. 2013ko urria-azaroa 3. número de la revista Gipuzkoa Berria Octubre-Noviembre de 2013

Text of Gipuzkoa berria 03

  • 1Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldizkariaPublicacin de la Diputacin Foral de Gipuzkoa

    URRIA-AZAROA

    2013 OCTUBRE- NOVIEMBRE

    Enplegua da lehentasuna

    Francisco EtxeberriaElkarrizketa

    4-5Adinekoen egoitzakGizarte politika

    2-3Mozkinaren Zerga berriaOgasuna

    6KMK-k 20 urteKultura

    9

    GIPUZKOA_BERRIA.indd 1 18/10/13 08:58:08

  • Gizarte Politika

    2

    Zaintza sare publikoa indartu eta hirugarren adi-nekoei kalitatezko zaintza duinak eskaintzea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura, betebeharra eta jomuga. Horretarako, 150 milioi euro bideratuko ditu aurten adinekoen egoitza eta eguneko zentroak ordaintzeko. Gainera, Gizarte Politikako Departa-mentuak bi urtetan 8,2 milioi euro xedatzea erabaki du Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentroetako 4.800 langileen lan baldintzen hobekuntza ordain-tzeko, beti ere entitate kudeatzaileek Espainiako lan erreforma aplikatzen ez badute. Horrela babestu nahi ditu Aldundiak erabiltzaileak; zaintza duinak emateko, langileek lan baldintzak duinak izatea ezinbestekoa delako.

    Mendekotasuna duten adineko pertsonentzat dira egoi-tza zentroak, ohiko bizilekuaren ordez beste bat behar dutenentzat. Egoitzetan bizilekua eta otorduak eskaintzen zaizkie, baina baita langile espezializatuen laguntza per-tsonalizatua ere. Egoitza zentroetara joateko, udaletako Gizarte Zerbitzuetan egin behar da eskaera eta handik Aldundira igorriko dute espedientea.

    Gipuzkoan, egun, 7.067 leku eskaintzen dira adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan; horietatik 6.169 Dipu-tazioarekin hitzartutakoak dira prezio publikoa ezarrita, hau da, entitateek kudeatzen dituzte, baina Aldundiak finantzatzen ditu, erabiltzaileen ekarpenekin. Eibarko

    Gipuzkoa, zaintza duinak eta arduratsuak

    600 contratos ms en Gipuzkoa gracias a las ayudas para el cuidado en el hogar

    La Diputacin Foral de Gipuzkoa ampli en enero el derecho a recibir ayudas econmicas a aquellas personas que necesitan contratar a alguien para que les cuide en su domicilio. Esta medida ha creado ms de 600 contratos en el territorio en lo que va de ao.

    El Consejo de Gobierno dio luz verde a comien-zos de ao a ampliar el derecho a la Prestacin Econmica de Asistencia Personal (PEAP).

    La ampliacin de estas ayudas ha sido posible gracias a la interpretacin extensiva de la Ley de Dependencia que hace la Diputacin y que con-vierte a Gipuzkoa en el nico territorio en todo Hego Euskal Herria en abrir este derecho a nue-vos grados.

    Desde la puesta en marcha de la nueva regula-cin, se ha producido un incremento espectacular de las personas beneficiarias de la PEAP. En lo que va de ao, se han creado casi 600 contratos en Gipuzkoa gracias a la ampliacin a nuevos grados.

    GIPUZKOA_BERRIA.indd 2 18/10/13 13:12:00

  • Poltica Social

    3

    El Gobierno espaol ha recortado las ayudas de la Ley de Dependencia, Cmo ha influido esto en Gipuzkoa?Los guipuzcoanos y guipuzcoanas no sufrirn ningn recorte en sus ayudas econmicas. La Diputacin de Gipuzkoa complementar las prestaciones con sus propios recursos para no perjudicar a las perso-nas con dependencia. Es ms, lejos de recortar, en Gipuzkoa han crecido las ayudas a la dependencia con la ampliacin de la Prestacin Econmica de Asistencia Personal.

    En qu consiste la Prestacin Econmica de Asistencia Personal?Es un pago mensual para ayudar a las personas con dependencia que necesitan contratar a alguien para que les ayude en sus casas, para que puedan vivir en su domicilio y tengan mayor autonoma en el ejercicio de las actividades bsicas de la vida diaria.

    Quin tiene acceso a esta ayuda?Hasta enero de 2013, esta ayuda estaba reserva-da a personas valoradas con dependencia severa

    (grado III), pero ahora todos los y las guipuzcoanas con dependencia grave (grado II) y a parte de los/as dependientes moderados/as (grado I nivel 2) podrn solicitarla.

    De cunto dinero es la ayuda?Las personas beneficiarias cobrarn entre 833,96 y 300 euros al mes, en funcin de su grado de dependencia.

    Dnde debe solicitarse?La persona que desee solicitar esta ayuda debe hacer-lo en los Servicios Sociales de su Ayuntamiento.

    Por qu la Diputacin de Gipuzkoa ha decidido ampliar esta ayuda?Una de nuestras prioridades es que las personas con dependencia puedan vivir en sus hogares durante el mayor tiempo posible en condiciones dignas y con unos cuidados de calidad. Para eso, hay que poner a su disposicin herramientas como esta ayuda eco-nmica. La PEAP, adems, ayuda a regular el empleo sumergido que existe alrededor de los cuidados y crea trabajo para las mujeres, un colectivo especialmente vulnerable en la actual situacin de crisis.

    ANDER RODRGUEZGizarte Politikako diputatua

    En Gipuzkoa se han ampliado las ayudas a la dependencia

    Egogain zentroa da kudeaketa zuzeneko bakarra eta 193 leku eskaintzen dira bertan. Gipuzkoan eskaintzen diren tokien %87 finantzatzen du Aldundiak, eta sektoreko 4.800 langileren soldata ordaindu.

    Finantzatzen dituen eta herritarren eskura jartzen dituen leku publiko hitzartuetan kalitatezko zerbitzua bermatzearen arduradun nagusia Diputazioa da. Gaine-ra, zerbitzu horietan ari diren langileen lan eskubideak bermatzeko betebeharra ere badu, eskaintzen den zer-bitzuaren kalitatean eragin zuzena baitute. Horregatik, Aldundiak bi urtetan 8,2 milioi euro xedatzea erabaki du, hitzartutako tokiak dituzten egoitzetako eta egune-ko zentroetako 4.800 langileen baldintzen hobekuntza ordaintzeko.

    Diputazioak proposamen bat luzatu zien patronalari eta sindikatuei negoziazio mahaia desblokeatzeko eta greba ekiditeko. Abiapuntua garbia zen: sektorearen be-rezitasunak kontuan hartuta Foru Administrazioaren gastuaren menpekoa-, soldatei KPIri dagokion igoera

    ezarri eta langileen lan eskubideak finkatzeko, entitate kudeatzaileei finantzazioa bermatzeko konpromisoa hartu zuen Diputazioak.

    Proposamen hau aintzat hartuz, zentro gehienek ga-tazka gainditu dute. Gipuzkoako 118 egoitza eta eguneko zentroetako hirutan bakarrik jarraitzen dute greban: San Ignacio, Berra eta Villa Sakramenton. Bertako erabil-tzaileak dira greba honen kaltetu nagusiak, errudun ez izan arren. Horregatik, Aldundiak, erabiltzaileekiko duen erantzukizuna betez, erabiltzaileei eta itxaron zerrendan daudenei zentroz aldatzeko aukera eman die.

    4.800 pertsona ari dira lanean adineko egoitzetan eta eguneko zentroetan

    Kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, langileen lan eskubideak bermatu behar dira

    GIPUZKOA_BERRIA.indd 3 18/10/13 13:12:01

  • Elkarrizketa

    4

    Irailean, Hegoa Institutuko eta Aranzadi zientzia elkarteko ikertzaile talde batek 1976tik desagertuta zeuden zortzi pertsonen gorpuzkinak aurkitu zituen Saharan. Marokoko Armadak desagerrarazitako sahararren lehen probak dira. Proiektuak Gipuz-koako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza izan du. Aranzadiko lehendakari Fran-cisco Etxeberriarekin hitz egin dugu aurkikuntza honetaz, baita, oro har, oroimen historikoaz ere.

    Zer suposa dezake aurkikuntza honek saharar he-rriarentzat?Gai hau zientziaren ikuspegitik, politikatik edota giza eskubideekiko interesetik azter daiteke; gure taldeak giza eskubideen alor hori zabaltzeko asmoa du, argi eta garbi. Testuinguruak alderdi politiko nabarmena du -blokeo egoeran dago Saharako prozesua-, baina giza eskubideen ikuspegiak gatazka politikoari irtenbidea bilatzeko ere balio dezake. Aurkikuntza honek balio behar du esateko ez dela onargarria sahararren giza eskubideen aldeko erakundeak legez kanpo egotea. Eta Nazio Batuen Erakundearen MINURSO taldeari, bakea egiaztatzeaz gain, giza eskubideei buruzko eginkizun berezia emateko ere bai.

    Nolako sentsazioak izan dituzue Saharan lanean aritu zareten bitartean?Gorpuzkinak hobietatik atera baino lehen, senideen lekukotza jaso genuen. Kontakizun horretan jasotako

    sentimenduak eta Gerra Zibilean edo Txileko diktaduran desagerrarazitakoen senideenak berberak dira. Eta bitxia da, pertsona horiek ez dutelako elkar ezagutzen, eta ez dutelako gai honi buruz ezer ere irakurri. Pertsona horiek guztiek diotenez, desagerrarazitako pertsonen kasuan, injustizia bikoitza da, senideak ez-jakitearen biktimak ere badirelako. Ikuspuntu hori interesgarria da: gaur egun Nazio Batuen Erakundeak dio desagertutakoa ez ezik, haren senideak ere biktimak direla, eta ziurgabetasuna, ez jakitea, ere tortura dela.

    Marokoko Armadak egindako exekuzio hauek argitzeko benetako aukera dagoela uste duzu?Nazio Batuen Erakundearekin eta Gurutze Gorriarekin hitz egin dugu, eta babesa ematea eta kasua era ofi-zialean behatzea eskatu diegu. Marokok oso erantzun epela eman du, nahiz eta senideekin hitz egiteko prest dagoela adierazi duen, eta hori aurrerapauso positiboa den. Horrez gain, ez dago zalantzarik familiek gorpuak jasotzeko eskubide osoa dutela, eta horregatik Saharara itzuli beharko dugu nazioarteko behatzaileen berme osoaz.

    Zer egin beharko lukete Gipuzkoako eta Euskal Herriko erakundeek kasu honetan? Eta nazioartekoek? Espai-niak ere zeresana du kasu honetan Sahararen estatu kolonizatzailea izan zen eta. Euskal Herrikoei gorpuak senideei emateko laguntza eskatu nahi diegu. Espainiar Estatuko agintariei dago-kienez, Saharako giza eskubideen urraketei buruzko auzia, Auzitegi Nazionalean lozorroan dagoena, berriro

    FRANCISCO ETXEBERRIA

    Saharako giza eskubideei buruzko auzia abian jarri behar da berriro ere

    GIPUZKOA_BERRIA.indd 4 18/10/13 08:35:36

  • Elkarrizketa

    5

    ere abian jarri beharko lukete. Ez dezagun ahaztu hilda-koek espainiar herritartasuna zutela, eta, hil zituztenean, Espainiaren jurisdikziopean zeudela; izan ere, Espainiak Saharatik alde egin baino egun batzuk lehenago desagertu ziren. Horrek beste galdera bat ekarriko digu: noraino den zaharra, ala ez, 1976an gertatutako zerbait. Nazio Batuen Erakun