9
ANTZINAKO FILOSOFIA: ARO ANTROPOLOGIKOA: SOFISTAK ETA SOKRATES

Sofistak eta sokrates

  • Upload
    andeka

  • View
    729

  • Download
    4

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Sofistak eta sokrates

ANTZINAKO FILOSOFIA: ARO ANTROPOLOGIKOA: SOFISTAK ETA

SOKRATES

Page 2: Sofistak eta sokrates

SOFISTAK ETA SOKRATES• Atenasen inperioan eta ondoko gainbeheran kokatu behar dugu

pentsamendu filosofiakoan gertatzen den IKERGAI-ALDAKETA NABARMENA:

• Kosmologiatik antropologiarako ikergai-aldaketa: PHYSISETIK NOMOSERA. Gizabanakoen arteko harremanak zuzentzen dituen legea lehen mailako gaia bilakatu zen, eta legediaren naturari buruzko eztabaida, pentsalarien aztergai nagusia. Legearen naturari buruzko eztabaidan, bi jarrera nagusi agertu ziren:– Legeen balio unibertsala eta naturala defendatuko zuena. (Sokrates)– Legeak konbentzio (nomoi) edo akordio bat baino ez dela esaten zuena.

(Sofistak)• Sofistak Periklesen sistema demokratiko berriaren ordezkari intelektualak

dira.• V. Mendearen erdiko pentsamendu filosofiko nagusiaren arabera, legeek,

balioek eta ohiturek (nomosak) tradizioan zuten jatorri jainkozkoa galtzen dute. Izaera absolutua galtzen dute (presokratikoek irekitako bidean) eta komunitateen arteko portaera-irizpideak baino ez dira azaltzen.

Page 3: Sofistak eta sokrates

SOFISTAK• K. a. V. mendean elkartu ziren pentsalariak adituak eta esperimentatuak ziren. Ez zuten inolako

eskolarik eratu, ez filosofia edo doktrina bateraturik mantendu. Hala ere, garaiko oso fenomeno sozial garrantsitsua izan zen, eta elementu komun batzuk aurki daitezke haiengan:

• Gehienak kanpotik etorritakoak ziren, eta ideia askotarikoak eta berritzaileak ekarri zituzten. Haien eragina oso handia izan zen, gazteengan bereziki.

• Atzerritarak izanik, ezin zuen erabakietan parte hartu, baina haiek ziren Atenaseko herritar gehienak prestatzen eta hezten zituztenak; irakasle profesionalak ziren.

• Polisaren arazo praktikoez kezkatzen ziren, eta helburu nagusia ikasleak ahalik eta hobekien prestatzea zuten, bai agoran (plazan) besteak konbenzitzeko, eta baita tribunaletan irabazle irteteko ere. Hortaz, oratoria eta erretorika –hitzen bidez besteak konbentzitzeko trebetasunak- izan ziren sofistek irakasten zituzten gai nagusiak.

• Erlatibistak ziren; ez zuten absolututan sinesten. Haien ustez, dena erlatiboa eta konbentzionala da; nomos, akordioa da dena. Denboraren poderioz, hainbat era edo bide erabiliz (hezkuntza, tradizioak, ohiturak...), adostasunak lortu dira. Beraz, gauzak ez dira berez onak edo txarrak, politak edo itsusiak, egia edo gezurra; dena bere balio praktikoaren araberakoa da. Kultura bakoitzak legedi desberdina du. Ez dago esaterik bat bestea baino hobea dela.

• Agnostizismo eta ateismo. Sofisten arabera, doktrina erlojiosoak enpirikoki frogatzeko ezintasuna aldarrikatu eta doktrina horien erabilera politikoa kritikatzen dute.

• Sofista batzuk eszeptikoak ziren; hau da, errealitatearen objetibotasunean sinetsi arren, gizakiak errealitate hori ezagutu ahal izateko ahalmena duenik ukatzen zuten.

Page 4: Sofistak eta sokrates

SOFISTEN ESZEPTIZISMOA• Sofistek zentzumenen bidezko norberaren esperientzia aldarrikatzen dute. Bestalde, norberaren

esperientziaren baliotasunak ezagutza absolutuaren ukapenak erlatibismo eta eszeptizismo epistemologikoa dakartza.

• Protagoras: baliozko judizio etikoei, estetikoei eta politikoei dagokioenez, neurria gizakia bera (edo komunitate jakin bat) da, hau da, norberak (edo komunitate bakoitzak) bere sentsazio eta iritzi propioak dauzka, eta sentsazio eta iritzi guztiek balio bera dute.

• Gorgiasen tesiak:1. “Ez DAGO EZER” ITXUREN AZPIAN EZ LEGOKE INOLAKO NATURA IRAUNKORRIAK (ARJERIK

EZ)2. “ZERBAIT BALITZ, ULERTEZINA LITZAIOKE GIZAKIARI” PENTSAMENDUAREN BIDEZ

EZINEZKOA DA ERREALA DENA ETA EZ DENA ELKARRENGANDIK BEREIZTEA 3. “ULERGARRIA BALITZ, ONDOKOARI ADIERAZTEA ETA KOMUNIKATZEA EZINEZKOA LITZATEKE” EZAGUTZAREN ETA HIZKUNTZAREN ARTEKO LOTURA POSIBLEA UKATZEN DU – JAKINTZA PRAKTIKO GUZTIAK BILDU NAHI IZAN ZITUZTEN.– GARAI HARTAKO ERAKUNDEEKIN KRITIKOAK ETA ZORROTZAK IZAN ZIREN– HERRITAR GUZTIENTZAT ESKUBIDE BERAK ALDARRIKATU ZITUZTEN.

Page 5: Sofistak eta sokrates

SOKRATES (K.a. 470-399)• Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da. Platonen irakaslea.• Sofisten kritiko amorrua izan zen eta horrek, agian, etsai asko sortarazi zizkion. Bere ustez, demokrazia

guztiz manipulatuta zegoen sofistengatik. Atenar eta Espartaren arteko gudan Espartarren alde egon zen eta horrelako ideiak defendatzeagatik Atenaseko epaileek heriotz zigorrera kondenatu zuten.

• FILOSOFIAREN MISIOA: Sokratesen helburua ez da arrakasta lortzea bertutetsua izatea baizik. Filosofia, berarentzat, hirian ongi bizitzearen artea litzateke eta arte hori ikasi behar den artea da. Filosofiaren papera arte hori irakastea litzateke, baina ez teoriak azalduz, filosofatzen irakatsiz baizik. Bere irakaskuntza guztiz ahozkoa da, ez baitzuen ezer idatzi, bere irakaskuntza elkarrizketan onarritzen delarik.

• Elkarrizketa posible izateko hitzen balioa berreskuratu behar zela zioen Sokratesek. Izan ere, hitz bakoitzak esanahi bakar bat izan beharko luke sofisten erlatibismoa, ondorioz, ukatzen delarik.Posiblea da egia aurkitzea (antieszeptizismoa): iritzi guztiek ez dute berdin balio, badaude iritzi faltsuak eta badaude egiazkoak.

• Ezagutza: “Ezagut ezazu zeure burua”. Bakoitzak baitatik hasi behar da. Norberaren burua ezagutzea arima ezagutzea da. Honi introspekzio prozesu deritzogu gaur egun. Eta, zer da arima ezagutzen lortu behar duguna? Gure ezjakintasunaren kontzientzia. Beraz, ez da asko jakitea bilatu behar duguna baizik eta ezer ez dakigulako kontzientza, hori baita. Geroxeago, definizioen bidez, ezagutu ahal izango dugu.

Page 6: Sofistak eta sokrates

BALIOAK ETA SOKRATESEN METODOA

• Sokrates, sofistak bezala, baikor azaltzen da giza arrazoimenaren indarrari dagokionez. Sofistak arrazoimenaren indarraz baliatzen dira balio tradizionalak, erlijiosoak eta etikoak, deuseztatzeko. Sokratesek, berriz, balio horiek objetibatu egiten ditu, eta balio absolutu eta unibertsala ematen die.

• Sokratesen ustez, balio horiek ez dira herritarrentzako kanpoko erreferentzia bakarrik, gizabanakoaren baitan barneraturiko balioak ere badira. Balioak unibertsalak dira.

• NOLA LORTU BENETAKO EZAGUTZA BALIO ABSOLUTUEI BURUZ?• METODOAREN BIDEZ (MAIEUTIKA)• Sofistek pentsatzen dute bertutea (areté), irakasgarria dela, baina, benetazko ezagutzarik ez dagoenez,

bertutea irakasteko ahala irakaslearen trebetasunean onairritzen dute. Sokratesen metodoa oso diferentea da; filosofoak pentsatzen du ezagutzaren objektuak gure barnean daudela eta, halaber, gizakiok objektu horietara iristeko gai garela geure kabuz.

• Baina, nola? Elkarrizketaren bidez

Page 7: Sofistak eta sokrates

METODOA: IRONIA ETA MAIEUTIKA

• Sokratesen asmatutako metodoa maieutika da, hau da, erditzearen teknika.• Maieutikaren lehenengo pausoan, Sokratesek, era induktiboz (galdera-erantzun jokoaren bidez) eta

ironiaz baliatuz, bere solaskideari ikusarazten dio solaskideak berak duen ustezko ezagutza nahasia dela eta akatsetan oinarrituta dagoela. Bigarren pausoan, Sokratesek solaskideari bertute jakin baten definizio orokorra bilatzen laguntzen dio, definizioak bertutearen esentzia, hau da, haren izaera unibertsala, adierazten baitu.

• Maieutikaren bidez Sokrates saiatzen da justizia, ausartasuna, neurritasuna, edertasuna eta beste hainbat bertute definitzen. Etika unibertsalaren testuinguru horretan ulertu behar da Sokratesen intelektualismo etikoa: “gaizki jokatzen duenak jakin gabe egiten du beti; ona dena ezagutuko balu, zuzen jokatuko bailuke”.

Hau da: Egiaren jakinduria eta bertutea gauza bera da (Intelektualismo morala).

Ekintza justuaEkintza justua

Ekintza justuaEkintza justua

Ekintza justuaEkintza justua

Ekintza justuaEkintza justuaJUSTIZIAJUSTIZIA

Page 8: Sofistak eta sokrates

MENON dialogoren pasartea- Eta zer? Ez al zenioen gizonaren bertutea hiria ondo kudeatzea dela, eta emakumearena, berriz etxea?- Bai.- Eta kudea al daiteke hiria, etxea edo beste edozer gauza, modu zentzuzko eta bidezkoan kudeatuz ez

bada?- Ez, noski.- Eta modu bidezko eta zentzuzkoan kudeatzen baldin badute, ez al dute zentzutasunez eta justiziaz

kudeatuko?- Nahitaez.- Orduan, bai emakumeak eta baita gizonak ere, onak izango badira, biek gauza berberak beharko dituzte,

justizia eta zentzutasuna?- Hala dirudi.- Eta umea eta zaharra zer? Akaso indisziplinatu eta bidegabeak izanda ere, bihurtuko lirateke inoiz onak?- Ez horixe.- Baina zentzuzko eta bidezkoak izanda?- Bai.- Orduan, gizaki guztiak era berean dira onak; gauza berberak edukiz bihurtzen baitira onak.- Badirudi.- Eta, noski, ez lirateke era berean onak izango, bertute bera ez balute.

Page 9: Sofistak eta sokrates

ITURRIAK

• Sofistak• Sokrates• FILOSOFIA: 5 FILOSOFO, OLAZIREGI

SALABERRIA, BEGOÑA, EUSKO JAURLARITZA, 2009.

• FILOSOFIAREN HISTORIA (APUNTEAK), GOÑI, JULEN.