28
Oinak egiten izeneko istorioan Kirmen Uribek gogorazten digunez, duela gutxira arte Athletic

Kirmen Uribe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kirmen Uriberen biografia eta liburuak

Citation preview

Page 1: Kirmen Uribe

Oinak egiten izeneko istorioan Kirmen Uribek gogorazten digunez, duela gutxira arte Athletic elastikoa janztea batzuen pribilegioa zen.

Page 2: Kirmen Uribe

Haur nintzela, nire anaiaren kotoizko elastikoa horietako bat lortu nuen: horregatik naiz Athleticzalea. Uste dut hura izan zela nire bizitzako egunik zoriontsuena.

Page 3: Kirmen Uribe

kolkotik1. Athletic zalea zara, baina jokalari bat? Zaila da… Muniain

2. Definitu Mikel Urdangarin bi hitzetan: Batean, laguna

3. Eta Elizabeth Macklin? Aingeru guardakoa.

4. Zer albiste irakurriko zenuke bihar egunkarian? Euskal Herriko gatazka konpondu dela

5. Zerk inspiratzen zaitu? Jendeak

6. Literatura edo musikarekin zerikusirik ez duen zaletasun bat? Bidaiatzea

7. Pertsona alaia dirudizu, zerk ezabatzen dizu irribarrea? Gauza askok, ez pentsa… Azpijokoak

8. Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Gaztetxo bat, kar, kar!

9. Bizitzeko leku bat? Ondarroa

10. Zerk lotsatzen zaitu? Neure buruak, oso lotsatia naiz, betidanik

Ondarroa

Urgandarin MacklinMuniain

Mundu~denak (Kirmen Uriberen letra, Kepa Junkeraren musika)

Page 4: Kirmen Uribe
Page 5: Kirmen Uribe

Ondarroan 1970eko urriaren 5ean jaio zen.

Senide arrantzale batean jaio zen.

Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia).

Irakasle, itzultzaile, interpretari,saiakeragile, zutabegile eta gidoilaria lanetan aritu da (EITBko Sautrela Literatura saioan besteak beste).

Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez eta intsumiso egin zelako (Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen "Lizardi eta erotismoa" lanagatik).

Entseguak, ipuinak, poemak, komikiak, eleberri bat … atera ditu

Letrak idatzi musika taldeentzako: Mikel Urdangarin, Piztiak, TTLT, Bide ertzean, Sagarroi, Kepa Junkera…

1998ean egunkaritako zutabeekin hasi zen: hasieran Egunkarian, gero Berrian, Garan ere bai.

The Balde aldizkarian literatur kontuetaz arduratzen da (www.the.balde.net)

Arabierazko idazle, aborigen, AEBetako eta Afrika hegoaldeko idazleen testuak itzuli ditu bertan. Raymond Carver, Silvia Plath, Anne Sexton, Manuel Rivas eta Wislawa Szymborskaren poemak euskaratu ditu, besteak beste.

Page 6: Kirmen Uribe

Mikel Urdangarin

Karlos Aranzegi, Fran Iturbe, Joserra Senperena, Imanol Ubeda eta Joni Ubeda

TXOMIN URIBE:ahotsa, gitarraJOSU ARANBARRI: ahotsa, baxuaPEIO LARRAÑAGA: bateria, perkusioaJOSE LASTRA: Soinua JOSU EIZAGIRRE: Bideo-artistaKIRMEN URIBE: hitzak

Aitor Abio,J. M. Sampedro "Xanpe",Rafa RuedaTxarli Solano

Iñigo MuguruzaGorka BaskaranCarlos ZubikoaAsier ItuarteMiren Gaztañaga

Kimen Uribe

Page 7: Kirmen Uribe

2001. urtean sortu berria den aldizkaria. Euskaraz eta ingelesez plazaratzen da. Literatura, musika, artea, diseinua, etab.

Raymond Caver

Errealismo zikina

Wisława Szymborska 1923, Polonia 1996 literaturako Nobel saria

1938, Oregon

Anne Sexton

1928, Massachusetts

Poeta

Manuel Rivas1957, A Coruña

Sylvia Plath1932, Boston

Poeta

the balde webgune; www.thebalde.net

Poeta

Page 8: Kirmen Uribe

Bilduma

Portukoplak, ELKAR, 2006.

Poesia

Bitartean heldu eskutik, SUSA, 2001.

Haur eta gazte-literatura

Garmendia eta zaldun beltza, ELKAR, 2003.

Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen,

ELKAR, 2003.

Ez naiz ilehoria, eta zer?, ELKAR, 2003.

Garmendia errege, ELKAR, 2004.

Guti, ELKAR, 2005.

Garmendia eta Fannyren sekretua, ELKAR, 2006.

Saiakera Lizardi eta erotismoa, ALBERDANIA,

1996.

Eleberria Bilbao-New York-Bilbao, ELKAR,

2008.

Musika-literatura Bar Puerto, GAZTELUPEKO HOTSAK

2001. Zaharregia, txikiegia agian,

GAZTELUPEKO HOTSAK, 2003.

Page 9: Kirmen Uribe

LiburuaBehin amakAzokara eraman ninduenHan txito bat erosi zidan.Txitoa kartoizko kutxaBatean zetorren.Amak nire eskuetanJarri zuen kutxa.

Senti nezakeen Nire esku-ahurretanTxitoaren hanka txikiak.

Liburua horixe da:Kartoizko kutxa batBarruan zerbait bizia duena

A book

Once my mother took me to the marketShe bought me a baby chickthere.It came in a cardboard box.Mama put the boxInto my hands

I could feelThe chick`small feetIn the palms of my hands.

A book is just that:a cardboard boxWith something alive inside

Un libro

Un día madreme llevó al mercado.Allá me compró un pollito.Estaba dentrode una caja de cartón.Mi madre puso la caja en mis manos.

Podía sentirLas pequeñas patas de pollitoEn las palmas de mis manos.

Un libro es eso:Una caja de cartón Con algo vivo dentro.

Translatlon into English: Elizabeh Macklin

Page 10: Kirmen Uribe

Saiakera Lizardi eta erotismoa, ALBERDANIA, 1996

.

Jon Elordirekin batera argitaratutako liburua da.

BECERRO DE BENGOA SARIA (1995)Bertan Xabier Lizardiren lana aztertzen dute, topatutako maitasun eta sexuari buruzko osagaiak deskribatuz.

Maitasunak espirituala izan behar duela derrigortu egiten du. Denbora ez da amaitzen, ez da orduan maitasun ironikorik, soilik gozamen hutsalera bideratutako mementuko maitasunik, haragiaren desira asetzea besterik nahi ez duen erlaziorik. Erotismoa, Lizardirengan, estilizatua da, analogikoa. Maitasunak eta plazer sexualak badute tokirik, hala ere, maitaleen arteko harremanek unibertsoaren harmoniaren analogiarekin bat egin behar dute

Xabier Lizardi

olerki

Joxe Mari Agirre Egaña

1896, Tolosa

Page 11: Kirmen Uribe

Haur-Gazte Literatura

Gazte-Literatura Saria, 2006.Garmendia errege, Elkar, 2004.

Lan hau Ipar Amerikara joandako Garmendia pertsonaia ondarrutarraren trilogiaren osagaia da

Abenturak eta absurdoa nahasten dituen nobelatxo bilduma.

Page 12: Kirmen Uribe

Musika LiteraturaBar Puerto, 2001. (CD-liburu). Literatura, musika eta bideoa batzen ditu. Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarinek ipuin bat eta hamaika istorio abesten ditu Kirmenen istorio batean oinarriturik

Zaharregia, txikiegia agian, 2003 (CD-liburu)"Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia dela gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskeintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat" Kirmen_Uribe_Clip.flv

Zaharregia, txikiegia agian, 2003. Euskal musika diskoa da. Kirmen Uribe Idazlea da eta Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek abestiak osatzen dituzte.

kirmen

Rafa

Mikel

Bingen

BingenMikel

Kirmen

Page 13: Kirmen Uribe

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen denhegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau.

Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerra-urrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena.

XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

NOBELAKRITIKA SARIA, 2008 (Euskara)Espainiako Literatura Saria, 2009

Page 14: Kirmen Uribe

.

Kirmen! Gogoratu! Norberak beste inork ez du norberaren ahotsa, eta ahots hori ona da, bakarra delako

Niri bilatzea gustatzen zait, itsasoan ibiltzea. Kontua, begirada propioa izatea da. Nik uste, denok dugula begirada propioa

Kirmen! literaturan inportanteena begirada da, ikuspegi propioa izatea. Guk biok gauza bera ikus dezakegu, baina idazten hasiz gero, desberdin idatziko genuke, seguru. Horixe da kontua: nork bere ikuspegi propioa izatea, munduaren kezkei buruz gogoeta artistikoa egiteko. Horixe da poesia.

Antonio Lobos Antunes

Txuma Mugarren

Page 15: Kirmen Uribe

Bizitzako momentuak hobekien jasotzen dituen generoa.

Bizitzan benetan importante diren gauza horiek poesiak biltzen ditu hobekien.

Poesiak duen indarrik ez du, ez nobelak, ez ipuinak.

Poema on batek barrua iraultzen dizu, bizitzako indar guztia duelako poema on batek…

Poemak ezin dira bata bestearen ondoren idatzi, mekanikoki, poemak sentitu egin behar dira…

Page 16: Kirmen Uribe

BILDUMA Portukoplak, 2005

Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du

Itsas kantak eta poemak

Ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarri ditu.

Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu, itxasoaren aitzakian sortutako guztitik sorta osatuz

Kirmen Uribe: «Bila ibiltzea. Ez al da hori arrantzalearen izaera, bizitza bera?»

Hemeroteka

2006-12-01

2006-12-03

'Portukoplak', itsasoaren mundua, koplaz eta gogoetaz betetako liburuan

Kirmen Uribe: “Beti ikasten da zerbait, beti ibiltzen gara bila arrantzalearen moduan.”2006-12

Page 17: Kirmen Uribe

“Bitartean heldu eskutik” Oso harrera ona izan liburuak, eta honez gero itzuli beste hizkuntza batzuetara ere, tartean gaztelera, frantses eta ingelesera.

Jon kortazar kritikariaren ustez liburu hau “iraultza lasai” izan zen euskal literaturaren munduan XXI. mendearen hasieran.

Espainiako Kritika saria jaso zuen 2002an Bitartean heldu eskutik poesia lanarengatik.

Page 18: Kirmen Uribe

IBAIA

BAT

IrlaBisitaSupermerkatuanMahmudMaite zaitut, ezVolga kardiograma

BIGerraosteaEgun huraUrriko poemaArriskuaGereziondoaTeknologiaJohn Keats-hilartitzaz

HIRU Zuhaitzen denboraMusuaArima gaiztoakEzkutuko maiteaSaguzarraSagarrakEz da egia

LAUBidaztia sorterriaz mintzo daAmesgaiztoaSoldadu mongoliarrakBidaia kaiera: BhutanBidaia kaiera: AsilahMemoria historikoaHodeiak

BOSTEzin esanBada beldur batArrotzaAuto istripuaGaddaIgogailuaArrain-ontzia

SEI Aresti-Duchamp xake partida

ZAZPIEz eman hautatzekoUrrezko eraztunaOroimen ariketaPagoaKukuaAparte-aparteanItzul ezazueMaiatza

Kirmen Uribe

Page 19: Kirmen Uribe

IBAIA

Garai batean ibaia zen hemenbaldosak eta bankuak dauden tokian.Dozena bat ibai baino gehiago daude hiriaren azpian,zaharrenei kasu eginez gero.Orain langile auzo bateko plaza besterik ez da.Eta hiru makal dira ibaiak horazpian jarraitzen duen seinale bakar. Denok dugu barruan uhola dakarren ibai estali bat.Ez badira beldurrak, damuak dira.Ez badira zalantzak, ezinak. Mendebal haizeak astintzen ditu makalak.Nekez egiten du oinez jendeak.Laugarren pisuan emakume nagusi batleihotik arropak botatzen ari da:alkandora beltza bota du eta gona koadrodunaeta zetazko zapi horia eta galtzerdiaketa herritik iritsi zen neguko egun hartansoinean zeramatzan txarolezko zapata zuribeltzak.Hegabera izoztuak ematen zuten bere oinek elurretan.Haurrak arropen atzetik joan dira arineketan.Ezkontzako soinekoa atera du azkenik,makal batean pausatu da baldar,txori pisuegi bat balitz bezala. Zarata handi bat entzun da. Izutu egin dira oinezkoak.Haizeak errotik atera du makaletako bat.Zuhaitzaren erroek emakume nagusi baten eskua dirudite,beste esku batek noiz laztanduko zain.

Page 20: Kirmen Uribe

IRLA

  Horixe da zoriona, orduka lan egiten duen behargina. Anne Sexton

Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.Hango harrabots urruna entzuten da irlatik.

Uretara sartu gara biluzik,Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.Begira, haizeak garia bezala mugitzen du urak hondarra.Urpera sartu eta azpitik begiratu zaitut.Atsegin dut esku eta zangoen mugimendu geldoa,Atsegin sabelpeak itsasbelarren forma hartzean.

 .Lehorrera igo gara. Bero da eta itzal egiten dute pinuek.Gaziak dira zure besoak, gazia bularra, sabela gazia.Ilargia itsasoarekin lotzen duen indar berak lotu gaitu geu ere.Mendeak segundo bihurtu dira eta segundoak mende.Udare zurituak gure gorputzak.

Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat

Page 21: Kirmen Uribe

BISITA

Heroina larrua jotzea bezain gozoa zelaesaten zuen garai batean.

Medikuek esaten dute okerrera ez duela egin,eguna joan eguna etorri, eta lasai hartzeko.Hilabetea da berriro esnatu ez delaazken ebakuntzaz geroztik.

Hala ere egunero egiten diogu bisitaArreta Intentsiboko Unitateko seigarren kutxara.Aurreko oheko gaixoa negar batean aurkitu dugu gaur,inor ez zaiola bisitara agertu diotso erizainari.

Hilabetea arrebaren hitzik entzun ez dugula.Ez dut lehen bezala bizitza osoa aurretik ikusten,esaten zigun,ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,maitasun keinu bat besterik ez.

Amak eta biok soilik hitz egiten diogu.Anaiak lehen ez zion gauza handirik esaten,orain ez da agertu ere egiten.Aita atean geratzen da, isilik.

Ez dut gauez lorik egiten, esaten zigun arrebak,beldur diot loak hartzeari, beldur amesgaiztoei.Orratzek min egiten didate eta hotz naiz,hotza zabaltzen dit sueroak zainetan zehar.

Gorputz ustel honi ihes egingo banio.

Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,maitasun keinu bat besterik ez.

 

Page 22: Kirmen Uribe

GEREZIONDOA

Hil egin da etxeko gereziondoa,lorean zegoela leihotik begiratzen genuen hura,gogoan al duzu?Hain xinglea itsaso handiaren ondoan.

Gereziondoa zuhaitz minbera da.Hala esan zuen osabak, badakizu,ernanien habiak non zeuden esaten zigun hark.Gereziondoak ez du gehienetanhogeita bost baino askoz urte gehiago betetzen.

Etxeko zakurra ere hil egin da.Tira, albaitariak hil zuen txerto batekin.Zoratu egin zen goizetik gauera zakurra.Hasieran, ez zuen etxolatik irten nahi.Gero ardiak akatzen hasi zen eta etxekoei hozka egiten.

Zu hil eta egun gutxira hil ziren.

Page 23: Kirmen Uribe

BIDAIA KAIERA: BHUTAN

Ahiturik iritsi dira turistak bordara.Malkartsua izan da mendi arteko bide luzea.Afari beroa paratu die etxeko nagusiak.Leihoan ilargi betea, Himalaiako gailur zuriak.

Turistetako batek besteari:«Oraindik ez dute jakingo menturazgizakia ilargian egon denik ere».Etxeko nagusiari kontatu dio konkista.

Pentsakor jarri da bhutandarra. Ez du, ordea,harridura eta miresmen keinurik adierazi.

Apal ihardetsi die begibitartea zimurtuz:«Eta zenbat sherpa behar izan zituztenura hara goraino eramateko?».

 

Page 24: Kirmen Uribe

HODEIAK  

Ihesi doaz hodeiak. Negukoeguzkiaren usaina maindireek.Goiz da oraindik.

Page 25: Kirmen Uribe

EZIN ESAN

Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.Ahaztu egin da antzinako legea.

Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.Ezin da esan norbait falta dugunean,oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.

 Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuakerrotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik,

ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.Ahaztu egin da antzinako legea.

Alabaina «ene maitea» zure ahotik entzuteanaitor dut zirrara eragiten didala,dela egia, dela gezurra.

 

Page 26: Kirmen Uribe

                         .

MAIATZA                        

Begira, sartu da maiatza,Zabaldu du bere betazal urdina portuan.Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,Atsegin izatearen balioaz,Zalantzekin moldatu beharraz,Barruan ditugun zuloak nola bete.Erdu, sentitu goiza aurpegian,Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,Elkarrekin isilik egotea baitaadiskidetasunaren frogarik behinena.Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,Nire gorputz hau albo batera utziEta maskor batean zurekin sartu,Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.Erdu, zure zain nago,Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.

Maiatza - Mikel Urdangarin - Kirmen Uribe .mpg

 

Utzi begietara begiratzen.Nola zauden jakin nahi dut.

Rainer W. Fassbinder

Page 27: Kirmen Uribe
Page 28: Kirmen Uribe

Kirmen Uribe

Kontxi GutiérrezBegoña Kortabitarte