52

Liburu eta mahai jolasetan bertaratuentzat · kirmen uribe:«poesiak narrazioaren bidea argitzen lagundu dit». miel a. elustondo / 24 liburuak xabier etxaniz erle / 30 diskoak iker

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Liburu eta mahai jolasetan bertaratuentzat prezio eta eskaintza bereziak

(Goienkale 113-115)

�%35

ARGIA

urteko harpidetza

145€�94,25€

*

29€

HARPIDEizan zaitez!

NOBEDADEA

Eskaintza epea: abenduaren 3tik 17ra bitarte

Gazte* edo langabetua bazara,

Eska ezazu zure harpidetza: � 943 37 15 45 · [email protected]

Egin ezazu eskaera: � 943 37 15 [email protected] · www.argia.com/denda

2012KO AZAROAREN 25A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Ixabel Bereziartua. Zuzendaria: Xabier Letona.Zuzendariaren albokoa: Pello Zubiria. Astekariko erredak-zio-burua: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: MikelGarcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: Garbine UbedaGoikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, JonTorner. Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Kudeaketa eta salmenta: Berdaitz Goia. Harpidetzak: KarlosOlasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea:Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Olatz Korta.Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxak: 943 373403 (erredakzioa),943 361048 (komertziala). Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000.Faxa: 559 476001. Nafarroa: Gazteluko Plaza 44, 3. eskui-na. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 POSTA ELEKTRONI-KOA. Komertziala: [email protected]. Harpidetzak: [email protected]. Erredakzioa: [email protected]. Interneten:www.argia.com. Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: AntzaS.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

DEABRUAREN ABOKATUAJOXEMARI ESPARZA: «Harro nago mende erdi honetan egin

dugun borrokaz». ARITZ GALARRAGA / 4

ASTEKO GAIAINDEPENDENTZIA BERRIAK EUROPAN Eskubidea... eta

patrika. GORKA BEREZIARTUA / 5

PERTSONAIAROSLYN FRANK: «‘Inorekin loturarik ez duen hizkuntza,

zertarako aztertu?’ diote Iowan». MIEL A. ELUSTONDO / 10

GAIAKERREFUXIATUAK ALEMANIAN Asilo egoeran daudenak lege

bidegabeen aurka altxatu dira. MARTIN MENDIZABAL GARAI / 15

IRITZIAREN LEIHOABANKU TXARRA, ONA EZIN IZAN

BALEREN BAKAIKOA AZURMENDI / 18UPN-KO NORBAITEK EZAGUTUKO AL DU ISTORIOA?

FERMIN ERBITI / 20GOBERNU BERRIARI BEGIRA M. OTERO/FRACKING EZ ARABA / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Fede-batasuna. ITXARO BORDA / 20BERTSO BERRIAK Euskarari jarriak. JULIO SOTO / 21ZIRTAK Errebisionismoa. ANGEL ERRO / 22

ERDIKO KAIERAKIRMEN URIBE: «Poesiak narrazioaren bidea argitzen lagundu

dit». MIEL A. ELUSTONDO / 24LIBURUAK XABIER ETXANIZ ERLE / 30 DISKOAK IKER BARANDIARAN / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 36DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 38

TERMOMETROATXIMELETAK GAZTE PROIEKTUA: «Sakonean mantentzen

den zerbaitek etengabe bultzatzen du gazteria aurrerantz».AXIER LOPEZ / 39

KATALUNIAKO UNIBERTSITATEAK Ikasgaien bi herenkatalanez. LANDER ARRETXEA / 44

ETXE KALERATZEAK Herritar gehienak babesik gabe.URKO APAOLAZA AVILA / 46

EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47NET HURBIL Siriako agintariek etsai handiegia daukate: idortea.

PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2012ko azaroaren 25a, 2.346. zenbakia

DEABRUAREN ABOKATUA

2012KO AZAROAREN 25A4 �

Zer moduz bizi zara espainol izateari utzi zenio-netik?Sufritzen. Munduko injustiziez jabetzeakondoeza dakarkizu. Espainol txotxolo nin-tzelarik zoriontsu bizi nintzen. Orain, inde-pendentzia droga da, eta oroz gainetik behardut.

Espainol izateari utzi zeniola azaldu zenuen,espainolez idatzitako liburu batean.Erromantzea nire ama hizkuntza delako. Etaeuskaraz idazten ez naiz trebe. Gure belau-naldiak euskararen aldeko lana erdaraz egindu. Ikastola gehienak erdaldunek eraiki zituz-ten. Hala ere, nire semeek ez dute berriz horiegin beharko.

Seguru? Eskola horiek jazarri eta zigortu beha-rrekoak ziren Miguel Sanzen arabera.Navarrerismo ergel hori da desagerrarazi beharduguna, Nafarroaren minbizia delako. Fran-kismoaren ondorio ustela, Trantsizioanindartu egin zena nafarron euskal arima ebas-teko.

Vascosnavarros deitu diozu azken liburuari;Euskal Herria fartsa delako, noski, Aznarrekgaztigatu bezala.Bere aitonak kontrakoa erraten zuen. EuskalHerria ukatzea 2000. urtetik aurrerako gauzada. Azken espainolkeria. Francoren garaianere ez zen gertatzen.

Izan zitekeen berdin navarrorriojanos...Sociedad Navarro-Riojanak hiru sarrera dituGooglen. Sociedad Vasco-Navarrak 123.000.

Nafarrek, oro har, ez dute Euskal Herria izannahi.Hori arras koiunturala da eta aldatuko dabeste egoera batean. Joerak hor daude etaetorkizun hurbil batean hauteskundeetan ereislatuko dira.

Baina ez al gara hauteskunde bakoitzean auto-determinatzen?Hauteskunde guztiak ezberdinak dira. Hordugu NATOren kontrako erreferenduma,guztien kontra irabazi genuena. Horregatikespainolek ez dituzte galdeketak maite.

Bide batez, ez dakit oso ondo atera diren gau-zak azken Orreaga politikoan...Herri gisa arras ongi atera ginen bozetan.Ezkertiar bezala pixka bat gehiago esperonuen. Alta, gehiago kezkatzen nau presoenegoerak. Uste dut ez dugula behar adina egiten.

Agian Lerin lehentxeago abandonatu balitz...Lerinetik guztiok elkarrekin atera behar genuen,eta horrela izan da. Hori zen gakoa. Lehenagoizanki, zatiketa ziurra. Eta geroago, menturazere bai. Sagarra heldua zelarik erori da.

Bada ezker abertzaleak prakak jaitsi dituelapentsatzen duenik.Ongi goaz ene irudiko. Hala ere, ez dira alorlabainkorretan urrats gehiago eman behar.Etikarena esaterako. Etikaz utzdaitezke armak, etikaz armakhartzen diren bezala. Ni, oro har,harro nago mende erdi honetanegin dugun borrokaz. n

Si canta Tafalla, canta Euskal Herria.

«Harro nago mendeerdi honetan egindugun borrokaz»

JOXEMARI ESPARZA

| ARITZ GALARRAGA |

Argazkia: Josu Santesteban

2012KO AZAROAREN 25A 5�

ASTEKO GAIA

INDEPENDENTZIA BERRIAK EUROPAN

Eskubidea... eta patrikaEstatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan

helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimenduindependentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen

hasteko lehen urratsak ote dira?

| GORKA BEREZIARTUA |

ALFRED HEINEKEN izena irakurtzen baduzu,garagardo marka etorriko zaizu burura. Ezzabiltza oker: berde koloreko mozkorrak era-giten dituen edariaren ekoizleak apartsuazuen pentsamendua ere, eta Europa bestela-ko moldez antolatzeko gogoa adierazi zuen1992an: “75 estatuk osatutako Europa pro-posatzen dut” idatzi zuen Europako EstatuBatuak, Eurotopia? liburuxkan.

Bost eta hamar milioi arteko biztanleriaizango zuten herrialde txikien Europa irudi-katzen zuen Heinekenek. Gobernatzekoerrazagoa iruditzen zitzaion estatu handizosatutako batasunaren aldean. Ez ziotenkasurik egin eta burutazioa utopia ezinezko-en paperontzian zimurtuta egon da 20 urtez,horrelako puzzle batean egoki sartuko lirate-keen piezak mugitzen hasi diren arte.

Urriaren 15eko argazki historikoa: ezkerrean Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa eta eskuinean David Cameron, Erresuma Batukoa, Eskoziaren independentziari buruzko 2014ko erreferendumaren akordioa sinatzen.

�6 2012KO AZAROAREN 25A

INDEPENDENTZIA EUROPAN

Eskozian (5 milioi biztanle) 2014an galde-tuko diete herritarrei Erresuma Batuko kideizaten segi nahi ote duten. Katalunian (7milioi biztanle) azaroaren 25eko hauteskun-deek abertzaleen nagusitasun handia iragar-tzen dute eta Eskoziakoaren antzeko galde-keta egiten saiatuko dira, EspainiakoGobernuaren oztopoen gainetik. Flandrian(6 milioi biztanle) N-VA alderdiak irabaziditu 2012ko urriko hauteskunde lokalak etabi urte baino gutxiagoko tartean egingo direnboz erregional eta federalek gehiago hurbildezakete independentzia.

Ez da atzo goizeko kontua, Europako zen-bait estatu bezain zaharrak dira haietatikbanatzeko nahiak, baina mugimendu inde-pendentistak indarberritu egin dira azkenal-dian. Zergatik?

Ez dugu ordainduko... baina nor gara gu? “Ez dugu ordainduko” da Europa puntabatetik bestera zeharkatzen ari den leloa etahautestontzietan ere izan du isla. Estatuekzorraren krisia eskubide sozialen konturakonpondu nahi izateak ekarri du boto-emai-leek bestelako aukeren alde egitea.

Zentro-eskuin eta zentro-ezkerrekoohiko alderdiak zigortzea joera bihurtu dahan eta hemen; sistemaren kontrako alder-dientzat ateak zabaldu dira eta ezkerrakemaitza onak atera ditu horri esker, adibi-dez, Grezian (Syriza bigarren indarra da) etaTxekiar Errepublikan (alderdi komunistakirabazi ditu hauteskunde lokalak). Bainaeskuin muturreko alderdi batzuek ere larri-tzeko moduko boto kopuruak atera dituzte(Greziako Urrezko Egunsentia eta Finlan-diako Benetako Finlandiarrak alderdiengorakadak dira horren lekuko, besteakbeste).

Esaldi berbera ulertzeko modu asko daude,bistan da, eta maiz diferentzia, ordaindu nahiez duen “gu” hori nor den zehaztean agertzenda. “Gu” izan daiteke “murrizketek kaltetuta-ko herritarren %99”, ezkerreko mugimen-duek aldarrikatzen duten gisan. Edo izan dai-teke, “bertan jaiotakoak”, alderdiultra-eskuindarrek erabiltzen duten erretori-karen arabera (“bertakoak lehenengo”,“denentzat iristen ez bada, etorkinek ordaindezatela” eta abar). Hirugarren “gu” bat ereprotagonismoa hartzen ari da Europan: “Gu,estaturik gabeko nazioetako herritarrak”.Barne-gatazka nazionalik ez daukaten Euro-pako estatuetan ezker edo eskuin muturretaradoan boto hori, zerbait diferentea bilatzenduen jendearena, aldarrikapen independentis-tak indartzen ari da nazio ugariko estatuetan.

Katalunian murrizketak iritsi direnean“gogoratu” dira asko, beraiena ez den gober-nu baten menpe bizi direla; eta euren ekono-miaren gaineko kontrola edukiko balute agianestuasunak arinduko liratekeela. Alegia, “guk,kataluniarrok, ez dugu ordainduko”.

CiU, murrizketak eta burujabetza42.000 milioi euroko zorra dauka ArturMasek gobernatzen duen erkidegoak; gaine-ra, beste 16.000 milioi euroko defizita dauka-la dio Generalitateak. Kataluniak zergak bil-tzen ditu, baina jasotakoaren gehiengoaEspainiako Estatuak eraman eta gastatzendu; eta hori da herritarrek bizi dituzten zailta-sunen esplikazio nagusia, Katalunian zabal-duen dagoen irakurketaren arabera.

“CiUren abildade politiko handia zera izanda: zailtasun horiek ‘lapurreta espainiarra’-rekin lotzea. Argumentu horren arabera,Kataluniak bere borondatearen kontra Espai-niari egindako ekarpena Kataluniaren

Belgika bitanbanatuko duenartazia N-VA alderdiindependentistakokide gisa irudikatudu L’Echo egunkarikoiritzi-zintaren egileak.Urriko hauteskundelokalak irabazi zituenN-VAk.

VA

DO

T/

L’E

CH

O

2012KO AZAROAREN 25A 7�

INDEPENDENTZIA EUROPAN

BPGren %8koa da”, idatzi du Vicenç Nava-rro Pompeu Fabra unibertsitateko irakasleak.

Hori kontuan izanda bakarrik ulertzen danola lortuko duen CiUk, gauzak asko alda-tzen ez badira, boto-emaile gehienen sosten-gua hilaren 25ean, gobernuan egon den bitar-tean murrizketa gogorrak egin dituen arren.Europa osoan antzeko neurriak hartu dituz-ten agintariak udazkeneko gaztaina bezalaerortzen ari dira, baina eskuin nazionalistakatalanak krisiaren kalteak Espainiarekinlotzen asmatu du eskura dauzkan hedabidepublikoak baliatuz, eta indartuta aterako daestualdi ekonomikotik.

Fiskalitatean oinarritutako irakurketahorretatik independentismora jauzi handisamarra dago dena den, eta herri mugimen-duak egin du, hein handi batean: irailaren 11nANC erakundeak deituriko manifestazio jen-detsuak independentziaren aldeko mezu argiabidali zuen Madrilera eta Europara, CiUklortu nahi zuen itun fiskala buruz gain pasaz.

Dena oso azkar doa Katalunian duela bihilabetetik hona, aurrez egindako edozein kal-kulu balio gabe utziz. “Oker ibiliko dira,beraz, hau manifestazio bat gehiago besterikez dela uste dutenak eta alderdien artekojokorako balio dezakeela pentsatzen dutenak”idatzi zuen irailaren 11n bertan Vicent Partal

Vilaweb atariko zuzendariak. “Manifestaziohonek ez zuen politika aldatzeko eskatzen,erregimena aldatzeko baizik. Letra larriz”.

Flandria, pausoka banaketarantzFiskalitatea da auziaren iltzeetako bat Flan-drian ere. Egun Belgika osatzen duten bikomunitateen arteko aberatsenean, walonia-rrak bidaide astunak bihurtzen ari zaizkienustea zabaltzen ari da. Bart De Wever N-VAalderdi independentista kontserbadorekoburuak hauteskunde lokalak irabazi zituengauean mezu zuzena bidali zion Elio DiRupo Belgikako lehen ministro sozialdemo-krata frankofonoari, gogoraraziz ez daukalagehiengorik Flandrian eta zerga-eredua berri-kusi beharko lukeela. “Egin dezagun lan elka-rrekin erreforma baterantz, flandriarrei etafrankofonoei merezi duten gobernua emate-ko”. Di Rupok berehala bota zuen atzeraproposamena udal hauteskundeak besterik ezzirela argudiatuz, baina badirudi horrelakoadierazpenekin denbora irabazi besterik ezduela egingo. Flandriaren eskariei erantzuteageroz eta saihestezinagoa bihurtzen ari zaio,N-VA legamia bezala gorantz doan heinean.

541 egunez Belgika gobernurik gabe egonzen 2010eko azken hauteskunde orokorrenostean eta azkenik sozialdemokrata, demo-

�8 2012KO AZAROAREN 25A

INDEPENDENTZIA EUROPAN

kristau eta liberal flandriar eta waloniarrakbatu zituen exekutiboa osatu bazen ere, deso-rekatuta jaio zen: diputatu frankofonoen%80k babesten du Di Ruporen gobernua,baina flandriarren %49k bakarrik, N-VA kan-poan geratzearen ondorioz. Urriko udal hau-teskundeen ondoren, atzerako kontaketa hasida. Zer egin hurrengo bozetan N-VAk emai-tzak hobetzen jarraitzen badu?

Paradoxa badirudi ere, Belgika batua nahidutenentzat partidua errazago zegoen Flan-driako boto-emaile deskontentuek VlaamsBelang (VB) alderdi ultra-eskuindarrarenaldeko hautua egiten zutenean. Immigran-teen kontra eta Europar Batasunarekin mes-fidati agertzen den alderdi hori –eta aurretikhauteskundeetara aurkeztu diren eskuinmuturreko alderdi flandriarrak–, aurrelarihandi eta motelen antzera, erraz markatzealortu zuten “cordon sanitaire” politika aplikatuz1990eko hamarkadaren hasieratik. Erakun-deetan eta hedabideetan eskuin muturra baz-tertzeko bat egin zuten ia alderdi guztiekVBren eragiteko gaitasuna murriztuz.

N-VA marginalitate politikora eramatea ezdute hain erraz lortuko. Alderdiak diskurtsoliberal-kontserbadore, demokratiko eta euro-pazalea dauka eta flandriarren eta walonia-rren arteko arazoak estatuaren egiturak alda-tuta konpon daitezkeela uste du. Harenhelburu nagusia Belgikan erreforma institu-zionalak lortzea da, gradualki estatuko bikomunitateek botere handiagoak izan ditza-ten bakoitzak bere aldetik, Flandria indepen-dente izan arte. Pausokako estrategia hori zai-lagoa da geldiarazten Europaren bihotzean,antidemokratiko agertu gabe.

Denak Eskoziari begiraZerbait debekatuta dagoela esatea baita hura-xe lortzeko grina pizteko modurik onena.Lehenbiziko aldiz Edengo lorategian testatu-tako printzipio hori ongi ikasia du DavidCameron Erresuma Batuko lehen ministro-ak. Eskoziaren aferara hurbiltzeko edukiduen modua pragmatikoa eta arriskatua daaldi berean: erreferendumaren atea zabaldudie eskoziarrei, hori eginda zenbait indepen-dentisten nahiak hoztuko dituelakoan. Dato-zen bi urteak etengabeko hauteskunde-kan-paina bihurtuko ditu Erresuma Batukoalderdi kontserbadoreak, eskoziarrek “Ez”bozka dezaten, nahiz eta duela gutxi eginda-ko inkesta batek erakusten duen eskoziarestatu independentearen aldeko jarrera hobeadagoela Ingalaterran Eskozian bertan baino.

Ekonomiak badauka zerikusirik irlaren ipa-rraldeko independentismoaren sasoi onarekin,Katalunia eta Flandriarekin alderatuta arrazoidiferenteengatik bada ere. Eskoziako AlderdiNazionala (SNP) 2007an iritsi zen gobernura,AEBetako finantza krisiak artean mundu osoazipriztindu ez zuenean. Baina ondoren etorriden ekaitzean ere, SNPk erantzun hobea ema-ten jakin du bost hamarkadaz Eskoziako poli-tika gidatu zuen alderdi laboristak baino, pen-tsio onak eskainiz, ikasketa unibertsitarioakdoan izan daitezen ziurtatuz eta jarrera euro-pazalea hartuz. 1990eko hamarkadaren amaie-ran Eskoziako parlamentua berrezarri zenetik,sostengua irabazi du etengabe SNPk, 2011kobozetan %45eraino iritsiz.

Eta eztabaida luzearen atzetik, 2012kourriaren 15ean sinatu zuten akordioa Came-ronek eta Alex Salmond Eskoziako lehen

ING

RA

MPI

NN

/ FI

NA

NC

IAL

TIM

ES

Erreferendumarenfruitu debekatuaeskaini die DavidCameronekeskoziarrei. Haienharridurakkontrastea egitendu fruitu berberaprobatu nahi etaRajoyrendebekuarekin topoegin dutenkataluniarrekin,Financial Timesegunkariakargitaratu zintahonetan.

2012KO AZAROAREN 25A 9�

INDEPENDENTZIA EUROPAN

ministroak. 2014ko udazkenean egingo dagaldeketa. Emaitzak ez du Eskoziaren etorki-zuna zein izango den bakarrik erabakiko,Europako gainontzeko mugimendu indepen-dentisten norabidea ere markatu dezake.

Europar Batasunetik ateratzeko mehatxuaBanatze prozesua aurreratu den heineanEskozian eta Katalunian Europar Batasunetikkanpo geratzearen mamua zabaldu dute esta-tuen gaur egungo egitura mantendu nahi dute-nek. Gaia plazaratzeak ez dauka zentzu handi-rik Katalunian behintzat, urrats bat ahaztenbaitu: independentzia lortzeko eskubideaaitortzea. Kataluniak ez dauka gaur egunEBtik ateratzeko inolako arriskurik, Espainia-ko Konstituzioak debekatzen baitu hori ahal-bidetuko lukeen edozein prozesu. Beraz, auke-ra horretaz hitz egin ahal izateko, erabakitzekoeskubidea aitortu beharko litzaioke aurrena.

Eskoziaren kasuan ere eztabaida interesatusamarra begitantzen da, Erresuma Batukoklase politikoa baita, Cameronen burukominerako, Europatik geroz eta gehiagourruntzen ari dena. Urriaren amaieran toryeskuindarrenek, laboristen babesarekin,aurrera atera zuten Komunen GanberanEuropar Batasunera bideratutako diruakmurrizteko eskatzeko mozioa. Loteslea izanez arren, sekulako kolpea izan da Camero-nentzat, alderdi barruan etsai franko daukalaagerian uzteaz gain, irlaren eta kontinentea-ren arteko kanala amildegi bihurtzen baitu.Britainiarren euroeszeptizismoak historialuzea dauka eta kontinenteko gainontzekoestatuetan baino errotuagoa dago. BalitekeEskoziak Europar Batasunean jarraitzekomodurik onena, hain zuzen, Erresuma Batu-tik aldentzea izatea –nahiz eta Eskozian ber-tan ere batasunetik at gusturago leudekenherritarren ia erdiak, inkesten arabera–.

Gainontzean, Europako Batzordeak ukoegin dio gaiari buruzko iritzi argi eta behin beti-korik eskaintzeari, kide diren zenbait estatutako

zatiak independente bihurtzeko aukerak “era-bat hipotetikoak” direla esanez. Mota askotakointerpretazioak egin dira, independentzia lortu-ko luketen nazioek dagoeneko kide izateko bal-dintzak betetzen dituztenez, zuzenean EBkokide izango liratekeela diotenetatik, sarbideaeskatu beharko luketela uste dutenetaraino–hala izanez gero, puska bat galdu duen esta-tuak mendekua hartu ahalko luke sarbidea uka-tzeko dauzkan tresnak erabiliz–.

Fikziotik asko duten eztabaida horiekmomentuz baztertu eta gertagarria denariheltzea izango da egokiena: 2014ko Eskozia-ko erreferenduma izan daiteke Europakoestatu berrien lasterketa abiatuko duen irteeraseinalea. Alfred Heinekenen pieza txikikopuzzle bihurtuko ote da Europa? Une hone-tan sinestea kosta egiten da, baina antzinako-ak diruditen estatuak ere noizbait sortu zireneta gehienak, ez oso aspaldi. Europan gehienagintzen duen Alemania bateratua, Asier Illa-rramendi Realeko jokalaria bainogazteagoa dela ahazten zaigusarri. Mugak eta estatu egiturakitxuraz baino aldakorragoak dira,bistan denez. n

Eskozia, Kataluniaeta FlandriaEuroparBatasunetikkanpo geratukoote diraindependentzialortuz gero?Mehatxu horiirudikatzen duHerbehereetakoTrouw egunkarikozintak.

TO

MJA

NSSE

N/ T

RO

UW

Euskarazko akatsak zuzendu niri, e.

Akatsak egiten dituzu, beraz?Noski! Hitz egiten hasten naizenean, besterikez.

Hizkuntzalariek hizkuntz akatsik ez zenutelaegiten uste nuen.Bai, horixe!

Zer da hizkuntz akatsa?Aditza gaizki jokatzea da, adibidez. Nirekasuan, belarriz ikasi dut euskaraz, eta, beraz,hitz egiten hasten naizenean akatsak egitenditut. Hizkuntzalaria naiz, jakina, eta baduthizkuntzaren berri, baina esan dut, hitz egitenhasten naizenean… Kalifornian sortu nin-tzen, 1939an. Handik Iowara joan nintzen,Chicago ondoan. Depresio Handia izan zen1929an, eta jendea Mendebaldera zihoan.Gu, berriz, Erdi Ekialdera, aitaren zein ama-ren familiak Iowan ziren-eta. Hantxe bertanikasi nuen hizkuntzalaritza. Behartuta nengo-en, hizkuntzalaritza eta literatura biak baterazetozelako. Bi arlo ezberdin dira, bainaorduan ez ziren bereizten, garai hartan esannahi dut. Orain ikasleek biak bereizteko auke-ra daukate, baina garai hartan ez.

Zer duzu nahiago, linguistika ala literatura?Ez da erraza erabakitzen. Linguistikak kultu-rarekiko lotura du, eta literaturak, eman deza-gun, ahozkoak, zer erakusten du, kultura bai-zik? Literatura hizkuntzaren eraginez egiten

da, bestela ez da posible. Hizkuntzalaritzak,berez, hizkuntzaren barne-sistema aztertzendu, baina nire linguistika moduak besterikaztertzen du, nirea linguistika kognitiboa da.

Zer duzu linguistika kognitiboa? Hemen ez da batere ezagutzen. Zahar-zaha-rra ere ez da, hori egia da. Duela hogei-hogei-ta bost urte hasi ziren. Hemen Chomskyrenhizkuntzalaritza nagusitu da, hau da, hizkun-tza guztien atzean dauden arau unibertsalakbilatzeko lana. Gramatika sortzailea, nahibaduzu. Euskara, horretan, unibertsal horiekaurkitzeko tresna dute, ez dute euskara azter-tzen hizkuntza beraren barruan daudenbalioak aurkitzeagatik. Nire linguistikarenhelburua, aldiz, horixe da, euskara bera azter-tzea, sakon-sakonean gordetzen duena iker-tzea, Chomskyren gramatika atzeratua dagogaur egun, arlo hori gero eta txikiagoa da.

“Euskara beraren balioak aztertzea” esan duzu.Gurea hizkuntza berezia da horretan, ala hiz-kuntza denak dira berezi?Hizkuntza guztiek dituzte berezitasunak,baina euskararen kasua ezberdina da nireustez. Oso hizkuntza zaharra da, eta, bestal-de, ez da askorik aldatu. Adibidez, loa. “Loegin dut”, entzuten da askotan, baina, horre-kin batera, baita “loak hartu nau” ere. Hauxeda forma zaharrena, eta, guztiz berezia.Beharbada, beste bi hizkuntzatan agertuko daesateko modu hori. “Loak hartu nau”. Berakni hartu nau, alegia. Oso modu berezia da,

«‘Inorekin loturarik ez duenhizkuntza, zertarako

aztertu?’ diote Iowan»Kalifornia, Iowa, Chicago… eta berdin Massachussets, Illinois edo New Jersey. Hemen

bertakoak bagenitu bezala kontatzen dizkigute hango tornado, urakan eta uholak. Beharrik,alderantziz ari da Roslyn Frank, gureak han-hemen kontatzen.

ROSLYN FRANK

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Dani Blanco

PERTSONAIA

2012KO AZAROAREN 25A10 �

2012KO AZAROAREN 25A 11�

munduko hizkuntzen artean. “Loak hartunau”, “lokartu naiz”, “lo egin dut”, azkenekohau kanpotik hartutako forma.

Horrek zer esan nahi du, mundua ikustekomodua ere aldatu egin dugula?Jakina. Hizkuntzaren bidez garaiko munduanolakoa izan zen ikusten da, nola ikusten zutenorduko euskaldunek mundua. Euskarak eus-kaldunek mundua ikusteko zuten ikuspegiadakarkigu. Dialekto asko dituenez, euskalkibatean agertzen ez den halako forma bat bestebatean agertzen da. Aberastasun hori du.

Horregatik jo izan duzu koloreak aztertzera,edo zenbakiak, Patziku Perurenaren bidean…Hori da. Perurenak linguistika kognitiboa egi-ten du, berak ez badaki ere. Ezagutzen dutPatziku, eta ez daki zer egiten duen ere! Bereliburuak oso onak dira, hizkuntzaren sakone-ra jotzen dute.

Hemengo hizkuntzalariek harrera onik egitendiote linguistika kognitiboari, zure azterketei?Edo ez dute ulertzen, edo bost axola zaie.Oso txori arraroa natzaie, dudarik ez horre-tan. Iowan, edo Australian, ez da hain zien-tzia arraroa, baina Europan ez pentsa. Denadela, gero eta indartsuago dago linguistikakognitiboa. Hemen, Iraide Ibarretxe –Zara-gozako Unibertsitatean–, Koldo Garai etahirurok ari gara bide hau egiten.

Etnografiari loturik ikusten dut nik linguistikakognitiboa. Eta ez dakit zuzen ari naizen ere…Bai, hizkuntzaren etnografia, beharbada, edoneurolinguistika, nahi baduzu. “Loak hartunau” esateak beste era batera pentsatu delaesan nahi du. Garai batean euskaldunakezberdin ikusten zuen mundua, gaur ez beza-la, diferente. Nola esaten da, bada, ingelesez?“I am sleep”. Alegia, neuk agintzen dut loarengainean, neu naiz kapitaina. Atzean dagoen

Roslyn Frank (Kalifornia, AEB, 1939) Linguistika etaLiteratura ikasketak egina Iowako Unibertsitatean,Espainiera eta Portuges departamentuko irakasle etaikertzailea izan da bertan. Aspaldi du euskararekin etaEuskal Herriarekin lotura, eta hainbat eta hainbat lanargitaratu ditu gure kulturaz. Hizkuntzak atzean,hondoenean, gordetzen duen arima du ikergai,etnografiatik eta antropologiatik ez aparte. Bide horretan,Iruña-Veleiaren inguruko auziak arduratzen du gaur egun.Urtean behin edo bitan honako bidaldia egiten dueuskaldunberri honek.

NORTASUN AGIRIA

�12 2012KO AZAROAREN 25A

eskema aurkitu nahi izaten dut nik. “Han-hemenka” esaten da euskaraz. Ingelesez,alderantziz, “here and there”, kontrako norabi-dean! “Joan-etorri”, hemen, eta “come and go”ingelesez. Alderantziz berriz. Hainbat adibidedira, eta, euskaraz, beti, kanpotik barrurakoada mugimendua, besteengan pentsatzen duzulehenengo. Hori da norabidea. Ingelesezkoterminologian, Dialogic Subjectivity da, elka-rrekiko nortasuna, nolabait esateko. Kontuada euskaldunak modu horretan pentsatzekoera duela, gutxi gorabehera.

Horrela pentsatzen segitzen dugu, ala pentsa-tu dugu iraganean?Horretan segitzen du, gutxi gorabehera. Bada-kizu, batzuek lo egiten dute, eta beste batzuk,berriz, loak hartzen ditu, kar, kar, kar. “Goseaknago”, “gose naiz”, “gosea daukat”…

Kalko linguistikoa da, besterik gabe, ala horibaino gehiago, nola-halako hizkuntz kolonizazioa?Kasu honetan, esateko modua, mundua ikus-teko modu bihurtzen da. Hemengo hizkun-tzalariek ez dute horrelakorik ikusten, ordea,eta ez diote kasurik egiten. Haientzat ez daexistitzen! Zer ari zara hikaz hitz egiten arizarenean? Nire ustez, Elkarrekiko Nortasu-naren arloa da hori.

Gure filologia fakultateetan arrotz ote da gaia?Hitz egin ere ez gaiaz. Aldiz, Europan, jendeasko dabil horretan. Euskara altxorra dahorretan, euskaldunak lehen zuen ikuspegiaberreskuratzeko tresna aparta da. Beste hiz-kuntzetan ez da horrelakorik ikusten, ez daposible. Euskarari dagokionez, berriz, ezdakit lehengo ikuspegi hori berreskuratzeaposible den, bakoitzak erabakiko du, “loegin” esan nahi duen, edo “loak hartu”.

Ez dakit, bada. Zu ari zara, Iowatik etorria eus-karaz, baina hemen, ezker-eskuin, ez da entzu-

ten gaztelania edo frantsesa baizik. Nahiko lanbadugu euskaldunak euskaraz hitz egin dezan,ondo egin dezan ondoren, euskararen munduikuskeraren jabe izan dadin, azkenik.Kar, kar, kar. Baliteke, bai. 1974an etorri nin-tzen lehenengo aldiz Euskal Herrira, Linguis-tika eta Literatura ikasia nintzen, doktoretesia egina, Mario Vargas Llosari buruz. Gus-tuko idazlea nuen, gutxi gorabehera, baina,batez ere, zer edo zer egin behar nuen, iker-keta, eta haren nobelagintza aztertu nuen.Zerikusirik ez du orain egiten ari naizenare-kin. Garai hartan, Iowako unibertsitateakbazuen programa bat bertako ikasleak kan-poko unibertsitateetan ikastera bidaltzeko,eta halaxe etorri nintzen.

Burgosera joan zinen, eta handik Donostiara.Bai. Linguistika liburuetan beti aipatzen zenhemen bazela euskara. Aipatu besterik ezzuten egiten, baina aipatu, behintzat. Garaihartan bertan, On Kixote Mantxako irakurrinuen, eta han el vizcaíno [bizkaitarra] agertzenzen, pertsonaia. Oso bitxi hitz egiten zuen,alderantziz, euskaraz pentsatzen zuen bainagaztelaniaz mintzatzen, oso modu arraroan.On Kixote-n bertan, inkisizioari buruzkopasarteak agertzen dira. Eta nik, neure artean,ez nekien Cervantesen kontuak ziren, alabenetan horrela izan zen inkisizio hura. Etagai horretaz liburuak irakurtzen hasi nintzen,aztertzen. Horietako batean, Alemaniakobatean, irakurri nuen inkisizioak bere onda-sunak kendu zizkiela begiñei. Kontua zenbegiñe zer zen jakitea. Ikertzaile haren arabe-ra, berrehun mila emakume ziren EuropanBegin edo begiñe mugimendu horren parte.Hitz horren jatorria zein ote zen pentsatzenhasi nintzen. Emakume horiek sendagileziren, eta inkisizioak erre zituen, edo lekuakhustera behartu, edo klandestinitatera bazter-tu, bilkurak basoan egitera bultzatuz eta abar.“Sorginak!”, esan nion neure buruari.

Burgos,beldurra“Burgosen trenahartu eta errazenaDonostiaraetortzea zen.Horregatik etorrinintzen hona, nirelehenengo bidaldihartan. Etaeuskara entzunnuen. Burgosen,hangounibertsitatekoirakaslearekinhizketan parkebatean, eta isilikegoteko keinuaegin zidan halakobatean. Beldurrazen nagusi, nahizeta oso gaiarruntei buruz ariginen. Bainabeldurra irakaslehark”.

Eta begin hitza?Hitz hori aztertzen hasi nintzen gero. Ikusinuen hizkuntza indoeuroparretan ez zela azal-tzen. Jakin nuen kataro mugimenduarekinlotuta zegoela. Eta, horrela, Akitaniara iristengara. XI. mendeko kontuak, Akitanian. Etahan desagertzen dira aztarnak. Eta zer hizkun-tza hitz egiten zuten Akitanian garai hartan?Euskara! Aztertu eta aztertu, erantzuna aurki-tu nuen: begiñe belargina da, belargilea.Hemengoa zen mugimendua, Erdi Arokoa,Europa osora zabaldu zena, hemengoa zuenizena. Hau dena idatzita dago,eta euskaraz publikatuta.

Hemengo hainbat lagun hartuizan dituzu Iowan. Bittor Hidal-go, Andolin Eguzkitza, LourdesOñederra… Zer zioten zure lanairakurtzean?Ez zuten irakurtzen. Ez zutenhorretarako interesik. Belargi-nen mugimendua Europa osoanzabalduta egon garai batean, etahemengoei bost axola. Euska-raz idatzi, eta kasurik ez. Ingele-sez idazten dut askotan, kanpo-an interes handiagoa dago-eta.Gaia ezagunagoa da atzerrian,Euskal Herrian baino.

Iowan zer diote zure lankideek?Haiek ere nire kontra. Han Cer-vantes eta beste gai asko iraka-tsi ditut, baina euskara beti horizan dut, nire gogoa izan da, etaintereseko gaia, eta departa-mentuko kideek: “Baina zerga-tik ari zara beti euskararen ingu-ruan? Hizkuntza horrek ez duezertarako balio!”. Erabat baz-tertuta egon naiz. “Beste hiz-kuntza batekin loturarik ez

duen hizkuntza, zertarako aztertu?”. Hori daIowan esaten didatena.

Zu, aldiz, beti Euskal Herrira itzulika, euskaraaztergai harturik beti.Burgosera lanera joaten nintzen, eta handikhilabete pasatzera etortzen nintzen Donostia-ra. Urte sabatikoak ere izan nituen, eta orduanbeti hona etortzen nintzen. 1980an euskaraikasten hasi nintzen, Ilazki euskaltegian, IñakiHernandez eta PNVko horrekin…

…?Txabarrirekin [Jose Juan Gonzalez Txabarri].Zerotik hasi nintzen. Ordu arte, Azkuerenhiztegitik ikasitako hitz batzuk nekizkien. A-tik hasi nintzen. Ilazkin sartu eta aste bat edobi egin nituen. Nik barnetegia nuen helburu,eta halaxe esan nien. Hainbeste tematu nin-tzen, azkenean “joan zaitez!” esan zidaten,nahiz eta normalean hirugarren maila bateskatzen zuten. Iñaki Hernandezi esan nion:“Utzi, faborez. Ezin dut ezer esan, isilikegongo naiz, baina entzun egingo dut”. Etahorrela joan nintzen Zegamara. Bi aste eginnituen han, hitzik egin gabe, “kaixo” eta“agur” besterik ez. Ondoren, beste bi asteegin nituen bertan, eta orduan bai, pixkana-ka-pixkanaka hitz egiten hasi nintzen. Handik

2012KO AZAROAREN 25A 13�

ROSLYN FRANK

urtebetera edo, beste hamabost egun eginnituen Abaltzisketan. Eta kito.

Besterik ez? Eta nola ikasi duzu hitz egiten,nola eutsi diozu ikasitakoari?Tira, horra Andolin [Eguzkitza], Iowara joanzena, eraman nuena. Lizentziatura egin etazuzenean joan zen Iowara. Andolinek askomaite zuen bizitza, asko. Dena ikasi nahizuen. Iowan zegoela, zinemara, operara…Leku guztietara joaten zen, joan nahi izatenzuen, dena harrapatu nahi zuen Andolinek.Beste euskaldun batzuk ere izan ditut etxean,bizitzen, eta haiekin praktikatu izan dut:Oñederra, Jose Inazio Hualde…

Eslovenian izan zara Euskal Herrira bainolehen. Biltzar halako batek ekarri zaitu AEBeta-tik Europara.

Bai, astronomiaz eta etnoastronomiaz izan dabiltzarra.

Horrek ikustekorik badu hizkuntzarekin?Bai.

Bai?!Bai… Nahi baduzu jakin, orduak beharkogenituzke horretaz hitz egiteko.

Hurrengo batean beharko du!Hurrengo batean.

Iruña-Veleiaz ere hurrengo batean…Bai. Urtean behin edo bitan etor-tzen naiz. Iruña-Veleiakoa ondoateratzen baldin bada, hitz egin-go dugu. Isilik dago gai hori, bel-dur handia dago… n

�14 2012KO AZAROAREN 25A

ROSLYN FRANK

Obama Romney“Romney presidentziara ez iristea espero

nuen, baina Obamak ez ditu bete gureitxaropenak. Gehiago espero genuen. Orduan,zer egin? Bata txarra dugu, bestea txarragoa!”.

AZKEN HITZA

Euren herrialdeetako jazarpen politikotik ihesi, Alemanian asiloa eskatzen dutenerrefuxiatuen aldeko mobilizaziorik jendetsuenak izan berri dituzte Berlinen. Egoera latza

jasaten ari direla salatu dute, baldintza txarreko erresidentzietan dituzte eta debekatuta dutehorietatik mugitzea. Protestetan izan gara, kontuok errefuxiatuen ahotik entzuten.

ERREFUXIATUAK ALEMANIAN

Asilo egoeran daudenak legebidegabeen aurka altxatu dira

| MARTIN MENDIZABAL GARAI |

“EZ DAUKAGU lan egiteko ez hizkuntza ikas-teko aukerarik. Ez daukagu egokitu digutenherritik irteteko aukerarik”. Houmer Hedaya-tzadek errefuxiatu iraniarraren hitzak dira.Asilo eskaera duela urtebete inguru egin zueneta oraindik erantzunaren zain dago. “Batzue-tan bi hilabete pasa daitezke, baina badiraeskaeraren erantzuna jaso arte hamar urteitxoiten egon direnak ere”. Bitartean zer? Lanegiteko debekua kasu askotan, hizkuntzaikastaroak hartzeko aukerarik ez eta lager

delakoetan bizitzeko mandatua. Asiloa eska-tzen dutenentzako erresidentziak dira lage-rrak, baldintza oso eskasekoak: intimitaterikez, pitzadurak paretetan, itoginak... Halakobaldintzetan “zure barnean zer edo zer gal-tzen duzu, zure izatearen zati bat”, dioskuHedayatzadek-ek. Duela urtebetetik bizi daAlemanian. Iranetik alde egin behar izanzuen, bi urte eta erdiko kartzelaldira konde-natu baitzuten. “Oposizioko kide izateagatikkriminal gisa tratatzen nau Irango Gober-

Alemania osora zabaldu da Bavarian abiaturiko mugimendua.Urrian, 6.000 lagunetik gora bildu ziren Berlinen, asiloa eskatu dutenen eskubideen alde.

�16 2012KO AZAROAREN 25A

ERREFUXIATUAK ALEMANIAN

nuak, publikoki egiten den edozeingauza lan politikotzat hartzen dute.Supermerkatu batean prezioak askoigo dituztela esaten baduzu edo taxi-gidaria-rekin mintzatzen bazara, berehala atxilotukozaituzte kritika politikoa argudiatuta”.

Errefuxiatuak Alemaniara iristen direnean,erresidentzia handi batzuetan pilatzen dituztelehenik (6 astetik 3 hilabetera arte) eta ondo-ren, herri txikietan sakabanatzen dituzte.Omid Moradian Kurdistanekoa da eta jadahiru urte daramatza Alemanian. Orain arteRegensburg hiritik hogei bat kilometroradagoen lager batean bizi izan da mundutikisolatuta, eta joan den uztailean egoeraz naz-katurik Regensburgeko kanpatuekin bat eginzuen. “Duela hiru hilabetera arte aleman guz-tiak arrazistak zirela uste nuen. Baina protes-ta hauetan jende asko ezagutu dut eta alema-niarrez nuen pentsamoldea aldatu dut, begiakireki dizkit”.

Legedi alemaniarra, halere, ez dute alde:Residenzpflich izeneko arauak debekatu egi-ten die asilo eskaera egiten duten atzerritarreiegokitutako erresidentzia eremutik mugitzea.“Alemaniak daukan salbuespenlege bat da, Europako besteinongo herrialdetan aurkitzen ezdena”, azaldu digu Karin Prätori-k; hogei urte daramatza errefu-xiatuen aldeko borrokan. Legeakdio asiloa eskatzen dutenek aloja-mendu komunetan egon behardutela eta mandatua urratzenduenak urtebeteko kartzela zigo-rra jaso dezake. Aspalditik, Euro-pa osora hedatu nahi du arauaGobernu federalak, arrakastarik gabe. Alder-di nazionalsozialistak 1938. urtean ezarrizuen Residenzplich legea, nagusiki abokatujuduei zuzendua –Alemanian bizi ziren herri-tar judutarren defentsa galarazteko–. Egun,sarritan helburu argia du legeak: atzerritarrekherrialdetik alde egitea.

Lagerretan isolatu eta bertatikmugitzea debekatzeak jendea txiki-tzen duela dio errefuxiatuentzako

Bavariako aholkularitza taldeko kide Alexan-der Thal-ek: “Etorkizuneko itxaropen etaproiektu guztiak suntsitzen ditu. Etxe haue-tan egona naiz, errefuxiatuak bisitatzen, etabi ordu baino ez egon arren depresioak jotaatera izan naiz. Pentsa 25 urte daramanak!”.Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarenarabera, hiritar orok “edozein momentutandauka hiriz aldatzeko eskubidea eta bere erre-sidentzia eremua/hiria hautatzeko aukera”.Ez dirudi Alemaniako legediak berdin pen-tsatzen duenik.

Eskubideen defentsan kanpatutaPasa den urtarrilean, Mohammad R. errefu-xiatu irandarrak bere buruaz beste egin zuenBavariako Würzburg hirian. Ez zen egoeraisolatua izan, azken urteetan ugari izan baitiraAlemanian hautu hori egin duten errefuxia-tuak, baina gertaerak errefuxiatuen aldekomugimendua sustraitu zuen Bavarian. Mar-txoan, Würzburg hirian kanpaldia abiatu

zuten, euren egoera publikokisalatzeko. Pixkanaka, oihartzunahartu zuen mugimenduak etaDüsseldorf, Nürnberg, Passaueta Regensburg hirietara zabalduzen. Eskubide urraketen inguru-ko argazki erakusketak, hitzal-diak, kanpaldiak, gose grebak…izan dira hilabeteotan. Iraganmartxotik ekainera bitarte, Ale-maniako errefuxiatuek hiru gosegreba gauzatu zituzten Würzbur-

gen. Elkartasuna adierazteko, beste zazpihiritan baraualdiak errepikatu zituzten.

Irailean, mugimendua Alemania osorazabaltzeko xedez, lau asteko martxa eginzuten, 600 kilometro Würzburgetik Berlinera.Eta paraleloki, beste autobus martxa batekipar-mendebaldea zeharkatu zuen. Talde neo-

Ezker-eskuin:HoumerHedayatzadekerrefuxiatuirandarra, KarinPrätorierrefuxiatuenaldeko aktibista,eta OmidMoradian kurdua.Hiru urte lagerbatean isolatutaeman dituMoradianek.

Deportazioak bertan beherauztea, asilo eskaera egiten

dutenen izaera politikoaonartzea, Residenzpflichlegea indargabetzea, eta

isolamendu erresidentziakixtea eskatzen dute

2012KO AZAROAREN 25A 17�

ERREFUXIATUAK ALEMANIAN

naziekin tirabirak ere izan zituzten bidean(batik bat Thüringen, Sajonian eta Potsda-men). Lehengo hilabeteko manifestazioa izanzen puntu gorena, Berlinen bertan: 6.000 lagu-netik gora bildu ziren errefuxiatuei elkartasunaadierazteko. Hala ere, Hedayatzadek-en iritzizare handiagoa izan zitekeen mobilizazioendimentsioa, baina beldur dira errefuxiatuak:“Asiloa eskatu dutenak jakitun dira Resi-dentpfllich-a errespetatzen ez badute haienherrialdeetara deportatzeko arriskua areago-tzen zaiela. Gobernuak xantaia egiten die”.

Martxak orokorrean eragin mediatiko han-dia izan du. ARD eta ZDF telebista estataleketa Der TagSpiegel edota Suddeutsche Zeitungegunkariek, esaterako, leku garrantzitsuaeskaini diote orain arte herritarrentzat ia eze-zaguna zen gai honi. Dena den, eztabaidaaurretik zetorren: 2010ean Pro Asyl errefuxia-tuen aldeko taldeak epaitegietara jo zuen,legearen arabera edozeinek –bertako nahizatzerritar– gutxieneko diru-laguntza jasotzekoeskubidea duela aldarrikatzeko. Izan ere,Hartz IV legeak dio langabezian dagoenherritar orok etxebizitza izateko eta hilean374 euro jasotzeko eskubidea duela, baina osobestelakoa da asiloa eskatzen dutenen egoera.Lagerretan dituzte eta hilean 40 euro ematendizkiete. Gainontzeko diru-laguntza zerrendamugatu batzuetatik aukeratu dezaketen janarieta arropatan jasotzen dute. Uztailean ebatzi-tako epaiaren ondorioz, orain eskudirutan134 euro jasotzen ari dira, baina errefuxiatuekdiote ez dela nahikoa. Gutxienez, politikariekisilpean zituzten lege hauek iritzi publikoraeramateko balio izan dutela dio Prätori-k.“Gainera, sortzen ari den presio hau gober-nua beste lege batzuk aldatzera behartu deza-ke, Residenzpflich-a kasu”.

Egungo asilo politikaren aurkako mugi-menduak lau eskakizun nagusi ditu aldarri:deportazio guztiak bertan behera uztea; asiloeskaera egiten duten errefuxiatuen izaerapolitikoa onartzea; Residenzpflich legea

indargabetzea; eta isolamendu erresidentziakixtea. Berlineko manifestazioaren ondoren ezdira besoak gurutzatuta geratu eta hainbatekintza burutzen jarraitu dute. Urriaren15ean, esaterako, Nigeriako enbaxada okupa-tu zuten eta poliziak 28 lagun atxilotu zituenbertan. Aipatzekoa da Alemaniak Nigeriare-kin akordioak dituela herrialde germaniarrerairisten diren paperik gabeko errefuxiatuakhara berriz deportatzeko, bere garaian Gada-firen Libiarekin zituen akordioen gisan.

Residenzpflich legea BundestageraUrriaren 24an, Brandenburgoko Atean zortziegun iraun zituen gose grebari ekin ziotenhogei bat lagunek. Poliziak kanpalekua dese-gin eta lo zakuak kendu zizkieten, eta estalpe-rik gabe pasa behar izan zituzten zortzi egu-nak. Protestek fruituak eman dituzte eta hilhonetan Bundestag Alemaniako parlamentu-ra iritsi dira haien eskakizunak, Die Linkeezkerreko koalizioaren, Die Grünen berdeeneta SPD alderdi sozialistaren bidez. Hala,Residenzpflich lege polemikoa izan dute hiz-pide parlamentariek, nahiz eta alderdiengehiengoak neurria babesten duen, errefuxia-tuak kontrolpean izateko ezinbesteko tresnadela argudiatuta. Mugimenduko kideek argidute, Brandenburgoko atean jarraituko dute,Gandhiren aipua buruan: “Lehe-nengo ez ikusiarena egingo dute,ondoren barre egingo dizute, geroeraso, eta azkenean irabazi egingoduzu”. n

40.200 asiloeskaeraUrtero errefuxiatuugarik egiten duasilo eskaeraAlemanian.Migrazio etaErrefuxiatuenBulego Federalarendatuen arabera,2011. urtean45.741 lagunekegin zuten eskaera,eta aurten, irailerabitarte, 40.201 diradagoeneko.Kopurua handituzjoan da azken bosturteotan etaAfganistan dagehienen jatorria;eta ondoren, Irak,Serbia eta Iran,hurrenez hurren.

“Lagerretan bi ordu baino ezegon arren depresioak jotaatera izan naiz. Pentsa 25 urtedaramanak!”

Alexander Thal,errefuxiatuen aholkularia

2012KO AZAROAREN 25A18 �

ABUZTUAREN 31n argitaratu zen ErregeDekretua, non jende askoren ahotan dabi-len Banku txarra eratzeko oinarriak finka-tuta azaltzen diren. Banku honek finantzasistemak bere esku dituen aktibo kutsa-tuak bereganatuko ditu. Aktibo hauekfinantza erakunde hauen esku geratudiren etxebizitzek, eraikitzeko lur sailekedo eraikuntzako sustatzaileek ordainduezin ditzaketen maileguek osatzen dituzte.Higiezinen agentzia erraldoia izango da.

Aktibo hauek gainbalioetsiak zeuden,eraikuntzako burbuilaren ondorioz. Bes-talde, burbuila hau ez da bakarrik emanetxebizitzetan, hau da, sektore honek atze-tik daramatzan azpi-sektoreetan ere paira-tu dute burbuila: lur sailen prezioetan,eraikuntzako materialetan eta abarretan.

Aktibo kutsatu hauek finantza erakun-deen balantzetan daude, baina berauenbalioa balantzeek jasotzen dutena bainoaskoz apalagoa da. Hots, gaur egungo mer-katu prezioa kontabilitateetan agertzendenaren azpitik dago eta bankuen egoeraekonomiko erreala erabat itxuraz aldatuta.Beraz, balantze horiek konpondu behardira, bankuak eta kutxak porrot egiten utzigabe, Amerikako Estatu Batuetan (AEB)behin baino gehiagotan gertatu den bezala.Eta ez Europar Batasunean (EB) bezala,poorrota ekiditeko estatu laguntzak beharbaldin badira ere. EBko beste kontraesanbat hori baita: enpresentzat estatu lagun-tzarik ez, bai ordea diru erakundeentzat.

Neurri hori hartzeko agindua ez datorEspainiako Gobernutik, EBk ezarritakoada, Espainiako finantza sistema koloniabaten moduan funtzionatzen baitu. Espai-

niako Bankuari eta Gobernu zentralarifinantza eskumena kendu zaie eta erreska-terako dirua jaso nahi bada, 100 milamilioi eurokoa, EBk esaten duena zehatz-mehatz bete beharko du Espainiak.

Espainiako finantza sistema bideratzekoberorren erreforma ugari egin dira, bainaarazoek hor diraute eta sortutako kalteakatzerriko finantzetara heldu dira. Izan ere,sistema horrek aspaldidanik estatuen arte-ko mugak gainditu zituen eta funtziona-mendu txarraren ondorioak Alemania edoFrantziara ere heldu dira, nahiz eginzitzaizkien estres probak Espainiako ban-kuak osasuntsu zeudela azpimarratu zuten.

Banku txarra FROBek (Banku Birmol-daketa Bideratzeko Funtsa) eta Espainia-ko Bankuak kontrolatuko dute, eskumenhandi eta zabalekin gainera. Eskumenhorien artean, aktibo txarrak baloratzeaizango da, gero Banku txarrera transferi-tuko direnak.

Kontrol lanetan arituko diren bi era-kunde hauen ahulezia beren aginte orga-noetan dago. Izan ere, Espainiako Ban-kuaren portaera begi-bistakoa da.Azkeneko gobernadoreak banku etakutxen agindu orori amore ematen zion.Azken finean, finantza erakundeen presiotaldeen morroia zen. Oraingo gobernado-re berria gerora epaituko dugu.

FROBen agintaritza kargu politikoekosatzen dute. Kargu politiko hauek, orainarte bederen, interes ekonomikoen menpeegon dira eta gauzak asko ez badira alda-tzen, ildo beretik jarraituko dute.

Bestalde, Banku txarraren kapital sozialaFROBek erdia baino gutxiago izango dueta gainontzekoa finantza erakunde priba-tuek. Haatik, ez da zaila ondorioztatzeanoren interesak defendituko dituzten kapi-tal sozialaren ordezkariek, batik bat aktibotxarrak, orain eta etorkizunean, baloratze-rakoan. Bestalde, mozkin oparoak izatekoberaien salmenta prezioak burbuila berribatek harrapatu beharko ditu.

Tartean sortuko diren gale-rak hiritarron zergen gain ero-riko dira eta egindako zorhoriek nork ordaindukodituen ez zaio axola EBri. n

Banku txarra,ona ezin izanM

AD

DI

SOR

OA

Banku txarra FROBek (BankuBirmoldaketa Bideratzeko Funtsa) etaEspainiako Bankuak kontrolatuko dute,eskumen handi eta zabalekin gainera.Eskumen horien artean, aktibo txarrakbaloratzea izango da, gero Banku txarreratransferituko direnak

BalerenBakaikoaAzurmendi �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E KO N O M I A L A R I A

IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

� 192012KO AZAROAREN 25A

20 � 2012KO AZAROAREN 25A

EGUN BATEZ, konpainia on batean, barra-barra ari ginen euskara garbian, fronterakobenta ezagunaren papera eskuan: bikoteeiopariak zegizkieten, gizonari Ricard botilaeta emazteari urdeki deliziusa. Irriz genbil-tzan, alabaina, gerotik gerora ibili beharrikgabe, 2013ko udaberritik hara frantsesestatuan ere bikoteak gizon-gizon etaemazte-emazte ere ziratekeelako, sozialis-tek hitz emana egiaztatzean.

Irriak sartu zitzaizkigun ordea, taldekoaho zabalenak, gure ezpal berdinekoentzatplazaratzen den aldizkariko artikulua iraku-rri zigunean: protestanteak, katolikoak,musulmanak eta judutarrak ezkontza

homosexualaren aurka izanki, pozten diragobernuak legearen eztabaidatzea hilabetezatzeratu duelako. Ez da gerlarik orizu! Jain-ko zeken eta larderiatsu berdina dutedenek! Badakigu gaur lege berriari adop-zioa eta medikalki lauzkatu ernalkuntzaeskubiderik ez datxekiokeela.

Amaizun heteroklasistak ageri dira jadaezkontza unibertsalaren kontra manifesta-tzen, zeruaz sariztatuko baita gure ez bes-teen dretxoen mugatzekomugitzea!

Urrats bat baizik ez balitzhemendik gobernuak gibel egi-tera? n

ATARRABIAKO kultur etxe dotorea leporaino beterikospatu berri dugu Euskalerria Irratiaren 25. urteurre-na. Irratiko martxari eutsiz hitza, musika eta iragar-kiak tartekatu zituen ekitaldiak Gobernuak behin etaberriro ukatu dion lizentzia aldarri-katzeko ere balio izan zuen.

Kasualitatez, Atarrabiara abiatuaurretik garai bateko paperak araka-tzen aritu nintzen, lantegi dudanIruñeko etxerik zaharreneko isto-rioak biltzen. Kontuen GanberarenAntsoleaga karrikako egoitzaz arinaiz, historian barna hainbat kulturekimenen lekuko isila, horietakobatzuk euskarari lotuak.

Campion, Iturralde y Suit, Alta-dill eta XIX. mendeko beste nafarintelektual batzuek Monumentuen Batzordea sortuzuten bertan, lurraldeko eliz, monasterio, jauregi etabalio handiko etxeak babesteko asmoz. Jakina denez,garai hartan Nafarroako erdialdean galtzen ari zeneuskara altxorrik baliotsuena zelakoan, talde hark etaetxe berean Euskara Elkargoa martxan jarri zuen1877an, hizkuntza bultzatu eta indartzeko.

Oso jende gutxik daki, ordea, bertan NafarroakoDiputazioak gerra ondorengo lehenbiziko euskaltegipublikoa sortu zuela, noiz eta 1949an, frankismoarengarairik ilunenean. Jose Angel Zubiaurren proposame-

narekin bat egin zuten beste diputatuek, “teniendo encuenta lo que es y ha significado en Navarra la Lengua Vasca,dentro de la más fervorosa concepción españolista...”. ValeroBermejo gobernadorea sutan jarri omen zen Iruñean

euskararen akademia martxan jarrikozela jakitean, eta mehatxuka ere hasizitzaion diputatuari. Zubiaur, ordea,ez zen kikildu. Mehatxuei muzin egi-nez, Francisco Tirapu eratsundarrakontratatu zuen irakasle, KontuenGanberako euskara-eskolak 1950ekourtarrilean has zitezen. Handikhogeita hamar urtera, diputatu huraUPNren sortzaileetakoa izan zen.Gaurko erregionalistaren batek eza-gutuko al du istorioa?

Hori guztia gogoan joan nintzenEuskalerria Irratiaren ospakizunera. Kerobia, BerriTxarrak eta Ordorikaren musikaz gozatzen ari nin-tzelarik, irakurri berria burutik ezin kenduz, JoseMaria Satrustegi zenak askotan esandakoa gogoratunuen: Francoren garaiko nafar diputatuak euskaltza-leagoak ziren gaur egungoak baino. Euskalerria Irra-tiak azken hogeita bost urteotan pairatuduen etengabeko tratu txarrak ederkilaburbiltzen du, nire aburuz, diputatuhaiek ere toki onean uzten dituen joka-molde zeken eta lotsagarria. n

IRITZIAREN LEIHOA

UPNko norbaitek ezagutuko al du istorioa?

Fermin ErbitiK A Z E TA R I A �

Oso jende gutxik daki,Nafarroako Diputazioakgerra ondorengolehenbiziko euskaltegipublikoa sortu zuela,noiz eta 1949an,frankismoaren garairikilunenean

ItxaroBorda�

IDA Z L E A

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

DA

NI

BLA

NC

O

Fede-batasuna

IRITZIAREN LEIHOA

� 212012KO AZAROAREN 25A

GASTEIZEN frackingaren aurkakoazken manifestazioaren oihuenoihartzunak itzali gabe daude.Araba eta inguruko biztanleekargi eta ozen erakutsi zuten haus-tura hidraulikoaren aurkako jarre-ra. Adin, kolore eta pentsamoldedesberdinetako jendearen ahobateko mezu zuzena entzun zen:fracking ez, ez hemen eta ez inon!

Ikuspuntu guztietatik alferrika-ko proiektua dela argi azaldu duFracking Ez Arabak. Urte osoanburu-belarri lanean aritu gara etaemaitzak ukaezinak dira: Arabako26 udalerrietan frackingaren aur-kako mozioak onartu dira, frackingaren aurkako borrokababesten duten alderdi politiko,sindikatu, lurraren defentsandiharduten elkarte, eta beste hain-bat talderen kopurua ikusgarriada. Borroka babesten duten per-tsonen kopurua milakotan zenba-tu daitezke, horren guztiaren islaederki baino hobeto ikusi genuenurriaren 6ko manifestazioan.

Gizartearen borondateakordea, politikarien asmoetan etaekimenetan eragin behar du. Ezindugu ahaztu frackinga, EAEkoGobernuaren babesean dagoenHidrocarburos de Euskadi enpre-sa publikoaren eskutik datorrelaEuskal Herrira. Guztiona dendiruz ordainduko dituztela lehen-dabiziko txikizio lanak. Horihorrela, aurreko gobernuaren etadatorrenaren borondatea guztizerabakigarria izango da.

Datorren gobernuak frackin-garen aurrean duen erronka ezda nolanahikoa: Energia indus-tria boteretsutik datozen intere-sen aurrean makurtu eta lurral-dea arriskuan ipini alaherritarren kezkari eta mezuarikasu egin eta proiektu hauekbertan behera utzi.

Orain arte ikusitakoaren ara-bera, zalantza handiak ditugudatozen hilabeteei begira. Politi-kari guztiek diote ez dutela ingu-rumena arriskuan jarriko, bainaez dira horrenbeste frackinga ezdela egingo diotenak. Dagoene-ko jendeak badaki, frackinga egi-ten bada, arriskuak ezingo direlaekidin, ezbeharrak gertatukodirela, eta nahiz enpresa zulatzai-leak “praktika onak” egiten saia-tu, baliabide fosiletan oinarrituta-ko eredu energetikoak inongoetorkizunik ez duela. Klima alda-keta areagotu eta baliabideberriztagarrien atea itxiko dufrackingak.

Honen guztiaren aurrean,gure ustez, datorren Euskal Jaur-laritzak pauso argiak emanbeharko ditu. Pauso zuzenekmugarri hauek barneratu behar-ko lituzkete:

– Frackinga egiten hastekodiru publikoa ukatu.

– EAEko eremuan, onarpena-ren zain dauden Lurra, Lore,Saia eta Landarre hidrokarburoikerketa baimenak atzera bota.

– Jadanik Espainiako Estatu-ko Industria Ministerioak onar-turiko dozena luze baimenakatzera botatzeko presioa egin.

– Kantabriako Gobernuanfrackinga debekatzeko emanda-ko pausoak jarraitu eta horreta-rako bere esku dauden baliabidelegegile guztiak erabili ekimenakgelditzeko.

– Baliabide berriztagarrienaldeko apustu argia egin.

Bitartean, Fracking Ez Arabakbere esku dituen bide guztiakjorratzen jarraitukodu agindu duenbezala, baita gober-nu berriaren pausuakaztertzen ere. n

SHU

KA

RE

Mikel Otero � FR AC K I N G EZ AR A B A

P L ATA F O R M A KO B O Z E R A M A I L E A

Gobernu berriari begira

Euskalduna den herri honetaneredugarri boladazNon estatu bat sortu nahi dugunbizi gaitezen patxadazNon bizi garen kanpoko legeeta ohituren ikarazEhundik hamalau elkarrizketaegiten dira euskaraz.

“Jordi Alba da del Barcelona,daude logelan eltxoakDakizu zein da? Zoaz kanpora?Egingo duzu bertsoak?A ke direnak super altuakjotzen dituzte tetxoak?”Pentsa horrela hasi direlahitz egiten gaztetxoak.

“Niri erdaraz ateratzen zaitsaihestu ahal baneza…Jo, baina eske gauzak horrelaegonda ez da erreza.Baldin bagenu instituzio eta legeen babesa”...Ados! Zuk segi justifikatzen zure kontzientzia eza. n

Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago.

Euskarari jarriak

Julio Soto�

BERTSO BERRIAK

XD

Z

22 � 2012KO AZAROAREN 25A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

NI URETATIK noiz aterako zain nago igerileku ondokotabernan. Bitartean, kafe bat eskatu eta gaurko egun-kariak orriztatzen ditut. Manuel Chaves bigarrenezinbestitu dute Andaluziako presidente; Bosniakogerra gaizkoatzeko arriskuan dago; irteera operazioa-ri buruzko betiko berriak; Bettino Craxi Italiakolehen ministro ohiari zortzi urte eta erdiko kartzelazigorra ezarri diote lehen instantzian. Baina bestenotizia bat nagusitzen da guztien artean. Atzo atenta-tu bat egon zen Madrilen. Hiru hildako. Bi militar etaballet bateko atrezzoa deskargatzen ari zen gazte bat.Argazkiak begiratzen ditut. Neure buruari aurpegira-tzen diot langilearen edertasunean arreta ipin-tzeagatik. Horrek –eta militarra ez izateak–haren heriotza asaldagarriagoa egitendidala ohartzen naiz eta, igeriketannagoen aldera begiratzen dudanbitartean, aspaldiko partez neureerreakzio hau aztertzen dut etabere testuinguru historikoan jar-tzen saiatzen naiz. Oker ez bana-go, hemendik hilabete gutxira nor-baitek kargu hautetsiak ere helburumilitarra izateko agindua emangodu.

Halako neke erretros-pektiboak hartuta, kafe-tegia utzi eta bankubakartu batean eserinaiz. Borgesen ipuinairakurria dut eta, neuremodura egin nahi badutere, gutxieneko girotzebat ezinbestekoa irudi-tu zait. Azkenik hama-sei urteko Angel Erroere, oraindik bustita etaliburu bat –batere gogo-ratzen ez dudana–eskuan duela, bankurairitsi da. Beste mutu-rrean jarri da.

Handik tarte batera,zer irakurtzen ari dengaldetu diot. Izenburuaesan eta isildu denez, nik ereirakurrita daukadala gehitu dut,erdi gezurretan, hasi berritan solasal-diak kale egin ez dezan. Pertsonaiez etaargumentuaz luzatu bitartean, ezin dut irri-

barre ironiko bat saihestu nire orduko suhartasuna-ren aurrean. Neurri batean harira datorrelako, azal-tzen diot nik egunotan irakurtzen ari naizen eleberria,oraindik idatzi ez dena eta euskal kritikak oso ongibaloratzen ari dena. “La estoy leyendo en euskera”, zehaz-tu diot, honek ere, bere hutsaltasunean, akuilutzatbalio balezake. Burutik pasa zait atzoko atentatua hiz-pidera ekartzeko, jatorrizko bekaturik gabea nintze-neko iritzia –aski heldugabea, seguruenik– aditzeaga-tik. Baina berehala baztertu dut.

Oso mutil goapo bat pasa da gu bion aurretik. Betierakarri izan nauen ikaskidea ezagutu dut eta jarraitudiot begiradarekin, baina nire ni nerabeak ez ditubegiak lurretik jaso. Neure buruarengatik pena senti-

tu dut. Ernatu beharko nuke. “Ezagutzen duzu pasaberri den mutila? Jatorra dirudi. Eta bere koadri-

lako Imanol ere ez zenuke bistatik galdu behar;ikusiko duzu zergatik”. Gaia lerratu nahi dut,baina bestea deseroso dago. Ez dut atarra-

mendu onik aterako. Beharbada,iragana ez da saihestezinari aurreegiteko tokirik onena. Altxatu dapresaz eta etxera behar duela esandit. Bere gauzak hartuta kaleraatera da.Aldageletako ispilu aurretik pasa-

tzean, nire buruari zeharka begi-ra, bat-batean ohartu naiz; osoaspaldiko putzu beltza askatuda: ni naiz gizon hura! Eta gaur

da egun hura! Baina denaknire buru nerabeak eraikitakogezur bat izan behar du! Nik

ez diot ezer egin, ez dutukitu. Argitu beharkonioke eta akaso horrelanire buruari etorkizunbaketsuago bat eskainiere bai.

Lasterka egin dut eaharrapatzen dudanetxera heldu bainolehen. Zerratoki ondo-

an topatu dut. Nire pare-ra arnasarik gabe iritsi eta

eskua sorbaldanjarri diot. Orduan

burua itzuli dut eta izu-ikara neurrigabea irakurri dutnire aurpegian. n

Angel Erro� IDA Z L E A

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

Errebisionismoa

Antton Olariaga

24 � 2012KO AZAROAREN 25A

ERDIKO KAIERA

Zubi Zaharrean egiteko asmoa genuen elkarriz-keta Dani Blanco argazkilariak eta biok. Zuk,puska denak bildu arazi dizkiguzu, Saturraran-go hondartzara ekarri gaituzu. Ba omen duzuhorretarako arrazoirik. Ez gaituzu alferretanekarri…Ez. Hiru arrazoi ere baditut zuek –eta ARGIA-ren irakurleak–, Saturraranera etor zaitezten,Mutrikutik hona bitarte dauden zazpi hondar-tzak –zazpi esan ohi dugu, baina hainbat dirabertan hondartzak–, leku eder hau zuei era-kusteko ez beste. Lehenik, gure aita zenarenitsasontzia hemendixe igarotzen zen porturasartzera zihoanetan. Txikitan, jolasean ibil-tzen ginen hondartza honetan, eta ni hemenjolasean eta norberaren aita barkuan bazeto-rrela ikustean, halako sentipen arraro batekhartzen ninduen barruan, hutsune bat nuen…Bigarren arrazoia da hemen, Saturraranen,emakume kartzela izan zela garai batean, eta

hainbat emakume, eta ume, hil zirela bertan.Nobela berriak, Mussche-k, badu aski loturaoroimenarekin, badu lotura historiarekin eta,beraz, “hauxe da lekua”. Hirugarrenik, AitzolAramaio adiskidearen errautsak ere hemenzabaldu genituen. Hauxe da lekua!

Aitzol Aramaio aipatu duzularik, bera ageri daliburuaren amaieran, eta diozu, dio idazleak:“Elkarrekin egon ginen azken aldietako bateanhauxe esan zidan Aitzolek: ‘Heroi baten isto-rioa kontatu behar duk’”. Robert Mussche daheroi hori… Bai, bera da heroi hori… Dena dela, Musscheidatzirik, gauza askotara itzuli nahi izan dut.Batetik, itzuli, neure jendearengana. Bestetik,neure baitara, neure burua ikusten saiatu naiznobela hau idazten ari nintzen bitartean…Irakurlearentzat gozamen literario izan dadinnahiko nuke liburu hau, eta, aldi berean, pen-tsa dezan Musschek sentitu zuena, garai har-tan irakurri zuena. Nahiko nuke irakurleakgerra hartan gertatu zenaz gogoeta egitea,errealitate hartaz jabetzea, bizi garen garaizail honetan ere. Jendearengana hurreratunahiko nuke… Zail zait adieraztea.

“Jendearengana hurreratu” diozu. Beti ikusiizan zaitugu jendearekiko, jendearengandikhur...Kinka larrian bizi den jendearengana hurre-ratu nahi izan dut. Askok lana galdu du,gorriak bizi ditu. Horregatik aukeratu dutpertsona hori [Robert Mussche], konprome-titua, engaiatua delako, gizartea hobetu nahiduelako, jendeari laguntzeko prest egon zela-

Nobela berria dakar Kirmen Uribek udazken-negu honetan. Mussche (Susa, 2012) duizenburu eta, azalean, Bigarren Mundu Gerran Belgikan, Flandesen, erresistentziarekin bat

eginik jardun zuen Robert Musscheren historia da. “Heroi baten historia”, azalean.Alabaina, mamian, bizitzaz, heriotzaz, munduaz eta, oro har –eta, batik bat–,

adiskidantzaz ari da gure idazlea.

KIRMEN URIBE

«Poesiak narrazioaren bideaargitzen lagundu dit»

| MIEL A. ELUSTONDO |Argazkiak: Dani Blanco

Gerrako haurrak I“Gerrako haurren gaia inguruan ibili zait beti, txikitandik.Amak kontatuta dakit orduan gertatutakoa. Ondarroan bertan,Mikel Etxaburu lagunaren izeba bera ere Belgikan da, gerrakohaur joanda. Gaia ez zitzaidan arrotza, beraz. Behin, Bogotannintzela, Paulino izeneko gerrako haur batek esan zidan:‘Gerrako haurrei buruz idatzi behar duzu nobela’. Niri kezkaematen zidan, beldurra, gaiaz idaztea, konplikatua iruditzenzitzaidan, arriskutsua literaturan. Carmen Mussche ezagutunuelarik aienatu zitzaizkidan zalantza, kezka eta beldur guztiak.Argi ikusi nuen: ‘Hauxe da idatzi behar dudana, hauxe da kon-tatu nahi dudana Bilbao-New York-Bilbao haren ostean”.

2012KO AZAROAREN 25A 25�

ko. Horixe nahi nuen. Fikzioa idaztean badaarriskua mundutik urruntzeko, sasoi bateanizan zinen pertsonarengandik urruntzeko.Horregatik nahi izan dut neure barrura itzuli.Carmen Musschek egin zuen moduan egindut, barrura begira jarri eta bila hasi, iraganaden kutxa handi horretan bila. Eta, benetan,uste dut iragan horretan neure burua aurkitududala. Nobela honek min batzuk gainditzenlagundu dit, zauri batzuk ixten, eta berrizidazten hasteko balio izan dit, garai batean eznuen-eta idazten. Nik esan beharko banu,esango nuke Musschek berak lagundu didalaliburua idazten.

Zein duzu Mussche? Robert Mussche dugu,batetik, Bigarren Mundu Gerran Holandanerresistentziarekin konprometitu zen hura.

Bestetik, haren alaba dugu, Carmen, aitarenoroimena berreskuratu zuena…Biak dira izenburuko Mussche, aita, eta alaba.Eta Vic da Mussche, eta Roberten lagun Her-man. Liburuaren hasieran bertan esaten dutnork bere burua ez ezik, besteek ere egin egi-ten gaituztela, bizitzan batean eta besteanaurkitzen ditugun pertsonek egin egiten gai-tuztela. Esaterako, Robert bera bizirik dagoharen emazte Vicek hainbat eta hainbaturtean egin zuen oroimen lanarengatik, bate-tik, eta bestetik, berriz, Carmenek, alabak,oroimen hura berreskuratzeko egin zuen aha-leginarengatik. Carmenek, finean, kutxetansartuta zeuden liburu, eskutitz eta argazkiakberreskuratu zituen eta, aita hil ondoan ere,Robert “egin” zuen. Gauza ederragorik!Mussche da Robert, da Carmen, naiz ni neu.

«Konfiantza handiadaukat egiten arinaizen bidean».

2012KO AZAROAREN 25A 27�

KIRMEN URIBE - ERDIKO KAIERA

“Mussche naiz neu”…Bai. Ez nuke esango Robert Mussche beste-rik naizela, edo Herman Thiery baizik… Bie-tatik naiz. Adiskidetasunari buruz idaztekobalio izan dit lan honek, maitasunaz, aitatasu-naz, aitatasun ez biologikoaz, heriotzaz, lite-raturaz, literaturaren inguruan sortzen direnhaserre eta inbidiari buruz… Aukera handiakizan ditut. Batez ere Robert, Herman etaVicen historiak kontatzen ari naiz liburuan,baina azken urteotan neuri gertatu zaidana arinaiz kontatzen Mussche-n. Nobelako pertso-naien atzean ezkutatuta daude Aitzol, Nereaeta beste. Idazle baten biografian oinarritunaiz, fikzioa eginez eta neure buruaz jardute-ko. Oso baliabide emankorra begitantzenzait, benetan.

Arestian esan duzu alabak berreskuratu zuelaaitaren irudia, haren bizia, zu bitartekari zaituz-tela…Ez da gezurra. Carmenek esan zidan zikloa,honenbestez, itxi egin dela. Robert MusschekEuskal Herriko ume bat, gerrako haurra, hartuzuen Belgikan: Karmentxu. Etxean hartuzuten. Orain, aldiz, Euskal Herriko idazlebatek Robert Mussche hartu du bere literatu-ran, bere bizitzan, bere bihotzean txertatzeko.“Zikloa itxi egin da!”, ziostan CarmenMusschek, euskal idazle batek kontatubehar zuela historia.

Bilbao-New York-Bilbao ondoren datorMussche. Hark kondizionaturik otedator hau, haren itzalpean, menturaz?Hori nire bizitzatik eta lanetik kanpodago, errespetu osoz esanda. Ni neurebidea egiten ari naiz, gaztetatik jakin dut zeretorriko zen, idaztea. Liburuak bata bestearenondotik etorri dira, presarik gabe, neurebidean. Konfiantza handia daukat egiten arinaizen bidean, liburuak egin lezakeen zaratakukitzen nau, baina ez larregi, lasai idazten ohidut, jakinik bide luzea egin behar dudala, jaki-

nik hobetuz joango naizela. Baliteke inozoizatea konfiantza hori, baina horretan nago,konfiantza handia daukat neure ibilbidean.Harrerari dagokionez, Bilbao-New York…-ekharrera handia izan zuen, dela irakurleen alde-tik, sarien aldetik, itzulpenen aldetik… ezin

zaio hari gehiago eskatu. Oso liburuintimoa zen, pertsonala. Lehenengonobela nuen, on eta gaitz guztiekin.Ezin diot gehiago eskatu Bilbao-NewYork…-i. Zenbaiti ez zitzaion gustatu.Ondo da. Izan ziren zenbait erreakziolekuz kanpokoak. Ulertzen dituthoriek ere, edo ulertzen saiatzen naiz,testuinguruan jartzen, nahiz eta ados

ez egon. Asko ikasi dut handik hona, Bilbao-New York…-ek izan zuen harreratik, onetiknahiz txarretik, bietatik.

Lehen nobelak mundua ibiltzen jarri zintuen,idazteko tailerretik aparte zinen beti edo gehie-nean, baina ibili behar horrek ekarri zuen hil

Gerrako haurrak II(Mussche, pasartea)

“—Zergatik kontatu nahi duzu Robert Musscheren historia?–artez galdetu zidan Marcek, afaldu ostean egongelan biokbakarrik geratu ginenean–. Badakit Medellingo festibaleanJulio Flor kazetariak Karmentxu Cundini buruz hitz egin zizu-la, eta baita Roberti buruz ere. (…) Baina, kontatu egidazu,zein da zure nobela idazteko sakoneko arrazoia?

Ezustean harrapatu ninduen Marcen galderak, bidaiez edopolitikaz nahiko azaletik eta umorez berbetan jardun ondorenetorri baitzen.

—Hilabeteak neramatzan ezer idatzi gabe –esan nion–, etahurrengo liburua nolakoa izango zen ere ez nekien. Nire lagunmin baten heriotzak erabat galduta utzi ninduen. Hura galdu etaalabatxo bat etxean, dena aldi berean. Noraezean sentitzen nin-tzen, alde batetik pozik, bestetik triste. Ezagutzen nituen gerra-ko umeen kontuak, betidanik piztu zidaten arreta euren bizipe-nek, baina oso zaila egiten zitzaidan behar bezala kontatzea”.

«Sakon-sakonetik naizeuskalduna, nirehizkuntza, nire kultura,nire jatorria zaindu nahi ditut»

28 � 2012KO AZAROAREN 25A

ERDIKO KAIERA - KIRMEN URIBE

biko egonaldia aurtenKaliforniako Sausaliton.Hantxe ondu duzuoraingo lana.Emankorra izan zenSausalitokoa, bai hori-xe. Hantxe egin nuenMussche-ren lehenengoidatzaldia, hantxe hasieta bukatu nuen libu-rua, halako sukar batekhartuta! Kontatzekogogoa nuen! Harrezke-ro, hona itzuli etaberridatzi besterik eznuen egin! Uste dutnobela bat idazketaaskoren ondorio dela,idazketa eta berridaz-keta nahitaezko direla.Sausaliton nintzela,berriz, bakarrik nengo-ela, eta kanpoan, zau-riak sendatzen asmatunuen. Bakarrik eta kan-poan. Egia esan, geroeta gehiago gustatzenzait neure buruarekin bakarrik egotea. Ezdakit arazoa den ere! Kar, kar, kar… Sausali-ton, han zen idazle batek esan zidan: “Idatzilehenengo pertsonan, idatzi labur, idatziazkar”. Kasu egin nion. Kalifornian, izan ere,neure gogoko idazle eta literatur munduare-kin egin nuen topo, AEBetako XX. mendekoliteraturarekin bat egin nuen, baita gaur egunidazten denarekin ere. Hor da, esaterako,Dave Eggers idazlea, kaliforniarra, eta harenlana, What is What? (Zer da zer?), adibidez.Afrikatik joandako immigrante baten bizitzakontatzen du, lehenengo pertsonan. Lehe-nengo pertsonan. Biografian oinarritzen da,literatura egiteko. Joera narratibo horrek era-gina izan du nigan, eta konfiantza ere emandit Bar Puertotik hona egiten ari naizenbidean –biografia, fikzioa, errealitatea...–;Kalifornian ere oso gauza estimatua delaikusi nuen-eta.

Mussche-n, itzulpen lanetan ari da Robert aldibatean. Dio narratzaileak Roberten gainean:“Gustuko du erbesteko hizkuntza horietan esa-ten dena bere hizkuntzan berresatea, inorkzanpatu gabeko lurralde batean sartzea bezala-koa da berarentzat. Itzulpengintzak paisaiaezezagunetara zabaltzen dizkio leihoak edo,gauza bera dena, egundo idatzi gabeko esal-dietara”. Zer diozu zeure lanen itzulpenez?Utzidazu esaten, lehenengo, Robertek neder-landeraz idazten zuela, oso egoera txarreanegon zen hizkuntza. Ispilu bat izan dut hori,

euskal idazle batek Robertek antzeko sentilezakeelako. Hark, ikasteko, itzuli egiten zuen,literatura unibertsaletik. Etxean egina dutsaiakera, ikasteko. Itzulpenez, berriz, esangodizut oso zaila dela inoren lanak beste hizkun-tza batera itzultzea, eta lortzen denean, pozikegon behar dugula. Benetan da zaila, benetanda aberasgarria euskarazko lanak beste hiz-kuntza batera itzultzea. Uste dut Mussche itzu-liko dela, eta kanpoko irakurleak bere buruaikusiko duela nobelan. Baita Bilbao-NewYork…-en ere. Japondik etorri berria naiz, etahan oso gertuko dute nobela hori: arrantza-leen bizimodua, gerrari buruzko gogoeta.Japonen ez da hitz egiten Bigarren MunduGerrari buruz. Nami Kaneko itzultzaileakesan zidan beraren amonak sekula ez duelahitz egin gerraz, ezer kontatu gabe hilko dela!Itzulpengintza ezinbestekoa da, eta nik neukeuskarara itzulitako –oso ondo itzulitako–,hainbat liburu erabili ditut Mussche idazteko.

Zer diozu gaztelaniazko irakurleaz? Harenganahurbiltzen saiatu zara, hainbat keinu eginakdituzu…Aspaldi gabiltza Euskal Herrian bizi den ez-euskaldun horrengana iritsi nahian, hurrera-tzen. Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, AnjelLertxundi... saiatu dira. Horrek, dena den,interferentziak sortzen ditu. Aurreko lanarenkarietara Campos Eliseos antzokian egingenuen aurkezpena, Seix Barral etxeareneskutik. Jende asko bildu zen bertara, erdal-

2012KO AZAROAREN 25A 29�

KIRMEN URIBE - ERDIKO KAIERA

duna. Gaztelaniazko egunkarietan ere hain-bat agerpen egin ditut, jende horrenganahurreratu nahian, euskal literatura ikusgarriegin nahian. Horrek, ordea, atzealdea babe-sik gabe uztera eraman nau, nire betiko jen-dea nahastuta ikusi dut, eta ez dut horrelako-rik nahi, nire betiko jendea zaindu nahi dut.Sakon-sakonetik naiz euskalduna, horixenaiz batez ere, horixe zaindu nahi dut, nirehizkuntza, nire kultura, nire jatorria…Durangoko Azoka batean, EdortaJimenezekin berriketan Palentzia-ko Etxean eta Bilbao-New York…-en zarataren erdian. Batek eta bes-teko kritikak, blogetan esanzirenak liburuaz, eta niri buruz!Eta horretan, Durango hartan,Edortak esan zidan: “Euskal lite-raturan nahi zaitugu”. Isilik geratunintzen. Orain, eskerrak ematendizkiot Edortari.

“Euskal literaturan nahi zaitugu”. Bogotan,Ganten, Bartzelonan, Japonen… ibil zintezke,euskarazko literaturan zaitugulako.Horixe. Baten batek pentsatuko du literaturindustria handiaren eraginez nabilela hemeneta munduan, hizkuntza batean eta besteannire lanak itzulita, baina ez da horrelakorik.Agentzia-lan gutxi, diru-laguntzak bakan…Horren atzean ez dago literatura maite duenjende askoren gogoa besterik. Dela Bitarteanheldu eskutik, dela Bilbao-New York… horrelaitzuli izan dira. Horrek ikaragarri estutu duliteraturarekiko dudan lotura. Gainerakoan,ez dut uste euskal literaturan aberastu denidazlerik dagoenik. Ez dut uste. Esker txarre-koak ere izan garela esango nuke.

Esker txarrekoak, euskal idazleekin, esan nahiduzu?Bai. Gogoan dut Xabier Leteri Sautrelan egingenion elkarrizketa. [Hasier] Etxeberria zengaldezka. “Damu bat?”, Etxeberriak, eta

Leteren erantzuna: “Gabriel Aresti oso gaizkitratatu genuen”. Uste dut horretan segitzendugula, euskal idazleak gaizki tratatzen. Ares-ti, Mirande, Atxaga… gaizki tratatu ditugu,maltzur jokatu dugu askotan eta askotan.

Poesiarekin loratu zinen euskal literaturara,narrazioaren bidean zabiltza aspaldi. Eta Kir-men Uriberen poesia?Poemak idazten ditut, tarteka. Poesiaren den-

bora beste bat da, hala ere. Krista-laren denbora da. Poliki sortzendira poema onak. Errespetu han-dia diot poesiari, horregatik arinaiz mantso idazten. Bitartean,poesiak narrazioaren bidea argi-tzen lagundu dit, zer kontatu, nolakontatu, zer utzi irakurleari esangabe –berak irudika dezan–, isilu-neak antolatzen, analogiak sor-tzen… Esango nuke nobela onakpoesiaren distira behar duela. Poe-

sia eta nobela ez dira elkar joka ari. Nobelagi-le onak poeta ona ere badu bere barruan.

Amaitzera gatoz, eta esan dezadan, oraindozena bat urteko zure liburu-asmo bat gogo-an: Mussche da Dos amigos? Bukaera da?Kitatu duzu zorra?Bai, Mussche hau harako Dos amigos hura da.Adiskidetasuna. Aitzol [Aramaio], oso pre-sente… Zauria ixten lagundu dit. Gazte nin-tzenean ez nuen sinesten literatura terapeuti-koa izan zitekeenik, baina orain jakin dutsendabide ere izan litekeela. Nobela honeklan hori egin du nigan, behintzat. Hor daAitzolen galera, eta hor da nire sentipen hura:paradisutik bota izan banindute bezala senti-tu nintzen garai batean, euskal literaturarenbarruan sortu ziren interferen-tziak eta beste. Bota nindutelasentitu nuen. Mussche-k bi zaurioksendatzen, arintzen, ulertzenlagundu dit… Ulertzen. n

«Baten batek pentsatuko duliteratur industriahandiaren eraginez nabilelahemen eta munduan,hizkuntza batean etabestean nire lanak itzulita,baina ez da horrelakorik»

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

2012KO AZAROAREN 25A�30

1934AN ARGITARATU ZITUEN Mayi Ariztia sarata-rrak herri ipuinak biltzen dituen liburu hau. Aitzin-solasean ageri zen bezala, Josepe Amorena izeneko“lauetan hogeita bi urteko xahar maite” batengan-dik jaso zituen ipuin gehienak, bederatzi zehazki,eta “harritzekoa da zer memoria izaten duten bate-re irakurtzen eta izkiriatzen ez dakiten horiek: libu-ruetan deusik ezin ikasi, eta beti oroitzen beren ain-tzinekoengandik aditu dituztenez!”.

Mayi Ariztiak 15 ipuin batu zituen liburuan etaorain, Patxi Zubizarretak egokiturik, berriro gozaditzake irakurleak antzinako istorioak irakurriz,gure arbasoen kontuak ezagutuz. Are gehiago, libu-ru honetan Maite Gurrutxagaren irudi ederrekbalio erantsia ematen diote berez biziki estimatu etamaite dugun lanari.

Liburuko istorioetan oso estilo eta narrazioezberdinak aurki ditzake irakurleak, badira arimaeta deabruen istorioak (lehenengo ipuinean bertan,Mutil baten istorioa, agertuko zaigu Ama Birjina pro-tagonistari laguntzen), herri ipuinen kutsukoak,Axularren arokoak… batzuk ezagunak izango zaiz-kigu, beste batzuk, berriz, harrigarriak.

Zubizarretak, liburuari eginiko hitzaurrean, hona-ko hau dio: “Egokitze hau sortzailea den bezala sun-tsitzailea ere bada. Hala geratu da orain (…) ipuino-tako zenbait erreferentzia eta aipamen (…)

zaharkiturik geratu dira, eta desagertu eta horiekbeste molde batera ematen ahalegindu naiz, berrego-kitzen edo, kasu bakar batean, ezabatu ere egindut”. Hain zuzen, erlijio pisu horren arintzea edo,nabari daiteke Mutil gaixo baten eta neskatxa baten isto-rioa ipuinean, jatorrizkoan, Mutil gaixo baten eta Birji-na Maria neskatxaren ixtorioa baitzen.

Edonola ere, aldaketek testua gaurkotu eta ira-kurketa erraztu egin dute, gaurko irakurleari hurbil-duz, eta horrela, antzinako ipuin hauek guregana-tzeko aukera paregabea eskainiz. Amattoren uztahonetan, besteak beste, geroago Barandiaranekjasotako istorioen antzekoak aurki ditzakegu (Aro-tzaren istorioa edo Arttoren istorioa), edo AzkuerenOndo eginak zer merezi daben ipuinarena, oraingoan,baina arabiar kutsua duelarik.

Sarritan aipatu izan dugu euskal tradizioarenaberastasuna, ahozkotasunak izan duen garrantzia.Horren adibide bat dugu tradizioko testu ederhauek biltzen dituen liburu hau, baita aukera ederralehena eta geroa, tradizioa eta modernitatea, gurearbasoak eta haurrak elkartzeko ere. Eta, hau guztihau, ipuin batean amaieran ageri denbezala, “Eta hala ez bada, hala gertadadila”. n

Xabier Etxaniz Erle

Amattoren uztaMayi Ariztia

Ilustrazioak: Maite Gurrutxaga. Egokitzailea: Patxi Zubizarreta. Alberdania, Erein, Igela, 2012.

Haur eta Gazte literatura

Iragana gerorako

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

� 312012KO AZAROAREN 25A

KANPAZAR mendatearen bi aldeetan, Leintz bailaraneta Durangaldean, gazteriak aspaldidanik izan dupunk-Oi! musikarako zaletasun berezia. Testuinguruhonetan ezagutu eta kokatu nuen nik Elorriokotalde hau, artean Ihesbide izena zuenean. Hastape-netan eten handiko ibilbidea izan zuen beste hainbattaldetan aritutako lagunen proiektu honek, eta sen-dotasuna hartzen hasi zenean taldeko baxu jotzaileaespetxeratu egin zuten. Eraso horren aurreanbaxuaren lekukoa eta mikrofonoa beste lagun asko-rekin altxatuz, Iheskide izena hartu eta diskoa gra-batu zuten. Izugarrizko harrera izan zuen.

Ordurako argi geratu zen punk-rock errebeldeaegiteko sortutako taldeak aipatutako etiketarenestalpetik askatu, Gipuzkoa eta Bizkaia artekomuga psikologikoa erraztasunez gainditu eta gogorekingo ziola etorriko zen guztiari, etsaiari gogoregiteko asmoz. Hala, Tronpi askatu eta …Irabaziarte diskoa prestatzeari ekin zioten.

Iheskideri izena eman zion lanari jarraipena–jarreraz eta estiloz– emanez, oraingoan ere eraku-tsi dute taldeak aukeratutako punk-rock errebeldedeitura estilistikoki oso irekia dela eta Oi! musika-ren lagun arteko taberna-koroetatik harago doala:kantuetako asko oso gitarrero eta rock-and-rollero-ak dira, Eskandinabiako taldeak ekartzen dituztegogora; Ingalaterrako 77ko punkaren irmotasun

eta berezko letxe-txarra ere barneratzen jakin dute,NCC donostiar talde beteranoak egin ohi duenbezala; eta urrunago ausartuz, hard-rocka eta Ale-maniako punkaren berezko melodia malenkonikoauztartzen ere jakin dute. Ez da makala!

Gainera, Euskal Herriko punk-rock eta rock-and-roll eszenan mugitzen diren talde gutxik beza-la, ez dute inoiz pentsatzen dutena azaleratzekobidezidorrik hartu eta mezu zuzenenak emateaaukeratu dute amildegian behera balazta gabe jaur-tita aurrean jartzen zaienen kontra. Topikoen bene-tako garrantzia –orain ez bada, noiz?– errebindika-tzeko idatzitako hitz gezidunek iraultza, espetxea,lobby jeltzalea, gose greba, sakabanaketa eta maita-suna dituzte gai nagusi, barru-barrukoari jarraituta.

Aipatutako mugak apurtu izanaz gain –eta aurre-rago etorriko direnak– taldeak lortu du gazte –etaez hain gazte– ugari jarraitzaile izatea; eta horrekinbatera, taldearen mezua zabalduaz bat, datozenbelaunaldiei ondo jorratutako musika estilo gogorbaina esanguratsuak hurbiltzea. Talde kontsekuen-tea da –batzuek panfletario deituko dute–, diskoakzuzenekoetan saltzen dituzte eta ukoegiten diote beraien lana dendetanzabaltzeari.

Iker Barandiaran

Topikoa da benetan errebeldea

...Irabazi arteIheskide

Mauka, 2012.

32 � 2012KO AZAROAREN 25A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Frantziako presidentetzarakoazken hauteskundeetan, UMPkohautagai bat honela mintzatuomen zen Bretainiako herrixkabatean:

– Ni frantses jaioa naiz! Niregurasoak frantsesak ziren eta hez-kuntza frantsesa eskaini zidaten!Nire izaera eta nire nortasunafrantziar autore eta pertsonalitatehandien gerizpean osatu ditut!

Frantziako enpresa batentzat egindut lan nire bizitza guztian! Fran-tzian egin ditut nire opor guztiak.Frantziar jaio nintzen, frantziargisa bizi naiz eta frantziar hilkonaiz!

Eta entzule batek:– Eta zure bizitza guztian ez

duzu inoiz inolako anbiziorikizan?

8 5 3

4 7 2 9 3

7 3

4 7 1

3 2 4 6

1 9 2

3 9

5 7 3 2 6

6 7 8

2 8 4 5 3 7 6

1 5 9

7 3 6 2

6 9 2 5

5 1 3 4

6 1 5 2

4 3 8 7

9 5 2

1 7 3 5 6 4 9

Erraza Zaila Zeharretara eta goitik behera,hitz bera.

1.-Itsas ugaztuna. 2.-Uste. 3.-Luzaro.4.-Indarkeriaz ekin. 5.-Etxe multzoa.

B A K

T A

O

E R

A

J A R R

R D

I T Z

Z I

A

R A

I

A I T Z

E B

K U

E H

L

B

E

A I L E

R E

E I

A N

N

H

R

I E N T

K O

A H I

A

K

D I

D

Z I A

E L A,

E R I

H A

A

B E

I Z U G

P A Z

A R R

P O

I

T O

I

O R K E

T Z E

A, E

G

T

A K

K

R I A.

O E

A O

N D

Z

A I

G O S K

B

A K

T

A

O

E R

A

J A R

R

R

D

I

T Z

Z

I

A

R A

I

A I T Z

E B

K

U

E

H

L

B

E

A I L E

R E

E

I

A

N

N

H

R

I E N

T

K

O

A

H I

A

K

D I

D

Z I A

E L A,

ER I

H

A

A

B E

I Z U G

P A Z

A

R R

P

O

I

T O

I

O R K E

T Z E

A, E

G

T

A K

K

R I A.

O E

A O

N

D

Z

A I

G

O S K

Koka ezazu pieza bakoitza dagokion tokian eta Pierre HazanHarremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak esandakoesaldi bat irakurriko duzu.

Puzzlea

Sudokuak 5x5

Kike Amonarrizen umorea

Diputatua Bretainian

Soluzioak

91

28

45

37

6

36

42

17

59

8

75

89

36

42

1

43

76

98

21

5

52

91

73

86

4

68

14

52

73

9

24

63

89

15

7

89

57

21

64

3

17

35

64

98

2

98

51

63

47

2

64

18

72

59

3

72

34

59

61

8

26

45

87

93

1

39

72

14

85

6

15

89

36

24

7

81

67

45

32

9

57

93

28

16

4

43

26

91

78

5

Erraza

Zaila

Pu

zzle

a:

“Bak

oitz

ak u

lerta

razi

beh

ar d

ie be

re ja

rrait

zaile

ei na

hike

riaha

ndia

beha

rko

dela,

paz

ientz

ia iz

ugar

ria,

eta

ozto

poak

gain

ditz

eko

egos

kork

eria”

.

5x5:

1.

Bale

a. 2.

Abu

ru. 3

. Luz

az. 4

. Era

so. 5

. Auz

oa.

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA

� 352012KO AZAROAREN 25A

SASOIA HALAKOA eta hau da haufruituaren emana! Makatza edoudarea (Pyrus sp.) antigoalekoaizango da, baina aspaldi hartakofruitu gehiago ere bada guremendi eta erriberetan.

Mendiko angulak ere deitzendituzten zizahoriak biltzeko garaioneneko gurbitza da horietakobat. Hurritz makila mozten denazaroko ilgorako gurbitza bezala-ko fruitu gutxi. Fruitua heltzenduen eran, batera hurrengo urte-ko fruitu bilakatuko diren loreakirekita ditu. Gurbitzaren sasoibetea hauxe da, azaroko ilgora;itsasoaren kresala usaintzen dutengure inguruko basoetan behinikbehin, bai. Gurbitzaren gurbeapinporta esferikoa da, hasieranhori gero gorri eta urdintzeanbeltza. Kolorearen gorria belztenzaionean dago gozo. Pinportak ezdu azal leun bilkorrik, ile mami-tsuz osatua dago. Hori dela eta,ile tankerako horien artean heze-tasuna erraz sartzen da, fruitua-ren azukreak alkoholera hartzi-tuz. Ez du alferrik gurbe honekmozkorgarri ospea. Mozkorra etaburuko mina eragiten ditueladiote, irudipena suspertu eta lilu-rabidean barrena eramango zai-tuen koxkor haluzinogenoa delaesan beharrean. Bere izen zienti-fikoak ederki omen dio, Arbutusunedo, banaka bakan jan beharre-ko fruitua ematen duen zuhaiz-

txoa. Banaka janez gero asko jate-ke, eta horiekin ardo eta uxualakegiten dira. Nik, lasai jateko;behingoz lilurabidea ezagutzeazgain, osasunean mesede asarreabaitakarkizu. Bere osagaiek onugari sortzen dute, baina batezere hiru aipagarri: odoleko azukreeta kolesterol mailak jaistea etailearen erortzeari aurre egitea.Ileari euste horretako lanak era-gingo ote du egozten diotenburuko min hori?

Joan den igandean Aralarmendiari so egiteko begiratokigustukoenetako batean izan nin-tzen, Baliarrainen. Mendi kare-

tsuen altzoan dela ezin uka,herripeko meategietatik aterata-ko troska dotorez eginak baitau-de eliza eta aldameneko ostatuetxearen horma dotoreak. Bai etabaserri etxe askotakoak ere, agi-danean. Herrigunean ber tandagoen erretoretxeko hormarenkontra bi zuhaitz daude, zeruare-kin lotura argia duen altzifrea,baina sasikoa, sasi-altzifrea (Cha-maecyparis lawsoniana) eta gurbi-tza. Kaskasoila otezen erretorea? Ala, gubesteon l i lurabideberetik ibiltzen al diraapaizak ere? n

Baliarraingo erretoretxea.

JAK

OB

AE

RR

EK

ON

DO

Kaskasoilaren lilurabidea

36 � 2012KO AZAROAREN 25A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA | JOXERRA AIZPURUA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

URTETAN PALESTINAKO buruzagiaizan zen Yasser Arafat 2004an hilzen. Azken urteotan handituz joanda haren heriotza eragindakoa izanzelako zurrumurrua, eta horrenondorioz ikerketa berezia jarri daabian. Azaroaren 13an Arafatengorpuzkinak atera zituzten hilobi-tik, eta azaroaren 26tik aurreraaztertuko dituzte.

Heriotza nolakoa izan zen iku-sita gero eta indar handiagoa har-

tzen ari da lider palestinarra polonioz kutsatua izan zela dioen teoria; baina,zortzi urte eta gero, posible izango al da polonio arrastorik lortzea?

Polonioa uranio mineraletik ateratzen da. Marie Curiek isolatu zuenlehen aldiz, eta bera izan zen, hain zuzen , polonioz kutsaturik hil zen lehenpertsona ezaguna. Polonioa 10.000 aldiz erradioaktiboagoa da beste edo-zein substantzia baino, eta nahikoa dira mikrogramo gutxi batzuk heriotzaeragiteko. Gibelari, urdailari, giltzurrunei eta hezur-muinari erasotzen die,besteak beste. Zortzi urte igaro ondoren hezur-muina da erabat desegingabe iraun dezakeen gorpuzki bakarra.

Ikerketak bizpahiru hilabete iraungo duela uste da. Polonioaatzemanez gero, zigarroak erretzetik ote datorkion edo kanpo-tik eragindakoa izan den zehaztu behar da, ez baita ahaztubehar tabako erretzaileek polonioa dutela beren gorputzetan. n

Zelula kantzerigenoekzelula osasuntsuenlaguntza duteBartzelonako IRB institutukoikerlarien arabera, kolonekominbiziaren kasuan kantzerige-noak ez diren zelulek sortzendute metastasia. Antza denez,zelula osasuntsuek minbizi-zelulak inguratu eta ezkutatzendituzte.

ttiki.com/44368(Gaztelaniaz)

Dinosauro ezezagunaaurkitu duteHegoafrikanOrain 200 milioi urte bizi izanzen eta belarjalea zen. Ez zenailegatzen metro erdiko luzera-ra, eta pisua katu batena bainotxikiagoa zuen. Ezaugarri harri-garriena, ordea, ahoko bi letaginzorrotzak dira, logikoagoak bai-lirateke haragijale batenganbelarjale batengan baino.

ttiki.com/44369(Gaztelaniaz)

Muskerren birsortutakoisatsak zaharrendesberdinak diraArizonako (AEB) bi unibertsi-tatetako ikerlari talde batek mus-kerren isatsak aztertu ditu. Jaki-na da muskerrek isatsa galduzgero birsortzeko aukera dutela,baina aipatutako ikerlariek beha-tu dutenez, sortutako isatsberriak ez dauka zerikusirikzaharrarekin.

ttiki.com/44370(Gaztelaniaz)

Polonioak hil al zuen Yasser Arafat?

UWINGU elkarte estatubatuar bat da,astronomia zaleak biltzen dituena, etaaurkitzen diren planetei izena ezar-tzeko eskubide aitortua du. OGLE-2005-BLG-390Lb, esate baterako.Antza, sozietateak dirua behar dubere proiektuak aurrera eramateko,eta gonbitea egin digu mundu osokoherritarroi, planetentzat izenak pro-posa ditzagun. Proposamen bakoitzeko dolar baten 99 zenti-mo ordaindu behar dira.

Zeurea proposatu nahi baduzu, ttiki.com/44367 webgu-nean egin dezakezu. n

Planetentzat izenak proposatudolar baten truke

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA

2012KO AZAROAREN 25A�38

ZERNIKOW (ALEMANIA), 1992ko udazkena. Alemaniakogobernuak hiru urte lehenago batutako herrialdearenlurralde osoko airetiko argazkiak ateratzeko agindu zionaireko ejertzitoari. Eta argazkiak aztertzeaz arduratuziren unibertsitateko ikasleek aurkikuntza bitxia eginzuten: Brandenburg eskualdeko Zernikow udalerrikopinudi batean, laritzezko esbastika erraldoia ikus zite-keen. Ia 60 metro koadroko azalera hartzen zuten 100laritzek osatzen zuten esbastika, eta udazkeneko zenbaitastetan soilik ikus zitekeen, orduan baino ez baitzirenbereizten laritz horixkak inguruko pinuetatik. Esbastika itzelaren jatorria ez dago garbi. Badirudizuhaitzak Schmidt izeneko basozain batek landatuzituela, baina noren aginduz? Zergatik? Eta noiz? Zen-baiten ustez, inguruko enpresa-gizon batek AdolfHitlerri bere 49. urtebetetzean egindako oparia izan zeneta, beraz, 1938an landatu zituzten laritzak. Beste ber-tsio batek dio ekimena Schmidtena berarena izan zela,eta Hitlerren Gazteriako kideen laguntza izan zuelaoparia prestatzeko. Beste teoria batek ere tokiko enpre-

saburu bat du protagonista, baina oso bestelako arra-zoiak ditu oinarri: 1937an enpresaburua BBC irratiaentzuteagatik salatu eta kontzentrazio esparru bateraeraman omen zuten; inguruko biztanleek, beldurtutaeta erregimenarekiko leialtasuna erakutsi nahirik, sinbo-lo biziduna altxatzea erabaki omen zuten.

Kontuak kontu, airetik eta urteko egun jakin batzue-tan soilik ikus zitekeenez, nazien gurutzeak 60 urtebaino gehiago iraun zuen. Tokia nazien jarraitzaileberrien erromesaldi edo kultu gune bihur zitekeelako-an, 1995ean Alemaniako gobernuak 100 laritzetatik 47eraustea erabaki zuen, sinboloa desitxuratu asmoz.Baina ez zen nahikoa izan, eta 2000. urteko azaroaren14an zenbait komunikabidek Zernikoweko basoanegindako argazkia –goian jaso duguna– argitaratuzuten, gainerako laritzek oraindik ere esbas-tika osatzen zutela erakutsiz. 2000. urtekoabenduaren lehenean beste 27 laritz moztuzituzten eta, azkenean, 60 metroko ezkutu-ko esbastika betiko ezabatu zuten. n

Eraikin musulmanetara sartzeko ate birtuala3D MEKANLAR turkiar webgune pri-batuak 200dik gora eraikin musul-man birtualki bisitatzeko aukerazabaldu du, www.3emekanlar.comhelbidean. Turkiako monumentuezgain, beste hainbat herrialdetakoislamiar eraikinen barru nahiz kan-poaldeko 360ºko argazki panorami-

koak biltzen ditu guneak. Gainera,Istanbuleko Topkapi jauregiko etaMeskita Urdineko (argazkian) bisi-taldia xehetasun handiagoz egin dai-teke, gainerako eraikinetan bisitariakikuspuntu bakarra baitu, eta bi horie-tan, aldiz, nahi adina (hamalau etahamar, hurrenez hurren). n

AFR

IDI

INN

Ezkerrean, Adolf Hitler, 1938an,Nurembergen egindako desfilebatean. Goian, Zernikowekoesbastika 2000. urteko azaroan.Esbastika erraldoia Führer-ariurte hartan egindako oparia izanzela dio bertsio zabalduenak.

Arrastoak

Esbastika, udazken koloretanBR

EV

EH

IST

OR

IAD

EH

ITL

ER

2012KO AZAROAREN 25A 39�

TERMOMETROA

| AXIER LOPEZ |

Testua eta argazkiak

Pinpilinpauxak egun ez luke hegan egingo, atzo arrautza edo beldarra izan ez balitz. Aurretikzer izan den ez badaki ere, etengabeko eraldaketaren ondorio ditu gaurko gaitasunak. Baina zer

gertatuko litzateke mitxoleta gazte horrek iraganean egindakoa gogora ekarri, aztertu etaetorkizunaren mesedetan jarriko balu? Erantzunaren zantzuak eman dizkigute Tximeletakproiektuko kideak diren Ander Perez eta Alaia Martinek Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

TXIMELETAK GAZTE PROIEKTUA

«Sakonean mantentzen denzerbaitek etengabe bultzatzen

du gazteria aurrerantz»

40 � 2012KO AZAROAREN 25A

TERMOMETROA - TXIMELETAK GAZTE PROIEKTUA

Zer da Tximeletak eta nondik abiatuda proiektua?ANDER PEREZ. Tximeletak Topa-tu.info-k martxan jarri duen egitas-moa da. Komunikazio proiektuakeraberritze prozesu batean murgil-tzeko erabakia hartu du, batetikEuskal Herriko gazte mugimenduaeraldatze fasean dagoelako, eta bes-tetik, gaur egungo komunikazioohiturei hobeto egokitzeko. Bideberriari ekin aurretik, eta eraginkor-tasunez burutzeko, iraganean egin-dakoa kontuan hartu behar delaikusi genuen. Hau da, atzera begirajartzea, aurrera begirako perspekti-ba osoa izan dezagun. Tximeletakariketa horren emaitza da.

Dokumentala izango da proiektuarenazken emaitza, ezta?A. PEREZ. Bai, azken hiru hamarka-detan gazte mugimenduak burututa-ko ekimen eta borrokak bildukodituen dokumentala. Gazte mugi-menduak izan duen bilakaerak Eus-kal Herrian utzitako fruituak jasokoditu. Ez da dokumental hutsa izan-go, ordea. Elkarlana bultzatu nahiizan dugu. Gazteei deia luzatu dieguherrietatik materiala eta informazioabidaltzeko eta hala, denon arteanmemoria berreskura dezagun.

Gazte mugimenduko bideoak, argaz-kiak, pegatinak… biltzen aritu zare-te. Zailtasunak izan al dituzue motahonetako materiala eskuratzeko?A. PEREZ. Material dezente helduzaigu bide anitzetatik eta jendeaskoren laguntzari esker.

ALAIA MARTIN. Kontuan hartubehar da mugimendu hori garai

batzuetan legez kanpo bizi izandela, eta beraz, material hori lor-tzea ez da hain er raza izan etaarreta handiagoa jarri behar izandugu.

A. PEREZ. Guk, asko bilduta ere,ziurrenik hartu duguna ez da gaztemugimenduan egin den lan guztia-ren lagin bat baino. Eta horrek, hainzuzen ere, erakusten du gazte mugi-menduaren aberastasuna, azkenurteetan zenbat eta zenbat gauzaegin diren.

A. MARTIN. Bildu dugun materiala-ren kantitateak zein aniztasunakbenetako mugimendu baten etaegiazko borroka zabal eta koloretsubaten lekukotasuna ematen du nola-bait.

Izen hippie xamarra aukeratuduzue…A. MARTIN. Tximeletak, huts-hutsean esanda, beharbada ez daorain arteko gazte borroka aurreraeramateko moldeei zuzenki atxikiden hitz bat, baina uste dugu esen-tzian, tximeleta batek sinbolizatulezakeen guztiaren baitan, badelaadierazgarria edo sinbolikoa. Txi-meleta ez delako izaki mistiko magi-ko hippie huts bat. Eraberritze pro-zesua da, etengabeko aldatzea da.

A. PEREZ. Tximeletak transforma-zio propioa bizi du, baina prozesuhorretan zehar sortzen den izakiberri edo izate modu bakoitza ez daezer aurrekoa kontuan hartzen ezbada. Beti da aurrekoaren bilakaeraedo ondorioa. Azken hiru hamar-

Denok maite dugu gure herria, baina aukeran, nahiago EUSKARAZ!

Dokumentalean agertuko diren pertsona guztiei azken galdera bera egin diete:"Hitz bakar batean zer da Euskal Herriko gazte mugimendua zuretzako?"Erantzuna ematea galdetzea bezain erraza ez dela egiaztatu ostean, Martinek“energia” erantzun digu eta Perezek “kideak”.

2012KO AZAROAREN 25A 41�

TXIMELETAK GAZTE PROIEKTUA - TERMOMETROA

kadetan gazte mugimenduaketengabeko eraldatzea bizi izandu eta aldaketa oro ez da inoizhuts-hutsetik eman. Erabakibakoitzak oinarrian izan duaurretik izandakoa.

A. MARTIN. Garaietara egoki-tzeko gaitasun hori islatzen duenanimalia bezala ikusten dugu.Trantsizio momentu honetaneta atzera begiratzeko etapahonetan metamorfosi gaitasunhau adierazgarria izan zitekeelaikusi genuen.

Elkarrizketak dira dokumentala-ren oinarri. A. PEREZ. Gazte mugimendua-ren borrokak aurre egin beharizan die hainbat testuinguru,garai politiko eta sozialei, etaberaz, ezinbestekoa iruditzenzitzaigun garai ezberdinetakojendearen adierazpenak jasotzea.Honez gain, gazte mugimenduaanitza da, eremu askotan izan dapresente eta lan-eremu adieraz-garrienen lekukotasunak jasoditugu.

A. MARTIN. Izatez, nahiko zailada hainbeste partaide izandituen eta 30 urtetik gorakobizitza duen mugimendu edoborroka batez dokumentala egi-tea. Ertz askoko lana da. Gureikuspegia eman nahi izan dugueta horrez gain, gugan ez zeu-den kanpoko ikuspegiekin elika-tu dugu. Nolabait lan hau guz-tiona izan zedin edo ahalik etaosoena behintzat.

A. PEREZ. Adibidez, batetikbadauzkagu duela 30 urte gazteborrokari lotu zitzaion jendea-ren adierazpenak: Josune Man-terola, Mikel Zubimendi, MikelEtxaburu edo Maitane Intxau-rraga, eta bestetik; Jon Telleriaedo Aitziber Plazaola militantegazteenak. Lan-eremuei dagoz-kienez, intsumisioaren borrokanmurgildutako Gotzon Iparragi-rrerena, gaztetxeen borrokanburu-belarri ibilitako Bea Arana-rena, ikasle mugimenduarenlekukotza eman duen Igor Arro-yorena...

Tximeletak.net webguneak lantresna garrantzitsua izan duzue.A. PEREZ. Bai. Gaur egun ez danahikoa etxe barruan dokumen-tal bat produzitu, kaleratu etagazteriari amaituriko produktubat ematea. Prozesua bera kon-tatu nahi izan dugu eta uneanune egiten ari ginena azaleratudugu webgunearen bitartez.Elkarrizketak egin ahala hauenzatiak sareratu ditugu eta horrelagure lanaren erakusgarri bilakatudugu tximeletak.net.

Ariketa zaila bada ere, orain arteegin dituzuen elkarrizketen arteanzer nabarmenduko zenukete?A. MARTIN. Eremuen zeingaraiaren arabera ñabardurakizan dira. Izan da jendea oso erapertsonalean hitz egin duena etaperspektiba handiz hitz eginduena. Egon da kritika eta auto-kritika puntu bat azaleratu duenjendea ere. Elkarrizketen anizta-sun horrek berak eman dio kolo-rea lanari eta collage polit batosatu da. Denon artean ikuspegizabal bat ematea bideratu dugu.

Garai eta esparru anitzeko mili-tanteen adierazpenak izanik,ezberdintasunak ala bat-etor-tzeak azaleratu dira gehien?A. PEREZ. Guzti-guztiek gaztemugimenduko parte izateak per-tsonalki eman diena azpimarratudute. Denek, eta hemen ez dagosalbuespenik, praktika politikoapraktika pertsonal egin dute, etaberaz, ez dute kanpoko subjektubatez hitz egiten, norberari eka-rri dionaz baizik. Horrez gain,nabarmentzekoa da, guztiek biziizandakoaz oso oroitzapen onaadieraztea. Norberaren bizitzariemandako aberastasun horioroitzapen gozo bat da guztien-tzat.

A. MARTIN. Garai guztietakomilitanteek komunean daukate-na tximeleta izaera dela esangonuke. Jakin dute egoera azter-tzen, egoerara egokitzen ikuspe-gi kolektibotik, etorkizuna desi-ratzen, era kolektiboan bizitzeneta antolatzen, hain juxtu, etor-kizun berri horren lorpenerako.

42 � 2012KO AZAROAREN 25A

TERMOMETROA - TXIMELETAK GAZTE PROIEKTUA

Eraldatzeko grina eta ilusioa nabar-menduko nituzke.

A. PEREZ. Maitane Intxaurragakzioen militantzia eta gazte mugi-menduaren parte izatea ezin delaulertu egunean horretarako gorde-tako ordu batzuk bezala. Hau da,militatu eta etxera joatea. Aitzitik,zure konpromisoa bata ala besteaizan, militantziak badakarrela zurebizitzarekiko eredu bat barneratzeaeta bizi-eredu horrekiko eguneko24 orduetan koherentea izatea. Horigaur egunean aplikagarria da, gaztemugimenduak aurrerantzean izan-go dituen erronka berrietarako.

Jarrai garaiko "trafikanteak etatxakurrak kanpora" moduko lelozuzen eta gogorretatik, egungo“Indepenfresa eta Sozialimoia”rabada alderik.

A. MARTIN. Etengabe ari diragaraiak aldatzen eta zaila da perspek-tibaz aztertzea. Aldatu dira, beharba-da, 30 urtetik hona estetika eta lanegiteko modua, terminologia, borro-kak lantzeko eta aurrera eramatekoera. Hori seinale ona da. Orain dela30 urteko terminoetan ariko baginaeta eboluzionatu ez bagenu, orduanlitzateke arriskutsua. Atzean geratuizanaren sintoma litzateke.

A. PEREZ. Mikel Etxaburuk konta-tzen zigun haiek 80ko hamarkadahorretan egiten zituzten gauza askozentzurik gabekoak iruditzenzitzaizkiela, baina gerora, logikahartu dutela eta horrek ere gaurkogazteongan izan duela eragina.Beraz, gaurko gazteok egin etaegingo ditugun gauza asko zentzugabeak badira ere, etorkizuneanlogika hartuko dutela. Ildo hone-tan, unean uneko perspektibarekingauza batzuk kontraste handikoakdirela irudi lezake baina aldaketahoriek esentzia mantenduz gero,

helburuak mantentzen badira, logi-ka hartuko dute etorkizunean.

A. MARTIN. Beharbada trantsiziogarai batean gaude eta hori ikus litekebai estetikan, bai terminoen erabilpe-nean ere. Egia da aldatu dela gogorta-suna, edo leundu dela diskurtsoamodu batean, baina ideiak dira hainjustu ahuldu ez direnak. Eta hor dagogakoa. Dokumentalean belaunaldiezberdinetako gazte borrokako partai-deek iraganaren lekukotasuna emateazgain, aurrera begirako ikuspegia emandutenean, nahiko erretratu antzekoaegin dute. Ñabardura bertsuak azpi-marratu dituzte, eta orohar, bat etorridira denak ere, aurrera begirako bidee-tan, moduetan eta mantendu beharre-ko baloreetan. Egokitze berri honenezaugarri nagusietan bat egin duteaskotan eta horrek adierazten du horbadagoela zerbait sako-nean, etengabe manten-tzen dena eta etengabebultzatzen duena gazteriaaurrerantz. n

Hil honetan Interneten sorpre-satxoren bat izango dela aurre-ratu digute, baina momentuzziurra dena da dokumentalarenaurkezpen publikoa azaroaren29an Donostiako Doka KafeAntzokian egingo dutela. Aben-duaren hasieran Durangokoazokan salgai jarri ostean, aur-kezpen dinamikari heldukodiote, herriz herri eta eskualdezeskualde lana bere protagonis-tekin, gazteekin konpartitzeko.

Azaroaren 29anaurkezpena

Ezkerretik eskuinera, Tximeletak egitasmoa osatzen duen lan taldea: UnaiBergara bilbotarra, Ander Perez iruindarra, Iraitz Salegi bergararra, AitorMartinez gernikarra, Alaia Martin oiartzuarra eta Arkaitz Artola donostiarra.

44 � 2012KO AZAROAREN 25A

TERMOMETROA

KATALUNIAKO UNIBERTSITATEAK

Universitat Autònoma de Barcelonako irakasleek derrigor ezagutu behar dute katalana.Ikasgaien %65 katalanez eskaintzen dituzte. Kataluniako unibertsitate publikoetan

antzekoa da hizkuntzaren egoera. Hori bai, globalizazioaren izenean, gaztelania eta ingelesa indarra hartzen ari dira.

KATALUNIAKO hezkuntza sistemakkatalana eta gaztelania ulertzeko etaerabiltzeko gaitasunaz hornitubehar ditu ikasleak. Hala zehaztendu 1998ko Hizkuntza PolitikaLegeak, eta besteak beste, ikasleakjatorrizko hizkuntzaren araberatalde edo gune desberdinetan bana-tzea debekatzen du. Hala, gaztekatalanek, salbuespenak salbues-pen, bi hizkuntza ofizialak menpe-ratzen dituzte unibertsitatera hel-tzen direnerako.

Derrigorrezko Hezkuntzan,gehienek katalana izan dute bidela-gun. Goi-mailako ikasketetan aldiz,irakaslearena da ikasgaiaren oina-rrizko hizkuntza hautatzeko ardu-ra. Ikasleek lanak eta azterketakkatalanez edo gaztelaniaz egitekoaukera dute. Nolanahi ere, uniber-tsitate bakoitzak bere arautegiaosatzeko askatasuna du eta badirakatalanaren aldeko hautua susta-tzeko neurriak.

29.000 ikasletik gora dituenUAB (Universitat Autònoma deBarcelona) Kataluniako zazpi uni-bertsitate publikoetako bat da.Errektoreak eta irakasleek osatzenduten Hizkuntza Polit ikakoBatzordea arduratzen da hizkuntzaplanak sortzeaz eta arautzeaz.Horiek betearazteko, ikasleak etairakasleak kide dituen batzorde batdago fakultate bakoitzean.

Komunikazio Zientzien eraiki-nean bada bat, eta Anna Mari

Torrent da haren presidentea.Beste hainbat irakasle bezala, kata-lanaren “biziraupena sustatzeko”asmotan egin zen batzordeko kide,baina gaur egun, oinarrizko hiz-kuntzak katalana izaten jarraitzenbadu ere, jorratzen dituzten helbu-ruak bestelakoak dira. Hizkuntzaplan zaharrak (2008-2010), horre-tarako gai diren irakasleei hala egi-teko eskatuz, ikasgaien %70 kata-

lanez izatea zuen helburu. Planberriak (2011-2015) ordea, ingele-saren eta gaztelaniaren garrantziaazpimarratzen du, “globalizazioaaitzakia”. Azken planarekin adosez badago ere, Torrenten ustez

Anna Mari Torrent irakaslea hizkuntzabatzordeko kide da, eta dioenez,

UABko oinarrizko hizkuntza katalanada. Hala ere, aitortu du pasilloetan

ikasleek gaztelania asko darabiltela.

| LANDER ARRETXEA |

Ikasgaien bi herenkatalanez

2012KO AZAROAREN 25A 45�

KATALUNIAKO UNIBERTSITATEAK - TERMOMETROA

“katalana ez da baliagarria uniber-tsitateak sortzen dituen edukiakmundura zabaltzeko”.

Ikasgaien bi heren katalanezUABko hizkuntza erabilerari buruz-ko azken datuak 2006-2007 ikastur-tekoak dira. Aurten, datuok berri-tzeko galdeketak martxan jartzeaeskatu diote errektoretzari. Datuenarabera, graduko ikasgaien ia biherenetan (%65) katalanez eskain-tzen dira edukiak, heren batean(%33) gaztelaniaz, eta gutxi batzue-tan (%1) beste hizkuntzarenbatean, ingelesez nagusiki. Gra-duondokoetan murritzago agerida katalana.

Anna Mari Torrenten uste-tan, gaur egungo errealitateaere antzekoa da, eta ez dagodesberdintasun handirikUABko eta Kataluniako besteunibertsitateetako datuenartean. Haatik, hizkuntzen era-bilera portzentajea nabarmen alda-tzen da ikasketa esparru batetikbestera. Katalanak Irakaskuntzandu nagusitasun nabariena (ikasgaien%91), haren atzetik Informatika(%79), eta Biozientziak (%78).Itzulpengintzan eta Enpresa etaEkonomia Zientzietan aldiz, ikas-gaien erdia baino gutxiago dirakatalanez: %27 eta %42, hurrenezhurren.

Irakasleek katalana jakin behar duteDatuak datu, unibertsitatearenoinarrizko hizkuntza katalana delaazpimarratu du Torrentek, eta halaerakusten dute Bellaterrako campu-sean barrena katalan hutsean idatzi-rik dauden kartel eta seinale guz-tiek. UABn lan egin nahi dutenirakasleek katalanaren oinarrizkoezagutza frogatzen duen ziurtagiriabehar dute, edo behintzat, laneanhasten direnetik bi urteko epeaneskuratu, unibertsitateak berak

ordaintzen dituen ikastaroen bitar-tez. Idazkaritza eta jangela zerbitzu-ko langileek ere, lehenetsia dutehaien eginkizunetan.

Liss Roura Komunikazio Zien-tzien fakultateko ikasle ordezkariakirakasleei katalana ulertzea eskatzeagoraipatu du, baita horretarakoerraztasunak ematea ere. Halaber,“kultur eta nazio ondare” den neu-rrian, unibertsitatean, katalanareki-ko errespetuzko jarrera nagusitzendela uste du. Ados dago egungoegitura mantentzearekin: “Elebidu-

na izatea abantaila da”. Bere hitze-tan, independentziaren aldekomugimendua dela eta, hizkuntzagaurkotasun handiko gaia da. Halaere, axolagabekeria eta parte hartze-ko gogo eza nabari du Rourak ikas-kideengan.

Pasilloetan gaztelania nagusiBada estatistiketan laburtzea gaitza-goa den gertaera: ikasleek haienartean komunikatzeko erabiltzenduten hizkuntza. Torrenten hitze-tan, “ikasgelatik kanpo gaztelaniaasko erabiltzen dute ikasleek, halaentzuten da pasilloetan”. Halaz ere,katalanez soilik mintzatzen denikere badela aitortu du.

Liss Rourak aldiz, gaztelania etakatalana, biak neurri berean erabil-tzen direla deritzo, eta Bartzelonakobiztanleriaren zati handi bat Espai-niako hainbat erkidegotatik etorriizanari egozten dio egoera hori.“Izan ere, unibertsitatera datorrenhainbat ikaslek gaztelania du ama

hizkuntza. Lleidako eta Gironakounibertsitateetan aldiz, katalanezmintzatzeko joera da nagusi, senti-mendu nazionala indartsuagoabaita”.

Erraztasunak kanpoko ikasleentzatPasilloetan, dela haien kabuz, delaSicue edo Erasmus bezalako pro-gramen bitartez, asko dira Espainia-tik eta mundu osoko hainbat estatu-tatik gradu eta graduondokoikasketak osatzera UABra etorriak

direnak. Hizkuntza berrira etaunibertsitatera moldatu beharraduten 6.420 nazioarteko ikasleari dira aurtengo ikasturtean,eta badira lan hori errazterabideratutako makina bat ekin-tza.Hizkuntza zerbitzuez (ikasta-

roak, tituluak, ziurtagiriak…)arduratzen den Servei deLlengües erakundearen eskutik,

doako katalan klaseak eskaintzenzaizkie kanpotik etorri diren ikas-leei. Horrez gain, Ongietorri Linguisti-koa izeneko ekimenak ikasle bolun-tario kataluniarrak biltzen ditukanpotarrak bertako hizkuntzan etakulturan murgildu ditzaten. Hiz-kuntzak elkarrizketa bidez landunahi dituzten ikasleen arteko kon-taktua errazteko webgunea erebada.

Etorkizunera begira, ezinbeste-kotzat jotzen dute UABn ingelesa-ren erabilera zabaltzea, baina bidehorretan ez dute katalanaren nagu-sitasuna atzean utzi nahi. AnnaMari Torrenten ahotan, aurrekoplanaren helburuak ez ziren beteeta goizegi da plan berriak zehaz-tutakoen ondorioak neurtzeko.Liss Roura ikaslearen ustez, Kata-luniako ideologia ani-tzetako eragileak erosoeta ados daude gauregungo hizkuntza poli-tikarekin. n

Ongietorri Linguistikoa izenekoekimenak ikasle boluntariokataluniarrak biltzen ditu,kanpotarrak bertako hizkuntzaneta kulturan murgildu ditzaten

Babeslea: Emun

46 � 2012KO AZAROAREN 25A

TERMOMETROA -

ERRENTA ESKASEKIN irauten dutenmilaka familia hipotekatu, babesikgabe utziko ditu Rajoyren Gober-nuaren lege-dekretuak. Gobernuak“muturreko egoeran” dauden gutxibatzuen kasuak soilik gerarazikoditu, bi urteko moratoria aplikatuz.Ez du azaldu nahi izan zenbat lagu-ni eragingo dien, baina etxetik kan-poratuak izateko arriskuan daudenherritarren gehiengoak ez du auke-rarik izango.

Lau kideko familia: amak egunerdiko lana du, aitari paroa bukatuzaio, eta 3 urtetik gorako bi seme-alaba dituzte. Lege-dekretu berriakez ditu horrelako egoerak aintzathartzen, eta hipoteka ordainduezean, etxetik botako dituzte.

Oso kasu zehatzen kanporatzeaksoilik geraraziko dituzte: 19.200eurotik behera irabazi eta hipoteka-ren kuota errenta horren erdia bainogehiago denean, eta horrez gain,familiaren inguruko baldintza haue-tako bat betetzen dutenean: familiaugaria edo bi haurren guraso bakarraizatea; 3 urte baino gutxiagoko haurbat egotea; familiako kideren batezindua, menpekoa edo gaixo larriaizatea, edo %33tik gorako ezintasuna

duen pertsona langabeturen batenkargu izatea; kide guztiak langabe-zian eta prestaziorik gabe egotea;genero indarkeriaren biktima izatea.

“Pobreak euren artean lehiatzenjartzea bezala da”Etxetik kanporatzeen kontrako tal-deen esanetan dekretua “adabakia”besterik ez da eta ez du ezertarakobalioko. Bartzelonako hipotekenkontrako mugimenduko AdaColauk Europa Press agentziarihonakoa adierazi dio: “Dekretuazentzugabea da, pobreak eurenartean lehiatzen jartzea bezala da,ea zein den pobreago”.

Jadanik martxan dauden 400.000kanporatzeak bere horretan utziditu Espainiako Gobernuaren era-bakiak, ez baitu atzerako eraginik; ezdu aurreikusten etxearekin ordain-tzeko modurik, eta HipotekenLegea ez du ukitu ere egiten. Julian-ne Kokott Europar Batasuneko Jus-tizia Auzitegiko abokatu nagusiarenirizpidearen arabera, Espainiakohipoteken legeak ez dio babesikematen herritarrari, bankuen “neu-rriz kanpoko klausulen” aurrean.

Egunero Hego Euskal Herrianbatez beste 17 familia bota dituzteeuren etxeetatik azken hilabeteotan.Azaroaren 9an Amaia Egañak bereburuaz beste egin zuen Barakaldon,etxetik kanporatu behar zutenunean. Gertaerak sumindura sortudu jendartean eta alderdi politikoaketa bankuak mugiaraztera derrigortuditu, baina Expansion egunkarian ira-kurri dugun datu hotz bat gailentzenari zaio gupidagabe justizia sozialari:Espainiako bankuek 489.000 milioieuro dituzte euren balan-tzeetan etxebizitzenhipoteken kontura. Denanahi, dena galdu dio esa-moldeak. n

ETXE KALERATZEAK

Espainiako Gobernuak oso baldintza zehatzak betetzen dituzten kasuetan soilik geraraziko dituetxetik kaleratzeak, bi urtez. Dekretuak ez du aldatuko EBk gaitzetsitako hipoteken legea.

Herritar gehienak babesik gabe

| URKO APAOLAZA AVILA |

| ONINTZA IRURETA AZKUNE | EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA

� 472012KO AZAROAREN 25A

KAPITALISMOAREN AURPEGIA krudeltasun osoz ari daazaltzen iritzi publikoaren aurrean. Kapitalismo basatiakaldizka suizidioak eragiten ditu, eta langileak hiltzen ditueuren lantegietan. Kapitalismo hori, ordea, basakeriaitzelez agertu zaigu etxetik kanporatuetan. Amaia Egañada, oraingoz, azkeneko hildakoa Euskal Herrian. Kapi-talismo horrek izenak ditu: enpresa handiak, bankuaketa kudeatzaile politiko eta judizialak.

Banku horiek dira, hain zuzen, “lobby” baten gisanaritu direnak Espainiako Ministroen Kontseiluko mahaiazpian, eragozteko euren kontrako neurririk har dezatenetxetik kanporatuen auzian. Bankuak ez dira argazkianazaldu. Baina eurek zehaztu dituzte erabakiak. Hala,Espainiako Gobernuak ez du 1909ko Hipoteken Legezaharra ukitu nahi izan, bankuen presioaren ondorioz.Lege hori lurjabe handiekin eta bankariekin zituztenharremanak arautzeko sortu zen. Justiziako sektorebatzuen arabera, “prozesu judizial oso oldarkorra da

zordunarekiko, hipoteka maileguaren eskriturari senten-tzia judizial bati baino eraginkortasun handiagoa onar-tzen dio, eta zorduna oso aukera gutxirekin uzten dukontra egiteko”. Horregatik, Gobernuak, legea aldatubeharrean, dekretua agindu du, etxetik kanporatzeenzati txiki bat bi urtez geraraziz… Eta gero zer? Etxetikkanporatuei “Banku txarraren” jabetzako etxebizitzaparkea eskaini diete alokairu sozialean. Hemen ere bis-tan da bankuen presioa. Dirua irabazten segituko duteetxetik kanporatuen alokairuaren kontura.

Legea ez aldatzearren, Gobernua zertxobait “mugitu”da suizidioen eta mobilizazio sozialaren aurrean. Bankueneta Troikaren (Nazioarteko Moneta Funtsa, EuropakoBanku Zentrala, Europako Kontseilua) eskla-bo direnez, hildako gehiago beharko al dituz-te, pixka bat gehiago “mugitzeko”? Halako-xea da kapitalismoa: krudela eta hiltzailea.

Juan Mari Arregi

Kapitalismoaren esklaboak

IKAREN KANPAINA duela egun batzukhasi da eta 2013ko Aste Santuan buka-tuko da. Bi helburu ditu kanpainak:batetik, Nafarroako euskaldunen sareazabala dela adieraztea, eta bestetik,Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruzlaguntzea.

IKAk Araban eta Nafarroan heldueneuskalduntze eta alfabetatzean 40 urtetikgora daramatza eta euskaltegien sareakezkatuta dago Nafarroan euskarakduen egoera dela-eta. Arduradunek dio-tenez, irakaskuntza arautuan eta heldueneuskalduntzean aspaldian ikasle kopuruaez da handitu nahi beste. Gorakadanekezaren arrazoitzat asko dituzte: hel-

duek euskara ikasteko laguntzarik ez iza-tea; euskarazko haur eskolarik ez egotea;euskarazko komunikabideek erraztasu-nik ez izatea eta administrazioak berakeuskarazko komunikabiderik ez izatea;lanpostu ia guztietan euskarak hutsarenhurrengo balio izatea...

Webgunea (www.milaka-argi.com)jarri dute abian kanpaina bideratzeko.IKAren euskaltegiak diruz lagundu nahidituenak hortxe dauka aukera bere diruekarpena egiteko. Bide batez, nafarrabada laguntzen duena, mapan argi batpiztuko da dagokion herrian. Horrela,Nafarroako euskaldunek osatzen dutensarea ere ikusi ahal izango da.

IKAk ‘Milaka argi Nafarroan’ kanpaina jarri du abian

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

Mikel Irizarrekpiperhautsa blogeanSoinujolearen semeaantzezlana ikusitaegindako gogoeta:

Bahea

“Tanttaka taldearen taulara-tze ederraren gainetik nagu-situ zitzaidan hizkuntzareki-ko harridura. Ze antzezpe-nean gaztelaniaz mintzo diraamerikanoak, guardia zibilaketa fatxak, eta baita haiekinari diren euskal hiztunakere. Zer dela eta? Zergatiksartu gaztelania barra-barraeuskal liburu baten euskalbertsioan? Ez al da euskarahizkuntza konpletoa, edo-zein egoera dramatiko adie-razteko beste? Derrigorrezbehar al du gaztelaniarenmakulua grazioso edo adie-razkor izateko?

Akatsa ez dago hizkun-tzan, baizik hiztunengan.Hiztun desorekatuek ezdute sinisten bizitzarenedozein zirkulu osorik eus-karaz egin daitekeenik. Ezdiote euskarari nahikotasu-nik aitortzen.”

Gazteen arteko mahai-inguruakeuskararen inguruko kontzientzia pizteko GAZTELUZOK, Gipuzkoako ForuAldundiak eta Euskal HerrikoUnibertsitateak antolatu dute abendua-ren 3rako Ika Mizka ekimena. Helburuagazteen artean euskararen erabilera bul-tzatzea eta hizkuntzaren inguruko kon-tzientzia sortzea da. Abenduaren 3rako,Euskararen Nazioarteko Egunerako,

gazteek izena eman ahal izango dute eus-kaldun ezagunekin mahai-inguruetanparte hartzeko. Asmoa da euskara erabil-tzerakoan sortzen zaizkien egoerak, sen-timenduak eta abarrak elkarbanatzea.Azaroan, Gaztezulok tankera horretakomahai-inguruak zintzilikatu ditu sarean(gaztezulo.com/ikamizka.php).

48 � 2012KO AZAROAREN 25A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Famous Wonders webguneak eskaintzenduen iduri eder honetan, Hama hiriko errotaerraldoiak eta akueduktoa, Orontes ibaiertzean. Argazkikoa Al-Mohammediyyahgurpila da, Hamako meskita nagusirako urabiltzen duena. Orontes ibaiko ura alboandituen erribera zabalak baino askozbeheragotik doanez, errota handiokinigotzen zuten ura akueduktuetaraino,horietatik gero karrikara eta soroetaraeramateko. Argazkikoak 20 metrokodiametroa dauka eta zurez egina dago; XIVmendean eraikia da, Bizantziar inperioaerori baino lehen. Neolitoa inguruotan sortuzenetik, hamaika zibilizaziok eduki duegoitza bertan: Ebla zibilizazioa, hititarrak,persiarrak, greziarrak, erromatarrak,arabiarrak, otomandarrak... Batakbestearen aurrerapenak baliatzen zituenuraren kudeaketan. Beti bezala gaur ere uraaberastasun eta gatazkagai daukate.

ISILTASUNAREN ERRESUMA DEITUzion Siriari Al Jazeerak 2011kootsailean, Egipton Hosni Mubara-kek agintea utzi eta bi egunera.“Ekialde Hurbil osoan zabaldudiren arren protestak, orain arteiraultzaren izpirituak ez du Siriansartzerik lortu. Siriak ere badituEgiptok eta Tunisiak bezala agintariautoritarioak, ustelkeria eta zailta-sun ekonomikoak. Baina analistekdiotenez, estatuaren aparatu zanpa-tzaileez gain presidentea nahikopopularra izatea eta erlijio aniztasu-na direla medio zaila dirudi Sirianhorrelako matxinadarik gertatzea”.Hilabete baino lehen hasi zirenlehenbiziko liskarrak.

Hain egonkorra zirudien Siriansua piztu duten faktoreak aipatuizan dira, herritarren demokrazianahia, sistema ustela desegitea, geo-politika, urrutiko eta hurbilekopotentzien esku hartzea eta beste.Ia inork ez du nabarmendu Shahr-zad Mohtadik Bulletin of the AtomicScientistsen landu duena: Climatechange and the Syrian uprising, Klima-ren aldaketa eta Siriako matxinada.

Mohtadi Columbiako unibertsi-tatean zientzia politikoetan lizen-tziatutako gaztea da. Haren ikerlanbat oharkabean pasako zen baldineta ez balitz argitaratu Bulletinhorretan. Energia atomikoaz gainzientzialariak kezkatzen dituzten

beste hainbat gaiez plazaratzen ditumaterialak prestigio handiko aldiz-kariak, erredakzioaren kontrolzorrotzaren galbahea gaindituta.

Mohtadik oroitarazi du gaur Siriadagoen parajeetan ekin ziola gizakiaklandareak erein eta abereak etxeko-tzeari. Neolitikoa, laborantza, abel-tzaintza, hemen hasi ziren. Duela12.000 urte zen hori. Geroztik Edenhark galdu zituen Babiloniatik Medi-terraneora arte hedatzen ziren oiha-nak, desertifikazioari aspaldi emanazion bidea. Baina azken lehorteabezalakorik ez zen inoiz ezagutu han.

1900dik 2005era sei idorte handinozitu ditu Siriak. Horietan urteosoko euriak heren bateraino urri-tzen ziren, baina uzta sasoi bakarra-ri zioten eragiten. Nekazariek gor-derik zeuzkaten mozkinekin egitenzieten aurre. Baina azkena 2006anhasi eta lau urtez luzatu zen, 2010aarte. Inoiz baino euri gutxiago egindie gainera.

Zenbateraino izan da agorraldiluze hori klima aldaketaren ondo-rio? Adituak ez datoz bat. Aldiz, kli-maren aldaketarako gobernu artekoPanel famatuak aspaldi iragarrizuen Ekialde Hurbila izango delaetorkizun hurbilean idorte handiekgehien zigortuko dituzten eskual-deetakoa; 2050 urterako Siria aldeakgaurko eurien %29 eta %56 artekoagalduko ei ditu.

Sikateak 1,5 milioi nekazaribehartu ditu soroetatik ihes egitera.Mendeetan gari eta beste laboretanaberats ziren landetatik, hegoaldekohirietara gehienak. Askok atzerrirajo dute lan berri bila. Bashar Al-Assaden Gobernuak bat bateantopo egin du bere aita Hafezengaraietatik nekazaritzan ezarritakoplanen porrotarekin.

Hafez Al-Assadek Siria herrialdemoderno bilakatzeko ahalegineanlehentasuna eman zion nekazaritza-ri, erregimen baazistak laborariensostengua behar zuelakoan. Elika-gaiak produzitzen Siriak burujabeizan behar zuen, 1980rako garitanbederen lortua zuen, eta jakiak,gasolina eta ura subentzionatuzituen. Soroetan kotoia ereiteari ereekin zion, ordea...

Edengo soroetan goserik Al-Assadek garrantzia estrategikoaemanik, Siria kotoia erein eta espor-tatzen berezitu zen. Labore horrekur asko behar duenez, ureztatze sis-tema garestiz bete ziren hango iba-rrak. Ureztatze garestiak bai, bainaez eraginkorrak. Are gutxiago dago-enekoz belarria erakusten ari denklima aldaketa garaietan.

Mohtadik aipatzen du The Centerfor Climate and Security erakundeare-kin Francesco Femia eta CaitlinWerrellek 2012ko otsailean plazara-

Sirian hirietako matxinada hasi zena gerra zibil bihurtu dahilabete gutxitan. Ekialde Hurbileko estaturik egonkorrena

ei zena irteerarik gabeko gatazkaraino faktore bat bainogehiagok eraman badute, bat geratu da kasik inork aipatugabe: klimaren aldaketak sortutako idorte luzeari aurre

egiten ez duela asmatu Al-Assaden Gobernuak.

Siriako agintariek etsai handiegia

daukate: idortea

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

2012KO AZAROAREN 25A 49�

- TERMOMETROA

tu duten Syria: Climate Change,Drought and Social Unrest azterketa.Hauek erakutsi dute nola nekaza-riek jo behar izan duten lurpekourak ustiatzera, irrigatze sistemaberriek kotoi soroetara eramandutelako ibaietako ura.

Putzuen kopurua bi halakotuzen, efizientziarik gabeko urezta-tzeak diruz lagundu, lurpeko urarenbila gero eta sakonago zulatzerabehartu... eta 2006ko idortea iritsizen. Ordurako, mundu mailangariaren eta beste laboreen garesti-tzea abiatua zen. Siriak, gainera, garialtxorrak salduak zituen, bere neka-zaritza modernotuan fidaturik.

Zenbait adituren ustez Siriak ezdu ezagutu azken lehorte hau beza-lakorik 12.000 urteotan, nekazaritza

hasi zenetik. Herrialdearen hirulaurdenak hondatu ditu. Ehunkaherri hustu. Laboreen hiru laurde-nak galdu. 2008tik berriro gariainportatzera behartu.

Baina garagarrak ere uztarikeman ez duenez, alhagai faltanSiriak bere azienden laurdena galdudu, ipar-ekialdeko zenbait eskualde-tan %80. Eskualde kiskaliotanherritarren %80 bizi da txirotasu-nean. Nazio Batuen Erakundeak2010eko agiri batean azaldu zuenez,horietako askoren otorduetan ezzen ogia eta te gozatua besterik. Zerbesterik da gosea?

Egarritik eta gosetik ihesi landaeremuetatik alde egindako milioi etaerdi siriarrek Damasko, Hama,Homs, Alepo eta Dara’ara jo dute,

hauen aldirietako txabolategietantopo egiteko Irak eta Palestinatikiritsitako beste bi milioi etorkinekin.

Hain kontrolpean zirudienSirian liskarrak nola hasi zirenhonela kontatua du New York Time-sentzako eskualde hartan luzazaritu den Anthony Shadidek:“Jende asko harritu zen matxinadahasi zenean 2011ko martxoanDara’a izeneko her ri hegotarpobre batean, Hauran eskualdean.Lehorteak jota dago, txiroa da,Gobernuak abandonaturik dauka,Siriako landa eremu asko bezala.Hor ger tatu zen 15 gaztetxokeskolako paretetan graffit iakmarraztu zituztela. Gobernuarenkontrakoak. Gehiago zirudiengazteen oldartze bat, antolatutakobeste ezer baino. Gobernuak,ordea, gogor jo zuen. 15 gaztetxo-ak atxilotu zituen, gero espetxeraeraman eta han torturatu. Haienamak mehatxatu zituzten bortxa-tzearekin. Informe batzuk dioteazazkalak atera zizkietela...”

Aditu gehienen oharkabean,nonbait, barrutik kiskaltzen zego-en Siriako gizartearen galdara.Baser ritar rak sei ur tez uztarikgabe. Herrialdeak dituen 22 milioiherritarretatik 1,5 bizimodu bilahiri bazterretan pilaturik. Milakagehiago hirietan lehendik urriakdiren lan aukeren bila borrokatze-ko. Zein neurritan izan da balda-rregia Bashar Al-Assaden Gober-nua eta zein heinetan klimarenaldaketak sortzen ditularrialdi egoerak dikta-dura egonkorrena erebalantzaka jar tzekotamainakoak? n

KUTXAKO lehendakari XabierIturberi elkarrizketa egin nion2009an eta estatuek finantza siste-man jarritako dirutzak berreskura-tzeko bermerik ba ote zuten gal-detu nion. “Baietz uste dut,bankuak berriz martxan jarri etagauzak ondo egiten badituzte itzu-liko dira. Hori beti gertatzen da,egoera gaizki doanean nazionali-zatzen da, gero egoera hobetzendenean pribatizatzen da eta buel-tatzen da dirua. Posible bakarrikez, hori da helburua, bestela iruzu-rra da, zuk diozun moduan, iraba-ziak banatu eta gero galerak denenartean ordaindu”.

Bankiaren erreskatea, edoEspainiako finantza sistema bide-ratzeko EBZk jarritako 100.000milioi euroen ondoren, lekutandira Iturberen berbak. Erabakibeza irakurleak iruzurrik baden alaez. Iturbek argi zioen, aurrezkikutxek eta bankuek ohiko jardue-retara itzuli behar zuten,nagusiki mailegura: “Betikobanku moldera itzuli behar da(…) Zein da konponbidea?Maileguetan marjina egokiakjartzea, bestela hortik ezindaitekeelako bizi. Inor ez dasalbu geratu diruaren tental-ditik”.

Elkarrizketa haren ondo-ren sortu zen Kutxabank etahonek ere ezin izan dio ten-taldiari eutsi, “Espainiakolegeek agintzen duten bezala, han-ditzea ezinbesteko baita”. Hori daeuskal kutxen bankarizazioadefenditzen dutenek erabilitakoargudio eta aitzakia nagusia, “bes-tela jan egingo gaituzte, eta desa-gertuko gara”. Eta hari horretatiktiraka, BBK-k Cajasur erosi zuen,arrisku maila oso handia hartuz.Eta izan dira beste ahalegin batzukere (Catalunya Bank, Caja de Aho-

rros del Mediterraneo…), zorio-nez ondo atera ez direnak.

Baina txikiagoek badute leku-rik, horra Euskadiko Kutxarenadibidea. Hau desberdina da, koo-peratiba delako, baina bidea bade-la erakusten du eta Europan txikiaskok hautatzen dutena gainera(irakurri Adrian Zelaiaren elkarriz-keta, ARGIA 2.339 zkia). Eztabaidafuntsean zein da? Edo kutxa gisaedo banku txiki gisa jarraitzea,hemengo ohiko eskeman, edohanditu eta handiekin lehiatu.Kutxabankek handitzearen aldekoapustu egin du, horrek dakartzanarrisku guztiekin. Are gehiagogaur egun, EBZren aginduekaurrezki kutxak bankuetatik guztizdeslotzera behartuko dutelako, etaez dagoelako garbi euskal institu-zioek eta Kutxabankek zein bideerabiliko duten hemengo aurrezkikutxen ondare eta funtzio sozialhistorikoa babesteko.

Teorian zera nahi da, KutxabankEspainiako handienen ligan aritzea,baina bere ohiko funtzio sozialabetez. Arriskua agerikoa da, han-dia izateko, bankuaren baliabideakasko zabaldu behar zaizkie besteinbertsiogile batzuei eta horrek,epe ertainean, arriskuan jartzen dukapital publikoa nagusi izatea. Ezda oso urruti joan behar handike-rien arriskuez ohartzeko, horrela

jokatu zuen Nafarroako Kutxak–Banca Civica medio– eta gauregun desagertua da. Barka, bada,La Caixaren %1 da.

Mesfidatiak izateko arrazoiasko daude ordea. Gaur egun,merkatuak diren horiek agintzendute egiazki eta, erreformak erre-forma, ez da sumatzen boterepublikoek aginte makila hartzekoahaleginik. Horren erakusleakugari dira: bat, EBko ekonomialaguntzeko inbertsio osoa EBZtikbideratzen da, hau da, finantza sis-temara, eta ez Europako InbertsioBankutik (ekonomia errealera); bi,Espainiako etxe kaleratzeen lege-dekretuarekin argi ikusi da finan-tza sistema soka motzean lotzekosaioa noraino iritsi den; hiru,2013tik aurrera, EBZren baldin-tzak medio, indartu egingo da ban-kuen salerosketa jokoa; lau, euskalaurrezki kutxek ez dute izangolegezko loturarik Kutxabankekin,

eta lotura hori Kutxabankenborondatearen menpe geratu-ko da; bost, 2007an finantzakrisia sortu zenetik, mugi-mendu guztiak estatuak etababes sozialaren aurkakoakizan dira, eta finantza sistema-ren aldekoak…

Maastricht-eko Itunaren104. artikuluak finkatu zuenestatuetako banku zentralekezin zituztela beren gober-nuak finantzatu. Zentzugabe-

keria hark, banku pribatuak aberas-tu ditu eta ehunka milioi herritarhondoratu. Hobe kontrol publikoaduten aurrezki kutxak, baina horiposible ez bada, zer aukera dago?Gaitza izango da, baina banku edokutxa pribatuarioraindik ere emandakioke zentzu publi-koa. Legeak ezin duhori debekatu. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona� AR G I A KO Z U Z E N DA R I A

Kutxabank, begira Nafarroako Kutxa

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2012KO AZAROAREN 25A�50

Arriskua agerikoa da, handiaizateko, bankuaren baliabideakasko zabaldu behar zaizkiebeste inbertsiogile batzuei etahorrek, epe ertainean, arriskuanjartzen du kapital publikoanagusi izatea

2012KO IRAILAREN 2A�52