54
Informatika DBH 4 Informatika eta ordenagailua Informatika eta Ordenagailua

Informatika eta ordenagailua

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

Informatika eta Ordenagailua

Page 2: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

AURKIBIDEA1. Sarrera2. Hardwarea eta softwarea3. Sarrerako gailuak4. Irteera gailuak5. Sarrera irteera gailuak6. Biltegigailuak7. Prozesatzeko Unitate Zentrala

(PUZ)8. Ordenagailuaren abiatze

prozesua

Page 3: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERAZer da INFORMATIKA?Informatika hitza frantsesetik eratorria da, eta information eta automatique terminoen baturaren emaitza da; hau da, informatique hitzarena.

Honela definitu daiteke:

“Informazioa era automatiko eta arrazoituan tratatzen duen zientzia da”

Beste definizio bat, honako hau izan daiteke:

“Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia”

Page 4: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERAZer da INFORMATIKA?

Gaur egungo aurrerapenei, konputagailuak geroz eta txikiagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira eta gizartearen eremu guztietara hedatu dira; enpresetara, banketxetara, administraziora, profesionalen arlora, hezkuntzara, etab...

ORDENAGAILUEN MENPE!! bizi gara

Page 5: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERAZer da ORDENAGAILUA?

Ordenagailua (edo konputagailua) honela definitu daiteke:

“Ordenagailuak abiadura eta eraginkortasun handiz informazio kopuru izugarriak tratatzeko eta prozesatzeko

gai diren makina elektronikoak dira.”

Page 6: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERAZer da ORDENAGAILUA?

➲ Konplexutasun handiko eragiketak abiadura handian egiteko aukera ematen dute. Manualki egunak, ordenagailuak mikro-segundu gutxi!!

➲ Erabiltzaileak (ordenagailuaren aurrean dagoen pertsona) agintzen dizkion instrukzioak (normalean teklatu edo saguaren bidez) exekutatu edo prozesatu egiten ditu.

➲ Orokorrean, ordenagailu pertsonalei PC (Personal Computer)

Page 7: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERAOrdenagailuen ezaugarriak:

INPLEMENTAGARRIAK. Programa batek inplementatutako aginduak betetzen ditu

ERABILERA ASKOTAKOAK. Hainbat lan ezberdin egin daitezke: testuak idatzi, irudiak ikusi eta manipulatu, musika entzun, jolastu, beste gailu batzuk maneiatu...

ELKARRERAGILEAK. Erabiltzailearekin “elkarrizketak” ditu eta bere agindu eta ekintzen arabera lan egiten dute.

BILTEGIRATZEKO AHALMENA. Informazio asko gorde eta biltegiratzen du disko oso txikietan.

AZKARTASUNA. Gizakiak baino azkarrago egiten dute lan. Eta normalean

Page 8: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERA➲ Konputagailuaren antolakuntza beste edozein

prozesuaren antzekoa da: lehengaia hartu, eraldatu eta bukaerako produktua lortu, hau da, lehengaia beste produktu batean eraldatu.

➲ Konputagailuarekin beste horrenbeste: sarrera gailuetatik datuak sartuko dira, unitate zentralean eraldatu egingo dira eta emaitzak irteera gailueetatik ikusiko ditugu.

Page 9: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERA

Page 10: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERABeraz, ordenagailuen ARKITEKTURA FISIKOA honako hau da:

Sarrerako gailuak

Prozesatzeko Unitate Zentrala

(PUZ)

Irteerakogailuak

Biltegigailuak

Page 11: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERA

Beraz, ordenagailuen arkitektura osatzen duten elementuak hurrengo multzoetan sailkatzen dira:

PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ): unitate aritmetiko-logikoa, kontrol-unitatea, mikroprozesadorea

SARRERAKO GAILUAK: teklatua, sagua, mikrofonoa, joystick, eskanerra, ukimen pantaila, modema...

IRTEERAKO GAILUAK: monitoreak, inprimagailuak, modema...

BILTEGIGAILUAK: disko gogorra, disketea, CD-ROM…

Page 12: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

1. SARRERA

Page 13: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

2. HARDWAREA eta SoftwareaInformatikari buruz hitz egiten dugunean sarri entzuten diren hitzak

dira. Ikus dezagun beraien esanahia:

Hardwarea: zati fisikoa. Ordenagailua osatzen duten elementu fisiko guztien multzoa da, hau da, pantaila, teklatua, sagua, unitate zentrala, inprimagailua... Bestela esanda, ukitu daitekeen guztia.

Softwarea: zati logikoa. Ordenagailua osatzen duten programak: sistema eragileak, testu prozesadoreak, kalkulu orriak, musika... Bestela esanda, ukitu ez daitekeen guztia, abstraktua delako

Page 14: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3. sarrerako gailuakSarrerako gailuak ordenagailuarekin komunikatzeko erabiltzen dira, erabiltzailearen aginduak transmititzen baitizkio ordenagailuari.

Aginduak ordenagailuari transmitizeko, “makina lenguaia” erabiltzen da.

Gaur egun, kablea da ordengailuarekin konexioak egiteko gehien erabiltzen den osagaia; baina gero eta gehiago erabiltzen ari da beste era bateko konexioa: kable gabeko konexioak: izpi infragorriak, irrati uhinak...

Page 15: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3. sarrerako gailuak3.1. TEKLATUA

Teklatua letrak, zenbakiak, zeinuak eta sinboloak ordenagailuak interpreta ditzakeen bulkada elektrikoak bihurtzen ditu.

102 tekla dituzte.

Page 16: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3. Sarrerako gailuak3.1. TEKLATUA

Teklatuak eta unitate zentrala konektatzeko aukera ezberdinak daude: kable arrunta, USB konexio bidez edo uhinak erabilita.

Page 17: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3.1. TEKLATUA

BLOQ NUM:

SUPR:

INTRO:

BLOQ MAYUS:

IMPR PANT:

DEL:

AV PAG:

SHIFT:

Zenbaki teklak blokeatzeko; argitxoa ez badago piztuta, zenbaki teklek ez dute funtzionatuko

Erakuslearen (kurtsorea) hurrengo letra ezabatuko du. Fitxategiak ezabatzeko

Testu prozesadore batean hurrengo lerrora pasatzeko. Botoiak onartzeko (“Aceptar”)

Letra xehez edo larriz idazteko (teklatua “blokeatu”)

Pantailaren “argazki” bat ateratzeko. Control+V eginda, “argazkia” ikusiko dugu

Erakuslearen (kurtsorea) aurreko letra ezabatuko du.

Aurrean dugun orrian aurrera salto egiteko.

Letra bakarra maiuskulaz (minuskulaz) idazteko

3. Sarrerako gailuak

Page 18: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3.2. SAGUAOrdenagailuaren pantailan erakusle izeneko geziaren bitartez adierazten da.

Sagua mugitzean, mugimendua seinale elektriko bihurtzen da eta unitate zentralera bidaltzen da kablearen bidez (gaur egun uhinen bidez)

3. Sarrerako gailuak

Page 19: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3.3. MIKROFONOA➲ Sarrera gailu hau ahotsa grabatzeko eta soinu fitxategi

batean gordetzeko erabiltzen da.

MINI-JACK

3. Sarrerako gailuak

Page 20: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3.4. ESKANERRAPaper, diapositiba edo beste euskarri batean dagoen informazioa (irudiak, testua, argazkiak...) ordenagailuan sartzeko

3. Sarrerako gailuak

Page 21: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3.5. WEB KAMARAIrudiak grabatzeko, bideokonferentziak egiteko eta Internet bidezko komunikazio baten (Skype) solaskideen irudiak ikusteko

3. Sarrerako gailuak

Page 22: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

3.6. GAILU OPTIKOAKOrdenagailuan informazioa sartzeko aukera eskaintzen dute

3. Sarrerako gailuak

Page 23: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

4. IRTEERAKO gailuak

Irteerako gailuek ordenagailuak prozesaturiko datuak hartzen dituzte –makina lenguaian- eta erabiltzaileak irakur ahal ditzan karakterrak bilakatzen ditu.

Page 24: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

4.1.- MONITOREA EDO PANTAILAGehien erabiltzen den irteera gailua

Pantaila mota asko: betiko pantaila, LCD-TFT, “cristal”...

Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (RGB: red, green, blue).

Pixel kopuruaren eta erabilitako bideo-txartelaren arabera, bereizmen kalitate ezberdinak lortuko ditugu.

Monitorearen tamaina hazbetetan adierazten da (1 hazbete = 25,4 mm), diagonalaren neurria kontutan hartuta.

4. IRTEERAKO gailuak

Page 25: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

4.2.-INPRIMAGAILUAOrdenagailuak prozesaturiko informazioaren emaitzak paperean irudikatzen ditu

Erabilitako teknologiaren arabera, gaur egun inprimagailuak tinta-zorrotadazkoak eta laserrezkoak

Tinta-zorrotadazko inprimagailuak laserrezkoak baino merkeagoak izaten dira, baina tinta kartutxoek duten salneurria kontuan hartzekoa da, oso iraupen laburrekoak baitira. Aldiz, laser inprimagailuen tonerrak garestiagoak dira baina iraupena luze samarra da.

4. IRTEERAKO gailuak

Page 26: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

4.3.-BOZGORAILUAKIrteerako gailu hau ordenagailuak sortutako soinua entzuteko erabiltzen da.

MINI-JACK

4. IRTEERAKO gailuak

Page 27: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. SARRERA-IRTEERA gailuak

Sarrera-irteera gailuak bai datuak sartzeko bai datuak ordenagailutik irteteko gailuak dira.

Besteak beste, biltegigailuak (aurrerago ikusiko ditugu), ukipen pantaila, modema eta routerra ditugu.

Page 28: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. sarrera-IRTEERA gailuak5.1.- UKIPEN PANTAILA

Pantailaren edozein aukeretan seinala daiteke atzamarrez saguaz egin barik.

Gailu hauek, kutxazain automatiko eta merkataritza-guneetan erabiltzen dira. Gaur egun, mobiletan erabiltzen hasi dira.

Page 29: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. sarrera-IRTEERA gailuak

5.2.- MODEMA ETA ROUTERRAModema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da → internet

Bi modem-mota daude: barrukoa eta kanpokoa

Page 30: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. sarrera-IRTEERA gailuak5.2.- MODEMA ETA ROUTERRA

Telefono-lineen bidez bidaiatzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen duten informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta informazioa transmititu egiten ditu. Eta alderantziz.

Page 31: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. sarrera-IRTEERA gailuak

5.2.- MODEMA ETA ROUTERRA

Modem baten ezaugarririk garrantzitsuena abidadura da. Abiadura neurtzeko bps (bits segundoko) erabiltzen da.

Badago beste gailu bat modem-aren antzekoa dena: routerra; ezberdintasun nagusia, routerraren bidez ordenagailu bat baino gehiago konektatu daitekeela da.

Page 32: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. sarrera-IRTEERA gailuakKonexioen laburpena...

Page 33: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

5. sarrera-IRTEERA gailuak

Identifikatu itzazu zure ordenadoreko konexioak...

Page 34: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAK

Ordenagailuek memoria nagusian gordetzen dute une horretan prozesatzen ari diren informazioa. Lan konplexuagoak egiteko, ordenagailuek memoria lagungarria izenekoa dute; hark oso informazio kopuru handiak gorde ditzake: programak, datuak...

Disko gogorra, disketea eta CD-ROMa ditugu ezagunenak. Baina gaur egun badaude beste batzuk, esaterako DVDa, memoria eramangarria...

Page 35: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAK 6.1.- DISKO GOGORRA

Zenbait disko zentrokidez osaturik dago.

Bertan informazio kopuru ikaragarriak gorde daitezke.

Disko bakoitzean, informazio hori pista zentrokideetan antolatzen da, eta pistak ataletan banatuta daude.

Disko gogorreko informazioa oso azkar eskura daiteke: beso artikulatu batek buru irakurtzaileak mugitzen ditu

Disko bakoitzak bi alde ditu.

Page 36: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAK 6.2.- DISKO MALGUAK EDO DISKETEAK

Disko gogorren antza handia dute

Plastikozkoak

Disko gogorren antza, informazioa pista eta ataletan banatzen da.

informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik bestera erraz garraia daiteke.

Diskete batek duen edukiera 1,44 MB-ekoa da eta oso erraz informazioa idatzi edo ezabatu daiteke.

Page 37: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAK 6.3.- DISKO TRINKOAK: CD-ROM eta DVD

CD-ROM izena Compact Disk-Read Only Memory hitzetik dator, Datuak “irakurri” bai, baina ezin da haietan aldaketarik egin.

Irakurtze prozesua buru irakurtzaileak igortzen duen laser izpi batez egiten da

Diskoak duen informazioa bere gainazaleko putzu itxurako hutsune txiki (pitzadura) batzuetan grabatuta

Grabazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da (pitzadura ez dagoenean 0a daukagu eta pitzadura dagoenean 1a). Esaten da CDa erretzen dela (burning).

Informazioa eramangarria

Page 38: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAK 6.3.- DISKO TRINKOAK: CD-ROM eta DVD

Gaur egun mota ezberdinetako CD-ROMak ikusi ditzakegu: CD-ROM (Compact Disc – Read Only Memory) CD-R (Compact Disc – Recordable) CD-RW (Compact Disc – ReWritable)

DVD-ari dagokionez, CD-ROMaren oso antzekoa da. Ezberdintasuna: edukiera. CD-ROM batean 650 MB sartzen dira (900 MB-koak dauden arren). Aldiz, DVD-ROM-etan 4,7 GB sartzen dira.

Page 39: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAK 6.4.- MEMORIA ERAMANGARRIAK

USB memoria , flash memoria eta pendrive izenak ere erabiltzen dira

Datuak ordenagailu batetik bestera garraiatzeko egokia.

Batzuek MP3 edo WMA formatuko musika gordetzeko eta entzuteko aukera

Page 40: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

6. BILTEGIGAILUAKARIKETA: Edukierari dagokionez, zenbat diskete sartzen dira CD-ROM batean?

Eta DVD batean zenbat CD-ROM sartzen dira? Eta diskete?

Erabiltzen dituzuen pen-drivek zenbateko kapazitatea dute?

Page 41: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)

Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da.

Informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzen ditu irteerarako gailuetara.

Unitate zentralaren barruan elikatze iturria, oinarrizko plaka, mikroprozesadorea, RAM memoria eta zabalkuntza txartelak. Barruan ere, diskete unitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu.

Ordenagailuek informazioa gordetzen duen metodoa ulertzeko, biltegi haundi baten barnean zaudela imajinatu

Page 42: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.1.- ELIKATZE ITURRIA

Ordenagailu korronte elektrikoarekin konektatzeko

220 V tentsio txikiago bihurtzen ditu (12 V, 5 V, 2 V...)

Batez ere, portatiletan, oso garrantzitsua da haizagailu egokia izatea

Page 43: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.2.- OINARRIZKO PLAKA

Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daiteke.

betebeharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien artean informazioa trukatu ahal izateko.

Page 44: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.3.- MIKROPROZESADOREA

Mikroprozesadorea osagai elektroniko edo txip bat da

Ordenagailuak jasotzen duen informazioa prozesatzeaz arduratzen da

Ordenagailuaren burmuina da.

Gaur egun ordenagailuak daramaten mikroprozesadorearen arabera sailkatzen dira

Mikroprozesadorearen abiadura hertzetan neurtzen da. Adibidez, Pentim II-a 450 MHz-eko abiadura dauka. Hau da, segundu batean 450 milio operazio egiteko gai da. Kontuz!! 1000 MHz = 1 GHz, baina 1GByte = 1024 Mbyte!!

Page 45: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.3.- MIKROPROZESADOREA

Adibidea: Word barruan tekla bat sakatzen dugunean seinale elektriko batzuek teklatuaren kabletik bidaiatzen dute, oinarrizko plakara heltzen dira eta mikroprozesadorerantz doaz, beronek beharrezko eragiketak egiteko; eragiketa horiek seinale elektrikoak beste motako seinale elektriko batzuk bihurtzen dituzte monitorearen kabletik bidaltzeko eta sakatutako tekla pantailan agertzeko.

Page 46: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.4.- RAM memoria

Programak eta datuak ordenagailuko disko gogorrean daude gordeta. Programa bat abiatzen dugunean, programa hori RAM memorian kopiatzen da programa horrek erabiltzen dituen datuekin batera.

Prozesadoreak programak eta datuak RAM memoriatik irakurtzen ditu eta ez zuzenean disko gogorretik (disko gogorra askoz motelagoa da RAM memoria baino.) Beraz, RAM memoria mikroprozesadore eta memoria nagusiaren (disko gogorra) arteko bitartekaria da – zubia

RAM memoria fisiko bat da.

Page 47: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.4.- RAM memoria

RAM (Random Access Memory) memoria ez da iraunkorra (hegazkorra), hau da, ordenagailua itzaltzerakoan edukia ezabatu egiten da.

Ez dauka logikarik mikroprozesadore oso azkarra RAM memoria txiki batekin.

RAM memoriaren tamaina megabytetan eta gigabytetan neurtzen da.

Page 48: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.5.- ROM memoria

ROM (Read Only Memory) memoria iraunkorra da, hau da, ordenagailua itzaltzerakoan bere informazioa ez da galtzen.

Txip baten barnean dago (BIOS) eta ordenagailua martxan jartzeko oinarrizko informazioa du; horregatik irakurri daiteke bakarrik eta ez aldatu.

Page 49: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)

7.6.- TXARTEL GRAFIKOAOrdenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.

Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik. prozesadoreak txartel grafiko on baten laguntza behar du.

Berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta horrela RAM memoria ez erabiltzeko.

Page 50: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.7.- SOINU TXARTELA

Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.

Soinu txartelan audioa, mikrofonoan, bozgorailuak... lotzen dira.

Page 51: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)7.8.- Beste osagai batzukCache memoria: memoria birtuala. Bertan biltzen dira azken operaziotan erabilitako datuak. Pentium II eta ondorengo bertsioek integraturik daramateBIOS: Irakurketarako bakarrik memoria berezia (ROM). Fisikoa da (txip bat). Bertan gordetzen dira ordenagailuak zuzen ibili dadin beharrezkoak diren programak. Datu sarrera eta irteera operazioak kudeatzen ditu (BIOS- Basic Input/Output System)BUS: kanal bat da, bertatik mikroprozesadoreak bidaltzen eta jasotzen dituen datuak dabiltza eta bertara konektaturik dauden gailu guztien komunikazioa posible egiten du.Espantsio zirrikituak (SLOT): ordenagailuaren zerbitzuak gehitzea ahalbidetzen du (soinua, bideoa, modema...), egokiak diren espantzio txartelak txertatuz.

Page 52: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)ARIKETA: Identifikatu hurrengo oinarrizko plakan hurrengo osagaiak: haizagailua, mikroprozesadorea, RAM memoria, espantsio zirrikituak

Page 53: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

8. ordenagailuaren abiatze prozesua

Erabiltzaileak pizte botoia sakatzen du.

Aurrekoaren ondorioz, ROM memorian (BIOS) dagoen programatxo bat RAM memorian kopiatzen da.

RAM memorian kopiatutako programen aginduak irakurri eta exekutatzen hasten da prozesadorea. Programa honen aginduek edo instrukzioek ondokoa egiten dute:

Hardwarea (teklatua, sagua, monitorea...) ondo konektatuta dagoela eta ondo funtzionatzen duela egiaztatu. Esaterako, teklatua ez badago konektatuta hori adierazten duen mezua agertzen da pantailan

Disko gogorretik RAM memoriara beste programatxo bat kopiatu; programatxo honek ordenagailuan instalatuta daukagun Sistema Eragilea abiatuko du (normalean Microsoft Windows XP, Visto edo Linux)

Programatxo honek, Windows-en kasuan, mahaigaina eta horrekin batera, ataza-barra, “Inicio” botoia, ikonoak... erakutsiko ditu pantailan.

Hemen bukatzen da abiatze-prozesua. RAM memorian Sistema Eragilea (windows, Linux) dago kargatuta erabiltzaileen aginduen zain (programak abiatu...)

Page 54: Informatika eta ordenagailua

Informatika DBH 4

Informatika eta ordenagailua

AriketaAurkezpen baten bitartez…

Ordenadoreak saltzeko publizitatea bilatu eta ezaugarriak aztertu. Saiatu identifikatzen ezaugarri bakoitza.

IRAKASLEARI BIDALI