5
FILOSOFIA MINTEGIA IKERKETA-LANA (MONOGRAFIKOA) EGITEKO GIDA 1. Hasierako hausnarketak Dokumentu honen helburua da batxilergoko Ikerketa-lan bat zer den, eta nola egiten den azaltzea. Lan honek batxilergo-ikasleari jarraibide batzuk emateko asmoa du. Zeinek baimen diezaioten ikerkuntza txiki bat diseinatzen, aurkezten eta azkenik, bere ikerkuntzan heldutako konklusio nagusiak, irakasleek osatutako auzitegi baten aurrean ahoz adierazten. Laburtasun handiagoarekin esanda, erabilgarri izango zaien erreminta bat izateko asmoa du, hiru teknika hauetan erabiltzen hasten den ikaslearentzat: ikertzea, idaztea eta ahoz azaltzea. Ikerkuntza idatzitako memoria bat bihurtzeak arazo handia dakarkio ikasleari. Horrexegatik, gida hau erabiltzea gomendagarria da oso. Ikerketa lan bat ez da informazioaren pilaketa hutsa izan behar. Gure helburua betetzeko, ikertzeko eta komunikatzeko gaitasunak garatu behar ditugu derrigorrez. 2. Gaia Behin gaia aukeratuta oso egokia da, nahiz eta behin-behineko eran izan, ikasleak hura esplizituki idaztea. Hots, ikasleak bere ikerketa nola egingo duen azaldu behar du, erabiliko duen metodologia aipatuz: galdeketa lantzea, laborategiko lana, bilaketa bibliografikoa, eta abar. Horretarako, eskema edo ideien mapa bat egin daiteke planifikaziorako. 1

Ikerketa-lanak egiteko gida

  • Upload
    andeka

  • View
    1.704

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

FILOSOFIA MINTEGIA

IKERKETA-LANA (MONOGRAFIKOA) EGITEKO GIDA

1. Hasierako hausnarketak

Dokumentu honen helburua da batxilergoko Ikerketa-lan bat zer den, eta nola egiten

den azaltzea. Lan honek batxilergo-ikasleari jarraibide batzuk emateko asmoa du.

Zeinek baimen diezaioten ikerkuntza txiki bat diseinatzen, aurkezten eta azkenik, bere

ikerkuntzan heldutako konklusio nagusiak, irakasleek osatutako auzitegi baten

aurrean ahoz adierazten. Laburtasun handiagoarekin esanda, erabilgarri izango zaien

erreminta bat izateko asmoa du, hiru teknika hauetan erabiltzen hasten den

ikaslearentzat: ikertzea, idaztea eta ahoz azaltzea.

Ikerkuntza idatzitako memoria bat bihurtzeak arazo handia dakarkio ikasleari.

Horrexegatik, gida hau erabiltzea gomendagarria da oso. Ikerketa lan bat ez da

informazioaren pilaketa hutsa izan behar. Gure helburua betetzeko, ikertzeko eta

komunikatzeko gaitasunak garatu behar ditugu derrigorrez.

2. Gaia

Behin gaia aukeratuta oso egokia da, nahiz eta behin-behineko eran izan, ikasleak

hura esplizituki idaztea. Hots, ikasleak bere ikerketa nola egingo duen azaldu behar

du, erabiliko duen metodologia aipatuz: galdeketa lantzea, laborategiko lana, bilaketa

bibliografikoa, eta abar. Horretarako, eskema edo ideien mapa bat egin daiteke

planifikaziorako.

1

3. Egitura

Ideien antolamendua oso garrantzizkoa da lanean, aurkitutako informazioa eta teoriak

pausuz pausu azaltzeko. Idazten hasi baino lehen ideien eskema bat egiteak

lagunduko digu antolamendu egokia lortzerako orduan.

Ikerketa lanak ondorengo atalak eduki behar ditu:

• Azala: izenburua (argia eta ulergarria), izen-abizena, ikastetxearen izena eta data.

• Indizea.

• Sarrera.

• Kapituluak.

• Ondorioak.

• Bibliografia.

INDIZEan lanaren atal guztiek eta dagozkien orrialde zenbakiak agertu behar dute.

Normalean, lehen indizea behin-behinekoa izango da eta geroago aldatzen joango da.

Azkeneko berrikustean, lana hilabeteetan zehar egindako aldaketa guztiak kontuan

izango dira behin betiko indizean sartzeko.

SARRERAn gure proiektua aurkeztu behar dugu. Hau da, landutako gai nagusia eta

helburua. Horretarako, komenigarria da kapituluetako deskribapen labur bat egitea eta

ondorio nagusia aipatzea. Ikerketa hasi baino lehen zirriborro bat egin daiteke eta

bukatzerakoan berridatzi dezakegu .

ATALAK, orokorrean, bizpahiru izaten dira, bakoitzak bere izenburuarekin.

Azpiatalak baldin badaude, izenburua eraman behar dute. Izenburua argia izan behar

da. Luzapenari dagokionez, orekatuak izan daitezen gomendatzen da.

KAPITULUAk ikerketa-lanaren gorputz zentrala dira. Lanaren zati honetan da

ikerketarako aukeratutako gaia (edo gaiak) garatzen den tokia. Kapitulu-kopurua bi

edo hiru izan ohi dira. Komeni da kapitulu bakoitza sailetan (edo azpi-ataletan)

zatitzea. Kapitulu eta atal bakoitzak titulu argia eramango du. Kapituluen luzapenari

buruz, orekatua izatea gomendatzen da.

2

KONKLUSIOAK emaitzen azalpenak dira. Ikasleak, lanaren atal honetan aurkeztu

behar ditu ikerkuntzan zehar lortutako emaitzen laburpena, beraien balioespen bat, eta

erantzunik gabe geratu diren galderak edo auziak. Bestaldetik, lana taldeka egiten

bada, desadostasunak edo hausnarketa pertsonalak aipa daitezke.

BIBLIOGRAFIA kontsultatutako eta lanean zehar aipatutako iturrien zerrenda da.

Alfabetikoki ordenatuta agertu behar da beti.

Helbide honetan kontsulta daitezke arauak: http://www.ci2.es/objetos-de-

aprendizaje/elaborando-referencias-bibliograficas#.UDw7Mg3GZQM.scoopit

Aintzat hartu iturriak fidagarriak izan behar direla. Horretarako bat baino gehiago

erabili behar dira informazioa alderatzeko.

4. Nola pasatu ikerketatik idatzitako informaziora

- Erabilitako hizkuntza nahiz eta ikerketako gaira egokitu, erreza eta ulergarria izan

behar da, garatutako gaiaren gaineko ezaguera sakonik ez dutenei zuzenduta.

Hasiera batean, termino tekniko guztiak, agertzen diren lehen aldian definituko

dira.

- Testuan erabilitako tonuak ez du subjektiboegia izan behar, eta ironia erabiltzerik

ez da komeni.

- Ondoren aipatzen dira ikasleari ikerkuntza, idatzitako informazioa bihurtzean

lagun diezaioketen aholku praktiko batzuk:

- Testu-prozesatzaileaz bestelako dokumentuez lantzea, hots, idatzitako memoriako

parte bakoitzerako.

- Perpausaren ordena naturala errespetatuz esaldi motzak eraikitzea.

- Zuzentzaile ortografiko informatikoak erabiltzea baina errepasu bat eginez.

- Huts informatikoetako salbu egoteko segurtasun-kopia bat egitea.

- Erreferentzia osoa (egilea, titulua, argitaletxea, urtea eta orrialde) behin betiko

lanean erabiliko den formatu bera erabiliz, aipatzen den une berean idaztea.

3

- Ez uztea bibliografiaren prestaketa amaierarako.

5. Aipuak

Erabiltzen diren iturriak (liburuak, monografiak, entziklopediak edo web orrialdeak)

aipatu behar dira beti. Horretarako, arau batzuk badauzkagu, gorago komentatu dugun

lez. Nolanahi ere, adibide batekin argiago ikus daiteke zer egin testuan bertan aipua

jartzeko.

Demagun liburu bat aipatu nahi dugula, gure gaiari buruzkoa pasarte labur bat. Aipua

esaldi bat bada eta beste esaldi baten baitan jarri nahi badugu, kakox artean joan behar

da:

Adibidea: kulturaz hitz egitea ez da batere erraza. Antropologiak dio kultura ikasitako

eta partekatutako jokabidea dela, hau da, “kultura esatean, sistema ekonomikoaz nahiz

sozialaz, ezkontza-usadioez, erlijioaz, …, ari gara”.1

Aipamena luzea bada (2 lerro baino gehiago) beste paragrafo batean jarri behar dugu:

Zentsura ez da ametsak berak duen mekanismoa, aparatu psikikoaren mekanismoa

baizik. Prozesu inkontzienteak edozein unetan kontzientziarekin zuzenean konexioan

jartzea eragotzi nahi izaten du. Ametsari, onargarria izan dadin, gauzak erantsi,

kendu edo aldatu egiten dizkio.2

6. Ahozko aurkezpena

Aurkezpenerako edozein baliabide erabili daiteke: power point, bideo, dokumental,

eta abar. Nolanahi ere, aurkezpena egin aurretik froga bat egitea komenigarria da,

akatsak eta arazo informatikoak saihesteko.Egokia da ikasleak eskema edo gidoi bat

prestatzea, jorratutako gaiak batuz ideien eskema batean.

Ahozko aurkezpena modu sintetiko, koherente eta ordenatuz egin behar du , presarik

1 RELETHFORD, J.H., Giza Espeziea. Antropologia biologikoaren hastapenak, EHUko Argitalpen Zerbitzua, Leioa, 2011, 45. orr

2 GAZTAÑAGA, A., Zer da psikoanalisia?, Gaiak, Donostia, 2003, 23. orr

4

gabe, hitzak ahoskatuz eta intonazioa emanez diskurtsoari, eta noizean behin

epaimahaikideei begiratuz. Entseguak gomendagarriak dira.Ahozko aurkezpena modu

sintetiko, koherente eta ordenatuz egin behar du, presarik gabe, hitzak ahoskatuz eta

intonazioa emanez diskurtsora, eta noizean behin epaimahaikideei begiratuz.

Entseguak gomendagarriak dira.

7. Ebaluazioa:

• Prozesuzko ebaluazioa: prozesua ebaluatzeak lanean zehar egindako lana

ebaluatzea esan nahi du. Hartarako ahalegina, erantzukizun eta konstanzia

hartzen dira kontuan. Hau da, ikerketa antolatzeko gaitasuna, planifikazio

egokia proposatu eta garatzeko gaitasuna, zailtasunak konpontzeko gaitasuna

eta taldeka lan egiteko gaitasuna.

• Idatzizko lanari dagokionez baliosten diren alderdiak dira: zehaztasuna,

argitasuna, egokitasuna, datu-interpretazio zorroztasuna, originaltasuna,

bibliografia eta aspektu formalak (zuzentasun ortografikoa, argitasuna eta

erabilitako kontzeptuak).

• Aurkezpenari dagokionez, aintzat hartuko diren irizpideak honako hauek dira:

argitasuna, hizkuntzaren erabilera, zuzentasuna, erabilitako baliabideak eta

partaidetza.

8. Ezaugarriak

Luzapena: 20/30 orrialde.

Times New Roman, 12pt, lerroarteko bikoitza, zenbatu orrialdeak eta justifikatua

(paragrafoak).

5