6
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea Proba pedagogikoakikasleak etorkizunean orientatzeko asmoz Pasaden astean ikastolako Orientatzailea etorri zitzaidan, laguntza eske: “Edurne preziosa, zure laguntza behar dut. Kontua da DBH 3. Mailakoei froga diagnostikoak pasako dizkiegula eta pentsatu dut zuk horretan lagundu gaitzakezula. Ziurrenik zuk ere pasako zenituen, gogoan duzu? Bi egunetako kontua izango da, alde bateik, gela arruntean frogak pasako dizkiegu ikasleei eta ondoren lan mekanikoa dator, hauek zuzentzea. Zer deritzozu?” Nire erantzuna noski, baiezkoa izan zen. Une hartan, niri egokitzen ez zaidan lan bat egiteko proposamena egin zidaten, bai, horren kontziente naiz euren lana azkartzeko eskatu zidaten baina froga honetan parte hartzeko aukera izateak diagnostiko frogen inguruko formazioan zabaltzeko aukera emango zidalakoan nengoen. Horrela, astelehenean bertan hasi ginen DBHko ikasleengana joan eta 4 atal ezberdinetan antolatutako froga ezberdinak pasatzen. Batzuk gaitasunei egiten zieten erreferentzia, beste batek izaerari, besteak ikas ohiturei eta azkenak orientazio laboralari. Galdera sortaz osatutako froga pedagogikoak ziren denak, bakoitza erregistro ezberdinarekin eta noski, galdera ezberdinekin ere. Lehen bi egunetan beraz, ikasleek erantzuten zituzten galderei erreparatzea egokitu zitzaidan, Ptarekin eta orientatzailearekin batera, baita klasean bueltatxo amaigabe horietakoak ematea. Ondoren, orientatzaileak “matxake” deituriko uneari ekin genion, hau da, frogen zuzenketari. Boligrafo eta erregela eskuan, plantilla ezberdinekin froga guztiak zuzentzeari ekin genion

Ae12 13

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ae12 13

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea

“Proba pedagogikoak” ikasleak

etorkizunean orientatzeko asmoz

Pasaden astean ikastolako Orientatzailea etorri zitzaidan,

laguntza eske:

“Edurne preziosa, zure laguntza behar dut. Kontua da DBH 3.

Mailakoei froga diagnostikoak pasako dizkiegula eta pentsatu dut

zuk horretan lagundu gaitzakezula. Ziurrenik zuk ere pasako

zenituen, gogoan duzu? Bi egunetako kontua izango da, alde

bateik, gela arruntean frogak pasako dizkiegu ikasleei eta ondoren

lan mekanikoa dator, hauek zuzentzea. Zer deritzozu?”

Nire erantzuna noski, baiezkoa izan zen. Une hartan, niri

egokitzen ez zaidan lan bat egiteko proposamena egin zidaten, bai,

horren kontziente naiz euren lana azkartzeko eskatu zidaten baina

froga honetan parte hartzeko aukera izateak diagnostiko frogen

inguruko formazioan zabaltzeko aukera emango zidalakoan nengoen.

Horrela, astelehenean bertan hasi ginen DBHko ikasleengana joan eta

4 atal ezberdinetan antolatutako froga ezberdinak pasatzen. Batzuk

gaitasunei egiten zieten erreferentzia, beste batek izaerari, besteak

ikas ohiturei eta azkenak orientazio laboralari. Galdera sortaz

osatutako froga pedagogikoak ziren denak, bakoitza erregistro

ezberdinarekin eta noski, galdera ezberdinekin ere.

Lehen bi egunetan beraz, ikasleek erantzuten zituzten galderei

erreparatzea egokitu zitzaidan, Ptarekin eta orientatzailearekin

batera, baita klasean bueltatxo amaigabe horietakoak ematea.

Ondoren, orientatzaileak “matxake” deituriko uneari ekin genion, hau

da, frogen zuzenketari. Boligrafo eta erregela eskuan, plantilla

ezberdinekin froga guztiak zuzentzeari ekin genion

Page 2: Ae12 13

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea

eta gutxinaka era automatikoki baina konszientean zer egiten

ohartzen hasi nintzen. Pixkanaka erantzunak ateratzen ari

zitzaizkidan diagrametan eta harrigarria egiten ari zitzaidan nire

burua halako diagnostiko prozesu baten partaide ikustea. Bi egun oso

eman ditugu frogak zuzentzen eta azkenean, behin frogak zuzenduta

(Pteen laguntzaz) orientatzaileak hauek aztertu, ondorioak atera eta

ikasle zein euren familiekin bilera ezberdinak egingo ditu hauei

emaitzen berri emateko.

Oraindik ere gogoan dut nola niri, lan arloan “ekonomista eta

administraria” izateko aukera handiak neuzakal atera zitzaidala,

ordea, egun magisteritzan nabil eta ez dut batere gustoko

ekonomiarekin erlazionatutakoa. Hala ere, emaitzak auzian jarri baino

beste galdera bat datorkit burura. Oraindik, ni gaztea nintzeneko

froga berdinak erabiltzen dituzte? Eguneratuak al daude froga horiek?

XXI. Mendeko gaitasun eta abileziei egokiturik al daude? Benetan,

nire dudak dauzkat hala ote den. Horrez gain, aipatu beharra dago,

askotan halako frogen emaitzak ez direla guztiz errealak, ez baitira

ingurune edo momentu aproposetan egin. Hala ere, jakin badakit

Orientazio departamentua horren jakitun badela eta familia eta

ikasleekin dituen elkarrizketetan argi gelditu ohi da hori. Pertsonalki,

lanbide orientabideari dagokionean, uste dut, orientazioa ezin

daitekeela test huts batera mugatu.

Page 3: Ae12 13

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea

Ikasleek gizartean dauden lanbide ezberdinak ezagutu behar dituzte.

Eta ezagutu diodanean euren begien bidez ezagutzeaz ari naiz.

Eskolan, DBH mailan batez ere lanbide orientazioari garrantzia askoz

handiagoa eman beharko litzaiokeela uste dut. Bestela, askotan ez

dakigu nondik jo, ez baitakigulako ezta zer aukera ditugun ere.

Oraindik beraz, ikas orientazioaren arloan informazioa eskaintzeaz

haratago, errealitate eta lanbide ezberdinak ezagutzeko aurrera pauso

izugarria eman beharko genuelakoan nago. Ez duzue uste?

Denok, gaixo egonda ere, hezkuntzarako

eskubidea daukagu

Zer gertatzen da gaixotasun bat dela eta haur batek eskolara

denbora luezez joan ezin duenean? Ospitalean egon behar du

sendatzeko baina eskolara ezin du joan, orduan zer? Hauxe da,

aurreko astean nire lehengusu txikia ospitalera bisitan joan eta burura

etorri zitzaidan afera.

Ildo honetatik gainera, eitb-n erreportai bat ikusteko aukera

izan nuen non Xabier Euskitzek Donostiako Ospitaleko eskola bisitatu

eta honen funtzionamenduaren berri ematen zuen. Hala ere, ez zuen

nire barrena asetu. Ospitalean ingresatuta egon behar izanak ez du

esan

nahi

haurra

bere

eskubidea den hezkuntzatik

aldentzen denik, ezta gutxiago ere, ospitaleko gelak

daudela jakina da baina noiztik? Zein da honen funtzionamendua?

Antza, gela hauek, Espainian 60ko hamarkadan hasi ziren

zabaltzen, baina 1982ko “la ley de la integracion del minusvalido”

legeak eman zion duen garrantzia ospitaleko gelei. Haurrak ospitalean

daudenean ere eskolak jasotzeko aukera dutela esanez eta horrela,

eman daitekeen curriculum desfaserik ez emateko. Honen ildo beretik

1988an “la carta europea de los niños hospitalizados”-k ospitalean

dagoen haur batek dituen 23 eskubide biltzen ditu, hezkuntzarena

horietako bitan garbi agertuz.

Lege edo dekretu hauek ospitaletako gelak defendatzen

dituzte baina zer dira? Gela hauek denbora bat ospitalean ingresatuta

pasatu behar duten haurrentzako daude zuzenduak. Gela hauen

helburu nagusia haurrak

Page 4: Ae12 13

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea

bere eguneroko bizitzarekin nolabait jarraitzea da, bakoitzak duen

gaixotasunarekin eta beldurrekin deskonektatzea, gustura sentitzea…

Beraz, eskola honek funtzio akademiko soil bat baino gehiago

normalizazio bat emateko saiakera bat da. Ospitaleko egoera gordinak

ahazten dituzte gela horretara sartzen direnean eta ospitalean

daudela ahazten dute askok.

Gela hauek hiru ildo nagusi izaten dituzte: alderdi akademikoa,

ekintza ludikoak eta orientazio pertsonala. Alderdi akademikoa eskola

guztietan egiten den moduan eman arrez, ekintza ludikoek eremu

honetan garrantzi esanguratsua dute, izan ere, musika edo pailazoen

ikuskizunekin beraien benetako errealitatea momentu batez ezabatu

egiten dute eta beraien haur izaera hori ateratzen dute. Arlo ludiko

hau aurrera eramateko gehienetan bolondresak egoten dira: Gurutze

Gorriak bere arreta eskaintzen die asteburuetan, edota pailazoen

ikustaldik, musika… batez ere musikari garrantzi berezia ematen

diote, izan ere musikaren bidez haurrak hobeto sentitzeko terapiak

egiten dira.

Ospitaletako gela hauetan ikaslearen curriculum-a jarraitzen

da, horretarako eskolako irakasle, familia, mediku… hartu eman estua

izaten dute koordinatuta lan egiteko. Izan ere, ikasleak bere

gelakideen erritmoa errespetatu eta jarraitu behar izaten du. Gaixo

egotea zaila eta gogorra egiten bazaie, kurtsoa errepikatzea oraindik

eta gogorragoa egingo litzaieke dauden egoeran eta horregatik joaten

dira motibatuta. Irakasle batek esaten duen moduan nahiz eta gaizki

egon, haur askorentzat beraien gelakideen gauza berak egitea

beharrezkoa dute eta ahal duten lekutik ateratzen dituzte indarrak.

Bertaratzen diren ikasleen perfila ere guztiz desberdina da, adinaren

arabera taldekatu arren, medikuaren diagnostikoak paper berezia du

eta horrela sortzen dira talde txikiak.

Bertako irakaslegoari dagokionez, bertako profesionalak

irakasleak izaten dira, ez laguntza irakasleak. Bertan lan egiten duten

irakasleek esaten dute beraien lana bokazionala izateaz gain polita

dela. Aurretik esan bezala, irakasle hauen lana guztiz interprofesionala

da, eskolako irakasleekin koordinatzeaz gain, osasun arloko

profesionalekin eta gurasoekin ere harremanak bideratu behar

baitituzte.

Haur baten gaixotasuna luzerako denean eta eskolara joan ezin

duenean ere mota bat baino gehiago daude. Eskolaraketa mota horien

artean aurkituko genituzke hezkuntza zentroak, bestean osasun

mentaleko gaixotasunen bat duten haurrak gerturatzen dira eta

terapiak jasotzen dituzte bertan. Hauetara

Page 5: Ae12 13

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea

joaten diren askok beraien eskola arruntetan eskolaratuta jarraitzen

dute, zentro hauetara terapia jasotzera joanez.

Hezkuntza jasotzeko beste era bat eskolara joan ezin duten

haurrei etxean eskaintzen zaien arreta izango litzateke. Haur hauek

ospitaletik ateratzeko baimena jasota izaten dute baian arrazoi

ezberdinengatik oraindik eskolara joateko prest egoten ez direnez

etxera joaten zaie profesional bat klaseak ematera (Nafarroan LH

astean 5 ordu eta DBHn astean 8 ordu).

Nafarroako aurrematrikulazio kanpaina denetan

interesgarriena

Aurten praktiketan egonda gertutik bizitzen ari naiz

aurrematrikulazio kanpaina. Ez soilik Haur Eskolara guraso ezberdinak

bisitan etortzen hasiak direlako, baizik eta herrian zehar kartel

informatibo andana ikusi ditudalako, bai ikastolakoak baina baita

Zelandi eskola eta Sagrado Corazón ikastetxekoak ere. Hala ere, gaur

herriko plazatik pasatzean zerbaitek harritu nau:

Ikastolak gogor ekin

dio aurten aurre matrikulazio kanpainari eta aurten

hare gogorrago bere burua arriskuan ikusi baitu. Hala ere, positiboa

da oso honen arrazoia. Aurten, Nafarroako gobernu aldaketarekin

fruituak nabaritzen hasiak dira eta hezkuntzari eta euskarari

dagokionean esperotako aldaketak ematen hasiak dira. Izan ere,

ikasturte hasieratik, hizkuntzen tratera eta irakasleen lan postuak

eztabaidaren jo puntuan egon dira, honen adibide ditugu PAI

programa, OPEen zerrendak edota D ereduan matrikulatzeko

Page 6: Ae12 13

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea

eskubidea.

Eztabaidagai bortitzak dira oso nafar gobernuak aurten mahai

gainean jarritakoak eta tamalez honek jada errebolta handia eragin du

UPN eta euren lagunengan. Izan ere, aurten, Nafarroan urte luzez

Sanzekin indarrean egondako euskararen araberako lurralde zatiketa

desagertu egin da. Jada

Nafarroa ez da hirutan

zatitzen, mapa zatitzaile eta

euskararen zapaltzailea hautsi

eta erretzeko garaia da. Orain,

D ereduarentzat garai berria

dator, nafar eskola publiko eta

euskaldun baten oinarriak

eraikitzera goaz, beti ere

ikastolen euskalduntze lana

gutxietsi gabe.

Orain, Nafar Hegoaldean gure indarrik handienak jartzeko

ordua dugu, ikasleak D ereduan matrikula daitezen herri mailako

lanketa horizontala gauzatzea ezinbestekoa da. Herriz herri joanaz,

euskaraz matrikulatzeko garrantzia argitara emanaz eta

zonalde erdalduna gutxinaka gutxinaka zanpatuz eta deseginez.

Beraz, hemendik gonbitea tafallalde eta lizarraldeko lagunei

batez ere hilabete hauetan D ereduaren garrantziaz jardun, hausnartu

eta eztabaida dezaten! Lege aldeko pausoa emana dago, orain herriak

hau sinistea falta da, eta noski, hauxe ez da lan makala!