GIPUZKOAKOHITZA
MAIALEN ANDRES / FOKU
Hainbat iritzi eragiten ditu turismoak Donostiako etxeen prezioan, enpleguan, kulturan eta abarretan dueneraginakbUdalak dio sektorea sustatzen jarraitu behar dela; Bizilagunekin plataformak, aldiz, ezetz b 2-3
T urismoarenargi-ilunak
Bide azpiegiturakBigarrenfasean sartu dira Urretxu eta
Azkoitia arteko GI-631 errepideko lanak
8ElkarrizketaAmaia Aranzabal:«Asko ibili beharra dago
zortzimilako mendi batera iristeko»
4Ostirala
2021eko uztailaren 23aXII. urtea501. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
Miren Garate
Joan den astean egin-
dako agerraldian,
udako erreserbak
nahiko motel zihoa-
zela iragarri zuen Gi-
puzkoako Hotelak el-
karteak, eta Donostia Turismoa
erakundearekin egindako akor-
dio baten berri eman zuen: 21 ho-
telek 113 logela utziko dituzte
doan, Donostiaren promozio tu-
ristikoa egin ahal izateko. Lehen-
tasunezkotzat jotzen diren mer-
katuetako kazetariak, influen-
cer-ak, bilera eta kongresuetako
eragileak, touroperadoreak eta
abar gonbidatzeko balioko du
akordio horrek. Cristina Lage Do-
nostiako Turismo zinegotziaren
esanetan, aurretik ere egin izan
dira halakoak, baina publiko egin
dute oraingoan, iruditzen zaiela-
ko «pasatu duten guztiarekin»
hotelak «oso eskuzabalak» izan
direla eskaintza hori eginez.
Kezka eragiten du turismoak
Gipuzkoako hiriburuan. Kezka
horren iturburua, ordea, ez da
berbera guztientzat. COVID-19ak
bigarren urtez jarraian bisitari
kopuruan eta ondorioz ekono-
mian izan ditzakeen eraginak la-
rritzen ditu batzuk. Aldiz, susta-
tzen den turismoaren hazkunde-
ak donostiarren bizi baldintzetan
eta bizimoduan duen eragin ne-
gatiboa salatzen dute beste ba-
tzuek. Erakunde publikoek hiria-
ren sustapenean duten rola da de-
sadostasunerako arrazoietako
bat, baina askoz alderdi gehiago
hartzen ditu gaiak: turismoak
etxebizitzen prezioetan duen era-
gina, sektoreak sortzen duen en-
plegu kopurua eta nolakotasuna,
ingurumenean eta kulturan duen
eragina, eta abar.
2018an sortu zuten Bizilagune-
kin, desazkunde turistikoaren al-
deko plataforma. Donostiak tu-
rismoa betidanik hartu izan duen
arren, urte gutxian aldaketa han-
dia nabaritu zutelako elkartu zi-
rela kontatu du Asier Basurtok.
«Turistifikazioa momentu bate-
an arazo bihurtzen da: turismo
horren gehiegizko hazkundea
herritarren bizi baldintzak bal-
dintzatzen hasten denean».
2017a jo du mugarritzat.
Plataformako kideek behin
baino gehiagotan aipatu izan dute
Donostia turistentzako hiri ari
dela bihurtzen, edo, beste era ba-
tera esanda, turismoarekin nego-
zioa egiten dutenei ematen zaiela
lehentasuna. Behin baino gehia-
gotan leporatu diete turismofobia
izatea. Basurtok esan du ez dutela
arazorik turistekin, ondo irudi-
tzen zaiela jendea egun batzuk
pasatzera Donostiara etortzea.
«Gu ez gara jartzen turisten au-
rrez aurre: turismoarekin nego-
zioa egiteko bertako herritarren
bizi baldintzak zapaltzeko prest
daudenen aurrez aurre jartzen
gara».
Etxeen prezioarekin loturaTurismoari lotutako arazo zeha-
tzetara etorrita, etxebizitzarena
nabarmendu du Basurtok. «Hiri
honetan dagoen arazo sozial na-
gusia da, eta, aldi berean, negozio
nagusietako bat ere bai, eta hori
ez da onargarria». Haren esane-
tan, lotura zuzena dago etxeen
prezioaren eta turismoaren arte-
an. EHUko ikerlari talde batek
2019an egindako azterketa bat ai-
patu du, nazioarteko aldizkarie-
tan ere argitaratu dena. «Ikerketa
horren arabera, etxe turistikoak
egoteak etxeen alokairua hilabe-
tean 77 euro garestitzea eragiten
du». Etxeen salmentari eta alo-
kairuen prezioei buruzko estatis-
tiketan, Donostia ohituta dago
beti goi-goiko postuetan egoten.
«Baina orain prezio altuenen
errekorrak bakarrik ez, prezio
igoera handienaren errekorrak
ere ari da hausten».
Basurtok esan du «kanporatze
bat» ari direla ikusten; alegia, Do-
nostiako auzoetan jaio, hazi eta
bizi izan diren belaunaldi gazteek
ezin dutela auzo horietan jarraitu.
«Kanporatze bat dago, kanpoal-
deko auzoetara eta batez ere in-
guruko herrietara». Fenomeno
horrek zenbait ondorio dakartza-
la dio. «Auzoetako komunitateak
puskatu egiten dira, jendeak ezin
duelako jarraitu bertako sareetan
Donostiak eta turismoak lotura estua izan dute aspalditik. Sektore hori sustatzen jarraitzeabeharrezko ikusten dute batzuek, tartean udala. Beste batzuentzat, ordea, hirian desazkundearenbidea hartzeko garaia iritsi da jada, eragin negatiboak dituelako herritarren bizi baldintzetan.
Iritzi talka turismoaren inguruan
Turistak, aste
honetan, Donostian.
MAIALEN ANDRES / FOKU
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aAstekoa
Turismoa
integratuta». Eta gaineratu dukanporatutako horiek joaten di-ren herri eta auzoetan ere sortzendirela gorabeherak. Turismoaren onuren artean,
enplegua sortzen duela da gehienaipatzen diren kontuetako bat.«Turismoak sortzen duen enple-gua ilusio faltsu bat da, enpleguhori hauskorra baita, prekarioa,aldakorra, sasoikakoa, diruarenzati bat beltzean mugitzen due-na...». Bizilagunekin plataforma-rentzat sektore ekonomiko arris-kutsua da turismoa, nazioartekojoera batzuen mendekoa, eta iru-ditzen zaie eredu ekonomikoangehiegizko pisua ari dela hartzen.Horren adibide garbi bat COVID-19aren pandemia izan dela dio. Beste faktore bat ere aipatu du
Basurtok: inbertsio publiko izu-garria eta politika publikoen bul-tzada izugarria behar dituela tu-rismoak. Inbertsio horiek guztienzergekin ordaintzen direla dio,«nahiz eta turismoarekin eteki-nak ateratzen dituzten horiei ba-karrik egiten dien mesede». He-rritarrentzat «apurrak» bakarrikgeratzen direla salatu du: tartean,kalitate kaskarreko enplegua. Bi-zilagunekin plataformako kideenustez, «turismoak adinako bul-
tzada jasoko balute beste sektorebatzuek, hark adina enplegu sor-tzeko aukera izango lukete, kali-tate hobekoa, gainera». Turismoaren desazkundea de-
fendatzen du plataformak, etapandemiak ekarritako geldialdiaez dela behar bezala baliatu ustedute. «Lehenbailehen lehengorabueltatu eta hazi eta hazi jarraitunahi dute». Turismoak guztiei
baina bereziki gehiegizko turis-moaren kalteak zuzenean jasatendituzten herritarrei eragiten dielairitzita, eztabaidarako plaza bateskatzen dute, erabakiak denenartean hartu ahal izateko. «Guk
uste dugu dibertsifikazio batera-ko momentua dela. Turismoasektore garrantzitsua da ekono-mian, baina ez zaigu komenigehiago haztea».
Hazkunde «jasangarria»Desazkundearen gaia ez dagoelaudalaren agendan esan du Lagezinegotziak. Hazkundea susta-tzen jarraitzeko asmoa dute.
«Hazkunde jasanga-rria», zehaztu du. Jasan-garrihorrekin zer esannahi duen ere argitu du:«Hiritarren bizitzak etabisitariak uztartzen di-tuena. Ondo kudeatuta-ko turismoa, zure kultu-ra goresten duena, langi-leei laguntzen diena, goidenboraldira mugatzenez dena...». Esan du ezduela turistakontzeptuagogoko, horren ordez,bisitariak aipatu ohi di-tuela berak. «Zeren, bes-tela, non jartzen dugu tu-
risten lerroa? Tolosan? Nafarro-an? Burgosen [Espainia]? Borde-len [Okzitania]?».Atzera eginda, gogoratu du
orain dela mende bat baino gehia-go ere kanpotik zetorren turis-
moa oso garrantzitsua zela hiria-rentzat. «Paseo Berria, Kontxaaurrean dauden eraikin zoragarrihoriek eta abar egin ziren gu ikus-tera zetozenentzat. Zinemaldiabera ere merkatariek sortu zuten,udako sasoia luzatzeko». Gakoakudeaketa dela dio, eta erakunde-ei kudeaketa horretan asmatzeaexijitu behar dietela herritarrek.«Baina hortik hiri hau turisten-tzat egiten ari garela esatera koskabat dago, eta ezin dut onartu, ezdelako egia, eta, gainera, min egi-ten diolako gaizki pasatzen ariden eta enplegu asko sortzenduen jende bati». Lageren esanetan, «maite eta
errespetatu duten guztiena» daDonostia, «eta kanpotik jendeaetortzea ekonomikoki, sozialkieta beste ikuspegi guztietatik daona». Etxebizitzen prezioen ga-restitzearekin ere ez duela halakoloturarik uste du. Turismo haute-tsiaren iritziz, «lurralde fisiko txi-kia» du hiriburuak, mendiz ingu-ratuta dago, «eta ez du haztekotokirik»; haren hitzetan, horre-gatik izaten dira, esate baterako,merkeagoak etxeak goiko lurre-tan. «Donostian, orain dela ha-mar urtera arte, beste pandemiabat izan dugu: terrorismoaren
pandemia. Berrogei urtean ez daia inor etorri, eta, hala ere, Espai-niako preziorik garestienak izanditu Donostiak, turismoak zeri-kusirik izan gabe». Uste du garaihaiei lotutakoak direla gaur egun-go hainbat ikusmolde ere: «Auto-kontsumoko hiri bat izatera ohi-tuta geunden».Gogoratu du saturazioak era-
gozteko mugak ere jarri dituztela,eta auzo batzuetan ezingo direlahotel gehiago ireki, hala nola Par-te Zaharrean. «Orain irekitzen aridirenen lizentziak orain dela hi-ruzpalau urte eman ziren. Gehie-nak, gainera, txikiak dira, mimozlan egiten duten horietakoak».Kulturaren homogeneizazioa
eta merkataritza txikian dueneragina dira turismoaren bueltanageri ohi diren beste kezketakobatzuk. Arlo horietan ere ez duarazorik ikusten Lagek. Inkeste-tan bisitariek paisaia eta bertakokultura puntuatzen dituztegehien, azaldu duenez. «Menuakeuskaraz egotea, jendea euskarazentzutea eta halakoak asko gusta-tzen zaizkio jendeari. Herri kiro-lak eta abar ere asko defendatzenditugu». Merkataritza txikiari da-gokionez, berriz, uste du bisitarieibaino gehiago norberari dagokio-la bere kontsumo ohiturak azter-tzea. «Eta turismo sektoreak sor-tzen duen enplegua prekarioa de-la ere ez da egia. Ostalaritzan, adi-bidez, [Espainiako] Estatuko hi-tzarmenik onena dugu, eta langilegutxi aldatzen dira lanez».Turismo zinegotzi den heinean,
esan du helburu duela hiritarrakharro egotea Donostiaz helmugaturistiko gisa. «Horretarako, jen-dearen lankidetza behar dugu,eta izugarri gustatzen zaigu ekar-penak entzutea, eta zer hobetubehar dugun jakitea, baina abia-puntuan turismoarekiko arbuioabaldin badago, gaizki goaz». La-geren esanetan, turistak gusturageratzeko gauza bat da behar-be-harrezkoa da: «Gu zoriontsuakizatea gure hirian, jendeak suma-tu egiten baitu hori».
Turistak, Donostiako erdigunean, Gipuzkoako HUB turistikoaren egoitzaren aurrean. MAIALEN ANDRES / FOKU
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23a Astekoa
Turismoa
Turismoak adinako bultzadajasoko balute beste sektorebatzuek, hark adina enplegusortzeko aukera izango lukete»Asier BasurtoDonostiako Bizilagunekin plataformako kidea
«Berrogei urtean ez da ia inor etorri, eta, hala ere,Espainiako etxerik garestienakizan ditu Donostiak»Cristina LageDonostiako Turismo zinegotzia
‘‘
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aElkarrizketa
Onintza Lete Arrieta Errezil
Azpeititik Errezilerako errepidenagusia atzean utzi eta pistan be-hetik gora bide luzea egin beharda Amaia Arantzabalen (Bergara,1963) etxera iristeko. Ikusgarriada paisaia handik, naturaz etamendiz inguratuta baitago guz-tia; are ikusgarriagoa da uda sa-soiko egun eguzkitsu batean. Argidago ez dela kasualitatez bizi han.Mendia izan du lagun haurra ze-netik, mendiak elkartu zituen se-narra eta biak, eta mendia da da-torren urriaren 3an ZumaiakoFlysch Trail lasterketan aitortzajasotzearen arrazoia. Josu Bere-ziartua senarra eta biak omendu-ko dituzte, eta solasaldian ere sa-rri aipatu du laguna, miresmenhandiz.Mendia pauso batera duzue he-
men.
Bai, pentsatu gabeko mendi buel-ta bat baldin bada, Gazume bere-hala dugu hemendik. Sarri joatengara. Egia esan, azken urte etaerdi honetan asko aldatu dituguohiturak. Eguneko mendi bueltaazkar hori egiteko, nahiago izatennuen Erlora edo Xoxotera joan,beste grazia bat duelako. Bainakonfinamenduan etxean erren-ditzen hasi, eta orain ohitura har-tu dugu autoko joan-etorri horiegin gabe zuzenean Gazume al-dera joateko. Wikipedian zure lorpenik ga-
rrantzitsuenak ageri dira. Bizi-
pen eta esperientzia ugari egon-
go da horien atzean, ezta?
Zortzimilako gailur batek boro-biltzen du norbaiten curriculu-ma, eta halakoa da Cho Oyu [8.201metro]. Badirudi hor hasten eta
amaitzen dela nire ibilbidea, bai-na asko ibili beharra dago zortzi-milako mendi batera iristeko; nikhala egin nuen, behintzat.Nola gogoratzen duzu aurrene-
ko harremana mendiarekin?
Gurasoekin betidanik eduki izandugu mendirako ohitura, eta he-rriko mendi taldean ere txikitatikibili ginen, Bergarako Pol-Pol tal-dean. Garai hartan mendi taldeguztiek edukitzen zituzten ume-en taldea, gazteena eta helduena.
Herrietako mendi taldeak indarbetean zeuden orduan. Pentsa,Bergaratik joan izan gara bost au-tobus umez beteta Gorbeara,egun-pasa. Gogoan dut igandee-tan, mendi buelta egin eta auto-busean herrira sartzerakoan,leihoak ireki eta Pol-Polen ereser-kia abesten genuela eztarriakurratu beharrean. Hor hazi naizni, giro horretan. Noiz ekin zenion mendian serio-
ago ibiltzeari?
Gaztetxotan, beti Pol-Polen ba-rruan, gu baino helduagoak zire-nekin Pirinioetara joaten hasi gi-nen mendirako afizio handiagoagenuen lagunak. Batez ere, udanjoaten ginen: gure plana egin, ze-
harkaldia antolatu, eta, gero, ahalzen moduan, autobusez, auto-stopean... Horrela ibili ginen. Bes-te estilo bateko gauzak egiten hasinintzen Josu nire bikotekideaezagutu nuenean. Josu-eta bestemaila batean zebiltzan Azpeitian,eta pixkanaka haiekin hasi nin-tzen eskalatzen, haitzean, Piri-nioetan zailagoak ziren ibilbidebatzuk eginez... Gauzak modunaturalean pasatzen dira: ibiliahala gustura sentitzen zara, bata
bestearen atzetik asmoberriak sortzen dira, etapoliki-poliki joaten zarapixka bat mendi altuago-etara, ibilbide zailagoeta-ra...Eta, horrela, zortzimila-
koen gailurretaraino...
Pirinioen ondoren, Alpe-ak ezagutu nituen, etahor altuera pixka bathartzen hasten zara,4.000 metroren bueltandaude-eta gailur horiek.
Andeetan ibili nintzen gero, zaz-pimilakoetan. Altueran ondomoldatzen nintzela ikusi nuen,eta jarraitzeko gogotsu sentitunuen neure burua. Horren ondo-ren etorri zen jauzia, Indian, zaz-pimilako mendi bat egin genue-nean. Aukeratu genuen ibilbideaez zen errazena, malda tenteazeukan, izotzarekin... Han ereondo ibili nintzen. Bidaia hartatikbueltan, zuzenean etxera etorribeharrean Nepalera joan ginen,Katmandura, eta Everesterakobaimenarekin itzultzea lortu ge-nuen.Azpeititik Himalaiara. Evereste-
rako espedizioa antolatzen hasi
zineten, beraz, orduan...
«Bere neurriko gatz puntua topatubehar du bakoitzak;mendia da nirea»Amaia Arantzabal b Mendizalea
Mundu guztiko mendi askotan ibilia da Amaia Arantzabalbergararra, eta zortzimilakoa ere badu curriculumean; EuskalHerriko lehen emakumea izan zen, gainera, halakorik lortzen.
Gailurrera iritsi ez arren,izugarrizko arrakasta edukizuen Azpeititik Everestera egin genuen espedizioak»
«Antolaketa lan handiak eginizan ditu Josuk [Bereziartua,senarra], eta hori asko miresten dut harengandik»
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23a Elkarrizketa
Bai, Azpeititik eta azpeitiarrekinhasi ginen antolatzen espedizioa,eta izugarria izan zen hori. Udalaerabat inplikatu zen, herria erebai, aldundia eta Jaurlaritza sartuziren, baita ETB ere, Eginegunka-riko kazetari bat gurekin hantxeegon zen kanpaleku nagusian...Izugarria izan zen. 1991. urtea zen. Aurreneko aldia
zen halako espedizio bat antola-
tzen zena?
Nik uste dut herri batetik ez zelahalakorik egin ordura arte; Eus-kal Herri mailan joanda zeudenEverestera, baina herri batetiksortutako espedizio bat... Horibai, aurrez Azpeitian eginak zi-tuzten Annapurnarako-eta espe-dizioak. Hutsetik ez da egiten Az-peititik munduko mendi altuene-rako bidaia; aurrez bazuten bidebat egina.Everestekoa beste pauso bat
izan zen, beraz?
Bai. Zortzi mendizale joan ginen,Josu eta biok tartean. Aurrenekozortzimilakoa izan zen niretzat.Azpimarratu behar dut nire ibil-bidea Josurenari erabat lotutaegon dela beti. Ordura arte, anto-laketan laguntzen nuen, eta, neu-re burua gai ikusten banuenmendi bat egiteko, egin egitennuen haiekin, eta Katmandutikbueltan argi ikusi nuen espedizio-ko parte izango nintzela ordukohartan. Nolako esperientzia izan zen zu-
retzat?
Sekulakoa. Niretzat berria zen7.000 metrotik goragoko guztia,taldeko beste askorentzat bezala.Orain, agian, inor ez da joangoEverestera pentsatuz espediziobateko parte dela eta bere helbu-rua taldeak zerbait lortzea dela.Gauza asko gertatu dira bidean1991. urtetik hona. Hego leporairitsi nintzen orduko hartan.8.000 metroan dago; azken kan-palekua jartzen da han, gaua pa-satu eta hurrengo egunean gailu-rrera igotzen saiatzeko.Gailurrera iritsi gabe bueltatu
behar izan zenuten, ordea.
Hala da. Hiru lagun abiatu ziren,baina bi bakarrik gelditu ziren be-netako saiakera egiteko moduan,eta, oso-oso gertu egon arren, ezzuten lortu, eta ez zen aukeragehiago egon beste saiakerarikegiteko. Baina niretzat garrantzi-tsuena ez da hori, baizik eta hala-ko espedizio bat aurrera atera iza-na, eta han bertan egindako lanaeta prestaketa guztia. Alde horre-tatik begiratuta, izugarrizko arra-kasta eduki zuen espedizioak.Horrela sentitu al zenuten or-
duan ere?
Pena izan zen. Gerora pentsatzenduzu zer gutxi falta izan zen, edo
orain dakigunarekin halako egin-go genukeela... Baina alferrik da;momentu hartan ez genekiengehiago. Saria, nolabait esatearren, hu-
rrengo urtean iritsi zitzaizuen,
ezta?
Bai. Espedizio hartako hiru ki-dek –Joxe Urbieta Takolo-k, Jo-suk eta hirurok–pentsatu genuenhurrengo urtean geure buruarioparia egitea, eta Cho Oyura joanginen. Ezer gabe joan ginen: ez za-maketaririk eta ez ezer, antolake-ta sinple-sinplearekin. Nafarre-kin partekatu genuen baimenaere, ariztarrekin, gastuak murriz-teko. Bi taldetan joan ginen, guegun batzuk lehenago. Izan ere,helburu bikoitza zeukan Josuk. Zein?
Everesten har txiki bat gelditu zi-tzaion sartuta, gailurra hain gertueduki zuelako, eta pentsatu zuensegidan egitea Cho Oyu eta Eve-rest. Haran berean daude biak,eta, gorputza egokituta edukikozuenez, zuzenean joan zitekeenEverestera. Ezagutzen zuen jada;zailagoa izango zen bestela. Gai-nera, han zebiltzan Iñurrategianaiak ere, eta, beraz, bazegoenlagun giro hori. Lortu al zenuten helburu bikoitz
hori?
Cho Oyuko gailurrera igo ginen,baina jaistean hankako behatzbatzuk izoztu zitzaizkidan, etaziztu bizian itzuli behar izan nuen.Josurentzat dilema handia izan
zen: niri lagundu edo bere bideanjarraitu. Zalantza horretan zela,Pili Ganuza nafarren taldekoakere arazoak izan zituen izoztee-kin, eta haien taldekide batekesan zuen bioi lagunduko zigula.Bere bideari jarraitu zion Josuk,barne borroka izango zuen arren.Ondoren, urte askoan, umeekin
ibili zarete mendian.
Bai. Bi ume izan genituen, etahaiekin asteburuetan eta oporre-tan mendira egiten genuen beti.Lehen egiten genuenaren antze-koa eginez jarraitu genuen, bainapolikiago, beste erritmo batean,beste plan batean... Josuk, bien bi-tartean, lanean ere jarraitu zuenmendian, zortzimilakoetan-eta,
Al filo de lo imposible [TVEko goimendiko programa] saioan ka-merari lanak eginez. Etxean ume-ek txikitatik bizi izan dituzte aita-ren joan-etorriak, marrazkietanegiten genituen kanpaleku nagu-sia eta bigarren kanpalekua, betiaritzen ginen Katmandu gora etaKatmandu behera... Halako bate-an, pentsatu genuen haiei erakus-tea hura guztia. Nora joan zineten, zehazki?
Ordurako, umeekin trekkingaegina genuen bai Pirinioetan etabai Alpeetan, aterpetxetik aterpe-txera. Hori bera Cho Oyuko hara-nean egitea planteatu genuen.Hala joan ginen, mendiak eraku-tsiz eta gauzak azalduz. Venezue-lan eta Perun ere ibili izan garatrekking egiten. Urri hasieran omenaldia egingo
dizute, besteak beste Euskal
Herriko aurreneko emakumea
izan zinelako zortzimilako bate-
ra igotzen. Zuk, ordea, ez dituzu
gustuko etiketa horiek.
Ez. Eskertzen diet antolatzaileeinitaz gogoratu izana eta senarra-rekin batera niri ere aitortza egi-tea, baina niretzat nire ibilbideangarrantzitsuena ez da izan zerbai-tetan aurrenekoa izatea, ezta8.000 metroko mendi batera igoizana ere. Bestalde, esan nahinuke Josuk nik baino askoz gauzagehiago egin duela mendian, etaantolaketa lan handiak ere egindituela. Hori asko miresten dutharengandik. Dena antolatuta
dagoenean erraza damendia egitea, baina izu-garria izaten da aurrekolan hori guztia.Gogoan daukazu bere-
ziki bete zaituen espe-
rientziarik?
Familia izan aurretik, Jo-su eta biok Ama Dablammendira joan ginen. Hi-malaian dago, Cho Oyu-ren ibar berean; ia 7.000metro ditu, eta izugarripolita da. Ez ginen gailu-
rrera iritsi, hainbat faktorerenga-tik, baina biok bakar-bakarrikegon ginen mendian, udaberrianjoan ginelako, eta sekulako ikus-kizuna izan zen, beste esperien-tzia bat. Mendian egin beharreko guztia
egin duzu ala baduzu bete nahi
duzun ametsik?
Inoiz ezin da jakin. Badaezpadaere, fisikoki indartsu mantentzenari naiz, aukera etorriz gero prestegoteko. Bere neurriko gatz pun-tua topatu behar du bakoitzak;mendia da nirea. Sufrimendua etabeldurra daude mendi altuetan,baina baita asebetetze sentsazioaere, helburuak lortu ahala. Orekahorretan bizi nahi dut.
ONINTZA LETE ARRIETA
Josu eta biok bakar-bakarrikegon ginen Ama Dablammendian [Himalaia], etasekulako ikuskizuna izan zen»
«Inoiz ezin da jakin zer aukeraetorriko diren, eta ni,badaezpada ere, fisikokiindartsu mantentzen ari naiz»
‘‘
RIRITZIAJuan Luis Zabala
20??
Ezin gaituk kexatu
—esango dit 20??ko
egun batean, ezin jakin
zehazki noiz—. Luze bizi
izan gaitun, oso luze.
—Aurreko belaunaldi guztiak
baino askoz ere luzeago. Ezin zi-
naten halakorik baikorrenek ere
irudikatu.
—Eta hobeto gainera. Oso
ondo, batez ere azken urteetan.
—Ez dun den-dena eta beti-beti
nahi bezala izan, baina kexarik
ez, egia esan.
—Hala ere, ezin ahaztu Lizardik
esan zuena...
—«Oi zein dan ituna beera bear
au, nik ez nai eguna biurtzerik
gau».
—Ez baitakigu zer datorkigun
orain.
—Zer datorkigun? Heriotza las-
ter. Inor ez dun betiko, oraindik
behintzat.
—Heriotza, bai, jakina. Baina
zer da heriotza? Hori ez zakik
oraindik ere gutariko inork. Ezta
adimen artifizial aurreratuenak
ere.
—Ezereza izango dun agian.
—Ados. Litekeena duk, logikoe-
na beharbada, kontu honetan lo-
gikatik batere balego behintzat.
Baina hala balitz ere, zer da eze-
reza?
—Ezin jakin guk, une batez
pentsatzeari ere ezin utzi diogu-
nok, amets egiteko ez bada.
—Ezin kexatu datorrenaz ere,
beraz, ez baitakigu zer den.
—Akaso gerokoa hobea dun
oraingoa baino.
—Zergatik ez?
—Hobea eta konputagailurik
gabekoa gainera. Zeren eta gu oso
ondo gauden, egia dun, baina ez
al da lotsagarria konputagailuei
esker eta haien mende bizitzea?
Makina bati edo makina multzo
koordinatu baten mende.
—Makina bat makinaren men-
de!
—Bai horixe! Bestela gureak
egin zinan, aspaldi samar gaine-
ra! AGK Aginte Global Konpute-
rizatuaren mendeko egin behar
izan gaitun, geure burua ezin go-
bernaturik. Ez al da hori amore-
emate lotsagarria izan?
—Ez huke ahaztu behar giza-
kiak sortua dela AGK ere, eta gi-
zakiak eman diola agintea, giza-
kiaren zerbitzurako.
—Ahaztu? Bai ba, ahaztu egiten
dinat batzuetan, hain gizagabe
agertzen dun batzuetan...
—Badakik, ordea, dena kon-
tuan hartuta, AGKren eta haren
erabakien eta aginduen gizaga-
betasun hori gizakiaren aldekoa
dela beti sakonean, azalean hala
ez iruditu arren.
—Batzuetan ez dinat sinisten,
ezin izaten dinat, saiatuta ere.
—Ezin sinistu? AGK ez duk
jainko bat, haren agintea ez duk
erlijio bat, fede konturik ez zegok
horretan. Egia frogatu, baieztatu
eta ukaezina duk. Horretan sinis-
tea ez, horretan ez sinistea izango
lukek, ez sinesterik balego, sines-
keria.
—Eta hala ere...
—Hala ere, zer?
—Hala ere... Ezin alde batera
utzi halako porrot sentsazio bat...
—Adarra jotzen ariko haiz...
AGKren agintea gizateriaren ga-
raipen handi bat izan duk, zalan-
tza guztietatik kanpokoa, ezta-
baidaezina.
—Ez al daukan tranpa egin izan
dugulako irudipena, kiroltasunez
ez jokatu izanarena?
—Utikan kiroltasuna eta gisako
memelokeria zaharkituak afera
biziraupena eta gizakion ongizate
bidezko eta parekidea denean!
—Nahiko niken hik bezala har-
tu, baina ezin dinat.
—Dena den, heu ere ados ager-
tu haiz ezin garela kexatu esan
dudanean. Bat etorri gaituk biok
luze eta ondo bizi izan garela esa-
tean.
—Aurreko belaunaldi guztiak
baino askoz ere luzeago eta hobe-
to, bai.
—Eta azken hamarkadetan de-
nok gainera, ia-ia bidegabekeria-
rik gabe.
—Bai. Baina... Ez zakinat nik
ba... Hala ere...
—Zer? Hala ere, zer?
—Ez din den-dena konpondu
AGK-k. Heuk esan dun: ezin
ahaztu Lizardiren hitzak...
—«Oi zein dan ituna beera
bear au» —kantatuko dugu
orduan biok batera, Antton Val-
verdek sortutako doinuan—,
«nik ez nai eguna biurtzerik
gau».
Baina azkeneankonputagailuei esker
izan dun, makinabati edo makina
multzo koordinatubati esker. Bestelagureak egin zinan,
aspaldi samargainera!
Irudiab Donostia
Normaltasunik gabe, baina ia-ia normalEgunotan jazz doinuak nagusitu dira Donostiako txoko askotan. Herenegun hasi zen 56. Jazzaldia, eta igande-
ra arte aukera asko izango da hiriko zortzi gunetan. Lehen egunean, Viktoria Eugenia antzokian, kontzertu be-
rezia eskaini zuen La Locomotora Negrak, jazz giroan 50 urte bete dituen taldeak. Cecile McLorin Salvan esta-
tubatuarrak, berriz, Hernaniko Txillida Leku girotu zuen igandean, eta Donostiako Trinitate plazan aritu zen he-
renegun —irudian—. Aurten streaming bidez ikusi ahal izango dira hemezortzi kontzertu. JON URBE / FOKU
Bidesarien auzian babes helegite bataurkeztea onartu dute Batzar Nagusiek
DONOSTIA bEspainiako Auzitegi Gorenaren 2021eko otsailaren 18ko
epaiaren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegite
bat aurkeztea onartu zuten, asteartean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek,
EAJ eta PSE-EEren aldeko 29 botorekin eta oposizio guztiaren kontra-
ko 22 botorekin. N-1 eta A-15 errepideetan kamioiei bidesaria jartzeko
2016ko foru araua bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Gore-
nak. 2018ko urtarriletik 2019ko maiatzera egon zen indarrean lehen
foru araua, eta bigarren foru arauak ordezkatu zuen gero.
36ELGOIBARREN BAT EGIN DUTEN OSTALARITZA LOKALAK
43 ostalaritza lokal daude Elgoibarren, eta horietatik 36 elkartu dira. Aizu
elkartea sortu dute, indarrak batu eta euren aldarrikapenak taldean egi-
teko. Manu Rey da ostalaritza elkarteko lehen presidentea.
Gipuzkoako Hitza-k irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 3.400 karakte-
re baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Gipuzkoako Hitza-k mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea, z/g, 20140, Andoain. Eskutitzak
Internet bidez bidaltzeko: [email protected]
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aIritzia
Akordiorik ezean, grebari ekingo dioteAndoaingo etxez etxeko langileek
ANDOAIN bUztailaren 28a. Hurrengo asteazkena. Hori da epemuga.
Berehalako akordiorik ezean, Andoaingo etxez etxeko laguntza zerbi-
tzuko langileek mobilizazioak hasiko dituzte uztailaren 28an, euren
lan baldintzak hobetuko lituzkeen lan hitzarmena eskatzeko. 2020ko
abenduan amaitu zen hitzarmen kolektiboa, eta ordutik Eulen enpre-
sarekin eta Andoaingo Udalarekin hainbat bilera egin dituztela jaki-
narazi dute langileek, baina ez dutela lortu inolako akordiorik.
hezkuntza formalean, adibidez,emakumeak erreferente izan diraikastolaren sorreran, eta arlo horiaztertu nahiko genuke, berezi-ki». Bi ikertzaileek mamia izandezaketen beste bilgune batzukere identifikatu dituzte jada he-rrian: garbitokia eta garai batekopaper fabrika, adibidez. «Zoritxarrez, protagonista as-
ko jada ez daude gure artean, bai-na haien senideekin bilduko garaemakume horien ekarpenak jaso-tzeko», esan du Altunak. Emaku-meak izen-abizenekin bildu nahidituzte ikerketan, eta haiek egin-dakoak gogoratu: «Bada garaia
emakumeak hizki larriz historiarapasatu daitezen; ziur gaude istorioasko dauzkatela kontatzeko», ze-haztu du. «Aitortza egiteaz gain,justizia eta erreparazioa ere nahiditugu lan honekin. Orain arte, gizonek idatzi dute historia, eta gizon erreferenteak baino ez diraagertu testuliburuetan. Ikuspegiazabaltzeko garaia da». Irurako belaunaldi berriek eu-
ren herriaren inguruko «ikuspe-gi aberatsagoa» izango dute biikerlarien material didaktikoariesker. «Modu erakargarrian eginnahi dugu, motibagarria izan da-din; irudiak eta argazkiak balia-tuko ditugu horretarako». Aben-durako prest izatea espero dute,eta 2022an Irurako ikastolakoLHko ikasleek landu ahal izatea.
Jon Miranda Irura
Irurako Udaleko Berdinta-sun Sailak ikerketa bekabat atera zuen apirilean,herriko emakumeek his-torian jokatu duten rolaz
datu berriak argitaratzeko etaezagunak diren datuetan sakon-
tzeko. Nerea Maiz Loitegik (Irura,2000) eta Amaia Altuna Etxabek(Hernani, 2000) irabazi dutebeka, eta Irurako emakumeekorain arte arlo publikoan eta pri-batuan egin duten ekarpena iker-tuko dute. Emaitzak oinarri har-tuta, Irurako ikastolako LehenHezkuntzako ikasleentzat mate-
rial didaktikoa prestatuko dutebekaren irabazleek.Pedagogiako gradua egiten ari
dira Maiz eta Altuna, EHUn. «Go-goz, ilusioz eta ardura handiz»hartu dute ikerketa beka, eta da-goeneko hasi dira lantzen. «Iden-tifikazio fasean gaude; sektore ez-berdinetan esangura izan duten
emakumeen zerrenda osatzen arigara une honetan», esan du Mai-zek. Kirol arloan, industrian,udalgintzan, lehen sektorean,merkataritzan, joskintzan edotafeminismoan nabarmendu direnemakumeen zerrenda osatu dute.«Hasiera batean, berrogei batemakume identifikatu ditugu,baina badakigu kopurua handituegingo dela ikerketak aurreraegin ahala», aitortu du Altunak.
Abendura arteko lanaMende askoan, «historia ofiziale-an», emakumeak «baztertuta»egon direla iritzi dio Noelia Lata-buru Irurako Udaleko Berdinta-sun zinegotziak, eta ikerketa be-karekin emakume horiek arlokulturalean, sozialean, ekonomi-koan eta politikoan egin dutenekarpena berreskuratu eta eza-gutarazi nahi dute. Sei hilabeteizango dituzte Maizek eta Altu-nak lanerako, eta abenduaren15ean aurkeztu beharko dutebehin betiko dokumentua, uda-letxean. 4.000 euro jasoko dituzteikerketa garatzeko.Kronograma zehaztua dutela
nabarmendu du Maizek: «Iraile-ra arte luzatuko dugu identifika-zio fasea, eta, ondoren, elkarriz-keta sakonak egingo ditugu iden-tifikatutako emakume horiekin.Haiek kontatutakoarekin memo-ria bat osatu, eta, lana amaitzeko,unitate didaktiko bat sortukodugu». Maizek berak ez du gogo-an Irurako ikastolako ikasle ga-raian herriko emakumeen errefe-rentziak jaso izana: «Lanketa po-litak egin izan dira hainbatbelaunalditako pertsonak eskola-ra ekarrita, baina orain arte he-rrian inoiz ez da ezer landu izanemakumeek herrian egin dutenekarpenaren inguruan. Isileangeratu izan da lan hori, eta bista-ratzeko garaia dela uste dugu».Bat dator Altuna, eta azpima-
rratu du emakumeek urteetanegin dituzten lanak «ezkutuan»geratu izan direla: «Zaintzarenarloari, esate baterako, orain arteez zaio egin aitortzarik. Hemen,
Irurako emakumeek historian egin duten ekarpena ikertzekobeka atera duudalak, eta Amaia Altunak eta Nerea Maizek irabazi dute. Unitate didaktiko bat sortuko dute ikastolako LehenHezkuntzako ikasleentzat, ikerketan bildutako materialarekin.
Istorioetatik historiara
Amaia Altuna Etxabe eta Nerea Maiz Loitegi, joan den astean, Irurako udaletxearen atzean. JON MIRANDA / TOLOSALDEKO ATARIA
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23a Generoa
Ibilbide bat egingodute emakumeenekarpenak jasota
RIrurako Udalak herriko
emakumeen memoria
historikoa bilduko duen ibilbi-
de bat osatuko du parte hartze
prozesu baten bitartez. Uztaila-
ren 20an egin zuten proiektua
lantzeko lehen bilera. Farapi ko-
operatibak gidatuko du parte
hartze prozesu hori, irailetik au-
rrera, eta, sustatzaileek azaldu
dutenez, herritar guztiak daude
parte hartzera gonbidatuta.
Udal ordezkariek aitortu dute
Irura Moretuz talde feministak
«ezinbesteko eginkizuna» izan-
go duela prozesuan, «ibilbidea-
ri forma eta edukia emateaz ar-
duratuko baitira».
Parte hartze prozesuak Gi-
puzkoako Foru Aldundiaren la-
guntza jaso du, eta egitasmoa
2022ko martxoaren 8rako prest
egotea espero dute.
Bada garaia emakumeakhizki larriz historiarapasatu daitezen; ziur gaude istorio askodauzkatela kontatzeko»Amaia Altuna EtxabeHernaniko ikerlaria
«Sektore ezberdinetanesangura izan dutenemakumeen zerrendaosatzen ari gara une honetan»Nerea Maiz LoitegiIrurako ikerlaria
‘‘
Josune Zarandona Urretxu
Urteetako ahaleginaren ondotik,
ekainean hasi zituzten Urretxu
eta Azkoitia lotzen dituen GI-631
errepidea berritzeko lanak; Aiz-
purutxoko bideaere esaten diote.
Hainbat arlo kontuan hartuta,
garrantzitsua da lana; ekonomi-
koki, batetik, inbertsio handia
eskatzen duelako —45,5 milioi
euro gastatuko ditu Gipuzkoako
Foru Aldundiak—, eta orografiko-
ki, bestetik, inguru gorabehera-
tsuak asko zailduko dituelako
lanak. Hiru fasetan egingo dituz-
te lan horiek, «bai arrazoi ekono-
mikoengatik, eta baita obrak
irauten duen bitartean bidea ire-
kita eduki behar dutelako ere»,
azaldu du aldundiak.
Urola Erdiko eta Goierriko bizi-
lagunek aspaldiko urteetan egin-
dako eskaria da errepidea berri-
tzea. Azkoitiko alkate Javier
Zubizarretaren esanetan, herria-
rentzat «hil ala biziko kontu bat»
da «ia-ia». Haren hitzetan,
«herritarrei aspalditik zor zaien
esku hartze bat da Azkoitia-Urre-
txu errepidearen hobekuntza».
Behin obrak amaituta, «segurta-
sunean eta denboran» irabaziko
dute herritarrek; izan ere, alkate-
ak ziurtatu duenez, Azkoitiaren-
tzat estrategikoa da GI-631 erre-
pidea: «Zumarragako ospitalera,
Beasain-Bergara autobidera eta
Ezkion eraikitzen ari diren euskal
Y-aren geltokira gerturatuko
gaitu. Giltzarri da gure mugikor-
tasunerako, herrian sarrera-irte-
eretarako ditugun bi errepideeta-
ko bat da eta», azpimarratu
du Zubizarretak.
Jon Luqui Urretxuko alkatea
ere «pozik» dago, berritze lanak
hasi dituztelako azkenean. «Ni
pozik nago aldundian proiektuari
eutsi diotelako, ez dutelako baz-
tertu», esan du. Era berean, go-
gorarazi du aldundian «orain
dela urte asko» hasi zirela gaia
lantzen. «Hasieran, guztiz erre-
pide berria egitea aurreikusi zu-
ten, mendia berriro zulatuz eta
tunelak eta zubibideak eraikiz.
Sekulako proiektu handiak idatzi
zituzten, 200 milioi euro inguru-
koak. Beste garai bateko irtenbide
teknikoak bilatzen saiatu ziren
garai hartan».
Hasierako proiektu haien
«gehiegizko inbertsioagatik eta
lanen beren konplexutasunaga-
tik», urteotan atzeratuz joan dira
Aizpurutxoko bidea eraberritze-
ko lanak. Luquiren iritziz, «gaur
egun ez du zentzurik sekulako
errepide bat egiteak, baina ezta
dagoena bere horretan uzteak
ere». Horregatik, egungo proiek-
tua «neurrira egindakoa» dela
uste du: «Segurtasuna eta joan-
etorriak erosoagoak egitea giltza-
rri izan dira proiektua idazteko
orduan, baina ingurumen aldetik
ere gauzak asko hobetuko direla
iruditzen zait», gehitu du. Lanek,
baina, badute bere alde iluna ere:
«Obrak zenbat luzatuko diren,
hori da alde ezkorra, erabiltzaile-
ei begira batez ere».
Lanen bigarren fasean jadaHiru fasetan egingo dituzte lanak.
Lehenbizikoa, Aizpurutxo auzo-
an bertan egin zuten, iaz, urte
amaieran. Oinezkoak eta ibilgai-
luak bereizteko bi metro zabaleko
espaloia eraiki zuten, eta baita 24
metro luzeko oinezkoentzako
egurrezko pasabide bat jarri ere.
Lau hilabetean egin zituzten lan
horiek, eta 350.000 euroko kos-
tua izan zuten.
Bigarren faseko lanak dira
orain egiten ari direnak. «Hama-
bost bat hilabete barru» burutzea
aurreikusi dute, eta 7,8 milioi
euroko aurrekontua dute lan
horiek. Urretxu eta Azkoitia arte-
ko hamahiru kilometroko ibilbi-
dearen erdian, errepidearen pla-
taforma handitu egingo dute, bi
lerrotik hirura pasatuta. Aurrera-
tzeko tarte horiek bi noranzkoe-
tan jarriko dituzte, txandaka, 1,3
kilometroko tartean. Beste zortzi
bihurguneetan ere esku hartuko
dute, ikusmena hobetzeko.
Proiektua «erronka handia»
da aldundiarentzat; errepidea
irekita mantenduko dute gehie-
nean, baina une jakin batzuetan
guztiz itxi beharko dute: uztaila-
ren 26an eta 27an, abuztuaren
2an, 9an, 10ean, 17an, 18an, 24an
eta 30ean, eta irailaren 2an,
23:30etik 05:30era. Gau horietan
Elosuatik eta Manduabitik egin
beharko da joan-etorria.
Trafiko handiko errepidea da
GI-631. Aldundiak emandako
datuen arabera, gaur egun 3.300
ibilgailuk erabiltzen dute egune-
ro, «eta ibilgailu astunak dira
horietatik %10 baino gehiago».
Ondo daki hori Mikel Antiak.
Zumaiarra da jaiotzez, baina
Urretxun bizi da azken 30 urteo-
tan. Jaioterrian lan egiten due-
nez, beste horrenbeste urte dara-
matza Aizpurutxon gora eta
behera, egunero. «600.000 kilo-
metro inguru» eginak ditu erre-
pide horretan barrena.
Arriskutsuena, neguanErrepide hori ez dela batere ona
esan du Antiak, «bihurgune as-
ko» dituelako; baina arriskutsu,
batez ere, neguan bihurtzen dela
esan du: «Izotza eta elurra dira
okerrenak, labainkorrak baitira
zati asko». «Azpeitiko Corruga-
dos eta Zumarragako Arcelor Mi-
ttal itxi zituztenean, beherakada
nabaritu zen errepidean»; hala
aitortu du Antiak. «Baina orain
berriz ere gora egin duela esango
nuke. Garraiobide berezi asko
ibiltzen da errepide honetan».
Lanei dagokienez, orografiak as-
ko baldintzatzen duela uste du,
eta ez daki zenbatean hobetu dai-
tekeen gaur egun dagoena. Lanek
«luze» joko dutelakoan dago, eta
ez du galdu amaitu baino lehen
erretiroa hartzeko itxaropenik.
Aizpurutxoko obrak, martxanEkainean hasi zituzten Urretxu eta Azkoitia arteko GI-631 errepideko lanak, eta hamabosthilabete iraungo dute b Joan-etorrietan segurtasuna eta erosotasuna hobetzea da asmoa
Urretxu eta Azkoitia lotzen dituen GI-631 errepidea berritzeko lanak, joan den astean, Aizpurutxo inguruan. ANDONI CANELLADA / FOKU
Herritarrei aspalditik zor zaien esku hartze batda Azkoitia-Urretxuerrepidearenhobekuntza»Javier ZubizarretaAzkoitiko alkatea
«Gaur egun, ez duzentzurik sekulakoerrepide bat egiteak,baina ezta dagoena berehorretan uzteak ere»Jon LuquiUrretxuko alkatea
«Azpeitiko Corrugadoseta ZumarragakoArcelor Mittal itxizituztenean, beherakadanabaritu zen errepidean»Mikel AntiaGI-631 errepidearen erabiltzailea
‘‘
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aBide azpiegiturak
Beñat Alberdi Deba
2018ko uztailaren 5ak badaukaorri bat Debaren historian. Izanere, egun horretan behera eginzuen 1866tik herria eta Mutrikubatzen dituen zubiak. Zehazki, er-diko pilarearen zimenduak hon-doratu ziren, metro bete inguru,eta ondoko gangak deformatuegin ziren. Garai bateko zubiarimetalezko zubi gorri bat jarri zio-ten gainean, eta, oraingoz, sosten-gurako piezak egiten ditu bi he-rrien arteko konexio lanak. Astehonetan hasi dira behin-behine-ko egitura hori desmuntatzen.Garai batekora itzultzea da helbu-rua, eta lanak hurrengo urtearenhasieran bukatzea espero dute.2018ko uztailaren 5ean, deba-
rren artean azkar zabaldu zen zu-biak behera egina zuela. Sakela-koarekin ateratako argazkiak erezabaldu zituzten, baina bazen fo-tomuntatze bat zela uste zuenikere. 1866an eraiki zuten AntonioKortazarrek diseinatutako zubia.«Aldaketa izan zen Deba eta Mu-trikuren arteko komunikazio-an», azaldu du Josu Marotok, Gi-puzkoako Foru Aldundiko Onda-re Historiko-Artistikoko arkitek-toak. «Mutrikun bizi diren ba-tzuek, nahiz eta mutrikuarrakizan, Deban egiten dute egunero-ko bizitza, zubi horri esker».Zubia eraiki berritan, altxatzen
zen zati bat ere bazeukan, ibaiangora eta behera zebiltzan ontzieibidea errazteko. Gerora, ordea,oinezkoentzako bide bilakatuzen. Babestuta dago egun, Done-jakue bidea bertatik pasatzen de-lako, eta EAEko Kultur Ondarea-ren Erregistroaren barruan dago-elako, Gipuzkoako harrizkozubien zerrendan. Historikokizubiek duten garrantzia nabar-mendu du arkitektoak: «Gure ar-kitekturaren, historiaren eta kul-turaren parte dira zubiak. Inge-niaritza obra garrantzitsuak etaherriak batzeko tresnak dira;mantendu egin behar dira».
Beherakadaren arrazoien bilaXIX. mendean eraikitakoa da zu-bia, eta 150 urte betetzeko bideanda jada. Baina hondoratzearenarrazoia ez da izan egindako lana-ren kalitate falta edo eurite gogo-rren bat, Teredo navalismolus-kua baizik. Pilareen zimenduakegurrezkoak dauzka zubiak, etazura jaten du moluskuak. Anima-lia hori ez da egoten edozein habi-tatetan: ur gaziaren eta gezarenarteko nahasketa behar du, etaegurrezko zimenduak ezin dirahondarretan izan. Deba eta Mu-triku arteko bideak bete-beteanbetetzen ditu baldintza horiek.
Errepide izateari utzi zionetik,berez, udalena da eraikina, bainabi udalek aldundira jo zuten, han-di samarra delako lanen gastua.«Hasieran aholkua eskatu zigu-ten», gaineratu du Iñaki Jaimek,Gipuzkoako Foru Aldundiko Bi-deen, Kanalen eta Portuen inge-niariak. Hasieran, ez zekiten zubiak
behera zergatik egin zuen ere, etaurpekariak behar izan zituzten
kasua ikertzeko. Moluskuekjanda zeukaten zutabeen metrobat inguru. «Teredoaren kasuakaipatzen dira liburuetan, bainaorain ez dira jartzen egurrezkozimenduak», esan du ingenia-riak.Jaimek azaldu duenez, zubiak
oinarri egonkor bat bilatu nahianegin zuen behera, zeukan hutsu-nea betetzeko. «Puntu egonkorraaurkitua zuen, baina egonkorta-
sun hori ez zen finkoa». Horrenjakitun hasi zituzten egonkortzelanak.Lehenik eta behin, ondo zeu-
den zutabeetan altzairuzko tu-tuak sartu eta morteroz bete zi-tuzten. Egun zubi lanak egiten di-tuen metalezko tramankulugorria jartzea izan zen hurrengolana. Berez, abiadura handikotrenen zubiak eraikitzeko erabil-tzen zuten aurretik; orain, ordea,
badauka beste lan bat: ezbeha-rrak eraginda dauden gangen az-pian xaflak jarri dituzte, eta xaflaklotuta daude metalezko artefak-tura. Sistema horrekin, zubiakberriro behera egingo balu ere,zutik mantenduko litzateke. Etaoinezkoen pasabidea mantentze-
ko ere balio du, noski. «Hasiera-tik gure helburua zen zubiak le-hendik zeuzkan zerbitzuak man-tentzea», zehaztu du Jaimek.Zubiaren iraupena eta oinarriz-
ko zerbitzuak bermatuta, des-muntatzeari ekin diote orain. Ha-rriz harri deseraikiko dute, eta banan-banan aztertuko dute ba-koitzaren egoera zein den, ahalizanez gero harri horiek berrera-biltzea baita helburua. «Harriasko erabiliko ditugu zubia berrizeraikitzeko, eta orain artekoenberdina izango da horien posi-zioa». Harriak ordezkatu beharbadituzte, neurriak hartu eta Las-turko (Deba) harrobitik lortukodituzte, zubia bera inguruko ka-reharriekin eraikita dago eta.
Garai baterako itzuleraXIX. mendean egindako lana be-rreraikitzeak badauka bestelakoerronka bat ere. Izan ere, galdutadago horrelako zubiak eraikitze-ko jakituria. «Aspaldian ez daegiten horrelako lanik», esan duJaime ingeniariak. «Gauzak ondopentsatu eta probatu behar ditu-gu egin aurretik. Maketak, adibi-dez, balio izan digu proba modu-ra». Langileentzako ere badaerronka, aurrez inork ez baitueraiki zubirik modu horretan.2022. urtearen hasierarako es-
pero dute zubia berritzeko lanakbukatzea. Bien bitartean, erakus-keta bat prestatu dute zubiarenDebako aldean. Eraikinaren his-toria eta Antonio Kortazarrenabatu dituzte, besteak beste; baitajasandakoaren arrazoia zein izanden, zubia eror ez zedin zer eginduten, eta hurrengo pausoak zeinizango diren zehaztu ere.
Hasi dira jada Debakozubia desmuntatzenZubiaren erdiko pilarearen zimenduek metro bat egin zuten behera2018ko uztailean b Zubia sostengatzeko azpiegiturak bermatzendu orain bidea b Erakusketa bat jarri dute prozesu guztia azaltzeko
Iñaki Jaime Gipuzkoako Foru Aldundiko ingeniaria, herenegun, Debako zubiaren ondoan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ingeniaritza obragarrantzitsuak etaherriak batzeko tresnakdira zubiak; mantenduegin behar dira»Josu MarotoGipuzkoako Foru Aldundiko arkitektoa
«Harri asko erabilikoditugu zubia berrizeraikitzeko, eta orainartekoen berdina izangoda horien posizioa»Iñaki JaimeGipuzkoako Foru Aldundiko ingeniaria
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aBide azpiegiturak
Ikerne Zarate Errenteria
Kantauri itsasoan,
kostaldean, desa-
gertzen ari da
arrain hiruaran-
tza, eta Gipuzkoa
osoan eremu jakin batzuetan bai-
no ez dago jada espezie hori, Hon-
darribiko Jaizubia errekaren
arroan, esaterako. Mehatxatuta-
ko espezieen katalogoan babes-
tuta dago hiruarantza, eta «kalte-
beren kategorian» sailkatuta
daukate, gainera. Hori dela eta,
Gipuzkoako Foru Aldundiak zaz-
piehun ale askatu berri ditu Hon-
darribian, eta uda ostean eremu
berean beste 2.500 askatzea au-
rreikusita daukate.
«Klima aldaketa eta gizakiaren
esku hartzea» dira arrain txiki
horren mehatxurik handienak;
hala azaldu du Aitor Lekuona Gi-
puzkoako Foru Aldundiko Basa
Animalia eta Landareen zerbitzu-
ko eta Ibai Inguruetako goi tekni-
kariak: «Gure herri eta hiriak pa-
durak baliatuta handitu dituzte,
hein handi batean, eta arrain hi-
ruarantzarentzat ezinbestekoa
den habitata desagertu egin da,
ondorioz». Orain arrain espezie
horren «metapopulazioak» dau-
dela azaldu du Lekuonak, «mi-
kropopulazioak» direla, eta ez
dagoela argi euren artean komu-
nikaziorik badagoen edo ez.
Oso arrain txikia da
hiruarantza, 5-6 zen-
timetro luzekoa
gehienez, eta erre-
kasto txiki eta padu-
retan bizi da, landare-
dia itxiaren artean.
«Txikia da, baina oso
gogorra, eta berezita-
sun asko ditu: ordu
batzuetan berdin
moldatzen da ur ge-
zetan zein gazitan, eta
hori ez da batere ohi-
koa; anadromoa da».
Lekuonak esan du ez
dela erraza arrain es-
pezie hori aurkitzea,
eta erreprodukziorako padureta-
ra igotzen dela gaineratu du. Gu-
txi bizi izaten da, «bi urte, gehie-
nez». Nahikoa zapala da, eta ez-
katen ordez armadura moduko
bat du; izenak berak zehazten
duen moduan, arantzak ditu
goialdean eta alboetan. Lekuonak
azpimarratu du etologian —ani-
malien psikologian— asko erabili
izan dela arrain espe-
zie hori: «Ingurua
babestu zalea da, arra
borrokatu egiten da
emeak erakartzeko,
eta ugalketa garaian
gorritu egiten da
arra». Portaeran ere
«nahiko berezia» da
arrain hiruarantza:
«Arrak egiten du ha-
bia, hark bideratzen
du emea habiara, eta
berak zaintzen ditu
arrautzak, baita jaio-
berriak ere. Nahikoa
jokaera modernoa
duela esan daiteke».
Espeziea desagertzeko arris-
kuaren aurrean, errekastoz erre-
kasto lan zehatza egin zuten duela
sei urte. «Habitata suntsitzea da
arazo nagusia, eta garrantzitsua
zen arraina non zegoen zehaztea,
hura babestu ahal izateko». Gaur
egun, kartografiatuta daukate es-
peziearen kokapena, eta, eremu
horietan lanak egin behar badi-
tuzte, espeziea babesteko neurri
bereziak hartzen dituzte. Lekuo-
nak ez du zalantzarik: «Gizakia
da mehatxua hiruarantzaren-
tzat». Duela lau urte, berriz,
«nahikoa eroa» zen ideia bat otu
zitzaiela kontatu du teknikariak:
«Arrain hiruarantzaren errepro-
dukzio saiakera egitea». Aldun-
diak Irunen duen haztegian egin
dute lan hori; izokinaren errepro-
dukzioa egiten dute bertan. Ez zi-
ren hutsetik hasi, dena den; Kata-
lunian izan ziren, Ebro ibaiaren
deltan: «Mehatxatutako arrain
txikiekin lan egiten dute han, bai-
ta hiruarantzarekin ere. Goiz ba-
karrean gauza pila bat ikasita
itzuli ginen». Jaizubiara joan, hi-
ruarantza ale batzuk hartu eta
Irungo haztegira eraman zituzte-
la kontatu du Lekuonak. «Bizirik
mantentzea izan zen lehen hel-
burua. Saiakera askoren ostean,
lortu genuen haztegian errepro-
duzitzea».
Arrain hiruarantza aleak aska-
tuta espezieari «arnasa apur bat»
ematea lortuko badute ere, bidea
«beste bat» dela argitu du Le-
kuonak: «Arrainaren habitata
suntsitu dugulako heldu gara
egoera honetara; habitat horiek
lehengoratzea da gakoa, ezinbes-
tean, padurak galdutako lurrak
berreskuratzea. Baratzeak, adibi-
dez, egin daitezke beste eremu
batzuetan. Padurak ez, padurek
beren lekuan behar dute».
Erritmo naturala hautsitaArrain hiruarantza desagertzeak
zer ondorio izan ditzakeen au-
rreikustea zaila dela dio aldundi-
ko teknikariak: «Oso sistema
konplexuak dira ekosistemak, eta
hamaika arrain, ugaztun, landa-
re... daude bakoitzean. Horien ar-
teko harremanak zientziak ez
ditu erabat ulertzen. Ez dago esa-
terik espezie bat desagertzeak zer
ondorio izango dituen». Lurra-
ren historian espezieak beti sortu
eta desagertu izan direla gainera-
tu du Lekuonak. «Baina halako
erritmo natural batean, milaka
milioika urtean. Industria iraul-
tzatik hona, baina, desagertze
masiboa eragiten ari da gizakia.
Kontu etikoa ere bada, beraz; gu
duela lau egun heldu ginen hona,
eta ikaragarria da guk milaka es-
pezie desagerraraztea».
Espeziearen tamainak, «tama-
lez», axola duela erantsi du tek-
nikariak. «Jendeak enpatia han-
diagoa du panda hartzarekin edo
katamotzarekin. Hain arrain txi-
kia ikusita, ez da gauza bera ger-
tatzen». Lekuonak aukera bat
eskatu du hiruarantzarentzat,
«benetan arrain interesgarria
baita».
Egun, mehatxatutako espezieen katalogoan dago arrain hiruarantza. Gizakiareneraginez gal ez dadin, Foru Aldundia espezie hori birpopulatzen ari da Hondarribian.
Hiruarantza desager ez dadin
Aitor Lekuona Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animalia eta Landareen Zerbitzuko eta Ibai Inguruetako goi teknikaria, joan den astean, Errenterian. IKERNE ZARATE
Hiruarantzaren habitathoriek lehengoratzea dagakoa; padurakgaldutako lurrakberreskuratzea»
«Industria iraultzatikhona, espezieendesagertze masiboaeragiten ari da gizakia;ikaragarria da»Aitor LekuonaGipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria
‘‘
FITXA
Espeziea: Gasteros-
teus aculeatus.
Neurriak. 5-6 zenti-
metro.
Bizitokia. Padura eta
errekastoak.
Janaria. Harrapakin
bentoniko txikiak
jaten ditu batez ere.
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23a Ekosistema
MUSIKA
ANDOAINAitor Mendiluze, Mikel
Moreno Kauta, Xendarineko ahiz-
pak, Idoia Asurmendi, Niko Etxart
eta Juantxo Arakama.
bGaur, 18:00etan, Leitzaran
bisitarien etxearen ondoan.
ARETXABALETAMatraka
elektrotxaranga.
bGaur, 19:00etan, udaletxe
zaharrean.
ARRASATEUnidad Alavesa eta
Screamers & Sinners.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Cordoba y Oro plazan.
ASTIGARRAGABulego.
bBihar, 22:30ean, Astarbeko
terrazan.
ASTIGARRAGAEsti eta Mikel
Markez.
b Igandean, 17:00etan, Astarbeko
terrazan.
AZKOITIABiren.
bGaur, 20:00etan, Balda plazan.
AZKOITIAAzkoitiko Musika
Bandaren kalejira.
b Igandean, 11:00etan, kalean.
AZPEITIABroken Brothers Brass
Band.
bGaur, 19:00etan, Sanagustinen.
BERGARA Josh Hoyer & Soul
Colossal.
bGaur, 22:00etan, Espoloian.
BERGARA Indai eta Azkaiter
Pelox.
bBihar, 18:30ean, San Juanen.
BERGARAWillis Drummond.
bOstegunean, 22:00etan, Usondo
parkean.
DONOSTIA9. Trikijazz.
b Igandera arte, Kursaaleko
terrazetan eta Kutxa Kultur plazan.
DONOSTIAMarcin Masecki.
Jazzaldia.
bGaur, 11:00etan, San Telmon.
DONOSTIASwingtronics.
Txikijazz.
bGaur, 12:00etan, Kutxa Kultur
plazan.
DONOSTIADaniel Garcia Trio eta
Chano Dominguez Trio. Jazzaldia.
bGaur, 12:30ean, FCC gunean.
DONOSTIAMonk’s Sphere.
20:15ean, Hutsun Txalaparta eta
J.E.L Hirukotea, 22:45ean, No
More Jazz Brass Band. Jazzaldia.
bGaur, 17:45ean, Frigo gunean.
DONOSTIA Jorge Pardo eta Niño
Josele. Jazzaldia.
bGaur, 18:45ean, Kursaalean.
DONOSTIA Jean Toussaint Quin-
tet. 21:30ean, Les Fous. Jazzaldia.
bGaur, 19:00etan, Guuk gunean.
DONOSTIAMarco Mezquida eta
Kenny Barron All Star. Jazzaldia.
bGaur, 21:00etan, Trinitate plazan.
DONOSTIAMarco Mezquida.
Jazzaldia.
bBihar, 11:00etan, San Telmon.
DONOSTIAGhost Number.
Txikijazz.
bBihar, 12:00etan, Guuk gunean.
DONOSTIASmack Dab eta
Sumrra. Jazzaldia.
bBihar, 12:30ean, FCC gunean.
DONOSTIA Jean Toussaint.
22:45ean, Benkadi. Jazzaldia.
bBihar, 17:45ean, Frigo gunean.
DONOSTIAGiovanni Guidi.
Jazzaldia.
bBihar, 18:45ean, Kursaalean.
DONOSTIASara Mansilla.
21:30ean, Antia Muiño. Jazzaldia.
bBihar, 19:00etan, Guuk gunean.
DONOSTIAEric Seva Quintet.
Jazzaldia.
bBihar eta etzi, 20:15ean, Frigo
gunean. Igandean, 22:45ean.
DONOSTIATonino Carotone.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIANaïssam Jalal &
Rhythms of Resistance, Noa & Gil
Dor eta Iñaki Salvador. Jazzaldia.
bBihar, 21:00etan, Trinitate plazan.
DONOSTIA Iñaki Salvador.
Jazzaldia.
b Igandean, 11:00etan,
San Telmon.
DONOSTIAKalakan.
b Igandean, 12:00etan, Kutxa kultur
plazan.
DONOSTIAOreka TX. Txikijazz.
b Igandean, 12:00etan, Kutxa
Kultur plazan.
DONOSTIAAlba Careta Group eta
Maria La Monica& Javier Galiana.
Jazzaldia.
b Igandean, 12:30ean, FCC
gunean.
DONOSTIASilvia Perez Cruz.
Jazzaldia.
b Igandean, 17:30ean, Kursaalean.
DONOSTIAAlberto Arteta Laurok
Feat. Chris Kase. 20:15ean, Paul
San Martin. Jazzaldia.
b Igandean, 17:45ean, Frigo
gunean.
DONOSTIABlanquita Carraquela.
Jazzaldia.
b Igandean, 19:00etan, Guuk
gunean.
DONOSTIABrad Mehldau Trio eta
Bill Frissel Trio. Jazzaldia.
b Igandean, 20:00etan, Trinitate
plazan.
DONOSTIABenkadi. Jazzaldia.
b Igandean, 21:30ean, Guuk
gunean.
DONOSTIAEuskal Herriko Gazte
Orkestra.
bAsteartean, 20:00etan, Viktoria
Eugenia antzokian.
ESKORIATZAThe Clayton.
bGaur, 22:00etan, Santa Marina
plazan.
HERNANIEsne Beltza eta Amak.
bGaur, 22:00etan, frontoian.
HERNANIMarc Ribot. Jazzaldia.
bBihar, 19:00etan, Txillida Lekun.
HONDARRIBIAHondarribiko
XIX. Gitarra jaialdia.
b Igandera arte, 19:00etan, Itsas
Etxean.
HONDARRIBIATxamukos
Mariatxiak.
b Igandean, 19:00etan, Kasino
Zaharrean.
HONDARRIBIAEuskal Herriko
Gazte Orkestra.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Itsas Etxean.
IRUNTravellin’ Brothers.
bGaur, 20:00etan,
Junkal plazan.
Andoain b Urmuga jaialdia
Geldialdi txiki bat Hiru Erregeen Mahaira bideanPausoz pauso, bere bidea egiten ari da Urmuga jaialdia, Euskal Herriko mendi ibilaldi musikatua. Uztailaren 13an abiatu zen, Gorobel mendilerrotik
(Araba), eta uztailaren 29an iritsiko da Hiru Erregeen Mahaira (Nafarroa). Dagoeneko hiru geldialdi egin dituzte, Urbian, Oñatin eta Zegaman —iru-
dian, astelehenean Zegaman eman zuten kontzertua—, eta Andoainera iritsiko dira gaur. Leitzaran bisitarien etxearen ondoan kontzertua eskainiko
dute Aitor Mendiluzek, Mikel Moreno Kauta-k, Xendarineko Ahizpak taldeak, Idoia Asurmendik, Niko Etxartek eta Juantxo Arakamak. GORKA RUBIO / FOKU
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aAgenda
Uztailak 23-29
IRUNLuciano Pompilio.
bBihar, 12:00etan, Oiasso
Erromatar museoan.
IRUNSara Azurza.
bBihar, 19:00etan,
Ola sagardotegian.
LASARTE-ORIAOlatz Salvador.
bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
LAZKAOGozategi.
bGaur, 19:00etan, Skate parkean.
LEINTZ GATZAGAErne eta
Larru Beltzak.
bBihar, 19:00etan, herriko plazan.
MUTRIKUOlatz Salvador.
bOstegunean, 19:00etan, karpan.
OIARTZUNTxorbela otxotea.
bBihar, 19:00etan, Done Eztebe
elizan.
OÑATIOñatiko Musika Banda.
bBihar, 19:00etan, Lazarragan.
ORDIZIAEmotio abesbatza.
bGaur, 20:15ean, parrokian.
SEGURAGalerna eta Eneko
Dorronsoro.
bOstegunean, 18:30ean, Laiotz
herri eskolan.
SORALUZEKorrontzi.
bAstelehenean, 19:30ean,
Arane kiroldegian.
TOLOSATolosako Musika
Banda.
bGaur, 22:00etan, zezen plazan.
TOLOSAMarkak. Aitor Etxeba-
rriarekin.
b Igandean, 22:00etan, zezen
plazan.
USURBILGarazi Navas.
bOstegunean, 22:00etan, Mikel
Laboa plazan.
VILLABONA-AMASAMakulu
Ken.
bGaur, 19:00etan, Errebote plazan.
VILLABONA-AMASAKorrontzi.
bBihar, 22:00etan, Arroako plazan.
VILLABONA-AMASAGorka Her-
mosa eta Garikoitz Mendizabal.
b Igandean, 13:00etan, Txistulari
plazan.
VILLABONA-AMASAThe Now-
here Plan.
bAstelehenean, 19:00etan,
Txistulari plazan.
VILLABONA-AMASADupla.
bOstegunean, 19:00etan, Errebote
plazan.
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23a Agenda
Uztailak 23-29
Donostia b Balleta
Beethoven dantzan jartzeko saiakeraThierry Malandain koreografoak zuzenduta, Malandain Ballet Biarritz konpainiak La pastoraledantza ikuskizu-
na estreinatu zuen 2019ko abenduan, Ludwig van Beethovenen musikan oinarrituta. Hurrengo astean, ostegu-
netik igandera, emanaldi hori ikusteko aukera izango da Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan.
15, 23 eta 32 euroan salgai daude sarrerak. Irudian, ikuskizuneko une bat. OLIVIER HOUEIX
ZARAUTZ Izaro.
bGaur, 22:00etan, Lizardi kirol
aretoan.
ZARAUTZZarauzko Musika
Banda.
b Igandean, 12:30ean, Merkatu
plazan.
ZESTOAEsti eta Mikel
Markez.
bBihar, 19:00etan, Arroa Goikoa
frontoian.
ZUMAIAUnidad Alavesa.
bGaur, 20:00etan, Sagarbideko
patioan.
ANTZERKIA
ARETXABALETAProzak. Malas
Compañias zirko taldea.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Kurtzebarri eskolako kantxan.
ARRASATEYes, We Art!. Gag
Street Boys konpainia.
bGaur, 19:00etan, Seber Altube
plazan.
BERGARAMesede bat egitearren.
Trapu Zaharra.
b Igandean, 19:00etan, Errebote
parkean.
DEBAEz dok ero. Tartean
Teatroa.
bGaur, 19:00etan, Zumardiko
karpan.
DONOSTIAUdako Zirkua.
Trotamundos konpainia.
bGaur, 17:00etan, Probestuen
plazan.
HONDARRIBIAEuskañolitis.
Oihan Vegaren bakarrizketa.
bBihar, 19:00etan, Kasino
Zaharrean.
IRUNPor comentarlo. Oscar
Terolen bakarrizketa.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Junkal plazan.
BERTSOLARITZA
ASTIGARRAGASagardoak Elkar-
tzen Gaitubertso jaialdia. Bertsola-
riak: Asier Azpiroz Iztueta, Maider
Garmendia, Iker Ormazabal eta Eli
Pagola.
bGaur, 19:00etan, Astarbe
sagardotegian.
ASTIGARRAGABertso jaialdia.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Ai-
tor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta
Jone Uria Albizuri.
b Igandean, 19:00etan, Kontxa
Etxeberria plazan.
GETARIABertso jaialdia. Bertsola-
riak: Uxue Alberdi, Miren Artetxe,
Beñat Gaztelumendi eta Julio
Soto. Gai jartzailea: Uxune Areiza-
ga.
b Igandean, 18:00etan, Meaga
auzoko frontoian.
MENDAROBertso jaialdia. Bertso-
lariak: Andoni Egaña, Uxue Alber-
di, Sebastian Lizaso eta Eli Pagola.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
bAstelehenean, 12:30ean,
pilotalekuan.
SORALUZEBertso saioa. Bertso-
lariak: Miren Amuriza, Amets Arza-
llus, Andoni Egaña eta Maialen Lu-
janbio. Gai jartzailea: Idoia Anzo-
randia.
b Igandean, 19:30ean, frontoi
zaharrean.
VILLABONA-AMASABertso jaial-
dia. Bertsolariak: Sustrai Colina,
Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran,
Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Iker
Zubeldia. Gai jartzailea: Amaia
Agirre.
b Igandean, 19:00etan, Arroako
plazan.
ZESTOABertso saioa. Bertsola-
riak: Imanol Albizu, Aner Euzkitze,
Haizea Arana, Oihana Arana, Jule-
ne Iturbe Epelde eta Gorka Pago-
nabarraga.
bGaur, 22:00etan, herriko
gaztetxean.
DANTZA
ARRASATEEmakumeaketa Out.
Node konpainia.
b Igandean, 19:00etan, Zaldibarko
frontoian.
AZKOITIAGazteen Dantza Suelto
Txapelketa.
b Igandean, 19:30ean, Balda
plazan.
DONOSTIAOne night at the
golden bar. Alberto Cortes.
bOstegunean, 20:00etan, Kutxa
Kultur terrazan.
DONOSTIALa Pastorale.
Malandain Ballet Biarritz.
bAbuztuaren 1era arte, 20:00etan,
Viktoria Eugenian.
HERNANIDistantzianeta Basaide.
Bilaka Kolektiboa.
bBihar, 20:00etan, Atsegindegi
plazan.
LASARTE-ORIAHiru Hitzetan.
Node, Amaia Elizaran eta Xabier
Zeberio, Nerea Gurrutxaga eta
Oihana Vesga.
bGaur, 19:00etan, kalean.
BESTELAKOAK
HONDARRIBIA Ipuin dantza.
Oihan Vega. Haurrentzat.
bBihar, 12:30ean, Kasino
Zaharrean.
ORIOGure Zirkua.
bAbuztuaren 1era arte, Orion.
URNIETAHirira. Easo Eskolania
eta Easo Gazte Abesbatza.
Haurrentzat.
bOstegunean, 19:00etan,
Saroben.
ZARAUTZYijaaa!. Goitibera
Antzerkia. Haurrentzat.
bOstegunean, 19:00etan,
Villa Manuelako frontoian.
ZUMAIAKontukantari 2. Mendian
ibiltari. Laenananaranja. Haurren-
tzat.
bBihar, 19:00etan,
herri eskolan.
Euskal Herriko kultur
ekitaldien agenda:
Berria.eus/
zerbitzuak/agenda
@
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23aProposamena
Kultura
Unai Zubeldia
Kontenporanea jaialdia arte ga-raikidearen topaketa gisa hasi zenpausoak ematen, 2015ean, Iru-nen. Marian Mateos Irungo Uda-
leko kulturaren programaziora-ko teknikariak zehaztu duenez,«aurrekontu parte hartzaileek»eman zioten bidea lehen saiakerahari, eta Irungo Udalaren kulturprogramazioaren barruan txerta-
tu zuten jada 2016ko ekitaldia.Mateosek azpimarratu du arte ga-raikidearen topaketa izaten hasi,eta «kultura garaikidearen topa-keta» bihurtu dela Kontenpora-nea bost urteotan: «Sortzeko
gune bat, biltzekoa, ekoiztekoa...,izan nahi zuen Kontenporaneak,Irunen ez geneukalako horrelakogunerik, baina ekitaldiak garapenhandia izan du urteotan, eta kul-tur garaikidearen topaketa bat da
jada; nolabait esatearren, zabalduegin da proposamena. Diziplinaaskok bat egiten dute jaialdian,eta kultur jardueren inguruan eztabaidatzeko guneak ere ba-daude».
Iaz bertan behera utzi beharizan zuten topaketa, koronabiru-saren eraginez, baina gaur etabihar proposamen ugari izangoda Irungo San Juan plazan. Koro-nabirusaren gaia ez da oharkabe-an igaroko, gainera, horixe hartubaitute gai nagusi gisa: «Azkenurte eta erdiko pandemia egoera-ren ondorioz kanpokoaren etabarrukoaren artean sortutakokontrasteak». Hilabete hauetanbizi izandakoaren ikuspegiakpartekatzeko gune bat sortzea dahelburua, «dikotomia hori uler-tzeko eta lantzeko».
21 proposamen guztiraNazioarteko zortzi artistarekinosatutako erakusketa izango datopaketako gune nagusia. Gaurbertan irekiko dute erakusketa,18:00etan, eta aukera egongo daSusana Ferreira irundarrarekin,erakusketan parte hartuko duenzortzi artistetako batekin, bisitagidatua egiteko —izena eman be-harra dago aurretik, [email protected] helbidera mezuabidalita—. Claire Le Pape (Bordele,Okzitania), B/Z (Bilbo), GasparAcebo (Argentina), Jaime Yaca-man (Mexiko - Bilbo), Kontxi Gu-tierro (Hondarribia), OksanaPohrebennik (Ukraina - Bilbo),Silvia Jimenez Pumar (Bilbo) etaFerreira bera izango dira zortziartistak. «Gure proposamena Irundik
eta Euskal Herritik atera nahi ge-nuen pixka bat; bertako sormenabultzatu nahi dugu, noski, bainakulturak eta arte garaikideak ba-daukate nazioarteko besteproiekzio hori ere». 21 proposa-men jaso dituzte aurten, eta zortziaukeratu dituzte; «kalitatearenalde» ez ezik, kontzeptu eta este-
Urtebeteko geldialdiarenondoren, Kontenporaneagaur itzuliko da IruneraBi egunez, kultura garaikidearen topaketa egingo dute Irungo San Juan plazanb Nazioarteko zortzi artistaren erakusketa izango da ekitaldiko gune nagusia
Miti komunitate artistikoko sortzaileak, Leo Pumen eskulturaren ondoan, artxiboko irudi batean, beste ikuskizun baterako sortutako proposamenean. IRUNGO UDALA
Kultur diziplina askokbat egiten dute jaialdian,eta kultur jarduereninguruan eztabaidatzekoguneak ere badaude»
«Proposamena Irundiketa Euskal Herritik ateranahi genuen; kulturakbadauka nazioartekobeste proiekzio hori ere»Marian MateosIrungo Udaleko kulturarenprogramaziorako teknikaria
‘‘
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2021eko uztailaren 23a Proposamena
Kultura
tika aldetik edo erakusketa mul-
tzo gisa, «diskurtsoaren kohe-
rentziaren alde» ere egin du
apustua Koordinazio Batzordeak.
«Artistek 2x3 metroko argazkien
bidez erakutsiko dituzte beren la-
nak, baina hainbat diziplinatako
lanak daude atzean: ohiko mar-
golanak, performanceak...». Bi-
sita gidatuaren unean izan ezik,
bertaratzen direnek «nahi dute-
nean» ikusi ahal izango dute era-
kusketa. «Dena den, pandemia-
ren eraginez, hogeiko taldeak
osatuko ditugu gehienez».
Hiru gazterentzat aukera«Artista gazteekin lan egitea» ere
bada Kontenporanearen helbu-
ruetako bat. «Eta, zentzu horre-
tan, 30 urtetik beherako gazteen
batzorde bat sortzen dugu urtero,
hiruzpalau gazteri lan esparru ho-
netan sartzeko aukera eskaintze-
ko». Anne Bravo, Alba Aguado
eta Patricia Etxegarai irundarrek
osatzen dute aurten ekimenak
koordinatuko dituen batzordea;
Irundarrak dira hirurak. «Komu-
nikazioan lizentziaduna da Alba
Aguado, eta Zuzenbide ikasketak
ere eginda dauzka; Patricia Etxe-
garaik Arte Ederrak ikasi zituen,
eta Anne Bravo diseinuaren mun-
dutik dator». Komunikazioaren,
edukiaren eta diseinuaren ardura
izan dute, hurrenez hurren. «Ba-
koitzak bere eremua dauka, baina
Kontenporaneak prozesu guztia
bertatik bertara bizitzeko aukera
eskaintzen die gazteei».
Irungo topaketa askotariko
kultur diziplinen erakusleiho den
seinale, Artemarket edo arte mer-
katua izango da gaur eta bihar;
Cayolar instalaziora bisita gida-
tuak antolatu dituzte gaurko;
oihalekin egindako aire akroba-
ere jaso izan dituzte artistentzako
deialdi irekian. «Eta espero deza-
gun behin pandemia igarota ha-
sierako neurri horietara itzultzea
berriz ere».
Patricia Etxegarai, Alba Aguado eta Anne Bravo, aurtengo gazte batzordeko hiru kideak. IRUNGO UDALA
Eider Perez eta Ane Zubeldia, 2018an, Autobiographikalpoesia antzeztuaren emanaldian, Irunen. IRUNGO UDALA
ziak ere izango dira gaur bertan,
eta baita Cecilia Payneren zuze-
neko kontzertua ere. Bihar, be-
rriz, autorretratuak etxean egite-
ko tailerra, paper ekologikoaren
masterclassa eta dantza garaiki-
deak eskainiko dituzte topake-
tan, besteak beste. Azken orduan,
antolatzaileek aldaketa txiki bat
egin behar izan dute egitarauan,
«mediku arrazoiak tarteko» Do-
leur Dolor taldea ez delako izango
Irunen bihar; Lanbroa pop pro-
gresiboko taldeak ordezkatuko
du.
Pandemiak pandemia, Mateo-
sek Irunera inguratzeko gonbita
egin die herritar guztiei. «Neurri
zorrotz batzuk bete beharko ditu-
gu, baina oso kontrolatuta egon-
go da dena, eta nahi dutenek au-
kera paregabea izango dute goza-
tzeko, helduentzat bakarrik ez,
familiako kide guztientzat propo-
samen interesgarria delako».
Hain zuzen ere, Mateosen hitze-
tan, «etxeko txikienek hainbat
diziplinatako kultur jarduerekin
gozatzen ikastea» da Irungo to-
paketaren helburuetako bat.
2015ean, CBA liburutegian egin
zuten ekitaldia. «Baina topaketa
kalera atera genuen berehala»,
azaldu du Irungo Udaleko kultu-
raren programaziorako teknika-
riak. «Eta, horri esker, gero eta
jende gehiago gerturatu da urtez
urte». Mateosek jakinarazi due-
nez, «laurogei bat proposamen»
EKITALDIAK
Gaur eta bihar hainbat ekitaldi
izango dira Irungo Kontenpo-
ranea Arte Garaikidearen To-
paketaren barruan. Aurretik
izena eman beharko da saioe-
tan parte hartzeko, kontenpo-
[email protected] helbidera ida-
tzita. COVID-19aren pande-
miagatik indarrean dauden
neurriak hartuko dituzte anto-
latzaileek, unean uneko egoe-
rara egokituta.
Gaur
18:00-19:00. Irekiera, topake-
taren aurkezpena eta erakus-
ketaren bisita gidatua, Susana
Ferreirarekin.
19:00-19:45. Bisita gidatua
Cayolar instalaziora.
19:45-20:30.Aire akrobaziak
oihalekin.
20:30–22:00.Cecilia Payne
taldea (Surf iluna, popa).
Bihar
10:00-12:00.Esposizio bikoi-
tzeko argazkiak eta Do it your-
self autorretratuak etxean egi-
teko tailerra, Maitane Gajate-
rekin.
12:00-14:00.Paper ekologi-
koaren masterclassa, Paperki-
ren eskutik.
17:00-18:30. Dantza garaiki-
dea eta Miti komunitate artisti-
koaren soinuaren jarduera;
Leo Pum eta errealitate birtua-
la sakelako aplikazioarekin.
18:30-20:30. Ikusizko artea-
ren eta performance kolabo-
ratiboaren jarduera, Eloisse
Louisserekin.
20:30-22:00. Lanbroa pop
progresiboko taldea.
Miren Garate
Bertsopaper sariketetan partehartzen hasi zen Iñigo Legorburu(Errenteria, 1976) orain dela hogeiurte inguru, eta beste zenbait ar-lotara ere aurkezten ditu lanakgaur egun; hala nola, ipuin, poe-sia, biografia labur eta aforismolehiaketetara. 106 sari irabazi ditujada. Behin edo behin lan luzerenbat egin izan duen arren, laburre-tan sentitzen da erosoen: «Es-printertzat daukat neure burua».Gogoan al duzu irabazitako le-
hen saria?
Bai, 2000. urtean izan zen, Egian[Donostia]. Bertsopaper lehiaketaantolatu zuten bi urtean jarraian;bietan bigarren saria lortu nuen,eta Julen Zelaieta izan zen irabaz-lea. Horrelaxe kateatu nintzenlehiaketetara.Eta azkena?
Aurreko astean bi sariren berriizan nuen. Donostiako Tecnununibertsitateak ipuin lehiaketabat antolatu du, eta aipamen be-rezia lortu dut. Beste saria bertso-paperetan izan da, baina antola-tzaileek oraindik ez dute publikoegin.Bertso jarriekin hasi zinen, bai-
na beste arlo batzuetan ere ira-
bazi dituzu sariak.
Egungo bizimoduarekin, presaz-ko bizimodu honekin, uste dutbertsoa ere badela nahiko azkarkontsumitzen den zeozer, barne-ratzen nahiko erraza dela. Prosaegitea ere gustatzen zait, bainagauza motzak: esprintertzat dau-kat neure burua. Behin edo behinegin izan dut lan luzeren bat, bai-na hamar orritik gorakoetan ezdut ikusten neure burua.Nola trebatu izan zara?
Berandu hasi nintzen bertsomunduan: 18-20 urterekin emannuen izena Errenteriako Xenpe-lar bertso eskolan, eta bertso jarridezente egindakoa naiz. Orain eznaiz joaten bertso eskolara, bainabertso epailea naiz. 2007tik Gi-puzkoako Bertsolari Txapelketaguztietan izan naiz epaile, eta sariketa batzuetatik ere deitzendidate. Bertsoarekiko harremanaez dut sekula eten.Bat-bateko bertsolaritza proba-
tzera animatu al zara inoiz?
Bere garaian probatu nuen bertsoeskola barruan, baina ikusi nuenez nintzela oso ona inprobisatzen.Inolako traumarik gabe erabakinuen hori ez nuela egingo, bainabertsoak idazten eta bertsoarenperiferia horretaz gozatzen jarrai-tuko nuela.Eta nolatan hasi zinen ipuinak,
aforismoak eta halakoak idaz-
ten?
Lehiaketaren eztena-edo beharizaten dut nik idazteko: ez zait se-
kula ateratzen «aforismo batzukidazten hasiko naiz», edo «poe-sia lan bat egingo dut». Zer lehia-keta dagoen antolatuta jakin be-har izaten dut lehenago, zer egu-netarako den, eta horrela hastennaiz. Hortik aurrera, nahiko me-todikoa naiz: egunero saiatzennaiz ordu erdi bat hartu eta egu-nean zehar buruan eduki ditudanideiak orri batera eramaten.Lehiaketa berberetara aurkez-
ten al zara beti?
Errutina moduko bat hartua dut,eta urtero antzeko lehiaketetan
parte hartzen dut, nahiz eta betiegoten den lehiaketa berrirenbat. Interneteko atari batzukbadaude, eta, nire profilarekinbat datorren lehiaketa berrirenbat ikusiz gero, aurkeztu egitennaiz.Zer joera ikusten duzu lehiake-
tetan? Gainbehera edo suspe-
rraldiren bat ba al dago?
Bertsopaper lehiaketa klasikoakdaude: Lazkao Txiki, ZapirainAnaiak, Basarri..., baina beste ba-tzuk ez dira hain ezagunak, be-rriak direlako. Bertsopaperekin
daukagun arazo nagusia da haienfuntzioa; hau da, Txirritaren etaBilintxen garaietan informatzekofuntzioa zuten, baina gaur egun,ez. Pena ematen du, baina lehia-ketetara aurkeztu sorta bat, sari-tuko dute edo ez dute sarituko,eta hortxe geratzen dira bertsohoriek: zabalkunderik ez dute.Uste dut bertso munduan bada-bilela gaia, horri zer irteera eman-edo ikusten ari direla.Beste arlo batzuetako sariek za-
balkunde handiagoa izaten al
dute?
Ez, normalean apaletan geratzendira saritutako lanak. Lehiaketaudalen batek antolatutakoa-edobada, liburuxkaren bat-edo argi-taratzen dute batzuek, baina horiez da izaten ohikoena.Eta zer bilakaera egon da sarie-
tan?
Uste dut herri mailan parte har-tzen dugunok ez dugula parte ha-tzen sariengatik, baina bai ikustenda sariak ez direla eguneratu:orain hamabost urte 500 eurokosaria zena, oraindik 500ekoa da.
Zerk motibatzen zaitu zu?
Gaur egun dugun bizi erritmo az-karrean, luxutzat daukat eguneroordu erdi bat hartzea paperarenaurrean jarri eta neure buruare-kin egoteko. Idatzizko yoga bat daniretzat. Eta egiten dudana jende-ari gustatzea, hori da benetako sa-ria. Pretentsio askorik gabe idaz-ten dut, baina goi mailako idazlebat izan gabe, munduan egotekoera bat ere bada hau niretzat. Zer gairi buruz idaztea gusta-
tzen zaizu?
Gai sozialak asko gustatzen zaiz-kit, baina errespetua ere ematendidate: gai sozial bat panfleto an-tzeko zerbait bihur daiteke, etasaiatzen naiz sententzia handirikez ematen. Eta nitasunetik idatzibehar badut, ipuinak eta bertso-paperak baino gehiago, poesia lanbat aukeratzen dut.Ba al dago ilusio berezia egingo
lizukeen saririk?
2004an bigarren saria lortu nuenLazkao Txiki bertsopaper lehia-ketan, eta aurreneko saria eta hi-rugarrena hutsik geratu ziren.Harrezkero, beti hartu izan dutparte sariketa horretan, eta seiedo zazpi sari lortu ditut, bainabeti bigarrenak edo hirugarre-nak, sekula ez dut irabazi. Zailaizango den arren, ea noizbait lo-tzen dudan irabaztea. Indartsudatoz belaunaldi berriak.Gero eta zailagoa al da sariak
irabaztea?
Mundu txiki bat da hau ere, etakonstantzia bat daukagun dezen-te aurkezten gara lehiaketetara.Azkenean, lehiaketa hauen aitza-kian jende asko ezagutzeko auke-ra izan dut, bai parte hartzaileak,bai antolatzaileak, eta gure arteanere hartu-eman bat sortzen da.
«Lehiaketaren eztenabehar dut idazteko»
Iñigo Legorburu b 106 literatura lehiaketatan saritua
Egunero-egunero ordu erdi batean paper aurrean jarri eta egunean zeharburuan ibili dituen ideiak idazteko ohitura du Legorburuk. Formatuezberdinetan idatzitako testu horiekin 106 sari irabazi ditu dagoeneko.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
«Ikusi nuen ez nintzelaoso ona inprobisatzen.Inolako traumarik gabeerabaki nuen hori ez nuela egingo»
«Gai sozial bat panfletoantzeko zerbait bihurdaiteke, eta saiatzennaiz sententzia handirik ez ematen»
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2021eko uztailaren 23a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]