Transcript

1

Esan daiteke euskarazkoirakaskuntza edo euskal eskolarenaldeko ahaleginekin batera sortu zelaemakumeen aitzindaritasuna euskalirakaskuntzaren alorrean. "Andereño"izena noiz eta nola jaio ote zen? Ziurjakitea ez da erraz, baina lehen euskalikasgela haietara bildutako ikasleurriek asmatu edo egokitua izango zeninondik ere. Ordutik hona, emakumeenekarpena euskal ikastetxe, eskola edoikastoletan gehiengo zabalez nagusiizateaz gain, ezinbesteko ere izan da.

Aro modernoko eskola berriarenlege-oinarriak Frantzian (Guizot 1883,Falloux 1850, Ferry 1879) nahizEspainian (Moyano 1857) ezarrizirenean, euskarak ez zuen onik izaneuskal herrietan: haurrakelebidunarazteko edo, azken buruan,guztiz erdalduntzeko tresna boteretsuabihurtu zen eskola.

Ahul eta lotsati bada ere, euskalirakaskuntzaren aldeko eskeak edo,

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL ESKOLAREN HASTAPENAK

E.Zipitria ikasleez inguraturik, 1958ko apirilaren 20an.

gutxienik, eskolan euskaraz hitzegiteko debekuaren aurkako ahotsakberehala altxatu ziren Euskal Herrian.Esanguratsua da, adibidez,Gipuzkoako Foru Aldundiak 1895ekoazaroaren l2an onartutako erabakia:herrietako irakasleak izendatzekoahala udalen esku uzteko eskatzenzion Madrilgo gobernuari, edogutxienez irakasletzarako euskarazjakin beharra ezartzeko; erabakihorren aldeko atera ziren baitaNafarroa nahiz Bizkaiko aldundiakere. 1

Lehenengo euskal eskola edoikastetxea R.M. Azkue apaizeuskaltzaleak sortu zuen Bilbon1896an, baina ez zuen luzaz irauterik

1 lkus Euskal-Erria 1895

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

2

Juana Mendizabalandereak Eusko

ikaskuntzaren lehenhezkuntzarako

batzordeko kide izanik,eskolarako langalen

prestakuntzan lanhandia egin zuen.

ziren, era guztietako kondizio etadirubideko ikasleak onartzenzituztenak, eta pedagogia-teoriaberriei irekiak.

Irakasle bakan eta bakartien isilpekoekinetik sortu ziren gehienetanlehenengo ikastola haiek, emakumeedo andereñoen ekinetik hain zuzen.Ordutik hona, katea ez da eten, etaeuskal irakaskuntzaren zutaberikirmoena emakumez osatuta dagoelaesan daiteke.

Eskuartean duzun liburuska honetanemakume irakasle haien garrantzizkoadibide batzuk bildu ditugu, ez denak.Ehundaka eta milaka haur euskaldunhezi dituzten andereñoenordezkotzaren erakusle izango ahaldira!

lortu. Donostian, Migel Muñoak1914an zabaldu zuen Koru'ko AndreMariaren ikastetxea bizi-arnasluzeagokoa gertatu zen; haur gutxibatzuekin hasi eta berehala 200 ikasleeta gehiago izatera iritsi zen. Hutsetikhasitako proiektua urte gutxirenburuan ikastetxe sendo bilakatu etahala iraun zuen Gerra Zibilera arte.

Eusko ikaskuntzak 1918an egindakoLehen Biltzarrak zabalarazi zuen herri-agintari eta intelektual askoren arteaneuskal irakaskuntzaren beharra.Muñoaren ereduari jarraituz euskalikastetxe gehiago zabaldu zirenTolosan (1922), Errenterian (1928),Soraluzen (1932), Bergaran (1932),Iruñean (1932), Lizarran (1932), etaabar.

Errepublika garaian abertzaletasunpolitikoaren eraginez, eta batez ereEuzko Alderdi Jeltzalearen jarduerarenbabesean euskal eskola edo ikastolenkopurua biziki handitu zen. 1932anEusko ikastola Batza sortu zen inguruabertzaleen eraginez, eta euskarazkoirakaskuntza indartsu hedatzen hasizen, batez ere Gipuzkoan. Eredueuskaldun eta kristauko ikastolak

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

33

Hiru ardatz izan zituen bereirakasle-lanetan: euskara,kristautasuna eta pedagogia-berrikuntza. Euskal Herrian inorkentzuterik ere ez zuenean, Piaget,Freinet, Makarenko, Montesori etaEuropako beste pedagogia-ikerleenteoriak ikasgelara eramaten saiatu zen.

Xabiertxo, Lopez-Mendizabalek Tolosanargitaratua (1925). Lehen ikastoletako belaunaldi

gehienek liburu honekin ikasi zuten irakurtzen.

ELBIRA ZIPITRIA IRAST ORZA (1906-1982)

Zumaian jaio zen 1906ko maiatzaren 28an. Aita hargina zeukaneta etxean ez bide ziren osodirudunak, baina beka baten bidezDonostiara joan eta lortu zuenirakasle-ikasketak egitea. Bigarren Errepublikaren denboran hasi zen -lanean Donostian, Migel Muñoarekin.Hura ikasle gutxi batzuekin hasia zengela txiki batzuetan, baina ikasle -kopurua sobera handitu zelarik,1924an Ategorrietako Karmen-Eneraeraman zuten lehendabizi Koru'koAndra Mariaren ikastetxea; berriro lekugabe ziren berehala, eta hiru tokitanbanatu behar izan zuten ikastetxeaazkenik: haur-hezkuntza Ikatz kalean(70 ikasle); mutikoen lehen hezkuntzaKanpandegi kalean (100 ikasle); etaneskatoen lehen hezkuntzaKonstituzio plazan (40 ikasle), denakDonostiako parte zaharrean. ElbiraZipitriak haur-hezkuntzaren ardurahartu zuen Ikatz kaleko gela txikihaietan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

4

Franco generala ErrepublikakoGobernuaren aurka altxatu zenean,Iparraldera joan behar izan zuen ihes,Sarara. Gerra Zibilaren garaianAntonio Mª Labayen eta harenfamiliaren etxean bizi izan zen,Prefetenea izenekoan. Ez zuen halaere bere lana eten: etxe hartan biziziren familietako lauzpabost haurrekingela osatu eta irakaskuntzan jarraituzuen.

hemen argitaratutako ale apurrakbaliatu behar izan zituzten:

-Isaac Lopez-Mendizabal

E. Zipitriak gerra-garaian Saran izan zituen ikasleak (ezker-eskuin):

Mattin Labaien, Imanol Laskibar, Ixiar Laskibar, Ramon Labaien

eta Mirentxu Laskibar (Prefetenea etxean, 1937ko ekainean)

Ez zuen luzaz iraun Iparraldean:1943. urtean Donostiara itzuli zenezkutuan eta ikasle-talde apur batezekin zion ostera ikastolari, bere etxeanPrestatutako gela batzuetan.Zipitriaren lana eta diktadurapekolehen urratsak funtsezkoak izan ziren,gerra aurreko tradizioarekiko loturagorde eta Pedagogia-berrikuntzaikaragarria ekarri baitzuen.

Ikasliburu gisa gerra aurretik han eta

inprentariak Tolosan argitaratutakoak:Xabiertxo (1925), Martin Txilibitu(1931), Umearen laguna (1931).

-Eusko Ikaskuntzan babeseanargitaratutakoak: Zenbakizti-lengaienikastia (1933, Bruño Argitaletxea).

-Pirmin Iturrioz apaizakkaleratutakoak: Txomiñ-irakasle(1931), Lutelesti (1932).

Umearen laguna

irakurketa liburua

(1931).

Martin Txilibitu liburuska

Umearen laguna liburu

lodiagotik hautatutako

pasartez osatu eta argitaratu

zuen Lopez-Mendizabalek

1931n.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

5

Guztiz urrrats garrantzitsuak eginzituzten ikastolek hurrengohamarkadan. ikasle-kopuruarenhanditzeak dena esaten du: 1964an596 ikasle ziren hegoaldekoikastoletan, eta hamarkada horibukatuta 1970ean berriz, 8.255 ziren.

Zenbakizti-lengaien ikastea,

aritmetika liburua (1933).

Libururik ezean, ikasle bakoitzakbere koadernoa eramaten zuen, etalehen zenbakiak lurrean egiten zirenegur-txotxak erabilita.

Egoera hori ez zen luzaroan aldatu.Zipitriaren eredura, 1950. urtetikaurrerako hamarkadan gisa berekogelak zabaldu ziren Donostian bertan,eta 1957. urtetik aurrera Bilbon erebai. Hain zuzen, Maria Angeles Garaiandereñoak zabaldu zuenlehenengoa, Zipitriaren ondoantrebatu ondoren. Handik hiruhilabetera Agurtzane Alberdik zabalduzuen bigarren gela San Nikolasparrokiak utzitako aretoan. Hortik sortu zen Azkue ikastola JuleneBerrojalbiz eta Tere Rotaetxe bezalakogurasoen laguntza eskergaz. Etaorduko hazia Lauro ikastola bikainabilakatu da.

Etxebizitza partikularretatik ateratzenhasi eta ageriko ikastetxeetan ezarriziren. Espainiako Ministerio deEducación y Ciencia delakoak 1968anikasle bakoitzaren "libro deescolaridad" derrigortu zuenean,ikastola gehienek Eliza katolikoarenbabesa bilatu zuten legeztatze bideaziurtatzeko.

María Angeles Garai.

Agurtzane Alberdi.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

6

Zipitria agudo ohartu zen euskalikasleak ezin zirela bide hartaz baztergelditu, eta orduan erabaki zuenDonostian Orixe ikastola sortzea, gauregun irakaskuntza publikoaren sareansartuta. Arima eta gorputza Elbira izanzen, ia azken arnasa eman zuen arte.Hernaniko Urumea ikastola eresortzen izugarri lagundu zuen. Guztira50 urte egin zituen euskalirakaskuntzan.

Joxe Migel Barandiaranen miresleizan zen Elbira, baita NicolasOrmaetxea, Orixe zenaren adiskidemina ere. Biokin harreman estua izanzuen.

E. Zipitriaren lau ikasle idazketa-lehiaketa batean,

Donostiako liburutegian, 1959ko irailean.

Ez zen, gainera, haurrekin bakarrikaritu; helduekin ere bai. Gau-eskolazeukan antolatuta, batez ere gurasoeuskaldunak alfabetatzeko. Aditzaikasi, euskal literatura irakurtzen hasi,eta halakoak egiten zituzten ikaslehaiek, Beste askoren artean, bertatikigaroak ziren Markel lzagirre, MariaAnjeles Esnaola, Felitxu Eraso, MañoliAleman, Faustino Lasagabaster,Imanol Larrea, Manuel MariHernandez, eta beste asko.

Militantzia politikoari ere bizitzaosoan eutsi zion. Jeltzale porrokatua,ez zuen Alderdi Egun eta Aberri Egunbakar batean hutsik egingo.

Lana ikaragarri eginda hil zen,1982ko abenduaren 26an, hirurogeitahamasei urte zituela.

Leoi-kumea, E. ZipitriakParison argitaratua(1948), Orixerenitzulpenaz

E. Zipitriaren ikasle batek

egindako koadernoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

7

Soraluzen jaiotakoa izan arren, aitahil zitzaionean Donostiara joan zenbizi izatera umetan, eta bertan eginzuen bizitza osoa. Gazterik, EskolaNormalean maistra izateko ikasi zuenGerra Zibilaren aurretik. Ikasle garaihaietan Elbira Zipitria ezagutu zuen,eta harekin hasi zen alfabetatzen etaeuskara sakontzen.

Gerra artean hasi gabe zelarik, berelehen irakasle-lana Areson izan zuen.Orduan, Nafarroako eskoletaneuskaraz egitea debekatuta egonarren, ahal zen gehiena egiten zuenumeekin -kantak, antzerkia, eta abar-. Haurrekin egindako antzerki-lanbaten kronika polita dago El Diaegunkarian (1936-06-17), euskarazeta Uzturrek sinatua. Garai hartanasko lagundu zion Juanita Ziak,Leitzako maistrak; hura ere osoeuskaltzalea zen, eta elkarrekin joatenziren biak Tolosara LopezMendizabalenera euskarazkoikasliburuak erostera. Maiztegi neskenirakaslea zen, eta Juan Erentxun -EloiErentxun pintorearen anaia-, mutilena.

Euskaraz aritzen zirela eta, saiaketaizan zuten. Lehendabizi, ElisabeteMaiztegi Abaurregainera (Aezkoa,Nafarroa) "konfinatu" zuten, etaazkenerako agintari nafarrek irakasleizatea debekatu egin zieten biei.Elisabetek ez zuen irakaslegoraitzultzerik izan Franco hil arte.

Elizabete Maiztegi

ELISABETE MAIZTEGI ARRIZAB ALAGA (1911-1996)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

Maiztegi 1935eko abenduaren l2anezkondu zen Florentino GaralaideAltolagirre ataundarrarekin; huraAreson zegoen sendagile eta hanelkar ezagututa ezkondu ziren. Gerrapiztu zenean, Ataunera joan ziren, etahan bizi izan ziren 1942an Donostiarajoan ziren arte.

Donostian, seme-alabagazteenentzat euskarazko eskolarenbila hasita, berehala elkartu zenberriro Elbira Zipitriarekin. Garaihartan, andereño Elbiraren ikastolarenaldeko guraso eragileetarik AxentxiGoenaga eta bere senarra Jose MigelZumalabe izan ziren. Carlos

Santamaria, J.M. Zumalabe etaabarren eraginez Santo Tomas Lizeoasortu zenean Maiztegik hara bidalizituen bere seme-alabak.

Irakaskuntzaz gain, bestelakoetanere jardun zuen Maiztegik. 1960.urtearen inguruan, Loiola IrratiaDonostian sortu zuenetakoa izan zen,Kanpandegi kalean, Gerardo Bujanda,Muñoz, Etxebeste, Mendizabal okinaeta beste zenbaitekin batera.

Nicolas Ormaetxea, Orixe hilzenean, 1961ean, Maiztegik eta besteeuskaltzale batzuk, bakoitzak 100bana pezeta jarrita lortu zuten hilobiederra erostea; Zumalabek diseinatuzuen, eta bertan egon zen Orixerengorpua Orexara eraman zuten arte.

Gezurra badirudi ere, Franco hilondoren Elisabete Maiztegik borrokaegin zuen bere irakasle-lanaberreskuratzeko. Horrela, 1978anJaeneko herri txiki batera bidali zuten,baina plaza jabetzan haduta,Donostiako Zuhaizti Eskolara etorrizen. Hiru urte egin zituen bertanpozaren pozez haur txikiekin, 70 urtebetetzean derrigor erretiratu beharizan zuen arte. Hala ere, ez zioteninoiz erretiro-saririk jasotzekoeskubiderik aitortu!

Laurogeita lau urte zituela hil zen,azken ordura arte burua argi zuela,1996ko uztailaren 19an, Donostian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

9

Euskal irakaskuntzaren historian zatigarrantzitsua osatu zuen DonostianMaria Dolores Goya andereñoak.Elbira Zipitriarekin batera, ikastoleneta euskal eskolen zutaberiknagusiena izan zen.

Donostian jaioa zen 1913kootsailaren 19an. Gazterik, hemeretziurte besterik ez zituela lortu zuenirakasle-titulua 1932an. Berehala,EAJren Euzko-Etxean (Etxaidekalean) hasi zen lanean, eta geroGroseko auzoan, Usandizaga kalean.Diputazioaren "Escuelas de Barriada"euskal eskola publikoetan sartzekoazterketa gainditu ez zuelarik, 1936.urte hasieran Estatuko maistra izatekooposiziotan hasi zen; azterketakamaitu aurretik, ordea, hartu zutenDonostia Francoren aldeko militarrek.Bilbora joan zen orduan M. DoloresGoya, eta Plentziako eskola publikorabidali zuten lanera frankistenbonbaketak hasi arte.

Bere ikasle eta guzti, La Habanaitsasuntzian abiatu zen BritainiaHandiko Wight uhartera; zazpihilabete egin zituen bertan. Handik,Frantziara, eta gerra bukatu zenean,1940an itzuli zen Donostiara.

Ez zen denbora luzean geldirikegon: ederki kostata, 1941ean baimenguztiak eskuratu zituen Ergobianeskola berria zabaltzeko; erdarazkoeskola "unitario" horietakoa zen noski,baina isilka Goyak eskolak erdi banaematen zituen, gazteleraz etaeuskaraz. Bi urte geroago, 1943aneskola hura itxi egin zen, eta Goyakutzi egin behar izan zuenirakaskuntza.

MARIA DOLORES GOYA (1913-1986)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

10

Dirubide bakarra gurasoekordaindutako hileko saria zuten.Hasieran, 20 pezeta hilean, gero bostduro; 1975ean, 500 pezeta.Laguntzak eskatu bai, eskatzenzizkioten aurrezki kutxari eta, bainasekula jasotzen ez. Kontraturik edosegurtasun sozialik ez zuten izanikastola legalizatu zen arte.

Ez luzarorako ordea: 1951eanDonostian Carquizano kaleko ikastolasortu zuen, Elixabete Maiztegiandereñoaren laguntzaz. ikastolahorrek izenik ere ez zeukan, guztizisilpekoa baitzen; "Carquizanokoikastola", "Groseko ikastola" edo"Goyatarren ikastola" esaten zioten.Jakina, bere etxean zegoen ikastola,kale horretako 8. atarian. Hamasei batmetro karratuko logela prestatu, etahantxe hasizen 10 ikaslerekin, denak9 urtez beherakoak. 1964an berealaba Miren Egañak magisteritzabukatu zuenez, amarilaguntzen hasizitzaion aldameneko gelan.

Hurrengo urtean, 1965ean etxeazpian behegaina alokairuan eskainizien ikastolako guraso izandako batek, eta hara aldatu zen ikastola;berriro ere, bi gela txiki. Pixkanaka,aldameneko lokala ere hartu zuten,eta horrela jarraitu zuten 1968anhezkuntza-lege berriaren araberaikastola legeztatu beharra etorri zenarte. Orduan, Jose Maria Mujika SanInazioko parrokoak lagundu zien, etaElizaren babesean Colegio Parroquiallñigo de Loyola izenaz legeztatu zen197Oean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

11

Hasieran Xabiertxo eta PirminIturriotzen Txomiñ-ikasle zituztenikasliburu bakarrak. Durangoko liburuazokara joan, eta handik JuleneAzpeitiaren Umiaren lenengo aizkidiaere eskuratu zuen M. Dolores Goyak;bizkaieraz zegoen idatzita, eta umeakzelebre samar ibili omen ziren"Begoñako Ama neskutza Bizkayarenzaindarija" bezalakoak gipuzkerazkojota garratzez irakurtzen... Geroago,Bernardo Estornes Lasaren Sabineuskalduna irakurgaia eta PirminIturriotzen Lutelestia geografia-liburuaere izan zituzten.

1970an gaixoturik, Maria DoloresGoyak utzi egin behar izan zuenirakaskuntza; bere alaba MirenEgañak jarraitu zuen 1975era arte,baina urte hartan ikastola ixteaerabaki zuten, ikasleei Donostiakobeste ikastoletan lekua bilatu ondoren.

Donostian hil zen Goya andereñoa,1986ko abuztuaren 29an, hirurogeitahamahiru urte zituela.

Umiaren lehenengoaizkidia Bizkaikoeuskeraz irakurtzenikasteko (1897).

Lutelesti, PirminIturriotz apaizakargitaratua (1932).

Txomiñ-Ikasle, Pirmin Iturrioz apaizak

argitaratua (1931).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12

Alemanak iparraldera inguratzenhasi zirenean, baporean Venezuelarajoan ziren Barriolatarrak. Aita Abelino1944an Paben hil zenean, Donostiaraitzuli ahal izan zuen Maritxu Barriolak.Familiak zeukan zapatadendan lanegin zuen administrazioa eramaten;maiz zapatadenda hori euskaltzaledonostiarren biltoki izan zen.

MARITXU BARRIOLA IRIGOIEN (1907-1988)

Abelino Barriola antzerkigilearenalaba zen, donostiarra noski. 1907koabenduaren 5ean jaioa, pianoa etaerizaintza ikasi zituen. Gaztetan hasizen Ramon Labordak DonostiakoKursaal antzoki zeneko azpietanantolatzen zuen Poxpoliña jaietanlaguntzen.

Gerra sortu zenean, familia ihesijoan zen Donibane Lohizunera.Frantses pixka bat ikasita, 1937kouztailean Intxaustik Jatsunantolatutako udalekutan hasi zenzuzendari-lanean. Laguntzaile Lupeeta Tere Urkiola izan zituen, etakaperau Gelasio Aranburu.

Maritxu Barriola Irigoien

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

13

Euskaltzale eta kristau suharra zenaldetik, Maritxu Barriolak laguntzahandia eman zuen Elizako euskalliburuak argitaratzeko. 1950ean Urteguziko meza bezperak latinetikeuskaratzeko lanak ordaindu zizkionNicolas Ormaetxea, Orixe zenari:1953an, berak ordaindu zuenKristoren antz-bidea edo Kempisizeneko liburua ere, Larrañagaapaizak euskaratua.

Frantziako Tours-en inprimatu,mendiz ekarri eta Valentzianenkoadernatuak izan ziren liburuhaiek. ikastoletako haurrentzak Aurreneliz-liburutxoa argitaratu zuen berekargu Donostian 1949an, Gasteizekogotzainaren imprimatur eta guzti.Xabiertxo ere berrargitaratu zuen,Lopez-Mendizabali baimena eskatuta.

Euskal udalekuen aitzindari izan zenBarriola, Joanito Goiahernaniarrarekin batera, 1965eanArabako Barrian zegoen klausurakokomentuan. Hortik sortu ziren gauregun han eta hemen antolatzen direnudaleku guztiak.

Oso emakume alai etaindependentea zen, eta bakarrik biziizan zen beti. Udalekuez gain, kristau-mugimenduan oso sartuta egon zen.Besteak beste, euskal preso sozialeilaguntzeko zerrendak egiten zituztenherriz herri, Iñaki Azpiazu eta bestetadean zirelarik, eta herriko parrokoenbitartez laguntza espetxeetarabidaltzen.

Donostian hil zen 1988ko irailarenl7an, laurogei urte zituela.

Aurren eliz-liburutxoa,

M.Barriolak

argitaratua (1949)

E. Zipitriaren ikasleek

erabili ohi zuten kristau-

-ikasbidea (1949)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

14

Antonio Mª Labayen -PilarSansinenearen koinatua, hain zuzen-,Pepe Eizagirre, Jexux Elosegi, PerikoLaskibar, lsaac Lopez-Mendizabal,Jose M. Agirre, Lizardi, Juan AntonioIrazusta, Luis Sese eta PatrizioOrkaiztegi ziren talde hartan, besteakbeste. Eusko ikaskuntzaren laguntzazikastolak etenik gabe iraun zuen1936ko gerra bitartean.

Tolosako ikastolako umeak

1930.urtean. Haiekin María

Dolores Arbilla eta Juanita

Goikoetxea andereñoak.

PILAR SANSINENEA GOÑI (1905-1997)

Donostian sortu zen 1905ekoazaroaren 21ean. Gazterik umezurtzgelditu zelarik, 15 bat urte zituela edo,osaba-izeben etxean bizi izan zenTolosan. Bere osaba hori DoroteoZiaurritz sendagile eta politikarieuskaltzale ezaguna zen. Jakinadenez, Euzko Alderdi Jeltzalekolehendakari izan zen 1935etik 1951anDonibane Lohizunen hil zen arte.

Etxeko giro hartatik zetorkion, noski, Pilar Sansinenearieuskaltzaletasuna eta abertzaletasuna.Hurbil-hurbiletik bizi izan zuenTolosako lehen ikastolaren sortzea.Euzkel-Ikastola, hala baitzuen izena,1922an sortu zuen tolosar euskaltzaletalde batek: Doroteo Ziaurritz bera,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

15

Primo de Rivera generalarendiktaduraren garaian (1923-1930)ikastolak arazo ugari izan zuenzabalik jarraitzeko. Besteak beste,diktaduraren ordezkari zena Tolosan,Macapilac izeneko militarra, ikastolaondoan zegoen Ereñaga Hotelean bizizen, eta ikastolako haurren euskalkantak zakurren zaunkaren parekozirela eta, ikastola itxi egin nahi izanzuten. Zorionez, lekuz aldatzea askiizan zen, eta ikastolako gelakLaskorain kalera joan ziren; hodikdatorkio izena egungo Tolosakoikastolari.

Ezker-eskuin:

Pilar Sansinenea,

Elbira Zipitria eta

Iñaxia Munita,

gerraurreko

argazkian.

Pilar Sansinenea hasiera-hasieratikizan zen ikastolaren urgazie, lñaxiMunita eta beste andereñoeilaguntzen, ikastolak bere gelak Gorritiplazan zituenean. Neska-mutilakbatera hezitzea onartu zuen lehenikastolatakoa izan zen Tolosakoa:tradizio karlista sakona zuen herrianoztopo eta eragozpen ugari gainditubehar izan zituzten hartara iristeko.Administrazio-lanak Antonio MªLabayenek egiten zituen, eta XebePeña mendizale ospetsua ibili ohi zenetxez etxe, ikasle-sariak biltzen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

16

Gerra aurretik Jexux Elosegiargazkilariarekin ezkondu zen, etaordutik aurrera lehen baino indarhandiagoz murgildu zen politika-lanetan. Gerra sortu eta frankistekTolosa hartu zutenean, Hondarribirajoan ziren, eta handik Zibururalehendabizi eta Sarara gero. EuskoJaurlaritzak antolaturik, 1938anEresoinka abesbatzan ibili zirensenar-emazteak Europan barnaeuskal izaeraren berri ematen.

Tolosako mugimendu euskaltzaleaoso loturik egon zen Euzko AlderdiJeltzalearekin. Horren karietara, PilarSansinenea gaztetarik egon zensartuta polotika-gauzetan; 1931anEmakume Abertzale Batza sortuzenean Tolosan, lehendakari izendatuzuten.

Eusko ikaskuntzak berebizikogarrantzia izan zuen urte haietan,ikastoletan ernetze bidean zen haziaihar ez zedin. Indarrak bildu etapedagogia berrietan sakontzekobilkurak maiz antolatzen zituen, etahorietan harreman estua izan zutenhasieratik, lnaxi Munitak, ElbiraZipitriak eta Pilar Sansineneak.

Lizardi hil ondoko belia Tolosan 1933ko

martxoan 26an. Ezker-eskuin:

Antonio M. Labayen, Esteban Urkiaga Lauaxeta,

Nicolas Ormaetxea Orixe, Lupe Urkiola,

Antonio Garmendia, Pilartxo Sansinenea,

Jose Ariztimuño Aitzol, Doroteo Ziaurriz eta

Fausto Leunda.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

17

Garai haietan Jexux Elosegik partegarrantzitsua izan zuen ArantzadiZientzia Elkartea sortzen (1947.urtean); sortu berritan, idazkariizendatu zuten, eta hala izan zenhamar urtez.

Senarra gaixotu zenean Tolosaraitzuli ziren betiko. 1979an alargunduzelarik, Pilar Sansineneak ez zioninoiz utzi euskaltzaleei laguntzeari.Bertan hil zen 1997ko abuztuaren28an, laurogeita hamaika urte zituela.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik,bi urtez (1939-40) senarra Tarbeseko(Frantzia) arma-fabrikan ari izan zenlanean, baina alemanen erasoa gertuzela eta, Euskal Herrira itzultzeaerabaki zuten; Jexux Elosegi "batallónde trabajadores"-ean OiartzungoAiako errepidean lan egitera beharturikegon zen hilabete batzuetan, noski.Pilartxoren familiak Pasaia Donibanenarrain-olio bitaminikoak egitekofabrikan urte batzuetan lan eginondoren, senar-emazteak Donostiarajoan ziren bizi izatera, Ulia auzora.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

18

F.Karril Santa Mariako eliz atarian,

San Sebastian egun batean.

ezagunak zituen hark gerra aurretikDonostian egindako esperientziak, etazerbait ikastera inguratu zenharengana.

FAUSTINA KARRIL AR OZENA (1912-1997)

Gerra ondoren Gipuzkoan etabereziki Donostian sortutako etxe-ikastola horien eredu bizia izan zenFaustina Karril. Donostiako aspaldikoarrantzale-familia baten barruan jaioa1912ko abenduaren 24an, hamahirusenide zirelarik ez zuen ikasketarikegiteko aukera izan gaztetan.Irakaskuntzarako joera, ordea, osogazterik sortu zitzaion. Elbira Zipitriabaino urte batzuk gazteago zenez,

.Karril erdian, ikasle eta gurasoekin batera

Donostiako gazteluan, San Juan eguneko

ospakizunean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

19

Donostiako harresien azkenlekukoen parean den Mari kaleko etxebatean bi gela alokairuan hartu zituen1951n, eta hantxe hasi zen haur-taldebatekin bere "ikastolan" lanean.Familia euskaltzaleen umeak ziren,berarengan konfidantza egin eta harabidalitakoak; 3 urteko 20 bat haurziren hasieran. Geroago 6 baturterekin edo, andereño ElbiraZipitriaren ikastolara joatekoakzirenez, Faustina Karrilek jolaseanhezitzen zituen ume txiki haiek:eguraldiak debekatzen ez zuenguztietan, haurrak hartu eta gazteluraedo hondartzara joango zen. Kantuek,ipuinek, txotxongiloak eta gisakoekosatzen zuten "ikasi" beharrekoa.

Gainerako ikastola guztiek bezala,1968an Espainian hezkuntzakolegeria berria ezarri zenean FaustinaKarrilek Elizaren babesa bilatu zuenbere ikastola legeztatzeko. Horrela,izenez bederen Santa Maria Elizakoparrokia-eskola bihurtu zen.

Eskola-liburuak, berriz, ElbiraZipitriaren eraginpean sortu berria zenOrixe ikastolaren bitartez bideratzenzituzten.

F.Karril eta bere ikasleak Donostiako

Kontxa Hondartzan (1958).

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

20

Orduan, erretiroa hartu zuenFaustinak, baina ez irakaskuntzanaritu izanagatik: zer zetorkion garaiziragarrita, zahar-saria jasotzekoeskubidea izateko bere kabuzordaindu izan zuen kuota bizitzaosoan, jostun gisa lanean ari izanbalitz bezala.

Donostian hil zen 1997komartxoaren 29an.

Bi ezaugarri ditu etxe-ikastola hauen esperientziak: alde batetik,frankismoaren urterik beltzeenetansortu zirelarik, orduko familiaeuskaltzaleen ausardia ez zen makala,haurrak ia era klandestinoan ikastolahaietara eramateko; eta bestetik, luzaziraun zuten gisa horretako ikastolak,Faustina Karrilek bere azken ikasturtea1980 -1981ean egin baitzuen.

F.Karril ikasle batekin, bere

azken ikasturtean (1980).


Recommended