Transcript
  • AURREKARIAK EKINTZA PLANA

    o Helburuako Irismenao ELIKAGAI XAHUKETAREN aurkako Euskadiko Plataformao Ekintza-ildoako Lantaldeak

  • 1

  • FAOren arabera, urtero 1.300

    milioi tona elikagai baino gehiago botatzen dira zaborretara; hau da, munduan ekoizten diren

    elikagaien herenak.

  • 2

    Elikagaien xahuketa edo galera da nazioarteko erakundeen (FAO, NBE, OME…) eta Europako gobernuen agendan sartzen diren erronka nagusietako bat, mundu osoan gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eragina dela eta.Elikagai xahutuak dira nekazaritzako elikagaien katean bazter utzitako produktuak, oraindik jateko moduan daudenak eta giza kontsumorako egokiak direnak baina beste erabilerarik eman ezin zaiela-eta hondakin gisa botatzen direnak. Elikagaiak bazter uzteko arrazoiak askotarikoak izan daitezke: aurki iraungitzea, bilgarria hondatzea, produktuak ez betetzea eskatzen diren kalitate- edo tamaina-irizpideak, eta abar.FAOren arabera, urtero 1.300 milioi tona elikagai baino gehiago botatzen dira zaborretara; hau da, munduan ekoizten diren elikagaien herenak.FAOk, 2011. urtean, munduko elikagai-galerari eta -xahuketari buruzko azterlan bat egin zuen, eta, horren harira, mundu osoko hainbat erakunde konprometitzen hasi ziren. FAOk eskatuta, Suediako Elikagaien eta Bioteknologiaren Institutuak (SIK) zenbait ikerketa egin zituen 2010eko abuztutik 2011ko urtarrilera bitartean, Düsseldorfeko (Alemania) Save Food! nazioarteko kongresurako oinarri gisa erabiltzeko, eta FAOren azterlana ikerketa horietan dago oinarrituta. Kongresuaren helburua zen mundu osoko elikagai-galeraren eta -xahuketaren inguruan sentsibilizatzea eta xahuketa horrek mundu osoko pobrezian, gosean, klima-aldaketan eta baliabide naturalen erabileran daukan inpaktua agerian jartzea.

    AURREKARIAK

  • 2017aren amaieran, MAPAMAk estrategiaren beste etapa bat aurkeztu zuen, 2017-2020 aldiari dagokiona.Euskadin, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren helburua da euskal elikaduraren eta gastronomiaren lau ezaugarriak lantzea eta garatzea: segurua, osasungarria, berezia eta jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokienez).Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Euskadin gastronomia eta elikadura bultzatzea eta garatzea. Horretarako, nekazaritzako elikagaien industria eta gure gastronomia ere garatu beharko dira; bereziki, bertako kalitatezko produktu osasungarriak eta iraunkortasuna sustatzen dituztenak.Bestalde, 2020ko IV. Ingurumen Esparru Programak (IEP) Eusko Jaurlaritzako sailen ingurumen-politikak integratzen ditu. IEP horretan, non Eusko Jaurlaritzako 13 zuzendaritzak eta sozietatek parte hartzen duten, sail arteko 6 lankidetza-arlo identifikatu dira; horietako bat, hain zuzen, Elikadura Zirkularrari buruzkoa da, eta helburu du elikagaien balio-kateko ziklo osoa aprobetxatzea, hasi ekoizpenetik eta eraldaketara eta jakien salmentara arte, azpiproduktu eta hondakinen berrerabilera eta balorizazioa barne.Elikadura Zirkularraren Proiektu Gakoa Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eta Ingurune Naturalaren eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak zuzentzen dute elkarrekin, eta helburu du Euskal Herrian beste nekazaritza-eredu bat finkatzea, ingurumena errespetatuko duena eta elikadura-portaera arduratsuak sustatuko dituena.Proiektuaren xedea da, zehazki, euskal sektore primarioaren ingurumen-funtzioari balioa ematea, Euskal Herriko elikagaien balio-katearen ziklo osoa aprobetxatuz (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilera, eta azpiproduktu eta hondakinen balorizazioa), kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, betiere landa-garapen iraunkorrean oinarrituta.

    FAOren azterlanetik ateratako ondorioe-kin konprometituta dauden eragileek, erantzun gisa, mundu osorako, Europa-rako nahiz estaturako askotariko propo-samenak, egitasmoak eta estrategiak prestatu dituzte.

    Azterlan horren ondorioz, EBk Europako Parlamentuaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpena onartu zuen, elikagaien xahuketa saihesteko moduari eta EBko elikakatearen eraginkortasuna hobetze-ko estrategiei buruzkoa. Ebazpen horren bidez, besteak beste, estatu kideei eta nekazaritzako elikagaien kateko agenteei eskatzen zaie premiaz hel diezaiotela hornidura- eta kontsumo-kate osoko elikagai-galeraren eta -xahuketaren arazoari, eta jarraibide batzuk ezar ditza-tela sektore bakoitzean nekazaritzako elikagaien katearen eraginkortasuna hobetzeko. Zehazki, estatu kideei eskat-zen zaie gai horri lehentasuna eman diezaiotela beren agenda politikoan, eta ekintza-plan bateratu bat egin dezatela elikagaien xahuketa erdira murriztu ahal izateko.2015ean, NBEk Garapen Iraunkorrerako Helburuak kaleratu zituen. Hain zuzen ere, 12.3 helburuaren asmoa da 2030. urterako “erdira murriztea txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean biztanle bakoitzeko xahutzen diren elika-gaiak, eta elikagai gutxiago galtzea ekoi-zpen- eta hornidura-kateetan.Era berean, 2015ean, Europako Batzor-deak Ekonomia Zirkularrerako EBko Ekintza Plana argitaratu zuen, non elika-gaien xahuketaren gaia jorratzen baita (5.2 atala). Jarraian, 2016ko azaroan,

    elikagai-galerei eta elikagai-hondakinei buruzko EBko plataforma sortu zen, helburu hauekin:

    • Elikagai-hondakinak era koheren-tean neurtzeko EBrako metodologia bateratu bat osatzea, estatu kideekin eta alderdi interesdunekin batera.• Hondakinekin, elikagaiekin eta pent-suekin lotutako EBko legeria argitzeko neurriak hartzea, eta elikagaiak donat-zeko eta elikakateko elikagai eta azpi-produktuak erabiltzeko bide ematea, elikagaien segurtasuna arriskuan jarri gabe pentsuak ekoitzi ahal izateko.• Aztertzea elikakateko agenteek nola erabil ditzaketen hobeto daten markak eta kontsumitzaileek nola uler ditzake-ten errazago marka horiek, bereziki “hobe …… baino lehenago” etiketak.

    EBko plataforman, hala estatu kideek nola elikakateko agenteek esku hartzen dute, elikagai-hondakinei buruzko GIHa (NBEk sustaturiko Garapen Iraunkorre-rako Helburua) lortzeko beharrezko neurriak zehazten laguntzeko, sektore arteko lankidetza errazteko eta praktika egokienak eta lortutako emaitzak parte-katzeko.Estatuan, 2013an, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumenaren Espainiako Ministerioak (MAPAMA) “Elikagai gehiago, xahuketa gutxiago” estrategia aurkeztu zuen elikagai-galera- eta -xahuketa murrizteko eta elikagai baztertuei balioa emateko programaren barruan, elikagai-galera eta -xahuketa mugatzeko eta horrek ingurumenean duen eragina txikitzeko xedez.

  • 3

    2017aren amaieran, MAPAMAk estrategiaren beste etapa bat aurkeztu zuen, 2017-2020 aldiari dagokiona.Euskadin, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren helburua da euskal elikaduraren eta gastronomiaren lau ezaugarriak lantzea eta garatzea: segurua, osasungarria, berezia eta jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokienez).Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Euskadin gastronomia eta elikadura bultzatzea eta garatzea. Horretarako, nekazaritzako elikagaien industria eta gure gastronomia ere garatu beharko dira; bereziki, bertako kalitatezko produktu osasungarriak eta iraunkortasuna sustatzen dituztenak.Bestalde, 2020ko IV. Ingurumen Esparru Programak (IEP) Eusko Jaurlaritzako sailen ingurumen-politikak integratzen ditu. IEP horretan, non Eusko Jaurlaritzako 13 zuzendaritzak eta sozietatek parte hartzen duten, sail arteko 6 lankidetza-arlo identifikatu dira; horietako bat, hain zuzen, Elikadura Zirkularrari buruzkoa da, eta helburu du elikagaien balio-kateko ziklo osoa aprobetxatzea, hasi ekoizpenetik eta eraldaketara eta jakien salmentara arte, azpiproduktu eta hondakinen berrerabilera eta balorizazioa barne.Elikadura Zirkularraren Proiektu Gakoa Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eta Ingurune Naturalaren eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak zuzentzen dute elkarrekin, eta helburu du Euskal Herrian beste nekazaritza-eredu bat finkatzea, ingurumena errespetatuko duena eta elikadura-portaera arduratsuak sustatuko dituena.Proiektuaren xedea da, zehazki, euskal sektore primarioaren ingurumen-funtzioari balioa ematea, Euskal Herriko elikagaien balio-katearen ziklo osoa aprobetxatuz (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilera, eta azpiproduktu eta hondakinen balorizazioa), kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, betiere landa-garapen iraunkorrean oinarrituta.

    FAOren azterlanetik ateratako ondorioe-kin konprometituta dauden eragileek, erantzun gisa, mundu osorako, Europa-rako nahiz estaturako askotariko propo-samenak, egitasmoak eta estrategiak prestatu dituzte.

    Azterlan horren ondorioz, EBk Europako Parlamentuaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpena onartu zuen, elikagaien xahuketa saihesteko moduari eta EBko elikakatearen eraginkortasuna hobetze-ko estrategiei buruzkoa. Ebazpen horren bidez, besteak beste, estatu kideei eta nekazaritzako elikagaien kateko agenteei eskatzen zaie premiaz hel diezaiotela hornidura- eta kontsumo-kate osoko elikagai-galeraren eta -xahuketaren arazoari, eta jarraibide batzuk ezar ditza-tela sektore bakoitzean nekazaritzako elikagaien katearen eraginkortasuna hobetzeko. Zehazki, estatu kideei eskat-zen zaie gai horri lehentasuna eman diezaiotela beren agenda politikoan, eta ekintza-plan bateratu bat egin dezatela elikagaien xahuketa erdira murriztu ahal izateko.2015ean, NBEk Garapen Iraunkorrerako Helburuak kaleratu zituen. Hain zuzen ere, 12.3 helburuaren asmoa da 2030. urterako “erdira murriztea txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean biztanle bakoitzeko xahutzen diren elika-gaiak, eta elikagai gutxiago galtzea ekoi-zpen- eta hornidura-kateetan.Era berean, 2015ean, Europako Batzor-deak Ekonomia Zirkularrerako EBko Ekintza Plana argitaratu zuen, non elika-gaien xahuketaren gaia jorratzen baita (5.2 atala). Jarraian, 2016ko azaroan,

    elikagai-galerei eta elikagai-hondakinei buruzko EBko plataforma sortu zen, helburu hauekin:

    • Elikagai-hondakinak era koheren-tean neurtzeko EBrako metodologia bateratu bat osatzea, estatu kideekin eta alderdi interesdunekin batera.• Hondakinekin, elikagaiekin eta pent-suekin lotutako EBko legeria argitzeko neurriak hartzea, eta elikagaiak donat-zeko eta elikakateko elikagai eta azpi-produktuak erabiltzeko bide ematea, elikagaien segurtasuna arriskuan jarri gabe pentsuak ekoitzi ahal izateko.• Aztertzea elikakateko agenteek nola erabil ditzaketen hobeto daten markak eta kontsumitzaileek nola uler ditzake-ten errazago marka horiek, bereziki “hobe …… baino lehenago” etiketak.

    EBko plataforman, hala estatu kideek nola elikakateko agenteek esku hartzen dute, elikagai-hondakinei buruzko GIHa (NBEk sustaturiko Garapen Iraunkorre-rako Helburua) lortzeko beharrezko neurriak zehazten laguntzeko, sektore arteko lankidetza errazteko eta praktika egokienak eta lortutako emaitzak parte-katzeko.Estatuan, 2013an, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumenaren Espainiako Ministerioak (MAPAMA) “Elikagai gehiago, xahuketa gutxiago” estrategia aurkeztu zuen elikagai-galera- eta -xahuketa murrizteko eta elikagai baztertuei balioa emateko programaren barruan, elikagai-galera eta -xahuketa mugatzeko eta horrek ingurumenean duen eragina txikitzeko xedez.

  • 4

    Era berean, erlazionatutako ekintza-programen bidez proposatzen diren helburu estrategikoak eta Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko EAEko 2020ko Planean zehaztutako jarduketak bat datoz IV. IEPeko helburu estrategikoarekin. Plan horretan, konpromisoa hartzen da ekoizpen-prozesu eraginkor eta iraunkorragoak ezartzeko, hasi produktuaren gaineko ikusmoldetik (ekodiseinua) eta hondakinetan dauden eta gaur egun hainbat arrazoi direla-eta berreskuratzen ez diren baliabide material eta energetiko guztiak osorik berreskuratu arte.

    Proiektuaren barruan, honako sei helburu hauek lantzen dira:

    1. Merkaturatze-zirkuitu laburrak bultzatzea eta bertako nekazaritza-elikagaiak bereiztea.

    2. Elikagaien ekoizpen iraunkorraren inguruko ikerlerroak definitzea eta lehenestea.

    3. Jantoki kolektiboetan tokian tokiko produktuak sartzeko esperientziak.

    4. Nekazaritza Ekologikoaren Sustapenerako Euskadiko Plana (FOPE).

    5. Nirea egitasmoa.

    6. Elikagai-xahuketarik ez.

  • Hona zifra batzuk, arazoa zenbaterainokoa den ikustekoMunduko Ekonomia Foroak argitaratutako datuen arabera:

    ostalaritza-zerbitzuetan eta banaketa-zerbitzuetan sortzen diren hondakinak gehitu behar zaizkie.

    • Osotara, Espainian 7.700 milioi kilo elikagai botatzen dira urtean. Elikagai gehien botatzen duten herrialdeetan zazpigarrena da, ekonomia aurreratuagoak dituzten beste herrialde batzuen atzetik; esaterako, Alemania (14.400 milioi kilo), Frantzia (9.000 milioi) eta Erresuma Batua

    (14.400 milioi kilo). Espainian, hondakinen % 86 prozesatu gabeko produktuak dira; hau da, erosten diren modu berean xahutzen dira. Gainerako % 14a etxean bertan prestatutako janariaren hondakinak dira.

    • Hondakinak guztira Euskadin 350.000 tona elikagai inguru xahutzen dira. 160 kg/persona/urteko, gutxi gorabehera.

    • Giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien herenak hondatu egiten dira edo alferrik galtzen dira mundu osoan; ia 1.300 milioi tona urtean. Kopuru hori munduko labore-uztaren erdia da gutxi gorabehera.

    • Herrialde industrializatuek eta garabidean direnek gutxi gorabehera elikagai kopuru berbera xahutzen dute: urtean 670 eta 630 milioi tona, hurrenez hurren.

    • 800 milioi pertsonak ez dute janari nahikorik oinarrizko elikadura-beharrak asetzeko.

    • Kontsumitzen ez den janari ekoitziaren karbono-aztarna 3,3 CO2 gigatonakoa da. Horiek herrialde baten igorpenak balira, herrialde hori hirugarren lekuan egongo litzateke igorle handienen rankingean, soilik AEBen eta Txinaren atzetik.

    • Kontsumitzen ez diren elikagaiek 1.400 milioi lur hektarea inguru hartzen dituzte, hau da, lur landu osoaren % 30.

    • Kalkulatzen denez, jan daitezkeen eta egoera onean dauden elikagaien % 30 eta 50 inguru galtzen edo xahutzen dira Europan urtero nekazaritzako elikagaien kateko maila guztietan, kontsumitzaileengana iristen diren arte, eta hondakin bilakatzen dira.

    • EBko 27 estatu kideetan, urtero 89 milioi tona elikagai inguru galtzen eta xahutzen dira, hots, 179 kilo biztanle

    bakoitzeko, eta kontuan hartu gabe ekoizpen-prozesuan sortzen diren nekazaritza-jatorriko hondakinak eta itsasora jaurtitzen diren arrain-bazterkinak.

    • Erritmo honetan jarraituz gero, EBn 126 milioi tona elikagai galduko dira 2020an, eta, hala, % 40 areagotuko da 2013an xahututako jakien kopurua. Xahututako 89 milioi tona elikagai horiek 170 milioi tona CO2 sortzen dituzte urtero.

    • Ekoitzitako elikagai guztien artetik kontsumitu gabe gelditzen diren % 30 ekoizteko, ureztatzeko baliabide hidrikoen % 50 baino gehiago erabili behar dira. Alde horretatik, kontuan hartu behar da 5 eta 10 tona ur artean erabiltzen direla kilo bat behi-haragi ekoizteko.

    • Europan, kalkuluen arabera, xahututako elikagai guztien % 42 etxeetan xahutzen dira, eta % 39 fabrikazio-fasean. Gainerako elikagaiak ostalaritzan eta txikizkako saltokietan xahutzen dira (% 14 eta % 5, hurrenez hurren).

    • Espainian, 2015ean 1.326 milioi kilo elikagai bota ziren zaborretara etxeetan; hau da, egunean 3,7 bat milioi kilo batez beste, erositako elikagai guztien % 5 ia-ia. Europan, Espainiako etxeetan xahutzen da elikagai gehien elikadura-katean; gainera, kolektibo horrek sortutako hondakinei fabrikazio-prozesuetan,

  • 5

    HONDAKINAK GUZTIRA EUROPAN

    JATETXEETAN % 14

    TXIKIZKAKO MERKATARITZAN % 5

    ETXEETAN % 42

    INDUSTRIAN % 39

    89 milioi tona179 k elikagai/biztanle/urte

    HONDAKINAK ESPAINIAKO ETXEETAN

    1.326 milioi kilo

    HONDAKINAK GUZTIRA EUSKADIN

    350.000 tona160 kg/persona/urteko

  • HONDAKINIK EZ

    EZ DEZAGUN EZER BOTA

    BALIATU DEZAGUN DEN-DENA

    HONDAKINIK EZ

  • 6

    HelburuaPlan hau martxan jarrita, ekintza jakin batzuk sustatu eta babestu nahi dira Euskadiko elikagai-ekoizpenaren, -horniduraren eta -kontsumoaren kate osoan xahutzen diren elikagaien kopurua prebenitzeko eta murrizteko.Halaber, Ekintza Plan hau aplikatuz, modua eman nahi da elikagai-soberakinak giza kontsumorako dona daitezen eta, bigarrenik, soberakinak animalien elikaduran erabiltzeko berreskura daitezen.Bestalde, plan hau abian jartzearen asmoa da Euskadik erantzuna eman ahal izatea alde batetik NBEren Garapen Iraunkorrerako Helburuei (12.3 GIH-2030. urterako erdira murriztea txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean biztanle bakoitzeko xahutzen diren elikagaiak, eta elikagai gutxiago galtzea ekoizpen- eta hornidura-kateetan) eta bestetik Europako Parlamentuaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenean adierazten diren gomendioei.

    IrismenaPlan honetan jasotako ekintzak Euskal Herriko errealitatearen arabera diseinatu eta egokitu dira, eta Euskadiko elikagai-ekoizpenaren, -eraldaketaren, -garraioaren, -merkataritzaren eta -kontsumoaren arloko jarduketak bilduko dituzte.Plan hau 3 urtez egongo da indarrean (2018-2020), baina indarraldia handitu ahal izango da egokitzat jotzen bada.

    EKINTZA PLANA

  • ELIKAGAI XAHUKETAREN AURKAKO EUSKADIKO PLATAFORMA

    Ekintza-plana garatzeko, inplementatzeko eta hari jarraipena egiteko, Elikagai Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortzea proposatu da.

    Misioa eta funtzioakPlataformaren misio nagusia da euskal administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea planaren helburuak betetzeko behar diren ildo politikoei heltzeko.Hori dela eta, jarduketa-ildo hauek ezarri dira plataformaren funtzio nagusi gisa:

    Euskal administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea elikagaien xahuketaren arloan bete behar diren politikei buruz.

    01

    Foro gisa jardutea, planean proposatzen diren ekintzak partekatzeko.

    02

    Plan hau martxan jar dadin ahalbidetzea, parte-hartzaile bakoitzak egin ditzakeen ekintzak betetzeko konpromisoa hartuz.

    03

    Oihartzun handiko eragile gisa jardutea, gizartea eta inplikatutako pertsonak sentsibilizatzeko.

    04

  • 7

    LAN-EGITURA ETA -PLANAElikagai Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma osatzen duten erakundeek, organizazioek, elkarteek, entitateek eta abarrek borondatez parte hartzen dute egitasmo honetan eta gaitasuna dute (egitura eta funtzio aldetik) plan honetan proposatzen diren jarduketen aplikazioan esku hartzeko.

    Plataforman parte hartu ahal izango dute honako hauek:

    ELIKAGAI XAHUKETAREN AURKAKO EUSKADIKO PLATAFORMA

    EUSKAL ADMINISTRAZIOAK: Euskal administrazioak: Eusko

    Jaurlaritzaren sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak (honako arlo hauek: osasun publikoa, nekazaritza, arrantza, elikadura politika, kontsumoa, ingurumena, hezkuntza…).

    (elikagaien lehen mailako ekoizpenetik kontsumitzaileengana iritsi arte) esku hartzen duten eragileak ordezkatzen dituzten sektore publiko edo pribatuko erakunde eta elkarteak.

    ELIKAGAIEN KATEKO LANGILEAK

    NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN KATEAN

    IKERKETA-ZENTROAK, TEKNOLOGIA-ZENTROAK, UNIBERTSITATEAK, ETAB.

    GIZARTE-ERAKUNDEAK.

    BESTE BATZUK

    Elika harremanetan jarriko da plataforma honetan parte hartu nahi duten pertsonekin eta erakundeekin, proiektua azalduko die, eta plataforman parte hartzeko gonbidapena bidaliko die.

  • ELIKAGAI XAHUKETAREN AURKAKO EUSKADIKO PLATAFORMA

    Mahai OperatiboaHalaber, Mahai Operatiboa sortuko da elikagaien xahuketarekin lotutako arloetan zuzeneko edo zeharkako esperientzia teknikoa duten pertsonekin. Pertsona horiek beren izenean edo erakunde publiko zein pribatuen ordezkari gisa jardungo dute. Mahai Ope-ratibo horren funtzio nagusia izango da plataforma eta lantalde espezifikoak (ikusi lantaldeei buruzko atala) koordinatzea eta trakzionatzea.Mahai Operatiboak bermatuko du ekintza-plana garatzen dela eta bertan proposatzen diren jarduketa-ildoak dinamizatzen direla.

    Hona hemen Talde Operatiboaren funtzioak:• Plan honi lotutako jarduketak proposatzea.• Elikagaien xahuketarekin lotutako esperientziak, informa-

    zioa eta praktikak biltzea.• Plataforma eta planaren inguruan sortzen diren lantalde

    espezifikoak elkartzeko eta gobernatzeko lotura izatea.• EAEn elikagaien xahuketaren arloan egiten diren jarduketei

    buruz dauden datuak eta informazioa aztertzea eta parte-katzea.

    • Elikagaien xahuketa murrizteko ekintzetan parte hartu nahi duten eragileei, erakundeei, enpresei eta oro har herritarrei aholkuak ematea eta haientzako informazio-puntu gisa jardutea.

    • Jarraipena egitea plan honetan ezartzen diren ekintza-arlo bakoitzean jasotzen diren ekintzen garapenari eta aplika-zioari.

  • 8

    Elikak idazkaritza-lanak egingo ditu plataformarentzat, Mahai Operatiboarentzat eta plan honen inguruan sortzen diren lantaldeentzat. Horrez gain, bilerak dinamizatuko ditu, eta bilera horietan hartzen diren erabakietatik eratortzen diren ekintzak koordinatu.Halaber, oharrak hartuko ditu, eta aktan jasoko ditu hartzen diren erabakiak eta ekintzak. Gainera, informatuta mantenduko ditu euskal administrazioak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzari helaraziko dizkio plataforman hartutako erabakiak, eta honek inplikatutako administrazioei helaraziko die informazioa. Mahai Operatiboaren lehen osoko bilkuran, lan- eta bilera-plan bat ezarriko da (ikusi kronograma). Hasieran, urtean behin bilduko da gutxienez mahaia. Erabakiak, gomendioak edo txostenak adostasunez hartuko dira, edo, hala badagokio, gehiengoz. Eztabaidak eta erabakiak konfidentzialak izango dira.Bestalde, Elikak Elikagaien Industriako Zuzendaritza Nagusiak (MAPAMA) koordinatzen duen Jarraipen Batzordean parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, eta batzorde hori arduratzen da 2017-2020ko “Elikagai gehiago, xahuketa gutxiago” estrategian aurreikusitako jarduketek aurrera egiten dutela bermatzeaz. Elikak mahaiari helaraziko dizkio, betiere gardentasun- eta konfidentzialtasun-arauak kontuan hartuta, MAPAMAren Jarraipen Batzordeak hartutako erabakiak, plan honetan hartutako neurriekin bat egiten dutela bermatzeko.

    ELIKAGAI XAHUKETAREN AURKAKO EUSKADIKO PLATAFORMA

  • EKINTZA-ILDOAK

    01. Informazio-iturriak eta datuak02. Sentsibilizazioa, zabalpena eta prestakuntza03. Elkartasun-sareak babestea eta sustatzea04. Jarraibideak garatzea05. Araudiaren garapena aztertzea eta proposatzea06. Ikerketa babestea eta sustatzea. Konponbideak

    Informazio-iturriak eta datuakEuskadiko elikagaien xahuketari buruzko datuak biltzea.Jakitea ea Euskadiko nekazaritzako elikakateko zein puntutan xahutzen den elikagai gehien.Identifikatzea zein diren elikakatean elikagaiak xahutzearen kausa nagusiak.Ebaluazio-adierazleak ezartzea.

    Sentsibilizazioa, zabalpena eta prestakuntzaPlan honi lot dakiokeen eta elikagaien xahuketaren arazoari buruzko kontzientzia zabaltzen lagunduko duen irudi bat (sinbologia) garatzea.Euskadiko ahalik eta eragile gehienek elikagaien xahuketaren kontrako manifestuarekin bat egin dezaten lortzea.Jardunaldiak eta tailerrak egitea.Eragile guztientzako sentsibilizazio-kanpainak diseinatzea: kontsumitzaileak, nekazaritzako elikagaien industria, banaketa, lehen mailako ekoizpena, etab.Hezkuntza-komunitatean elikagaien xahuketari buruzko kontzientziazioa sustatzea.

    Elkartasun-sareak babestea eta sustatzea Lankidetza-hitzarmenak sustatzea eta indartzea elikagai-soberakinak ematen dituzten establezimenduen (handizkako merkatuak, banaketa-enpresak, elikadura-industriak, lehen mailako ekoizleak, etab.) eta elikagaiak jasotzen dituzten enpresen artean (elikagai-bankuak, jantoki sozialak, ongintzazko erakundeak, etab.).

    01

    02

    03

    Jarraibideak garatzea (praktika onak, orientazioak…)Esperientziei buruzko informazioa biltzea. Katalogoa.Jarraibide argi eta adostuak (administrazioak, sektore-organiza-zioak, etab.) definitzea, honelako ekintzak egiteko: elikagaiak ematea, animaliak elikatzeko aprobetxatzea azkenean giza kontsumorako ez diren elikagaiak, soberakinak izoztea, etikete-tako informazioa, gidak, eskuliburuak, etab.Gidak, eskuliburuak eta halakoak egitea.Aholkularitza ematea inplikatutako alderdiei.Elikagaien eta elikagai-hondakinen erabilerari buruzko informa-zioa hobetzea eta gardenago egitea.

    Araudiaren garapena aztertzea eta proposatzeaKonparazio-ikerketa bat egitea eta Europa inguruan egin den araudia baloratzea.Euskadin elikagaien xahuketa arautuko duen araudi bat ezartzeko beharra eta bideragarritasuna aztertzea.

    Ikerketa babestea eta sustatzea KonponbideakElikagaien xahuketaren arloko ikerketa-ekintzak eta -proiektuak egin daitezen sustatzea eta horiei babesa ematea. Lehentasuna emango zaio ikerketa-ekintzak elikakateko langileen eta ikerke-ta-zentroen artean modu koordinatuan egiteari, eta batez ere honako hauetan oinarrituta egoteari: murriztu (prebenitu), berre-rabili eta birziklatu.Konponbideak aztertzea eta planteatzea.

  • 9

    EKINTZA-ILDOAK

    05

    06

  • Lantaldeak (LT) sortzea proposatzen da, helburu operatiboetarako eta plan honetan ezartzen diren jarduketa-ildo batzuk modu eraginkorrago batean jorratzeko. Zehazki jarduketa-ildo hauetarako proposatzen dira lantaldeak: 1. LT. Informazio-iturriak eta datuak. 2. LT. Sentsibilizazioa, zabalpena eta prestakuntza. 3. LT. Jarraibideak garatzea. 4. LT. Ikerketa babestea eta sustatzea. Konponbideak.

    Elikak dinamizatuko ditu lantalde hauek. Idazkari gisa jardungo du, eta arduradun eta bozeramaile bat izendatuko du lantalde bakoitze-rako. Gehienez ere 6-8 pertsonako lantaldeak osatuko dira.LTak urtean bi aldiz bilduko dira gutxienez, eta jardueran zehar propo-satzen den bezainbeste alditan (ikusi kronograma).LTetan hartzen diren erabakiak Mahai Operatiboari jakinaraziko zaizkio, bateratzeko.

    10

    LANTALDEAK

    GT_1

    GT_2

    GT_3

    GT_4

Recommended