Elika sostenibilidad - AURREKARIAK o Helburuak o Irismena ... ... elika«“aien balio-katearen ziklo osoa

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of Elika sostenibilidad - AURREKARIAK o Helburuak o Irismena ... ... elika«“aien...

  • AURREKARIAK EKINTZA PLANA

    o Helburuak o Irismena o ELIKAGAI XAHUKETAREN aurkako Euskadiko Plataforma o Ekintza-ildoak o Lantaldeak

  • 1

  • FAOren arabera, urtero 1.300

    milioi tona elikagai baino gehiago botatzen dira zaborretara; hau da, munduan ekoizten diren

    elikagaien herenak.

  • 2

    Elikagaien xahuketa edo galera da nazioarteko erakundeen (FAO, NBE, OME…) eta Europako gobernuen agendan sartzen diren erronka nagusietako bat, mundu osoan gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eragina dela eta. Elikagai xahutuak dira nekazaritzako elikagaien katean bazter utzitako produktuak, oraindik jateko moduan daudenak eta giza kontsumorako egokiak direnak baina beste erabilerarik eman ezin zaiela-eta hondakin gisa botatzen direnak. Elikagaiak bazter uzteko arrazoiak askotarikoak izan daitezke: aurki iraungitzea, bilgarria hondatzea, produktuak ez betetzea eskatzen diren kalitate- edo tamaina-irizpideak, eta abar. FAOren arabera, urtero 1.300 milioi tona elikagai baino gehiago botatzen dira zaborretara; hau da, munduan ekoizten diren elikagaien herenak. FAOk, 2011. urtean, munduko elikagai-galerari eta -xahuketari buruzko azterlan bat egin zuen, eta, horren harira, mundu osoko hainbat erakunde konprometitzen hasi ziren. FAOk eskatuta, Suediako Elikagaien eta Bioteknologiaren Institutuak (SIK) zenbait ikerketa egin zituen 2010eko abuztutik 2011ko urtarrilera bitartean, Düsseldorfeko (Alemania) Save Food! nazioarteko kongresurako oinarri gisa erabiltzeko, eta FAOren azterlana ikerketa horietan dago oinarrituta. Kongresuaren helburua zen mundu osoko elikagai-galeraren eta -xahuketaren inguruan sentsibilizatzea eta xahuketa horrek mundu osoko pobrezian, gosean, klima-aldaketan eta baliabide naturalen erabileran daukan inpaktua agerian jartzea.

    AURREKARIAK

  • 2017aren amaieran, MAPAMAk estrategiaren beste etapa bat aurkeztu zuen, 2017-2020 aldiari dagokiona. Euskadin, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren helburua da euskal elikaduraren eta gastronomiaren lau ezaugarriak lantzea eta garatzea: segurua, osasungarria, berezia eta jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokienez). Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Euskadin gastronomia eta elikadura bultzatzea eta garatzea. Horretarako, nekazaritzako elikagaien industria eta gure gastronomia ere garatu beharko dira; bereziki, bertako kalitatezko produktu osasungarriak eta iraunkortasuna sustatzen dituztenak. Bestalde, 2020ko IV. Ingurumen Esparru Programak (IEP) Eusko Jaurlaritzako sailen ingurumen-politikak integratzen ditu. IEP horretan, non Eusko Jaurlaritzako 13 zuzendaritzak eta sozietatek parte hartzen duten, sail arteko 6 lankidetza-arlo identifikatu dira; horietako bat, hain zuzen, Elikadura Zirkularrari buruzkoa da, eta helburu du elikagaien balio-kateko ziklo osoa aprobetxatzea, hasi ekoizpenetik eta eraldaketara eta jakien salmentara arte, azpiproduktu eta hondakinen berrerabilera eta balorizazioa barne. Elikadura Zirkularraren Proiektu Gakoa Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eta Ingurune Naturalaren eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak zuzentzen dute elkarrekin, eta helburu du Euskal Herrian beste nekazaritza-eredu bat finkatzea, ingurumena errespetatuko duena eta elikadura-portaera arduratsuak sustatuko dituena. Proiektuaren xedea da, zehazki, euskal sektore primarioaren ingurumen-funtzioari balioa ematea, Euskal Herriko elikagaien balio-katearen ziklo osoa aprobetxatuz (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilera, eta azpiproduktu eta hondakinen balorizazioa), kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, betiere landa-garapen iraunkorrean oinarrituta.

    FAOren azterlanetik ateratako ondorioe- kin konprometituta dauden eragileek, erantzun gisa, mundu osorako, Europa- rako nahiz estaturako askotariko propo- samenak, egitasmoak eta estrategiak prestatu dituzte.

    Azterlan horren ondorioz, EBk Europako Parlamentuaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpena onartu zuen, elikagaien xahuketa saihesteko moduari eta EBko elikakatearen eraginkortasuna hobetze- ko estrategiei buruzkoa. Ebazpen horren bidez, besteak beste, estatu kideei eta nekazaritzako elikagaien kateko agenteei eskatzen zaie premiaz hel diezaiotela hornidura- eta kontsumo-kate osoko elikagai-galeraren eta -xahuketaren arazoari, eta jarraibide batzuk ezar ditza- tela sektore bakoitzean nekazaritzako elikagaien katearen eraginkortasuna hobetzeko. Zehazki, estatu kideei eskat- zen zaie gai horri lehentasuna eman diezaiotela beren agenda politikoan, eta ekintza-plan bateratu bat egin dezatela elikagaien xahuketa erdira murriztu ahal izateko. 2015ean, NBEk Garapen Iraunkorrerako Helburuak kaleratu zituen. Hain zuzen ere, 12.3 helburuaren asmoa da 2030. urterako “erdira murriztea txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean biztanle bakoitzeko xahutzen diren elika- gaiak, eta elikagai gutxiago galtzea ekoi- zpen- eta hornidura-kateetan. Era berean, 2015ean, Europako Batzor- deak Ekonomia Zirkularrerako EBko Ekintza Plana argitaratu zuen, non elika- gaien xahuketaren gaia jorratzen baita (5.2 atala). Jarraian, 2016ko azaroan,

    elikagai-galerei eta elikagai-hondakinei buruzko EBko plataforma sortu zen, helburu hauekin:

    • Elikagai-hondakinak era koheren- tean neurtzeko EBrako metodologia bateratu bat osatzea, estatu kideekin eta alderdi interesdunekin batera. • Hondakinekin, elikagaiekin eta pent- suekin lotutako EBko legeria argitzeko neurriak hartzea, eta elikagaiak donat- zeko eta elikakateko elikagai eta azpi- produktuak erabiltzeko bide ematea, elikagaien segurtasuna arriskuan jarri gabe pentsuak ekoitzi ahal izateko. • Aztertzea elikakateko agenteek nola erabil ditzaketen hobeto daten markak eta kontsumitzaileek nola uler ditzake- ten errazago marka horiek, bereziki “hobe …… baino lehenago” etiketak.

    EBko plataforman, hala estatu kideek nola elikakateko agenteek esku hartzen dute, elikagai-hondakinei buruzko GIHa (NBEk sustaturiko Garapen Iraunkorre- rako Helburua) lortzeko beharrezko neurriak zehazten laguntzeko, sektore arteko lankidetza errazteko eta praktika egokienak eta lortutako emaitzak parte- katzeko. Estatuan, 2013an, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumenaren Espainiako Ministerioak (MAPAMA) “Elikagai gehiago, xahuketa gutxiago” estrategia aurkeztu zuen elikagai-galera- eta -xahuketa murrizteko eta elikagai baztertuei balioa emateko programaren barruan, elikagai-galera eta -xahuketa mugatzeko eta horrek ingurumenean duen eragina txikitzeko xedez.

  • 3

    2017aren amaieran, MAPAMAk estrategiaren beste etapa bat aurkeztu zuen, 2017-2020 aldiari dagokiona. Euskadin, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren helburua da euskal elikaduraren eta gastronomiaren lau ezaugarriak lantzea eta garatzea: segurua, osasungarria, berezia eta jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokienez). Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Euskadin gastronomia eta elikadura bultzatzea eta garatzea. Horretarako, nekazaritzako elikagaien industria eta gure gastronomia ere garatu beharko dira; bereziki, bertako kalitatezko produktu osasungarriak eta iraunkortasuna sustatzen dituztenak. Bestalde, 2020ko IV. Ingurumen Esparru Programak (IEP) Eusko Jaurlaritzako sailen ingurumen-politikak integratzen ditu. IEP horretan, non Eusko Jaurlaritzako 13 zuzendaritzak eta sozietatek parte hartzen duten, sail arteko 6 lankidetza-arlo identifikatu dira; horietako bat, hain zuzen, Elikadura Zirkularrari buruzkoa da, eta helburu du elikagaien balio-kateko ziklo osoa aprobetxatzea, hasi ekoizpenetik eta eraldaketara eta jakien salmentara arte, azpiproduktu eta hondakinen berrerabilera eta balorizazioa barne. Elikadura Zirkularraren Proiektu Gakoa Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eta Ingurune Naturalaren eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak zuzentzen dute elkarrekin, eta helburu du Euskal Herrian beste nekazaritza-eredu bat finkatzea, ingurumena errespetatuko duena eta elikadura-portaera arduratsuak sustatuko dituena. Proiektuaren xedea da, zehazki, euskal sektore primarioaren ingurumen-funtzioari balioa ematea, Euskal Herriko elikagaien balio-katearen ziklo osoa aprobetxatuz (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilera, eta azpiproduktu eta hondakinen balorizazioa), kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, betiere landa-garapen iraunkorrean oinarrituta.

    FAOren azterlanetik ateratako ondorioe- kin konprometituta dauden eragileek, erantzun gisa, mundu osorako, Europa- rako nahiz estaturako askotariko propo- samenak, egitasmoak eta estrategiak prestatu dituzte.

    Azterlan horren ondorioz, EBk Europako Parlamentuaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpena onartu zuen, elikagaien xahuketa saihesteko moduari eta EBko elikakatearen eraginkortasuna hobetze- ko estrategiei buruzkoa. Ebazpen horren bidez, besteak beste, estatu kideei eta nekazaritzako elikagaien kateko agenteei eskatzen zaie premiaz hel diezaiotela hornidura- eta kontsumo-kate osoko elikagai-galeraren eta -xahuketaren arazoari, eta jarraibide batzuk ezar ditza- tela sektore bakoitzean nekazaritzako elikagaien katearen eraginkortasuna hobetzeko. Zehazki, estatu kideei eskat- zen zaie gai horri lehentasuna eman diezaiotela beren agenda politikoan, eta ekintza-plan bateratu bat egin dezatela elikagaien xahuketa erdira murriztu ahal izateko. 2015ean, NBEk Garapen Iraunkorrerako Helburuak kaleratu zituen. Hain zuzen ere, 12.3 helburuaren asmoa da 2030. urterako “erdira murriztea txikizkako salmentan