6.
AL
EA
(ja
cta e
st)
20
14
-10
Txinako zein hizkuntza entzu-
tea egokitu zaizu?
Shanghaikoa, Kantonekoa, Nan-
jing-ekoa etab.
Txinara joaten diren europa-
rren jarrera zein da, norma-
lean?
Denetarik dago, baina jende gehi-
ena saiatzen da oinarrizko man-
darina ikasten. Gutxi batzuk lor-
tzen dute goiko maila.
Orokorrean, ingelesa menpera-
tzen dute, baina badaude batzuk
hizkuntza hori ere ez dakitenak
eta oso zail egiten zaie han bizi-
tzea.
Zure lankide eta ingurukoak
kontziente ziren Euskal Herri-
tik zindoazela eta ingelesaz edo
gaztelaniaz gain beste hizkun-
tza bat bazela?
Gure enpresan argi eta garbi dau-
kate badugula beste hizkuntza
bat eta batzuek ikasi egin dituzte
hitz gutxi batzuk.
Jesusek 30 urte egin ditu Fagor Taldeko kooperatibetan, horietatik hamar Txi-
nan. Fagor Automationek Txinan lan egiteko proposatu zionean berehala
onartu zuen. Txinako hizkuntza-esperientziaz hitz egin digu.
Jesus Amezaga
Fagor Automation
Txinara joateko, kooperatibak
zein hizkuntza jakiteko eskatu
zizun?
Komertzial departamentuan lan
egiteko, ingelesa jakin behar da
gutxienez eta Txinara joateko de-
rrigorra da. Komenigarria da txi-
nera jakitea, baina oraindik jende
gutxik ikasi du.
Txinako zein herritan bizi izan
zara eta lan egin?
Pekinen bizi, baina Asian zehar lan
egin (Txina, Taiwan eta Korea be-
reziki). Beraz, denboraren erdia,
gutxi gorabehera, Pekinetik kanpo
eman dut.
Zein hizkuntzatan egin duzu lan
Txinan?
Orokorrean ingelesez, baina noi-
zean behin oinarrizko txinera era-
bili izan dut.
Txinan zehar ibili zara? Hizkun-
tza asko entzun dituzu?
Bai, Txinan zehar ibili izan naiz
bai lanagatik, bai turismoagatik..
Txinan hizkuntza guztiak entzuten
dira. Txinakoak kontuan hartuta,
badaude eremu batzuk non bi hiz-
kuntza hitz egiten diren: txinera
mandarina eta bertakoa; askotan
ez dira antzerakoak, baina berdin
idazten dira biak. Beste probintzia
batzuetan badute hizkuntzaren bat
txinerarekin zerikusirik ez duena,
adibidez, tibetera, mongolera eta
uygurra. Kanpoko hizkuntzak kon-
tuan hartuta, edozein hizkuntza
entzun daiteke Txinan, mundu osoa
dagoelako bertan hainbat arrazoi-
rengatik: negozioak, diplomazia,
ikasketak etab.
Beraz, ez da hain arraroa, Pekineko
taberna batean, hamar hizkuntza
entzutea .
Zure bertako lankideek euren
artean zein hizkuntza egiten zu-
ten?
Txinera mandarina Txinan, baina
Taiwanen biak erabiltzen dira: Tai-
wanekoa eta mandarina; eta Ko-
rean, bertakoa, jakina.
Lankideek zein hizkuntza ezagu-
tzen zituzten badakizu? Txineraz
gain bazeukaten bertako beste
dialekto edo hizkuntzaren bat?
Harremana hemengo langileekin
izanez gero, ingelesa erabiltzen
dute, baita goi mailako lanpostue-
tan daudenek ere. Horretaz gain,
badaude bi langile gaztelania daki-
tenak.
Pekineko langileek txinera manda-
rina bakarrik erabiltzen dute,
baina gainontzeko probintzietan
badute beste dialekto bat.
“Europar gehienak oinarrizko txinera mandarina ikasten saiatzen dira”
Berripaper honek Fagorreko kide
guztiona izan nahi du. Zerbait ko-
mentatu, iradoki, galdetu… gura ba-
duzu, hemen duzu horretarako helbi-
dea:
Fagor Taldeak lantegi ugari ditu atzerriko herrialdeetan. Herrialde horien es-tatuak hobeto ezagutzeko, zenbait datu ekarri nahi izan ditugu hona. Zer da-kigu Thailandiari, Txinari, Turkiari, Mexikori eta Brasili buruz? Eta Europar Batasunari buruz? Zenbat biztanle dituzte? Zein hizkuntza? Zein hizkuntza erabiltzen ditugu atzerriko gure lankideekin?
Txina Biztanleak: 1.339.724.852
Hizkuntza ofiziala(k): txinera mandarina. Zenbait es-
kualdeetan hainbat hizkuntza koofizialak dira, adibidez,
kantonera Hong Kongen eta Macaon, ingelesa Hong
Kongen, portugesa Macaon, zhuang Guangxi-n, uyghur
Xinjiang-en, mongolera Barne Mongolian, tibetera Ti-
beten…
Hizkuntzen berri: txinatarren %90ek txinera manda-
rina ez den hizkuntza edo dialekto bat hitz egiten du.
Txinera mandarina edo bere dialektoez gain, dialekto-
talde gehiago bada, esaterako, wu dialektoak, yue dia-
lektoak, Keji dialektoak… Mongolera, tibetera, miao, yi,
uygur eta kazajera ere hitz egiten dira.
Europar Batasuna Fagor non: Italia, Txekia, Frantzia, Alemania, Espainia,
Polonia eta Herrialde Katalanak.
Biztanleak: 501.105.661
Hizkuntza ofiziala(k): Estatuetako hizkuntza ofizia-
lak: alemana, bulgariera, txekiera, kroaziera, daniera,
eslovakiera, esloveniera, espainiera, estoniera, finlan-
diera, frantsesa, greziera, hungariera, ingelesa, irlan-
dera, italiera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlan-
dera, poloniera, portugesa, errumaniera eta suediera.
Hizkuntzen berri: 24 hizkuntza ofizialez gain, beste
60 ere euren lurraldean edo zati batean koofizial dira.
Fagorren lantegiak: Copreci, Mondragon Assembly,
Elektronika, Ederlan, Onnera.
EHko lankideekin harreman-hizkuntza: italiera,
frantsesa, ingelesa, gaztelania eta alemana nagusiki.
Iturria: wikipedia eta www.ethnologue.com
Thailandia Biztanleak: 66.720.153
Hizkuntza ofiziala(k): Thailandiera.
Hizkuntzen berri: Ofizialtasuna bakarrak dauka baina hizkuntza ugari hitz egiten dira Thailandian: Isaan,
Yawi , khmer... Bertako hizkuntza gehienei ez bezala, ingelesari ikastetxeetan lehentasun handia ematen diote.
Fagorren lantegiak: Elektronika.
EHko lankideekin harreman-hizkuntza: ingelesa.
Brasil Biztanleak: 191.043.661
Hizkuntza ofiziala(k): portugesa.
Hizkuntzen berri: europarrak iritsi ziren arte, mila
hizkuntzatik gora egiten zela uste da. Gaur egun,
180 hizkuntza egiten dira. Horietatik % 60k 100-
1000 hiztun bitartean ditu eta % 27k 100etik be-
hera.
Fagorren lantegiak: Copreci, Mondragon As-sembly, Ederlan. EHko lankideekin harreman-hizkuntza: gaztela-nia nagusiki eta portugesa ere bai.
Mexiko Biztanleak: 112.000.000
Hizkuntza ofiziala(k): Berez ez du hizkuntza ofizialik
ezarrita, baina, de facto, gaztelania da Estatuko hizkun-
tza ofiziala. 2001eko legearen arabera, hizkuntza ame-
rindiarrek gaztelaniaren balio bera dute hitz egiten den
lurraldeetan eta hizkuntza nazionalaren estatusa dute.
Hizkuntzen berri: Iturriaren arabera hizkuntza kopu-
ruak asko aldatzen dira. Aipatutako hizkuntza naziona-
lak 62 dira. Hala ere, www.ethnologue.com-en arabera
ia 287 hizkuntza hitz egiten dira Mexikon.
Fagorren lantegiak: Copreci, Mondragon Assembly,
Onnera.
EHko lankideekin harreman-hizkuntza: Gaztelania
Turkia Biztanleak: 75.627.000
Hizkuntza ofiziala(k): turkiera.
Hizkuntzen berri: herritarren hizkuntzen informazio
oso gutxi dago jasota, baina, telebista publikoak beste
hainbat hizkuntza ere erabiltzen ditu telebista saioe-
tarako: arabiera, bosniera, zirkasiera, kurduera, zaza-
kiera...
Fagorren lantegiak: Copreci, Onnera.
EHko lankideekin harreman-hizkuntza: Ingelesa
nagusiki eta gaztelania ere bai.
Iturria: wikipedia eta www.ethnologue.com
DOLMENEN IBILBIDEA (Karakate-Hirukurutzeta-Karakate)
Oraingoan, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan barna joango gara,
Karakatetik Hirukurutzetara garamatzan PR-GI 94 bidean barna. Neolitoan eta Brontze Aroan, giza
taldeek horrelako mendilerroak aukeratzen zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seina-
latzeko. Elosua-Soraluzeko estazio megalitikoa osatzen duten trikuharriak eta tumuluak ondare ho-
rren zati dira eta gehienak J.M. Barandiaranek aurkitu eta T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntza-
rekin, induskatu zituzten, 1920tik 1922ra bitartean. Zoritxarrez, monumentu gehienak ikerketak hasi
aurretik arpilatuak izan ziren.
Karakateko antenaren ondoan dagoen aparkalekuan hasten den txangoak ez dauka inongo zailta-
sunik. 9 Km inguruko joan-etorriko irteerak Karakatetik Hirukurutzetara garamatza iratze, ote, txilar
eta larrez estalitako gorabehera gutxiko bidezidorrean zehar. Hasi eta 1800 m-tara gure arbasoen
lehen aztarnaren aurrean egongo gara, Gizaburua deituriko tumuluan. Pixka bat aurrerago, 2.100 m,
bidearen ezker aldean, Iruia edo Idoixa trikuharria dagoen lur sailera helduko gara. Gure parean
Atxolin (853m) mendi tontorra ikusten da. Bertan izen bereko trikuharria dago. Bertatik alde batera
zein bestera, Euskal Herriko itsaso zein mendi tontorrez gozatzeko aukera izango dugu. Tontorra
igotzerik nahi ez duenak, badauka eskuma aldetik Atxolin inguratzen duen pagadi txiki batetik sartu eta aldapa txiki bat eta gero Az-
koin tumulu eta Pagobedeinkatuko tumuluetara iristea (3.400 m). Pagobedeinkatu atzean laga eta ezker aldetik doan bidea hartuko
dugu eta, bertan, pagadi bat pasa eta berriki zutik ipini duten Arribiribilletako Menhirrera (lehen trikuharria zela uste zen) iritsiko gara.
Parean Hirukurutzetako tontorra (898 m) dago. Bertaratuta 4.700 m izango ditugu eginak. Bertan gozatu ahal izango ditugun ikuspe-
giak ere, bide guztian bezala, zoragarriak izango dira. Buelta bide berberetik egingo dugu. Bukatzeko, jakin ezazue, Arribiribilletako
Menhirra zutik ipini dela eta, antolatu diren ekintzen artean, bisita gidatuak ere izango direla urriaren 5ean eta 12an. Beraz, animo eta
eman zuen izenak Deba Naturan (695783656) edo Bergarako Turismo Bulegoan (943779128).
Aurreko Kultur Kinielen irabazlea: Nekane Berruezo (Fagor Automation). Saria: bi pertsonentzat afaria.
Lehiaketak aurrera jarraituko du, baina, oraingoan lau aletako kinielak bete beharko dira ondo. Azpikoa duzue
lehenengo kultur kiniela. Erantzunak [email protected] helbidera bidali behar dira edota bakoi-
tzaren kooperatibako euskara koordinatzaileari eman, negua iritsi baino lehen.
Fagor Taldeko KULTUR KINIELA
Alaveseko
entrenatzaile
Arrasate 1 Bolero ezagunaren
egilearen herria
Oion 1
Lasarte X Ziburu X
Ondarru 2 Tutera 2
Aitzur Lehiaketa
Legazpi 1
Aragoiko irla nafarra
Petilla 1
Martzilla X Pitillas X
Bilbo 2 Baigorri 2
Luis Marianoren hilobia
Arrangoitze 1
Judas erretzen dute
Segura 1
Irun X Judimendi X
Iruñea 2 Moreda 2
Biarnoko herri euskalduna
Eskiula 1 Toki-izena duen al-derdi politiko zaha-
rrena
Ea 1
Paue X Aralar X
Altzürükü 2 Amaiur 2 IZEN
AB
IZEN
AK
KO
OP
ERA
TIB
A
HA
RR
EMA
NE-
TAN
JA
RTZ
EKO