16
1 2 HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE WILBUR ETA ORVILLE ARTZAIN-SEMEAK ZIREN. Betidanik egon ziren oso elkar- tuta, nahiz eta oso ezberdinak izan: nagusia isila eta bakartia zen, eta lasaitasuna, hausnarketa, borondatea ziren haren izaeraren ardatzak; txikia, berriz, irekiagoa zen; ez zen anaia bezain jeniala eta intuitiboa, baina hura baino askoz ere lagunkoiagoa zen. 1878an piztu zitzaien aeronautikareki- ko zaletasuna. Aitak paperezko heli- koptero txiki bat oparitu zien, gomaz- ko motor batek mugitzen zuena. Dena den, asmamena geroago etorri zen. 1903ko abenduaren 17an, Wilbur eta Orville Wright anaiek abiazio motordunaren historia jarri zuten martxan, Ipar Amerikako Kitty Hawk-eko hondartzan. 36 metroko hegalaldia egin zuten airea baino astunagoa zen aparatu batekin. Planeagailuen zirrara Lehenik eta behin, kazetaritzan jardun zuten: The Midget eta The Evening Item izeneko egunkariak sortu zituzten. Ondoren, bizikleta-denda bat jarri zuten eta, hain zuzen, haren tailerrean hasi ziren lehen makina hegalariak as- matzen. 1896an, Otto Lillienthal aitzin- dari alemana hil egin zen berak eraiki- tako planeagailu batekin istripua izan ondoren, eta, horren berri izan zute- nean, haren metodoez baliatzea era- baki zuten motordun lehen aparatua oinarri sendoen gainean eraikitzeko. Wright anaien eguna Testua eta argakiak*: Urbil Kultur Gaiak *besterik aipatzen ez den kasuetan. 28 E LHUYAR . 2003 A BENDUA 1903ko abenduaren 17a: Wright anaien lehen hegaldia.

Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

1 2 HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

WILBUR ETA ORVILLE ARTZAIN-SEMEAK

ZIREN. Betidanik egon ziren oso elkar-tuta, nahiz eta oso ezberdinak izan:nagusia isila eta bakartia zen, etalasaitasuna, hausnarketa, borondateaziren haren izaeraren ardatzak; txikia,berriz, irekiagoa zen; ez zen anaiabezain jeniala eta intuitiboa, baina hurabaino askoz ere lagunkoiagoa zen.

1878an piztu zitzaien aeronautikareki-ko zaletasuna. Aitak paperezko heli-koptero txiki bat oparitu zien, gomaz-ko motor batek mugitzen zuena. Denaden, asmamena geroago etorri zen.

1903ko abenduaren 17an,Wilbur eta Orville Wrightanaiek abiazio motordunarenhistoria jarri zuten martxan,Ipar Amerikako Kitty Hawk-ekohondartzan. 36 metrokohegalaldia egin zuten aireabaino astunagoa zen aparatubatekin.

Planeagailuenzirrara Lehenik eta behin, kazetaritzan jardunzuten: The Midget eta The Evening Itemizeneko egunkariak sortu zituzten.Ondoren, bizikleta-denda bat jarrizuten eta, hain zuzen, haren tailerreanhasi ziren lehen makina hegalariak as-matzen. 1896an, Otto Lillienthal aitzin-dari alemana hil egin zen berak eraiki-tako planeagailu batekin istripua izanondoren, eta, horren berri izan zute-nean, haren metodoez baliatzea era-baki zuten motordun lehen aparatuaoinarri sendoen gainean eraikitzeko.

Wright anaien egunaTestua eta argakiak*: Urbil Kultur Gaiak

*besterik aipatzen ez den kasuetan.

28 EL H U YA R. 2003 AB E N D UA

1903ko abenduaren 17a: Wright anaien lehen hegaldia.

Page 2: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Octave Chanute jatorri frantziarrekoingeniariarekin jarri ziren harrema-netan, hark 1894an abiazioari buruzidatzitako liburua Progress in FlyingMachines irakurri ondoren. Chanutekharreman ona zuen Louis Mouillardfrantziarrarekin, beste aitzindari bat,eta Ferber kapitainarekin. Azken horriberehala berotu zitzaion gogoa Wrightanaien lanak ezagutu zituenean, etaFrantzian ezagutzera eman zituen.

Oraindik ez dago garbi hegoen bira-keta Wright anaiek beren kabuz asma-tu zuten ala Mouillard-en L’Empire del’air liburuan oinarritu ziren, sistemahura oso ondo deskribatzen baita libu-ru horretan.

Chanute-ren ideietan oinarrituta, 1,50metroko kometa biplano txiki bat eraikizuten: hegalen puntak lau kablez lotutazeuden, eta, haiei eraginda, kometalurretik birarazten zuten. Huffmann ize-neko Dayton-eko bankari batek lursail

bat alokatu zien saiakuntzak egiteko,baina ez zen horretarako oso egokia, etabeste baten bila hasi ziren. Ipar Karoli-nan aurkitu zuten: Kitty Hawk izenekolekua. Tate delako batek esana zienlekua hareazko dunaz josita zegoela etahaizeak etengabe jotzen zuela.

Lehen saioak Eta, hain zuzen ere, Tateren etxeko ata-rian muntatu zuten 1900ean lehen pla-neagailua. 5 metroko hego-luzera eta15 metroko hego-azalerako biplanoazen. Aurrealdean sakonera-lema zuenjarrita. Pilotuak haren gainean etzandajoan behar zuen, eta haizeak uzten zio-nean bakarrik kontrola zezakeen. Denaden, kometa moduan erabili zutenbatez ere, hau da, lurretik maniobratzenzuten soka batzuk erabiliz.

1900eko irailean, hauxe idatzi zionWilburrek aitari: “Ezin da esan apara-tuak hegan egiten duenik. Hegaldikooreka-arazoei konponbidea aurkitzekobakarrik erabiltzen dut. Bestela, nireproiektuak oso aurreratuta daude nireaurrekoen metodoekin konparatuta.Kontua da lehenik eta behin aparatuaerabat kontrolatzea, nola edo hala, horilortutakoan motorraren arazoa bere-hala konponduko da eta".

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“pilotuak

hegazkineanetzanda joanbehar zuen,

eta haizeak uztenzionean bakarrik

kontrola zezakeen”

Flyer hegazkinarenmaketa DonostiakoZientzia Museokoerakusketan.Maketa hori,tamainaz,jatorrizkoarenberdina da.

G.

ROA

Wright anaiak.Wilbur (ezkerrean)

eta Orville.

29EL H U YA R. 193. Z K .

Page 3: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

1901ean, Wright anaiak planeagailuhandiago eta hobe batekin hasi zirenprobatzen. Hegaldi librean, gai zenpilotuari eusteko haizea abiadura ertai-nekoa bazen. Saiakuntza haiek KittyHawk-en hegoaldetik 7 kilometroraegin zituzten. Chanute, ordurako hiru-rogeita hamar urteko gizona, han izanzen, animatzen.

Makina ez zen egonkorra, baina osoesperientzia ederrak eskaini zizkien.Gainera, ordura arte ezagutzen zirenteoria guztiak aztertzeko aukera emanzien. Egia da batzuetan esperientzioketsitzekoak izan zirela; baina, behintzat,haien bitartez, Daytonen benetakohaize-tunela eraikitzera heldu ziren.Karratua zen: 35 zentimetro zabal eta2 metro luze. Tunel hartan, hainbathego-profilen portaera aztertu zuten,haizagailu batez haizea emanez.

1902ko irailean, hirugarren planeagai-lu batekin probatu zuten: hego luzea-goak zituen eta atzean deriba. Bi hila-betean mila planeotik gora egin zitueneta berrehun metroraino igotzea lortuzuen.

Oraindik alde bateko orekaren arazoakonpondu gabe jarraitzen zuten, hegookertuak erresistentzia sortzeko joerazuen eta. Akats hori zuzentzeko,norabide-lema hegoa biratzeko siste-marekin konbinatu zuten eta, horrela,bi gailuak batera manipula zitzakeenpilotuak. Oso irtenbide eraginkorraizan zen. Beraz, planeagailuaren kon-trol aerodinamikoa lortuta, hurrengoetapara pasatzeko moduan zeuden:motordun aeroplanoa.

Automobil-fabrikatzaileengana jo zutenmotorra lortzeko, baina ez zuten mo-torrik aurkitu. Horregatik, beraiek fabri-katu zuten Charles Taylor mekanikoaklagunduta. Lineako 4 zilindrodun mo-torra eraiki zuten: 12 zp-tik 16rakoindarra zuen eta kate batzuen bidezhelizeak mugitzen zituen zurezko bira-kari batzuen kontra, horiek ere beraiekfabrikatutakoak.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“Flyer

hegazkinerako,lineako

4 zilindrodunmotorra eraikizuten Wright

anaiek”

Saio guztiak ez zirenarrakastatsuak izan.

Bizikleta-lantegikobaliabideakaprobetxatutaegin zutenFlyer hegazkina.

1908, Antoinette IVEstetika bitxi-bitxia zuen.Hubert Lathamek gidatuta,

ord bete eta zazpi min t ko

1910Breguet biplanoa

Abiadura handian ibiltzekogaitasuna eta kalitatea

zituen ezaugarri nagusiakEredu izan zen beste

askorentzat

1906,Santos-Dumont 14bis

Urrian, Santos-Dumont gidaribrasildarrak Archdeaconiraupen-saria irabazi zuen,25 metrotik gorako lehenhegaldi iraunkorraegiteagatik.

1909, Blériot XIUztailaren 25ean, Louis BlériotekMantxako kanala zeharkatu zuenhonelakohegazkinbatekin.

OLD RHINEBECK AERODROME

R. WOHL

Hegaldien historia: une aipagarriakBeñar Kortabarria

Page 4: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Arrakastaren urtea1903. urtearen amaieran, Wright anaiakprest zeuden berriro aeroplano berria-rekin probatzen hasteko. Flyer jarri zio-ten izena eta probak Kitty Hawk-etikhurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu

zituzten. 1902ko planeagailuaren antze-ko aparatua zen, baina 12,34 metrokohego-luzera, 45 metroko hego-azaleraeta 6,82 metroko luzera zituen. Pilotuakhegoaren gainean etzanda joan beharzuen, planeagailuetan bezala.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“lehen saiakeran,abenduaren 14an,hegazkina aireratu

egin zen, bainaberehala okertu etalurrera erori zen”

1911,Curtis Mono-hullSeaplaneUretatik abiatutaaireratzea lortu zuenEstatu Batuetako lehenhegazkina izan zen.

1912, DeperdussinMonocoqueLehen hegazkinkroskobakarra.

Garaiko abiadura-errekorguztiak gainditu

zituen.

1915, Fokker E-IIIGerrako lehen

hegazkintzat har daiteke.Alemaniarrek helizearenmugimendua eta tiroenabiadura sinkronizatzealortu zutenez, denborabatez zeruetako errege

izan zen.

1913,Sikorsky Bolsoi

Lau motordun lehen hegazkinaizan zen. Gidariez gain, zortzi

bidaiari eraman zitzakeen.Ikuspegi horretatik aitzindaria

izan zen.

1916,Curtiss JN-4 Jenny

Kanadiarrek etaestatubatuarrek

gidatzen ikastekoerabili zuten.

Gidarien % 90ek horrelako batekin

ikasi zuen.

OLD RHINEBECKAERODROME

LD R

HINEBECK A

ERODROME

WWW.GLENNCURTISS.COM

Fantasías sobre las máquinas voladorasJuan Arantzamendi ondarrutarrak dokumentu hau bidali digu. 1903ko urriaren 4an ABC egunkariakargitaratu zuen zutabea da, Alfredo Marquerie kazetariak idatzia. Ordurako, Wright anaiek lehen saioakegin zituzten, baina oraindik ez zuten lortu lehen hegaldia egitea. Dokumentuaren xarma eta intereshistorikoa direla eta, bere horretan argitaratu dugu. Eskerrik asko, Juan, testu interesgarri haubidaltzeagatik.

Page 5: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

Lehen saiakera abenduaren 14an eginzuten. Aparatuak irristailuak zituenerrazago lurreratzeko, eta duna batenmaldan jarritako zurezko errail batetikirristatzen zen haizearen kontra erra-zago aireratzeko. Zotz egin zuten apa-ratuak nork estreinatu erabakitzeko,eta Wilburri egokitu zitzaion. Aparatuakaireratzea lortu zuen, baina berehalaokertu eta lurrera erori zen. Abiaduragaltzea izan zen arrazoia.

Abenduaren 17an lautada bat aukera-tu zuten. Hotz eta haize handia ziren.Orvilleren txanda zen. Horrela deskri-batu zuen mundu osoan ospetsu eginzuen saialdia: «Altxatu ginenean,

35 km/h inguruko haizeak jotzen zueniparretik. Minutu batzuetan motorrarieta helizeei birarazi egin genien berozitezen. Gero aparatuan jarri nintzen

lehen saialdia egiteko: 10:35 ziren etahaizea oraindik hotza zen. Aparatuarieusten zion kablea askatu eta geroeta azkarrago mugitzen hasi zen:12 edo 13 km/h edo. Errailaren lau-garren atalera heltzen ari ginela, aire-ratu egin zen. Noraezean ibili zen.Haizearen indarrak eta pilotuarenesperientzia-faltak eraginda gora etabehera egiten zuen. Hegazkina errai-laren amaieratik 35 metrora zegoela,amildu egin zen. Hegaldiak 12 segun-do iraun zuen. Historian lehen aldiz,makina bat bere kabuz goratu zenaldean pertsona bat zeramala. Abia-dura murriztu gabe nabigatu zuen, etaairea hartu zuen altuera-puntuan har-tu zuen lurra ere».

Wilburrek eta Orvillek beste bi hegaldiegin zituzten, bakoitzak bat: 12 eta 15segundo iraun zuten. Gero, Wilburazken aldiz aireratu zen: 59 segundo-ko hegaldia izan zen eta 260 metrokoibilbidea egin zuen. Bukaeran, baina,aparatua erori eta hondatu egin zen.Saialdia 5 lekukok ikusi zuten eta,horregatik, horixe hartzen da historia-ren lehen hegalditzat.

[ ]“lehenengoaz gain,

Wilburrek etaOrvillek beste bi

hegaldi egin zituztenabenduaren 17an;

bakoitzak bat:12 eta 15 segundo

iraun zuten”

1924,Douglas World Cruiser

Munduari itzulia egin zion lehenhegazkina izan zen. Bidaiak sei

hilabete eta sei egun iraun zuen.

1918, Fokker DVIIManfred Von Richthofenek,Baroi Gorriak, erabilitakohegazkina. Oso altu etabizkor-bizkor ibiltzekogai zenez, gerra-garaiankalte handia egin zien aliatuei.

1918, Junkers CL-IHugo Junkers-en hau lehenhegazkin blindatua izan zen.Berandu iritsi zen gerrara,eta ia ez zen erabili ere egin,baina geroko hainbathegazkinen bideahasi zuen.

1919,Vickers-Vimy IV

Hamasei ordutik gorakobidaiaren ondoren,Ipar Atlantikoa zeharkatuzuen lehena izan zen.Berez, bonbak jaurtitzekodiseinatua zegoen, bainabidaia horretan ez zuen

Lehenengo argazkianWilbur (ezkerrean) etaOrville ageri diraplaneagailu batekinprobak egiten.Bestean, bi anaiakhegazkineankonponketak egiten.

Harrigarria.Flyer hegazkinak

hamar metrokoaltuera hartu zuenlehen hegaldietan.

RHINEBECK AERODROME

SA

M. LANGER

Page 6: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

1 2 HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

Irudimenak erebadakielako hegan egiten

Testua eta argakiak*: Urbil Kultur Gaiak

*besterik aipatzen ez den kasuetan.

Ezagutzen diren zibilizaziorikantzinakoenetatik, gizakiaksekulako grina erakutsi du betihegan egin, zeruan barrenamugitu, eta berez menderatuezin duen inguru horikonkistatzeko. Hainbatmilurtekotan zehar arazoari eraguztietako konponbideak emaneta gero, XVIII. mendearenakabera-aldera, tripulaturikolehen globoak aireratu ziren,eta XX. mendearen hasieran,maniobrak egin eta noranzkoaeman ahal zitzaien lehenhegazkinak.

Hegan egiteaantzinako garaietanTxinako, Indiako, Mesopotamiako,Egiptoko eta Mediterraneoko antzina-ko zibilizazioek aireko balentria han-diak kontatzen dituzte beren liburusakratuetan eta elezaharretan. Halaere, Antzinako Greziaren garaia arte,ez zitzaion gaiari ikuspuntu zientifiko-tik heldu. Greziako jakintsuek asma-kari garrantzitsuak utzi zituzten

hegazkintzaren gerorako, Arkime-desen torlojua, edo lehen erreakzio--motorra, Alexandriako Heron-en eoli-piloa, kasu.

Ondorengo mendeetan, ikerketa eta es-perientzia ugari egin ziren. Leonardo daVinci jakintsu italiarrak egin zion lehenhurbiltze zientifikoa hegan nahiari. Gaia-ri buruz idatzi zituen bost mila orrial-deetan, sumatzen dira konponbide

1928,Dornier Super Wall

Hidrohegazkin haujatorriz militarra zen,

baina gehienbat postaeramateko eta erreskate-

-lanetan erabili zen.

1929, Opel Sander RAK1Planeagailua kohetearekin,horixe zen hegazkin hau.

1929ko irailean 75 segundokohegaldia egin zuen,

Opelek gidat ta

1931, Lippisch DeltaLehen delta-hegazkina

izan zen. Erakusketaarrakastatsuak egin zituenarren, Lippischek ez zuen

fabrikatzen hastekodirurik lortu.

1931,Laird Super Solution

Hegazkin hau Cleveland-ekolasterketan parte hartzeko

diseinatu zuten. Lasterketa hurairabazi eta kostatik kostarakobidea ere egin zuen, 11 ordupasatxoan; aurrekoak baino

ordubete gutxiagoan. 1934, Martin M-130Lau motorrekohidrohegazkina,ozeanoaz gaindikobidaietarako pentsatua.Hiru baino ez ziren egin.

Leonardo Da Vinciren helikopteroa.

DA

VIN

CI M

USE

OA

AN

SA

A .OPEL AG

I .A.MADDOCK

EAA LIBRARY ARCHIVES

Page 7: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

fidatzen bere proposamenez, azkenaholku bat utzi zuen: “Uraren gaineanegin behar duzu benetako gailuarenproba, eroriz gero minik ez hartzeko”.

Leonardoren teoriak bazirenik ere jakingabe, esperimentuek aurrera jarraituzuten XVII. eta XVIII. mendeetan:batzuk gizaki hegodunaren ideiarenalde ziren; beste batzuk, berriz, maki-na hegalariaren alde; eta bakan batzukairea baino asmakari arinagoak etaastunagoak nahastearen alde.

batzuk: hegalaren artikulazioa, agintebakarra norabiderako eta goitasunera-ko, euste-azaleraren kalkulua, geome-tria aldakorreko planoak, eta baitalurreratze-tren erretraktila ere. Bi hutskontzeptual izan zituen, ordea: hegaz-tiek atzerantz astintzen zituztela hega-lak, eta gizakiaren gihar-indar hutsaaski zela gorputzaren eta makinarenzama mugiarazteko. Nola ez zen erabat

Globoak etagidagarriakMontgolfier anaiek “airea baino arina-goa” printzipioa erabili zuten. Ikusizuten berek paperez egindako poltsakigo egiten zirela suaren gainean jarrizgero. Beraz, oihalezko eta paperezkoglobo handiak egitea erabaki zuten.1783an egin zen lehen hegaldi tripula-tua, baina ardia, ahatea eta oilarraziren tripulatzaileak. Urte bereko aza-roaren 21ean, ordea, Pilatrer kimikakoirakaslea eta D’Arlandes militarra 25minutuz ibili ziren hegan, horietakoglobo batean.

Handik laster, Charles ingelesak erre-pikatu zuen abentura hidrogenoz bete-tako globo batean; 43 kilometrokohegaldia egin zuen. 1785ean, Blan-chardek eta Jeffries-ek gas berazbeteriko globo batean igaro zutenMantxako Kanala; airean arraun egi-nez ibilarazten zioten globoari, etalema erraldoi batez gidatzen zuten.

[ ]“Da Vinciren

teoriekhegaldietarako

oinarri zientifikogarrantzitsuakezarri zituzten”

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

Airea baino arinagoGloboak airea baino arinago printzio-pioan oinarritutako garraioak dira.Lehen urte haietakoak aire beroarekinbetetzen ziren, eta airea bero manten-tzeko erregailuak izaten zituzten. Aireabaino arinagoa denez, gero hidrogenoaerabiltzen hasi ziren. Baina hidrogenoaarriskutsua zen, sukoia zelako, eta,horregatik, haren ordez helioa erabil-tzen hasi ziren. Helioa ez da sukoia, bai-na hidrogenoa bainoa pisuagoa da etagoranzko indar txikiagoa du.

Globo edo gidagarriren batek goraigotzeko zenbateko gaitasuna duenjakiteko, hainbat faktore hartu behardira kontuan: tenperatura, presioa, ga-saren purutasuna eta dentsitatea. Bai-na goranzko indarra gasaren eta airea-ren pisu-diferentziak ematen du. Airea-ren dentsitatea 1,275 kg/m3-koa da. Go-ranzko indarra, hortaz, pisuen kenketasinplea izango da: hidrogenoaren den-tsitatea 0,09 kg/m3-koa bada, goranzkoindarra 1,185 kg/m3-koa da (1,275-0,09kenketatik irteten den emaitza) ; helioa-rena, berriz, 1,095 kg/m3-koa (1,275-0,18).

1934, BoeingStearman KaydetMota honetako 10.000tikgora hegazkin egin zirenEstatu Batuetan. BigarrenMundu Gerrako gidariestatubatuarrekhorrelakoekinikasi zuten gidatzen.

1935, Howard DGA-6Hegazkin handia eta gogorra.

Sortu zuten urte berean,Bendixeko eta Thompsongo

lasterketak irabazi zituen.Ordura arte inork ez zuen

horrelakorik lortu.

1936,Hawker Hurricane

BigarrenMundu Gerran erabili

zen batez ere, eta ez gutxi,gainera, ia horrelako 15.000

hegazkin egin baitziren.Metalezko hegoak zituen eta

material arineko fuselajea.Abiadura zuen ezaugarri nagusia.

Hindenburggidagarriaren istripuakglobo gidatuakdesagertzeaekarri zuen.

ART

XIBO

KOA

1937, De Havilland DH 91Diseinu aerodinamiko eta

berritzailean oinarritutako hegazkinhoni etorkizun oparoa iragarri zioten,baina Mundu Gerraren hasierarekin

zapuztu egin ziren uste guztiak.Horrelako zazpi hegazkin baino

ez ziren egin.

BOEING

LCO

MB

R . PAVER & SHUTTLEWORTH COLLECTION

Page 8: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Balentria gehiago ere egin ziren: Inga-laterra eta Alemania lotu, 1836an;Alpeak goitik igaro, 1849an...

Globo haien arazo nagusia gidagarri-tasuna zen. Henri Giffard frantsesariesker heldu zen konponbidea: lurru-nezko motor bat erantsi zion hidroge-nozko globo bati, eta gidagarria sortuzuen.

XIX. mende-hondarrean, izugarri ugal-du ziren gas-poltsa erraldoiz betetakogailu haiek. Von Zeppelin izan zen glo-bo gidagarrien egilerik ospetsuena.Hark sortu zuen, munduan lehenbizikoaldiz, aireko lehen bidaiari-zerbitzukomertziala, eta bide transatlantikoakere egin zituen.

Gidagarri entzutetsu asko izan ziren,Norge eta Italia, adibidez, Ipar poloaesploratzen ibili ziren; Graf Zeppelinzeritzonak, aldiz, 12 egunean mundua-ren itzulia egin zuen, barruan 65 lagunzeramatzala. Halere, Hindenburg gida-garria izan zen denetan ikusgarriena;200.000 m3 hidrogeno zeuzkan bar-nean, eta bidaiariz eta kargaz osatuta-ko 19 tona metrikoko zama garraiazezakeen 14.000 kilometroko bidean.Bere 1.230 zaldiko lau motor dieselekorduko 125 kilometroko gurutzaldi--abiadura ematen zioten ontziari.

Makina hegalari berria ez zen ezkuta-tu hegazkinaren jaiotzarekin, harekinbatera garatu zen. Istripu larriek, ordea,zeharo geldiarazi zuten gidagarrienbilakaera.

PlaneagailuesperimentalakLehen giza hegaztiek ez zituzten eza-gutzen hegan egitearen oinarriak; ezzekiten hegaztien hegalek plano aero-dinamiko baten forma dutela, eta,airea igarotzean, hegal horiek goranz-ko indar bat sortzen dutela, hegalenmuturretako lumen bultzadarekin kon-binaturik.

Sir George Cayley ohartu zen, aurrena,txorien hegala nola dabilen; jabetu zenplaneatu egin behar zela, hegan eginbaino lehenago. 1804an konturatu zenkometaren azalak goranzko indarraematen duela, eta indar hartan oinarri-tutako planeagailu bat egin zuen. Bereasmakaria dezente hobetu ondoren,planeagailuan ibiltzeko agindu zionzaldizainari. Obeditu egin zion zaldizai-nak, baina lurreratu bezain fite utziegin zuen lanpostua.

Cayleyk funtsezko ekarpenak egin ziz-kion aeronautikari. “Airea baino astu-nagoa” ideiaren aita jotzen dute denek.Esan zuen eustearen, zamaren, erre-sistentzia aerodinamikoaren eta bulka-daren arteko erlazioa funtsezkoa delaaireko ontzia hegan ibil dadin, eta agu-do jabetu zen hegazkinei propultsio--sistema on bat ipintzearen garrantziazere.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“XIX. mendearenbukaera aldera,

globo gidagarriakaireko bidaiari-

-zerbitzuak ematenhasi ziren”

1940,Ilyushin II-2

Sobietarren zeruko tankea,guztiz metalikoa. Motela eta

gidatzeko zaila bazen ere,alemaniarren tankeentzako

etsai beldurgarriena izan zen.

1937, Junkers Ju 87BBonba-jaurtigailu honek ospehandia lortu zuen gerraren

hasierako urteetan, bonba ugarieraman, bidaia luzeak egin etabizkor mugitzeko gai baitzen.

1937, Focke-Wulf Fw 200Bidaia luzeetan hidrohegazkinak

erabiltzen ziren hegazkin hau atera zutenarte. Hogeita bi lagunentzako tokia zuen

eta bidaia luzeak egiteko egokia zen.Lufthansak erabili zuen Berlin Tokiorekin

eta New Yorkekin lotzeko.Estatu Batuetara joatekoegun osoa behar zuen.

1939,Mitsubishi A6M

Japoniarren Zero ospetsua.Arina zen eta maniobrazailak egiteko gaitasun

izugarria zuen.Gerrako lehen urteetantriskantza handiak egin

zituen, baina gero, aliatuenhegazkin berrien ondoan,

eskasa zen. Hala ere,10.000 Zero baino

gehiago egin ziren.

GeorgeCayleyrenproiektuetako bat.

ARTXIBOKOA

LUFTHANSA

TECHNIKMUSEUMDESSAU

NASA

RUSSIAN AVIATION MUSEUM

Page 9: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Izan ere, zama gutxiko eta potentziahandiko motorrik eza zen hasierakohegazkintzaren arazo handia. Lurrun--makina ez zen egokia hegazkinetara-ko. Esperimentu ugari egin zen airekonprimituzko motorrekin, malgukiekineta tiro-bolborarekin, baina ez zenemaitza onik iritsi. Horregatik, planea-gailu bidezko hegaldian kontzentratzeabeste biderik ez zuten ikusi askok.

Halaxe sartu zen jokoan hegazkintzakobeste izen handi bat: Otto Lilienthal.1889ean, 43 urte zituela, planeatzekoeta belaz hegan egiteko saioei ekinzien, eta banbuzko seskez eta kotoiz-ko oihalez egindako makinak erabilizituen. Delta hegal batean bezalatsuibiltzen zen bere gailuetan: aireratze-ko, hartu gailua gainean, eta lasterrariekiten zion maldan behera. Lilienthalgailuaren egituratik zintzilika joatenzen, eta bere gorputzaren mugimen-duez orekatzen zuen gailua. Geroa-goko faseetan, biplano bat egitera ereheldu zen; baina, 2.000 hegaldi bainogehiago egin ondoren, 1896ko abuz-tuaren 9an, airean bertan askatu egin

zitzaion hegazkinaren goiko planoa,eta, erorikoaren kariaz, hil egin zenhurrengo egunean.

Hegazkin motordunekinegindako lehen hegaldiakHegazkintza modernoa Wrigth anaie-kin hasi zen 1903an. Orduko hegaldihistorikoek eragin handia izan zuteneuropar ikertzaileengan, haiek ez bai-tzekiten hegazkinei kontrol-aginteakipini behar zitzaizkiela ere. 1906tikaurrera, Frantzia hegazkintzaren habiabilakatu zen. Santos Dumont-ek denakharritu zituen, bere 14 bis hegazkina-rekin —isatsa aurreraka zuela ibiltzenzen— eta Demoiselle izenekoarekin,orduko 97 kilometroko abiadura har-tzen zuen.

1909a da hegazkintzaren heldutasuna-ren hasierako urtea. Louis Bleriot-ek,berak etxean egindako hegazkintxobatez igaro zuen Mantxako Kanala,galdu-gordean zihoala, behe-laino itxi--itxiaren erdian. Igaroaldi hartako 38minutuek 1.000 libera esterlinako sariaekarri zioten Daily Mail egunkariaren

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“pisua,

aerodinamika etabulkada biltzean,George Cayleyk

aurrerapen handiaegin zuen

hegazkintzan”

1940, Campini N-1Munduko lehen erreakzio-hegazkinaizan zela diote batzuek, Erroma etaMilan artean egindako bidaia bateanoinarrituta. Baina badirudi bidaiahura pistoidun motorrarekin eginzuela. Lehen erreakzio-hegazkinaalemaniarren Heinkel HE-178aizan zen. Adituek aurrera ateraez zen esperimentu interesgarritzatdute hegazkin hau.

1941,Focke-Wulf Fw 190

1942, Sikorsky R-4

1943, LockheedConstellation

Urte askoan bidaiariak garraiatzennagusi izan zen hegazkin hau.

Erosotasuna eta lau motorindartsuk ematen zioten

autonomia izan zituen bere alde.

Kateanegindako lehenhelikopteroa,

EstatuBatuetako

armadarenlehena.

Itsasontzibaterajaitsi zen

lehena ere izan zen.

Airea baino astunagoWrigth anaiena hegazkintzaren lehen hegalditzat jotzen bada ere, haiek bainolehenago hegan egin zutenak badira, motorren laguntzarik izan ez bazuten ere.Planeagailuak dira horren lekuko. George Cayley ingeniari britainiarrak hegaz-kintzaren oinarriak ezarri zituen: hego finkoak, buztana, fuselaje aerodinami-koa eta lema. Propultsioaren beharra ere ikusi zuen, baina motor egokirik aur-kitu ez zuenez, giza propultsioa erabili zuen. Goranzko joera zuten aire--korronteak harrapatuta hegan egitea lortu zuen, planeatzea alegia. CayleyWrigth anaiei bidea ireki zien aitzindarietako bat izan zen; haiek, labur esanda,britaniarraren ideiei propultsioa gehitu zieten, motorraren potentzia.

Voisin biplanoa,XX. mendearenhasierakohegazkinetako bat.

ART

XIBO

KOA

AlemaniarrenhegazkingarrantzitsuenaBigarren Mundu Gerran.30.000tik gora egin ziren.

LUFTHANSA

Page 10: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

eskutik. Poliki-poliki, lehen hegazkinmarkak hasi ziren agertzen: Voisin, Far-man, Curtis, Antoinette, De Havilland,Fokker eta Breguet.

Lehen Mundu GerraGerra aurreko urteetan, ikaragarrihobetu ziren hegaldien markak: goita-sunean, 1908ko 25 metroetatik, 7.850metrora; lastertasunean, orduko 44kilometrotik, orduko 204 kilometrora;hegaldien iraupenean, 1906ko 21 se-gundoetatik, 24 ordura. Eta, hori guz-tia, zortzi urte hutsean.

1914ko abuztuan, halere, hegazkintzagarapen-fasean zegoen, artean. Jendegutxik ikusi zuen hegazkinik, eta inori—ezta militarrei ere— ez zitzaion buru-ratu, oraindik, ibilgailu berriak gerranerabil zitezkeenik. Horrexegatik ezzuten armarik eramaten hasieran, etaetsaien posizioak zelatatzeko eta ar-tilleriari seinaleak egiteko bakarrikbaliatzen zituzten. Halako batean, tri-pulatzaileak granadak eta esku-bonbatxikiak botatzen hasi ziren, eta pistola--tiroz elkar uxatzen.

Borroken hasieratik urtebete hutsera,metrailadoreak hasi ziren ipintzenazterketa-hegazkinei; Fokker nederlan-darrak, gainera, tiroak helizearenmugimenduarekin sinkronizatzea lortuzuen, eta balek ez zuten helizea txiki-tzen. Halaxe sortu ziren lehen ehiza--hegazkinak.

Hegazkin bonbaketariek beste muntabat eman zioten gerrari, etsaien atze-alde babesik gabeari eraso baitzie-

zaioketen. Gerra amaitu zeneko, bitona bonba garraiatzeko gai ziren. Ezziren oso zehatzak erasoan, bainasekulako izua sortzen zuten.

Alemaniar pilotuak jabetu ziren, lehe-nengoz, hegazkinen abantaila guztiez,eta haiek izan ziren jaun eta jabeairean 1916ra arte, frantsesen eta bri-tainiarren erantzun teknologikoa hel-du zen arte.

Aireko gerrak makina hauskor haienbalioa eta haien pilotu trebeen gaita-suna nabarmendu zituen. Pilotu bikain

haietako batzuk mito bihurtu ziren,Alemaniako Manfred Von Richthofenedo Baroi Gorria, esate baterako.Gerrako lau urte eta erdi haiek itzelez-ko bultzada eman zioten hegazkintza-ri: gerran aritutako herriek 400 hegaz-kin soilik zituzten 1914an, eta 13.000gerra amaitzean. Erresuma Batuan ba-karrik, 55.000 hegazkin egin ziren, etaindustria aeronautikoan 350.000 lagunaritzen ziren.

Hegaldi epikoen garaiaLehen Mundu Gerra amaitu zenerako,hegazkina oso erabilerraza zen, etaaginte-tresna zehatzak zeuzkan. Hain-beste non, 1919an, Verdines pilotuaLafayette Galerien gainean lurreratubaitzen, eta Godefroy Parisko Garaipen--arkuaren barrutik igaro. Gainera, he-gazkin eta pilotu asko zeudenez, aben-tura eta arriskua askoren bizimodubilakatu ziren.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“1916ra arteAlemaniako

pilotuak izan zirenjaun eta jabe

airean”

1946, Cessna 140Gerraosteko hegazkina,gidatzen ikasteko etaaisialdirako pentsatua.

Merkatu hori ireki zuen.

1945, Bell Model 47Burbuila-itxura zueneta Koreako gerranhasi zirenerabiltzen.Erreskate--lanetarakobikaina zen.

1946, Northrop B-35

1947, Bell X-1

Charles E. Yeagerkapitainak hegazkin

honekin burutuzuen historiakolehen hegaldisupersonikoa,

1947ko urriaren14an.

1948, Vickers ViscountTurbopropultsatzaileak eraman

zituen lehen hegazkin zibila.Erosoa zen bidaiarientzat etaarrakasta izan zuen. 1964an

produkzioa eten egin zen,baina ordura arte

439 egin ziren.

Diseinu bitxi-bitxikogarraio-hegazkina.

200 egiteko asmoa bazegoenere, hiru bakarrik egin ziren.

Horietako bik istripua izan zuten,eta proiektua bertan behera geratuzen. Hala ere, gerora garatu diren

bonba-jaurtigailu asko B-35eanoinarrituta daude.

Charles GodefroyPariskoGaraipen-arkurahurbiltzen.

AIR

FRA

NCE

LUFTHANSA

L.D.BELL AIRCRAFT MUSEUM

Page 11: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Aires egin zuten; hurrengo urtean,Southern Cross-ek Estatu Batuak etaAustralia lotu zituen, eta, 1929an, Jesusdel Gran Poder hegazkina SibiliatikHabanaraino joan zen.

1919ko ekainean, John Alcock eta Ar-thur Brown pilotuak Ternuatik Irlanda-raino joan ziren, egokitutako bonbake-tari batean, 16 ordu eta erdian. 1923an,Mac Ready eta Kelly New YorketikLos Angeleseraino iritsi ziren. 1924an,Pelletier-ek Paris eta Tokio lotu zituen,Goble-k Australiaren itzulia egin zueneta Cobham-ek Londres eta Rangunuztartu. 1925ean, honako raid hauekegin zituzten: Paris-Teheran-Paris,Kairo-Nigeria-Kairo, Mosku-Xangai,New York-San Frantzisko eta India--Australia-Erroma.

1926a urte zoragarria izan zen aben-turazale haientzat: Byrd pilotua Iparpoloaren gainetik igaro zen, Amund-sen-en gidagarria baino hiru egunlehenago; Ramon Franco-k Palos deMoguer-etik Buenos Aires-eraino era-man zuen Plus Ultra bere ur-hegaz-kina, eta Elkano eskoadrilak Madril etaManila lotu zituen.

Aitzindaririk ospetsuena Charles Lind-bergh estatubatuarra izan zen: berakegindako hegazkin baten barruan,Atlantikoa zeharkatu zuen 1927an; 36ordu eta 39 minutu eman zituenhegan, iparrorratz baten eta mapabatzuen laguntzarekin; Spirit of SaintLouis hegazkina gauez heldu zenParisko aerodromora, eta 100.000 ikus-le zeuzkan zain.

Raid horiek oso maiz egiten ziren, etaegunkariek ia ez zuten aski leku iza-ten denen berri emateko. 1927an, Cos-tes eta Le Brix pilotuek Paris-Buenos

Azkenik, 1933an, Wiley Post-ek mun-duaren lehen itzulia egin zuen berakbakarrik; 24.950 kilometro egin zuenguztira, eta 115 ordu eta 36 minutueman zituen hegan.

Programatutakohegaldien hastapena1914ko urtarrilaren 1ean ireki zen his-toriako lehen airebide arautua, Florida-ko San Petersburg eta Tampa hirienartean. Hegazkin hartako bidaiariak5 dolar ordaindu zuen 29 kilometrokohegaldiagatik. Hegaldiak 23 minutuiraun zuen.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“abenturak eta

balentriakizan ziren 1920ko

hamarkadakoezaugarri

nabarmenena”

1954, Lockheed XF-104Fuselaje eta hegoestu-estuak zituen,ezaugarribehar-beharrezkoakMach 2 abiaduran heganegin ahal izateko.Lehena izan zen horretan.

1949, Grumman PantherGidatzeko erraza izanik, Panthererreakzio-hegazkina Koreako gerranerabili zuten estatubatuarrek.Gerra hartan 78.000 hegalditikgora egin ei zituen.

1950, MIG 15Bi erreakzio-hegazkinen

arteko lehen borroka galdubazuen ere, Lockheed F-80baten aurka, garai hartakogerra-hegazkin onena izanzen, oso azkarra baitzen.

Hala ere, bazuen akats bat:maiz samar gidarien

kontroletik kanpogeratzen zen.

1952,De Havilland DH 106 Comet

Distantzia luzeak egiteko pentsatua,Londres-Johannesburg linea

egin zuen urte batzuetan.33 bidaiari eramateko gai zen,eta, etorkizun oparoa iragarrizioten arren, estatubatuarren

hegazkinen konpetentziariezin izan zion aurre egin.

Jendetza bildu zenLindbergh estatubatuarrari

harrera egiteko.

GRUMMAN HISTORY CENTER

J. ZUKOWSKY

Page 12: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Lehen aire-konpainia komertzialekGerran sobratutako hegazkinak erabi-li zituzten, bidaiariak eramateko egoki-tu ondoren. Laster, berariaz bidaiariakgarraiatzeko hegazkinak egin zituzten;berokuntza, eserleku bigunak, isola-mendu akustikoa etab. zeuzkaten.Hala, hegazkin erraldoiak sortu ziren,Handley Page 42 izenekoa, kasu, 38 eserlekurekin. Garraiorako azkenbiplano handi hark erosotasun--estandar handia ezarri zuen hogeitahamargarren hamarkadan, eta, bidaiakhainbat egun iraun zezakeenez, ez zengutxietsi beharreko alderdia. Esatebaterako, Londres-Karatxi aire-bidaiakia astebete jotzen zuen. 1933an eginzen urrats kualitatiborik handiena;Boeing 247 hegazkina hasi zen zerbi-tzu ematen, osoki metalez egindakolehen garraio-hegazkina, alegia.

Hegazkintzako aurrendariek bizkortuegin zuten aireko teknologiaren gara-pena, eta garbi erakutsi zuten ibilgai-lu hark ahalmen handia zuela postanahiz bidaiariak garraiatzeko.

1923an hogeita hamar bat konpainiaari ziren lanean Europan, Amerikan,Australian eta Japonian. 1927an, PanAmerican konpainia eratu zen, hurren-go hamarraldiko handiena. Maileguzhartutako hegazkin batekin ekin zionlanari. Urte hartan bertan ezarri zirenEspainian lehen linea iraunkorrak.

Aire-konpainiek gerra komertzialariekin zioten: tarifak merkatu zituzten,eta luxuzko zerbitzuak eskaini. Publi-zitate-kanpainak ere asmatu zituzten,garraiobide berriaren segurtasunagoraipatzeko.

Hegazkineko tripulazioan emakumeasartzeak itzelezko garrantzia izan zuenhegazkintza komertzialaren historian.1930eko maiatzaren 30ean, EllenChurch erizain gaztea ipini zutenBoeing 80 bateko bidaiariak zaintzen,sinetsita baitzeuden hura hegazkineanizatea onuragarri eta lasaigarri gerta-tuko zela. Enpresa hark berehala han-ditu zuen bere azafata-taldea. Hegaz-

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“gerran

sobratutakohegazkin asko

bidaiariakeramateko

egokitu ziren”

Gasolina-motorrakHegazkinen propultsioa lortzeko, ezin-bestekoa izan zen gasolina-motorraasmatzea. Izan ere, lurrun-makinakastunegiak ziren hegazkinetan jartzeko.Lehen motorrak helizea mugiaraztenzuten gasolinazkoak ziren. Motor horie-tan errekuntzaren energia helizearenardatzaren mugimendu bihurtzen da;hau da, errekuntzan sortzen den ener-gia termikoa energia mekaniko bihur-tzen da. Helizeak, berriz, hegazkinamugitzeko beharrezkoa den bulkadaeragiten du.

Ohiko gasolina-motorretan, prozesuabost urratsetan gertatzen zen: xurga-tzea, konpresioa, ignizioa, errekuntzaeta deskarga. Ziklo hori ordena horre-tan errepikatu behar da, urratsez urrats.

1954, Cessna 310

1955, Bell UH-1

Vietnamen erabili zenhelikopteroa. Orain artegehien produzitutako

modeloa da. 5.000 bainogehiago egin ziren.

1955, MIG 21Mach 2 abiaduran heganegiteko gai den gerra--makina. Sobietarrek 13.000baino gehiago saldu zituztenmundu osoan.

1956, GeneralDynamics B-58

“Zeruetakoerregea” izenez ezagutua.Bi motorreko monoplanoa,

sei pertsona eramatekogai zen. 1985 arte

produzitu zen.

Ellen Church,historiako

lehen azafata.

BOEI

NG

BOEI

NG

1955,Aeroespatiale SE 120

CaravelleEuropako lehen hegazkin komertziala.

80 bidaiari eraman zitzakeen etabatez ere hegaldi laburretan erabili

zen. Arrakasta handia izan zuen.Atzean zuen propultsioa eta, gerora,

hegazkin askok eraman zuten horrela.

Estatubatuarrebonba-jaurtigailu

supersonikoaErregai gehiegi beha

zuenez, eta kontinenteearteko misilak asmatuzirenez, produzitzear

utzi egin zioten

AEROFILES

J. ZUKOWSKY

Page 13: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

eta oihala estalduratzat— ezkutatu, etakontratxapatuzko fuselajeak eta hodimetalikoen egiturari loturiko xaflaaurreatezatuak bistaratu ziren.

kinen neurriengatik, emakumezkohaiek argalak eta, gehienez ere, 1,58metroko altuerakoak izan behar zuten.

Aurrerapen teknikohandiak1928an, RAFeko Frank Whittle ofizialgazteak iragarri zuen hegazkinak, egu-nen batean, aire arrarifikatuko goita-sunetan ibiliko zirela, eta orduko 800kilometro baino azkarrago gainera.Alemaniak produzitu zituen, lehenik,erreakzio-motorrak bere hegazkinen-tzat. Helizeko motorren gainbehera ira-garri zen horrekin. Guztiarekin ere, ezziren arazorik gabeak motor berriak,erregai izugarri behar baitzuten, eta ezbaitzen kontrol-instrumenturik hainbizkor hegan egiteko.

Motorrak hobetu ondoren, aerodina-mikari begiratzen hasi ziren, abiadurahandiagoaren bila. Motorren potentziahandiagoak eragin zuzena izan zuenhegazkinen egituran. Ordura arte era-bili ohi ziren gaiak —egurra egituretan,

Biplanoak baztertzea izan zen bestealdaketa nabarmen bat, eta hegal apa-leko monoplanoez ordezkatu zituzten.Monoplano haiek, hasieran, ez zituztenoso ongi hartu, oso bizkortasun handiabehar baitzuten lurreratzeko, eta zalan-tzak baitziren haien sendotasunaz.Gainera, kabina itxia egin zuten behinbetiko.

Aurrerapen hauek erantsi zizkietenhegazkinei: lurreratze-tren erretraktila,galgak, pilotu automatikoa, gauez he-gan egiteko instrumentuak, hegalei izo-tza kentzeko gailu automatikoa, kabi-naren presurizazioa eta klimatizazioa,eta hegaldian bertan erregaiz hornitzea.

Bi mundu-gerren artean, beste hegaz-kin-mota batzuk sortu ziren, besteakbeste, ur-hegazkina. Hegazkin harkitsasontziarenaren antzekoa zuen fuse-lajea, eta ikaragarri handiak zirenbatzuk, Alemanian egindako DornierDO-X-a, adibidez. Dornier hark 12motor zituen, eta 150 bidaiarirekin, 10tripulatzailerekin eta —lehen hegaldiangertatu bezala— 9 polizoirekin airerazitekeen.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“erreakzio--motorrak

helize-motorrengainbeheraekarri zuen”

Erreakzio-motorraBigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago, ingeniariek bazekiten helizedunhegazkinak muga-mugan zeudela. Hori dela eta, abiadura handiagoa lortzea posi-ble egingo zuten propultsio-sistemen bila hasi ziren. Bilaketa horren ondorioaerreakzio-motorra izan zen: atzealdetik fluidoa egoztearen ondorioz, aurreranzkoerreakzio-higiduran oinarritutako motorra. Hegazkinen erreaktore-motorretan,egozten den fluidoa motorraren aurretik xurgatutako airearen eta erregaiarenerrekuntza-gasen nahastea da. Erreakzio motorren lehen patentea Frank Whittlebritaniarrak egin zuen, 1930ean. Alemanian, bost urte geroago Hans Von Ohainekgauza bera egin zuen. 1939ko abuztuaren 27an, HE-178 hegazkin alemaniarrak,Ohain motorra zeramala, historiako lehen erreakzio-hegaldia egin zuen.

959, North American X-15Hegazkin hipersonikoa.

100 kilometrokoaltueratik gora eta

orduko 7.000 kilometrotikgora ibiltzeko gai zen.Neil Armstrong berak

ere gidatu zuen.

1963, Boeing 727Distantzia ertainetan etaaireportu txikietan erabiltzekodiseinatu zuten. Erraz ezagutzenda atzealdean dituen hirumotorrengatik. Horrelako1.800 hegazkin egin ziren.

1964, GeneralDynamics F-111

1964, SR-71 BlackbirdArakatzeko-hegazkina.

Mach3 abiaduran ibiltzeko gai.Aerodinamika berritzailea du,

eta titanio-aleazioz eginda dago.Propultsio-sistema berezia du.Aireratzeko erregai gutxirekinabiatu beharra dauka, eta gero

airean depositua bete.

Hegooszilatzailedunlehenhegazkina.Mach 2abiaduranibiltzeko gai zen.Oso behetik eginzezakeen hegan.500 inguru bainoez ziren egin.

Dornier DO-Xur-hegazkinerraldoia.

LUFT

HA

NSA

NASA

LUFTHANSA

NAS

A

Page 14: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

Itxurari erreparatuta, hegazkinarenantzeko beste gailu batzuk autojiroaeta helikopteroa dira. Lehenak helizepropultsatzaile bati du lotua motorra,baina ez airean eusten dion errotorea-ri; beraz, lasterraldi txikia behar duaireratzeko. Helikopteroan, aitzitik, mo-torra errotore eusleari dago zuzeneanloturik, eta gailua erabat bertikalki igo-tzen da.

Bigarren Mundu GerraEspainiako Gerra Zibila, maiz, BigarrenMundu Gerraren lehen pausotzatjotzen da, eta orduantxe probatu ziren,hain zuzen ere, alemanen, italiarren etaerrusiarren hegazkin-mota ugari. Gerrahura hasi zenean, bi alderdiek 300 bathegazkin zaharkitu zituzten bien ar-tean, baina laster etorri zitzaizkiengehiago eta hobeak. Espainian, gaitzi-zenak ezarri zizkieten hegazkin haiei:Alemaniatik Henschel 123a (Angelito),Henschel 126a (Super Pava) eta Mes-serschmitt M-109a etorri ziren, besteakbeste; Italiatik, Fiat XR-32a (Chirri) etaSavoia SM-79a, eta Errusiatik, Poli-karpov I-16a (Rata), Polikarpov I-15a(Chato) eta Polikarpov R-Z (Natacha).Frantzian eta Erresuma Batuan egin-dako hegazkinak ere ugari etorri ziren.

Bigarren Mundu Gerra piztu zenean,inork ez zuen zalantzarik gerrakohegazkinen funtsezko balioaz, batezere, Iberiar Penintsulan egindakoentseguen ondotik.

Ingalaterrako gudaldia 1940ko udangertatu zen, eta huraxe jotzen dute

denek historiako lehen aire-gudaldihanditzat. Luftwaff-eko, hots, Alema-niako Aire Indarreko, hegazkinak Bri-tainia Handiko hegoaldea bonbardatze-ra abiatu ziren, baina RAF-eko ehiza--hegazkinek aurre egin zieten. Beren

baseetatik oso urrun zirenez gero, ale-maniarrek britainiarrek baino lau aldizgalera handiagoak jasan zituzten, etaatzera egin behar izan zuten. Gerrarenjoera aldatzen hasi zen.

Gerra hartan, zenbait hegazkin oso os-petsu bilakatu ziren: estatubatuarrenMustang-a, DC-3a eta Gotorleku He-galaria; alemaniarren ME-262a eta ME--263a (suziri-hegazkina); britainiarrenWellington-a, Spitfire-a eta Eltxoa, etajaponiarren Mitsubishi Zero-a.

Orotara, 718.000 hegazkin egin ziren:321.000 ehiza-hegazkin, 176.000 bon-baketari eta beste mota batzuetako200.000 baino gehiago. Bonbaketariakbihurtu ziren armarik beldurgarriena,sortzen zuten hondamenagatik. Izanere, hegazkin haiek izugarri hobetuziren tamainari, lastertasunari, autono-miari, karga-gaitasunari eta deskarga--zehaztasunari dagokionez.

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

[ ]“Espainiako GerraZibilean 2. MunduGerran erabiliko

ziren hegazkin askoeta asko probatu

ziren”

1965, De Havilland DHC-6Zeregin askotarako hegazkina.13 eta 20 lagun artean eramanditzake. Aireratzeko zeinlurreratzeko, eskiak, gurpilak,flotagailuak... erabil ditzake.Oraindik bat baino gehiagodabil hegan.

1969, Boeing 747

Erraldoi hegalaria. Hegazkintzarenhistorian bidaiari gehien eramandituen hegazkina da. Orain arte,

honelako 1.100 baino gehiago ateradira Washingtong-en Everett hirianhegazkin hau muntatzeko propiodiseinatutako lantegi erraldoitik.

1972,Easy Riser

Lehen hegazkinultrarina.

1969, ConcordeHegazkintza komertzialean nolabaitekoarrakasta izan duen hegazkin supersonikobakarra. Erregai asko erretzen zuen etazarata ikaragarria ateratzen zuen.Horregatik, 16 besterik ez ziren egin.

2000n istripua izan eta gero,dagoeneko ez dabil

hegan.

DC-3 ospetsua.

MCD

ON

NA

LD D

OU

GLA

S

LUFTHANSA

J. ZUKOWSKY

EAA LIBRARY ARC

Page 15: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

dituzte normalean, eta, 1967an, estatu-batuarren X-15ak orduko 7.200 kilome-troko marka gainditu zuen. Harrezkero,sofistikazio elektronikoa, geometriaaldakorreko hegalak eta radarrentzatikusezina izatea bilatu du hegazkintzamilitarrak.

Garraio komertzialak grina handia izandu beti berrikuntza teknologikorako,eta, jakina, pentsatzekoa zen agudohasiko zirela distantzia luzeetarako he-gazkin supersonikoa sortu nahian. Lauherri —Frantzia, Estatu Batuak, Erresu-

Gerra-garaian, aurrerapen teknologikoaipagarri hauek egin ziren: biplanoakerabat baztertu, bonbaketariei laumotor ezarri, hegazkinak seriean erai-ki, bere kasa ixten ziren erregai-tangakegin, inoiz baino gorago igo eta pis-toizko motorren ordez turbinak ipini.

Soinua bainobizkorragoakSoinua baino bizkorrago ibiltzen direnhegazkinei supersonikoak deritze.Mach esaten zaion abiadura hori har-tzeko, hegazkinak soinu-langa deitua-ren talka-uhinak igaro behar ditu; adi-bidez, 11.000 metro goian, airea meheaden tokian, orduko 1.060 kilometrokobizkortasunaz lortzen da hori. Hegaz-kin supersonikoak aise ibil daitezkeabiadura handi horretan, forma aero-dinamiko egokia baldin badute.

Hegazkin militarrek gainditu zuten,aurrena, langa hori. Sabre F-86ak hasizuen errekorren zerrenda, baina zerren-da hori agudo handitu zen. Egun, gerra-ko hegazkinek Mach 3 eta 4 hartzen

ma Batua eta SESB— hasi ziren, zeinbere proiektuan. Estatubatuarrek agu-do utzi zuten abentura. Aldi berean,britainiarrek eta frantsesek bat eginzuten.

Halere, sobietarrek lortu zuten helbu-rua aurrena. 1970ean, Tupolev TU-144hegazkinak orduko 2.150 kilometrokoabiadura iritsi zuen; hura izan zenMach 2ra heldu zen lehen hegazkinkomertziala. Hiru urtean bakarrik(1975-1978) eman zuen zerbitzu.

Concorde-a, berriz, 1973an hasi zenhegan. Baina, energia-krisia eta hegaz-kinaren aurkako alerta ekologikoa zire-la eta, asko jaitsi zen haren operatibi-tatea. 2000ko uztailean gertatutakoistripu lazgarri batek lurrean utzi zituenConcorde guztiak. Aurtengo urrianegin du azken hegaldia.

Bi hegazkinak, errusiarra eta frantses--britainiarra, asmamenaren maisulanakdira: gezien formako hegalak dituzte,eta aurreko muturra makurtu egitenda, lurreko mugimenduetarako. Barru-an 130 bidaiari dituztela, 3 orduz eus-ten diote orduko 2.000 kilometroko las-tertasunari.

Erabilera modernoakAeronautikak egungo munduari egindion ekarpena ez da bukatzen lineakohegazkinean, kirolekoan eta gerrakohegazkinean. Aireontziek erdietsitakobikaintasun teknikoak zeregin askotara

[ ]“ohi denez,

lehen hegazkinsupersonikoak

militarrak ziren,baina teknologiahori hegazkintzakomertzialera ere

iritsi zen”

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

1973, Martin X-24Hegazkin espazialak.

B-52 hegazkinen bidezaireratzea lortu zuten.

Ia 1.700 kilometroorduko abiadurara

iristen ziren.

1975, Rutan Vari-EzeDiseinuaren garrantzia azpimarratu

nahi izan zen hegazkin honekin,batez ere atzealdearena.

Eta lortu ere lortu zen, ikusibaitzen diseinu-mota hori arruntak

baino eraginkorragoa dela.

1982, Lockheed F-117

1987, Airbus 320

Distantzia ertainetan Boeing 737hegazkinari aurre egiteko Europak sortutako hegazkina. Arrakastatsuaizan da, eta dagoeneko 2.800 goraegin dira

Aluminiozeta titanioz

egindakohegazkin hau

radarrak saihestekogaitasuna zuen lehenaizan zen. Besteak beste,

Panaman eta Golkokogerran erabili zen.

Tupolev hegazkinsupersonikoak ez zuen

arrakastarik izan.

AER

OFL

OT

/ E.

JO

HA

NN

ESSE

N

ASA

NASA

L. MARTIN

LUFTHANSA

Page 16: Wright anaien egunaaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A193_O28-43_3.pdf · ten izena eta probak Kitty Hawk-etik hurbil dagoen Kill Devil Hill-en burutu zituzten. 1902ko planeagailuaren

eraman du hegazkina geroztik: mete-orologia aztertzera, berezko fenomenoarriskutsuen (izozmendiak, ekaitzak...)aurkako borrokara, nekazaritzakofumigaziora, toki iristezinak arakatzera,osasun-zerbitzuetako garraiora, isola-tutako pertsonen hornikuntzara etazeruan idatziz egiten den aireko publi-zitatera. Salbamendu-lanak eta suteenaurkako borroka dira hegazkinarenbeste bi erabilera, bereziki aipagarriak.

Hasieran hegazkinak biktimak aurki-tzeko bakarrik erabiltzen ziren. Heli-kopteroa etorri zenean izugarri aldatuzen salbamendu- eta laguntza-lana.Ibilgailu horiek edozein goitasunetangeldi-geldi egoten direnez eta berti-kalki igotzen eta jaisten direnez, pilo-tuaren nahierara, arras egokiak diraitsas salbamendurako, mendian edosu hartutako eraikinetan harrapatuta-ko pertsonak ateratzeko, eta, edozeinlaguntza-zereginetarako. Orobat, osoegokiak dira zama astun edo handiaktoki iristezinetara eramateko.

Baso-suteak itzaltzeko, galtzear zenhegazkin-mota bat berreskuratu zen:ur-hegazkina. Ipar Amerikan, famaongi merezia irabazi dute Canadair-ek.Horiek uretako hegazkinak dira, egiaz-ko “urezko bonbardaketak” egitendituzten gailu bikainak. Urtegietan,ibaietan, aintziretan edo itsasoan har-tzen dute ura; ura ukituz egoten diren1.500 metroetan, 5.300 litro ur sartzen

dute kolkora, sutan diren zuhaitzengainean jaregiteko. Deskarga hori ialur-arraseko hegaldian egiten da, ada-buru ketsuetatik 12 metro hutsera iga-roz, ura ez dadin lurrundu beroareneraginez. Orain, hegazkintxoak etahelikopteroak ere aritzen dira suteenaurka.

[ ]“Concordehegazkin

supersonikokomertzialaren

garaia bukatu da”

HEGAZKINEN HISTORIAN 100 URTE

1995, Boeing 777Diseinu-prozesu berezia izan zuenhegazkin honek, ordenagailuzegindako lehen hegazkin handiaizan baitzen.

1997, Cirrus SR 22

2006, Airbus 380Europako hegazkin berria. 2006rako

airean egongo da, eta dagoeneko eroslebat baino gehiago ditu. Diotenez,

747aren ordezkoa izango da.

Hegaldi laburretarako egokia izateaz gain,hegazkin honek badu bitxikeria bat:paraxuta du. Hortaz, matxuraren bat

gertatuz gero, paraxuta ireki etahegazkina mantso-mantso lurrera

daiteke.

Harrier hegazkinek aireratzeko eta lurreratzeko sistema berezia dute.

RAF

Eskerrik asko Urbil Kultur Elkartearidokumentu hauek eskuratzeagatik etaMiramon.Zientziaren Kutxaespazioarieman diguten laguntzagatik.

RLINES C.R. SMITH MUSEUM

CIRRUS DESING