Upload
others
View
3
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
EKINTZA Euskara mintegiak irakasleentzat
IKASTETXEA Aixerrota BHI(Ikastetxe mota: sarea, eredua) B eta D ereduak
HELBURUA Irakasleek eskolak euskaraz ematerakoan dituzten zailtasunen
aurrean laguntza eman. Zalantzak argitu. Ikasleei begira zuzendu beharreko joera okerrez ohartarazi.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Nahi duten irakasleei
ARDURADUNA Euskara irakasle biNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Hamabostean behin, ostiraletako atsedenaldirako gai bat iragarri (adib: Aditzaren aspektua) eta orritxo bat prestatu azalpenen gidoia izan dezaten.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Eskola emateko behar dena.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ordu erdi hamabostean behin gela jakin batean.
EBALUAZIOA Parte hartutako irakasleen artean eskolatxoak amaitzen direnean.
OHARRAK(Berezitasunak)
EKINTZA Euskal dantza ikastaroa
IKASTETXEA Aixerrota BHI
1
IKASLEAK BH
IKASLEAK BH
(Ikastetxe mota: sarea, eredua) B eta D ereduak
HELBURUA Dantzak ikasiz gune euskalduna sortzea
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Nahi duten ikasleei
ARDURADUNA Ikasle talde batNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena Iragarpenak egin
BitartekoakGiza baliabideak
baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Dantzan gai diren ikasleak, irrati-kaseta eta toki aproposa
antolakuntzairakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ostiral atsedenaldietan ordu erdiko eskolak
Ebaluazioa
Oharrak(berezitasunak)
EKINTZA Gela euskaldunaren bila
IKASTETXEA Aixerrota BHI
2
IKASLEAK BH
(Ikastetxe mota: sarea, eredua) B eta D ereduak
HELBURUA Euskararen erabilera sustatzea
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Talde osoari
ARDURADUNA Normalkuntza arduraduna eta irakasleakNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapenaEpe jakin bat harturik eta aurrez taldekako lehiaketa honen berri emanik (sarien berri aurrez esatea akuilu izan daiteke), talde bakoitzeko irakasleek 0tik 10era baloratuko dute ikasleen arteko euskerazko harremana.Irakasle guztien notak batu eta batezbesteko altuenekoa izango dugu talde irabazlea.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Lehiaketaren iragarpenerako txartel eta hormirudiak jarri karrejuetan.
Talde bakoitzak dekalogo bat osa dezake, hormirudi batean zentzu honetan hartuko dituen konpromisoen zerrenda eginez.
Lehiaketa amaitutakoan taldeak bere autoebaluazioa egin dezake tutore bakoitzarekin.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ez da epea luzeegia izatea komeni.SARIAK
Durangoko azokara txangoa.
Disko zein liburu kopuru baten zozketa.
Ibilaldi, txango edo bisitak eskola orduetan.
Zaldi gainean, piraguan edo beste edozertan ibiltzera joan.
EBALUAZIOA Taldeko irakasle bakoitzak ebaluatu beharko du harreman mailan euskarak duen presentzia.Irakasle guztien notak batu eta batezbesteko altuenekoa izango dugu talde irabazlea.
OHARRAK(Berezitasunak)
Talde euskaldunena bilatzeko girorik ez badago, taldeetako euskaldunenak ere bilatu daitezke, gero eragileenak sustatze lanean jartzeko.
3
EKINTZA Olentzerori hiru gurari
IKASTETXEA Aixerrota BHI(Ikastetxe mota: sarea, eredua) B eta D ereduak
4
IKASLEAK BH
HELBURUA Idazteko zaletasuna eragitea
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Ikasleei
ARDURADUNANormalkuntza arduraduna
Nork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
200-250 hitzeko idazlana agindu.desioak ez daitezela erosteko modukoak izan.
Idazlanak jasotakoan testu-txatalik politenak argitaratu daitezke jendeak irakurgai izan ditzan
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Iragarpenak Sariak (diskoak eta liburuak)
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Gabon bezperetan epe bat ezarri Hiru bat irakasle epai lanerako
EBALUAZIOAZuzentasun eta orijinaltasunaren araberakoa
OHARRAK(Berezitasunak)
EKINTZA Jolasorduan abesti bat entzutea
IKASTETXEA Zubileta LHI (A eta D ereduak)(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUAIkasleek hilabetero abesti bat ikastea:
LHn bat HHn beste bat
5
IKASLEAK LH/BH
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Ikasle guztiei
ARDURADUNA Hizkuntza-normalkuntza arduradunaNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Etapa bakoitzeko abestia aukeratu ondoren, egunero jolasorduan megafoniaz entzungo dute. Aldi berean, ziklo bakoitzak audiozinta bat izango du eta hor grabatuko da abestia, gero geletan lantzeko (aurretik irakasleen artean abestien hitza banatzen dugu).
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Megafonia eta eskolan ditugun abestiak.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ziklo bakoitzeko arduradunak banatuko ditu hitzak eta zinta.
EBALUAZIOA Normalkuntza batzordekideek (orain arte landu ditugunak gustora entzun eta ikasi dituzte)
OHARRAK(Berezitasunak)
EKINTZA Euskararen maskotaren lehenengo froga.
IKASTETXEA Zubileta LHI (A eta D ereduak)(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUA Ikasleak motibatu euskaraz egiten maskotaren bidez.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Eskolako ikasle guztiei.
ARDURADUNA Batzordeko lan talde bat.
6
IKASLEAK LH/BH
Nork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Maskotak gela guztietara bidaltzen du gutuna udako oporrak zelan pasatu dituen kontatuz eta pista batzuen bidez ikasleek asmatu behar dute zein herri eta hiritan egon den.Erantzunak, horretarako apropos jarrita dagoen txoko batean, postontzian sartu eta gero, kontrol orri batean agertuko dira.Ikasturtearen zehar hainbat froga egingo da eta bete ondoren saria jasoko dute gelek.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Tutote guztiak eta espezifikoak. Sarreran maskotaren txokoa jarri dugu.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
EBALUAZIOA Ikasturte amaieran egingo da. Momentuz oso harrera ona izan du.
OHARRAK(Berezitasunak)
EKINTZA Gabon-postal lehiaketa.
IKASTETXEA Zubileta LHI (A eta D ereduak)(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUA Ziklo bakoitzetik gabon postal bat aukeratu,familiei banatzeko.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Eskolako ikasle guztiei.
ARDURADUNA Batzordeko talde ezberdinak.Nork erabaki
DESKRIBAPENA Gela bakoitzetik bi postal aukeratuko dira eta leku apropos
7
IKASLEAK LH/BH
AurrelanakEkintzen garapena
batean jarriko dira.Hoien artean ikasleek botoa emango dute eta irabazlea aukeratuko da.Gainontzeko postal guztiak pasabideetan jarriko dira ikusgai.Gabon-postal irabazlea fotokopiatu eta zikloko ikasle guztiei banatuko zaie.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Lehiaketaren arauak idatzita zabalduko dira gela guztietan.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Tutore guztiek eta espezifikoek hartuko dute parte ekintza behar den bezala girotzen eta geletan antolatzen.
EBALUAZIOA Normalkuntza bileran egingo da.
EKINTZA Igarkizunak, puzzlea, Zabaltzeren irla
IKASTETXEA Juan Bautista Zabala(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
I. P. D eredua eta B eredua 6. mailan.
HELBURUAEuskera indartzea eta klaseen erabilera neurtzea, umeak motibatzea euskera erabil dezaten.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Eskola guztiari igarkizunak eta puzzleak.Zabaltzeren irla bakarrik haur hezkuntzakoentzat.
ARDURADUNATutoreak.
Nork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Igarkizunak: pasabideetan lantzen dira, umeak pistak astean zehar bost ematen zaizkie eta buzoi batetan data eta erantzuna jarri behar dute. Bi astetan egiten da eta gero euskararen egunean irabazleei oparia ematen zaie. Leku eta pertsonaien igarkizunak dira.Puzzleak: pasabideetan lantzen dira. Tutore bakoitzak interesa daukan posterra hartuko du eta puzzle piezekin estaliko du.
8
IKASLEAK LH/BH
Umeen euskararen erabileraren arabera 2,3 edo 4 pieza altzatuko dituzte. Horrela amitu arte, amaitu baino lehen igartzen duenak saria jasoko du.Zabaltzeren Irla: ormirudi bat egingo da eta ume bakoitzak txalupa bat. Hormirudian Portu zaharra (irteera) eta Zabaltzeren Irla (helmuga) egongo dira eta tutoreek egunero, eukeraz aritu direnen txalupa aurreratuko du, azkenean oparia izango dutelarik.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Posterrak, kartulinak,margoak, besterik ez. Eta sariak.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Bi astetan burutzekoak dira eta tutoreak arduratzen dira. Pasabideetan egiteko dira.Zabaltzeren irlarena luzatzen da normalean.
EBALUAZIOAOso motibatutak egon dira, nagusienak dira gutxien gosatu dutenak.
EKINTZA Gabonetako postal lehiaketa
IKASTETXEA Gobela Ikastola
(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
Publikoa
HELBURUA Euskararen erabilera bultzatu.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Ikasle guztiei
ARDURADUNA HNBNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Juaniren eskutitza helduko da geletara ekintza proposatuz (arduraduna HNBa).Ikasle bakoitzak folio erdian bere marrazkia egingo du (nahi duten materiala erabil dezakete). Korridorean gelako postal guztien erakusketa jarriko da.Gelako politena aukeratuko da. Arduradunak: ikasleak eta tutoreak Aukeratutako postal guztien erakusketa egingo da ikastolako sarreran. Arduraduna: HNBa.Ikasle bakoitzak bere botoa emangodu ikastolako postalik
9
IKASLEAK LH/BH
politena aukeratzeko. Bakoitzak bere botoa Juaniren buzoian sartuko du. Arduradunak: ikasleak eta tutoreak.Sarrerako panelean lehenengo 3 irabazleen izenak jarriko dira (hamalau postalak mantenduz). Arduraduna HNBa.Postala editatu eta familietara bidali. Arduraduna: Zuzendaritza taldea. Jarduera bakoitza denboralizatuta dago.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Folioak, Juani armiarma (maskota), buzoia eta panela.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Goian azalduta dago.
EBALUAZIOA
EKINTZA Gabonetako kanpaina
IKASTETXEA Gobela Ikastola(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
Publikoa
HELBURUA Gabonetako kanpainaren egitaraua ezagutarazi.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur eta Lehen Hezkuntza
ARDURADUNA Tutoreak eta zuzendaritza taldeaNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
1. Olentzero datorren egunerako umeak apropos jantzita etortzea gomendatuko da: eskutitza bidaliko da etxeetara. Irakasle eta ez-irakasleak ere apropos jantziko dira.2. Azken egunean pintxo txapelketa egingo da:
Haur Hezkuntzan behar dena erosi, geletan pintxoak egin eta jan.
Lehen Hezkuntzan geletan taldeak antolatu eta pintxoak prestatu (11etan aurkezteko).
Epaimahaia osatu eta txapelketako emaitzak azaldu. Pintxo dastaketa. Musika aukeratu eta jarri (musika ekipoa). Bideoa eta argazkiak atera.
3. Olentzero jaia: HH eta 1 eta 2. mailakoak heziketa fisikorako den
aretoan batuko dira Olentzerori harrera emateko.
10
IKASLEAK LH/BH
Olentzero eta Hator-hator abestia denek abestuko dute. HHkoek ikasitako abesti batzuk eta lehen ziklokoek ikasitako beste batzuk ere bai.
Opari banaketa: taldeka. Irakasleek gordeko dute gero gelan banatzeko. Olentzerorengana joango dira musu ematera (nahi izanez gero).
3. mailatik aurrerakoek musika gelan batuko dira, abestuko dute eta opari banaketa izango dute. Ondoren HH eta LHko lehen ziklokoekin batuko dira eta bideoa eta argazkiak aterako zaizkie.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Bideo-kamera eta argazki-kamera. Opariak.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
1. Eskutitza etxeetara abenduan 17an.2. Pintxo txapelketa azken egunean, goizean.3. Olentzero jaia azken egunean arratsaldez.
EBALUAZIOA
OHARRAK(Berezitasunak)
11
EKINTZA “Argitxo poltsikoz poltsiko”
IKASTETXEA San Nikolas Ikastola(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUA Gune desberdinetan euskaraz hitz egitea.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur Hezkuntzako bost urtekoentzat
ARDURADUNA Tutorea eta euskara taldeaNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Hiru egunetan Argitxok zerbait utziko du. Lehenengoan gutun bat bera aurkitzeko. Bigarrenean zinta eta binetak. Hirugarrenenean gutuna (kanpainaren azalpena). Egunero hiru umeren poltsikotan pegatina utziko du. Arratsaldean etxera joateko orduan irakaslearen mahai gainean utziko dute eta hurrengo egunean beste hiru umeren poltsikoan agertuko dira. Ekintza osagarri moduan argitxorri buruzko ipuinak irakurriko dira.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Tutoreak eta umeak izango dira giza baliabideak.Baliabide materialak: Gutuna, Argitxoren ipuina, binetak, tinta, pegatinak eta ipuinak.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ikasgelan egingo da hiru astean zehar.
EBALUAZIOA Pegatina beraien poltsikotan noiz utziko irrikitan zeuden. Hori
12
IKASLEAK LH/BH
dela eta saiatu ziren euskaraz mintzatzen.
OHARRAK(Berezitasunak)
EKINTZA Gaztainondoa
IKASTETXEA San Nikolas Ikastola(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUA Euskararekiko motibazioa mantentzea
NORI ZUZENDUAEredua-maila
1. eta 2. mailak
ARDURADUNA TutoreaNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Hormairudia egin denen artean (zuhaitza, gaztainak, otzara...).Eguna amaitzen denean, umeei galdetzen zaie ea euskara egin duten.Bakoitzak esaten du den dena egin duen ala ez. Honen arabera, gaztaina bat jauzi egingo da zuhaitzetik eta otzaran sartuko da.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Enbalatzeko paper zuria, kartulinak, orriak, tenpera, errotulkiak eta plastikoa.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Irakasleak zuzenduko du kanpaina eta ikasleak, motibatuta daudenez, bergogoratzen die beste ikasle batzuei.Astebeteko iraupena izan du.
EBALUAZIOA Erakargarria izan da.
OHARRAK
13
IKASLEAK LH/BH
(Berezitasunak)
EKINTZA Mahatsa / Galeako kaioa
IKASTETXEA San Nikolas Ikastola – D eredua(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUA Motibazioa ez galtzea
NORI ZUZENDUAEredua-maila
3. eta 4. mailak
ARDURADUNA Tutorea eta euskara taldeaNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
LH 3. maila- Mahats bilketaren sasoiarekin batera, haurrek egindako euskararen erabileraren arabera bere mahats sorta margoztea lortu behar dute.LH 4. maila- Haurrei binetetan dagoena irakurtzen zaie. Pertsona garrantzitsua gaixorik dagoenez euskaraz hitz egiterakoan osatzen da. Ipuin honetaz gain haur bakoitzak bere erregistro pertsonala darama. Euskararen erabileraren arabera egun horretan dagokion zatia margoztuko da.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
LH 3. mailakoek erregistro pertsonala erabili dute.LH 4. mailakoei ipuina irakurri zaie eta erregistro pertsonala bete dute.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Tutoreak eta umeak.Gelan egin da.Aste bateko iraupena izan du.
EBALUAZIOA Haurrak nahiko motibatuta egon dira.
OHARRAK(Berezitasunak)
14
IKASLEAK LH/BH
EKINTZA Maskota berriaren bila
IKASTETXEA San Nikolas Ikastola(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
HELBURUAEuskararen erabileraren garrantzia gogoraraztea.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
5. eta 6. mailakoei
ARDURADUNA TutoreaNork erabaki Euskara taldea
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Euskara zainduko duen maskota berri baten beharra komunikatzen zaie. Maskotak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu.Bikoteka egunero arituko dira marrazten.Lehenengo astearen bukaeran geletako maskotak trukatuz, gelako bat aukeratuko dute bozketaren bidez.Aukeratutakoak pasabideko txoko batean jarriko dira denak ikus ditzaten.Bigarren astearen bukaeran zikloko maskota aukeratuko dute bozketaren bidez.Maskota hau izango da aurrerantzean erabiliko dena kanpaina guztietan.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Orriak, kartulinak eta margoak.
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Bi astetan. Lehenengoan, arratsaldean gelara sartu baino ez hamabost edo hogei minutu erabiliko dira. Edozein irakasle egon daiteke arduradun. Bigarren asteko aukeraketa hogei minututan.
EBALUAZIOA Kainpaina atsegina eta ikasleen gustokoa izan da. Baina eguneroko mintzaeran ez du eraginik izan.
15
IKASLEAK LH/BH
IKASLEAK LH/BH
EKINTZA Euskaraz pausuz pausu ibilaldian zehar
IKASTETXEA San Nikolas Ikastola(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
D eredua
HELBURUA BHn ikasleak euskaraz mintzatzea
NORI ZUZENDUAEredua-maila
D ereduan diharduten BHko ikasleei zuzenduta (Lehen zikloa).
ARDURADUNA IrakasleakNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Aurtengo ibilaldia baliabidetzat hartuz bere norabidea paper zuri haundi batean irudikatu eta pausuz pausu aurrerabidea egin mugaraino iritsi arte.Lehenik norabidea irudikatu Getxoko toki ezaugarrienak bertan jarriz.Ondoren gelan, partaide bakoitzeko kartulinaz egindako kolore ezberdinetako borobilak, euskararen erabileraren arabera, ibilbidean jarriko dira, mugaraino iritsi arte.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ikasgelan, pasabidean.Egunero neurtuko da, arratsaldeko lehen orduko 10 edo 15 minututan.
EBALUAZIOA OHARRAK
(Berezitasunak)
EKINTZA Euskararen historia eta bere egoera soziolinguistikoa Getxon.
IKASTETXEA San Nikolas Ikastola(Ikastetxe mota: Kooperatiba/D eredua
16
IKASLEAK LH/BH
sarea, eredua)
HELBURUA Euskararen egungo egoera DBHko ikasleei ezagutaraztea.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Orokorrean DBHko ikasle orori; irakasleentzat ere oso interesgarria.
ARDURADUNA Euskararen aldeko ikasle taldea eta Euskaraz Biziko arduradunak.
Nork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Goiz batez txalapartak tarteka soinua zabalduz, euskararen historiari buruzko ordu erdiko hitzaldi bat emango du ikastolako irakasle batek. Euskal giro aparta sortzeko asmoz ere, bertsolariek emango diote bukaera goizari...txalapartari...
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ikasle eta irakasle talde bat.Ikastolako gimnasio eta aretoan burutuko dugu. Printzipioz 3 ordu.
EBALUAZIOA
OHARRAK(Berezitasunak)
EKINTZA Santo Tomas eguna (Trukea eta hormirudia)
IKASTETXEA Andra Mari HI Getxo
(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
Publikoa
HELBURUA-Euskaraz trukean aritzeko ahalmena garatu-Santo Tomas eguneko tradizioa zabaldu
Lehen hezkuntza.
17
IKASLEAK LH/BH
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur Hezkuntzako bigarren zikloa.
ARDURADUNA Irakasleria eta ikasleakNork erabaki
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
-Trukeak adierazteko esaldi eta esamoldeekin egindako kartelak ikastetxean zehar kokatu ondoren, ikasgeletan lantzen dira.-Santo Tomas azokari buruzko hormirudi bat 2. eta 3. zikloko klase bakoitzean burutzen da.-Gelaz gela, etxetik ekarritako jostailuekin postu bat osatzen da beste ikasleekin trukea egiteko.-Talde bakoitzak aurretik egindako hormirudia eskegitzen du, zikloka lehiaketa bat antolatzen delarik (lehen zikloko ikasleak epaileak izango dira) .-Azoka egiten den bitartean, patioan, txorizo banaketa gertatzen da.-Saioaren amaieran, lehiaketako irabazleak aldarrikatzen dira, sariak banatu, eta zerriaren zozketa egiten da.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Etxeko jostailuak, liburuak, komikiak, diskak,...Gelan prestatutako gai honi buruzko hormirudia.Postua (trukea egiteko denda) eta hormirudia
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Taldeka kiroldegian eta jolastokian.
EBALUAZIOA Umeen partaidetza eta hormirudia ebaluatuko da.
OHARRAK(Berezitasunak)
Aurten, euroa dela eta, ekintza berezi batzuk antolatuko dira.
TRUKAKETA SAIOAN ERABILTZEKO ESALDIAK
Jakina denez , trukaketa saioa ospatzen dugu gure eskolan urtero Santo Tomas egunean. Eginkizun horri begira, zenbait esaldi bildu dugu, ikasleak trukaketa ari direnean erabilgarri nolabait.
18
Honez gain komenigarri ikusten da hiztegi berezi (jostailuak, bitxikeriak, eskola material txikia,...) aldez aurretik lantzea klasean, azken finean, gauza trukagai gehienak era horretakoak izango baitira.
Nahi duzu nirekin trukatzea?
Truka iezadazu!
Begira ezazu nirea, ea gustatzen zaizun.
Zergatik ez didazu aldatzen?
Zein duzu gustukoen?
Zein da zure gustukoena?
Ados zaude?
Hau beste horren truke, ados?
Hau, horrelako bi horien truke.
Zer nahi duzu horren truke?
Konforme geratu zara?
Berria balitz trukatuko nizuke.
Berria balitz, emango nizuke trukean.
Trukean emango didazu hori?
Gustukoa dut.
Trukatu nahi duzu?
Bai, begiratu nire gauzak.
Nola gustatzen zaidan hor daukazun hori!
A, bai? Zer duzu trukatzeko?
Aldatuko zenidake nik daukadan beste zerbaiten truke?
Ea, erakutsi zer daukazun!
19
Ez dizut trukatuko. Ez duzu ezer nire gustukoa denik.
Zein ondo! Biok geratu gara gustura.
Aldatuko nizuke, baina zurea ez zait gustatzen.
Nirea askoz handiagoa da.
Bai nirea txikia baina askoz politagoa!
Aldatuko nizuke hondatuta ez balego.
Musutruk ez dizut emango, noski!
Horren truke (zenbakia: bat, bi, hiru...) emango dizut (dizkizut). Konforme?
IZENBURUA KILI-KOLOIKASTETXEA Andra Mari H.I. (publikoa)
HELBURUA Gune ezberdinetan euskararen erabilera bultzatzea. Euskal Ihauterietako pertsonaia ospetsu batzuk
ezagutzea.NORI ZUZENDUTA Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei.
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei.
20
IKASLEAK LH
ARDURADUNA Hizkuntza- normalkuntzarako batzordea. Tutoreak.
DESKRIBAPENA
-Ekintza hasi baino aste bat lehenago ikastetxea Inauteriei buruzko argazki, hormirudi, informazio eta apaingarriz atontzen da. - Euskal Inauterietako pertsonaia baten izena asmatu behar dute ikasleek. Horretarako pertsonaia horren irudiaren zatiak eta pistak agertzen dira zazpi egunetan zehar beheko solairuko kortxoan. -Ikastalde bakoitzak erantzuna egunero apuntatu behar du, epea amaitu ostean orri guztiak batuz.-Pertsonaia asmatu dutenen artean, zikloka, zozketa bat eratzen da. Ziklo bakoitzean irabazten duen taldeari, sari gisa, tostadak jaten gonbidatzen zaio.-Ekintza hau modu ezberdinean antolatzen da hirugarren zikloan. Pertsonaia bakarra asmatu beharrean zazpi dira asmatu behar dituztenak, egunero bakoitzari dagokion pista esanguratsu bat agertuz.
MATERIALAArgazkiak, hormirudiak, testu informatiboak...Irudia egiteko: papera, margoak,...Tostadak
ANTOLAKUNTZA
HNP batzordeak zuzendua tutore guztiek hartzen dute parte.Zazpi egunetan pistak agertzen dira.Sarrerako kortxoan kokatzen da irudia (hirugarren zikloaren kasuan, bere solairuan)
EBALUAPEN IRIZPIDEAK
Umeen partaidetza. Haien artean sortutako eztabaidak eta iritzi trukaketetan euskararen erabilera.
OHARRAK
EKINTZAIPUIN BILDUMA
IKASTETXEA GEROA IKASTOLA(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
IKASTETXE PUBLIKOAD EREDUA
HELBURUAGurasoen inplikazioa ikastolako dinamikan
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur Hezkuntzako ikasleei eta euren gurasoei.
ARDURADUNAHAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
21
IKASLEAK LH/BH
Nork erabaki HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Haur Hezkuntzako irakasleok prestaturiko Ipuin herrikoen bilduma : Ipuinak hirihilabetean zehar landu direnen artean aukeratu egiten dira.Testua paper euskarrian eta kaset grabaketak. Ikasmaila bakoitzeko bildumatxo bat prestatu egin da, hiruhilabetero behin- oporraldietan- etxera eramaten dena, gurasoekin batera entzuteko edota irakurtzeko.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Gisa baliabideak: Prestakuntza, irakasleokErabilera, gurasook
CasetaGrabatzeko zintakIpuin herrikoen testuakFotokopiak
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Irakasleok eratutako gidoien grabaketa egiten da. Urtero zenbait grabaketa berrizten da. Hirihilabetero(abenduan, martxoan eta ekainan ) grabaketen kopiak egiten dira.Prozedura bera jarraitzen da ipuin testuekin. Ipuinaren egitura, honelakoa da: Ezker aldean testuan, eskumaldean haurrak koloreztatzeko irudia.Espazioa: Ikastola eta ikasleen etxeak
EBALUAZIOA Oso materiale erabilgarria da. Erabileraren ebaluaketa gurasoen elkarrizketa edota aportazioen bidez egiten da
EKINTZAARGITXOREN ETORRERA
IKASTETXEA GEROA IKASTOLA(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
IKASTETXE PUBLIKOAD EREDUA
HELBURUAIkasleen euskararekiko motibazioa bultzatzea, , panpin euskalduna lotura izanik.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur Hezkuntzako ikasleei
ARDURADUNAHAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
Nork erabaki HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Argitxo ikasturte osorako gelara datorrela, 15 egunetako kanpaina egiten da: Lehenbizi, "Argitxoren etorrera " ipuina kontatu egiten da, girotzeko: Ikasgelan ormirudiak kokatu, Argitxo mugikorra e.a. Ondoren, kanpainari hasiera ematen zaio : Egunero, euskaraz egiten saiatzen badira, Argitxok menditik herrirako bidean- ormirudian - aurrera egiten du. Kanpaina amaitzen da Argitxo herriko ikastolara heltzen denean
-Argitxoren ipuina/k
22
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Argitxoren ipuina ( E. Bizi taldeak eratutakoa ). Kanpainaren ormirudiak ( berton egindakoak ).-Argitxo panpin bana gelako
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Deskribapenean bertan deskribatzen da
EBALUAZIOAIrakaslearen behaketa zuzenaIkasleen auto-ebaluaketa
EKINTZAARGITXO, PANPIN EUSKALDUNA
IKASTETXEA GEROA IKASTOLA(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
IKASTETXE PUBLIKOAD EREDUA
HELBURUAIkasleen euskararekiko motibazioa bultzatzea, eta familia eta iakstolaren arteko hizkuntza lotura indartzea,Argitxo panpin euskalduna lokarria izanik.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur Hezkuntzako ikasleei
ARDURADUNAHAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
Nork erabaki HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Haur Hezkuntzako ikasgela bakoitzan "ARGITXO" izeneko panpin euskalduna dago. Gelan aurrera eramaten diren ekintzetako berri izaten du panpina. Haur euskaldunok- hau da, denok- panpina etxera eramaten dute, txandaka. Panpinak beroeikin egun bat egiten du: azkaldu, jolastu, afaldu, lo egin... Argitxo haurraren etxean dagoenean, etxeko hizkuntza euskara izaten da.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
-Argitxoren ipuina/k
-Argitxo trapuzko panpin bana gelako
-Jarraipen ormirudia
23
(erabilitakoak eta burututakoak)
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Deskribapenean bertan deskribatzen da
EBALUAZIOAIrakaslearen behaketa zuzenaIkasleen auto-ebaluaketaGurasoen iritziak eta aportazioak
24
EKINTZABARNETEGIAK
IKASTETXEA GEROA IKASTOLA(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
IKASTETXE PUBLIKOAD EREDUA
HELBURUAIkasleak eskolakoa ez den euskaldun giroan murgiltzea, eguneroko harreman guztiak euskaraz garatzeko.
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Lehen Hezkuntzako ikasleei
ARDURADUNALEHEN HEZKUNTZAKO TUTOREAK
Nork erabaki ZUZENDARITZA TALDEA
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapena
Lehen Hezkuntzako ikastalde guztiok ( 1.mailatik 6. mailara alegia ) 3 edo 5 egunetako egonaldiak izaten dituzten ingurugiro euskalduneko herrietan dauden barnetegi edota baserri eskoletan.Orokorrean, irailaren azken astean edota urriaren 1. astean burutzen dira egonaldiak.Salbuespena, Girotze Barnetegiak dira, bertotik emandako datetan parte hartu behar baita.
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Barnetegietako programakuntzaBertoko monitoreak eta zerbitzariakIkastaldeen tutoreak, eta beharrezko denean, irakasle laguntzaileakBarnetegiak, egoitzak edot abaserri eskolak
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Ikasturte amaieran, hurrengo kurtso lekuak aukeratu eta programaren hastapenak eratu egiten dira. Kurtsoko gidan informazioa azaltzen da.Irailan, jarduera antolatu, barnetegietako formakuntza jardunaldietan parte hartu hala behar denean eta informazioa zabaldu.Egokitutako datetan ekintza burutu
EBALUAZIOAIrakasleen ebaluazioaIkasleen ebaluazioa
25
EKINTZAEUSKARAZ BIZI KANPAINA TRINKOA.“EUROAREN KANPAINA”
IKASTETXEA GEROA IKASTOLA(Ikastetxe mota: sarea, eredua)
IKASTETXE PUBLIKOAD EREDUA
HELBURUA
NORI ZUZENDUAEredua-maila
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei
ARDURADUNALEHEN HEZKUNTZAKO TUTOREAK
Nork erabaki ZUZENDARITZA TALDEA
DESKRIBAPENAAurrelanak
Ekintzen garapenaProzedurak
Haur eta Lehen Hezkuntzan burutzen diren hamar edo hamabost egunetako lehenengo jarduera trinkoa. Kanpainak irauten duen bitartean, ikasle eta irakasle guztion inplikazioaz euskararen erabilera suspertu eta indartzeko, ikastolako esparru guztietan, euskararen presentzia bermatzen da
Prozedura : 1. saioan:.-Taldean kanpainaren aurkezpena egitea eta materiale amankomuna prestatzea: -Ormirudiak: Txerritxo itxura daukan itzulapikoaren ormirudi bana gelako. Ikasgelako ate aurrean kokatzen dena.Txerritxoa 10 ( eguneko bat) zatitan banatuta dago..- Ikasleak hiru edo lau taldetan banatzea..- Gelako toki ikusgarrian informazioa, itzulapikoaren irudia e.a kokatzen da..-Helburua azaltzen da: euskaraz hitz eginez, euroak irabazten dira, ikasmailaka(egunero 1). Kanpaina bukaerak, lortutako euroak eginkizun amankomunean erabiliko da ( pelikula bat alokatu, irteera bat egin...)
2.-Egunero Ikastetxeko esparru ezberdinetan euskaraz hitzegiteko ohitura landuko da. Ikasleok argi euki behar dute garrantzitsuena euskaraz hitz egiteko ahaleginak egitea dela, bai ikasgelan , jolaslekuetan, jantokian, eta horixe dela baloratu egingo dena: euskararekiko joera eta erabilerarako jarrera.
.- Goizero,.- Arratsaldero, talde bakoitzak euskaraz egin duen , gehiago saiatu behar den... baloratuko du.Talde osoaren balorazioak izan behar du. Ikasleren batek ahalegin nahikorik ez duela egin ikusten bada, taldeak berarekin euskaraz jardutzeko konpromezua hartuko du,
Balorapena beti era positiboan egingo da. Orduan, txerritxoaren irudian euro baten lekua beteko da ( zati bat)
26
BITARTEKOAKGiza baliabideak
Baliabide materialak
(erabilitakoak eta burututakoak)
Kanpainarako ormirudiakIkasgelako itzulapikoaMargoak
ANTOLAKUNTZAIrakasleak,
ikasleak espazioak, denbora
Prestakuntza, irakasleokErabilera, ikasleok
Iraupena: azaroaren 26tik abenduaren 11 arte
Espazioak: Ikastolako esparru guztiak
EBALUAZIOAIrakasleen ebaluazioaIkasleen ebaluazioa
EKINTZA Olentzero Jaia 2001IKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Euskal Herriko ohitura zaharrak mantendu eta zabaldu
ikasleen artean NORI ZUZENDUTA Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eta baita bere
familiei ere.
27
IKASLEAK LH
ARDURADUNA Normalkuntza batzordea eta irakasleria.
AURRETIKOAK
IGErekin harremanetan ipini Olentzero , Gurdia eta txistulariak lortzeko.
Udaletxeari baimena eta Udaltzainen laguntza eskatu, kalejira egiteko.
Irakasleekin batzartu gela bakoitzak zerbait presta dezan.
Askarirako aurre-zerrenda egin erosketak egiteko. Egun horretarako programa eta ordutegia prestatu. Gurasoei banatuko zaien orria prestatu. Ez da jantokirik egongo. Egun horretarako eszenatokia eta apaintzekoak antolatu. Bideo kamara eta argazki makina prest eduki egun
horretarako.
DESKRIBAPENA
Lehenengo orduan ikasleak beraien ikasgelan biltzen dira eta azken entseiua egiten dute.
Ume guztiak, 2 urtekoak izan ezik, jantokian biltzen dira ikuskizuna ikusteko eta parte hartzeko.
Ikuskizuna bukatzen denean, atzeko patioan askaria dago guztientzako.
Goizerdian elkartzen gara beheko patioan kalejira egiteko.
Lehenengo Olentzero gurdian, gero txistulariak eta gero ikasleak (6.,5.,4., 3u,4u,5u,E.E.,1.,2.,3.,2u,eta gurasoak)
Sabino Arana kaletik joan eta etorri. Kalejira eta gero, jantokian elkartzen gara eta Olentzerok
gela bakoitzeko ume bakoitzari opari bat ematen dio. Honekin bukatzen da eguna eta Gabonetako oporrak
hasten dira.
BITARTEKOAK
1.- OLENTZERO Olentzerorentzat:Atorra, abarkak, galtzerdiak, txapela,
gerrikoa, pipa... Eskenatokian ipintzeko: gela bakoitzeko kutxa bat, bere
izena eta zakua, erdian aulki bat. Musika ekipoa eta mikrofonoak, gabonetako zintak.
ANTOLAKUNTZA Batzordea eta irakasleria
TOKIAKalejira: HerritikIkuskizuna eta opari banaketa : JantokianAskaria : Atzeko patioan
EPEAK Gabonetako opor aurreko azken eguna.EBALUAPEN IRIZPIDEAK
Nola bizitzen dute umeek egun hau.
OHARRAK
EKINTZA GABON KANTA TXOSTENA 2001IKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Gabonak heltzen direnean gabon kantak entzuten dira. Guk
urtero kanta batzuk aukeratzen ditugu umeek etxean eduki ditzaten eskura gurasoekin entzuteko.
NORI ZUZENDUTA Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei eta gurasoei.ARDURADUNA BatzordeaAURRETIKOAK
Gabon kantak aukeratu eta CDak lortu. Karatula diseinatu. Zinta kopuru nahikoa erosi.
28
Gurasoei bidaliko diogun eskaera orria prestatu.
DESKRIBAPENA
Gabon kanta batzuk aukeratzen dira , hamar inguru. Abesti bakoitzaren letra idazten da eta guztiekin
liburuxka egiten da. CD bat prestatzen da abesti guztiekin. 100 zinta kopia egiten dira (eskaeraren arabera)
BITARTEKOAK CDak eta zintak.ANTOLAKUNTZAEREMUAK TOKIAEPEAK Gabon aurreko azken asterako prest egon behar dira.EBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
EKINTZAEURO AZOKA
IKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Txanpon berria ezagutu eta inguruko hiztegia landuNORI ZUZENDUTA Eskolako ume guztieiARDURADUNA Bartzordea eta irakasleak
AURRETIKOAK
Gela bakoitzeko ikasleek gozoki mota bat ekarri behar dute.
Salneurri zerrenda egiten da Erabiliko diren txanponak prestatu Gimnasioan mahaiak prestatzen dira.
DESKRIBAPENA
Haur Hezkuntzako ikasleak erosleak izango dira eta irakasle batzuk, postuetan egongo dira gozokiak saltzen.
Lehen Hezkuntzako ikasleak txandaka, bai dendari bai erosleak izango dira.
Umeak postuetara hurbilduko dira eta nahi dutena erosiko dute daukaten diruekin.
MATERIALA Gozokiak Txanponak Mahaiak postuak antolatzeko
ANTOLAKUNTZEREMUAK TOKIA Eskolako GimnasioanEPEAK 2002ko abenduanEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
29
EKINTZA AGATE DEUNAIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Gure ohiturak landu eta ezagutza zabaldu bai ikasleen bai
gurasoen arteanNORI ZUZENDUTA Ikastexeko ikasle eta irakasle guztieiARDURADUNA Batzordea eta irakasleak
AURRETIKOAK Aurreko astean abestia prestatu. Agate Deunari buruz informazioa jaso Gurasoei bidaliko diegun orria prestatu Udaletxera joateko oharra bidali
DESKRIBAPENA
Agate Deunaren aurreko astean zehar, 10:45ean eskolako sarreran elkartzen gara abestia denok elkarrekin egiteko. Lehenengo egunak makilarik gabe.
Agate Deunaren bezperan, goizean Udaletxera goaz abestera, arratsaldean itxita dago eta.
Arratsaldean eskolako patioan ikasleak eta etorri diren gurasoak elkartzen gara eta herrian zehar ibilbideari ekiten diogu .
BITARTEKOAK Argia eta makilakANTOLAKUNTZA Kalejira egiteko horrela irtengo gara:
6. D – 5. D – 4. D – 3 u – 4 u – 5 u – 1. D – 2. D – 3. D –E.EREMUAK Herriko kaleakTOKIAEPEAK Otsailaren 4aEBALUAPEN IRIZPIDEAK
Umeen partaidetza eta gogoa ekintza egiteko
OHARRAK Ahapaldiak abesten ditugunean makilarik ez dugu jotzen hobeto entzuteko.
30
EKINTZATXIKI ZIRKUS + TXOKOLATADA
IKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Giro alai batetan umeen arteko harremanak landu eta
euskara erabili gelatik kanpoNORI ZUZENDUTA Eskolako ikasle guztieiARDURADUNA Batzordea eta irakasleak
AURRETIKOAK
Gai orokor bat aukeratzen da. Ziklo bakoitzak azpi-gai bat prestatzen du Behar den materialaren eskaera orokorra egiten da. Frontoia erabiltzeko baimena Udaletxean eskatzen da
(15 egun aurrerago) Egun horretan jaian egongo den taldea aukeratzen eta
kontratatzen da (urtarrilaren hasieran edo Gabonak baino lehen).
Kalejiran eramateko musika eskatu. Programa orria prestatu. Gurasoei oharra prestatu, jantoki eta autobusa ez dela
egongo esateko. Argazki makina eta bideoa prestatuta eduki(bateriak,
argazki erroiluak, tripodea luzagarriak...) Txokolatea, esnea, bizkotxoak, edalontziak,
eskuoihalak... erosi
DESKRIBAPENA TXIKI ZIRKUS + TXOKOLATADA
Ikasleek aukeratutako mozorroa klasean prestatzen dute, poltsak, papera eta abar erabiliz.
- Haur Hezkuntza : pailazoak - 1. 2. Zikloa : hezitzaileak - 3. Zikloa : magoak Egun berean, klasean mozorrotu. Emandako orduan taldeko argazkia atera. Txokolatea eta bizkotxoak jan Elkartu kalejira egiteko Frontoira joan Frontoian jaia ospatu -Sebastopoleko titiriteroek zirko ekintzak prestatu dituzte: Gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak,
31
Ponpak egiteko tailerra, arkua...
BITARTEKOAK Mozorroak egiteko materiala (poltsak, kartulinak...) Txokolatada egiteko osagarriak Kaletik eramateko musika Kalejira apaintzeko zutoihalak. Erraldoiak
ANTOLAKUNTZA Ikasleak mozorroa janzten dauden bitartean, irakasle batzuk txokolatea sukaldean prestatuko dute, eta gero irakasle guztien artean banatuko dute atzeko patioan.
EREMUAK TOKIA Eskolan eta herriko frontoianEPEAK Inauteri eguneanEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
32
MARTXOAK 20, ASTEAZKENA
11:30 “ MUSIKA EMANALDIA “
IKASLE GUZTIAK
2:30 “ IDAZLEA ESKOLAN “
5. 6. MAILAKO IKASLEAK
2:30 “ANTZERKI LANAK”
4. MAILAKO IKASLEEK ESKEINIKO DIETEHAUR HEZKUNTZA ETA 1. 2. 3. MAILAKO IKASLEEI.
MARTXOAK 21 OSTEGUNA
11:30 “TXIKIEN ASMAKIZUNAK “
HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ESKEINIKO DIETEHAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEI
2:30 “BERTSO IZENA”
IKASLE GUZTIAK
MARTXOAK 22 OSTIRALA
2:30 “ KALEKO JOKUAK “
IKASLE GUZTIAK
EKINTZA MUSIKAZ BLAIIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Gelaz kanpoko ekintzen bidez euskara erabili maila
desberdinetako ikasleen artean.NORI ZUZENDUTA Eskolako ikasle guztiei
33
ARDURADUNA Batzordea eta irakasleak
AURRETIKOAK Egun bakoitzeko programa adostuGimnasioan aulkiak eta atrilak ipini.
DESKRIBAPENA
ASTEAZKENA:11:30 Gimnasioan“MUSIKA EMANALDIA”Rosana, musika andereñoa eta bi lagun,biolina, biola eta gitarra joko dute. Lau obra izango dira:”Si yo fuera rico”,”El Principe de Egipto”,”El Golpe”, “Melodia de Europa”
Entzunaldi ondoren, ume guztiei orri bat emango diegu eta beraiei gehien gustatu zaien musikari buruzko irudi bat egingo dute. Bitartean Rosana eta bere lagunak berriro joko dute.
MATERIALA Margoak eta orriakANTOLAKUNTZEREMUAK TOKIA GimnasioanEPEAK Martxoaren 20an, asteazkenaEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
EKINTZA IDAZLEA ESKOLANIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Gelaz kanpoko ekintzen bidez euskara erabili maila
desberdinetako ikasleen artean.NORI ZUZENDUTA 5. eta 6. mailako ikasleakARDURADUNA Batzordea eta tutorea
AURRETIKOAK
Euskal Idazleen Elkarteari eskaera egin.Aukeratua izan den liburua irakurriLiburua irakurri ondoren laburpena eginIdazleari buruzko informazioa interneten begiratu.Idazleari egingo dizkioten galderak prestatu.
DESKRIBAPENA ASTEAZKENA 202:30 Liburutegian“IDAZLEA ESKOLAN”
34
Harrera egiten diogu Aitor Arana idazleari.Liburutegian gaude eta Aitor Aranak bere aurkezpena egiten du.Gero ikasleek prestatutako galderak egiten dizkiote.Bukaeran Aitorrek umeei liburuan agurra idazten die.
MATERIALA Liburua eta galderakANTOLAKUNTZEREMUAK TOKIA LiburutegiaEPEAK Martxoaren 20an, asteazkenaEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
AITOR ARANA
Arratsaldeko 2:30etan idazlea eskolara heldu zen. Liburutegian 5. eta 6. mailako neska mutilak elkartu ginen. Hasteko Aitorrek bere bizitzari buruzko azalpen batzuk eman zizkigun.
Aitor Legazpin 1963 urtean jaio zen. Herrian mutil taldeak osatzen zituzten jolasteko eta bera zen bere taldeko buruzagia. Bere taldekoak beti abentura baten barruan ibiltzen ziren, Aitorrek asmatutakoak.
Eskolan, berak dio, ez zela oso ikasle ona, beti bere munduan zegoelako eta irakasleek ez zekiten zer egin berarekin.
Oñatin, frantziskotarren ikastetxean bi urte eman zituen ikasten eta handik Urrestillara Azpeititik hurbil, joan ziren bizitzera.
Gaur egun urtean gutxienez bi liburu idazten ditu . Lehenengoa 18 urte zituenean idatzi zuen. Bere andereñoa zenarengana joan zen erakustera eta andereñoa harrituta gelditu zen.
Gazte literatura, nagusientzako istorioak, gramatikak, hiztegiak... denetarikoa idazten du idazle honek.
Bere bizitzari buruz hitz egin ondoren ikasleek galderak egin zizkioten eta arratsaldea berehala joan zitzaigun.
35
EKINTZA ANTZERKI LANAKIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Gelaz kanpoko ekintzen bidez euskara erabili maila
desberdinetako ikasleen artean.NORI ZUZENDUTA Haur Hezkuntza, 1. 2. 3. 4. mailako ikasleakARDURADUNA Batzordea eta tutorea
AURRETIKOAK Egun bakoitzeko programa adostuMusika gelan eszenatokia apaindu.
DESKRIBAPENA
ASTEAZKENA 202:30 Musika Gela“ANTZERKI LANA”4. mailako ikasleek 2 antzerki lan prestatu dituzte ikasleen aurrean antzezteko“ ...” eta “...”Lanak ikusi ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleei orri bat emango diegu. Hor ipini behar dute antzerkiaren izena eta irudia. Orriak prestaturik daude horretarako.
BITARTEKOAK Margoak eta prestatutako orriakANTOLAKUNTZA Emanaldia bi aldiz errepikatuko da talde txikiak egiteko:
Lehen Hezkuntza eta gero Haur Hezkuntza.EREMUAK TOKIA Musika GelaEPEAK Martxoaren 20an, asteazkenaEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
EKINTZA BERTSO IZENAIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. Berango
36
HELBURUA Gelaz kanpoko ekintzen bidez euskara erabili maila desberdinetako ikasleen artean.
NORI ZUZENDUTA Eskolako ikasle guztieiARDURADUNA Batzordea eta irakasleakAURRETIKOAK Orri berezi bat prestatu bertsoa idazteko
DESKRIBAPENA
OSTEGUNA 212:30 Gelatan“BERTSO IZENA”Ume bakoitzak bertso bat egin behar du, eta bertso horretan bere izena agertu behar da.Gero bertsoa orri prestatuetan idatziko dute eta orria apainduko dute.Lana bukatuta dagoenean, pasabideetan ipiniko dira. Egun batzuk pasa eta gero, bertso guztiak bilduko dira eta liburuxka bat egingo da.
BITARTEKOAK Margoak eta orriakANTOLAKUNTZAEREMUAK TOKIA GeletanEPEAK Martxoaren 21an, ostegunaEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
EKINTZA UDABERRIKO EGUNAKIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Gelaz kanpoko ekintzen bidez euskara erabili maila
desberdinetako ikasleen artean.NORI ZUZENDUTA Eskolako ikasle guztieiARDURADUNA Batzordea eta irakasleak
AURRETIKOAK Jokoak egiteko material guztia prestatu: sokak, txingak ,txokorrak, aulkiak, zakuak, klarionak. Gimnasioan musika ipini. Gozokiak prestatu guztiei banatzeko.
DESKRIBAPENA OSTIRALA 222:30 PATIOAN“JOKUAK KALEANHaur Hezkuntza:- Bi talde osatuko dute.- Beheko patioan egongo dira- Sokatira, txokor bilketa, aulkien jolasa eta egingo dute.- Talde bakoitzak 15 minutu egongo da joko bakoitzean eta gero aldatuko da.
Lehen Hezkuntza:- Maila bakoitza talde bat izango da.- Goiko patioa lau zatitan banatuko da eta bakoitzean joku
37
bat egongo da: txingak, sokatira, txokor bilketa eta zaku lasterketa.- Talde bakoitza 15 minutu egongo da joko bakoitzean eta gero aldaketa egingo da.ASTE KULTURALA - 7Denok elkarrekin:- Azken 15 minutuetan elkartuko gara ikasle guztiok beheko patioan, musika ipiniko da eta gozokiak banatuko dira.
BITARTEKOAK Txingak, sokak, zakuak, txokorrak, aulkiak, klarionak, gozokiak, musika CDak
ANTOLAKUNTZA Tutore bakoitza bere taldearekin egongo da joko guztietan.Irakasle espezifikoak, bakoitza joko baten denbora guztia antolatzen mantenduko da.
EREMUAK TOKIA PatioanEPEAK Martxoaren 22an, ostiralaEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
JOKUAK KALEAN
HAUR HEZKUNTZA
TXOKOR BILKETA AULKIEN JOLASA
SOKA TIRA
LEHEN HEZKUNTZA
TXOKOR BILKETA SAKU LASTERKETA
SOLA TIRA TXINGAK
38
EKINTZAZORIONAK ZURI
IKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUANORI ZUZENDUTA Haur Hezkuntzako ikasleeiARDURADUNA Batzordea eta tutorea
AURRETIKOAKIkasle guztien jaiotze data bilduTxartelaren eredua prestatuIkasle bakoitzaren argazkia eskaneatu.
DESKRIBAPENA
Umearen urtebetetzea denean, txartel bat egiten da. Horretan bere argazkia, irudia eta bertso bat agertzen da eta klasean antolatzen den urtebetetze ospakizunaren barruan ematen zaio.
MATERIALA Umearen argazkia, irudi-diseinua.ANTOLAKUNTZEREMUAK TOKIA GelanEPEAK Urte osoan zeharEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
EKINTZA ON EGIN ¡!!IKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Menua atean idatzita daukate irakur dezaten eta hiztegi
berezia ezagutu dezaten.NORI ZUZENDUTA Eskolako ikasle guztieiARDURADUNA Batzordea
39
AURRETIKOAK Hilabete bakoitzaren izena prestatu orri apaindu baten. Egun bakoitzeko menua orri batean idatzi, letra larriz.
DESKRIBAPENA
Orriak egiteko Word Art erabiltzen da eta hegal desberdin bat ipintzen da hilabete bakoitzean.
Hilabete bakoitzean bere izena kortxoan kokatzen da. Goizean eguneroko menuaren orria aldatzen da.
BITARTEKOAK Hilabeteko eta menu orriakANTOLAKUNTZAEREMUAK TOKIA Jantokiko sarreranEPEAK Urtean zeharEBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
40
41
EKINTZA LEMA BATEN BILAIKASTETXEA Sto. Domingo Guzman L.H.I. BerangoHELBURUA Umeen artean euskarari buruzko lema berriak ateraNORI ZUZENDUTA Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiakARDURADUNA Batzordea eta Tutoreak
AURRETIKOAKOrri bat prestatu etxera eramateko.Etxean, etxekoekin lema berri bat prestatuko dute.
DESKRIBAPENA
Aukeratutako egunean, klasean eta emandako orrian ume bakoitzak lema berria idatziko eta apainduko du.Klase bakoitzak aukeratuko du bere gelako politena.Lema guztiak sarreran ipiniko dira eta gelako aukeratua markatuko da.Arratsaldean, ume bakoitzak gehien gustatu zaion lema aukeratuko du.
BITARTEKOAK Prestatutako orriakANTOLAKUNTZAEREMUAK TOKIA Eskolako sarrera erabiliko da lemak ipintzeko.EPEAK Abendua: euskara eguna.EBALUAPEN IRIZPIDEAKOHARRAK
42