15
Uxola Sariak 2015 Etorkizuneko hitz j ostunak T olosako Udalak urtero antolatzen duen Uxola Sariak baditu 2015eko olerki eta hizlau lanetako irabazleak. Agustin Amiano, Eneritz Iraola, Irati Zaldua eta Karlos L inazasorok izan dute aurtengo lan guztiak irakurri eta sarituak aukeratzeko ardura.

Uxola Sariak 2015

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

Etorkizuneko hitz jostunak Tolosako Udalak urtero antolatzen duen Uxola Sariak baditu 2015eko olerki eta hizlau lanetako irabazleak. Agustin Amiano,

Eneritz Iraola, Irati Zaldua eta Karlos Linazasorok izan dute aurtengo lan guztiak irakurri eta sarituak aukeratzeko ardura.

Page 2: Uxola Sariak 2015

Irati Zaldua ari da egun Tolosako Errota Haur Liburutegiko arduradun lanetan. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Fantasiaz horniturikoapaletatik haratago

Hiru solairu dituzte Tolosakohaur eta gazteek euren irudi-mena hegan jartzen lagun-

tzeko. Aranburu jauregiaren atzeal-dean, Errotan kokaturik dago haur li-burutegia.

Irati Zalduak, udal liburutegikolangileak, haur eta gazteei zuzendu-riko gunearen bisitaldi gidatua pro-posatu du. Irakurleak, sartu eta le-hen solairuan 0 urtetik hasi eta 7urte bitarteko kultur eskaintza topa-tuko du:liburuak, aldizkariak, he-meroteka txikia, berritasunak, gura-soen txokoa, Bularretik Mintzora gu-nea, jatorrizko bertsioaren txokoa...

Beheko solairua 8-16 urte bitarte-ko neska-mutilei zuzendurikoa daberriz. Bertan, gaika sailkatutako li-teratura lanez gain, eskolarako la-gungarriak izan daitezkeen bestela-ko liburuak ere badaude. Baina IratiZalduak, zehaztutakoaren arabera,gune horretako arrakastarik handie-na dvd, pelikula edota ordenagailujokoen harpidetzak du. Hor bertan,ordenagailuak ere badaude gazte-txoentzat erabilgarri.

Eta goiko solairuan azkenik komi-kitekarekin batera ipuin kontake-tak, ikastaroak zein bestelako eki-taldiak antolatzeko aretoa dago.

Tolosako haur eta gazteak eskain-tza honen jakitun dira. Datuek ho-rrela baieztatzen dute;2014. urte-an 29.887 bisitari jaso zituen Tolo-sako Haur Liburutegiak eta 23.008dokumentu eraman ziren maile-guan. Egun, 3.684 bazkidek dute li-burutegiaren txartela. Eta berriak ja-sotzeko beti dituzte ateak irekita.Txartela momentuan bertan jaso-tzen du erabiltzaile berriak, doane-koa da eta gurasoen sinadura beharda.

Aparteko eskaintza

Fantasiaz hornituriko apaletaz hara-tago, haur liburutegiak eskaintzaberezia izaten du urtean zehar. Esa-terako, urrian hasi eta apirila bitar-tean, hilean behin, ipuin kontaketakizaten dira. Miriam Mendoza 3-7urte bitarteko haurrei zuzentzen da.« Arrakasta handia» duen ekimenadela azpimarratu du Irati Zalduak.« Oso egokia gurasoentzat, ipuinaknola kontatu ikasten baitute» , gaine-ratu du.

Urtean zehar, bada bestelako eki-mena Tolosako ikastetxe guztiekbere gain hartzen dutena:Motxila

Ekintza. Gela bakoitzeko ikasle ba-tek motxilaren ardura du bere gain,liburutegira joan, liburu bat aukera-tu, irakurri eta gelan landu ondoren,motxilaren lekukoa beste bati pasa-tzen dio. « Oso ondo funtzionatzenduen ekimena da eta irakurzaleta-suna bultzatzen laguntzen du» ,esan du Zalduak.

Uda liburu artean

Uda garai berezia dela probesturikTolosako Haur eta Gazte Liburute-giak bere eskaintza ere egokitu egi-ten du. Batetik, ordutegia aldatu egi-ten da. Urtean zehar 17:00-20:00bitartekoa dena, ikasleen oporral-diekin batera 10:00-13:00 bihur-tzen da.

Bestetik, Biblioporrak deiturikoekimena ere martxan jartzen da. Li-burutegiak 0-16 urte bitarteko libu-ru aukeratuez osaturiko bost zerren-da kaleratzen ditu « berritasunak,pil-pilean daudenak, kalitatezko ira-kurketak» bilduz. « Zerrenda hauenhelburua azken finean, ume eta gaz-teek gozamenagatik irakurtzea da.Inposatutako irakurketak izangabe» , azaldu du liburutegiko langi-leak.

Eta azkenik, uda oro bezala, Usa-bal kiroldegian ere udako liburute-

Tolosako Haur Liburutegiak « irakurzaletasuna bultzatzen laguntzen» duelazalantzarik ez du Irati Zaldua arduradunak. Bere esanetan gainera, haur eta

gazteek « gozamenagatik» irakurtzea lortzeko lan egin behar du.

Uxola Sariak 2015

�II Tolosaldeko Ataria

LEHEN HEZKUNTZAKO3. ETA 4. MAILAK

H izlaua

1. Leire Salaberria Zubiri, Pertsona izan nahi zuen hezurdura(Samaniego ikastetxea).2. Mayra Azcolain De Jesus, Leize iluna baino haratago(Laskorain ikastola)3. Peru Ezeiza Lizarra, Buru zuri (Laskorain ikastola).

O lerkia

1. Irati Urdanpilleta Jauregi, Liburuen zentzumenak(Samaniego ikastetxea).2. Leire Salaberria Zubiri, Basoa (Samaniego ikastetxea).3. Aritz Mendizabal Zubeldia,Iratiko pagoa (Laskorain ikastola).

LEHEN HEZKUNTZAKO5. ETA 6. MAILAK

H izlaua

1. Nahia Dravasa Arsuaga, Arkatz biziduna (Hirukide ikastetxea).2. Josu Izagirre Imaz, I. Gerra Mundiala (Uzturpe ikastola)3. Pau Ortiz Roca,Fede eta zazpigarren kontinentea(Laskorain ikastola).

DBH-KO 1. ETA 2. MAILAK

H izlaua

1. Nadin Hussein Hernandez, Aske gunea (Laskorain ikastola).2. Nora Cecile Rosel Zaballos, Bi munduen arteko lakua (Orixe. B.H.I.).3. Iratxe Jauregi Urkola, Bakardadea (Laskorain ikastola).

O lerkia

3. Irene Plazaola Iguaran, Beldurra (Laskorain ikastola).

DBH-KO 3. ETA 4. MAILAK

H izlaua

1. Leire Iruretagoiena Goikoetxea,Makuluak (Laskorain ikastola). 2.Irati Aira Rodas,Nire gerlari maitea (Orixe. B.H.I.).3. Leire Aranalde Fernandez, India (Orixe. B.H.I.).

O lerkia

1. Maitane Iruiñ Luluaga, Bizitzaren bidea(Laskorain ikastola). 2. Nahia Esnaola Barriola, Zoroaren atsekabea (Orixe. B.H.I.).3. Irene Etxarri Sarasua, Bizitzak emandako gezurra (Hirukide ikastetxea).

2015eko sarituak

0-16 urte bitarteko eskaintza du haur liburutegiak. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

gia martxan jartzea aurreikusirik duaurten ere Tolosako Haur Liburute-giak. Usabalen bertan, liburuez, gi-dez, aldizkariez osaturiko bildumajarriko du erabiltzaileen eskura, ai-sialdi momentu horietan irakurzale-tasuna bultzatzen laguntzeko etabaita erabiltzaile berriak eskuratze-

ko. Honako zerbitzua uztaila etaabuztuko hiletan egongo da mar-txan, astelehenetik larunbatera bi-tartean.

Aukera ugari beraz, Tolosako haureta gazteei zabaltzen zaizkienak ira-kurtzea gozamena dela senti deza-ten.

Page 3: Uxola Sariak 2015

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: hizlaua

Burezur, Ameriketako zientziamuseoan bizi zen giza-hezur-dura bat zen . Beti geldi ego-

tearekin aspertuta zegoen. Egunerojende pila bat pasatzen zen bere au-rretik baina inor gutxi gelditzen zenberari begira. Oso egoskorra zen,eta egun batean pertsona izan nahizuela bururatu zitzaion. Behin, aztiitxura zuen gizon misteriotsu bat in-guratu zitzaion eta bat-batean naba-ritu zuen ahoa mugitu eta hitz eginzezakeela. Berehala ekin zion bereegoera kontatzeari. Gizon misterio-tsuak errukiturik laguntza emangoziola esan zion eta hurrengo egune-an ikusiko zirela esan ondoren mu-seotik irten zen.

Gau horretan lorik ere ez zuenegin Burezurrek, oso urduri zegoeneta egunsentia iristeko irrikaz. Goi-zeko bederatziak ziren museokoatezainak sarrerako atea ireki zue-nean. Ordurako gizon misteriotsuaatean zegoen motxila handi bat biz-karrean zuela. Presaka-presakamuseoan sartu eta Burezur zegoengelara joan zen. Kontu handiz Bure-zur motxilan sartu eta museotik ir-ten zen.

Leire Salaberria Zubiri • 1. saria

‘Pertsona izan nahi zuen hezurdura’- Nora goaz? -Galdetu zion Bure-

zurrek.- Lasai egon eta ez hitzik egin.

Gero esango dizut – Erantzun ziongizon misteriotsuak.

Isil-isilik denbora batez motxila-ren barruko iluntasunean ibili ondo-ren argitasuna nabaritu zuen. Motxi-laren kremailera norbaitek ireki zue-la konturatu zen. Gizonmisteriotsuak motxilatik atera zuenkontu handiz eta zutik jarri ondorenhorrela esan zion:

- Aurrean duzun gaztelu horretanerrege bat bizi da bere alabarekineta berak agindutako frogak burutubeharko dituzu pertsona bihurtunahi baduzu. Hemen duzun ezpatahonek lagunduko dizu. Har ezazu le-poko hau ere eta erabili behar duzu-nean.

- Eta ez badut lortzen etorriko alzara nire bila? - Galdetu zion Burezu-rrek.

- Ez! Nik egin dut egin beharrekoa.Aio eta zorte on! – Erantzun zion gi-zon misteriotsuak.

Burezur gaztelura inguratu zeneta berehala ate aurrean bi txakuritsusi ikusi zituen, goseturik eta

amorraturik ziruditen. Hezur usainanabaritu zutenean zaunkaka hasi zi-ren. Txakurrak itsusiak eta nazkaga-rriak ziren. Ezpata hartu eta saiatuzen ziztada batzuk egiten, baina ezzuen izutzerik lortu. Orduan lurretikharri bat hartu eta txakur bati botazion. Txakurra lurrera ziplo erorizen. Beste txakurrarekin berdinaegin zuen eta gaztelura sartu zen.Gaztelua handia eta polita zen; osoilun zegoen. Zaharra ematen zuenbaina irudi politak zeuden pareteta-tik zintzilika. Gela handi batean sar-tu zenean erregea etorri zitzaion etahonela esan zion :

- Zer nahi duzu?- Pertsona izan nahi dut errege

jauna. - Erantzun zion . - Froga asko pasa beharko dituzu-

jarraitu zuen erregeak-eta arrisku-tsuak dira. Prest zaudela uste duzu?

- Bai jauna, prest nago- Ederki, has gaitezen orduan.Horrela, erregea egin beharreko

frogak esaten hasi zen eta baita ba-nan-banan ere Burezur froga guz-tiak egiten: burdin bati eutsita bimendi lotzen zituen soka baten gai-netik joan, gaztelu ondoan zegoen

hiru mila metroko altuera zuen men-di batera igo hankak elkar lotuta,gazteluko soldaduekin borrokatu…Burezurrek agindutako froga guz-tiak burutu zituen eta pixkana gizakiitxura hartzen joan zen. Baina Bure-zur triste sentitzen zen, ispiluan be-giratu eta gizaki ikusten bazen erezerbaiten falta nabari zuen, izan erebihotza falta zuen.

Erregeari ere kontatu zion zer ger-tatzen zitzaion eta erantzun zion:

- Nik horretan ezin dizut lagundu,zuk asmatu beharko duzu azken fro-ga eta aste bat duzu hori lortzeko.

Hori entzun ondoren Burezur ba-sorantz abiatu zen noraezean. Ba-soan zihoala ume baten oihuak en-tzun zituen laguntza eske eta ingu-ratu zenean haur bat ikusi zuenerrekan ia itoan. Uretara jauzi egineta umea atera zuen. Bigarren egu-nean artzain bati ilunabarrean sa-kabanatuta zituen ardiak biltzen la-gundu zion eta ederki eskertu zion.Hirugarren egunean hegoa apurtutazeukan txori bati lagundu zion he-gan jarrai zezan. Laugarren egune-an desberdin sentitzen zen, poza,parra egiteko gogoa… Zoriontsu

sentitzen zen. Saltoka eta oihukahasi zen eta erregeari kontatzerajoan zen. Erregea oso pozik jarri zeneta elkar besarkatu ziren. Burezu-rrek esker ona adierazteko gizonmisteriotsuak emandako lepokoaoparitu zion erregeari eta agurtu on-doren bere bidea jarraitu zuen.

Handik aurrera Burezur herrialdeaskotara joan eta jende asko ezagu-tu zuen. Burezur zoriontsu bizi izanzen.

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria III

Page 4: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�IV Tolosaldeko Ataria

Bazen behin, gnomo familiabat. Fantasi basoan bizi zireneta hauek osatzen zuten

familia: Ama, aita eta hiru seme-ala-bak; Lala, zaharrena; Lula, erdikoaeta Elfi, gazteena.

Egun batean, Elfik hau esan zienbere aita eta amari:

-Aita, ama, leize iluna baino hara-go joan nahi dut!

-Elfi, maitea, leize iluna oso arris-kutsua da-esan zion amak.

-Amak arrazoia du Elfi, leize ilunaoso arriskutsua da eta harago joa-tea askoz ere

arriskutsuagoa - esan zuen aitak.-Elfi, zu oso umea zara. Nik eta

Lulak asko itxaron genuen leizetikharago joateko, 16 urte bete arte ezziguten baimena eman aita etaamak-esan zuen Lalak.

-Baina nik joan nahi dut! Nahikohandia naiz! - esan zuen Elfik negarmalkoei eutsi ezinik.

-Aita, ama, esango diot Elfiri zergertatzen den? - esan zuen goibelLulak.

-Bai - esan zuten biak batera.-Niri esan zer? - galdetu zuen

Elfik.-Elfi, azken aldi honetan, oso

gauza arraroak gertatzen ari diraleize inguruan: otso-gizonak azaldudira, sirenak uretako sorgin gaiztoe-tan bihurtu dira, arrosa guztiakusteldu... Eta Basajaun eta Basan-dreak misio bat egin behar dugulaesan digute; Erromako zubiarenharria berreskuratu! Faier magomaltzurrak lapurtu du eta bere gaz-teluan dago gordeta. Fantasi baso-ko tenplu sakratura eraman behardugu, bestela laster leize ilunabaino harago dauden munstroak

Mayra Azcolain De Jesus • 2. saria

‘Leize iluna baino haratago’Fantasi basora sartuko dira etahondamendia ekarriko dute gurebasora!-esan zuen Lulak.

-Nik zuekin joan nahi dut misiohorretara!-esan zuen ilusioz beterik.

-Ez,ezin duzu misio hau egin! Osoarriskutsua da, hobe da gu laurokjoatea-esan zuen aitak.

-Elfi, bihar etxean bakarrik geldi-tuko zara. Aitak eta nik prestatutautziko dizugu

gosaria, bale? - esan zuen amak.-Bale...- esan zuen Elfik buruma-

kur.Elfik ez zirudien oso triste eta

hauxe pentsatu zuen: « Biharamune-an, Lularen motxilan sartuko naizeta leize iluna baino harago gaude-nean aterako naiz! Plan bikaina da,ez dute ezer susmatuko!» .

Goizean, Elfi azkar-azkar Lularenmotxilan sartu zen etxeko laurokesnatu, gosaldu, jaka jarri, motxilagainean jarri eta etxetik atera ziren.Asko ibili ondoren, leize ilunera iritsiziren eta sartu bezain laster hauxeesan zuen amak:

-Elfi gaixoa, ilusio handia zuenmisio hau betetzeko.

-Arrazoi duzu, baina ezin dugugure semearen bizia arriskuan jarri,etxean hobeto dago-esan zuenaitak.

Elfi Lularen motxilatik atera etadenak zur eta lur geratu ziren:

-Elfi!-esan zuten denak liluraturik.-Elfi zer egiten duzu hemen?-gal-

detu zion aitak haserre bizian.-Hori da, zer egiten duzu?-galdetu

zion amak.-Ba...Emmm...- esan zuen Elfik.-Ea ba, esan zergatik etorri

zaren!-esan zuen aitak.Orduan, Elfik dena kontatu zien:

ezin izan zuela jasan misio horiburutzeko irrika eta ondorioz, Lula-ren motxi lan sar tzea bururatuzitzaiola leize iluna baino haragozeudenean ateratzeko.

Gero, hau esan zuen amak:-Bueno, orain ezin dugu Elfi etxe-

ra bakarrik joaten utzi, orduan,gurekin joan beharko du misioaburutzera.

-Beno ba, ezin dugu denborarikgaldu-esan zuen aitak.

Bostak ibiltzen jarraitu zuten eta8 ordu pasa ondoren, Elfik hau esanzien bere aita eta amari:

-Aita, ama, norbait atzetik jarrai-ka dugula iruditzen zait.

-Nondik?-galdetu zuen aitak. -Hortik-esan zuen Elfik zuhaixka

batzuk seinalatuz.Bat-batean, otso-gizon bat agertu

zen eta bostak jaten saiatu zen,baina aitak eskopeta atera, dardolasaigarri bat bota piztiaren ipurdiraeta lo geratu zen.

-Goazen hemendik otso-gizonaesnatu baino lehen-esan zuen aitakisilean.

Denak azkar-azkar joan ziren etaibili eta ibili eta gero gaztelu batenaurrean agertu ziren.

Aitak hau esan zuen:-Faier mago maltzurraren gazte-

luaren aurrean gaude. Hemenbarruan dago Erromako zubiarenharria, gazteluko sala sekretuan,suzko ateari begira. Hau da plana:Faier magoa lotan dagoenean isil-isilean hartuko diogu patrikatiksuzko atearen giltzak. Zer iruditzenzaizue?

-Ederto aita! Oso plan bikaina!-esan zuten denak irribarretsu.

Orduan, gazteluko atea isil-isile-

an ireki eta gaztelu barrura sartuziren. Azkar-azkar, Faier mago mal-tzurraren logelara sartu eta giltzakkendu zizkien, baina Elfik Fenix batikusi zuen Faierren logelan eta aita-ri hau esan zion:

-Aita, Fenix hori askatu eginbehar dugu. Faier magoak atxilotuegin du kaiola triste horretan. Aska-tu ahal dezakegu?

-Bai.-esan zuen aitak.Orduan, Fenixa askatu zuten eta

hau esan zien Fenixak:-Eskerrik asko kartzela maltzur

eta triste honetatik askatzeagatik.Zuek niri lagundu egin didazuenez,trukean nik zuei lagunduko dizuet.

-Lagunduko al diguzu gure planaburutzen, mesedez? Erromakozubiaren harria berreskuratu nahidugu baina horretarako suzko ateaireki behar dugu-esan zuen Elfik.

-Noski baietz!-esan zuen Fenixak.Baina, orduan, Faier mago mal-

tzurra esnatu egin zen eta hau esanzuen:

-Fenix traidorea! Nik ondo zainduzaitut eta honela ordaintzen dida-zu? Akabatu egingo zaituztet, bai zueta bai zure lagun berriek!!

-Azkar! Jar zaitezte denak niregainean eta hegan joango garasuzko atera!-esan zuen Fenixak.

Denak Fenixaren gainean jarriziren eta Fenixa hegan hasi zen.Oso bizkor egiten zuen hegan etaziztu bizian iritsi ziren suzko atera.Aitak atea ireki eta Erromako zubia-ren harria hartu zuen. Jarraian,gelako leiho batetik atera ziren Feni-xaren gainean eta leize iluna pasaeta basora sartu ziren. Baso erdirasartu eta tenplu hura ikusi zuteneanzur eta lur geratu ziren seiak. Oso

handia eta ikusgarria zen tenplua.Fenixak tenpluko sarreran utzizuten eta hegan joan zen hau esa-nez:

-Zorte on!-Baita zuk ere!-esan zuten bos-

tak.Denak ziztu bizian sartu ziren ten-

plu barrura eta han ikusi zutenBasajaun eta Basanderea beraienzain:

-Ezin dut sinetsi! Harria berresku-ratu duzue! Bejondeizuela-esanzuten biak.

Aitak Basajaunari eman zionharria eta honek erdiko zulotxoanjarri zuen. Bat-batean, harria dizdiraegiten hasi zen. Erromako zubiarenkoloreak ziren! Denak liluraturik gel-ditu ziren eta Elfik hau esan zuen:

-Begira! Arrosak hazten hasi diraeta uretako sorginak sirenetanbihurtu dira eta otso-gizonak otsoarruntetan!

Handik aurrera, Fantasi basoabakean eta pozez geratu zen.

Hala hala bazan eta ez bazan, sardadila kalabazan eta atera dadilaFantasi basoan!

Page 5: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria V

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: olerkia

‘Liburuenzentzumenak’

LiburuaHizkiz eta marrazkiz betetako zakua… irudimenaren era-

kuslehioaLiburua

Hitzen hots nabarmena… hizkien orkestraLiburua

Zuhaitzen usain freskoa… basoetako altxorraLiburua

Gozo, garratz, gazi, mingots… zaporeen etxeaLiburua

Leun, zimur, latz… ukimenaren jolasaLiburua

Alaitasun, samin, poz… sentimentuen erreinua.

Irati Urdampilleta Jauregi • 1. saria

‘Basoa’

Hosto, lore eta belarrez betetako kolorezko arbasoa.

Haizearen hots lasaiarekin erlaxatzekogela gozoa.

Perretxiko ederrak dastatzeko sukalde kuriosoa.

Goroldio goxo eta enbor lodiz betetako hiri erosoa.

BASOA… Babesten gaituen altzoa.

Leire Salaberria Zubiri • 2. saria

‘Iratikopagoa’

Mendian lasaizaude pagoa

urtetan hazitakoaltxor sendoa

lur azpian dituzuzure zangoaknongoa zara,

hemengoa ala hangoa?nik zure itzalpean

egoteko daukat gogoa.

Aritz Mendizabal Zubeldia • 3. saria

Aspaldi- aspaldi, Indioak men-dietan bizi ziren garaian...Udara zen.

Harrizko mendi handi baten ma-galean, laku dizdiratsu eta gardenbat aurkitzen zen. Honen alboan in-diarren kanpamentu bat kokatutazegoen. Bertan, Peru izeneko zortziurteko ile beltza zuen mutiko bizkoreta indartsu bat bizi zen.

Honi natura eta eskalada ikaraga-rri gustatzen zitzaizkion.

Egun batean, harrizko mendi han-dia eskalatzera joan zen. Goruntzzihoala, goitik harriak erortzen hasiziren. Peru erdibidean harrapatutageratu zen.

Halako batean, arrano buru-zuri

Peru Ezeiza Lizarra • 3. saria

‘Buri zuri’ handi bat bere gainetik airean buel-taka hasi zen.Peru beldurturik zego-en. Bat - batean, arranoa bere gaine-ra abiatu eta atzaparrekin Peru har-tu eta airean bere kabira eramanzuen.

Kabia, arkaitz zulo batetan zego-en. Bertan bi arrano kume zeuden.Arrano ama, eizatzera joan zen.

Peru urduri geratu zen.Bat - batean arrano kume bat zau-

riturik zegoela ohartu zen. Peruk le-potik zintzilika, bere aitonak eman-dako sendabelar poltsa zuen.Hauek, arrano kumea sendatzekoerabili zituen.

Arrano ama etorri zenean, Perukbere kumea sendatu zuela kontura-tu zen. Arranoak Peru herrixkaraeraman zuen.

Herriko jendea harriturik geratuzen. Sekulan ez baitzuten ikusi hala-

ko arrano buru- zuri handirik. Ederrazen benetan!

Handik aurrera, Peru eta arranoalagunak izan ziren. Egunero elkarre-kin egoten ziren.

Bere aitonak egurrean landutakoarrano aurpegidun tiratxinas batoparitu zion.

Herritarrek Peruri, Buru zuri dei-tzen zioten.

Eta hala bazan edo ez bazan…

Page 6: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�VI Tolosaldeko Ataria

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila: hizlaua

Kaixo, ni arkatz bat naiz, zori-gaitzeko arkatz bat. Ez daki-zu ondo nire jabeak zein gaiz-

ki jokatzen duen nirekin, punta eteneta behin eta berriz ateratzen dit,lurrera botatzen nau, ahora sartzennau bere baba zikinen artean, galduegiten nau eta markaz beteta uzten

Nahia Dravasa Arsuaga• 1. saria

‘Arkatz biziduna’nau. Egun batean ia-ia erditik pus-katu ninduen.

Umeak jaiotzen direnean txikiakdira, eta urteekin hazi egiten dira.Ni berriz justu alderantziz, jaio nin-tzenean 16 zm nituen, urte batekin12 zm, bi urterekin 8 zm nituen, etaorain hiru urterekin 4 zm besterik

ez, martxa honetan hauts bihurtukonaiz.

Egun batean nire jabeak arkatzberri bat erosi zuen. Handia, polita,loreduna eta koloretsua zen, etabaztertu egin ninduen kutxa batekoiskin batean, beste arkatz bazter-tuen ezpalen artean.

Izugarrizko beldurra pasa nuen,baina eskerrak nire atzealdeanlagun on bat nuela, Borragomix ize-nekoa. Orain kutxa horretan bizinaiz Borragomix lagunarekin, bana-ezinak gara, eta biok hor egotengara zain, norbaitek gure premiaizango duen itxaropenarekin, berri-

ro norbaiten behatzen arteko estu-tua jasotzeko zain.

« Tilin - tilin» , jo zuen mendi gaine-an zegoen pertsonak. OrduanMosku herri osoa hankaz gora

jarri zen. Denek zekiten zer esannahi zuen « tilin- tilin» horrek: arris-kua, armadaren bat hiria erasotzerazihoala. Baina Moskuko armadaprestatzerako Asiako armada jada-nik hirira iritsi zen eta hiria suntsi-tzen hasi zen. Pixkaka-pixkaka hiriosoa suntsitu eta hiriko jende guztiahil zuten, baina ume batek lortuzuen bizirik mantentzea, Volskak.

Volskak 11 urte zituen eta bereaitonak erakutsi zion ezkutalekuariesker salbatu zen. Oso ume zelarik,aitonak gerrako istorioak kontatzenzizkion eta bere gerra garaian erabi-li zuen ezkutalekura ere askotaneraman zuen. « Noizbait ezkutatu be-harrean bazara, erabil ezazu, ez zai-tuzte hemen sekulan topatuko» esa-ten zion maiz. Gau hartan, bere ai-tak ohetik jaiki zuenean, aitonakesandako ezkutalekura joateko ga-raia iritsi zela konturatu zen...Volskatriste joan zen bere ezkutalekura, fa-milia gerran utzita. Gau gogorra izanzen baina goizaldean poztu egin zenbere aitonak ezkutalekuan gorde-tzen zituen gauzak ikustean: mapabat, motxila bat eta linterna. Bi egunegon zen Volska ezkutalekuan, ez-kutatuta, soldaduak urrundu arte.

Aitonak utzitako motxila, mapaeta linterna gainean hartu eta Vols-ka 12 egunez noraezean ibili zen.Han hemen sarraskia besterik ezzen; suntsiketa, heriotza. Umeak bi-dean zutik zegoen etxe bat bilatu

Josu Izagirre Imaz • 2. saria

‘I. Gerra Mundiala’zuen eta etxe hartan lau egun igarozituen indarberritu arte. Gau haieta-ko batean, « behingoz!» , mapa ateraeta mapa begiratzea bururatu zi-tzaion. Bere gutxi gorabeherako ko-kapena kontutan izanik gertuen ze-goen herrialde baten bila hasi zen:Jugoslavia !!! Bi egunetan irits zite-keela pentsatu zuen.

Bigarren bidaia oso gogorra izanzen. Bidean ekaitzak harrapatuzuen, eta bi egun igaro ordez, bidaiabikoiztu zitzaion, aterpe bateanekaitza pasa arte itxaron behar izanzuelako. Hala ere, gogor jarraitzeakmerezi izan zuen; azkenean Jugos-laviara iritsi zen.

Gezurra bazirudien ere Jugosla-viara oraindik ez zen armadarik iritsieta jendea eguneroko eginbeharre-tan zebilen: umeak ikastolarako bi-dean, helduak erosketakegiten...Volskari begiak malkoz betezitzaizkion, oroitzapenak zetozkiola-ko burura. Kalean gora eta beheraibili zen, haurra zela bere aitarekinJugoslavian izana zelako, aitarenanaia bat bertan bizi zelako. Bi egunzubi azpian egon ondoren, azkene-an udaletxera laguntza eskatzera jo-atea erabaki zuen.

Zortez, Volskak udaletxean jendejatorra topatu zuen. Ondoren, udale-txe barruan zegoela aprobetxatuzalkatearengana joan zen:

- Alkate jauna, ezagutzen ahalduzu Vigolsqui abizena duen gizo-nik?- galdetu zion Volskak alkateari.

- Bai ezagutzen dut, eta oso jato-rra da, baina zerk eraman zaitu horigaldetzea?- galdetu zion alkateak.

- Nik Errusiako gerratetik aldeegitea lortu dut, eta osaba da, nikdakidanez, familian geratzen zai-dan pertsona bakarra. Esango al di-dazu bere atariaren zenbakia?-

erantzun zion Volskak.- Zure osaba Marrusquibe kalean,

8. zenbakian bizi da. Laguntzarikbehar baldin baduzu etorri ona etaeskatu laguntza, ados ??- esan zionalkateak.

Orduan, Volska bere osaba bizizen kale alderantz abiatu zen. Vols-karentzat sekulako abentura izanzen kale hartaraino iristea. Iritsi ze-nean txirrina jo zuen eta bere osa-bak ireki zion. Volskak ez zuen ezerulertzen ordea, beraiek ere motxilabizkarrean hartuta ia etxetik atera-tzeko prest zeuden. Volskaren osa-bak begiekin luzaroan begiratu zionVolskari. Ondoren konturatu zenbere arrebaren semea zela, Volskatxikia zenean bere osabarekin joa-ten baitzen mendira...

Besarkada luze baten ondoren,osabak kontatu zion nola zihoangauza, eta kontua zen gerra Jugosla-vian sartzen hasi zela, eta besteleku batera joan behar zutela. Ho-rregatik osabak esan zion berarekinjoateko, beraiek zihoazen lekuansalbu egongo zirelako. Bi egunez bi-daiatu zuten mendian zehar ka-

mioiez, baina hirugarren eguna ezzen batere zorte onekoa izan, ka-mioiko gurpila zulatu zitzaielako.

Uste baino gehiago luzatu zen bi-daia, aldatzeko gurpilik gabe topatuzirelako. Gidariak gasolindegi bate-ra oinez joango zela esan zien, bainazoritxarreko eguna izanik gidariakaldapa batean belauna hautsi zuen.Gidaria ez zela itzultzen ikusirik, etaegiten zuen hotzak bultzaturik, oi-nez jarraitzea erabaki zuten. Gaueziritsi ziren kanpamendura, nekaneka eginda.

Berehala Volskak ohea egin zueneta osaba bere ondoan jarri zen.Volskak galdetu zion bere osabari:

- Zer uste duzu egin behar dugulabihar ?

- Ez dut uste denbora luzean he-mendik mugitu ahal izango dugunik-erantzun zion osabak.

- Eta osaba esan iezadazu, kanpa-mendu hau zer da?

- Kanpamendu honetara jendeasko etortzen da, adibidez gerrata-tik ihesean dabilen jendea- eran-tzun zion osabak.

Volskak hori entzunda lokartzeko

jokoarekin, ardiak kontatzeko joko-arekin, lokartzen hasi zen. Ametse-tan zegoenean, bere amaren ahotsaentzun zuen. Nola gustatuko litzaio-keen ama besarkatzea... Begiak ire-ki zituen, amets bat zela pentsatuz,baina ez zen ametsa... bere begie-kin ikusi zuen ama bere osaba be-sarkatzen !!!!! Volska oihuka hasizen , ez zekien negar edo irribarreegin.. baina salto batez zutik jarri etaama besarkatzera joan zen. Gero,familia osoa hurbildu zitzaion Vols-kari eta besarkada pila bat eman.Egun hori bere bizitzako egunik zo-riontsuena izan zen nahiz eta Mun-du Gerran egon.

Negua kanpamenduan gogorraizan zen, baina Volskak pasa zituenegunak kontutan izanik, familiare-kin pasa zituen egun haiek arinakegin zitzaizkion. Uda zen Mundu Ge-rra bukatu zela abisatu zuteneaneta kanpamendua pixkaka hustenhasi zen bakoitza bere herrira joa-ten hasi zelako. Volska eta bere fa-milia ere beraien herrira joan zireneta pixkaka-pixkaka beraien bizitzanormalera itzultzea lortu zuten.

Page 7: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria VII

Bazen behin Fede izenekoarrain bat, Ozeano Pazifikoanbizi zena, eta bidaiatzea asko

gustatzen zitzaion. Jakin min handiazuen arrain bat zen.

Egun batean bururatu zitzaionirrifarrak poza adierazten zuen be-zala, zerk adieraziko zuen tristura.Beste arrainei galdetu zien, bainaaskok eta askok ere ez zekiten. Az-kenean lortu zuen erantzuna. Rafaizeneko arrain bati galdetu zion:

-Ba al dakizu zerk adieraztenduen tristura?-galdetu zion Fedek,guztia jakiteko izugarrizko gogoekin.

-Bai, noski! Malkoek adieraztendute.- erantzun zion Rafak oso atse-gin.

-Zer? Malkoek? Zer dira malko-ak?-galdetu zion Fedek Rafari tutikulertu gabe.

Pau Ortiz Roca • 3. saria

‘Fede eta zazpigarren kontinentea’-Begietatik ateratzen zaizkigun ur

tantak dira.-Rafak.-Eta zergatik nik ezin ditut ikusi?-

esan dio Fedek oso arduratuta.-Malkoak ura direlako, eta nola gu

uretan bizi garen, beraz, ezin dituguikusi.- dio Rafak bestearen galderaerantzun nahian.

-Eta nola ikus ditzaket?-Uretatik atera beharko duzu mal-

koak ikusi ahal izateko.Fedek Rafa agurtu ondoren pen-

tsatzen jarri zen nola atera ahalizango zuen uretik. Saiakerak egitenhasi zen. Adibidez saltoka joan bu-rua kanpora ateratzeko, eta malkobat ikusteko, baina ez zuen lortzen.

Beste egun batean, bere lagunMigelmari balearen zorrotadarengainean jartzea lortu zuen, bainagorantz joan zenean, ezin zituen

malkoak ikusi, zorrotadak sabeleankilimak egiteagatik pozik zegoelakoeta hala ere malko bakar bat ezingoizango lukeelako ikusi, zorrotadakbotatako ur tanta ugariengatik.

Beste gun batean, arrantzale ba-ten kainaberaren amuari kozka eginzion, gora joan nahiean, bainaarrantzaleak tira zuenean, ia-ia itozenez ziztu bizian uretara jauzi eginzuen.

Jakin minak bultzatuta, hondar-tza batera hurbiltzera pentsatuzuen. Iristen ari zela, karramarro tal-de batek erasotu zuen. Zorte handiaizan zuen konturatu egin zela, bainahorrek ez zion bat ere inporta. Berakmalkoak ikusi bahi zituen.

Federi ez zitzaion ezer gehiagobururatzen. Hiruzpalau egun geroa-go, oso urrutian, orban txiki antzeko

zerbait ikusi zuen. Hori zer izangozen galdetzen zen bere artean. Or-banarutz joatea erabaki zuen.

Egunak eta kilometroak pasaahala, orbana handitzen zijoan.Aste bete ondoren, izugarrizko orba-na ikusten zen jada, baina oraindikez zen ondo bereizten zer zen. Biegun barru …

A zer ezustekoa! Zazpigarren kon-tinentea izeneko “ kontinentea” iku-si zuen. Fede harrituta zegoen, horizer zen jakin gabe. Hor inguruan ze-goen kaio bateri galdetu zion. Kaio-ak esan zuen gizakiak botatzenzuen zaborra zela hori guztia. Fedekburua atera zuen gauza ezezagunhura ezagutu nahian. Burua aterazuenean, zabor hura guztia bere in-guruan zegoelako tristetu egin zen,eta negarrez hasi zen. Orduan eza-

gutu zituen, lehen aldiz, bere malko-ak eta natura ez errespetatzearenondorioak.

Zain dezagun natura!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: olerkia

‘Beldurra’Gauero gauero,

oheratzen naizenean,ikusten zaitut.

Zure itzala,ilargiaren argitan

islatzen da.

Gauero gauero,oheratzen naizenean

entzuten zaitut.Zure ulua,

haizearekin batentzuten da.

Gauero gauero,oheratzen naizenean,

sentitzen zaitut.Zure pausua,

mailuen kolpeekinnahasten da.

Gauero gauero,oheratzen naizenean,

ezin dut lo hartu.Beldur ematen didan

arima beltza,zarelako zu

Irene Plazaola Iguaran • 3. saria

Page 8: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�VIII Tolosaldeko Ataria

Kaixo, Anna Borchgrevink naiz.Norvegian bizi naiz, Bergengojauregi handi eta zahar bate-

an, gurasoekin eta bi nebekin. Nor-vegian Borchgrevink abizena nahikofamatua da, XVIII. mendean gure fa-milia aberatsenetakoa baitzen; bai-na IXX. mendearen hasieran, nire bi-rramonaren amonak, Agnes Borch-grevink-ek, ia gure diru guztiaoparitu zuen. Berrehun urte geroa-go, gure familia da ekintza horrenzergatia dakien bakarra. Orain kon-tatuko dizuedan istorioa horri buruz-koa da, Agnesek dirua oparitzekoegin zuenari buruzkoa. Gure arteangeratzea gustatuko litzaidake.

Aksel eta Anja Borchgrevik Berge-nen bizi ziren. Oso zoriontsuak ziren,familia oso aberatsetatik zetozen,ume baten esperoan zeuden eta,laster, bere gurasoek eraikitzekoagindu zuten herri osoko jauregirikhandienean bizi ahal izango ziren.Hilabete pare bat geroago, beraienetxe erraldoian bizi ziren beraienalabatxo Agnes Borchgrevink-ekin.

Urteak igaro ziren, eta oso zorion-tsu jarraitzen zuten, baina Agneseksei urte zituen jada, eta oso apeta-tsua zen: denbora guztian aginduakematen zituen, nahi zuenean joatenzen ohera, nahi zuena jaten zuen,bere zerbitzariak esklabotzat zituen… Eta noski, bere gurasoek beraienkuttunari nahi zuen guztia ematenzioten, inork ez zion aurka egiten.

Bere urtebetetze egunean, zazpiurte bete behar zituela ospatzeko,herriko laku izoztura joan ziren pati-natzera. Oso egun dibertigarria izanzen, baina azkeneko orduan saltoaketa txiri-bueltak egin behar zituelajarri zitzaion sudur puntan, eta de-nek oso arriskutsua zela esan ziotenarren, saltoka hasi zen. Hasieranoso ondo pasatu zuen, baina ordulaurden bat horretan zeramala, la-kuaren ezkerraldean izotza zarta-tzen hasi eta segituan puskatu zen,Agnes ur ia izoztura eroriz. Familia-koak despistatuta zebiltzan mo-mentu hartan, eta Agnes zulotik ero-ri zela konturatu zirenerako beran-duegi zen.

Agnes uretara erori bezain lasterzurrunbilo batean sartu zela kontu-ratu zen, astinaldi bortitz bat sentituzuen, eta, bat-batean, uretan zegoe-la konturatu zen, berak egindako zu-loaren ondoan; beraz, azkar igerieginez, kanpora atera zen. Orduan,zerbait oso ezohikoa gertatu zen:espero zuen bere bi zerbitzariak be-regana korrika joan eta zapi batekinlehortuko zutela; baina, bere bi zer-bitzariak, oso dotore jantzita eta pa-tinatzen ari ziren beraien alabare-kin, eta Agnes bustita ikusi zutene-

Hurrengo goizean, familia guztiajauregira joan zen Agnesekin akor-dio bat egitera. Familia osoa oso ha-serre zegoen berarekin, baina ezinzioten inori kontatu gertatutakoa,oso lotsagarria izango zelako jende-ak Borchgrevink familiako kide batlapurra zela jakitea. Beraz, eskatuziotena zera izan zen: inork ez zuenesango Agnes izan zela aberatseiostu ziena eta txiroei lapurtutakoaeman ziena, baina berak jauregitikalde egin beharko zuen eta handikaurrera ezezaguntzat hartuko zutenfamilia hartako guztiek. Agnesi osoondo iruditu zitzaion, ez zuen familiadiruzale eta aberaskume hartakokide izan nahi, eta, bere semea etabere gauzak hartu zituen eta etxehartatik alde egin zuen, Bergengoaldirietan zeukan etxe batera joate-ko.

Pixkanaka-pixkanaka, Bergengobiztanleek beste guztien diru kopu-ru berdinarekin bizitzen ikasi zuten,eta, azkenean, denak oso zorion-tsuak izan ziren.

Orain Bergenen badira beste guz-tiak baino aberatsagoak diren ba-tzuk, baina ia jende guztia berdinbizi da, eta oso herri baketsua eta la-saia da. Hau guztia Agnesi esker da,eta gure familiak baino ez daki hori.Orain ez gara lotsatzen Agnesekegin zuenagatik, egia esan, oso ha-rro gaude, baina hobe da ezer ere ezesatea, badaezpada. Gainera, isto-rio hau kontatuko bagenu, ez lukeinork sinetsiko, gure familian ereinork ez baitu sinesten, nik izan ezik.Hasieran, nire gurasoek istorioakontatu zidatenean, gezurra zelairuditu zitzaidan, baina orain eznago hain ziur, elurretan paseatzenari nintzen egun batean, laku izoztubat aurkitu bainuen. Banekien ezi-nezkoa zela istorioko laku bera iza-tea, baina pixka bat begiratu ondo-ren, lakuaren ezkerraldean, ezohikozerbait ikusi nuen; izotz hura lakukobeste guztia baino finagoa zen, nor-baitek lakuaren puntu hartan zulobat egin izan balu bezala.

Nora Cécile Rosel Zaballos • 2. saria

‘Bi munduen arteko lakua’an, barrez hasi ziren eta agindu ba-tzuk eman zizkioten. Oso harritutageratu zen, baina gehiago harrituzen bere gurasoak ikusi zituenean:ez zeuden arropa dotoreekin jantzi-ta, zerbitzari uniforme batzuekinbaizik, eta afaria prestatzen ari zi-ren, baina ez beraientzat, zerbitza-rien familiarentzat baizik. Amets ba-tean zegoela pentsatu zuen. Bereametsa zenez, bigarren aldiz lakuansartzea erabaki zuen. Berriro ere zu-rrunbiloan sartu zen, astinaldi berasentitu, eta berriro uretan zegoelaikusi zuen, zuloaren ondoan, etakanpora irten zen azkar. Orduan, be-rak espero zuena gertatu zen: berebi zerbitzariak eta gurasoak korrikaetorri ziren, kezka aurpegiarekin.Segituan galdetu zioten ondo al ze-goen, minik al zuen, eta bere bero-kia ekarri zioten. Ez ziren afaltzeragelditu, jauregira joan ziren jarraian,Agnesek deskantsatu behar zuelaeta.

Gau hartan ez zuen ia lorik egin,arratsaldean gertatutakoari buruzpentsatzen egon baitzen: bazekienamets bat izan behar zuela, ezinzela egia izan, baina oso arraro sen-titzen zen. Minutu batzuk geroagoerabakia hartua zuen: hurrengoegunean bere bi zerbitzariekin joan-go zen berriz lakura, bere gurasoeiezer esan gabe.

Hurrengo goizean, pentsatutazuena egin zuen: goizeko bostetanjaiki zen, bere bi zerbitzariak esnatuzituen eta inori ezer esan gabe laku-ra abiatu ziren. Iritsi zirenean, zerbi-tzariei handik urruntzeko eta paseobat emateko esan zien, berak gauzabat egin behar zuela-eta. Zerbitza-riak urrundu zirenean, Agnes ureta-ra sartu zen lehengo eguneko zulo-tik. Berriro zurrunbiloan zen, astinal-di bortitza sentitu zuen, eta berrizlehengo lekuan azaldu zen. Azkar ir-ten zen uretatik eta korrika joan zenbere jauregirantz. Iritsi zenean, sa-rrerako atea itxita aurkitu zuen, eta,sukaldeko atetik sartu zen. Bere gu-rasoak lehengo egunean bezala jan-tzita zeuden eta platerak garbitzenari ziren. Agnes bustita ikusiz, segi-tuan lehortu zuten eta oso beranduzela esan zioten, leihoak garbitu be-har zituela egun hartan. Berak segi-tuan egingo zuela esan zien, bainalehenengo bere logelara joan zen,eta berak ezagutzen zuen logela iku-si beharrean, beste altzari batzuk,beste jostailu batzuk eta dekorazioguztiz desberdina ikusi zituen. Bere-halakoan, bere zerbitzarien alaba-ren logela izan behar zuela kontura-tu zen. Ondoren, bere gurasoen ge-lara joan zen, baina ez zituen beregurasoek zituzten koadroak ikusi,

bere zerbitzarien eta beraien alaba-ren koadro handi bat baizik; beraz,logela hura bere zerbitzariena zen,eta ez bere gurasoena. Oso nahas-tuta zegoenez, lakura itzuli zen berejauregira itzultzeko.

Hurrengo egunean, berriro ere la-kura joan zen, baina oraingoan ezzen jauregira joango, Bergenera bai-zik. Bakarrik joan zen, eta plastikoz-ko poltsa batean zapi bat eramanzuen, herrian inork ez baitzuen le-hortuko.

Iritsitakoan, dena berdin zegoelairuditu zitzaion, baina herritik ibil-tzen hasi zenean, egunero toki bere-an egoten zen eskalea egon beha-rrean, bera bizi zen herriko medikuazegoen, eta berarekin jolasten zirenume aberatsak, auzorik txiroeneanfutbolean ari ziren jolasten harrihandi batekin. Arratsalde osoa he-rrian igaro zuen. Haur behartsuen-gan arreta ipini zuen, eta egun har-tan konturatu zen, jostailu gutxi zi-tuzten arren, oso ondo pasatzenzutela elkarrekin jolasten. Geroago,auzo txiroetatik irten zen eta herrikoalde aberatsera joan zen. Bertanikusi zituen guztiak bere « munduko»eskaleak eta txiroak ziren, eta bi« munduen» arteko aldea ikusi zuen:Agnes bizi zen « munduko» abera-tsak « mundu» hartako txiroak ziren,eta alderantziz. Banku batean eserizen, eta hurrengo minutuetan pasa-tzen zen jende aberatsari eta apai-nari begiratzen aritu zen. Bi egun le-henago ikusi zuen jende aberatsa-ren eta apainaren berdina zen,baina oraingoan jende hura nazka-garria iruditu zitzaion: pertsona ba-koitzak beste guztiak baina botere-tsuagoa, garrantzitsuagoa eta ho-bea zela pentsatzen zuela ematenzuen, eta argi zegoen horrela senti-tzen zirela guztiak. Agnesek ezinzuen sinetsi bera haietako bat zela,eta handik aurrera ez zuela agindu-rik emango, ez zituela hainbestegauza eskatuko eta eskuzabalaizango zela erabaki zuen.

Eta hala izan zen. Handik aurreraAgnes oso ume zintzo bihurtu zen.Familiako guztiak oso harrituta zeu-den, ez zekitelako bere aldaketarenarrazoia, baina bere gurasoak osopozik zeuden, azkenean, beraienalaba guraso guztiek nahi zuten be-zalakoa zelako. Batzuetan, lakuanzulo bat egiten zuen leku berean,eta ezkutuan beste “ mundua” bisi-tatzen zuen: han egin zituen laguntxiro batzuekin jolasten zen, kaleanzebiltzan aberatsak paseatzen ikus-ten zituzten eta haietaz barre egitenzuten … Baina Agnesek bazuen egi-tekoren bat oraindik.

Hogei urte geroago, Agnes ezkon-

duta zegoen jada, baina ez zuenbere senarra asko maite, hitzarme-neko ezkontza izan baitzen, eta urtebateko haurtxo zoragarri bat zuen.Halako batean, Aksel eta AnjaBorchgrevink hil egin ziren, eta, az-kenean, egin behar zuena egitekoaukera izan zuen. Hurrengo egune-an hileta zenez, Bergengo aberatsguztiak eta haien haurrak elizanegongo ziren, eta hiletara joatekotristeegi zegoela esanez, bakarrikgeratu zen. Oso garbi zeukan eginbehar zuena, plana aztertzen etaprestatzen aritu baitzen hogei urtez.

Lehenik, jarauntsitako ia diru guz-tia poltsa batean sartu zuen, etahura hartuta, herriko auzo aberatse-ra joan zen. Auzo hartako etxe guz-tiak ikertu eta haietako zirrikitu ba-koitza ezagutzen zuenez, guztietansartzea lortu zuen inork ikusi gabe.Etxe bakoitzean, dirua zegoen tokirajoan zen eta zati bat hartu zuen.Gero, kalera joan zen eta auzo txiro-ko etxe guztien ateetan bere familia-ri eta aberatsei kendutako dirua utzizuen, eta hala, Bergengo biztanleguztiek diru kopuru berdina izatealortu zuen, eta, ondorioz, baita bes-te « munduko» biztanle guztiek ere.Agnes inoiz baino hobeto sentituzen, aberatsek diru gutxiagorekin bi-zitzen ikasten zutenean, Bergengobiztanle guzti-guztiak zoriontsuakizango zirelako.

Iluntzean jauregira bueltatu zen,eta bat-batean bere senarra korrikaetorri zitzaion kezka aurpegiarekin.Oso aztoraturik, diru guztia ostu zie-tela esan zion, hiletatik bueltan dirupixka bat hartzera joan zela eta, ku-txa irekitzerakoan, hutsik aurkituzuela. Agnesek, lasai, munduko nor-malena balitz bezala, gertatu zi-tzaion guztia kontatu zion: lakuare-na, zurrunbiloarena, beste « mun-duarena» , diruarena … Beresenarrak, inoiz baino haserreago,erantzun zion:

-Ez dut inoiz zu baino pertsona er-gelagorik ezagutu! Nola bururatzenzaizu gure lagun eta senide guztieiostea eta gure diru guztia opari-tzea?

Agnes ez zen harritu bere sena-rraren erreakzioarekin, eta, oso la-sai, zera erantzun zion:

-Ez dut nire diru guztia oparitu,oraindik zertxobait geratzen da, ezda asko, baina honekin bizi ahalizango gara, eta beste guztiei kopu-ru berdintsua utzi diet. Hala ere, zukdiru gutxirekin bizi nahi ez baduzu,maletak egin eta etxe honetatik joanzaitezke oraintxe bertan.

Eta hala egin zuen, maletak eginzituen eta jauregitik joan zen izuga-rrizko ate-kolpea emanez.

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria IX

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: hizlaua

Bertigoa. Zubi honen goialdetikdesberdin ikusten da mun-dua, haizea hotzagoa dela

esango nuke, kotxe eta bozinen za-ratak are altuagoak, baina, era be-rean, urruti egongo balira bezala. Ezdut inor ikusten, ez dago usorik nireinguruan, bakar-bakarrik nago. Bai-na hau da aske sentitzen naizen unebakarra, 25 bat metro inguru neur-tzen dituen zubi honen gailurra danire aske gunea; nahiz eta mila kez-kaz beterik eduki garuna, hemen li-bre naiz.

Azkenean erabaki dut, pauso bataurrerantz eman eta, listo, eserinaiz. Hankak zintzilik, behera begi-ratu eta errekan ez dut arrainik ikus-ten, ezinezkoa baita altura honeta-tik zerbait bereiztea.

Zeruko hodeiak nire zelatan dau-dela iruditzen zait, zertan nabilengaldezka; baina, nola esplikatu ezdudala segi nahi honekin? Ez duda-la gehiago sufritu nahi, gehiago bizinahi?

Noski, beraiek lurrindutako urtantez osatuta daude; ni, berriz,hainbat atsekabez. Inork ez ditubaztertzen lainoak; ni, ordea, bai.Hodeien eta neure arteko desber-dintasunen zerrendak luze jo deza-ke; kontua da beraiek ez direla baz-tertuak sentitzen, ez baitute senti-mendurik edo bihotzik, baina nikbai.

Gaur ere neure buruaz beste eginnahi dut, atzoko moduan, bainabada zerbait atzera botatzen naue-na. Ez dakit zer den. Beharbada,

Nadin Hussein Hernandez• 1. saria

‘Aske gunea’barnean ezkutaturik dudan barneitxaropena. Harrigarriena zera da,azkeneko unean pizten zaidala, zu-bian eseri eta salto egitea besterikfalta ez zaidanean.

Ez dut beste aukerarik: poliki-poli-ki altxa, atzera beste pauso txiki bateman eta salto egiteko asmo guz-tiak biharko utzi, bihar ere zubia etanire gabezi denak ez baitira inora jo-ango.

Eguerdiko ordu biak dira ia, etaaita etxean dut zain, bazkaltzeranoiz iritsiko ote naizen. Beraz, motxi-la bizkar gainean hartu eta korrikabatean joan naiz bertara. Gainera,gaur asteartea denez, espagetiakditugu bazkaltzeko eta ikaragarrigustatzen zaizkit.

- Aita, iritsi naiz etxera!- Non ibili zara, laztana? Dagoene-

ko hoztuko zitzaizkizun platerean ja-rri dizkizudan espageti guztiak. Utzezazu motxila zure logelan eta eserzaitez mahaian, bestela, berandutuegingo zaizu, eta arratsaldean ereikastolara joan beharra daukazu…Bueno, eta zer moduz goiza? Ikasto-lan ondo?

-Bai aita, dena primeran.Txintik esan gabe hasi naiz jaten.

Ez dut nahi aitak galdera gehiagoegiterik, zer esan behar diot, bada,nik? Ikastolatik irten eta neure bu-ruaz beste egitera joan naizela, bai-na, azkenean ez dudala egin? Horre-gatik heldu naizela berandu? Ez,ez!Hobe ahoa itxi eta jaten jarraitzenbadut. Azken finean, badakit ezin di-dala lagundu, lantegiko kontuekin

oso lanpetuta bizi baita, eta, gaine-ra, ez nau ulertzen. Berak ez dakizer den egunero jaiki eta bakarda-dea sentitzea; ikastolara joan eta la-gunik ez edukitzea; andereñ oak bi-naka jartzeko agindu eta nirekininork jarri nahi ez izatea; patiorajaisteko txirrina jo eta tristura senti-tzea; hamaiketakorako ekarri ditu-dan gailetak bakarrik jan behar oteditudan pentsatuz, nire gelakideLeireri autobusean nirekin eserinahi duen galdetzeko adorerik ezizatea, ezetz esango didan beldu-rrez. Gainera, ez naiz estereotipoe-tan azaltzen diren neska horieta-koa; nahiko potoloa naiz, eta ez dutbular handirik edo eta ipurdi borobi-lik. Ez naiz gelako desiratuena; kon-trakoa, inork ez nau gogoko. Behinbaino gehiagotan pasatu izan zait,ikasgelara sartu eta, arbelean, kla-rionarekin marrazturiko txerri be-taurrekodun bat ikusi, eta nire izenaidatzita duela konturatzea. Baina ezdut kemenik nor izan den galdetueta muturreko pare bat emateko.Idazten ari naizen bitartean albo ba-tera begiratu eta inguruan ditudanguztiak nitaz barrezka ari direlaohartu arren, malkoez betetzenzaizkidan begiak lehortzeko musu-zapia ateratzeko gai ere ez naiz.

Ez dakit noiz hasi zen hau guztia,edo zergatik, baina jada ez dagoatzera bueltarik. Pixkana-pixkanakuadrillatik urruntzen hasi nintzen« sosa» etiketa jarri zidaten heinean,eta gelakideen artean ere ni naiz « gi-zaja, tuntuna, motza» etiketak ditue-

na. Orain zaila da etiketa horien guz-tien kola kentzea eta zakarrontzirabotatzea.

-Lola, mugi zaitez, berandu iritsi-ko zara ikastolara, maitea.

-Bai aita, banoa. Hortzak garbitueta listo.

Kolpe batez itxi dut etxeko ateaeta ikastolara joateko bidean naiz,nola ez, orain ere bakar-bakarrik.Hogei minutuko bidea da, ez dagooso urrun nire etxetik, baina sarrinekatu ohi zaizkit oinak, nire pisua-rengatik agian. Atertu gabe ari dueuria, kaka zaharra! Eta ni aterkirikgabe, blai eginda iritsiko naiz eta,gainera, berandu!

Heldu naizenerako korridorea isi-lik zegoen, norbera bere gelan.« Tok,tok,tok» atea jo, eta masailakgorri-gorri eginda sartu naiz:

-Barkatu, andereñ o, berandutuegin zait eta.

-Eser zaitez zure tokian Lola, kla-searekin jarraitu behar dugu-eta-erantzun dit, zakar, Maria Jesus an-dereñ oak.

Halako batean, denak barrez hasidira. Ez nekien zerk egiten zien hain-besteko grazia, eta halaxe bota duBeñ atek:

-Badakigu zergatik etorri zarenberandu; orain ere jaten ariko zinen,baietz, Lola Potola?

Barreari ezin eutsi egon dira de-nak, txerrien kurrinken hotsa imita-tuz eta nitaz barrezka.

Bi ordu igaro ditut negar zotinakezkutatu nahian, bertatik atera eta

nire aske gunera joateko gogoz, zu-bira.

Bada garaia errutina honekinamaitu eta onartua naizela sentitze-ko; bakardadeaz ahaztearekin bate-ra, ikastolara joateko beldurrik ezizateko; gainerako gelakideekin ba-tera gozatzeko; bazterkeria edo hitzitsusi guztiak besarkada eta lorebihurtzeko; baina, nola?

Gaur ere halaxe pasa dut eguna,aurrekoen antzera, bai, bakarrik. Pi-jama jantzi, aitatxori musu bateman eta ohean etzan naiz. Sabaikoleihotik zerua ikusten da, ilun-iluna,izarrez betea, eta ilargia erdi-erdian.Gustura joango nintzateke berega-na, ilargiarengana, bere besoetanetzan eta goxatzeko. Ziur nago be-rak ere handik desberdin ikustenduela mundua, nik zubitik ikustendudan bezalaxe, baina modu atsegi-nagoan.

Betazalak ixten ari zaizkit eta ne-kea badator, loak hartzen hasianaiz. Badakit bihar ez dela ezer al-datuko, jaiki eta baztertuen mun-duan murgilduko naizela, eta nirebarrenak hustutzen laguntzen di-dan zubia hor izango dudala zain,mundu honetatik ihes egiten lagun-duko didan zubia.

Page 9: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�X Tolosaldeko Ataria

Badakizu zer den benetan zai-la? Benetan zaila zeure ondo-an lagunik ez edukitzea da.

Bakarrik zure familiarrak, anima-liak, landareak, objektuak eta abaredukitzea da. Sentsazio benetantxarra, inori opako ez niokeena. Bel-durtuta egoten naiz askotan eta zeregin ez dakidala gehienetan. Mun-du handi honetan bakarrik egongobanintz bezala. Horregatik idaztendizut zuri, ez beste norbaiti, zuri ba-karrik. Badakit ez dudala edukikoerantzunik eta beste oroitzapen batizango zarela, hala ere, barrukoakkanpora ateratzeko irtenbide mo-duan idazten dizut.

Beldurra ematen dit bakardade-ak, beldurra ematen dit dagoenekodudan bakardadeak. Bai, badakitaskotan idazten dizudala bakarriknagoela, bakarrik sentitzen naizela.Baina ez da bidezkoa, zergatik ezindut izan nik kurtsoko beste ikasleakbezala? Ikaragarri sufritzen dut. Pa-silloetan barrena, gelan bertan, pa-tio zabalean, edonon! Ni hor egotennaiz, baina mamu baten moduanigarotzen naiz. Gogorra da benetan.Hor egoten dira denak batera, « koti-lleoetaz» hitz egiten, jolasten, elkarzirikatzen… Eta ni, eta ni, berriz, ba-karrik.

Gelan lan bat bukatzean edo ira-

Iratxe Jauregui Urkola • 3. saria

‘Bakardadea’kaslea gelatik irtetean ikasle guz-tiak elkarrekin hitz egiten egotendira. Baloia pasatuz, jolastuz edopasilloetan atezain moduan irakas-lea noiz datorren abisatzeko. Gauzaasko egiten dituzte denbora laburre-an baina denak batera. Ni, aldiz,leihotik begira eta, nola ez, bakarrikberriz ere. Pasilloetan ere antzekoaizaten da. Neska-mutil taldeak egi-ten dira beste geletako jendeari itxa-roten baina nik zuzenean patiora jai-tsi beharra izaten dut. Behin ia pa-tioan bazter baten jarri eta patiokoorduak begiratzen hasten naiz.

Askotan patioak liburuetan sartu-ta pasatzen ditut, mundu honetatikatera nahian. Beste batzuetan, be-rriz, zuri gutunak idazten, bueltaedukiko ez dutenak baina hobetosentiaraziko nautenak. Esan beha-rra dago, pentsatzen ere pasatzendudala denbora. Nolakoa izangozen nire bizitza bakarrik egongo ezbanintz? Hobea izango zela ustedut, baina, aitortu beharra dut agianokerragoa ere izango zela.

Oraintxe bertan idatzi dudan be-zala, irakurtzeak eta idazteak askolaguntzen dit eta uste dut zuk erenoizbait probatu beharko zenukee-la. Beno, zaila izango da zuretzat,ezin baituzu irakurri ez idatzi bainanik laguntzea daukat. Nik irakurriko

dizkizut liburuak eta biak bateramurgilduko gara gure imajinazioan.Liburuaren parte sentiaraziko gara,ikusiko duzu! Eta zure gorputzakadierazten duena nik idatziko dut.

Arraroa da sentipena, ez dakitnola adierazi zuk ulertzeko moduan.Jendeak esaten du: « Lagun askodauzkat baina bakarrik sentitzennaiz» . Horiek bai ez dakitela zer denbenetako bakardadea eta hobeto ezbadute jakiten zer den benetako ba-kardadea. Baina beraiek ni baztertuizateak ez du esan nahi nik ere be-raiek baztertzen ditudala, are gu-txiago zerbait txarra gertatzea nahidudala. Ez dakit zergatik pentsatzendudan modu honetan. Baina bada-kit badaudela pertsona batzuk horinahi dutenak niretzat, beno, horiuste dut nik behintzat.

Gainera, badakizu beti egoten di-rela bai mutil eta bai neskak isekaegiten egoten direnak. Beti dagonorbait nire itxurarekin sartzendena, baita nire janzteko erarekin.Bai, badakit nire tailakoak direnakbaino handiagoak erosten ditudala.Baino arrazoi bat du, ez zait gusta-tzen txorizo bat ematea, eta are gu-txiago nire gorputzaren forma era-kustea. Gainera, arropa zabalak osokomodoak dira eta mugimendu guz-tia ematen dizute. Makurtzen naize-

nean ez naiz arduratu behar ea kule-roak ikusten zaizkidan edo. Kamise-ta zabalekin ez naiz egon behar tri-pa barrurantz sartzen ezta gutxiagoere.

Ez pentsatu ni naizela arraroa,besteak dira-eta arraroak. Badakizuzergatik esaten dudan besteak dire-la arraroak? Beraiek direlako jen-dea baztertzen dutenak, besteakdeseroso sentiarazten dituztenak.Beraiek dira jendeari dibertitzeaga-tik iseka egiten joaten direnak, be-raiek dira baita besteen sentimen-duak zapaltzen dituztenak ere. Halaere, onartu beharra dut ni ere arra-roa naizela kasu batzuen aurrean.Itzalpetik atera eta aurpegia emateadaukat beraiei, baina ez dut ematenbeldurrak tripak jaten dizkidalakohain zuzen ere. Ni ere beste zapaldubatzuk bezalaxe; laguntza premiannago.

Gai horretatik urrunduz segurunago, beti bezala, asmatuko duzulanon nagoen une honetan. Ba al da-kizu non nagoen momentu hone-tan? Asmatu duzu, beno normala daegia esanda ni hemen egotea. Idaz-ten dizudan gehienetan eman ego-ten naiz. Pertsona guztietatik urruti,ni eta basoa bakarrik. Bai horrelada, beti bezala asmatuko zenuela-koan nago. Basoan bai. Zuhaitzak

dira niri begira egoten direnak. Ani-maliak, berriz, nirekin jolasten dute-nak. Loreak nirekin egoten diren la-gunak, kolonia ezberdinez josiak.Hostoak niri babesteko egoten dire-nak ez gaixotzeko, goxo mantentze-ko. Baina zu zara nire lagunik hobe-rena, beno, laguna kontsideratzeabaldin badago. Eguzkia nire berogai-lua da, lainoak nire tapakia eta eurianire bustigailua. Bustigailua… orain-txe asmatutako hitza da.

Ez dakit zer gehiago idatzi, beraz,berriz ere idatziko dizut kontatzekogehiago dudan beste batean. Oraineskutitz hau besteak bezala geratu-ko da, errauts eginda. Zuk irakur-tzen duzun bitartean erretzen joan-go delako. Amaitzen duzunean, hon-darrak hartu eta basoan barrenabotako ditut. Beste oroitzapen batizateko. Poliki-poliki joango zara es-kutitzaren gorputz zatiak erretzen,zu lasai egon ez diozu minik emangoeta. Ezin du hitz egin, horretan berdi-nak zarete.

Beste bat arte Su

Page 10: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria XI

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila: hizlaua

PRAKA berdeen azpian itsason-tziak dirudite Charlotten ipur-masailek. Itsasontziak olatue-

tan kulunkan. Aurrera doaz, farolabik argiztaturiko kale grisetan barre-na. Makuluak daramatza alde bana-tan, eta saltoka-saltoka, bazterreta-ko putzuetan pilatzen diren igelenpareko da. Sekretuan doa Anthony-ren ostatura, lau zenbakia eskegitaduen logelaren enkontrura. Logelahartara erretiratzen baita Domini-que, Charlotten konplizea. Gauer-dian elkartzekoak dira, denbora lu-zez darabilten planaren inguruankontu batzuk argitzeko edo. Hirikomuseoa erasotuko dute hamabostegun barru, Louvretik Mona Lisaaterako duten egun berean.

Hamabiak eta zero minutuan ire-ki du ostatuko atea Charlottek. Pi-piak jandako mahai okertuarenatzean Anthony irratia aditzen arida, gaueko saioko kantu bitxiak.Ardo ttantta urri batzuk ematen dio-te kolorea mahai izkinean tente da-goen kopari. Bien bitartean, zurrun-ga egiten du agureak. Ateak, ireki-tzerakoan, kolpatu duen kanpaiakiratzarri du ordea. Sabaitik zintzili-katuta dagoen kanpai ttipi urdinak.Gabon Anthony esan dio Charlottek,ohiko bezeroa balitz bezala, eta,besterik gabe, igogailuko ateak itxidira. Ostatuaren jabea harritu eginda hasieran, baina kopak kalte bes-terik ez dizu egiten pentsatu du be-rehala, sei koarto besterik ez eta be-zeroak bereizten ez dituenaren lo-tsetan.

4 zenbakia erakusten duen loge-lako behatxulotik begira ari da Do-minique, artega. Ostatuko iluntasu-na, kablez jantzitako horman dago-en etengailuak noiz argiztatuko.Koartoko orratzek aurrera egin duteordea. Aurrera eta hamaika jira-bira-ka. Hamabiak eta laurden, hamabieta erdiak, ordu bata hamar gutxi,ordu bi eta erdiak… Charlotte ez daageri. Dominique lerdea dariola arida ordurako, zimurrez betetakomaindireak, lurrean etzanda, gor-putz argala estaltzen diolarik.

Igogailuan makulu bat dago, argifluoreszentearen azpian zokoratua.

PUXIKAK puzten dihardu Fausti-nek. Masailak gorri eta bibotea alda-menetara kiribiltzen zaiolarik. Zirku-ko titiritero da izatez, baina margo-tzea du pasio. Goizean, furgonetakoliteretan kafe hutsa edaten ari zela,ustekabea hartu du prentsa irakurriduenean. « La Joconda saldu berridu Louvre museoak, jabeak argita-ratu nahi izan ez duen diru kantitateerraldoi baten truk...» « ...lotsagarriaherritarrentzat, artea maite dute-nentzat… » . Narruzko jaka jantzi etaziztu bizian irten da karabanatik,izeba Georgette-i albistearen berriemateko asmoz.

Leire Iruretagoiena Goikoetxea • 1. saria

‘Makuluak’Izeba Gorgette gimnasia erritmi-

koan aritu izan da, goi mailakoangainera. Azkenaldian ordea nahiagodu zirkuko dekoratuak ipintzeaz ar-duratu. Adinaren zamak hala eska-tzen dio. Mahaspasa batekin alderadaiteke Gorgette, zimurtsua eta la-rru ilunekoa baita. Gazte garaietakoedertasuna presente du hala ere,adats kizkurtu eta ezpain lodietan.

-Ez da egia izango? Mona Lisa!?!-Sinestezina, ezta? Hala da ba!

Nonbait, Alemaniako gizon ezin di-rudunago batek erosi du. Albistea-ren goialdean ikusi daiteke fotoa.Zeharo barregarri agertzen da,urrezko besaulkian, bere belaun lo-dietan pausatuta duen chihuahua-rekin.

-Ergela ordea gizona, ez al da kon-turatzen, erosi bezain pronto lapur-tuko diotela? Etxeko helbidea eta te-lefonoa ipintzea besterik ez zaio fal-ta…

-Ja, ja, ja, ja. Esango nuke, kaikuarraioa!

TIK, TIK, TIK. Museoko alarmakdesaktibatzen ari da Phillippe. Goi-zaldean garbitu dituen zapatak, es-treinatu berriak dirudite. Beltzak etazorrotzak. Uniformearekin bat egi-ten dute eta gustura dago, dotoresentitzen da. Eskuen artean dara-man maleta estu heltzen du esku tti-piekin. Koadro eta eskultura artean

daramatzan hogeita zortzi urte ho-rietan guztietan ez du horrelakorikbizitu. Gauza berria da oso, harriga-rria. Eta, Phillippek, ez du gutxiagoizan nahi.

Betiko moduan, Valentinekin egindu topo Moneten txokoan. Valenti-nek, koadroak zaharberritzen egitendu lan. Camille soineko berdearekinesku artean izatea du desiorik han-diena. Sonbreru azpian gordetzenden andere misteriotsuaren ingera-da birpasatzea. Larru zurikoa da Va-lentine, adats beltzaranekoa eta be-tile luzekoa. Maiz, begiak itxi eta ire-kitzen ditu, ingurukoak samurtzendituen « tik» bat du eta. Hatz erakus-leaz kolpatu dio emeki Phillippek,haren sorbalda umilean.

-Kkkaixo -agurtu dio Valentinek,hitz totelka. Oraintxe hasi beharnuen ganbarako lanekin…

-Hasi bada lehenbailehen, dato-zen bi asteetan...

-Bai, badakit Phillippe.AHO BETE HORTZ utzi du Domini-

que lagunaren makulu galduak. Ika-ratuta ostatutik ospa egin du, male-ta logelan ahantzita. Oraingoan ereiruzur egingo zizun, lelo halakoapentsatu du bere baitarako. Kartajokoan ezagutu zuen Charlotte, kasi-no famatu horietako batean. Gabar-dina granate bat janzten zuen kezinguraturiko andereak. Zigarrotxoak

botatzen zituen noizik-behin lokale-ko zorura, eta, zapata okreekin zan-patzen ondoren. Jokoan jaioa, parti-da guztietan garaile ir teten zenCharlotte. Dominiquek, gazte hasiberriak, bazuen zer ikasi. Hala, egu-na joan eguna etorri, gauak lotu zi-tuen bi emakumeak. Gauak eta jo-koak; diruak, alegia. Arriskuak azto-ratzen zituen bi lagunak,debekatuaren adrenalinak.

Hotzikara ematen du ispiluarenaurrean punta-puntako lapurra aur-kitzeak. Baina, gauza guztiak beza-la, ohitzeko kontua da. Koltxoi azpialoditzen den heinean, irrika gehiagosentitzen du Dominiquek. Lapurretabatekin amaitzen ari direnerako hu-rrengoa darabilte buruan. Adikziodeitu daiteke. Droga agian. Zer axo-la. Oraingoan Charlottek kale egindio eta ez daki nora joan ez eta zeregin ere. Louvreko laser nahiz alar-mei aurre egitea ez da erraza. Zeresanik ez, bakarrik bazaude.

TUPUST egin dute Valentine etaPhillippek, museoko korridorean.Phillippe-i zirkuko bi sarrera lurrerajausi zaizkion bezain pronto gorrituzaizkio musuak. Valentinek irri hera-bea luzatu dio.

-Gorgette ikustera al zoaz?-Orain dekoratuaz arduratzen da. -A.zertara zoaz bada, orduan?-Ezin zait zirkua gustatu, ala?!

Valentinek amaitutzat eman duelkarrizketa eta ganbarara itzuli da.Ez du ulertzen lankidea. Phillippekhamairu urte daramatza emazteazirkura eramanez, zinea garestia de-naren aitzakiarekin. Funtsean, inte-resatzen zaion show bakarra, Gor-gette-ena denean. Harmailetatikkontenplatzera mugatzen da gizon-txoa. Edo zen. Orain hori ere ez.Oholtza ikusteak dakarzkion oroi-tzapenekin konformatzen da. Valen-tine-ri Picassoren Arlequin datorkioburura, urruneko eta isilpeko amo-dio honetaz pentsatzean.

DOMINIQUE bisitan joan da gaur,Louvrera. Zehatz-mehatz miatzera,detailerik baztertu gabe. Diskretuaizan da, ia-ia ikusezina. Baina, guz-tia memorizatu du. Sarrera printzi-pala, piramidea, ezker-eskuin sarbi-deak, palazioaren arteko konexio-ak, argiztapenak, kamerak etalangileak. Langileak. Beraien joan-etorriak, ohiturak, hartu-emanak…guzti-guztia. Dominiquek obserba-zio maila oso garatua du. Eta, egiaesan, horretara jarrita, minutu labu-rretan hamaika gauza ikasi daitezkepertsonaz.

Segituan antzeman du Phillippenurduritasuna, La Joconda saltzeakdakarkion presiopean. Eta, Valenti-nek Moneterekiko duen miresme-na, edo eguneko pasarteak artela-nekin plasmatzeko duen tenden-tzia. Ohartu da garbitzaile haren etazaindaritako baten amodioaz. Baieta kamaren atzean dagoen tipoakgordeko duen jakinduriaz. Jabetu dabisitan etorri den turista masaz,etengabe handitzen ari denaz. Eta,gorbata gorria janzten duen diruzai-naren maltzurkeriaz. Bereiztu dituastean behinekoak, bi astez behie-nekoak. Museoa egunero bisitatzendutenak nabarmenak zaizkio jokae-ran. Andre hori adibidez, eskuetarabegiratu besterik ez dago. Hatzeta-ko ezpurutasunak, margolariarenaztarna garbiak dira. Koadrora begi-ratzeko modua. Ikusi besterik ezdago, erabat kontzentratua dagoelaeta ezaguna zaiola. Ez da aspertzenordea. Ez zaio errepikakorra irudi-tzen. Umeari gauero-gauero ohera-tzerakoan kontatzen zaion dragoia-ren ipuina bezalakoa da.

Page 11: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�XII Tolosaldeko Ataria

FAUSTINEK, arratsaldeko hiruraketa bi minutuan, karabanako loreakureztatzen ari dela, ideia bikainaizan du. Albistea lehen aldiz irakurrizuenetik hamaika buelta eman diz-kio kontuari eta zera... bere aukeradela iruditzen zaio. Aukera, pasioduena bizimodu bilakatzeko. MonaLisa. Horixe da gakoa. Balio muga-gabe horren jabe izateak… horixe,ez lioke mugarik ipiniko margolariogibidean. Eta, finean, ez da hainzaila izango La Joconda lapurtzea,furgonetako telebista txikiaren albo-an besterik ez du eta, akziozko fil-men DVD piloak. Badaki noski, es-fortzua eskatzen duela eta plangin-tza perfektua. Nor ote abilagoaordea, laserren artean aritzeko, zir-kuko titiritero, gimnasta eta trape-zistak baino. Lehengusuak, izeba-osabak nahiz anai-arrebak konben-tzitu beharra ditu.

PHILLIPPEK oholtza gainera igoden pailazoa imitatzen du. Imitatuedo… hobeto esanda, ikasitakoaerakusten, buruz dakizki eta saiokozati guztiak. Emaztea algaraka arizaio aldamenean. Ez ordea senarra-ren graziengatik, azulejoa dirudienmugikorretik ikusten ari den bideoa-rengatik baizik. Alboko atsoak biko-tea goitik beheraino begiratu etahasperen egiten du. Inuzente galan-tak … xuxurlatu du eta barre arinaegin du, ondoren.

Gorgettek, bere ignorantziatik, ezdu sekula sumatu ere egin, saio ba-kar bat ere ez duela galdu hamasei-garren ilarako iskineko eserlekuanesertzen den gizontxoak. Ohartutaere, ez lioke jaramonik egingo, larruazpian gordetzen duen bihotzakongi baitaki Anthony maite duela.Pentsatze hutsarekin… biolinak en-tzuten ditu, biolinak nahiz biolontxe-loak, zoratzen duen jazzaren errit-moan. Egun ostatuko jabe dena,emazteak ipurtandiarekin ihes egineta gutxira ezagutu zuen Gorgettek.Kontsolatu egin zuen, garai hartanlan egiten zueneko izozki dendatikbainila eta marrubi zaporeak ekar-tzean edota gau hotzenetan berare-kin oheratzean. Azkenaldian ordea,Anthony-k dituen memoria arazoakdirela medio, Gorgette ostatura joanbehar izaten zaio, kontutxoak gogo-ratzera.

Egutegiko alfabetoa uste baino le-henago iritsi da atzerako kontaketa-ra. Bi asteko epea izan dute, Louvreerasotzeko plangintzari forma ema-teko. Bi asteko epea izan du baitaere alemaniarrak, trajerik garestie-na topatzeko bai berarentzat etabaita noski, chihuahuarentzat. Mu-seoa nahiz inguruak hornituko di-tuzten kamaren aurrean, albistekofotoan bezain edo are goapoagoazaltzeko desesperazioarekin. Biasteko epea izan du era berean, Phi-llippek, museoko arduradunak, LaJoconda distiratsu mantentzeko etabonbardaketa batek ere apurtukoez lituzkeen babesgarriekin behin

eta berriz biltzeko. Hilabetea amaie-rara iritsi da ziztu bizian, eta, egunhandiaren bezperan, Pariseko txokoguztietan nabari da urduritasuna.Dominiquek estoldapeko zirkuituabirpasatu du. Esku artean duenmandoko botoia sakatuz gero, hirikoargia moztu dezake, 50 segundoz.Bizkor eta zehatz jokatu behar duberaz, iluntasunaz eta honek era-gindako mordoiloaz baliatuz. Koa-droa jaso eta garbitzaileen unifor-mearekin alde egin behar du inongoerreparorik gabe, Mona Lisa plasti-kozko zorroan sartuta, zakarra bota-tzera joango balitz bezala. Segidan,Kubarako lehen hegazkinean joan-go da, ia ia mapatik desagertuaz. Ezdaki ordea Charlotten laguntzaileohiak, bi egun lehenago, Gorgette,Faustine & company-k ostu zutenik,haren lekuan gezurrezko kopia ezinerrealistagoa utziz. (Faustinek mar-gotzearena pasio duela ondo de-mostratu du). Faustinek eta eramandutena ere gezurrezkoa da baina.

PHILLIPPE zorabiatu egin da be-rehala, alemaniarraren etxetzarrerairitsi eta maletatik atera duena pie-za originala ez dela ohartu denean.Aberats zarpailak etxeko edalon-tziak apurtu arte pitzatu ditu artean,oihu ezin ozenagoa botatzean.

-Nola? Faltsifikatua dela?- unebatez munstro baten pareko aurpe-gia jarri du alemaniarrak. Aaaaaaa-aaa! Mona Lisa nahi dut, entzun?Benetakoa!! Eta lehenbailehen!

Garrasi gehiago eginda ere ez dulortuko baina benetako koadroa.Oraintxe bertan, merkatu beltzeansaldu baitu lapurrak, boomerang-enantzera, atzera bueltarik ez denekolabirintuan barrena. Mundu batjanzteko adina diru lortu du trukean,nahiko arazo badu ordea, hori guztiaezkutatu nahi izatean.

Phillippe gajoa, egindako porrota-rengandik museotik bota dutenean,zinemara joan da, pelikula tristeakikustera. Film tristea proiektatzendeneko aretoan lau ikusle triste: Phi-

llippe, lanetik bidali dutelako; Faus-tine, margolari ospetsu eta dirudunizatearena ezinezko ikusten duela-ko; Gorgette, erasotu aurreko anto-lakuntza guztiak ezertarako balio ezizateak biziki amorratzen duelako;eta filma proiektatzen duena, ala-bak unibertsitatera joateko kabiautzi eta faltan botatzen duelako.Museoko arduradunak burutazioaizan du film tristearen erdi trantze-an. Hamaika buelta eman dizkio di-txosozko koadroa nork eramangozuenaren kontuari, eta, pertsonabakarra datorkio burura. Gaizkileperfektua: diskretua, lotsatia, xaloa.Parkinsonez jotako hatz fin eta leu-nak dituen neskatila, urduritzean hi-tzetan trabatzeko joera duena etabegietan duen tik-az ingurukoak sa-murtzen dituena. Museoko gelaguztietara sarbidea duen bakarraordea, (Phillippez aparte): Valenti-ne.

Bai bai, ondo irakurri duzue V-A-L-E-N-T-I-N-E, Claude Moneten obre-tan bizi dena. Nor bestela? Phillippeziztu bizian atera da, kaxatik palo-mitak ez ihesteko esku ttipiarekinondo tapatu nahi eta ezinik. Korri-ka-korrika, langilea ziur (erabat ziur)aurkituko duen lekura: Monetentxokora. Arnasestuka eta izerditanailegatu da Phillippe Louvrera, korri-ka saioaren ostean. Nagusia ikusiduenean, sarbidea debekatutaduela gogorarazi aurretik eman diomuturrekoa, ukabil ttipi baina indar-tsuarekin. Aurrera jarraitu du korri-ka, oraindik patriketan gordetzenduen txartela, oraindik haren izenaezabatu ez duteneko identifikatzai-le anitzetatik pasaz.

-Valentine! Zoro arraioa! Guzti-guztia dakit kabroi hori! Tira, esada-zu, non gordetzen duzu ditxosozkokoadroa?! Ez nuen halakoa izangozinenik espero, ez behintzat zugan-dik … Lagunak ginela ustenuen...nik… kale gorrian utzi nauzutentel hori, inuzentetzat hartu etaokerrena, iruzur egin didazu.

Valentine berez dena baino arezurbilagoa jarri da. Ez du ezertxo ereulertzen. Shock-ean dago, urduri.Zertaz ari den ez dakiela eta halaizanda ere, inongo zerikusirik ezduela adierazi nahi izan dio, baina,hitz totelka hastean are urduriagojarri eta lankidea besarkatu du. Zil-bor parera ailegatuko zaion Phillip-pe ttipia.

-Aii, barkatu Valentintxo, burura-tzea ere… Nola ba ordea, zu, inoizizan dudan lankiderik leialena…Txoriburu galanta naiz. Iraingarriagertatuko litzaizuke gainera, arteamaite duzunarekin… erreferentehandienetako bat guztion ikusgai ezegotea. Ez dakit zer dela eta pentsa-tu dudan…

Baina zu izan ez bazara, nororduan?

HAMAIKA jira-bira eta plan, inorez da ohar tu baina muturrarenaurrean zuenaz. Hamabost egunezburuhaustetan Mona Lisa lehenen-go egunetik horman ez zegoenean.Phillipperi, esperientziak zerbaiterakutsi badio, balio handiko tras-tuak berehala desagertzen direlada. Horregatik, hogei egun lehena-go, haren maletatxoan gorde zuenkoadroa, edozein karpeta zahar era-mango balu bezala. Eta bertan era-man du egunero, sarri-askotan lagadu gainera mahai gainean edotaganbarako pertxeroan. Baina, tira,gizakiok badugu konplikatura jotze-ko joera, sinpleenarekin engaina-tzen digutelarik.

Hala, hamabosgarren eguna hel-tzean, ehunka polizi nahiz bizkar-tzainek itxura baino ez zuten eginlimusina hartan gezurretako koa-droa eramatean. Phillippe taxianjoan baitzen lasai-lasai, gizonkotealemaniarraren sekretarioarekinbatu zeneko etxetzarrera. Ondoren-goa erraza izan zen oso, sekretario-ak zeraman maleta berearekin tru-katu eta listo.

Nolatan ez du benetako LaJoconda, beraz, aberats zarpailak?

Charlotte guztietan azkarrena.Gainontzekoak museoko alarmenantolakuntzaz kezkatzen ziren bitar-tean, Charlotte andereñ oak Phillip-pe jarraitzen zuen. Phillippe museo-ko orduetan, Phill ippe zirkuan,Phillippe bizikletan zebilenean etaPhillippe okindegiko ilaran goizero-ko kafe hutsaren esperoan egotenzenean. Hala, berehala ohartu zen,gizontxoak maleta bi eskuekin hel-tzeko modu hura, gauza potoloajasotzen zuenaren seinale zela.Aitortu beharra du hala ere, saiatuzela disimulatzen museoko ardura-duna, momentu oro maleta edononutziaz eta gezurretakoa hainbestezainduaz. Osterakoa erraza izanzen. Egun euritsu batez, makulue-kin « estropezu» eginda Phillippe joeta lurrera erori zen. Horixe izan zenlehenengo urratsa. Gizon ttipiakezin ba laga Charlotte kaleko zoruhotzean eta handik altxatzen lagun-tzean… edonori ematen dio errepa-roa belaun aldeko urratuak sendatugabe uzteak. Funtsean, ezinbeste-koa iruditu zitzaion Phillipperi, etxe-ko botikina eskaintzea andereñ oari.Eta, zauria garbitzeko alkoholarenbila joan zenean, maleta ireki etabizkar zorroan zuen faltsifikatuare-kin trukatu zuen. Gizon ttipia bainu-gelatik itzuli zenean, belaun aldeasendatu, barkamena entzun etaadio.

Horixe ba, adio. Charlotte igogai-luan jaitsi eta taxian, amarekingeratuta zegoen hotelerako bideariekin zionean, munduko emakume-rik zoriontsuena sentitu zen. Zorion-tsuena eta argiena. Edonor mende-ratzeko gai den emakumea.Algarak, algarak aditzen zituen taxigidariak, alboan eserita zuen kopi-lotu ipur tandiarengandik. Eta,berak ere, kutsaturik, barre egitenzuen, barre ozena.

-Hogeita hamar urte beranduago-Goizeko zortziak, bi minutu eta

hamar segundoan, Kubako herritxiki bateko sofa txiki batetik, tele-bista ikusten dihardu Dominiquek.« Hogeita hamargarren urte urrenada La Joconda Luouvretik desager-tu zela. Kasuak irekita jarraitzen du,baina ez dirudi inoiz argituko denik»diote albistegiek. Une berean, Ant-hony-k haren ostatua zeneko beze-roen izenak gogoratuko ditu. Eta,ohartuko da, egun hartan maku-luen laguntzaz sartu zen ipurtandiaez zela bertakoa. Hamaikagarrensegundoan, Phillippek loreak ipini-ko ditu, astero legez, Gorgetten pan-teoian. Hamabigarrengoan, Valenti-nek Faustine ezagutuko du,supermerkatu bateko atarian. Eros-keta karro horietako baten barruanizango dute lehen elkarrizketa etazeharo maiteminduko dira kiwi etaplatanoen begiradapean. Hamalau-garrengoan, Charlottek New York-eko maratoian hartuko du parte,makuluen lekua hartu duen hankapostizoari esker.

Page 12: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria XIII

Orain dela gutxi konkor bataurkitu zidaten besazpian.Ez zidan eragozten, baina

nire ama pixka bat larritu zen huraikustean. Medikuarengana joan gi-nen, eta proba batzuk egin zizkida-ten. Asko larritu eta izutu nintzenkonkor horren esanahia jakin nue-nean: bularreko minbizia diagnosti-katu zidaten.

Argiak ikusten ditut. Nire ingu-ruan daude, eta itsutu egiten naute.Esku-ohe batean nago etzanda, etabost pertsona ikusten ditut nire in-guruan, niri begira; seigarrenakesku-ohea bultzatzen du. Zorabiatu-ta sentitzen naiz. Nire ama eseritageratu da banku batean; bere nega-rrak entzuten ditut. « Dena ondo ate-rako da, amatxo» esaten diot nahizeta berak, nire amak, ez entzun.

Gela argi batean sartu naute. Laupertsonen artean, beste esku-ohebatera mugitu naute, eta gizon bathurbildu zait. Berde argi kolorekotxabusina bat du jantzita, ez zait ko-lore hori gustatzen.

-Orain lasaitu, anestesia jarrikodizut. Nik esaten dudanean, hama-rretik behera kontatzen hasiko zara,eta batera iristean, lo geratuko zara.Ados?

Bere ahotsa lasaia da, baina ezzait fidagarria iruditzen. Beldurradaukat. Hala ere, buruarekin baietzesaten diot. Momentu horretan,ahoan gauza bat jarri dit, bonbonabatera hodi batez lotuta dagoena.« Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei,bost, lau… » . Nire begiak ixten hasidira. « … , hiru, bi, bat… Zero» . Nire be-giak itxi egiten dira. Lo nago.

Hotza daukat. Eskuineko besoamugitzen saiatu naiz baina minaematen dit. Orduan gogoratu naizoperatu egin nautela, eta momen-tuan esnatu naiz. Nire ama nire al-boan dago, malkoak kentzen. Nireaurrean nire aita dago, niri begira,irribarrez. Oso arraroa da egoera be-rean pertsona batek irribarre etabesteak negar egitea. Hala ere, nikirribar egitea aukeratu dut.

-Kaixo, maitea. – esan dit nireamak.

-Denbora asko al daramat lo?– galdetu dut, nire ingurura begira.

-Ez, lasai, ordu eta erdi bakarrik.Medikuari deituko diot esnatu zare-la jakin ahal izateko.

Nire aita gelatik atera da ziztu bi-zian, eta nire amak bitartean musubat eman dit kopetan. Asko maite di-tut nire amaren musuak.

Bost minutu igarota, nire aita etamedikua gelan dira berriro.

-Kaixo Paula. Zer moduz zaude?-Mina dut besazpian, baina beste-

la ondo.-Pozten naiz. Hala ere mina senti-

tzea normala da, hemendik bi egu-netara ez duzu minik nabarituko etaetxera joan ahalko zara. Hortik astebatera berriro etorri beharko zara ki-mioterapia jasotzera. – esan dit me-dikuak hotzean.

Irati Aira Rodas • 2. saria

‘Nire gerlari maitea’Nire aurpegia zuritu egin da bat-

batean. Kimioterapia. Ez dakit prestnagoen hori jasotzeko; beldurradaukat.

-Uste nuen operazio bat soilikizango zela. – esan dut ia negarrez.

-Operazioan tumorea kendu dizu-gu, baina zelula « txarrak» , horreladeitzeagatik, zure gorputzean jarrai-tzen dute, eta horrek berriro tumo-rea agertzea sor dezake. Hobe daahalik eta azkarren zelula horiek de-sagerraraztea, ezta?

-Bai. – ez dakit zer gehiago esan.Medikuak irribar egin dit eta joanegin da.

Nire amari begietara begiratudiot. Berak ere begietara begiratudit, eta momentu batean bere minanabaritu dut, eta uste dut nik duda-na baino handiagoa dela.

-Maitea, liburu bat ekarri dizut bi-zitzen duzuna idazteko, horrek askolagunduko dizu emozio berriak dige-ritzen. – esan dit amak bere poltsa-tik liburu more bat ateraz.

-Eskerrik asko, ama. – irribarreegin diot, eta berak irribarrea buel-tatu dit. Hala ere, badakit irribarrehori ez dela benetakoa; badakit irri-barre horrek milioika malko gorde-tzen dituela begi urdin argi horienatzean.

Gaueko zortziak eta erdi dira, etaerizain batek afaria ekarri dit. Ez dutgoserik, esnatu naizenetik ez dutezer jateko gogorik izan. Hala ere,erizainak zer edo zer jatea behartudit, nire amak bezala. Zerbait janbeharko dut bada.

Afaldu eta gero, telebista ikusinahi izan dut baina gustuko ez ditu-dan programak bakarrik daude. Or-duan, amak eman didan liburuahartu dut eta zerbait idazteko gogoaetorri zait.

Urtarrilak 8, asteartea:

Eguneroko maitea,Egunerokoa? Bai, horrela deituko

zaitut: egunerokoa. Gaueko hama-rrak dira, eta ez dakit zer egin. Bu-ruan bueltaka dabiltza ideia batzuk,baina ez dakit indartsua izango nai-zen horiek idazteko negar egingabe. Amak esan dit negar egiteaona dela, baina bere aurrean indar-tsu mantendu behar naizela senti-tzen dut. Beno, hor doa:

Oso beldurtuta nago. Hemendikbi egunetara etxera bidaliko naute,eta hortik aste batera kimioterapiajasoko dut. Ez dakit nola jarraitukodudan aurrera. Min handia dut be-sazpian operazioagatik, baina ezdut uste horregatik bakarrik denik.Ez dakit ere nola kontatuko diodankontu guzti hau Ainhoari, nahiz etanire lagunik onena izan ez dakit nolaerantzungo didan. Gaizki sentitzennaiz, bizitzeko ahalmen hori galdubanu bezala. Nik nire bizitzaz gozatunahi dut, baina ez dakit momentuhonetan gai izango naizen edo ez.

Eta kimioterapia jasotzean zer-bait txarra gertatzen bazait? Bada-kit ilea eroriko zaidala, baina halaere... Ez dakit zer pentsatu, eta gu-txiago ere nola kendu ideia haueknire burutik lo egin ahal izateko. Blo-keatuta nagoela uste dut.

Nire ama esnatzen ari da, hobeda hau uztea eta beste batean ja-rraitzea.

Gabon, nire egunerokoa.Bi egun igaro dira, eta etxera bida-

liko naute arratsalde honetan ber-tan. Osteguna da, beraz, nire amakezezkoa ematen ez badit, bihar es-kolara joango naiz. Medikuak esandit ez egiteko ariketa fisikorik astebatean, bada ez bada, eta eskuine-ko besoarekin pisu askorik ez har-

tzeko. Ados nagoela esan diot, etagero nire amarekin eta aitarekin hitzegitera joan da kanpora nik nire gau-zak jasotzen ditudan bitartean.

Autoan gaude hirurak. Amariesan diot ea uzten didan eskolara jo-aten, eta baietz esan dit. Hala ere,nire tutorearekin hitz egin nahi dugertatzen zaidanari buruz, eta ba-tzuetan ez naizela klaseetara joan-go kimioterapia dela-eta. Nire amakbeti gogorarazten dit kimioterapiajasoko dudala. Portaera hori ez zaitbatere gustatzen.

Etxera iritsi bezain pronto, nire lo-gelara joan naiz poltsa desegitera.Arropa garbigailuan sartu dut, etakomunera joan naiz ispiluan josita-ko zauria begiratzera. Asko nabari-tzen da; eskerrak hotza egiten dueneta mahuka luzeko kamisetak jantzibehar ditudan. Horrek behintzat ezdit arazorik sortuko.

Gosea daukat. Nire ama afariaprestatzen ari da, eta oso usain go-xoa zabaldu da etxe osoan. Nire aitaeta ni mahaia jartzen ari gara, etanoiz behinka telebistari begiratzendiot, jarrita dagoen pelikulan zergertatzen den jakin nahian. Afariaprest dago, eta hirurak afaltzeraeseri gara. Nire amak prestatzen di-tuen afariak mundialak dira, eta eznituzke ezerengatik aldatuko.

Gaur eskolara noa. Egia esan, zer-txobait urduri nago, ez dut Ainhoare-kin hitz egin hiru egun hauetan,nahiz eta berak nire amarekin hitzegin. Gogo pilo bat dauzkat Ainhoaeta nire beste lagun guztiak ikuste-ko eta beraiekin hitz egiteko.

Txirrinak jo du, eta ikasle guztiakeskolara sartu gara, egunero beza-la. Eguna normalean baino hobea-goa izan da, uste dut eskola faltanbotatzen nuelako dela. Ainhoarekin

aurkitu naiz, eta arratsaldean bera-rekin geratzeko eskatu dit. Nikbaietz esan diot, eta nire etxean pe-likularen bat ikus genezakeela esandiot; horrela gertatzen zaidan horikontatzeko aukera izango dut. Be-rak baietz esan dit, eta eskolarensarreran geratu gara etxera baterajoateko.

Etxera iritsi gara. Bidetik asko hitzegin dugu eskolako hizki-mizkiei bu-ruz, eta egia esan beharra daukat,ni egon ez naizenean gauza piloapasa da: Aitor eta Helena ateratzenhasi dira, Mikelek anai txiki bat edu-ki du, Jone eta Nahia ez dira hitz egi-ten eta irakasle batek istripua izandu bere bizikletarekin. Ene, ez nukejakin nahi zenbat gauza galduko ni-tuzke aste batean faltatuz gero!

Komediazko pelikula bat ikusidugu. Ez dago denbora asko Ainhoajoan aurretik, orain esan beharkodiot.

-Ainhoa, gauza bat kontatu behardizut.

-Esan. – begietara begiratu dit, en-tzuteko prest dagoela adierazteko.

-Badakizu orain dela hiru egunoperatu egin nindutela. Bada, ope-razio horren bidez tumore bat kenduzidaten.

-Nola tumore bat? – bere aurpe-gia zuritu egin da.

-Bai, tumore bat. Bularreko minbi-zia daukat, Ainhoa.

Ez dit erantzun. Begietara begira-tu dit, eta urduri dagoela nabaritudut. Lehenengo malkoak erortzenhasi zaizkio, baina oraindik ez ditezer esan.

-Ezin da izan… -esan dit oso baxu.-Bai, Ainhoa, hala da. Hurrengo

astean kimioterapia jasotzen hasikonaiz, tumorea berriro ager ez dadin.

Ainhoak negarrez jarraitzen du,eta bere tristura eta pena begietanikusten dizkiot. Hala ere, nire irriba-rre bat jaso du. Orduan besarkatuegin nau, eta inoiz baino fuerteagoheldu diot.

Urtarrilak 11, ostirala:

Nire eguneroko polit hori,Gaur eskolara joan naiz, eta

oso gustura ibili naiz. Nire lagunakfaltan botatzen nituen, Ainhoabatez ere. Ger tatu den guztiariburuz hitz egin dugu, eta nire etxean geundela,

Page 13: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�XIV Tolosaldeko Ataria

minbizia dudala kontatu diot ahaliketa leunen. Uste dut ia-ia nik bainookerrago hartu duela, oso gaizkinabaritu diot. Negarrez hasi dakontatu diodan momentuan, etabesarkatu egin nau denbora luzez.Azkenean nik ere negar egin dut,ezin nien malkoei gehiago eutsi.Biak egin dugu negar, bata bestearibesarkatuta. Bere beroa eta maita-suna nabaritu dut, eta horrek askolagundu dit. Berekin egoteko beha-rra dudan bakoitzean lasai deitze-ko esan dit, nirekin egoteko irrikazegongo dela. Ainhoa asko maitedut, eta berak ni asko maite nauelaerakutsi dit. Zer egingo nuke nikbera gabe?

Aste bat igaro da etxera bueltatunintzenetik. Egunero elkartu naiznire egunerokoarekin, egin dudanaeta nola sentitzen naizen idatziz.Egunero idatzi dudan gauza beldu-rra dudala da. Oso urduri nago,gaur arratsaldean joan behar dut-eta klinikara kimioterapia jasotze-ra. Amak esan dit lasai egoteko, ezdudala minik nabarituko. Amakhori badio, egia izango da.

Klinikaren sarreran gaude aitaeta biok. Ama medikuaren bila joanda, jakinarazteko heldu garela etaprest nagoela. Aitak sorbaldenatzean besoa jarri dit lasaitzeko.Asko nabaritzen al zait urduri nago-ela?

Medikua etorri da nire amarekin,eta nire lekua prest dagoela esandit. Nire gurasoei bi ordu barru etor-tzeko esan die, eta gela batera era-man nau, non hamar bat aulki dau-den. Aulki bakoitzean pertsona batdago eserita, baina bat hutsikdago, niretzat. Bertan eseri naiz,eta erizainak ezkerreko besoanhodi batzuk jarri dizkit ziztadabaten bidez. Hodi horiek substan-tzia batez beteriko hiru poltsetanbukatzen dira, baina ez naiz gai zerdiren ikusteko. Erizainak makinabateko botoi bat zapaldu etamomentu berean substantzia horinire zainean sartzen hasi da. Egiaesan, ez du minik ematen, bainahala ere sentsazio arraro bat dut.Erizainak esan dit gutxienez ordueta erdi iraungo duela. Uste dutasko aspertuko naizela, hurrengo-an liburu bat ekarriko dut.

Arratsaldeko seiak dira, eta niregurasoei itxaroten ari naiz.

-Urduri ikusten zaitut Paula. -Arraroa sentitzen naiz. – esan

diot lurrera begira erizainari.-Lasai egon zaitez, neska askok

bizitzen dute zuk orain bizi beharduzuna, eta aurrera atera dira irri-barre polit batekin. – hitz horiek osoleunak izan dira, nahiz eta ezeza-gun baten ahotik atera.

Nire gurasoak hemen daude.Autoan sartu naiz, eta zer egin dida-ten kontatu diet nire gurasoei. Nireamak uste du ez naizela konturatu,baina gidatzen duen bitartean, bimalko erori zaizkiola ikusi dut.

Urtarrilak 18, ostirala:

Gauza berri bat daukat idazteko.Gaur kimioterapia jaso dut. Askoharritu naiz, berez gauza mingarria-go bat izango zela uste nuelako.Hala ere, urduri sentitu naiz, klinika-tik atera naizenean ere bai; badaki-dalako nahiz eta momentuan minikez egin, barrutik erre egingo nauela.Nik bizi behar dudan berdina biziduen pertsona bat ezagutu nahinuke, kontatu ahal izateko zerkegingo didan min eta zerk ez, zersentituko dudan, eta zer albo-ondo-rio jasan beharko ditudan. Badakitilea eroriko zaidala, baina erizainakesan dit oraindik ez dudala ezernabarituko.

Nekatuta nago. Idazteari utzikodiot, egia esan ez dut gogo handirikgehiago idazteko.

Zortzi egun igaro dira kimiotera-pia jaso nuenetik lehen aldiz, etaoraindik ez ditut albo-ondorioaknabaritzen. Horrela hobeto nago,minbizia izango ez banu bezala sen-titzen naiz. Orain dela gutxi besazpi-ko puntuak kendu dizkidate, eta ari-keta fisikoa egiten hasi naiz berriro.Ainhoarekin hitz egin dut honiburuz, eta esan dit asko poztendela. Bi aste dira ez nuela benetanirribarre egiten.

Martxoak 3, asteazkena:

Gaur goizean esnatzerakoan, komu-nera joan eta dutxa bat hartu dut. Urepela eskertzen dut goizetan, ni es-natzeko modu bakarra da-eta. Bai-na orrazten hasi naizenean hasi daarazo guztia. Beti bezala, ilea lehor-tzen hasi naiz orraztu baino lehen,eta ispiluan begiratzean, ilea ahulduegin zaidala nabaritu dut. Orraziapasa eta malkotan hasi naiz. Lehe-nengo ile-xerloak erortzen hasi zaiz-kit. Ez daukat ezer gehiagorik esate-

ko, nire minak ez baitie hitzei atera-tzen uzten.

Egun asko daramatzat ilea eror-tzen zaidala ikusten, eta ezin dietmalkoei eutsi. Ilearen erorketazgain, oka egiteko gogoa ere badutjaten dudan bakoitzean, eta oso ne-katuta sentitzen naiz ezer egingabe. Egun hauetan nire azalean or-banak atera zaizkit, eta begiratzenditudan bakoitzean tristurak har-tzen nau. Irribarre egiteko gogoagaldu dut, eta Ainhoa hortaz kontu-ratu da. Egoten garen arratsalde er-dietan negar egiten dugu, nahiz etanik berari negar ez egiteko esan. Ezzait gustatzen niregatik negar egi-tea, eta hurrengoan esan egingodiot. Bada garaia bizitzari irribarreegiteko nahiz eta gogorik ez eduki.

Larunbata denez, egun pasa noaAinhoarekin. Atera baino lehenago,handiegiak diren orbanak disimula-tzen lagundu dit makillaje pixka ba-tekin. Orbanik ez dudala ematen du,baina ile asko erori zait. Agian buru-zapi bat jantziko dut, behintzat ezdut nire ile falta nabarituko.

Kaletik goaz, eguzkia egiten du.Jendeak begiratu egiten dit, eta ezdakit gauza normala den edo bu-ruan dudan zapiagatik den. Ez naizeroso sentitzen begirada guztiekin,eta malkoak bueltatzen zaizkidalanabaritzen dut.

Martxoak 7, astelehena:

Gaur ere klinikara joan behar dut.Kimioterapia jaso behar dut biga-rren aldiz; oraingo honetan lasaiagojoango naiz, eta liburu bat eraman-go dut irakurtzeko bada ez bada.

Ainhoak deitu dit galdetzeko eaarratsaldean eskolara joango nai-zen. Ezetz esan diot, amak ez dit utzi-ko, baina arratsaldean Ainhoarekinegongo naiz. Amak esan dit ilea moz-

tu behar dudala, ez delako ona nire-tzat ilea nola erortzen den ikustea.Ainhoari eskatuko diot ilea mozteko;nik ezingo nuke egin, nire amak gu-txiago, eta ez dut ile apaindegi bate-ra joan nahi.

Joateko ordua dut, idazteari utzibehar diot, gaurkoz.

Klinikatik atera berria naiz, eta ni-re aita kanpoan dago niri itxarotenautoan. Etxerako bidean ile askoerori zait. Ainhoa nire etxean dago ni-re amarekin, jateko zerbait presta-tzen. Etxera sartu eta Ainhoa nirega-na etorri da ni besarkatzera, eta geronire gelara joan gara.

Ilearena kontatu diot. Hasieranharriduraz begiratu dit, eta berakezin zuela horrelakorik egin esan dit.

-Bai, egin ahal duzu, eta zuk egi-tea nahi dut. Zu zara nire lagunikonena, nire ondoan egon den per-tsona; beraz pauso hau zure lagun-tzarekin eman nahi dut.

-Ongi da, nik egingo dut. Ainhoa eta ni komunera joan gara,

eta ilea mozteko makina atera dutarmairutik. Prest nago. Ainhoak ma-kina eskuetan hartu eta piztu egindu. Soinuak beldurra sartu dit; esandezaket pauso hau zailena dela nes-ka guztientzat. Makinak ilea nolamozten didan nabaritu dut, eta lurrailez betetzen ikusi dut. Orduan, ile-xerlo bakoitzeko, malko berri batekzeharkatzen zuen nire aurpegi gorri-tua. Ainhoa indartsu mantendu da.Ile guztia moztean, burusoilean mu-su bat eman dit eta ongi nagoelaesan du, nahiz eta ilerik ez eduki, be-ti bezain ederra nagoela. Konturatugabe, irribarre polit bat marraztu danire aurpegian.

Martxoak 8, asteartea:

Ez naiz eskolara joateko behar ditu-dan indarrarekin ikusten. Nekea ni

baino indartsuagoa da, eta ez ditohetik altxatzen uzten. Nire amakgosaria ekarri dit ohera lanera joanaurretik, eta aitak bere laneko tele-fono zenbakia utzi dit deitu beharbaldin badiot. Ainhoa faltan botakodut gaur, ez dut uste ikusiko duda-nik.

Zerbait gosaldu beharko dutbada, agian geroago zertxobaitgehiago idazteko gogoa etorrikozait. Gero arte, eguneroko maitea.

Eguerdi aldera, norbaitek etxeradeitu du telefonoz; Ainhoa da. Esandit etxean dagoela bazkaltzen, etaarratsaldean eskolatik ateratzendenean nire etxera etorriko dela,gauza bat erakutsi behar didala. Ezdaukat ideiarik zer ote den erakutsibehar didan dena delako hori. Gero-ago, nire amak deitu du, zer moduznagoen galdezka. Egia esan, hobetoaurkitzen naiz. Agian Ainhoa dato-rrelako da. Bada, oraindik bi ordueta erdi falta dira.

Txirrinak jo du. Nekea hanketanitsatsita dudala atea irekitzera joannaiz. Ainhoa da. Arraroa da bainaburua estalita darama buruzapi ba-tekin; nik bezala. Barrura sartzekoeskatu diot. Sartu bezain pronto irri-barre egin dit, eta zapia kendu du.

-Ai ama! Ainhoa, zure ilea! – osoharrituta nago: Ainhoak bere hileguztia moztu du, nik dudan bezala.

-Badakit ilearen kontua oso zailaegiten ari zaizula, beraz nik ere ber-dina egin dut; zuk min guztia era-man ez dezazun. Asko maite zaitutPaula, eta zugatik edozer egingonuke, hilea moztea gutxienekoa dabaina horrela ikus dezakezu zureondoan egongo naizela hilea berrirohazi arte.

Ez dakit zer esan. Malkoak aldeegiten didate, baina oraingo hone-tan negar egin nahi dut. Ez nekiengai izango zenik bere ile eder horimozteko, eta gutxiago ni burusoilnengoelako. Ainhoa mundiala da,eta oraintxe bertan minbizia dudalaahaztea eragin dit. Beregana hurbil-du naiz eta oso fuerte besarkatudut, ez naiz arnasik gabe geratu gu-txigatik. Nahiz eta irribarrez egon,Ainhoa ere negarrez hasi da. Mo-mentu honetan, kimioterapiari etaile galerari beldurra galdu diet, mi-nari ere beldurra galdu diot. Halaere, garrantzitsuena zera da, minbi-ziari beldurra galdu diodala.

Urte bat justu igaro da minbiziadiagnostikatu zidatenetik. Kimiote-rapia jasotzen jarraitu nuen hilabetebatzuetan, guztiz sendatu arte. Az-kenean, minbizia atzean utzi dut,min guztiarekin batera. Aurrera ate-ra nintzen irribarre polit batekin nirelagunari eta familiari esker, eta ehu-neko ehun ziur nago neska asko ber-dina egiteko gai direla.

Bularreko minbizia edo edozeinminbizi jasan duten neska, mutiko,emakume eta gizon guztiengatik,beraiek uste dutena baino askoz ereindartsuagoak direlako..

Page 14: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�Tolosaldeko Ataria XV

Dena, aurreko urteko udaran hasizen. Itsasori eta Haizeari Indiarabidaia bat egitea otu zitzaien

medikuntzako ikaskideen artean, elka-rrekin egongo ginen azkeneko urteabaitzen eta hura ospatzeko ez zutennolanahiko bidaia bat egin nahi. India-ra joateak askori ez zigun grazia handi-rik egin. Arrazoi askoren artean, gehienarduratzen nindutenak hauek ziren:hizkuntza, janaria eta bertako txirota-sunaren ondorio nabarmena zen delin-kuentzia handia. Baina Itsasok eta Hai-zeak konponbideak bilatu zizkien gukezarritako arazo guztiei, denok edogehienok behintzat konbentzitu arte,beraien ametsetako bidaia burutuahal izateko.

Azkenean, esan eta egin. Haizeaketa Itsasok antolatutako plana aurreraeraman zuten eta konturatzerako In-diako luxuzko hotel handi batean geun-den. Lehenengo egunetik gaizki hasinintzela esan dezaket. Hotelera iritsiginenean, geure maleta eta poltsa guz-tiak iskin batean utzi genituen izenaematen genuen bitartean. Halako ba-tean, hoteleko zerbitzari burua etorrizen, eta inork uler ezin zezakeen hiz-kuntza batean oihuka hainbat agindueman zituen. Berehala, atetik zortzieta hamar urte bitarteko bi ume agertuziren korrika batean. Geure maleta etapoltsa guztiak jaso eta eskailera alda-patsu haietan gora egin zuten seiga-rren solairura iritsi arte. Hau ikusita se-kulako nahigabea sentitu nuen. Nahi-gabe hura, are handiagoa izan zengure gela eder eta lirain hartako atzekoleihotik begiratu nuenean. Hotelarenatzeko aldean, bostehun bat metrora,milaka eta milioika plastikozko etxetxoikus zitezkeen baldintza penagarrie-tan. Aurreko leihotik, aldiz, gu bezalakoturista eta aberats asko ikus zitezkeenhondartza eder hartan, lasai-lasaieguzkiari begira, beraien azal zurianoiz belztuko zain. Gau hartan, ezinizan nuen lorik egin, gogoeta sakonegiten aritu nintzen eta zein pertsonamota ote nintzen pentsatzen. Nik In-diara ez joateko nituen arrazoiak ne-gargarriak eta berekoiak iruditzen zi-tzaizkidan orain. Pertsona haiek guikusitakoan zer sentituko zuketen pen-tsatzen aritu nintzen. Besteek zein ki-roldegian, zein hondartzan ibiltzen zi-ren, sei egun haiek bizi-bizi aprobetxa-tu nahian. Bitartean, nik egun haiekguztiak logelan igaro nituen, nire bu-ruarekin haserre.

Urte osoan, esperientzia mikatz hauizan eta gero, udaran benetan mereziduen zerbait egin behar nuela pentsa-tu nuen. Berriz ere, Indiara joango nin-tzen, baina oraingo honetan medikuboluntario gisa. Erabakia hartuta nueneta berdin zitzaidan ingurukoek zeresango zidaten. Amak pozik onartuzuen baina aitak ez zion inolako zen-tzurik hartzen ni hara joateari. Berakesaten zuen, ni bezalako neska gazteeta adimentsu batek hemen egin be-har zuela lan eta ez han, inork ezagu-tzen ez duen herri galdu batean, musu-truk eta nire bizia « arriskuan» jarriz. Nik

Leire Aranalde Fernandez • 3. saria

‘India’

ez nekien nola ulertarazi niezaiokeennire laguntzeko asmoa. Berak, aldiz,berearekin jarraitzen zuen egoskor.

Ni ere egoskorra izatez, eta orduanere nirearekin atera nintzen. Hantxenengoen, Indian berriz ere. IMZn (In-diako Medikuntza Zentroa) laguntzenaritu nintzen. Bertako buru den Tere-sak, asko erakutsi dit. Hogeita hamarurte daramatza bertan lan egiten. Le-hen bere gizonak laguntzen zion, bainabihotzekoak emanda hil zenez geroz-tik, bera bakarrik dago guztiaren buru,oraindik ere laguntzeko prest. Goraipa-tzekoa benetan. Gauza asko ikasi di-tut. Medikuntzaz ez ezik, bizitzari buruzorokorrean, baina batez ere emakume-ei buruz.

Lagun bat egin nuen, Shaila. Hama-bost urte inguru ditu. Neska ederra be-netan, baina zoritxarrekoa. Bere gura-soek familia aberatseko gizon zaharbatekin ezkonarazi nahi dute, ezkon-tza egunera arte ikusiko ez duen eze-zagun batekin. Berak ez du ezkondunahi bere aitaren adin berbera duen gi-zon batekin, eta argi asko daki bereetorkizuneko gizonaren amak jo egin-go duela etxean « diziplina» ezartzeko.Nik hori ezin nezakeen sinetsi, bainaberak oso ziur kontatzen zizkidan bereauzoan ikusi eta entzun izan zituen is-torio guztiak.

Nik zerbait egin behar nuela senti-tzen nuen baina ez nekien zer. Bi egu-nen buruan etxera nindoan. Zer eginbehar nuen? Han utzi bere aita izan zi-tekeen gizon zahar batekin ezkontzen?Nirekin eraman Bilbora? Azkenekoagehiago gustatu zitzaidan aurrekoabaino. Arratsalde hartan, nire planakontatu nion Shailari, baina berak ezzirudien oso ziur. Nik baietz esatennion, lan bat bilatuko niola eta agianbere senarra izan zitekeena aurkitu ze-zakeela. Baina bera beldur zen. Baze-kien hori eginez gero bere gurasoak hil-ko zituztela, tratua ez betetzeagatik,eta hura ere ez zuen nahi.

Etxera joateko eguna iritsi zait, etaShaila beste milioika emakume indiarbezala bi aste barru ezkondu egingoda. Triste eta gaizki sentitzen naiz, bai-na ezin nezakeen ezer egin. Aitari pasazaio haserrea eta nitaz harro dagoeladio orain. Ni, bitartean, mundu osokoemakumeen aldeko erakunde bateannago emakumeen eskubideak aldarri-katzeko. Bidaiak asko erakutsi dit, bai-na besteoi erakusteko aukera ereeman dit.

Page 15: Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015

�XVI Tolosaldeko Ataria

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila: olerkia

‘Bizitzarenbidea’

Gozatu bizitza,hiltzeko garaia heldu arte,

azken segundora arte.

Udazkeneko hostoen kolorea,zelaietako arrosen usaina,

inguratzen gaituzten gailurren goxotasuna.

Entzun,basoetako txorien kantu alaiak,

askatasunera gidatuak.Gozatu bizitza,iluntasunean,

gauaren txikitasunean.

Gozatu tristura,ezjakintasuna, beldurra.

Maitatu,jolastu,kantatu.

Baina ez begiratu atzera.Ibili,

aurkitu zure lekua.Ez zara iritsi, dena galdu

duzun arte.

Sentitu bizirik,bizi bizitza,

bidea amaitzen den arte.

Hasieran betikoloreak biziagoak dirausteko laranja erdirantz

burua biratzean.

Bihotzaren taupadakjaio dira zure barne hutsean

eta bizitzak irri bateskaintzen dizu lehen aldiz.

Gorputz izoztuaberotu egin zaizu,

orain ez duzu minik sentitzen,ez duzu momentu hartatik

ihes egin nahi.

Baina negua beti iristen da,momentu hartan sentitzen duzu

iluntasunez beterikozulo amaigabe batean erori zarela.

Une batean agurtu zenuentristuraren piztia

berriro itzuli dela konturatu zara.

Zure laranja usteldu egin daeta sentitzen duzu berriz

ez dela berpiztukohasieran sentitutako sua.

Maitane Iruiñ Luluaga • 1. saria

‘Bizitzakemandako

gezurra’

Irene Etxarri Sarasua • 3. saria

Esadazu ozenago. Ez dut entzuten.Hurbil zaitez gehiago, ez baitzaitut ikusten.

Baina non zaude? Nora joan zara?Berriro niregandik alde egin nahian?

Eta ni, non nago?Ez dut ezer ulertzen. Mesedez, esadazu oze-

nago.Atsekabearen usaina dasta dezaket.

Atzo gaueko whisky botilaren hondarra.Eta zu, nora joan zara?

Hurbil zaitez gehiago, ez baitzaitut ikusten.Sabaiko lizuna ikustearekin batera

ohartu naiz bakarrik nagoela.Bakarrik eta hutsik.

Jada ez nau zure ahotsak betetzen,ez dut zure bularra sentitzen,

ezta zure arnasa entzuten ere.Ohean etzan eta, hara!

Non ikusten dudan nire maiteanire alboan etzanda. Bakean.

Aspaldiko partez, garrasirik egingabe.

Baina zer isurtzen zaio lepotik?Ez du pultsurik.

Hotz dago, eta zuri.Baina beti bezain eder eta polit.

Eskuak, bere ile leunean pausatu di-tut

eta hauetan odola antzeman dut.Ez dut ezer ulertzen.

Maitea, zer egin dizut?Esadazu ozenago. Ez dut entzuten.

‘Zoroarenatsekabea’

Nahia Esnaola Barriola • 2. saria