4
AZKOITIA, GURE HERRIA. GUZTION ARTEAN IRAUNKORTASUNAREN BIDEAN JARRAI DEZAGUN! Herriko 3 ikastetxeetako 1.137 ikaslek parte hartu dugu. Floreagako San Jose Ikastetxea Xabier Munibe Ikastola LH Xabier Munibe Ikastola DBH ERREKAREN INGURUAN Erreka / Ibai garbitzaileak behar dira. Urola ibaia garbitzeko kanpaina egitea eskola orduetan eta udaleko langileak jartzea hondakin handiak kentzeko. Kukuerriko erreka inguruan zakarrontzi gehiago jartzea. Txalon errekan dagoen pareta kentzea, lehen zegoen moduan mantenduz. Ibaian arrain gehiago jartzea. Erreka bazterretan ugaritzen ari den landare inbaditzaileen kontrola egiten jarraitzea. URA ETA INDUSTRIA Urari Acelor enpresak ematen dion trataera ezagutzea. Lantegietan erabiltzen den ura kontrolatzea kutsatzen duten isurketak eman ez daitezen eta uraren erabilera ahal den neurrian murriztea. KONTZIENTZIAZIO KANPAINAK Herritarrei ura aurrezteko aholkuak emanaz kanpaina bat egitea eta aurrezteko sistemak oparitzea. Umeentzat joko batzuk antolatzea, helburua ura aurreztea izanik. Iturrien ondoan ura aurrezteko kartelak ipintzea. BONIFIKAZIOAK ETA ISUNAK Jendea uretara zaborrak botatzen ikusiz gero, isunak jartzea. Ur gehiago erabiltzeagatik gehiago ordaintzea. 12· 13· 14· 15· 16· 17· 18· 19· 20· 21· 22· 23· 24· Aurkezten dizkizuegun ekintzen bidez, urak gure bizitzan duen garrantziaz jabetu gara. Altxor izugarria dugula konturatu gara! Eskolako agenda 21ak aukera ematen digu, herriko gazte guztiek, ikastetxeen eskutik, ingurumenaren alde lan sakona egiteko. Badira 5 urte elkarrekin horretan lanean ari garela! Ikasturte honetan, guztien artean amankomunean izan dugun gaia URA izan da.

TXOTENA 08

Embed Size (px)

DESCRIPTION

AZKOITIKO TXOSTENA 07-08

Citation preview

AZKOITIA, GURE HERRIA. GUZTION ARTEANIRAUNKORTASUNAREN BIDEAN JARRAI DEZAGUN!

Herriko 3 ikastetxeetako 1.137 ikaslek partehartu dugu.

Floreagako San Jose IkastetxeaXabier Munibe Ikastola LHXabier Munibe Ikastola DBH

ERREKAREN INGURUAN

Erreka / Ibai garbitzaileak behar dira.

Urola ibaia garbitzeko kanpaina egitea eskola orduetan eta udaleko langileak jartzeahondakin handiak kentzeko.

Kukuerriko erreka inguruan zakarrontzi gehiago jartzea.

Txalon errekan dagoen pareta kentzea, lehen zegoen moduan mantenduz.

Ibaian arrain gehiago jartzea.

Erreka bazterretan ugaritzen ari den landare inbaditzaileen kontrola egiten jarraitzea.

URA ETA INDUSTRIA

Urari Acelor enpresak ematen dion trataera ezagutzea.

Lantegietan erabiltzen den ura kontrolatzea kutsatzenduten isurketak eman ez daitezen eta uraren erabileraahal den neurrian murriztea.

KONTZIENTZIAZIO KANPAINAK

Herritarrei ura aurrezteko aholkuak emanaz kanpainabat egitea eta aurrezteko sistemak oparitzea.

Umeentzat joko batzuk antolatzea, helburua uraaurreztea izanik.

Iturrien ondoan ura aurrezteko kartelak ipintzea.

BONIFIKAZIOAK ETA ISUNAK

Jendea uretara zaborrak botatzen ikusiz gero,isunak jartzea.

Ur gehiago erabiltzeagatik gehiagoordaintzea.

12·

13·

14·

15·

16·

17·

18·

19·

20·

21·

22·

23·

24·

Aurkezten dizkizuegun ekintzen bidez, urakgure bizitzan duen garrantziaz jabetu gara.

Altxor izugarria dugula konturatu gara!

Eskolako agenda 21ak aukera ematen digu, herrikogazte guztiek, ikastetxeen eskutik, ingurumenarenalde lan sakona egiteko. Badira 5 urte elkarrekin horretanlanean ari garela! Ikasturte honetan, guztien arteanamankomunean izan dugun gaia URA izanda.

Uraren inguruan gauza asko ikasi dugu: urarenzikloa naturan, ibai ekosistemen ezaugarriak, gureetxeetara datorren uraren ibilbidea, urarenerabilera, herriko kontsumo datuak, fakturak,munduan ur-eskasiak sortzen dituen arazoak...Konturatu gara Lurra zaintzen ez badugu,azkenean suntsituko dugula.

Herri mailan aztertu ditugun urari dagozkien arazoak konpontzeko, Udalari eskakizunhauek proposatu nahi dizkiogu:

URAREN AZPIEGITURAK

Lanbide Eskolan eta Floreagako Haur Hezkuntzako patioan iturriak ipintzea.

Estoldak zaintzea. Floreagatik behera ibaia datorrela ematen du sarritan.

“Sanjungo” iturria konpontzea, oraindik jendeasko dago iturri honetatik edan nahi duena.

Loreak ureztatzeko, kaleak garbitzeko... uredangarria ez erabiltzea.

Herriko zenbait iturri puskatuta daude, horiekkonpontzea nahiko genuke: San Juan zubian,Ibai-Ondo kalean (lau bankotan), Baldaplazan (erdikoa), Bastarrikaldeko etaAltzibarko Urrategiko plazan.

Parkeetan eta azoka plazan komun publikoak ipintzea.

Komunetarako ur edangarria ez erabiltzea.

Azkoitian igerileku berriak eraikitzerakoan ura ahalik eta gehien aprobetxatzekosistemak erabiltzea eta euri urez betetzea.

UR KONTSUMOA MURRIZTU

Kaleko iturrietan ura aurrezteko sistemak jartzea(botoidunak edo sakatuta eduki behar direnak, haize-sistema...): Balda plazan, Uxerren, Barriketan, Txurruka-Etxe ondokoan, goiko botikaren ondokoan, udaletxeaurrean, Orion elkarte aurrekoan, Kukuerri bidean, Zuazolakalean; edo bestela irteten den ura aprobetxatzea.

Futbol zelaietan belar artifiziala jartzea.

Altzibarren autoak garbitzeko mangerak ur gutxiago botatzekosistemaren batekin jartzea. Sakatzeko botoia jartzea.

10·

11·

Ikasi dugu bizitzeko ura beharrezkoa dugula, gero etagutxiago dagoela eta aurreztu egin behar dugula.Urarekin ezin dugula jolastu konturatu gara.

Burutu ditugun ekintzak:

Aste batean zehar, ikastolakouraren kontsumoa kontrolatu da(txorrotak eta komunekozisternak). Emaitzen araberaastebeteko kontsumoa 18.703litro izan dira.

Loiolako erreka aztertu dugu.

Hauek izan dira ikasturte honetan egindako lanak:

Ikastolako ur kontsumoa ezagutzeko komunerakojoan etorriak neurtu.

Komunetan “Bonbari tira egin” leloa jarri, bonbakindar gutxi duelako.

Ikastolako ikasleek urarekiko dituzten ohiturak ezagutu,emaitzak gelaka azaldu eta balorazioa eginez.

Ibai Eder edateko uren araztegia eta Badiolegihondakin uren araztegiak ezagutu.

Uxer eta Txalon erreka, eta Urola ibaia aztertu.

Herriko iturrien azterketa burutu.

Galdeketa baten bidez, herritarren urarekiko ohiturakezagutu.

Udaleko zenbait zerbitzuen funtzionamenduaezagutu: kiroldegia, lorategien mantentze zerbitzuaeta kale garbiketa.

Arrikutz kobazuloak bisitatu.

Berde-berdea programan parte hartu.

Munduko mapak eginez, uraren inguruko arazoakaztertu: gaizki banatuta dagoela, kutsaduraksortzen dituen gaixotasunak, aurreztearenbeharra...

25-

20-

15-

10-

5-

0-

IGO

MANTENDU

JEITSI

EZ DAKIT

KALEKO GALDEKETA:

Burutu ditugun ekintzak:

Uxer eta Kukuerri erreken, eta Urola ibaiarenazterketa egin.

Uraren ohiturei buruzko galdetegia etxeetan burutu.

Ibai Eder urtegia, Ibai Eder edateko uren araztegiaeta Badiolegi hondakin uren araztegia ezagutu.

Herriko depositoak zeintzuk diren eta ura nolabanatzen duten ezagutu.

Herriko iturriak, estoldak... aztertu.

Ikastetxeak dituen ur kontsumoak neurtu (iturriak,komunak eta dutxak). Emaitza: 12,34 litropertsona/eguneko.

Herriko ur kontsumoak aztertu:etxeetan, iturrietan,igerilekuak, kalea garbitzen...

Uraren ohiturei buruzko galdetegia kalean burutu.

Loiolako Igarako errota ezagutu.

Zumaiako Urradura Plataforma ezagutu, Algorrirajoanez.

Consumopolis programan bi sari lortu ditugu.

Berde-Berdea proiektuan parte hartu.

Ingurumena zaintzekoetan eta herri iraunkorrak lortzeko,guztion parte hartzea beharrezkoa da; horregatik,betetzen saiatuko garen hainbat konpromiso hartuditugu:

Urarekin ez jolastea.

Ura edaterakoan, edalontzian behar dugunabakarrik hartzea.

Komunean, behar baino denbora gehiagoz ezbonba ezta iturria ere zanpatuta ez edukitzea.

Behar ez dugunean txorrota itxi eta tantaka ez uztea.

Bainatu beharrean dutxatzea eta ahalik eta denbora gutxien egitea dutxan, xaboia emanbitartean txorrota itxiz.

Eskuak eta hortzak garbitzerakoan txorrota itxitzea.

Arropa garbi edukitzen saiatzea, ahal den gutxien garbitzeko.

Gelak eta eskolako jolastokia ez zikintzea, garbiketan gutxiago gastatzeko.

Ura eta xaboia ontzi batean ipintzea platerak garbitzerakoan; lehenengo xaboitzea etaondoren aklaratzea.

Janaria garbitzerakoan ontzi batean garbitzea eta ez txorrota zabalik dugula.

Komunetik janari hondarrik ez botatzea, ez erabili zakarrontzi bezala.

Olioa harraskatik behera ez botatzea, eraman plazara edo edukiontzietara.

Ur hotza nahi badugu, botila bat betetzen ipintzea,ur hotza irten bitartean litro asko gastatzen baitira.Berdin ur epela nahi dugunean.

Edaterakoan, iturriko ura gehiago erabiltzea etagutxiago ur minerala.

Ibaiak garbi mantentzen ahalegintzea. Udalakantolatuko balu ibaiaren garbiketa, bertan partehartuko genuke, baina eskola orduetan izanik.

Iturriak errespetatzea.

Ur kontsumoaren murrizketaren garrantzia etxeanazaltzea eta ur gutxi kontsumitzen duten tresnakerosteko esatea etxekoei.

Ura aurrezteko sistemak jartzea txorrotetan.

Arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua ahal bada beteta jartzea.

Komuneko zisternak bi botoidunak jartzea eta ahal denean zisternan ur botila jartzea.

Etxeko autoa makinaz garbitzea.

Etxeko faktura begiratzeaz arduratzea.

10·

11·

12·

13·

14·

15·

16·

17·

18·

19·

20·

21·

22·