37
Txostena

Txostena - CSCE-EKGK...ren Kontseiluaren Antolamendu eta Jarduera Arau-diak” arautzen ditu (EHAA, 55.a, 2000-03-20koa). Egoitza soziala: Reyes de Navarra, 51 01013-GASTEIZ Tfnoa.:

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

MemoriaTxostena

“Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua (CS-CE-EKGK) kooperatibismoa sustatu eta zabaltzea bermatuko duen topaketa-organoa da, eta euskal herri-administrazioen aholkulari kooperatiba-gaie-tan.

Halaber, balio eta printzipio kooperatiboak onartu, defenditu, sustatu eta zabalduko ditu”.

Gaur egun, bere antolaketa eta funtzi-onamen-duari buruzko gaiak “Euskadiko Kooperatiben Go-ren Kontseiluaren Antolamendu eta Jarduera Arau-diak” arautzen ditu (EHAA, 55.a, 2000-03-20koa).

Egoitza soziala:Reyes de Navarra, 5101013-GASTEIZTfnoa.: 945 12 11 55 - Faxa: 945 12 22 [email protected]

“El Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi (CSCE-EKGK) es el órgano de encuentro para ga-rantizar la promoción y difusión del cooperativis-mo, y asesor de las administraciones públicas vas-cas en materia cooperativa.

Asumirá, defenderá, promoverá y difundirá asimis-mo los valores y principios cooperativos.”

En la actualidad los aspectos relativos a su organi-zación y funcionamiento se regulan en el “Regla-mento de Organización y Funcionamiento del Con-sejo Superior de Cooperativas de Euskadi” (BOPV nº 55 del 20-03-2000).

Sede social:Reyes de Navarra 51C.P. 01013 VITORIA-GASTEIZTel. 945 12 11 55 - Fax 945 12 22 [email protected]

Txostena 2011

Mem

ori

a 2

011

Txostena

J Presidentearen agurra .................................................. 5

J CSCE-EKGKren 2011ko ekitaldiko jarduera-txostena ... 9 Izaera orokorrekoa ......................................................... 10 Araubide Juridikoaren Batzordea .................................. 11 Sustapen Batzordea ...................................................... 15

J Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzua 2011ko ekitaldiko Oroitidazkia ................................................... 21J Kontseiluaren osaera ..................................................... 25J Aurrekontu-alderdia ................................................................ 29J Estatistika-eranskina ............................................................... 35

aurkibidea

TXOSTENA 2011 5

Presidentearen agurra

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilu honi, kooperatibis-moaren sustapen eta zabalkundea bermatzeko topaketa-or-gano gisa, dagokion eginkizunari leial, aurten ere niri dagokit, bere lehendakari naizen aldetik, iazko ekitaldian (2011) gauza-

turiko jarduerak aurkeztea.

Kontseilu honen izaera eta eginkizunak geure gain hartuta (eta ho-riek bere arau erregulatzaileetan daude jasota, eta gauzatzeko era-bil daitezkeen baliabide mugatuetara egokituta), gure erakundeak zerturiko lanagatik sentitzen dugun poza zuekin banatu nahi dugu; baina, gainera, proiektu berezi baten parte izatearen poza eta ha-rrotasuna ere partekatu nahi ditugu gure erakundean ordezkatuta dauden kooperatibistekin eta erakunde publiko eta pribatu guztiekin; proiektu hori kooperatibismoa da, noski, eta konponbide bideragarri eta iraunkorrak ematen ditu kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzeko, garapen sozio-ekonomiko orekatuagoa eta solidarioagoa bultzatuz.

Lehendakaritzan nire aurretik izan direnei, lehengo eta gaur egungo kontseilu-kideei, baita Kontseiluko langileei ere, nire esker onik be-roena, Txosten honetan zehazturiko jarduerak gauzatzeko egin du-ten ahaleginagatik eta izan duten dedikazioagatik.

EKGKren JARDUERA-TXOSTENA. 2011KO EKITALDIA

TXOSTENA 2011 9

Bere arau erregulatzaileen arabera be-tetzen dituen eginkizunen izaera kon-tuan hartuta, Kontseiluaren jarduerak ondorengo arlo hauetan sartzen dira:

a Administrazioarekiko elkarlana, aginduzko edo nahitaezko txoste-netan, kooperatiba-elkarteak iraun-gitzeko espedienteetan, eta Koo-peratiben Erregistroan egindako kontsultetan zertutako administra-zio-jardueren bidez.

a Zerbitzu-ematea, batez ere gata-zkak konpontzera bideratuta Koo-peratiben Arbitrajeko Euskal Zer-bitzuaren bidez, hau arduratzen baita arbitraje, adiskidetze eta bitartekotzako prozedurak bide-ratzeaz.

a Kooperatibismoa sustatzea, zu-zeneko jardueren bidez, edota erakunde laguntzaileekin (Elkarte Kooperatiboekin edo EAEko uni-bertsitateetako Ikasketa Koope-ratibotako Institutuekin) egindako hitzarmen bidez, baita Kontseilu honen eta Euskal Kooperatiben Mugimenduko beste erakunde batzuen parte-hartzeaz eratutako estaldura-erakundeen bidez ere, jardun estrategikoaren hainbat ere-mutan, hala nola:

• Kooperatiba berriak sustatzea (Elkar-Lan, S. Coop.)

• Abalak ematea (Oinarri, S.G.R.)

Jarduera horiek, dauden barne-organo eta koordinazio-organoak kontuan har-tuta, ondorengo gauzatze-modalitate hauetakoren baten bidez egiten dira:

a Administrazioarekiko lankidetza-jar- duerak, baita zuzenean Kontseilua-ren aurrean planteaturiko kontsultei erantzutea ere, Araubide Juri-dikoaren Batzordearen bidez gauzatzen dira, eta batzorde hau osatzen duten kideak Kontseiluaren osaerari dagokion atalean agertuko dira.

a Gatazkak konpontzeari buruzko jarduerak Gatazkak Konpontzeko Zerbitzuaren bidez egiten dira, eta dagokion atalean agertuko da ho-rren txosten edo Oroitidazkia.

a Kooperatibismoa sustatzeko jar-duerak Sustapen Batzordearen bidez garatzen dira, eta kasu hone-tan ere batzordekideak Kontseilua-ren osaerari dagokion atalean dau-de zehaztuta.

Ondoren, Kontseiluak 2011ko ekital-dian garatutako jarduerak agertzen dira, horien ardura duten Batzordeen eta Gatazkak Konpontzeko Zerbitzua-ren arabera multzokatuta, eta horien aurretik izaera orokorrekoak agertzen dira.

Kontseiluaren jarduera-arloak

10 TXOSTENA 2011

Printzipio kooperatiboen trata-mendua

Nabarmentzekoa da hiru Unibertsi-tateetako Kontseilariek, Lantalde bat osatuz, egindako lana: dokumentu-euskarriak egin dituzte boronda-tezko eta zuzeneko atxikimendu- eta lankidetza-printzipioei buruz, eta oi-narri izan dira printzipio horiek tra-tatzeko maiatzaren 17ko eta urriaren 13ko Osoko Bilkuretan, hurrenez hu-rren.

Planteaturiko helburuaren arabera, aipaturiko printzipioak tratatu ondo-ren, laburpen batean bildu egin dira sorturiko hausnarketa-puntuak, eta horiei hurrengo ekitaldietan tratatuko direnak gehituko zaizkie, hori guztio-ri printzipio eta balio kooperatiboen interpretazio zuzenean laguntzeko, hausnarketa-puntu horiek elkartze-erakunde kooperatiboei ere helara-ziko zaizkielarik.

Kontseilari ohien foroa

Nabarmentzekoa da Kontseilari ohien Foroak garatutako jarduera; ekitaldian zehar hiru deialdi egin ditu, horietako bi kontseilari ohi guz-tientzat irekiak, helburu bikoitzarekin: kolektibo hori informatuta manten-tzea egindako gauza nagusiez eta plangintza-dokumentuetan dauden erronkez, eta bestetik beraien parte-hartzea eskatzea hurrengo hausnar-keta estrategikorako.

Bigarren helburu horri dagokionez, aipagarriak dira Francisco Garmen-dia eta Miguel Uribe-ren ekarpenak: balio-gaietan adituak diren soziolo-goak izanik, kontseilari ohi guztien bilera irekietako batera gonbidatu zi-tuzten, eta bertaratuek ondorioztatu zuten baliagarria zela aipaturiko so-ziologoek azaldutako tresna balioen egungo egoera aztertzeko, eta balio horiek kooperatibistei nahiz oro har gizarteari zabaltzeko mezu egokien zehaztapenerako.

Izaera orokorreko jarduerak

TXOSTENA 2011 11

Esparru arauemailearen hobe-kuntza

Aginduzko Txostenak

Eskabide guztiei (11) eman zaie erantzuna, eta beraz 15 proiektu informatu dira guztira; ondoren da-tor horien zerrenda, eta egindako jarraipen-lana erantsi behar zaie, dagokien laburpen-taularen bidez, Araubide Juridikoaren Batzordean egiten delarik deskargua.

1/2011a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte

Gaietako Sailburuarena, Gizarte Ekonomian enpresa-lankidetza-rako laguntzak ezartzen dituena.

a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, EAEko Kooperatiba Sozietateetan eta Lan Sozietateetan inbertsioak egiteko laguntzak bideratzen di-tuena.

a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, Gizarte Ekonomiako enpresetan bazki-deak sartzeko laguntzak arautzen dituena.

2/2011a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte

Gaietako Sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiako enpresetan laguntza teknikorako laguntzak arautzen dituena.

a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, EAEko Gizarte Ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzeko laguntzak ezartzen di-tuena.

3/2011a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte

Gaietako Sailburuarena, Gizarte Ekonomian murgiltzeko laguntzak antolatzen dituena.

a AGINDUA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, Gizarte Ekonomian prestatzeko laguntzak ezartzen dituena.

4/2011a Lan Harremanetarako Kontseilua-

ren Lege Aurreproiektua.

5/2011a DEKRETU-ZIRRIBORROA, Eus-

kal Autonomia Erkidegoko langi-leen 2012. urteko jaiegunen egu-tegi ofiziala onartzeko dena.

6/2011a Ekonomia eta Gizarte Kontseilua-

ren Lege Aurreproiektua.

7/2011a Familiaren Euskal Kontseiluaren

Dekretu Proiektua

Araubide juridikoaren batzordea

12 TXOSTENA 2011

8/2011a Etxebizitza Legearen Aurreproie-

ktua.

9/2011a Euskal Autonomia Erkidegoko

Lan Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroa sortzeko Dekretu Proiektua.

10/2011a Euskal Enplegu Publikoaren Lege

Aurreproiektua.

11/2011a Enpleguaren Lege Aurreproiek-

tua.

5/2011 Legea, martxoaren 29koa, Gi-zarte Ekonomiarena (2011-3-30eko BOE)

a Urriaren 13ko Osoko Bilkuran Lege horrek Euskal Autonomia

Erkidegoan izango dituen on-dorioak aztertu ziren, lehenengo Legea baita erreferentzia globa-la egiten duena Gizarte Ekono-miako sektorearen interes oroko-rra sustatu eta zabaltzeari buruz.

Etxebizitza Legearen aurreproiek-tua

a Aipatzekoa da jardunaldi batzuen bidez egindako lana, bai erakun-de mailan eta bai kudeaketa-enpresen arduradunekin, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Plangintza-zuzendariaren parte-hartzearekin. Sektorearen propo-samenak bideratzeko helburua betetzeaz gain, etorkizunean sor daitekeen Batzorde Tekniko ba-ten oinarriak jartzeko balio izan zuten, honek datozen ekitaldie-tan garatuko duelarik bere jar-duera.

TXOSTENA 2011 13

Ikuskapen Kooperatiboa

a Enplegu eta Gizarte Gaietako Sai-laren jakinarazpen formal baten bidez, esan zitzaigun kooperati-bismo-arloko ikuskapen-funtzioa arautzen duen Dekretu Proiektua-ren Zirriborroa, Kontseilu honek egina, ez zela zuzenbidearen ara-berakoa, Euskadiko Kooperatiben Legearen aldaketa gisa izapidetu behar baitzen; Kontseilu honen al-detik zeregin honetan Eusko Jaur-laritzarekin lankidetzan jarraitzeko borondatea azaldu zen, bidezko jotzen den eran eta baldintzetan.

a Halaber, aipatzekoa da gure erakundeak kooperatiba-ikuska-penaren instrukzio-fasea bere gain hartuko balu, hortik Kontseiluaren-tzat etorriko liratekeen barne-anto-laketako alderdiei buruzko doku-mentu bat egitea.

Kooperatiba-iraungitzeak

a 29 iraungitze-espedienteri eta 4 sozietate beste formula juridiko batzuetara eraldatzeari buruzko erabakiak hartu dira

Kontsultak

a Araubide Juridikoaren Batzor-deari formalki planteatu zaizkion kontsulta hauei erantzun zaie.

Espedienteak Kontsultaren gaia

1/2011

Berankortasun Legearen aplikagarritasuna

nekazaritzako kooperatibei beren

bazkideekiko

2/2011

Etxebizitza Kooperatiba baten baja-formula

eta Babes Ofizialeko Etxebizitza batez

trukatzeko eskubide posiblea.

3/2011Bazkide baten eskabidea kooperatibako Batzarraren aktan idazki bat sartzeko.

4/2011Lan-erreformaren

aplikagarritasuna lan elkartuko kooperatiba

bateko bazkideei.

14 TXOSTENA 2011

Halaber, Abokatu Aholkulariari zuze-nean planteaturiko kontsultei erantzun zaie eta ondorengo taulan daude la-burtuta kontsulta horien sektoreak eta gaiak

Beste jarduera batzuk

a Gizarte Ekonomiari buruzko Nazioarteko Biltzarra

2011ko uztailaren 6, 7 eta 8an Oñatin izandako “Gizarte Ekono-miari buruzko Nazioarteko Hitzal-diaren” Batzorde antolatzailearekin elkarlanean aritu gara, bertan egoi-tza duen Soziologia Juridikoko Na-zioarteko Institutuaren koordinazio eta bultzadaren pean.

a Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko Elkartea

Zuzenbide Kooperatiboaren Na-zioarteko Elkarteak egindako Ba-tzarrean parte hartu dugu, eta Elkarte horrek Deustuko Unibertsi-tatean bultzaturiko Adituen Sinpo-sioan ere kolaboratu dugu.

KONTSULTAK(Kooperatiba motak)

2010.12.13-2011.12.15

denboraldiaLAN ELKARTUA 167

ETXEBIZITZAK 119

IRAKASKUNTZA 23

KONTSUMOA 16

GARRAIOLARIAK 17

KREDITUA 1

NEKAZARITZAKOAK 4

GUZTIRA 347

KONTSULTAK(Azterturiko gaiak)

2010.12.13-2011.12.15 denboraldia

BAZKIDEEN ESKUBIDEAK 66

ORGANO SOZIALAK 40

ARAUBIDE EKONOMIKOA 63

ZIGOR-ARAUBIDEA 11

LAN-GAIAK 16

KONTABILITATEA 6

AUZIGAIAK 59

HERRI-ADMINISTRAZIOARI BURUZKO GAIAK

10

KITAPENA, LIKIDAZIOA 63

ERAKETA 6

ASKOTARIKOAK 7

GUZTIRA 347

TXOSTENA 2011 15

Ikaskuntza Kooperatiboa” programa

a Programa ezartzeko metodolo-gia finkatu da 2010/2011 ikas-turtean parte hartu duten irakas-kuntzako 10 kooperatibetan, eta gerora gainerako irakaskuntzako kooperatibetara zabaltzeko pro-gramazioak hasi dira.

Senior aholkulariak

a Irakaskuntzako kooperatiben sektoretik etorritako 4 aholkula-ri berri sartu dira. Beraz, guztira 9 aholkulari zeuden programan ekitaldiaren bukaeran. Lan elkar-tuko kooperatiben aldetik orain-dik urria da eskaria, eta egoera hori zuzentzeko ahaleginean ari gara Zerbitzu honen ezaugarriak zabalduz kooperatiba horien ar-tean.

Erakunde partaidetuak

Oinarri S.G.R.

a 2011ko ekitaldian, kreditu-erakun-deek zailtasun garrantzitsuak izan dituzte handizkako merkatuetan

funtsak lortzeko, eta horrek se-ktore pribatuaren finantzaketa-baldintzak gogortzea ekarri du. Testuinguru honetan, OINARRIren jarduera ere ahuldu egin da, eta aurreko ekitaldian baino zenba-teko nabarmen txikiagoa formali-zatu da; hala ere, mantendu egin da aurreko ekitaldiaren bukaeran lortutako posizioa estatuko Elka-rrenganako Bermedun Sozietate guztien artean, arrisku bolumenari dagokionez.

Elkar-Lan S.Coop

a Guztira 96 izan dira Elkar-Lan S.Coop.en bidez eraturiko koo-peratibak; hona hemen laburtuta horien banaketa geografikoa eta sorturiko enplegu kopurua:

Sustapen-batzordea

Lurraldea Kooperatiba-kopurua

Sorturiko enpleguak

ArabaBizkaiaGipuzkoa

143052

62121192

GUZTIRA 96 375

16 TXOSTENA 2011

Erakunde laguntzaileekin egin-dako Hitzarmenen bidez gauzatu-riko jarduerak Kooperatiba-susta-penerako programen garapenean

Sustapen eta zabalkundearen ar-loan bultzatu nahi diren jardunbide

edo ekintza-ildoak aurrez zehaztu ondoren Kontseiluak, eta ildo horiek garatzeko erakunde laguntzaileek aurkezturiko proposamenak hautatu ondoren, guztira 464.650€ bideratu dira ondoren zehaztuko diren pro-grama hauek kofinantzatzera:

Zka. Jarduera/Programak 2011 Erakundea

1 Lan Elkartuko kooperatibismoa zabaltzeko kanpaina hedabideetan ERKIDE

2 Egungo krisi-egoeraren araberako antolaketa-eredu malgu baten diseinuan kooperatibei laguntza emateko esperientzia pilotua ERKIDE

3 KOOP Euskal Enpresa Kooperatiboa ERKIDE

4 Elkar Euskaraz programa ERKIDE

5 Ekonomia eta Finantza Kudeaketako eredu sinplifikatua ezartzeko programa (kooperatiba txikientzat) ERKIDE

6 Kooperatiba txikiei laguntzeko programa, kostuen kalkulu eta kontrolerako metodo bat inplementatzeko ERKIDE

7 Egungo krisi ekonomikoaren egoerari loturiko prestakuntza-kanpaina ERKIDE

8 Gizarte Balantzea ERKIDE

9 Hezkuntza eta sustapen kooperatiborako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpenari buruzko Eskuliburu Praktikoa (COFIP) ERKIDE

10 Informatika-Ofimatikaren erabileran prestakuntza ERKIDE

11 Euskara hobetzeko plana Erkide Irak.

12 ABSENTISMOAREN eta bere kostuen azterketan sakontzea Erkide Irak.

13 Jardunbide Egokiei buruzko jardunaldia Erkide Irak.

14 ERKIDE Irakaskuntzaren Hausnarketa Estrategikoa Erkide Irak.

15 Pertsonen Kudeaketari buruzko ikastaroa Erkide Irak.

16 Taldeen Dinamizazioari buruzko ikastaroa Erkide Irak.

17 Kooperatiba bihurtzea FCAE

TXOSTENA 2011 17

Zka. Jarduera/Programak 2011 Erakundea

18 Nekazaritzako elikagai- eta landa-enpresen sustapenerako baltzuarekin lankidetza FCAE

19 Euskal Nekazaritzako Elikagaien euskal kooperatibismoaren 1. Plan Estrategikoaren jarraipena eta kontrola FCAE

20 Lankidetzako ekimenak detektatzea FCAE

21 Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben sinergia-mapa aztertzea FCAE

22 Bidaia Teknikoa FCAE

23 Nekazaritzako Elikagaien kooperatibismoan masterra FCAE

24 Gizarte Balantzea eta gizarte-erantzukizunekoa egitea FCAE

25 Emakumeak eta parte-hartzea kooperatibetan FCAE

26 Energia Auditoriak FCAE

27 Mohila Mandais emakume-elkarteei eta Indian Dang-etako komunitateen garapen integralerako diru-sarrerak lortzeko dituzten jarduerei laguntzea FCAE/FRM

28Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioaren hausnarketa estrategikoa berrikuntza eta gizarte-alderdiei buruzko kudeaketa-tresnak ezartzen laguntzeko

FECOE-EKKF

29 EAE Demografia, gizarte eta ekonomiari buruzko datu kooperatiboen tratamendua (Koop GIS)

GEZKI-UPV-EHU

30 Adituen Sinposioa Deustuko Uniberts.

31 Prestakuntza kooperatiboa hedatzea Mondragon kooperatibetan MU LANKI

32 Mondragon Taldeko printzipio kooperatiboei buruzko DVD bat egitea, kooperatiba-sektoreari nahiz publiko zabal bati zuzendua MU LANKI

33 Brasilgo Lurgabeen Mugimenduaren (MST) ekonomia herrikoi eta solidarioko esperientzietan prestakuntza, laguntza teknikoa eta jarraipena MU LANKI

Kooperatiba-eztabaidarako foroa

Aipatzekoa da FOROKOOPek 2011. 11.17an antolatu zuen aurrez au-rreko Jardunaldia Bilbon, “gazteak, enpresa kooperatiboaren etorkizuna” gaiaz; azpimarratzekoa da, gainera,

bertaratuen kopurua (152 pertsona), eta ekintzailetzaren eremuan bidea ireki nahian diharduten gazteen par-te-hartze bizia.

Jardunaldian izandako hitzaldiak eta ondorioak Forokoop-en webgunean ikus daitezke (www.forokoop.coop).

KOOPERATIBETAN GATAZKAK KONPONTZEKO EUSKAL ZERBITZUAREN OROITIDAZKIA

20 TXOSTENA 2011

KOOPERATIBETAN GATAZKAK KONPONTZEKO EUSKAL ZERBITZUAREN OROITIDAZKIA

Euskadiko Kooperatiben Goren Kon-tseiluaren barruan sorturiko Gatazkak Konpontzeko Euskal Zerbitzuaren helburua hau da: interes-gatazkak konpontzeko eginkizuna hobeto be-tetzen laguntzea, gatazka horiek koo-peratiben artean, kooperatiben eta bazkideen artean, edo kooperatiba bakoitzaren barruan bazkideen ar-tean sortzen direnean.

2011 ekitaldian, gatazkak epaitegie-tatik kanpo konpontzeko prozeduren eremuan zehaztuko diren jardue-rez gain, aipatzekoa da hain zuzen Araudia egokitzeko lana, horren bidez arautzen direlarik prozedu-ra hauek, maiatzaren 20ko 11/2011 Legera (abenduaren 23ko 60/2003 Legea, Arbitrajekoa, aldatzen due-nera) egokitzeko helburuarekin.

Oroitidazki hau idazterakoan, da-goeneko argitaratuta dago 2012ko otsailaren 16ko EHAAn euskal koo-peratiben gatazkak ebazteko pro-zeduren Araudi berria, eta horrek arautzen du aurrerantzean Zerbitzu honen jardueren garapena.

Arbitrajeak

a Guztira, 19 arbitraje egin dira, eta horien gaiak hemen daude laburtuta:

ARBI-TRAJEAK AUZIGAIA

1-2011 Bazkidearen baja baldintzak aldatzean

2-2011 Ekarpenen likidazioa erretiroa hartzean

3-2011 Lanbide- eta ordainsari- mailen aldaketa

4-2011 Kapitalera egindako ekarpenak itzultzea

5-2011 Bazkide-izaera aitortzea

6-2011 Informazio-eskubidea

7-2011 Diru-kopurua erreklamatzea

8-2011 Diru-kopurua erreklamatzea

9-2011 Kapitalera egindako ekarpenak itzultzea

10-2011 Kapitalera egindako ekarpenak itzultzea

11-2011 Akordioen aurka egitea

12-2011 Diru-kopurua erreklamatzea

13-2011 Etxebizitza-zozketaren aurka egitea

14-2011 Irtendako bazkideak dirua erreklamatzea

15-2011 Zigor ekonomikoaren aurka egitea

16-2011 Kapitalera egindako ekarpenak itzultzea

17-2011 Kapitalera egindako ekarpenak itzultzea

18-2022 Diru-kopurua erreklamatzea

19-2011 Administratzailearen erantzukizuna

TXOSTENA 2011 21

Adiskidetzeak

a CON-1-2011: ekarpenen eskualdatzea (adostasunarekin)

a CON-2-2011: diru-erreklamazioa (adostasunik gabe)

a CON-3-2011: lan-antolaketaz eta plusak kentzeaz Kontseilu Errektoreak harturiko erabakiarekiko desadostasuna (adostasunik gabe)

a CON-4-2011: administratzailearen erantzukizuna (adostasunik gabe)

a CON-5-2011: lan-aurrerakinari buruzko konputu okerra (adostasunarekin)

a CON-6-2001: galerak irtendako bazkideei egozteari buruzko erreklamazioa (adostasunik gabe)

a CON-7-2001: bazkide-izaera onartzea ekarpena eskualdatzeagatik (adostasunik gabe)

Beste jarduera batzuk

Aipatzekoa da Zerbitzuaren barruan egindako lana aipaturiko Araudiaren egokitzapenaren inguruan; hori osatu eginda arbitroen zerrenda berria eginez eta argitaratzen den unetik indarrean izango diren lansari edo tarifa berriak zehaztuta (EHAA, 2012.2.17koa).

CSCE-EKGK-ren OSAERA

24 TXOSTENA 2011

2011ko ekitaldian zehar aldaketa bakarra izan da Kontseiluaren osae-ran:

– Javier Goienetxea Urkaregi jauna (Erkide) sartu da Patxi Ormazabal Zamakona jaunaren ordez.

Beraz, eta ordezkaturiko kontseila-riak zeukan lehendakariorde-kargu-rako beste bat izendatu ondoren, Kontseiluaren osaera honako hau zen ekitaldiaren bukaeran:

TXOSTENA 2011 25

Presidentea– José Felipe Yarritu Díaz jna. (Eusko

Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila)

Presidenteordea– Javier Goienetxea Urkaregi jna.

(Erkide)

Kontseilariak– Yolanda López Fernandez and.

(Eusko Jaurlaritza)– Pilar Santamaría Martinez and.

(Eusko Jaurlaritza)– Alejandro Martínez Charterina jna.

(Deustuko Unibertsitatea)– Baleren Bakaikoa Azurmendi jna.

(Euskal Herriko Unibertsitatea)– Asier Irizar Mezo jna. (Mondragon

Unibertsitatea)– Alfredo Montoya Estibalez jna.

(Nekazaritzako Kooperatiben Federazioa)

– Jose Miguel Mera Bengoa jna. (Kontsumoko Kooperatiben Federazioa)

– Juan M. Larrañaga Zabala jna. (Erkide)

– Andoni Zendoia Alkorta jna. (Erkide Irakaskuntza)

– Juan Mª Concha Aspiroz jna. (Erkide)

– Gonzalo Saez de Ibarra Martinez de Estarrona jna. (Garraiolarien Kooperatiben Federazioa)

Halaber, ekitaldiaren bukaeran Ba-tzordeen osaera honako hau zen:

Sustapena– Juan Mª Concha jna.

(presidentea) – Yolanda López Fernandez and.– Pilar Santamaría Martinez and.– Asier Irizar jna.– Alfredo Montoya jna.– Andoni Zendoia jna.– Gonzalo Saez de Ibarra jna.

Araubide Juridikoaren Batzordea– Juan M. Larrañaga jna.

(presidentea) – Felipe Yarritu jna.– Javier Goienetxea jna.– Baleren Bakaikoa jna.– Alejandro Martínez Charterina jna.– Andoni Zendoia jna.– Jose Miguel Mera jna.

Kontseiluko langileak2011ko ekitaldian Santiago Merino Hernandez itzuli da lanera; honi es-zedentzia onartu zitzaion abokatu aholkulari postuan, eta bitartean Go-tzon Gondra Elgezabal izan da lan horietan; beraz, ekitaldiaren bukae-ran honako hauek ziren Kontseiluko langileak:

– Juan Luis Arrieta jna. (Idazkari Orokor Teknikoa)

– Santiago Merino jna. (Abokatu Aholkularia)

– Ion Azpiazu jna. (Administraria)

AURREKONTUARIDAGOZKIONAK

28 TXOSTENA 2011

CIF: Q-5150003-A(eurotan adierazia)

AKTIBOA Oharrak 31.12.11 31.12.10

A) AKTIBO EZ KORRONTEA 4.305.742 5.094.817

I. Ibilgetu ukiezina 5 260.584 273.340

Erabilera-lagapenak 255.564 264.574

Patenteak, lizentziak, markak eta antzekoak 2.720 5.266

Informatika-aplikazioak 2.300 3.500

II. Ibilgetu materiala 6 20.919 32.325

Instalazio teknik. eta beste ibilgetu material bat 20.919 32.325

III. Inbertsio higiezinak 6 153.160 153.160

Lursailak eta eraikuntzak 153.160 153.160

V. Epe luzerako finantza-inbertsioak 7 3.871.079 4.635.992

Ondare-tresnak 777.575 773.838

Hirugarrengoentzat kredituak 3.092.886 3.861.536

Beste finantza-aktibo batzuk 618 618

B) AKTIBO KORRONTEA 2.458.310 2.425.849

III.Merkat.-zordunak eta kobratzeko beste kontu batzuk 7 594.003 429.034

Beste zordun batzuk 594.003 429.034

IV. Epe laburrerako finantza-inbertsioak 19.162 4.500

VII Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk 1.845.145 1.992.315

TOTAL ACTIVO 6.764.052 7.520.666

Egoera Balantzea abenduaren 31n

TXOSTENA 2011 29

(eurotan adierazia)

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA Oharrak 31.12.11 31.12.10

A) PATRIMONIO NETO 821.391 766.472

A-1) Fondos propios 8 562.631 490.185

III. Reservas 496.424 452.820

VII. Resultado del ejercicio 66.207 37.365

A-3) Subvenciones, donaciones y legados recibidos 9 258.760 276.287

B) PASIVO NO CORRIENTE 5.311.741 6.148.261

I. Provisiones a largo plazo (FAEC) 10 3.680.002 4.140.911

II. Deudas a largo plazo 11 1.631.739 2.007.350

Otras deudas a largo plazo 1.631.739 2.007.350

C) PASIVO CORRIENTE 630.920 605.933

IV. Acreedores comerciales y otras cuentas a pagar 630.920 605.933

Otros acreedores 11 608.588 589.833

Remuneraciones pendientes de pago 15.944 16.100

Administraciones Públicas 6.388 0

TOTAL PATRIMONIO NETO Y PASIVO 6.764.052 7.520.666

Egoera Balantzea abenduaren 31n

30 TXOSTENA 2011

CIF: Q-5150003-A(eurotan adierazia)

KONTZEPTUAK Oroitidazki oharrak

(Zor) Hartzeko 31.12.11

Hornidurak -6.799

c) Beste enpresa batzuek egindako lanak -6.799

Ustiapeneko beste sarrera batzuk 12 1.241.259

a) Sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko beste batzuk 303.725

b) Ustiapeneko diru-laguntzak ekitaldiko emaitzan sartuak 937.534

Pertsonal Gastuak -177.280

a) Soldatak, ordainsariak eta asimilatuak -151.536

b) Zama sozialak -25.744

Beste ustiapen-gastu batzuk -990.612

a) Kanpoko zerbitzuak 12 -131.564

b) Zergak -1.634

c) FAEC hornidura dotazioa 10 -255.879

d) Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk 12 -601.535

Ibilgetzearen amortizazioa -24.162

Finantzarioa ez den ibilgetzeko subentzioen egozpena eta besterik 17.527

USTIAPENEKO EMAITZA 59.933

Finantza-sarrerak 6.274

b) Balio negoziagarriak eta beste finantza-tresna batzuk 6.274

FINANTZA-EMAITZA 6.274

ZERGEN AURRETIKO EMAITZAK 66.207

EKITALDIKO EMAITZA 66.207

Galdu-Irabazien kontua abenduaren 31n

TXOSTENA 2011 31

(eurotan adierazia)

SARRERA-AURREKONTUA 2011Aurreskontua

11.12.31 Erreala % Gauzatzea

OHIKO SARRERAK 939.000 946.033 100,75%- Aurrekontuko diru-zuzkidura 935.000 937.534 100,27%

- Ohiko bestelako sarrerak 4.000 8.499 212,48%

SARRERA BEREZIAK 1.195.000 286.048 23,94%- Kitatzeak eta eraldaketak 1.180.000 255.879 21,68%

- Bestelako finantza-sarrerak 15.000 30.169 201,13%

SARRERAK guztira 2.134.000 1.232.081 57,74%

GASTUEN AURREKONTUAPERTSONAL GASTUAK 176.000 177.280 100,73%

FUNTZIONAMENDU-GASTUAK 102.000 100.650 98,68%

- Bidaiak, egonaldiak, leku-aldatzeak 12.000 11.567 96,39%

- Kuotak eta harpidetzak 5.000 4.309 86,17%

- Osoko Bilkuretara eta Batzordeetara joatea 38.000 31.764 83,59%

- Azpikontratazioa 8.000 6.799 84,99%

- Garbiketa, mantentze-lanak eta beste zenbait 17.000 19.138 112,58%

- Komunikazioak 10.000 11.124 111,23%

- Bestelako funtzionamendu-gastuak 12.000 15.949 132,91%

IZAERA OROKORREKO JARDUERA GASTUAK 18.000 11.422 63,46%

ZUZENEAN EGINDAKO JARDUERAK 164.000 158.287 96,52%

ELKARTZE-EGITUREN KOFINANTZAKETA 460.000 431.826 93,88%

OHIKO GASTUEN AZPITOTALA 920.000 879.465

ERAKUNDE PARTAIDETUAK 145.000 150.974 104,12%

FAEC HITZARMEN JARDUERAK 590.000 127.940 21,68%

ERAKUNDE LAGUNTZ. HITZARMEN JARDUERAK 475.000 463.304 97,54%

FAEC GASTUAK 4.000 2.202 55,04%

GAINERAKO GASTUEN AZPITOTALA 1.214.000 744.420

GASTUAK guztira 2.134.000 1.623.885 76,10%

AURREKONTU-EMAITZA (391.804)(*) Kooperatiben kitapen eta eraldaketetatik datozen sarrerek eta FAEC hitzarmenengatiko jardueren gastuek (sarreren %50), “2011ko erreala” zutabean,

ekitaldiko kitapen eta eraldaketei dagozkien sarrerak jasotzen dituzte. Kontuan izanda kontzeptu hauen “2011 aurrekontua” zutabeko aurreikuspenek ez dituztela jasotzen sortzapenak kobrantzak/ordainketak baizik, ekitaldi honetakoak nahiz aurreko ekitaldietakoak, desbiderapenen azterketa egoki baten ondorioetarako, kobrantza/ordainketa horien balio errealak aurkezten ditugu.

Aurrekontuan egoera 2011.ekitaldian

32 TXOSTENA 2011

Ondoren, ekitaldiko aurrekontu-emaitzaren eta kontabilitate-emaitzaren arteko bateratzea aurkezten da:

(eurotan adierazia)

Kontzeptua Importe

AURREKONTU-EMAITZA – DEFIZITA (391.804)

KONTABILITATEKOAK EZ DIREN AURREKONTU-SARRERAK (279.774)

KONTABILITATEKOAK EZ DIREN AURREKONTU-GASTUAK 744.420

- Koop. Sustapen Jarduera Hitzarmenak 463.304- FAEC Elkarteak Hitzarmenak 127.940

- Erakunde partaidetuen jarduerak 150.974

- FAEC gastuak 2.202

AURREKONTUKOAK EZ DIREN KONTABIL.-SARRERAK 17.527

- Kapital-subentzioak emaitzara intsuldatuak 17.527

- Aurrekontukoak ez diren beste sarrera batzuk 0

AURREKONTUKOAK EZ DIREN KONTABIL.-GASTUAK (24.162)

- Amortizazioak (24.162)

- Aurreko ekitaldietako elkarteen konfinantzaketa 0

EKITALDIKO EMAITZA 66.207

ESTATISTIKA-ERANSKINA

34 TXOSTENA 2011

KOOPERATIBAK 2011KO ABENDUAREN 31N

MOTAK Guztira ALAVA/ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

NEKAZARITZAKOAK 105 56 24 25

ENPRESA-ELKARTEAK 1 1

KONTSUMOKOAK 34 4 15 15

KOOPERATIBA KORPORAZIOAK 1 1

KREDITUKOAK 1 1

BIGARREN MAILA EDO GORAGOKOAK 51 10 14 27

IRAKASKUNTZAKOAK 93 11 44 38

ERKIDEGOAN USTIATZEKOAK 4 2 1 1

MISTOAK 36 4 5 27

ENPRESA-ZERBITZUAK 38 7 8 23

ZERBITZU PROFESIONALAK 44 7 21 16

LAN ELKARTUKOAK 1074 152 467 455

ETXEBIZITZA-KOOP. 288 112 109 67

LAN ELKARTUKO KOOPER.TXIKIAK 304 39 137 128

GUZTIRA 2074 405 846 823

ESTATISTIKA-ERANSKINA

TXOSTENA 2011 35

2011. ekitaldian EAEn eratutako Kooperatibak

MOTAK Guztira ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

NEKAZARITZAKOAK 4 3 1

KONTSUMOKOAK 2 2

BIGARREN MAILA EDO GORAGOKOAK 2 2

MISTOAK 3 1 2

LAN ELKARTUKOAK 15 7 4 4

ETXEBIZITZA-KOOP. 22 3 16 3

LAN ELKARTUKO KOOPER.TXIKIAK 103 10 46 47

GUZTIRA 151 23 69 59

MOTAK Guztira ALAVA/ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

NEKAZARITZAKOAK 105 56 24 25

ENPRESA-ELKARTEAK 1 1

KONTSUMOKOAK 34 4 15 15

KOOPERATIBA KORPORAZIOAK 1 1

KREDITUKOAK 1 1

BIGARREN MAILA EDO GORAGOKOAK 51 10 14 27

IRAKASKUNTZAKOAK 93 11 44 38

ERKIDEGOAN USTIATZEKOAK 4 2 1 1

MISTOAK 36 4 5 27

ENPRESA-ZERBITZUAK 38 7 8 23

ZERBITZU PROFESIONALAK 44 7 21 16

LAN ELKARTUKOAK 1074 152 467 455

ETXEBIZITZA-KOOP. 288 112 109 67

LAN ELKARTUKO KOOPER.TXIKIAK 304 39 137 128

GUZTIRA 2074 405 846 823

ESTATISTIKA-ERANSKINA