28
ELGOIBAR - 1050. zenb. XXIV urtea - 2017-10-06 Txistua, afizio eta ofizio Juan Carlos Larreategi

Txistua, afizio eta ofizio - barren.eus · Lapiko jotzeak eta elkarretaratzeak egin dira egunotan, Espainiako polizien oldarraldia salatu eta Kataluniari babesa agertzeko Joan zen

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ELG

OIB

AR

- 105

0. z

enb.

XXI

V ur

tea

- 201

7-10

-06

Txistua, afizio eta ofizioJuan Carlos Larreategi

1050 azala:Maquetación 1 05/10/17 10:53 Página 1

1050 azala:Maquetación 1 05/10/17 10:53 Página 2

ZOZOAK BELEARI 3

IBON SERRANO LASA

C’est fini Ar-khadi, 2 urte on-doren, biok erabaki bezala,ziklo tantriko literario haubukatu beharrean gara.

[-BARRENek botatzen zaituzte barren!]

(…isilduko al zait “irakurlebakar”?) Tar-tean hainbat eta hainbat kontuz mintzatu gara;

bizimolde osasuntsuez, tupalawiez, filosofiaz, historiaz, san-tuez, terolismo & porrotxismoaz, sexu alberdaniaz eta abar luzebat. Desolationez, tintontzian utzi behar izan dugu beste gaisorta zabal bat: Klima aldaketarekiko gure tesia, berriki iraku-rririko Erresuma eta fedea trilogia bikaina, Dolomitetan aurkitu-riko euskal aztarnak; eta baita, Elgoibarko haur eta gazteeuskaldunen artean uda ondoren eman den eusKañoletik eus-Pañolerako jauzi ebolutibo logikoa.

[-Eskerrak kaleratu zaituzten.]

Aniztasun ugaria den arren, zenbait konstante mantendu duguurteotan; batik bat, ongizate aukerak eskaini nahi izana berakatz-frijitu kiratsa darion gizarte honi. Oraindik gure eraginkortasunaneurtzeko goiz da, baina eremu morfiko komunikatiboei esker, ba-dirudi Catalunyatik kasu egiten ari zaizkigula.

[-Einn?]

Idazte moldeari dagokionez, gozogintza fina izan dagurea. Goi mailako hizkuntzaz jantzi garelarik; euskalki kla-siko ezberdinez loratu, galizismo ukituez pinpirindu, eta at-mosfera erromantikoz lurrindu dugu harri bitxi literariobakoitza. Alta, gure lehentasun nagusia beti izan da produktuirakurterraza eskaintzea. Zalantzarik gabe, eta apaltasunezdiot, lortu dugun emaitza.[-Idazkera pedante eta ulertezinagorik ez dut ezagutu.]

Aitortu beharrean gara kultuzko altxor literarioa irten zaigula;ezin harritu gaitezke beraz maleruski adio esan beharreko alima-leko BARRENdar jarraitzaile leial andanaz.[-Alegia, zuek biotaz gain, ni neu; heste-idorreria laxatzeko erre-medio bikaina izan baitzait.]

Baina, agurraren berri eman eta zer dakusat irakurleon bisaie-tan? BARRENdarrok! Lehor itzazue masaileko malko horiek! Uxagoibeldura! Ulertzazue koherentziak agintzen digula agur atzera-ezin hau! Ar-Khadi mouffi ohoregarria, benetan baitzara bihotzekolagun eskergarria, zabal mesedez zure lerroen bitartez kontsola-mendua!

[-Baish!! Baish!! Nahikoa!! Aski!! Utikan!!].

Kontsolamendu biharrik ez; nikesker ona besterik ez daukatatal honekiko. Harrotasunezesan neike atal honetan kola-

boratzaille izan zaittuztedanoi ekar-pen haundixa egin diezuedala.

Umetako lagun Sugarrekin idaztenhasi nitzan, eta pare bat urteren ostian berebizitzak sekulako iraultza eduki zuan. Ondoren “salbatuko”nuana billatzen hasi nintzan. Justok hartu zion Sugarri errelebua,eta idazletasuna berpizten lagundu niola esan neike. Ondori-xua: liburu mardula argitaratu dau Justok.

[-Serranokerietan hasi da hau ere!! edertasunaz kutsatukobalitz bederen...]

Orduan agertu ziñan zu, ordura arte landu gabeko dia-mante purua. Gaur izan bazan bezela gogoratzen dot lehe-nengo testu haura; hórrek ideia zurrunbillo gordinok zugansortzen zaben eziñegonari aurre egin ezinda zeunden. Hain-beste lan neukan zurekin egitteko... Eta nik, Elbrutz mendiko ArKhadi gorenak, erronkazale amorratua izanda, gustu haundizonartu nuan desafiua.

Momentu hau iritsita, BARRENeko langilliak, IDEKOko lanki-diok, irakurlebakar, eta irakurri edo ulertu ez arren Iboni testuederra idatzi duala esaten diozuenak, ospatzeko moduangaude. Ez da lan erraza izan, baiña bide politta egin dogudanon artian. Edurne, uste dot gu danokin, baiña batez ereBARRENekin, zor bat daukazula, Ibonen entretenigarri izan ga-ralako.

Halere, Ibon-Tse, onartu behar dizut orainguan zuk sortu do-zula nigan aura berezi bat. Intelektual plantak egittiak eman ditnere fruitua, eskaparate bikaiña eskaiñi didazu irakurri ez gai-ttuztenen artian ere.

Gauza asko laga dittugu esateke, laburmetrai batetarakobeste. Orain cachea irabazitta, ...Eta kitto-n curriculuma laga-tzen ahalegindu geinkela usten dozu? Lehen maillako futbol tal-dia, zezen plazia, eta bi sasi intelektualen fitxaketarekinElgoibar atzean lagako leuke zure jaioterrixak. Edozein kasutan,milla esker, Ibon-Tse; plazer hutsa izan da.

ARKAITZ IRURETA ARRIETA

“‘...eta Kitto!’-n curriculuma lagatzen ahalegindu geinkela uste dozu?”

“‘BARRENdarrok! Lehor itzazue masailekomalko horiek! Uxa goibeldura! ”

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 3

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi,Eneko Iturbe, Eire Vila, Mikel Olaizola, Manu Sanchez, UnaiVillena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose LuisAzpillaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria,Irati Agirreazaldegi INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Ez da erraza gauzak erabatekoziurtasunez baieztatzea. Bihareguzkia aterako den ziurtasuna

ere ez da maila horretara ailegatzen.Baina, esaterako, erabat ziurra da mo-mentu honetan New Yorken urte, eguneta ordu berean jaiotako, gutxienez

zazpi pertsona bizi direla.Hona hemen baieztapen

horren justifikazio bat. NewYorkeko biztanle kopurua alda-

korra izanda ere, onargarria da7,5 milioitik gorakoa dela. Onarga-

rria da baita ere hauetako bat bera ereez dela 120 urtera ailegatzen. 120 ur-tetan, 120x12x366x24=1.054.080ordu baino gutxiago daude, urte guz-tiak ez baitira bisiestoak. 0 eta1.054.080 arteko ordu kopuruadauka, beraz, New Yorkeko edozeinbiztanlek oraintxe. Eman dezagunNew Yorkeko biztanleak bizi izandako

ordu kopuruaren arabera sailkatu nahiditugula. Talde bakoitzean gehienez 7baleude, 7x1.054.081= 7.378.567,ez lirateke 7,5 milioira iritsiko NewYorkeko biztanleak. Baina gehiago di-rela onartu dugu. Beraz talderen ba-tean 7 baino gehiago izan beharkodira derrigor. Hau da, urte, egun etaordu berean jaiotako 7 lagun bainogehiago.

Emaitza honek ez du seguruenera,irakurle, zure bizitza aldatuko. Bainanire uste apalean arrazonamendu ma-tematikoaren indarra agerian uztendu.

New Yorken zer berri

ENETZ EZENARRO

“Erabat ziurra da momentu honetan New Yorken urte, egun eta ordu berean jaiotako gutxienez zazpi pertsona bizi direla”

Matematika irakaslea EHUn

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 4

u OHARRAPilarika Eguneko jai-zubia dela eta,

urriaren 13an ez dugu BARREN kaleratuko.Hurrengo alea, beraz, urriaren 20an ja-soko duzue.

BARREN

u ‘MOTXILAREN UMEA’Urriaren 20an, ostirala, Motxilaren

umea dokumentala ikusteko aukeraizango dugu Musika Eskolako audito-rioan. Espainiar Estatuak aplikatzenduen espetxe politikaren zutabea dasakabanketa. Egun Frantziako eta Es-painiako espetxeetan dauden 319 pre-soetatik %80 daude 400 kilometrobaino gehiagora. Honek ondorio ika-ragarriak ekartzen dizkio familiari, bai

diru aldetik, bai arrisku aldetik (16 se-nide hil dira bidaietan). Egoera haueklarritu egiten dira senideak nagusiak di-renean (guraso, aiton-amonak), edotaumeak direnean. Azken hauetan jar-tzen du fokoa dokumental-filmak etaumeek egoera hau nola bizi duten era-kusrten du. Dokumentalaz gain, ImanolIparragirre preso-ohiak bere bizipenpertsonalak kontatuko dizkigu, bera es-petxean zegoen bitartean izan zituzte-lako bi semeak. Ekitaldia arratsaldeko19:30ean hasiko da, eta 20:30erakobukatuko dela aurreikusten dugu. Gon-bidapen zabala egin nahi dugu he-mendik elgoibarko herritarrei partehartu dezaten

SARE Elgoibar

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

GUTUNAK 5

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 5

MOTZIAN6

Mobilizizazioen astea izan da.Igandetik atzo arte, hainbatlapiko jotze eta elkarretara-

tze egin dira Elgoibarren eta Menda-ron, Espainiako Poliziaren eta GuardiaZibilaren oldarraldiak salatu eta Katalu-niako herritarrei babesa agertzeko.Joan zen ostegunean, Elgoibarko Uda-lak deituta, elkarretaratzea egin zutenElgoibarren, Kataluniarekin bat lelo-pean. Aurretik, Kataluniako prozesu de-

mokratikoa babesteko adierazpen ba-teratura adostu zuten EAJk eta EHBildukUdalbatzarraren Osoko Bilkuran. Espai-niako Estatua Katalunian egiten ari de-nagatik kezka agertu zuten eta babesaagertu zieten Kataluniako erakundeeieta Espainiako poliziek jazartuak izatenari ziren guztiei. Katalunian iganderakodeituta zuten erreferendumak herritarrengehiengoaren nahiari erantzuten ziontresna demokratikoa zela nabarmendu

zuten eta emaitza errespetatzeko eskatuzieten erakundeei.

Igandean, berriz, lapiko jotzeakegin zituzten Elgoibarren eta Menda-ron, eta ondorengo egunetan, eta be-reziki Katalunian deitutako grebaegunarekin bat eginez, mobilizaziougari egin dira, EHBilduk, Gure EskuDagok eta gehiengo sindikala osatzenduten ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxaldeeta Hiru sindikatuek deituta.

Lapiko jotzeak eta elkarretaratzeak egin dira egunotan, Espainiakopolizien oldarraldia salatu eta Kataluniari babesa agertzeko

Joan zen ostegunean Udalak deituta Elgoibarren egin zuten elkarretaratzeko argazkia.

Igandean lapiko jotzeak egin zituzten herri askotan. Argazkia Mendarokoa da.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 6

MOTZIAN 7

Belaustegi izan da Debarroko jatetxerik“xarmantena” ‘Juego de cartas’ saioan

Emakumeen ahalduntzerakocoaching tailerra, Elgoibarren

Emakumeen ahalduntzerako coaching tailerraantolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak.Hogei orduko tailerra izango da, eta Eider Perezekzuzenduko du. Asteartetan izango dira saioak, Kul-tur Etxeko Sotoan, 18:30etik 20:30era, ondo-rengo egunetan: urriaren 10ean, 17an, 24an eta31n, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, etaabenduaren 5ean eta 12an. Coaching metodo-logia erabilita, norbere burua hobeto ezagutzekomoduak aztertuko dituzte, norberaren jokabideezjabetzeko. Era berean, autokonfiantzan eta auto-estimuan irabazteko bideak ere aztertuko dituzte.

Plaza mugatuak direla jakinarazi dute antola-tzaileek eta aurrez jabetze eskolan antzeko ikasta-roetan parte hartu dutenek lehentasuna izangodutela izena emateko orduan. Izena emateko:Udaleko Arreta bulegora jo daiteke edota telefonozdeitu (943 741 050) edo emailez idatzi([email protected]).

San Roke kaleko espaloiak konponduko ditu

Elgoibarko Udalak Ufalak sahiesteko obrak Mendaron

Garagartza auzoko bizilagunen eskaerari eran-tzunez, uholdeak sahiesteko hainbat lan egin dituMendaroko Udalak. Eusko Jaurlaritzako Ura agen-tziako eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioko teknikoekinegon ondoren, bi puntu beltz identifikatu zituzten;Errekabarrenen bat, eta bestea, Garagartza eta Tri-nitate kaleak bat egiten duten lekuan. Puntu horiekberriz urak har ez ditzan, klapetak ipini dituzte,errekara doazen hobietatik ura irtetea eragozteko.

Asteleheneko Juegode cartas saioanhartu zuen parte El-

goibarko Belaustegi jate-txeak, eta bera aukeratuzuten Debarroko jatetxerik“xarmantena”. Sukaldaritzaespezialitate bera dutenEuskal Herriko lau jatetxejartzen dituzte aurrez aurresaio bakoitzean, eta ardu-radunek eurek ematen dituzte botoak. Bergarako Lasa jatetxea, Leintz GatzagakoArrate eta Oñatiko Etxe Aundi jatetxearekin leihatu behar izan zuen Josu Muger-tza Belaustegiko sukaldariak. Sukaldaritza tradizionala, ukitu orientalekin uztar-tzen du Mugertzak. Espazioa, azpiegitura eta sukaldearen antolamendua,menua, zerbitzua, eta kalitatearen eta prezioaren arteko harremana hartzen di-tuzte kontuan saria ematerako orduan. 2.000 euroko saria jaso zuen Mugertzak.

San Roke eta Arreiturre kaleetako ur-hornikuntzako sarea berritzeko lanakhasi ditu Udalak, eta lan horiek aprobetxatuta, espaloiak konpondu etazabalduko dituzte. Guztira, 858 metro fibrozementuzko hodi aldatukodituzte. Lan hauen helburua bikoitza da: batetik, ur-hornikuntzako saretikfibrozementu materiala kentzea; eta bestetik, sareak zaharrak direlakoeta sortzen diren matxurak, ur isuriak eta kalteak murriztea. Guztira231.342,84 euro inbertituko dituzte obra honetan, eta 16 astetan amai-tzea aurreikusi dute.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 7

MOTZIAN8

Stock feria antolatu du Txankakua merkatari elkarteak biharko

Juan Jose Ibarretxe eta Markel Olanok

hitzaldia eskainiko duteurriaren 19an

Markel Olano Gipuzkoako AhaldunNagusiak eta Juan Jose Ibarretxe lehenda-kari ohiak hitzaldia eskainiko dute urriaren19an, Kultura da gakoa izenburupean. Gi-puzkoa eta Euskal Herriak munduan dutenkokapenari buruz mintzatu dira, besteakbeste. Herriko Antzokian izango da ekital-dia, 19:00etatik aurrera.

Txankakua merkatari elkarteak antolatuta, stock feria egingo dute bihar herrikomerkatariek, merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz. Kalera irtengo diramerkatariak, hain zuzen ere, Maalako parkera, 10:00etatik 14:30era. Aurten

hamazazpi merkatarik hartuko dute parte: Klitz, Arauri, Casa Astigarraga, Ecenarro,Ene Bada, Ikus, G&M, Garate, Goiara, Ipintza, Iriondo Kirolak, Irudi, Luvik, Moma,Muruamendiaraz, Nu-Van eta Sara. 11:30etik aurrera Txankakua elkarteko maskotakere kalean ibiliko dira giroa janzteko, eta 14:00etan, 600 euro zozketatuko dituzteerosketa txeketan. Aste honetan Txankakuako komertzioetan erosketak egin dituztenekzozketarako boletoak jaso dituzte. Antolatzaileek esan dute saria eskuratzeko ezinbes-tekoa dela saritutako txartelaren jabea zozketaren unean bertan Maalan agertzea.

Ekintzaz beteriko asteburua izan dute Aiastian, San Migel jaietan

San Migel jaiak ospatu dituzte Aias-tia auzoan joan den asteburuan, etaekintzaz beteriko asteburua izan dute.Haritz dantza taldeak Jose Inazio Sara-sua omendu zuen barixakuko dantzal-dian. Haren alargunak eta anaiak loresorta jaso zuten. Aipatzekoa, era be-rean, Jose Antonio Arrillaga auzokideakirabazi zuela Arraza Libreko Artzai Txa-kur Txapelketa, Txiki txakurrarekin, etabolotan Migel Belaustegi izan zelaonena, lau txirlo botata. Jone Uriak etaNerea Ibartzabalek bertso saio “polita”eskaini zutela esan dute antolatzaileek.Domekan, berriz, eguraldiak gehiegi la-

gundu ez bazuen ere, jende dezentebildu zen idi-demak ikusteko. Azkenik,domeka gauean, bat egin zuten antola-

tzaileek Espainiako Poliziaren oldarral-dia salatu eta Kataluniari babesa erakus-teko lapiko jotzearekin.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 8

SEMAFOROA 9

Kultur Etxe atzeko zubiko egur xaflak bere le-kutik irtenda daude: “Kultur Etxe atzeko zubia ego-

era txarrean dago. Oso irristakorra da, egur xafla askoaltxatuta daude eta erraza da bertan trabatzea. Lagun batbaino gehiago trabatu izan dira bertan. Aspalditik dago moduhorretan, eta eskertuko genuke lehenbailehen konpontzea”.Josu Arraiz Hirigintzako arduradunak esan du aztertzen ari di-rela zubi hori nola konpondu, baina ez duela konponbideerraza”.

Txakur kakak jaso egin behar dira: “Herriko kaleasko txakur kakaz beteta egoten dira askotan. Azkena,

gure auzoan aurkitu dugu aste honetan. Bi kaka mokordohandi zeuden bata bestearen segidan, gure atari aurreko es-paloian. Kasualitatea, gainera, bi egunetan ez dugu argirikeduki ingurune horretan, eta ilunpetan kaka mokordoa zapaldugenuen hainbat bizilagunek. Txakur jabeei eskatu nahi diet me-sedez euren txakurrek kaka egiten dutenean batzeko”. JosuArraiz Hirigintza arduradunak esan du Urazandi auzoko zo-nalde horretan arazoren bat dutela argiteriarekin, baina ez du-tela oraindik arazoa aurkitu.

Kilimon erreka bazterreko landaretza askohazi da: “Kilimoi errekako landaretza oso hazita dago

eta zikin itxura handia ematen dio horrek inguruari. Ez dakigunoren ardura den, baina eskertuko genuke inguru hori gehiagozaintzea, laster ez dugulako errekarik ikusi ere egingo”.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Maltzagarako bide gorria oso ilun egoten da neguko arratsaldeetan: “Egun osoko lan jarduna dugun jendeaskok arratsalde-iluntzeetan edukitzen dugu paseatzera edo korrika egitera joateko aukera. Neguan oso goiz iluntzen du,

eta askotan lanetik irteten garenerako ilun egoten da. Maltzagarako bide gorrira joateko ohitura daukagu askok, baina batzuetanbeldurra ere ematen du hara joateak, oso ilun egoten delako. Oso argi gutxi dago bidean, eta iruditzen zait horrelako bide politaizanik, argiztapen hobea merezi duela ingurune horrek. Lanean gaudenok ez daukagu egunez paseatzera joateko aukerarik, etaeskertuko genuke bide gorrian farola batzuk jartzea”. Josu Arraizek jakinarazi du Maltzagako bide gorria Foru Aldundiaren konpe-tentzia dela. Elgoibarko Udalak eskaera egin du bide gorrian komuna eta farolak jartzeko, baina momentuz ez omen dago horre-tarako asmorik.

Elizako arkupeetan txiza egiten dute txakurrek eta pertsonek: “Euria egiten duen egunetan elizako arkupeetanibiltzen naiz askotan umeekin, eta oso usain txarra egoten da. Txakur askok txiza egiten dute han, eta behin baino gehiagotan

pertsonaren bat ere ikusi izan dut txiza egiten. Errespetu apur bat eskatu nahiko nuke. Leku publikoak ez dira txiza egiteko”.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 9

ELKARRIZKETA10

w Noiz eta nola hasi zinen txistua jotzen?Oso modu berezian hasi nintzen. Umetan, opor sa-

soian, izebaren baserrira joaten nintzen, Mendarora.Adinak aurrera egin ahala, aspertu egiten nintzen han,lehengusuak ni baino nagusiagoak zirelako, eta etxeraitzultzeko desiatzen egoten nintzen. Halako baten, ize-bak opari bat egin zidan. Mutrikura joaten zen azo-kara baserriko produktuak saltzera, eta egun haietakobatean poxpolin bat ekarri zidan, opari. Etxera etorrinintzenean, gurasoek esan zidaten jotzen ikasi beharkonuela. 7 bat urte izango nituen. Garai hartan ez ze-goen musika eskolarik Elgoibarren, eta Elgoibarko Iza-rran hasi nintzen txistu eskolak jasotzen. AntonioAzpiazu izan nuen irakasle, gero bere semea Anton,eta Jose Inazio Sarasua ere bai. w Hasieran afizioa zena, ofizioa duzu gaur egun.

Gasteizko Udal Txistulari taldeko kidea naiz.2004an hasi nintzen han lanean, eta 2007an oposi-zioak egin nituen. Orduan lortu nuen Udaleko funtzio-nario postua. Folklore Akademian egiten dut lan. Gurelanak bi alor ditu: irakaskuntza batetik, eta difusioa edoherriko ekintzak, bestetik. Beraz, txistu irakaslea izateazgain, hiruburuko kalejira, inaugurazio, ezkontza etabeste hainbat ekitalditan hartzen dut parte. Eta horrezgain, urte pila bat daramatzat Elgoibarko Udal Txistularibandan. Izebak poxpolin hura oparitu zidanean eznuen berehalakoan pentsatuko honaino iritsiko nintze-nik. Gorka Errezil elgoibartarrak animatu ninduen Gas-

u JUAN CARLOS LARREATEGITXISTULARIA

Euskal Herriko Txistulari elkarteak 90 urte bete ditu etajoan zen asteburuan egin zuten ospakizun ekitaldia, Arra-ten. Egun horren harira, Juan Carlos Larreategi (Elgoibar,1969) Elgoibarko txistularia ekarri dugu BARRENera astehonetan. Kasualitatez hasi zen umetan txistua jotzen,baina badirudi bere neurrira egindako instrumentua delatxistua. Hasiera batean afizioa zena, ofizioa du gaur egun.Gasteizko Udalean lan egiten du, Folklore Akademian.Txistu irakaslea da, eta Gasteizko Txistulari Taldeko kideaere bai. Horrez gain, Elgoibarko Udal Txistulari Bandanere jotzen du. Juan Carlosek berak aitortu du hitzekinbaino hobeto komunikatzen dela txistuarekin.

- AINHOA ANDONEGI -

“Pribilejiatu bat naiznire afiziotik egin dudalako nire lanbidea”

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 10

ELKARRIZKETA 11

teizko Udaleko lanpostura aurkeztera. Or-duan ez zegoen autopistarik eta Gasteizurruti ikusten nuenez, lehenengo aukeraraez nintzen aurkeztu. Bigarren lanpostu batirten zenean berriz animatu ninduen, eta bi-garren aukerara joatea erabaki nuen. Ga-rikoitz Mendizabal txistulari zestoarrakutzitako postua betetzeko deialdia zen. Unehonetan Euskal Herrian dagoen txistularirik onena da nire ustezGarikoitz. EAEko hiru hiriburuetako udal txistulari taldeetako kideizan da, eta orain, Bilboko txistulari bandako zuzendaria da. Gau-zak ondo irten zitzaizkidan eta ni hartu ninduten haren lekua be-tetzeko. Horren aurretik, Arrasaten ere jardun nuen lanean. Goimailako ikasketetako azken azterketan epaimahaian zegoen Ro-berto Alvarez, hain justu ere orain nire nagusia dena. ArrasateMusicalen egiten zuen lan berak, eta uztekotan zegoen, Gastei-zera joateko. Azterketan ikusi ninduen eta gustatu zitzaionez, ni-rekin jarri zen harremanetan bere lekua betetzeko. Eta ElgoibarrenAintzane Larreategiren ordezkapenen bat ere egin izan dut, etaOndarrun ere ibili izan nintzen hiru bat urtez txistu irakasle. w Urtean zehar ekitaldi askotan hartzen duzue parte txistula-riok, bai Gasteizen eta baita Elgoibarren ere. Zein da zure-tzako bereziena?

Gasteizen, Ama Birjina Zuriaren Eguna gustatzen zaitgehien. Egun horretan goizean goiz hasten gara diana jotzen.9:00etan irteten gara kalera musika bandarekin, eta gero UdalKorporazioarekin elizara joaten gara. Politikariak irteten dire-nean aurreskua dantzatzen zaie eta guk joten dugu txistua. So-kadantzan ere hartzen dugu parte, eta txistulari alardea ereegun horretan izaten da. Egun potentea izaten da. Elgoibarkoekitaldien artean ere San Bartolome Eguna da gehien gustatzenzaidana. Jende gehiena oporretan edo jai giroan dagoenean,guri lan egitea tokatzen zaigu, baina ni pozik. Jaiak bizitzekobeste modu bat da. Zapatuetan ere lan egiten dugu, ezkontzazibil asko izaten direlako Gasteizen, eta txistua jo behar izatendugulako. San Joan ingurutik Santiagora arte izaten ditut opo-rrak. Hor inguruan hasten gara Gasteizko jaietarako entseguakegiten, eta jaiak amaitu ostean, berehala sanbartolomeetarakoentseguak hasten ditugu. Tarte hori aprobetxatzen dugu norma-lean oporretan joateko, baina, egia esan, oporretan joatekoaukera gutxi izaten dugu. Aurten, gainera, nire emazteari oporegunak aldatu dizkiote eta ez gara inora joan. Beraz, Donos-tiako alardean joteko aprobetxatu dut. Egia esaten badut, Gas-teizera ez joatea niretzako oporretan egotea da, nahiz etatxistua jo behar izan. w Txistuaz aparte, beste instrumenturen batzuk ere jo izan di-tuzu.

Bai, tronpeta joten ibili nintzen sasoi batean. Ordurako Elgoi-barren bazegoen musika eskola, eta laugarren mailara arte edoiritsi nintzen. Baina egun batean istripu txiki bat izan nuen. Txa-rangan joten nuen, eta Txiki Egun batean ezpaineko muskulu bat

apurtu zitzaidan. Hor bukatu zen tronpetakonire ibilbidea. Une gogorrak bizi izan nituen,baina zorionez, hurrengo urtean txistuko goimailako ikasketak hasteko aukera izan nuenDonostian, eta horrek asko lagundu zidan. JoseInazio Ansorena ‘Piter’ izan nuen irakasle goimailako ikasketetan. Irakasle zorrotza; oso zo-rrotza. Dena zuzentzen zidan klaseetan, beti

egurra ematen zidan. Ez nekien zer egin gizon hura gustura egonzedin. Baina ikasketak amaitzeko azken azterketa egin nueneansekulako besarkada eman zidan, eta zoriondu egin ninduen. Bi-kain kalifikazioarekin bukatu nituen ikasketak. Esan zidan kurtsoanzehar emandako egur guztia nire onerako izan zela eta nire bizi-tzan eskertuko nuela. Une hartatik beste lagun bat gehiago neu-kala esan zidan. Eta halaxe izan da. Pianoa joten ikasteagomendatu zidan, ikasleei laguntzeko oso ondo etorriko zitzaida-lako. Eta haren gomendioa jarraituz, pianoa ikasten ere hasi nin-tzen, Elgoibarko musika eskolan, Susana Marcanorekin. Bainaoso zaila egiten zitzaidan. Abesti batzuk oso ondo irteten zitzaiz-kidan, baina abesti berriak ikastea konplikatua iruditzen zitzaidan.Ezin nuen ulertu maila bereko piezak jotea zergatik kostatzen zi-tzaidan horrenbeste. Tronpetarekin edo txistuarekin behin mailabat hartuta, maila bereko piezak nahiko erraz joten nituen, bainapianoarekin ez nuen lortzen. Bosgarren mailan utzi nituen pianoikasketak. w Kalebarren plaza inguru honetan sarri entzuten dira zuretxistuaren doinuak. Gasteizko lanorduez aparte, zenbat ordueskaintzen dizkiozu txistuari egunero?

Instrumentu bat ikasteko prozesua ez da inoiz amaitzen. Osometodikoa eta konstantea izan behar zara. Ni saiatzen naiz egu-nero pare bat ordu sartzen. Etxekoak eurak ere harritu egiten diraoraindik txistuari eskaintzen diodan denbora guztia ikusita. Bainalana gustura egin ahal izateko ezinbestekoa da. Nik badakit zeinden nire lana eta onartuta daukat beste batzuk makina bateanzortzi ordu sartzen dituzten moduan, nik txistua joten sartu beharditudala orduak. Baina pribilejiatu bat naiz, nire afiziotik egin du-dalako nire lanbidea. Bi seme dauzkat, 14 eta 11 urtekoak,baina ez dute nire bidea jarraitu. Juleni oparitu nion poxpolin bat,izebak nirekin egin zuen bezala. Agian oraindik gazteegiaizango zen, 4 bat urte edo izango zituen, eta ez zion txistu harikasu handirik egin. Orain bi semeak perkusioa ikasten ari dira,Gorka Mujikarekin. Gustura dabiltza, baina beti gainean egonbehar dut. Niri gurasoek ez zidaten inoiz esaten ikasi egin beharnuela, berez irteten zitzaidan, eta askotan jolastorduan lokalerajaisten nintzen txistua jotera. Esaten zidaten batzuk gaixorik nen-goela, baina hori zen nik nahi nuena. Nire semeekin ez dagohorrelakorik, eta hori gertutik bizi dutela nire lanbidea! Ulertzendut gaur egungo gizartea eta ni umea nintzenekoa desberdinakdirela, eta gaur egun aukera askoz gehiago dutela. Kirola ereoso modan dago, eta horrek ere bere denbora behar du, eta egu-nak 24 ordu baino ez ditu.

“Jende gehiena jaigiroan dagoeneanguri lan egitea tokatzen zaigu,baina ni pozik”

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 11

w Bizilagun edo herritarren batekesan al dizu inoiz zeozer zure txis-tuaren doinuak kaletik entzutendirelako?

Ez zait inor kexatu inoiz. Lehen Aita Agi-rren geneukan lokala, eta orain kultur etxeandaukagu. Hasi nintzen kultur etxera joaten en-tseguak egitera, baina han ere langileakdaude, eta etxean jotea erosoagoa egitenzait. Bizilagunak ohituta daude, badakite nor naizen eta zein dennire lana, eta gustura entzuten nautela esaten didate. Ordutegiakerrespetatzen ditut, eta ez dut arazorik izaten. w Euskal Herriko txistulari elkarteak 90 urte beteditu, beraz, txistuak tradizio luzea duela esan de-zakegu. Baina, gaur egun ba al dago txisturakozaletasunik?

Gaur egungo hezkuntza legediarekin oso zaila da musikatikbizitzea, eta horrek jendea atzera botatzen du. Goi mailakoikasketak egiteko aukerak Donostiako Musikenen edo Iruñeanbakarrik daude gaur egun. Gure garaian aukera gehigao zeu-den, baina txistua ikastera gehienak Donostiara joaten ginen,Piter zegoelako irakasle. Piter oso garrantzitsua izan da txistu-laritzarentzat. Txistua instrumentu tradizionala izan da, bainamusika eskoletan ez zegoen, eta berak sartu zuen. Musikenenaurten plaza bakarra egon da goi mailako txistu ikasketak egi-teko; lotsagarria. Egoera horretan jendeari kostatu egiten zaiopauso hori ematea, baina gu bost irakasle gaude Gasteizen,eta ehun ikasle baino gehiago ditugu. Iruditzen zait Gasteizeneuskalduntasunarekin lotzen dutela askok txistua, eta hango eus-kaldun jendeak beren seme-alabak txistuan apuntatzen dituztela,euskalduntasun bide horretan sartzeko. w Urte hasieran Jose Inazio Sarasua hil zen. Galera handiatxistularitza eta folklorearentzat.

Sekulako galera. Sarasua oso berezia zen, bai izakeran,bai musika sortzeko moduan, bai ekitaldiak antolatzera-koan... Izugarrizko gaitasuna zeukan, gainera, sentsibilitatedesberdinetako jendea batzeko. Sekulako errespetua sortzen

zuen, bai Elgoibarren eta baita hemendikkanpora ere. Nik lotura handia neukan be-rarekin, nolabait esateko, bere eskubikoeskua nintzen, bere pausoak jarraitu izanditut, eta asko ikasi nuen berarengandik.Niretzako erreferentea izan da, eta ustedut gure artean bazegoela kimika berezi-ren bat. Galera handia izan da, benetan.Ez dago inor hura ordezkatzeko moduko-

rik. Elgoibarko txistulari bandan izugarrizko lana egiten zuen,eta esan didatenez, Euskal Herriko txistulari elkarteko idazkaripostuan ere berak egin zituen urte gehien. Asko eman ziontxistuari. Orain haren lanak banatu egin ditugu, ez dagoelakolan hura dena egingo duen beste pertsonarik. Ni egun ba-tzuetan 22:00etan iristen naiz Gasteiztik, eta ezinezkoa zaitharen papera betetzea. Ikaragarria zen haren dedikazioa.Profesionala izan gabe, profesional askok baino denboragehiago eskaintzen zion txistuari. Elgoibarko Txistulari Ban-dan 14 bat gaude gaur egun. Elgoibarren ez gara profesio-nalak. Udalak diru-laguntza ematen digu, eta beste herriaskotan baino hobeto gaude. Elgoibarrek badauka zerbaitmusikarekin eta Udala asko inplikatzen da musikan. MusikaEskola sortzeak ere asko lagundu du. w Aurrerantzean zein proiektu dituzu eskuartean?

Ditudan lanak ondo betetzea da nire helburua, eta nire la-nean konpetente izatea. Orain, adibidez, nire txistu ikasle batgoi mailako ikasketetan sartzea lortu dut, eta horrek pozaematen du. Tronpeta eta txistua joten ditu, baina txistuarekinoso ondo moldatzen zela ikusten nuen. Umetatik galdetu izandiot ea zein instrumenturekin moldatzen den bera hobeto, txis-tuarekin ala tronpetarekin, eta beti esaten zidan biekin berdinmoldatzen zela. Atera nuen goi mailako ikasketak egitekobehar zen dokumentazioa, eta galdetu nion ea aurkeztukoote ginen, eta esan zidan tronpetarekin jarraitzeko asmoazeukala. Baina nolakoak diren gauzak! Tronpetarekin ez zuenlortu goi mailako ikasketetan sartzea eta txistuarekin bai. Iru-ñean ari da ikasketak egiten, eta oso eskertuta dago.

12

“Asko ikasi dut Sarasuarengandik;

niretzako erreferente izan da”

ELKARRIZKETA

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 12

I. URTEURRENA

Pauli Astigarraga Arozena2016ko urriaren 12an hil zen, 96 urte zituela.

Oinez erakutsi zeniguneta bide bakoitzerakozapata-pare bat eman.

Orain gure urratsetan zaude.Betiko.

Etxekoak

Florencio Gorriti Aguirre 2016ko urriaren 6an hil zen.

I.urteurreneko meza 2017ko urriaren 14an izango da.

"Jainkoari eskatu diot indarra, arrakasta lortzeko; eta ahul egin nau, obeditzen ikasteko.

Aberastasuna eskatu diot, zoriontsu izateko; eta pobre egin nau, zuhur izateko.

Lagun bat eskatu, bakarrik ez bizitzeko; eta bihotza eman dit, hurkoa maitatzeko.

Gauza guztiak eskatu dizkiot, biziaz gozatzeko; eta bizi ukan dut, gauza guztiez gozatzeko.

Eskatu nuenetik deus ez dut ukan; baina espero nuen guztia eman zait"

I. URTEURRENA

Lurdes Iriondo Gurrutxaga.

2016ko urriaren 7an hil zen, 77 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan,

urriak 7, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz parrokian.Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik.

Izar disdiratsua zaragure bihotzetan.

Zure kemena eta maitasunadaramagu barren-barrenean.

Maite zaitugu.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 13

ASTEKO GAIA14

Elgoibarko Musika Eskolako zortzisaxofoi jotzailek Bilboko Guggen-heim museoaren 20. urteurreneko

Chasmata ikuskizun berezian parte har-tuko dute astelehenean, urriaren 9an.Artea eta zientzia modu berri batean uz-tartzen dituen ikuskizuna da Chasmata.Ikuskizun horretan Euskal Herri osoko100 bat saxofoi jotzailek parte hartukodute eta Marteko inoiz ikusi gabeko iru-diak emango ditu ESA Europako Espa-zio Agentziak. Era berean, Pedro Duqueastronauta ezagunak Nazioarteko Espa-zio Estaziotik datorren mezu bat iraku-rriko du eta Juan Ignacio Bidarte BilbokoGuggenheimeko zuzendariak 20. urte-mugako programa aurkeztuko du. Ilusiozhartu dute Elgoibarko Musika Eskolakoikasleek ekitaldian parte hartzeko gonbi-dapena. Entseguak egin dituzte, eta go-

gotsu daude egun handirako, AitorNova irakasleak aitortu duenez.

Chasmata ikuskizunean eskuaemanda doaz arte garaikidea etakanpo-espazioa, astrogeologia, musikainstrumentala, musika elektronikoa etaarte bisualaren bidez. Saxofoi-doinuaketa teknologia berriak uztartzen ditu, etahala, Guggenheimeko atrioko garaieradesberdinetan banatuta gailu elektroni-koekin elkarrekintzan arituko dira saxo-foi jotzaileak. Sei pieza entzun ahalizango dira, denak ere propio ikuskizunhonetarako sortutakoak, eta elgoibarta-rrek azkeneko pieza joko dute, VallesMarineris izenekoa. Elgoibarko ordez-kariez gain, Bizkaiko 50 saxofoi ikas-lek, Gipuzkoako 23k eta Arabako 24ikaslek parte hartuko dute, baina era be-rean, Europan itzal handia duten musi-

kariak ere ariko dira zuzenean: SigmaProject Quartet, Het Nederlands Saxo-foon Octet eta Iñigo Ibaibarriaga, ba-karlari gisa. [Programa osoa:h t t p s : / / x x . g u g g e n h e i m -bilbao.eus/eu/]. Era berean, publikoakere parte hartuko du ikuskizunean, au-rrez nork bere smartphone-ean deskar-gatutako aplikazioaren bidez.

“Ez dakit garbi zer izango den,guk parte musikala bakarrik ikusi dugu-lako entsegutan, baina ikusgarriaizango da seguru. Zuriz jantzita arikogara, eta gure gorputzetan irudiakproiektatuko dituzte”, esan du Novak.Ikuskizuna doan izango da, eta aretoabete egingo da. Izan ere, 700 gonbi-dapen zituzten banatzekoak antolatzai-leek eta ordubetean agortu zirenguztiak.

Guggenheim museoaren 20. urtemugako ikuskizuneanparte hartuko dute Elgoibarko zortzi saxofoi jotzaileku

Aitor Nova (irakaslea), Marcos Rodriguez, Iker Gil, Joseba Astigarraga, Josu Leniz, eta Noemi Araujo goian, eta behean,Josu Figueiredo eta Unai Eguren.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 14

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 15

ELKARRIZKETA16

“Goierriko Ampo taldearekin

arituko naiz afizionatuetan”

Ordenagailu aurrean ez dagoenetan bizikleta gainean dago. Imanol Alvarezek (Elgoibar,1999) txirrindularitza eta bideo jokoak bizi ditu, eta horiei eskaintzen die denbora librea.Aurrerantzean, baina, bata zein bestea afizioa baino zerbait gehiago izango dira. Bideojokoak sortu eta programatzeko ikasketak hasi ditu Iruñean eta afizionatuetan debutaegingo du Goierriko Ampo taldearekin. Ordenagailu aurreko eserialdiak bizikleta gaineko-ekin uztartuz jarraituko du nafar lurretan.

w Juniorretako azken urtea bete duzuaurten. Nolakoa izan da denboraldia?

Oso ona. Eibarren korritu genuen le-henengo lasterketatik sentsazio onekinaritu naiz eta emaitzekin ere gustura nago.Hamargarren egin nuen lehen lasterketaneta urte osoan eutsi diot erregulartasunhorri, lehen hamarretan behin bainogehiagotan sailkatuz. Duela hiru aste Iba-rran lortu nuen garaipena tartari ginda jar-tzearen parekoa izan zen. Denboraldikoazkenaurreko lasterketa zen gainera.w Kontaiguzu nolakoa izan zen Ibarranirabazi zenuen proba?

Garaipena lortu aurretik ere berezia

izan zen, estreinakoz nire anaia gaztea-goarekin, Josurekin, parte hartu nuelakolasterketa batean. Ni baino bi urte gazte-agoa da, eta denboraldiko azken laster-ketetan maila bat gorakoekin lehiatzenlagatzen diete, hurrengo urtean dator-

kiena ezagutzeko. Eguraldi nahiko txarraegin zuen eta bi motok, Ertzainarena bataeta antolakuntzakoa bestea, istripua izanzuten Lizartzara bidean. Lasterketa neutra-lizatu zuten orduerdi inguruan, eta berrizhasi ginenean dozena bat laguneko ihe-saldian sartu nintzen. Taldetxo horretanjende ona zegoela ikusi arren, garaipe-nagatik lehiatzeko aukera nuela banekien.Altzo eta Leaburuko gainak pasatu ostean,bost lagunera murriztu zen taldea. Hala,azken portuaren gainera ailegatzeko 300bat metroren faltan dena ematera joannintzen eta bost segundoko aldea lortunuen mendate gainean, eta helmugan 12

- ASIER ORBEA-

u IMANOL ALVAREZAMPO TALDEKO TXIRRINDULARIA

“Euskal talde batekinprofesionaletarapasatzea da nire ametsa”

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 16

ELKARRIZKETA 17

segunduko aldea atera nion bigarrenari.Amestutako garaipena izan zen, menda-tean ihes egin eta bakarrik ailegatu nintze-lako ihesean. Negar batean gurutzatunuen helmuga. w Orain dela urte batzuk ohituagoazeunden lasterketak irabaztera, ezta?

Bai, infantiletan hamar lasterketa ira-bazi nituen denboraldi berean. Harrez-kero, baina, garaipenik lortu gabenengoen. Ibarran eman nion amaiera lauurteko lehorteari. Gainera, banekien aur-tengoa zela garaipen bat eskuratzekoizan nezakeen azken urtea, eta aprobe-txatu nahi nuen.w Gainerakoengandik nabarmendu dentxirrindulari dominatzailerik egon dazuen adinean?

Bi izen aipatuko nituzke, IbarrakoUnai Iribarrek hamabost bat lasterketa ira-bazi ditu, eta beste horrenbeste garaipenlortu ditu Oier Lazkano arabarrak. Bi ho-rien parera ailegatzeko borrokan aritudiren hamar bat txirrindulariko multzoanegon naiz ni.w Junior izateari laga ostean, afiziona-tuetan lehiatzeko aukera izango duzu.

Bai, joan den irailaren 29an sinatunuen bi urterako kontratua GoierrikoAmpo taldearekin. Hainbat txirrindulari ja-rraitzen dituzte eta horien artean nengoelaesan zidaten. Gipuzkoan hiru talde daudeafizionatuetan (Ampo, Eulen eta Eibar),eta txirrindulari gipuzkoarrok lehen urteanGipuzkoako talde batean korritzera be-hartuta gaude.

w Hortaz, afizionatu mailako taldebatean lekua egitea ez da errazaizango?

Ez, talde bakoitzak hogei bat txirrindu-larirentzako lekua duelako, eta hortaz,gutxi dira juniorretatik jauzia ematen dute-nak. Ampon taldekide izango dut Unai Iri-bar. Aurten Elgoibarren taldekide izandudan Jon Astigarraga eibartarra, berriz,Zarauzko Eulen taldearekin arituko da.w Ze itxaropen duzu afizionatutarako?Ziur taldeko liderrentzako lan egin be-harko dudala. Hori da hasiberriei tokatzenzaiguna, aparteko txirrindularia zarelaerakusten ez baduzu, behintzat. JokinAranburu edo Unai Orbea moduko txirrin-dulari oso onak ditugu taldean. Ni bainobi edo hiru urte zaharragoak dira. Lehenurtean taldera egitea, kategoria berriraohitzea, izango da nire helburua. Biga-rren urtean pixka bat gehiago eskatuko di-gutela suposatzen dut.w Ze lasterketetan lehiatuko zara?

Euskal Herrian Lehendakari Saria etaEuskaldun saria daude. Batzuetan Fran-tziara ere joaten gara, eta Espainiako Ko-pako probetara gehien nabarmentzendirenak joaten dira, esperientzia handienadutenak. w Entrenamenduak asko aldatuko dira.

Iraupen handiagokoak izango dira en-trenamendu zein lasterketak, aurten eginditugun kilometro kopuruaren bikotza edo.Denboraldi honetan 8.000 bat kilometroegingo nituen. 80-90 kilometroko lasterke-tak korritzetik 120 kilometrokoak egitera

pasatuko gara. Deba, Zumaia, Azpeitiainguruan ibili izan naiz orain arte entrena-tzen, baina orain Iruñea inguruko errepi-deetan entrenatu beharko dut. w San Pedroko igoeran parte hartzekoasmorik baduzu?

Igual bai. Bizikleta hartu gabe hiruaste daramatzadala da okerrena, iraileandenboraldia amaitu genuenetik.w Irabazteko gai ikusten duzu zureburua?

Orain momentuan ez. Eta iazko ira-bazlea baldin badator are gutxiago, Al-berto Contadorren Contador Fundazioanbaitago. Etorkizun handiko txirrindulariaizan daitekeela esan nahi du horrek.w Txirrindulari moduan zein dira zuredohainak?

Aldapan gora ondo moldatzen naiz,eskalatzaile onenen parera ailegatzen ezbanaiz ere. Talde txikietako esprintetanere ondo moldatzen naiz, esprinterra izangabe azkarra naizelako.w Nola ikusten duzu etorkizuna?

Kontinental mailan diharduen Eus-kadi-Murias taldeari batu zaio orain Eus-kadi Fundazioa, eta profesionaletarairisteko ateak irekiago ditugula esan nahidu horrek. Itxaropen eta aukera gehiagodago orain urte batzuk zegoen egoera-rekin alderatuta. Nik ezagutzen ditudantxirrindulari askok egin dute profesiona-letarako jauzia. Nire ametsa hori litza-teke, euskal talde batekinprofesionaletara pasatzea, eta gero...datorrela datorrena.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 17

KIROLA18

Elgoibarko Enduroa, domekan

Urnobitza Kirol Klubak 10. ElgoibarkoEnduroa antolatu du domekarako (urriak 8).Euskadi eta Nafarroako txapelketetarakopuntuagarria izango da eta 120 gidari in-guruk parte hartzea espero dute antolatzai-leek, tartean Urnobitzako hogei pilotuinguruk. Mintxetako aparkalekutik abiatukodira pilotuak 9:30ean, eta 30 kilometro in-guruko ibilbidea egin beharko dute. Erlojua-ren aurkako zatia ere izango du probak.Mintxeta kirolgunearen atzeko zelaietanegongo da zirkuitua.

San Pedroko igoera, urriaren 12an

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari el-karteak antolatuta, zikloturistentzako JulianSan Juanen Oroimenezko 26. San Pedrokoigoera jokatuko dute eguenean, urriaren12an. Txirrindulariak 12:00etan irtengodira Kalegoen plazatik. Iaz 53 lagunekparte hartu zuten eta errekorren urtea izanzen, Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993) ha-mahiru minutu eta 20 segundoan igo zue-lako, eta honenbestez, segundo bateanondu zuelako Iñigo Larizek 2002an ezarrizuen marka. Emakumezkoetan ere, garai-penaz gainera errekorra ezarri zuen(17:22) Maite Maiora mendaroarrak.

Ander Zulaikak irabazi du Picos de la Demanda ultratraila, Ezkarain

Anbotoko kilometro bertikaleko hirugarren postuakElgoibarrera

Euskal Herriko igoera bertikaletan erreferente nagusiena den Anbotoko Kilometro Ber-tikalaren hamargarren edizioa jokatu zuten aurreko zapatuan, eta Mendi Lasterketa Ber-tikalen Euskal Herriko Txapelketa ere izan zen aurtengoa. 300 korrikalarik parte hartuzuten 3,8 kilometroko eta 1.092 metroko desnibel positiboa duen lasterketan. Gizonez-koetan Aitor Osa itziartarrak jarraian lortzen duen laugarren garaipena eskuratu zuen,40 minutu eta 22 segundoko denbora eginda. Bigarren posturako lehia estua izan zutenIñigo Lariz elgoibartarrak eta Imanol Goñik. Minutu bateko aldea atera zion helmuganGoñik (40.59) Larizi (42.01). Emakumezkoetan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izanzen 50 minututik jaitsi zen bakarra: 48.53. Maria Zorrozak (50.53) egin zuen bigarreneta Ainhoa Lendinez (53.47) elgoibartarra sailkatu zen hirugarren postuan. Aspaldianjokatu duen lasterketa "onena" egin zuela azaldu du Lendinezek. Ibilbidean zegoen lo-katzak proba asko zaildu zuela ere gaineratu duen.

Demanda mendilerroan, Errioxan, jokatuzuten Picos de la Demanda mendi las-terketaren hirugarren edizioa, irailaren

30ean. Ezkarain hasi eta bukatzen zenproba, eta 47 kilometroko ibilbidean San Lo-rentzo mendiko tontorretik (2.270 metro) pasabehar zuten parte hartzaileek. Hamazortziga-rren kilometrorako hiru lagunek hartu zuten au-rrea, Roberto Merinok, Jesus Hercek eta AnderZulaika mendaroarrak. Lizarpe LMK taldekoantxitxikariak, baina, erritmoa bizit- zuenu etabakarrik gelditu zen lasterketa buruan. Zulai-kak bost ordu, bi minutu eta 41 segundoanosatu zuen proba. Merinok egin zuen biga-rren (5:09.36) eta Herce errioxarrak hiruga-rren (5:28.27).

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 18

KIROLA 19

Calasancio txapelketa irabazi du Sanloko infantil mutilen taldeak Errioxan

Sanlo eskubaloi taldeko infantil mutilen zein nesken taldeek Calasancio Txapelketajokatu zuten asteburuan, Errioxan. Hotel Txarriduna taldeko mutilek irabazi zutentxapelketa Calasancio etxeko taldearen kontra final lehiatua jokatuta. Nesketan,

Modeltek eta Bacalaos Alcorta taldeetako jokalariekin osatutako Elgoibarko taldeak lau-garren postua eskuratu zuen.

Morkaiko mendi taldeak Elgoibar Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean an-tolatzen dituen mendi irteeren ikasturte berria hasi zuten aurreko domekan. Aloña mendira(1298 metro) igotzeko asmoa bazuten ere, eguraldiak ez zien lagundu eta ArantzazutikUrbiara igotzea erabaki zuten. 70 lagun inguruk parte hartu zuten irteeran. Hurrengo ir-teera mikologiarekin lotuta egongo da, eta azaroaren 5ean izango da. Ikastetxeetaneman beharko da izena.

FIFAko kalitate ziurtagiria lortu du

Mintxetako berdeguneak

FIFA Nazioarteko Futbol Fe-derazioak homologatutako la-borategi independente batekegindako test guztiak gainditueta gero, FIFAk ematen duen ka-litate ziurtagiri gorena lortu duMintxetako futbol zelai artifizia-lak: FIFA Quality Pro. Joan denuztailean inauguratu zuten ber-degune berria. Elgoibarko Uda-lak 230.000 euro ingurukoinbertsioa egin du.

Tenis jaialdia, zapatuan

Olaizaga kiroldegiko kan-txan egingo duten Tenis Jaialdia-rekin hasiko da bihar (urriak 7)Elgoibarko Eskola Kirola egitas-moko denboraldi berria.10:30ean hasiko da tenis jaial-dia. Aurten 435 haurrek (294mutil eta 141 neska) eman duteizena Eskola Kirolan: aurreben-jaminetan 111 eta benjamin-alebin mailetan 324. Guztirapasa den urtean baino 20 haurgehiago.

Bankoa-DV Pilota Txapelketako partidak Elgoibarren

Afizionatutako pilotaririk onenak batzen dituen XXVI. Bankoa Credit Agricole - El DiarioVasco binakako pilota txapelketako partidak hartuko ditu Ikastolako frontoiak. Urriaren 11n,eguaztena, izango da, 22:00etan. Promesetan Karregal eta E. Etxeberriak Osaren eta Ape-zetxearen aurka jokatuko dute. Nagusien partidan, berriz, A. Etxeberriak eta Otaduyk osa-tutako bikoteak Salaberriak eta O. Etxeberriak osatutakoaren aurka jokatuko du. Irailean hasizen txapelketa Getarian eta hainbat herritan jokatuko dituzte txapelketako partidak. FinalaZumarragan jokatuko da abenduaren 23an.

Ikasturteko lehen mendi irteeran Urbian izan ziren Elgoibarko eskola umeak

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:55 Página 19

KULTURA20

Uxuel Alberdik urriaren19an aurkeztuko du

Elgoibarren bere azkenlana: ‘Jenisjoplin’

Uxue Alberdi Estibaritz idazle elgoibarta-rrak gaur du aurkeztekoa Donostiako liburu-tegiko sotoan nobela berria: Jenisjoplin.Dagoeneko liburu dendetan salgai dauka-zue liburua, hala ere, eta urriaren 19an, aur-kezpen berezia egingo du Elgoibarren,Pitxintxun. Unai Villena eta Iban Urizar Amo-rante izango ditu lagun aurkezpen ekitaldihorretan. 19:00etan hasiko da.

Nagore Vargas da Jenisjoplin nobelakoprotagonista eta kontalaria, baldintza ma-kurrei aurre eginez zaildutako neska, gaz-taroa intentsitate handiz bizi izan dutenengrinarekin borrokatzera ohitutakoa

Euskara generoarenikuspuntutik aztertuko du

Amelia Barquinek hilaren 18an

Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak Mari Luz Esteban antoprologoari egin-dako zuzeneko elkarrizketarekin hasi zuten urriaren 4an Euskalgintza etafeminismoa eskutik helduta zikloa, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topa-

guneak eta Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailek elkarlanean an-tolatutako zikloa, eta urriaren 18an, izango da hurrengo saioa. Amelia BarquinHuheziko irakaslea gonbidatu dute ordurako eta gaia ere jarri diote: Euskarageneroaren ikuspuntutik. Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da hitzaldi hori ere,19:00etan.

Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?Ane Beitia alkatearen eta Ane Odria Elgoibarko Izarrako bazkidearen aur-

kezpen banarekin hasi zen urriaren 4ko ekitaldia, eta feminismoaren eta euskal-gintzaren arteko sinergia posibleez, bi mugimenduen arteko harremanez etabatak bestearengandik ikas dezaketenaz galdetu zion ondoren Uxue AlberdikMari Luz Estebani ohiko duen zorroztasunez. Angela Davis pentsalari feministakteorizatutako zapalkuntza hirukoitzaz ere aritu ziren, generoa, hizkuntza eta klasesoziala gurutzatzen direnean sortzen denaz, eta baita diskurtsoen eraberritzeazeta etorkizuneko kezka eta erronkez ere.

Nerea Sasiain hirugarrensailkatu da Euskadiko

Soinu Zahar TxapelketanInazio Bereziartua Musika eta Dantza

Eskolako Nerea Sasiain dantzariak hiruga-rren egin zuen zapatuan Euskadiko SoinuZahar Txapelketan. Pasai Antxon jokatu zentxapelketa eta Sasiainekin batera GaizkaUranga ere aritu zen Elgoibar ordezkatzen,Gipuzkoako Aurresku Txapelketan. Urangaizan zen lehiatu ziren gizonezkoetan gaz-teena, eta ozta-ozta ez zen sailkatu onenenartean. Uda osoan egon dira txapelketa ho-netarako entsegatzen dantzariak.

Ingelesa, frantsesa eta alemana lantzeko mintzapraktikak Elgoibarren

Elgoibarko Gotzon Garate udal liburutegiak jakinarazi du aurten ere antolatudituztela ingelesa, frantsesa eta alemana lantzeko mintzapraktikak. Saioak dinami-zatzaile batek zuzenduko ditu eta berak jarriko ditu mintzapraktirako gaiak. 16urtez gorakoentzako mintzapraktikak dira, eta interesatuek liburutegian bertan emanbehar dute izena urriaren 2tik 11ra. Inprimaki bat bete beharko da horretarako.Antolatzaileek zehaztu dute ez direla hizkuntza ikasteko eskolak izango, baizik etaaukeratutako hizkuntza giro lasai batean erabiltzeko gunea.

Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban urriaren 4ko saioan.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 20

KULTURA 21

Errosarioko Ama Birjinaren aldeko ezpatada-dantza egingo dutebihar eguerdian Haritz Euskal Dantzari Taldekoek

Daniel Sanchez (Iruñea, 1974) argaz-kilariaren lanekin erakusketa osatu duteOngarri Argazkilaritza Taldeak eta Elgoi-barko Kultura Sailak, eta gaurtik hilaren21era izango duzue ikusteko aukera El-goibarko Kultur Etxean, astelehenetik za-patura, 18:30etik 20:30era (jaiegunetanitxita egongo da). Argazkilari amateurgisa hasi zen Daniel Sanchez, 2005. ur-tean, eta urtebeteko epean hodarifoto-blog.com domeinua sortu zuen, bereargazkiak erakusteko. 2009. urtetik au-rrera, Carlos Canovasekin jardun zen ar-

gazkilaritzan trebatzen eta ordutik hainbatlekutan izan ditu ikusgai bere lanak, bes-teak beste Tiranan (Albania), Meldoilan(Italia), Zarautzeko Torre Luzean eta Zizur

Nagusian, egun bera bizi den herrian. El-goibarko erakusketa gaur 19:30ean za-balduko dute, eta aurkezpenean izangoda argazkilaria bera ere.

Errosarioko Ama Birjinaren eguna da bihar, urria-ren 7a, eta Errosario kalean jairik izango ez denarren, Haritz Euskal Dantzari taldekoek urteroko

tradizioari eutsiko diote eta Errosarioko amaren al-deko ezpata-dantza dantzatuko dute meza ostean.12:00etan izango da meza nagusia Elgoibarko pa-rrokian, eta ondoren, irtengo dira dantzariak kalera,segizioarekin batera. Parrokian hasi eta San Fran-tzisko kaletik eta Errosario kaletik pasata, plazanamaituko dute ibilbidea. Bidean, hiru geldialdiegingo dituzte: Kultur Etxe aurrean, Errosarioko AmaBirjinaren parean, eta Kalegoen plazan.

Daniel Sanchez argazkilari iruindarraren lanen erakusketa jarri dute Elgoibarren

‘Motxilaren umea’ emango dute Elgoibarren, presoen sakabanaketaren gaia landu duen filma

Hogeita bi minutuko film laburra da Motxilaren umea eta euskal presoen sa-kabanaketaren gaia lantzen du. Film pedagokikoa da, haurrentzat zuzenduta-koa. Rita Naveirak (Barakaldo, 1974) zuzendu du eta helburu garbia du:gainerako haurrek enpatiaren bidez ulertzea gurasoren bat urrun duten haurrekbizi duten egoera. Elgoibarko Sarek antolatu du emanaldia eta Musika Eskolakoauditoriumean izango da, urriaren 20an, 19:30ean. Dokumentala janzteko Ima-nol Iparragirre preso izandakoa gonbidatu dute ekitaldira. Bizipen pertsonalakkontatuko ditu Iparragirrek. Espetxean zela izan zen Imanol aita, eta bere bi se-meek eta eurek egoera hura nola bizi izan zuten kontatuko du. Dokumental honekingai hau eskoletan lantzea nahi dute dokumentalaren sustatzaileek, Kurkuluxetankultur elkartekoek.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 21

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Jabetza eskrituran agertzen da gastu komunak partaide kuo-taren arabera ordaindu behar direla. Gure komunitatean, baina,gastu horiek denon artean ordaindu izan ditugu behin edobehin, denok kopuru berean. Konponketa bat egitea onartudugu orain, eta jakin nahiko nuke ea kopuru berean erantzunbeharko geniokeen denok gastu horri beste noizbait egin izandugun bezala edo zehazterik eta mugatzerik ba ote dagoen noizordaindu behar diren gastuok partaide kuotaren arabera etanoiz ordaindu ditzakegun denok kopuru berean.

Komunitateko gastu komunak eratze tituluan edo estatutuetan ze-haztutakoaren arabera edo batzarrean ahobatez onartu bezala ordaindubehar dira, eta noizbait denok kopuru beretan ordaindu baduzue eregastu hori, partaide kuotaren arabera egin behar dela zehaztuta baldinbadago, hala egin beharko da beti, batzarrean ahobatez beste zerbaitadostu ez bada behinik behin. Ezin da ordainketetarako bi sistema eza-rri. Edo partaide kuotaren arabera ordaintzen dira gastuak edo denokkopuru berean. Legeak dio eraikina egoera onean mantentzeko eginbeharreko gastuak nahiz zerbitzu komunak ordaintzeko egin beharrekogastuak ordaintzea jabekide guztien betebeharra dela. Hori bai, gastuhoriek nola ordaindu behar diren argi eta garbi zehaztuta egon beharkoda beti.

AHOLKUA: Gastuen gaineko lege-presuntzioak dio eratze ti-tuluetan ezer zehazten ez denetan gastu komunak partaidekuotaren arabera ordaindu beharko direla, eta hori aldatu nahibada, jabekideen batzarrean aztertu beharko dela gaia eta aho-batez onartu aldatzea.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

22

LANA...................................EskaerakAdinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago, astezkenetaneta ostiraletan. ( 684 318 696 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Arratsaldezedo gauez. Erreferentziak ditut.( 646 821 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. ( 686 077 316 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zainduko ni-tuzke, orduka edo interna moduan.( 632 061 103 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, gauez.( 632 733 573 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, ordukanahiz interna. ( 632 292 690 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egin edo adinekoakzaintzeko prest nago. Orduka. ( 662 041 526 -----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Esperientzia handia dau-kat nagusiak zaintzen eta sukaldari la-guntzaile lanetan. ( 631 827 339 -----------------------------------------------------------------------------------------Langile elgoibartar eta euskaldunak el-karte eta txokoen garbiketak egiteko es-kaintzen gara. Esperientzia daukagu. ( 626 490 986 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta adinekoakzaintzeko prest nago, orduka. ( 637 102 725 / 943 744 033 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke, orduka edo interna. ( 632 436 462 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko edogarbiketa lanak egiteko prest nago. ( 632 410 561 -----------------------------------------------------------------------------------------Ingelesa. Etxez etxeko klaseak eta mailaguztietan. Irakasle tituluduna. ( 680 319 002 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketak egiteko prest nago, orduka.Nagusiak ere zainduko nituzke, ordukaedo asteburuetan. ( 657 831 093 -----------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago, orduka, asteburue-tan edo gauez. ( 629 872 270 -----------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago. Orduka edo in-terna. ( 688 718 853 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Errefe-rentzia onak ditut. ( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko eta eskolako lanekinlaguntzeko prest nago. Euskalduna. Titu-lua eta esperientzia ditut.( 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. Orduka edo interna.( 646 821 678-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke gauez.( 602 490 595-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Orduka zein interna.( 602 818 849-----------------------------------------------------------------------------------------

Tabernan edo adinekoak zaintzenegingo nuke lan. Esperientzia handia.( 600 319 516-----------------------------------------------------------------------------------------Altzariak konpondu, lurrean parketa jarriedo barniza ematen dut. Esperientziahandia. ( 635 005 536-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago, orduka edo interna moduan. Erre-ferentziak ditut. ( 689 571 882

EskaintzakNeska euskalduna behar da astelehene-tik ostiralera haurrak zaintzeko, 7:30etik9:00etara. ( 690 362 464 -----------------------------------------------------------------------------------------Bi umeri klase partikularrak emateko per-tsona behar da, Mendaron. Fisika, ki-mika eta matematika. ( 616 887 813 -----------------------------------------------------------------------------------------Urkundek elektrizitate teknikorako langi-lea behar du, produkzio eremurako. Be-harrezkoa da profesionaltasunelektrikoaren ziurtagiria, ertain edo goimailakoa. Bidali CV-a e-posta hone-tara: [email protected]

ETXEBIZITZAK.....................Apartamentu bat alokatzen dut, SanRoke kalean. Logela bakarrekoa. Per-tsona bakarra edo bikote batentzataproposa. ( 679 866 923 ----------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokairuan. ( 677 259 560 ----------------------------------------------------------------------------------------Pisu txikia alokatuko nuke, edo bestelaetxea konpartitu. ( 600 383 157 ----------------------------------------------------------------------------------------

3 gelatako pisua hartuko nuke alokai-ruan. ( 602 490 595 ----------------------------------------------------------------------------------------Pisua salgai Ermuaranbide 10ean. Be-rritua, altzariekin. Bizitzera sartzeko mo-duan. Prezio negoziagarria.( 943 743 197 ----------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 626 329 979

BESTELAKOAK...................Ezkontza eraztuna galdu dut Maala in-guruan. Balio sentimental handia du. Se-cundina jartzen du, ezkontza datarenondoan. ( 638 072 012 ----------------------------------------------------------------------------------------Lursaila salgai Urruzuno auzoan. 800m2, fruitu-arbolak eta txoko-txabolarekin.( 669 683 351

OSPAKIZUNAK...................77an jaiotakoen bazkaria urriaren21ean Belaustegi Baserrian. Urriaren13a baino lehenago 60 euro sartubehar dira ondorengo kontu zenbakian:ES73 3035 007 2100 71134422(Laboral Kutxa)

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 22

Zorionak, Iker,igandean 10urte egin zenitue-lako. Familiaosoaren partez,muxu handi bat.

Z o r i o n a k ,Aimar, igan-dean 8 urte be-teko dituzulako.O n d o - o n d opasa! Familiaosoaren partez.

Jon, gaur 11urte egin dituzu!Zorionak etapatxo handi batfamiliakoen etabereziki, Maiale-nen partez.

Z o r i o n a k ,Alain, igan-dean 4 urteegingo dituzu-lako. Etxekoen,eta bereziki,Naroa, Enai etaJulenen partez.

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar diraBARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bi-dali.Pilarika Eguneko jai-zubia dela eta, urriaren 13an ez dugu BARREN

kaleratuko. Hurrengo alea, urriaren 20an jasoko duzue.

Z o r i o n a kManex, zure6. urtebetetzean.Patxo handi batetxekoen partez.

Z o r i o n a kMikel, astear-tean 3 urte eginzenituelako. Fa-miliakoen eta be-r e z i k i ,Maialenen par-tez.

Z o r i o n a k ,Elene, irailaren27an 7 urte betez e n i t u e l a k o .Muxu potolo batfamilia osoarenpartez.

Zorionak Asier!Gure mutil haun-dixak 4 urte!Ondo pasa!Muxu haundi batdanon partez.

Zorionak, Aitor eta Zelai, hilaren5ean eta 7an zuen urtebetetzeak izandirelako.

Zorionak, bikote! Eskerrik asko hainegun polita eskaini izanagatik. Etxekodenon partez.

Z o r i o n a kKarim, zure hi-rugarren urtebe-tetzean. Ondopasa! Muxu bata m a t x o r e n ,Maialenen etaaittittaren partez.

Z o r i o n a k ,Malen, gaur 5urte egin dituzu-lako. Muxuhandi bat fami-liakoen partez.

Zorionak, bikote, zuen ezkontzaegunean! Asko gozatu eta aurreran-tzean ere zoriontsu izan! Lagunen etafamiliakoen partez.

Zorionak Leire,atzo 7 urte eginz e n i t u e l a k o .Patxo handi batfamiliakoen etabereziki, Ibairenpartez.

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

Z o r i o n a k ,Jairo, gaur 7urte egingo ditu-zulako. Muxuhandi bat fami-liakoen partez.Ondo pasa!

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 23

AGENDA24

6 BARIXAKUA18:30 Argazki erakusketa: Mundo com-partimentado. Ongarri argazki taldeaketa Kultura Sailak antolatuta, Kultur Etxekoerakusketa gelan.21:30 Zine-forum saioa. Sólo una nochefilma landuko dute, Loredi Salegik dinami-zatuta. Kafea pastekin hartuko dute lehe-nik, eta ondoren filma ikusiko dute.Antolatzailea: Haizea.

7 ZAPATUA10:30 Dolmenen Ibilbidea. Izenematea,Debegesan. Doan. (657 794 677).10:30 Stock feria. Txankakua merkatarielkarteak antolatuta, Maalako parkean.Zozketa 14:00etan egingo dute.12:00 Edoskitzeari buruzko informaziomahaia jarriko du Maitasunez Hazi tal-deak, Kalegoen plazan. Meza ostean, Errosarioko Amaren ez-pata-dantza. Eliza aurrean hasiko da. Ha-ritz dantzari taldeak antolatuta.

8 DOMEKA10:00 Enduro moto lasterketa. Urnobitzamotoklubak antolatuta. Mintxetan. 11:00 Mausitxa gaztandegira bisita.Debemen elkarteak eta Eibarko UdalakDebabarreneko II. Gazta astea antolatudute, eta horren barruan hainbat gaztan-degi bisitatuko dituzte. Lehenengoa, Mau-sitxa izango da.

10 MARTITZENA16:30 Coaching tailerra, emakumeenjabetzarako. Berdintasun Sailak antola-tuta, Kultur Etxeko sotoan. Gaztelaniaz.18:30 Coaching tailerra, emakumeenjabetzarako. Berdintasun Sailak antola-tuta, Kultur Etxeko sotoan. Euskaraz.

12 EGUENA12:00 San Pedroko igoera. ElgoibarkoLagun Taldea txirrindulari elkarteak antola-tuta

17 MARTITZENA16:30 Coaching tailerra, emakumeenjabetzarako. Berdintasun Sailak antola-tuta, Kultur Etxeko sotoan. Gaztelaniaz.18:30 Coaching tailerra, emakumeenjabetzarako. Berdintasun Sailak antola-tuta, Kultur Etxeko sotoan. Euskaraz.

18 EGUAZTENA19:00 Hitzaldia. Euskara generoarenikuspegitik. Amelia Barquinek eskainikodu, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Elgoi-barko Izarrak eta Elgoibarko Udaleko Eus-kara eta Berdintasun Sailak antolatuta.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 24

AGENDA 25

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Detroit’6 barixakua, 21:30

7 zapatua, 19:00 / 22:158 domeka, 19:00

9 astelehena, 21:30

‘Abracadabra’12 eguena, 19:00

13 barixakua, 21:30

‘Verano del 1993’14 zapatua, 19:00 / 22:15

15 domeka, 19:00 16 astelehena, 21:30

‘Cars 3’15 domeka, 16:30

‘Goodbye Berlin’19 eguena, 21:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARD IAK09:00 - 22:006 Barixakua BARRENETXEA7 Zapatua IBAÑEZGoizez, ETXEBERRIA8 Domeka IBAÑEZ9 Astelehena GARITAONANDIA10 Martitzena ETXEBERRIA11 Eguaztena FERNANDEZ12 Eguena FERNANDEZ13 Barixakua ORUESAGASTI14 Barixakua BARRENETXEA15 Zapatua BARRENETXEA16 Domeka IBAÑEZ17 Astelehena GARITAONANDIA18 Martitzena ETXEBERRIA19 Eguaztena FERNANDEZ20 Eguena YUDEGO

GUARDIAK 20:00 - 22:00Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan izan ezik: BARRENETXEA Errosario, 26 (Elgoibar) - 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar) - San Agustin, 3 943 820 533

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) - Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Irailean hildakoak

. Jose Arias Rodriguez90 urte, irailak 5

. Isaac Ramos Lopez

66 urte, irailak 12

. Begoña Galdos Urrutia

82 urte, irailak 13

. Jose Luis Azurmendi Garmendia

88 urte, irailak 14

. Margarita Gabilondo Urkizu

88 urte, irailak 15

. Enrique Martinez Goikoetxea

74 urte, irailak 15

. Jose Correa Diez

81 urte, irailak 15

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 25

GARAI BATEAN26

1946

Bainuetxeak atsedenerako erabiltzen ditu batek baino gehiagok, baina argazkikoek ospakizunerako baliatu zuten Altzolakobainuetxeko jangela. Elorza sendikoak dira argazkikoak. Gaur egun Altzolan ez dago jatetxerik eta argazkiko guztiak joandadaude, baina haiek oroitzeko argazkia ekarri digu Mariasun Ubiriak erredakziora. Hona hemen argazkikoak zeintzuk diren.

Zutik: Pedro Atristain, On Martin Oregi, Migel Ubiria, Miren Zubizarreta. Juani Barrutia, Ramon Canales eta Manolo Ubiria.Behean: Genoveva Gabilondo, Gabina Elorza, Basilia Gabilondo eta Sebastian Ubiria.

1050 alea:Maquetación 1 05/10/17 10:56 Página 26

1050 azala:Maquetación 1 05/10/17 10:53 Página 3

1050 azala:Maquetación 1 05/10/17 10:53 Página 4