16
2013ko abendua Gabonak ate joka! 140 TXIKITTO

T X IK IT T Oetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-140.pdf · latu genuen eta horretaz gain, bertsoak, abestiak eta herri kirolak izan genituen eta oso ondo pasatu

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

2013ko abendua

Gabonakate joka!

140TXIKITTO

- Zer esan zuen ET-klimoia jaterakoan?- Mikaaaaatzaaaaa!!!!

Gizon batek ahuntzadarama sokatik lotuta,eta lagun batek zeragaldetu dio:- Nora zoaz txerrihorrekin?- Ez da txerria, ahuntzada.- Barkatu, bainaahuntzarekin ari nintzenhizketan.

Elefante batek haugaldetu dio gameluari:- Zergatik dituzu titiakhor goian?- Begira nork galdetzenduen, zakila aurpegianduen batek!!!

Albondiga batek esanzion beste bati:- Zergatik irristatzennaiz hainbeste?- Saltsa gehiegi ipiniduzulako!!!

Eskolan, andereñokJaimitori galdetu zion:- Zenbat da 2+1?- Ez dakit, datugehiagorik ez badidazuematen!!!

Balkoian bi maindirezintzilikatuta daude etahaize handia dabil. Batekbesteari galdetu dio:- Zer gertatzen zaizuhainbeste mugitzeko?- Ezer ez, pintza joanzaidala!!!

Ingeles bat etaeuskaldun bat elkartuziren. Bat bateaningelesa uretara erorieta hasi zen:- Help!!! Help!!! Help!!!Eta euskaldunak erantzunzion:- Gel ez daukat bainatxanpu bai!

TXISTEAK

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri, KoldoMitxelena eta Eibarko ikastetxeetakoordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioa

Ainara Lavado, Maider Aranberrieta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Aupa lagunok! Hemen gatoz berriz ere hilabete honetan egin di-

tugun hainbat ekintza kontatzera. Azaroaren 11n Gaztainerre eguna

ospatu genuen AArrateko Andra Mari ikastetxean. Ikasle guz-

tiek, txiki zein handiak, abesti emanaldi polita eskaini ziguten; on-

doren, gurasoek prestatutako gaztainak jan genituen eskolako

patioan.

San Andresak ere ospatu ditugu gure eskolan, azoka ederra anto-

latu genuen eta horretaz gain, bertsoak, abestiak eta herri kirolak

izan genituen eta oso ondo pasatu genuen denok.

Abenduaren 3an euskararen egunean, udalak antolatutako XIX.

Mendean jaiotako eibartar ekintzaileen inguruko lehiaketan parte

hartu dute gure ikasle nagusienek. Horretaz gain, Udaletxeko pa-

tioan “Ipini aurpegia euskarari” ekintzan ere parte hartu dute gure

eskolako LH-ko ikasleek.

Eskolan ere izan dugu ekintza xume bat euskararen eguna ospa-

tzeko, argazkian ikus daitekeen moduan Eibar futbol taldeko joka-

lari bat izan dugu gurekin, Jon Errasti. HH 5urtekoak eta LH-ko

ikasleekin solasalditxo bat izan zuen kirola eta euskara bat eginez.

Beno gabonetako opor bueltan kontatuko dizuegu nola atera den

guztia. Besterik gabe, Zorionak eta Urte Berri On!

San Andres eskolako 6. mailakoen proiektua lantzeko ikasle

batzuen aitxitxa eta amama etorri ziren: “20. mendean izandako

aldaketak” . Hau da hau daukagun altxorra!!!

Abenduaren 3a nazioarteko euskararen eguna izan izan. JJuan

Antonio Mogel Ikastolarako ekintzaz betetako ospakizun-eguna

izaten da.

Eibarren erabili zen “IPINI AURPEGIA EUSKARARI” esaldia

aprobetxatuz, hiru ikastetxeetan ikasleen irudiak jarri ditugu eta

taldeka esaldi aproposak asmatu ere bai.

Egunean zehar ikasleak udaletxean argazkiak ateratzera hurbildu

ziren. Goizez Argatxa eta Sansaburuko 5 urteko haurrak. Arra-

tsaldez, 5. eta 6.mailako ordezkari batzuk joan ziren argazkiak

egitera eta esaldiak mikrofonoz irakurtzera. Guzti hau egin arren,

badakigu eguneroko lana dela gure hizkuntza goi mailan eustea.

La Salle ikastetxean ere Gaztañerre eguna ospatu genuen aza-

roan; egun horren bueltan, bertsoak, eskulanak, kantuak… landu

genituen, eta nola ez, gaztainak jan ere bai! Horrez gainera, Proyde

Proegako ospakizuna ere izan genuen, Argentinarako proiektu ba-

tentzat. Eta hilabete ondo amaitzeko San Andres azoka egin ge-

nuen eskolan, txorizo, Dantza, abesti eta herri kirol eta guzti!

ikastetxeetako BERRIAK

2014KO ABENDUA 3

DENBORAPASAK

2014KO ABENDUA4

DENBORAPASAK

2014KO ABENDUA 5

ai bai, azkenean ailegatu dira Ga-bonak! Hainbeste denbora zainegon eta gero gainean ditugu. Eta

Gabonekin batera baita oporrak ere! He-mendik aurrera denbora mordo batizango duzue denetarik egiteko: Olentze-roren opariekin gozatzeko, lagun eta se-nideekin egoteko, etxeko lanak egiteko…Aspertzeko astirik ez duzue izango.

Martitzena oso egun berezia izango da,ume zein helduentzat. Badakizue nor eto-rriko den martitzen gauean, ezta? Asmatuduzue, bai! Olentzero etorriko da gu guz-tion etxeetara, eskatutakoa ekartzera,

edo… ez? Txintxoak izan zareten edo ez,horren araberakoa ere izaten direlako ja-sotako opariak. Gutuna idatzi eta bidalikozenioten, ezta? Ez bada horrela, segi, segieta bidali bizkor gutun hori, bestela…

* Abenduak 24 egun berezia izaten da.Goizean goizetik arnasten da giro ederra.Eta arratsaldean… Olentzerok gure he-rriko kaleak bisitatzen ditu. 18.00etanekingo dio kalejirari, Untzagatik hasi eta,Julian Etxeberrian buelta eman gero, Un-tzagan amaitzeko. 19.00etan harreraegingo die Olentzerok han bildutakoumeei.

Din dan don, din dan don, egERREPORTAJEA

2014KO ABENDUA6

B

Horrez gainera, Gabonetan izangoduzue zer egin eta zer ikusi. Hemenduzue eskaintza:

* Gabonetako IX. Artisau Azoka. Aben-duaren 20tik urtarrilaren 5era arte(11.00-14.00 eta 17.00-21.00), Eibarko Bi-zikleta Plazan. 12 postu. Barixaku, zapatueta domeketan DJ-ak. Abenduaren 21eandesfilea bertako lanak erakusteko,18.00etan. Abenduaren 27an 6 artisau-artista gehituko dira beren lanak erakus-teko eta 19.00etatik aurrera DJ-a.Umeentzako tailerrak ere egongo dira.

* ASTELENA HAUR PARKEA, abenduak

26, 27 eta 28, eta urtarrilak 2, 3 eta 4(11.00-14.00 eta 17.00-20.30). Puzga-rriak, ehunzangoa, piloten igerilekua,puzgarri txikia, margotzeko txokoa. Ume-entzako hainbat tailer ere izango dira. Sa-rrerak Eibar Merkataritza Gune Irekiakbanatutako bonoen bitartez edo sarrerakAstelenako takilan (3€). Sarrera ordu etaerdirako izango da.

* Errege Kabalgata, urtarrilaren 5ean.16.30etan Dantza-ikuskizuna gimnasiaerritmika, Dantza garaikidea eta Eibarkoballetarekin. 19.00etan kabalgata Untza-gatik Urkizura eta buelta.

eguberri on!ERREPORTAJEA

2014KO ABENDUA 7

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu.Baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zer eskatuko zetsazun datorren

urtiari?

8 2014KO ABENDUA

MALEN GARATE,8 URTE

Datorren urterako zer eskatzen doten… jo, ba ezdakitx… nota onak ataratzia, bidaia luze bategittia… Londresera esate baterako!!! EtaOlentzerori mugikor bat. Gurasuentzat poztasuna eskatzen dot.

VIRGINIA RUBIO,45 URTE

LANA!!!! Aurreko urtian langabezixan geldittunintzan eta ondiok be holan segitzen dot. Lana,osasuna… egonkortasuna.Egoera txar honetatik urten eta lasaixago biziahal izatia, zoriontsu.

LANDER GOMEZ,8 URTE

Datorren urtian nota onak atarako dittut. Pistinanbe mailaz igoko dot, olagarro izatetik zalditxora.Ura asko gustatzen jata eta waterpoluan bejardungo dot laster!!!Aittak acuaparkera juango giñala agindu zestan,ia betetzen daben.Osasuntsu egotia be nahi dot, azken aldixanpapilomiak piskat izorratu nau-eta!!

SETE MURILLO,37 URTE

Datorren urterako? Egoeria aldatzia!!! Krisixaamaitzia!! Gu eta gure ingurukuak ondo egotia,osasuntsu eta lanian. Danok eskatzen doguberdiña, ez???Ez dadilla ezer falta iñorentzat, ezta gureoiñordekuentzat be. Duda barik aurrera egittia!!

UMEAK GOZATUEstimulatu, motibatu… Gurasook sarri entzuten dugu seme-alabak estimulatu eta motibatu behar ditugula, umeen aisialdia aprobe-txatuz euren interesak asetu behar ditugula. Nola, ordea? Ez dugu beste munduko planifikazio edota jardunaldi pedagogikoren beharrik gure seme-alabekin lasai “egoteko”, gozatzeko, ondopasatzeko… Urte osoan bizimodu azeleratu xamarra eramaten dugu denok, helduok ez ezik baita umeek ere! Ordutegi zorrotza ja-rraitzen dute umeek: eskola, eskolaz kanpoko jarduerak, etxekolanak… Sarritan hain lanpetuta egoten gara denok, egunerokotasu-neko lanek zurrunbilo baten sartzen gaituztela eta elkarrekin egoteaz, ezer berezirik ez egiteaz, ahaztu egiten garela, edo horretarakoastirik topatzen ez dugula.Horregatik Gabonetako oporraldi hau aukera paregabea izan daiteke, gure seme-alabekin lasai asko bazkaria prestatzeko, mahai-joko baten aritzeko, eskulanak egiteko, ohean berandura arte elkarrekin egoteko… Umeak behar duena, heldua ,baldintzarik gabe,hor izango dela jakitea da. Izan ere, azkeneko azterketa batzuk azaleratu dutenez, umeek gehien eskatzen duten gauzetako bat “pozik” edo “zoriontsu” izateko,gurasoekin denbora gehiago egoteko aukera da. Adituek diotenez gurasoek seme-alabei egin diezaieketen oparirik ederrana eurondenbora eskaintzea da. Zaila da batzuetan denbora hori ateratzea eta horregatik ondoren aholku txiki batzuk eskaintzen dizkizuegu:- Umeak goiz oheratu. Hurrengo egunean la-saigo ibiliko gara, gosari luzeagoa egin etaegunean zehar zer egingo dugun kontatzekoastia izango dugu. - Gugan (helduongan) inbertitu. Astean ordu-betetxo bat norberarendako ateratzea (kirolaegin, lagunekin irten…), umeekin jardutera-koan lasaiago egoten lagunduko digu.- Telebista gutxiago ikusi. Pantailak (telebista,bideojokoak, internet…) familiari eskaintzendiogun denboraren etsai nagusiak dira. Ikas-keta eta jolasari denbora lapurtzeaz gain, el-karrizketari leku gutxi lagatzen dio.- Otorduren bat elkarrekin egin. Otorduakaporbetxatu elkarrizketa sustatzeko.- Seme-alaba bakoitzari ,modu esklusiboan,egunero minutu batzuk eskaini.- Hilean behin familia-planen bat antolatzensaiatu.Helburua ez da gure seme-alabekin pasatzendugun denbora ekintzaz betetzea, baizik etapartekatutako bizipenaz betetzea. Batera bi-zitzea baino, elkarbizitzea.Umeak gozatu!

gurasoenTXOKOA

92014KO ABENDUA

2014KO ABENDUA10

Gabonetako zuhaitzerakobola apaingarriak

etxekoARTISTA

Gabonak gainean ditugula-eta, arbola zuekegindako zerbaitekin apaindu nahi baduzue,hona hemen aukera bikaina!

OSAGAIAK:- Brillantina- Soka- Globoak- Haria- Itsasgarria

PAUSOAK:1.- Puztu globoa eta lotu.2.- Haria busti itsasgarri txurian etagloboaren inguruan endredatu.3.- Utzi globoa sikatzen egun batez.4.- Apurtu globoa orratz batekin. 5.- Soka txiki bat sartu bolarenerdialdean gantxitoa egiteko.6.- Itsasgarri gardena jarri bolareninguruan.7.- Brillantina jarri ontzi batean etabusti bola bertan.

2014KO ABENDUA 11

MARIGORRINGOAK

etxekoSUKALDARIA

Oso osagai gutxirekin eta oso oso erraz,marigorringo gozoak egingo dituzue.Ondorengo pausoak jarraitzea besterik ezduzue, eta bat baino gehiago txunditutautziko duzue.

Pausoak:1.- Moztu tomateak lau zatitan etagorde.2.- Igurtzi gazta-krema gailetetan.3.- Jarri tomateak gaileten gaineanmarigorringoaren gorputza osatuz,argazkian ikusten den moduan.4.- Moztu oliba bi zatitan eta hezurrakendu. Erdi batekin marigorringoarenburua egin.5.- Tipulina zati batekin antenak egin.6.- Bizkarreko orban edo tantoakegiteko, moztu oliba zati txiki-txikiaketa tomatearen gainean jarri.

OSAGAIAK� Gaileta-gazi poltsa bat� Gazta-krema (Phila-

delphia edo antzekoa)

� Cherry tomateak� Oliba beltzak� Tipulina

INTERNETEN…

www.gabonak.comGabonak gain-gainean ditugula-eta, hona hemen sasoi honetarako web orri apro-posa. Gainera oporretan denbora gehiago izango duzuenez, primeran pasatzekomoduko gauza asko eskaintzen digu orri honek: Olentzerori buruzko bitxikeriak, Ga-bonen inguruko esaera zaharrak, olerkiak, denborapasak, gabon-kantak, pantai-larako irudiak, postalak, Gabonak munduan…

www.ahotsak.comEuskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkeren biltegia. Herrietako adineko jen-dea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren arteanzabaltzea du helburu.

ARIESArtista bat zara! Denetarik dakizu egiten eta, egiaesan, ondo egiten duzu! Ez duzu pentsatutelebistara joatea? Zorteko zenbakia zuretako 3.TAURUSGabonetako oporrak luzeak dira eta gauza askoegiteko aprobetxa dezakezu. Ez ahaztu etxekolanak, gero eskolara buelta xamurragoa egingozaizu-eta.GEMINISGogoan duzu nola pasa zenituen iazko Gabonak?Ohetik eta komunetik irten ezinda! Aurten zainduzaitez, tripontzi!CANCERBai, bai, udaberriaren zain zaudela badakit, bainapazientzia apur bat izan beharko duzu, neguansartu berri gaude-eta!LEOInterneten ibiltzea ondo dago, baina gauzaguztiekin bezala neurria hartu horri ere.Badakizu zenbat gauza egin ditzakezun?VIRGODatozen egunotan hozteko arriskua izango duzu,erropa gutxiegi jazten duzu, eta gero badakizu zergertatzen den. Zorteko zenbakia 8.LIBRAOlentzerori hori eskatu badiozu ez duzu zertanlotsatu. Bakoitzak nahi duena eskatu behar dueta bost ajola besteek zer pentsatzen duten!SCORPIUSDatozen egunotan 4 zenbakiak zortea ekarrikodizu, zure kolorea txuria izango da eta animaliatxerria. Animalia hori aipatu dugula… saiatuzaitez txukunagoa izaten!SAGITARIUSAprobetxatu itzazu Gabonetako oporrak gurasoeta senitartekoekin denbora gehiago pasatzeko.Ikasturtean korrika eta presaka bizi gara, beraz,egun hauetan lasaiago bizi! CAPRICORNIUSGabonak ez dira soilik Olentzerori opari mordoaeskatzeko sasoia, familia giroan goxo-goxoegoteko egunak ere badira. Bestetik, 8 zenbakiakzortea ekarriko dizu eta zure kolorea berdeaizango da.ACUARIUSAtera denbora pixka bat liburu bat irakurtzeko.Mugikorra, Nintendoa, tableta… Teknologiaberriak erabiltzea ondo dago, baina hainbeste…Karta-jokoan jardutea ere ez da plan txarra!PISCISLogela jostailuz beteta eta zenbat opari berrieskatu dizkiozu Olentzerori? Horrela jarraituzgero etxetik zuk irten beharko duzu, lekurikez duzue izango-eta! Zorteko zenbakia 2eta kolorea laranja.

ZER IRAKURRINORAK SUHILTZAILE IZAN NAHI DUNorak suhiltzaile izan nahi du. Txikitatik. Bere amak esaten du osaba Tomaxen errua dela. “Ditxo-sozko kamioi hura ekarri izan ez balizu, suhiltzaileak zer diren ere ez zenuen jakingo. Baina gureanaia horrek ideia onik izaten ez duenez…”.

KEA AIREAN BEZALALionel eta Kris anai-arrebak harrera-etxe batean bizi dira. Lionel konturatzen da beren egoera ezdela “normala”. Beste haurrentzat arruntak diren gauzekin egiten du amets: gurasoekinbizitzearekin, beren etxe propioa izatearekin, amaren laztanekin, maitasuna eskatu gabe hartzekoaukera izatearekin…

ORTZI ETA KUKUMA: ATXIA MOTXIAAzken euriteakaz joan zan negua, udabarriak lorez jantzi ingurua. Mendi tontor batetik begiratzenbada, Oreinen Haran hori zoragarria da.

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOAEgun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko,burukoa gertatu zitzaion. Biribila eta marroia zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxezen: buruan erori zitzaiola!

TXIMELETRAKPoesia ederraz betetako liburua duzue hauxe. Tximeletrak, Ikusi-makusi, Pupupoema, Lorez etaolerkiz edota Marrak eta kakotxak dira besteak beste, liburuan aurkituko dituzuen olerkienizenburuetako batzuk.

MUNSTROEN ITSASOAHona nola hasi zen nire amesgaiztoa. Kale huts batean nengoen, itsasaldeko hiri txikiren batean.Gauerdia zen eta ekaitza zebilen. Haizeak eta euriak astintzen zituzten espaloiko palmondoak…

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2014KO ABENDUA 13

ONDO LO EGIN, MAITEA

Orain urte asko gertatu zen hau. Azeriak oiloa

harrapatzea erabaki zuen. Zaku handi bat

hartu eta oiloaren arrastoari jarraitu zion.

Toki egokia aurkitu zuenean, zuhaitz baten

ostean ezkutatu eta oiloa agertzeaz bat,

taka, zaku barrura. Zozo batek gertatutako

guztia ikusi zuen. Zozoa oiloaren laguna

zen.

- “Oilo gixajoa! Nire laguntza behar du. Bai,

nik ere badakit ziria sartzen…”, pentsatu

zuen zozoak.

Azeriaren aurrean jarri zen, geldirik, hego

bat apurtuta balu bezala. Zozoa egoera pe-

nagarrian ikusita, azeria pozik. “Hau ere za-

kura”, esan zion bere buruari.

Baina zozoa harrapatzeko puntuan zegoe-

nean, honek salto bat egin zuen aurrerantz.

Hegalditxo labur bat eta gelditu egin zen.

Horrela behin eta berriro. Azeria hurbiltzen

zen bakoitzean, zozoak hegalditxoa. Bien bi-

tartean oiloak zakutik ateratzea lortu zuen

eta bere lekuan harri bat sartu zuen zakuan.

Oiloa aske zegoela ikusi zuenean, zozoak

alde egin zuen. Orduan bai, orduan akrobata

baten trebeziaz egin zuen hegan.

- “Hor gelditzen zara” esan zion azeriari.

- “Txerri hori! Niri adarra jo nahian?... Ba!,

berdin dit. Oraindik oilo gozoa daukat”.

Oilo gozoa zeukala, bai zera! Azeria ez zen oiloaren azpikeriaz ohartu

eta zakua lepoan hartuta etxerantz abiatu zen. Etxean ura jarri zuen

irakiten eta, zaku barrukoa oiloa zelakoan, lapikora jaurti zuen… ha-

rria. Plausta! Zipristinek salto egiterakoan azeriaren larrua erre egin

zuten. Ze erre eta ze arraio! Gaztaina egosiaren antzera geratu zen

azeria. Harrezkero azeria ez da oiloen atzetik ibiltzen!

OILOA ETA ZOZOA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Olentzero maitea:

Besterik gabe, musu bat.

zu margolari!