11
1 Heziketa positiboa RCIaren munduan 41 urteko israeldar honek curriculum zabala du bere bizkarrean. 2009ko WUSV izeneko txapelketan txapeldun suertatu zen eta 2010ean, Sevillan jokatu zen WUSV txapelketan txapeldunorde geratu zen. Bi kasuetan zakur berberarekin, Sam Beit Haboxer Mehagivaa zakurrarekin alegia. Asteburu oso batez jardunaldi bat egin dugu Sharonen lan eskema ezagutzeko helburuarekin. Berarekin batera, uneoro laguntzeko prest Stefan Juntke. Bi egunotan bere lan eskema orokorra ezagutzeaz aparte jendeak aurkeztu dizkion zalantzak bideratzeko ahaleginak egin ditu. Zinez aipagarria iruditzen zaigu heziketa positiboa RCIaren lan eskeman txertatzeko egin duen ekarpen interesgarria. Izan ere, ariketak ondorioetara iritsiz ikasteko egiten duena ahalegina, zigorra eta zuzenketaren erabilpen anekdotikoa, denboraren kudeaketa luzea, heziketa ixila eta eraginkorra eskeman erroturik dauden ekinbideak dira. Orain arte lan egiteko sistema horiek defentsa erabiltzen ez duten beste kirol batzuetan ikusi ditugu oso erroturik eta hedaturik baina, RCIan ere ikusteak bereziki poztu gaitu. Bidea luzeagoa da baina, emaitza iraunkorragoa da Sharonek beran hainbatetan azpimarratzen zuen bezala. Sentsibilitate handiko emakumea da, keinu bitartezko hizkuntza aberatsa duena, pazientzia handikoa eta zakurrekin lan egiteko berezko doaiak ditu, begi bistakoa da hori. Hausnarketa eta iradokizun interesgarriak utzi zizkigun eta lerrootan horiek biltzen saiatuko gara pentsatzen baitugu RCIaz gain, beste kirol batzuetan ere erabilgarriak direla. Estresaren gestioaz ez zen luze aritu hasierako azalpenetan baina, geroko saio praktikoetan gai horri garrantzia handia ematen diola begi bistakoa da. Lan egiteko sistema hori erabiltzen dutenen artean zentralidade handia duen gaia da eta jardunaldi osoan zehar oso garbi utzi zuen eta zergatik den garrantzitsua setresaren gestio egokia egitea. Izan ere, ariketa bakoitzaren ezaugarrien arabera zakurraren motibazio desberdina bilatzen du animaliak pentsatzeko aukera izan dezan. Estresaren eraginpean arintzen bada ez du ikasten ahal eta hori eragozteko “drive” egokia lortzeari garrantzia handia ematen zion behin eta berriro. Esan liteke ariketa bakoitzaren aurrean eta zakur bakoitzarekin beti aztertzen zuela hori ezertan hasi baino lehen. Zakurra punttuan jarrita eragingarritasuna handiagoa dela erakutsi zuen. BURANBELTZA Sharon Ronen israeldarraren eskutik heziketa positiboa RCIari aplikatua 2011 otsaila 28

Sharon Ronen

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Sharonekin egindako jardunaldien laburpena

Citation preview

Page 1: Sharon Ronen

1

Heziketa positiboa RCIaren munduan

4 1 u r t e k o i s r a e l d a r h o n e k curriculum zabala du bere bizkarrean. 2009ko WUSV izeneko txapelketan txapeldun suertatu zen eta 2010ean, Sevillan jokatu zen WUSV txapelketan txapeldunorde geratu zen. Bi kasuetan zakur berberarekin, Sam Beit Haboxer Mehagivaa zakurrarekin alegia.

Asteburu oso batez jardunaldi bat egin dugu Sharonen lan eskema ezagutzeko helburuarekin. Berarekin batera, uneoro laguntzeko prest Stefan Juntke. Bi egunotan bere lan eskema orokorra ezagutzeaz aparte jendeak aurkeztu dizkion zalantzak bideratzeko ahaleginak egin ditu.

Zinez aipagarria iruditzen zaigu heziketa posit iboa RCIaren lan eskeman txertatzeko egin duen ekarpen interesgarria. Izan ere, ariketak ondorioetara iritsiz ikasteko egiten d u e n a a h a l e g i n a , z i g o r r a e t a zuzenketaren erabilpen anekdotikoa,

denboraren kudeaketa luzea, heziketa ixila eta eraginkorra eskeman erroturik dauden ekinbideak dira.

Orain arte lan egiteko sistema horiek defentsa erabiltzen ez duten beste kirol batzuetan ikusi ditugu oso erroturik eta hedaturik baina, RCIan ere ikusteak bereziki poztu gaitu. Bidea l u z e a g o a d a b a i n a , e m a i t z a iraunkorragoa da Sharonek beran hainbatetan azpimarratzen zuen bezala.

Sentsibilitate handiko emakumea da, keinu bitartezko hizkuntza aberatsa duena, pazientzia handikoa eta zakurrekin lan egiteko berezko doaiak ditu, begi bistakoa da hori.

Hausnarketa eta i radokizun interesgarriak utzi zizkigun eta lerrootan horiek biltzen saiatuko gara pentsatzen baitugu RCIaz gain, beste kirol batzuetan ere erabilgarriak direla.

Estresaren gestioaz ez zen luze aritu hasierako azalpenetan baina,

geroko saio praktikoetan gai horri garrantzia handia ematen diola begi bistakoa da. Lan egiteko sistema hori erabiltzen dutenen artean zentralidade handia duen gaia da eta jardunaldi osoan zehar oso garbi utzi zuen eta zergatik den garrantzitsua setresaren gestio egokia egitea. Izan ere, ariketa bakoitzaren ezaugarrien arabera zakurraren motibazio desberdina bilatzen du animaliak pentsatzeko aukera i zan dezan . Es t re saren eraginpean arintzen bada ez du ikasten ahal eta hori eragozteko “drive” egokia lortzeari garrantzia handia ematen zion behin eta berriro. Esan liteke ariketa bakoi tzaren aur rean e ta zakur bakoitzarekin beti aztertzen zuela hori ezertan hasi baino lehen. Zakurra punttuan jarrita eragingarritasuna handiagoa dela erakutsi zuen.

BURANBELTZA

Sharon Ronen israeldarraren eskutik heziketa positiboa RCIari aplikatua

2011

ots

aila

28

Page 2: Sharon Ronen

2

“Argia piztu zakurrei. Zer egin behar duen eta noiz baldin badaki bere erantzunak egokiak izango dira. Ez jakiteak ordea, estresatzen eta blokeatzen ahal du. Ikasitako babesgabetasuna eragiten du hezitzaile askok oharkabean.”

Sharon Ronen

Jardunaldiaren aurkezpen saioan bere lan eskema orokorraren azalpena egin zuen gerora ikusi behar genuena hobeki ulertzeko. Azalpenan heziketa sistema positiboa erabiltzen duten hezitzaileek esan ohi dituzten kontzeptuak erabili zituen. Hau da, sariaren kalitatearen inguruko hausnarketak, saritzeko unearen garrantzia, motibazioaren kontrola, pentsamenduaren garrantzia, estresaren gestioa etab izan ziren aipatutako kontzeptuak. Dena den, Martin Seligman psikologo eta idazle iparramerikarraren aipua interesgarria iruditzen zait zakurren heziketaren ikuspuntutik oso kontuan hartzekoa dela.

Seligmanek zakurrekin lan egin zuen eta horregatik ondorioak oso gertu ditugu. Honako esperimentu hau egin zuen:

Bi alde dituen kutxa handi bat prestatu zuen. Alde horietako bakoitza metro bateko hesi batek zatitzen du. Bertan argi bat dago, ikertzaileak piztu dezakeena. Bestaldetik, zakurrari

deskarga elektrikoak eragiteko sistema dago bi aldeetan. Zakurrak 3 taldetan banatu eta talde bakoitzari desberdin eragin zion.

Lehen taldeko zakurrak lotu egin zituen kutxako alde batean, beraz ez zuten ihesbiderik. Argia piztu eta handi bi segundora deskarga elektrikoa eragiten zien. Animaliek ez zuten ihes biderik eta kasu guztietan jasotzen zuten deskarga.

Bigarren taldeko zakurrak ez zituen lotu eta berdin jokatu zuen. Hau da, argia piztu eta bi segundora deskarga eragiten zien.

Hirugarren taldeko zakurrei berriz, ez zien argia pizten eta deskargak jasotzen zituzten aldez aurretikako abisurik gabe.

Jardun horretan hainbat denboraz aritu ondoren, talde bakoitzean portaera homogeneoak ikus zitezkeen.

Seligmanen praktikak zakurrekin

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Page 3: Sharon Ronen

3

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Sam Beit Haboxer Mehagivaa

Horixe da Sharonen zakurraren izena. Berarekin lortu ditu bere curriculumeko

emaitzarik onenak WUSV txapelketetan. Zakurraren aita Abhoe vom Burg Kurzwallen da, SchH3 eta bera ama Bangi a IPD, azken hori ere SchH3.

Lehen taldekoen kasuan animaliak behin askaturik, hau da, deskarga ebitatzeko aukera ematen zitzaienean ez zuten ezer egiten hura ebitatzeko. Hau da, babesgabetasuna ikasi zuten. Gizakion kasuan, depresioaren oinarria da hori. Izan ere, dena gaizki doala ikusten dugunean eta hori aldatzeko biderik ez dugula iruditzen zaigunean erortzen gara depresioan. Zakurren k a s u a n b e r d i n g e r t a t z e n d a . Babesgabetasuna ikasi egiten da eta ondorioz, animalia zigortzen badugu etengabe ez du biderik aurkituko zigor horietatik ihes egiteko eta ondorioz, zigorra onartuko du ezer egin gabe, iniziatiba erabat galtzeraino.

Bigarren taldekoen kasuan, ez zen ezer n a b a r m e n g e r t a t u . A n i m a l i e k deskargetatik libratzeko bidea ikasi zutenean, argia pizten zela ikusten zutenean, alegia, beste aldera pasatzen ziren eta horrek ez zien inolako aldaketa konportamentalik eragin.

Azkenik, hirugarren taldekoen kasuan estres mailak ikaragarri altuak ziren. Hau da, deskarga noiz zetorren ez jakiteak antsietate eta estres handia e r a g i t e n z i e n e t a b e r e n konportamenduan ikaragarri eragin zuen. Animaliek lasaitasunik ez zuten, ihesbiderik ez zuten aurkitzen eta etengabeko mugimenduan bizi ziren.

Esper imentua aza ldu ondoren hezitzaile tipo jakinekin lotu zuen esandakoa. Ordenik gabe, abisurik eman gabe eta etengabeko zigorra a p l i k a t ze n d u t e n h e z i t z a i l e e k hirugarren taldeko zakur estresatuak lortzen dituzte. Egon badaude beste hezitzaile batzuk zigorra aplikatzen dutenean ihesbiderik eskaintzen ez dutenak eta azkenean, horrela lan eginez, animaliaren proaktibitatea eta i n i z i a t i b a e r a g o z t e n d u t e . Babesgabetasun ikasia, alegia. Azkenik, argia piztu beharra da eskaini zuen aholkurik interesgarriena. Zakurrari, zigor bat aplikatu baino lehenago, aplikatuko diogula ohartarazi behar diogu ohar baten bitartez eta horrela ebitatzeko aukera eman. Zigorrak ebitatzen ikasten duenak ez du

ondoriorik bere konportamenduan eta egin behar duena egingo du arazorik gabe. Oinarri positiboetan oinarritu behar dugu gure heziketa lana zakurrari aukerak emanez pentsatzeko. Horrela lan eginez, emaitzak beranduago datoz

baina, iraunkorragoak dira. Gure heziketa sistema hiru talde horietatik n o n k o k a t z e n d a ? H o r r a h o r hausnarketa bide interesgarria.

“ Seligmanen esperimentuek garbi adierazten dute zakurrekin komunikabide argirikez eraikitzeak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela”

Sharon Ronen

Page 4: Sharon Ronen

4

“Driverra”

Ziurrenera gehien erabili zen hitza jardunaldi osoan zehar. Berarekin ariketa landu nahi den unean animaliak duen tonuari edo motibazioari egiten dio erreferentzia. Batzuetan “driver” altua bilatzen du eta beste batzuetan ordea, baxua, Obedientziarako, oro har, “driver” baxuekin lan egiten du ikastea denean helburua. Animaliak ez badaki egiten ikasteko burua erabili behar du eta “driver” altuek eragotzi egiten dute hori. Ezin du animaliak pentsatu erabiltzen dugun motibatzaileak itsutu egiten badu. Beraz, janaria lehorra izango da nagusiki erabiliko duena animaliek zer egin behar duten ikas dezaten.

Janaria da, “driverra” jaisteko erabiltzen duen bidea. Gainera bide horren bitartez, zakurrak estresa liberatzen edo uxatzen du. Bere zakurrek janari ontzian ez dutela jaten esan zuen. Janaria, bere osoan, ariketen bitartez eskuratzen dute, batez ere, ikaste fasean.

Pistara jolastera sartzen dira eta azpimarratu nahi izan zuen nagusiki jolas egiten dutela lan egin baino gehiago. Hau da, denboraren banaketa bat egin beharko bagenu denboraren

% 10-20 dedikatuko lioke lan egiteari, beste guztia jolasa da. Animaliari presioa kendu behar zaio eta lana jolasean sartuz lortzen du hori.

Arestian esan dugun bezala, garrantzi handikoa da zakurrari abisu garbiak eta zehatzak ematea. Sharonen ustez, hizkuntza ulergarri bat eraiki behar da animalia eta gure artean eta hori egiteko biderik eragingarriena hiru hitz erabiltzea da: ongi, ok, ez

Ongi hitzak esan nahi du ongi ari dela baina ez du bukaera adierazten. Animaliak jasotzen ditu bi ideia beraz, “ongi” horren bitartez. Alde batetik, egiten ari dela egin behar duen bezala eta bestaldetik, hori egiten segitu behar duela. “OK” hitzak bukaera adierazten du, festaren hasiera eta saririk gozoenaren eskuratzea eta azkenik, ezezkoak esan nahi du ez duela hori egin behar. Kasu guztietan ezezkoa informatiboa da, ez da zuzenketa. Hizkuntza hori oso era koherentean eta eragingarrian erabiltzen du, ikaragarri naturalizatua du eta berez ateratzen zaio. Animaliarentzat, dudarik gabe, oso argigarria da.

Obedientzia lanak indarra erabili gabe

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Page 5: Sharon Ronen

5

Obedientziaren hasiera “hemen” aginduarekin hasten du. Horretarako, patrikak janariz betetzen ditu eta ezkerra eta eskuina txandakatuz saritzen du animalia begietara begiratzen dion bakoitzean. Hasieran, ez da kezkatzen jarrera hurbil eta zuzenarekin, begiradarekin baizik. Garrantzi handia eman dio gai horri gerora “ondoan” edo “au pied” lantzen denean zakurraren begirada bilatzen delako. Beraz, hasiera horretan, begiradak sarituko ditugu eta poliki-poliki animaliaren posizio egokia bilatuko dugu.

Esan beharra dago oso epe luzeko lanak egiten dituela. Izan ere, komentatu zuen bi urte izan arte bere zakurrek ez dutela inoiz zigor bat ere jaso. Lortzen duen guztia positiboki lortzen du eta zigorrekin hasten denean horiek oso arinki aplikatzen ditu. Zergatia arrazoitzeko, adibide gisa, haurren adibidea jarri du. Gauza guztietarako kolpatua den haur horri belarrondokoa emanez gero ez diozu eragingo baina inoiz kolpatua izan ez den horri ematen diozun belarrondokoak eragin ikaragarria du.

Obedientzia horrela hasiz, zakurraren eraikuntzan beste kontzeptu garrantzitsu bat sortzen dugu: Nagusiaren ingurua

beti da atsegina. Inguru horretan gertatzen dira gauzarik atseginenak eta babestokia da. Horrekin kontsekuentzian ez du zigorrik aplikatzen hor, inongo kasutan ere ez.

Obedientzia hurrengo pausua “au pied” da. Animaliak aurrean jartzen eta begietara begiratzen ikasi duenean eskua mugituz jarriko du bere ondoan eta begietara begiratzen duenean saritua izango da, berriro ere ezkerreko eta eskuineko eskuak txandakatuz. Posizio horretatik begiratzeak ekarriko dio saria, eskuek ez dute garrantzirik. Sharonek ez du klikerra erabiltzen bere lanean, baina ahotsa klikerraren gisan erabiltzen du. Beti tonu berean eta beti hitz berbera erabiltzen du. Zakurrak bere ezkerrean gelditzen denean eta begiratzen dionean, hau da oinarrizko posizionamendua ikasi duenean mugitzen hasten da baina ez aurreraka. Lehenago alde batera eta gero atzera. Horiek denak ongi egiten dituenean hasten da aurreraka oinez eta hori ere pausoka. Posizionamendu zehatzak eskua erabiliz lortzen ditu. Animaliari posizio horretatik bertatik erakusten dio gorputzeko azken partea bakarrik mugitzen. Prozesua bere osoan, “ongi”, “ok” eta “ez” esanez burutzen du. Argia erabiliz, alegia, gogoratu Seligmanekin.

Obedientzia lanaren ordenaz

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

“Zakurrak bi urte bete arte ez du zigorra ezagutuko. Portaeren eraikuntza lanak oso osorik era positiboan egin behar dira”

Sharon Ronen

Page 6: Sharon Ronen

6

Aurrera behin hasten denean, ohikoa izaten da animalia aurreratzea begietara begiratu behar duelako. Kasu horretan fusta bat erabiltzen du. Fusta zeharka jartzen du eta zakurrak ukitzen badu “ez” esango dio eta horrela bere lekua hartuko du. Atzeratzearen beldur ez da zakurrak oso argi ikasi duelako begietara begiratuz bakarrik eskuratuko duela saria eta atzean geldituz gero, logikoa den bezala ez du lortzerik izango.

Horren guztiaren ondotik, “etzan” irakasten du eta azpimarratu nahi izan zuen posizio hau dela indarra erabiltzen duen lehen ariketa. Horrek esan nahi du, animalia etzan uzten duela eta zain gelditzen dela altxatu arte etzan egon behar duela esateko. Animaliak hasieran harriduraz hartzen du baina, bide horren bitartez ikasten du obeditu behar duela. 2 urte dituenean egiten du hori. Zakur heldua behar duela adierazi du. Presioarekin hasten da animaliak zer egin behar duen erabat ziur dagoenean eta aplikatzen duenean beti gutxi aplikatzen du.

Animaliak etzaten dakienean konbinazioekin hasten da. “Etzan”-etik “hemen”-era irakasten dio edonola egonda ere oinarrizko posizio horretara joan behar duela ikas dezan. Horrela hasten dira errutinak. Izan ere, errutinekin lan egiten du, aldez aurretik zer egin behar duen oso garbi duela eta bitartekoak jarriz pentsatutakoa atera dadin. Errutinei hasiera ematen die beti “fuss” erabiliz. Beraz, hori aginduz gero animaliak badaki zer datorkion, egokitze modukoa da. Errutina horretan animalia okertzen bada berriro hasten da. Horrela lortzen du bukaera onak egitea. Animaliak badaki bukaerara hurbiltzen ari dela eta horrek bere motibazioan eragiten du eta ondorioz, lana hobetzen du.

“Fuss” tartean egin beharreko posizioak atzeraka doala lantzen ditu, kasu guztietan zakurrari begira alegia. Horrela aukera du zuzentzeko eta zakurrari argibideak emateko. Aurreragoko faseetan walkya erabiltzen dute zakurra ikusteko aukerarik ez dagoenean zuzenketak egin ahal izateko. Kasu horretan, laguntzaile bat erabiltzen du logikoa den bezala.

Sor daitezkeen arazo guztien aurrean erantzun logikoa eta eragingarria

aurkitzen badugu erabiltzen dugun lan-sistemaren tinkotasunaren

adierazlea da.

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Page 7: Sharon Ronen

7

Rastro-lanaren eskema orokorraLehenengo eta behin, azpimarratu nahi izan zuen rastro lanak bi hilabeterekin hasi ohi dituela. Une horretan txakurkumea bere burmuina osatzen ari da eta izaten duen esperientzia orok marka bat uzten du gerora lan konplexuagoak egitea errazten duena. Zakurraren mundu sentsorialean usaimenak duen garrantzia handia da eta ondorioz, zentzumen hori esperientzia atseginekin erlazionatzea oinarri sendoa da geroko lan konplexuari begira.

Gauzak horrela, lehen fase batean txakurkumeak jan b e h a r d u e n p e n t s u a barreiatu egiten du batere ordenarik gabe belarretan. Horrela, animalia sudurra erabiltzen hasiko da eta aurkitzea bere motibazioa areagotzeko bidea izango da.

B i g a r r e n e z , p e n t s u a l e a k e r a ordenatuan utziko ditu lerroak eginez baina, animaliak libre lan egingo du. Helburu bakarra, sudurra erabiltzen ikastea eta burmuinean lotura atseginak sortzea esperientzia horrekin.

Behin hori hainbat aldiz egin duela eta ikusten dugunean txakurkumeak lan

hori plazer handiz egiten duela eta kontzentrazioz lehen rastro lanak egiten hasiko da. Horretarako, lerro laburrak erabiliko ditu 4 edo 5 metro, besterik ez. Oso definiturik egongo dira hasiera eta bukaera. Garrantzi handia eman zion detaile horri. Izan ere, ez bakarrik rastro lanerako, gainerako lanetarako ere zakurrak zehaztasun handiz jakin

behar du noiz hasten eta noiz bukatzen den lana. Hasiera nabarmena da oso eta bukaera bereziki nabarmentzeko ontzi txiki bat erabiltzen du. Ontzia lurraren mailan lurperatzen du eta janariz betetzen du. Bukaera, beraz, festa handia da, alde batetik, janariz beteriko ontzia aurkitzen duelako eta bestetik, nagusiak antzerki handia eginez, lana primeran egin duela adierazten diolako.

2011

ots

aila

28

Page 8: Sharon Ronen

8

“Laugarren hilabetetik zazpigarrenera zakurrei ez die rastro lanik egiten. Tarte horretan kontzentrazio arazoak dituzte eta oinarri sendoa jartzeko zailtasunak aurkitu ohi dira”

Lerro labur horiek egiteko, txakurkumearentzat hasierak direla kontuan hartuz, oin-arrasto bakoitzean pentsu ale bat uzten du. Kasu guztietan orpoaren aldean, hau da, oin-arrastoaren atzeko aldean. Urrats handiak ematen ditu. Animaliak jakin behar du urratsen artean usainik gabeko guneak daudela eta hori urrats handiak emanez lortzen da, esan bezala. Lan hauekin arituko da lau hilabete bete arte eta gero erabat utziko du lana. Sharonen ustez, laugarren hilabetetik zazpigarrenera zakurrak bolada txar bat pasatzen du. Zailtasunak ditu kontzentratzeko, hortzak aldatzen ditu eta oro har, zaila da berarekin lan egitea. Hori dela eta, rastro-lanak erabat baztertzen ditu.

Zazpigarren hilabetea iristen denean, lanari ekiten dio berriro ere lehen ariketetatik hasita. Hau da, ez du lana segitzen utzi zuen lekuan, berriro ekiten dio hasieratik. Lerro zuzenekin hasten da oso tarte laburretan. Nagusiki animaliak ulertzea nahi du ez hainbeste rastroak ongi egitea. Animaliak ulertu behar du zer nahi dugun berarengandik eta zein den bide zehatza arrakasta lortzeko. Behin ulertu duela lehen angeluak egiten hasiko da. Angeluak bereziki ongi markatuko ditu eta ordurarte saria orpoan uzten bazuen ere, angeluetan orpo-punta egingo du abestiak dioen bezala. Horrela, animaliari lana erraztuko diogu eta arrakasta ziurtatuko dugu.

Zakurrak aurrera egiten duen neurrian angelu kopurua handitzen hasiko gara eta jada ez dugu saririk jarriko oin-arrasto guztietan. Batean ez, bitan bai eta horrela txandatuz joango gara kasu guztietan garrantzi handiko baldintza bat betez. Rastro-lanak hiru zati baditu erdikoa izango da oin-arrasto guztietan saririk izango ez duena. Horrela, hasiera eta bukaera errazak lortuko ditugu eta animaliaren motibazioa mantenduko dugu. Froga horiek egitea garrantzi handikoa da gure zakurraren bilakaera ebaluatu ahal izateko. Lau zati baditu, erdiko biak izango dira sari gutxiago dutenak eta horrela segituko dugu animaliaren erantzunak egokiak direla ziurtatu arte. Kasu guztietan, hasiera eta bukaera errazak behar dira zakurrak aldarte egokian buka dezan zeregina.

Aipatzekoa da, haizeari ez diola erreparatzen ezta hasieran ere. Haizeak edonondik jota egiten du lana ez du gai hori kontuan hartzen. Horrela, euripean edo lehorrean, egun haizetsu eta geldoetan, hotz edo beroetan, goizaldean edo arratsaldean faktore horiek txandakatuz lan egiten du. Hala ere, hasierak beti dira lurrezko zoruetan, belarra geroko uzten du.

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Page 9: Sharon Ronen

9

Sokaren inguruan ere pare bat hitz eskaintzea egokia izan daitekeela uste dugu. Izan ere, kasu guztietan soka zakurraren lau hanken erditik pasatzen du. Hori horrela egiteak bi abantaila ditu. Alde batetik, animaliaren sudurra zorura zuzentzeko bide zuzena dugu eta bestaldetik, lanaren erritmoa kontrolatzeko aukera handiagoa dugu. Hasieran, txakurkumearekin, soka labur bat erabiltzen du animaliarengandik gertu lan egin behar duelako beharrezko zuzenketak egiteko. Ondoren, 10 metroko soka bat erabiltzen du. Hala ere, txapelketa handietarako prestakuntza lanak laguntzaile batekin egiten ditu. Sharon sokaren bukaeran kokatzen da eta laguntzailea animaliarengandik metro pare batera lana nola doan ebaluatu ahala izateko.

Rastro-lanak egiten dituenean, argibideak ematen dizkio animaliari baina ez du portaera zuzentzen animalia da bere ondorioak atera behar dituena. Saria hartu baino lehenago “ongi” esaten dio (hitz horrek esan nahi du ongi ari dela baina ez duela bukatu) edo ezezko informatibo bat esaten dio lerroa uzten badu. Beraz, etengabeko konfirmazioak emanez egiten du lana ikasten ari den bitartean. Garrantzitsua da ideia hori azpimarratzea, ikasten ari den bitartean egiten ditu konfirmazio horiek.

Azkenik, objektuen aurkikuntza landu zuen. Lehenengo eta behin, rastro-lanetik aparte lantzen du seinalizazioa. Objektua lurrean jarri eta animaliak begiratzen dionean “ongi” esan eta saria ematen dio. Modelatuaren bitartez, animalia etzan uzten du objektua hanken artean dagoela. Gehiegi hurbilduko balitz sariak atzean ematen ditu, hanken artean, gorputzetik gertu, alegia. Horrela, animalia berez atzeratzen da eta zigortu gabe dagokion posizioan jartzea lortzen du. Behin hori egin duela, objektua rastroan sartzen du eta seinalizazioak lantzen hasten da.

Zakurrak aurrera egiten duen neurrian objektuaren tamaina txikitzen du pentsu ale baten tamainako objektuak erabili

zituen egin zuen rastroan. Animaliak ez du huts egiten aurkikuntza pilotaren agerpenarekin erlazionatu duelako. Hau da, animaliak badaki objektua aurkituz geri pilota eskuratzeko aukera dagoela eta horrek bere kontzentrazioa eta motibazioa areagotzen ditu. Oso ziur esan zuen bere zakurrak objekturen bat atzean utziz gero ez duelako usaindu dela. Animaliak pilota maite du gauza guztien gainetik eta erabat ziur dagoenez pilota eskuratzeko objektua aurkitzea dela bidea ez du atzean objekturik uzten. Egia esan, Sharonek egin zuen erakustaldian objektu ñimiño batzuk erabili zituen eta animaliak belarren artean erraz aurkitu zituen.

Rastro-lanakBURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Zakurrak pilota espero duelako aurkitu nahi ditu objektuak. Horixe da bat bera ere ez uzteko arrazoia.

Page 10: Sharon Ronen

10

Hainbat arazo puntuali irtenbideak ematen ahalegindu zen. Esate baterako, animalia sobera azkarra bada, pentsu ale asko jartzen ditu denbora pasa dezan horiek jaten eta horrela azkar joateko gogoa kentzen dio. Bestalde, hainbatetan, pentsu aleak dituen pote bat lurperatzen du. Horrek lokalizazioa zailtzen du eta animalia polikiago joatera behartzen du. Beste aukera bat azkartasuna kentzeko neke fisikoa eragitea da. Adibide gisa kontatu zuen txapelketa baino lehenagoko egunean 10 kmko

martxa bat egin zuela eta egunean bertan, hainbat kmko martxa. Horrela, animalia lasaiago iristea lortzen du.

Zakurraren kontzentrazioa mantentzeko tarteka objektuak aurkitzen dituenean pilota eskaintzea bide egokia da. Edozein kasutan pilota eskaini bai baina, ez zaio aukerarik ematen altxatzeko. Pilota tarte batez ahoan mantendu, ongi dagoela esan eta berriro erretiratuko dugu. Hori bai, behin bukaerara iritsita festa handia eskaintzen zaio animaliari.

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28

Page 11: Sharon Ronen

Sharon Ronen

Laburbilduz, esan behar dugu lan sistema

metodikoa erabiltzen duela, oso epe luzekoa eta heziketa positiboan

oinarritutakoa. Emaitza oso interesgarria da,

lortu dituen garaipenez aparte, ikusi ahal izan genituen bere zakurrek

lanerako tonu egokia zuten.

BURANBELTZAwww.buranbeltza.wordpress.com

BURANBELTZA

2011

ots

aila

28