33
Elikagaien eta Garbiketarako Produktuen Kontsumo Iraunkorrerako Gida Azala Fruta eta Barazkiak Okelak Lixiba eta Libragarriak Sarrera Barazki Kontserbak Arrainak Girotzaileak Kontsumo iraunkorra Arrautza eta Esnekiak Garbigarriak Beira Garbigarriak

Sarrera Kontsumo iraunkorra Barazkiak Elikagaien eta ...€¦ · eta eguneko 400-500 litro kontsumitzen dituzte eta kontsumo hau %2-3 bitartean emendatzen da urtero. • Energia-kontsumoa:

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Elikagaien eta Garbiketarako Produktuen Kontsumo Iraunkorrerako Gida

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Zer da kontsumo iraunkorra edo arduratsua?

Egungo gizartean ematen den kontsumo mota eta gure eguneroko bizitzan behar ditugun produktu eta zerbitzuak lortzeko, hainbat prozesu tartekatu behar dira. Honela, produktu jakin bat erosten eta kontsumitzen dugunean, produktu honek eragiten duen inpaktuaren arduradunak gara, hots, produktuaren ekoizpen, prozesamendu, banaketa eta garraioak jasan duen arduradunak ere izanik. Produktu baten ekoizpenak, ekoizpen-prozesu hauetan parte hartzen duten gizabanakoen bizi-kalitatea hobetu edo kaltetu dezake eta, horrez gain, bere prozesamenduak eta garraioak energia kontsumitzea, hondakinak sortzea, atmosferara elementu kutsagarriak igortzea, etab dakartza. Beraz, garrantzitsua da gure kontsumo-ekintza bakoitzean kontsumitzen ditugun produktu hauen ekoizpen modua indartzen edo laguntzen ote dugun kontutan izatea.

Kontsumo iraunkorrak, kontsumitzaileak duen gaitasunari egiten dio erreferentzia produktu edo zerbitzu bat aukeratzeko orduan. Horrela, bere gogo eta behar indibidualak asebetetzeaz gain, kontsumitzaileak kontutan eduki behar du produktu edo zerbitzu hau ahalbidetzen duten prozesu guztiek ingurumena ez dutela kaltetzen, eta gainera zuzentasun sozial, etiko eta solidarioa kontutan hartzen dutela ere.

Zer da kontsumitzaile arduratsu batek kontutan hartu behar duena?Kontsumo arduratsua informazioan eta beharrizan errealetan oinarritzen da. Kontsumitzaile arduratsuak erosiko duen produktua ezagutu behar du, ingurumena kaltetuko ez duten eta lan-baldintza bidegabeak edo ez-duinak eragingo ez dituzten produktuak erosiz. Horretarako produktu bat erosi aurretik kontsumitzaileak galdera hauek egin ditzake:

Benetan beharrezkoa dut produktu hau?Nork, non eta nola ekoiztu da?

Bere ekoizpena adeitsua izan da ingurumenarekin eta langileen osasunarekin?Zein lan-baldintza izan dituzte ekoizpenean esku hartu duten langileek?Badakigu zenbat izan diren ekoizpenean parte hartu duten bitartekariak? Hauen jarrera etikoa eza-gutzen dugu?

Produktua segurua da kontsumitzaileen osasunerako?Ontziraketa gehiegizkoa da edo beharrezko minimoa darama?

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Kontsumo IraunkorraGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Ingurumenean • Uso ineficiente del agua: herrialde industrializatuek biztanleko eta eguneko 400-500 litro kontsumitzen dituzte eta kontsumo hau %2-3 bitartean emendatzen da urtero. Energia-kontsumoa • : geroz eta urrunagotik inportatzen diren produktuak, hauen garraioak eta hauen kontserbaziorako erabiltzen diren mekanismoak, energiaren kontsumoa emenda arazi dute azken urtetan. EEE-ren arabera, Euskadin kontsumitzen diren petrolioaren eratorrien %84-k garraio sektoreak irensten du; ekoizpen elektrikoak aldiz %3. Debabarrena eskualdeko energia-kontsumoa. Hondakinen sorrera • : kontsumo-patroi berriek hondakinen sorreraren emendio bat ekarri dute eta hauen gehiengoa (%70 inguru) zabortegietara doa zuzenean. Zabortegi hauetako batzuk kontrol bakoak dira eta beste eraginen artean, negutegi efektuko gasak eta usain txarrak sorrarazten dituzte lurzorua eta paisaiaren kalitatea kaltetuz. Debabarrena eskualdeko hondakinen sorrera

Sozio-ekonomian Nekazaritzaren industrializazioa • : egungo kontsumoak urte-sasoi orotan beharrezkoak ditugun elikagaiez hornituko gaituen nekazaritza intentsibo, industrial eta jasangaitz baten beharra du. Eredu honetan nekazaritza-ustiapen txikiek ez dute lekurik. Elikagaiak urrunetik datoz • : egun elikagaien gehiengoak kontsumitu aurretik 2.500 eta 4.000 kilometro bitartean egiten dituela

kalkulatzen da, 1980an baino %25 gehiago. Honek CO2-aren igorpenen emendioa ekarri du. Debabarrena eskualdeko CO2 igorpenak. Bertoko merkataritzaren desagerpena • : 1998an Estatu Espainiarrean 95.000 denda inguru zeuden, 2004an aldiz 25.000 denda besterik ez zeuden.

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Kontsumo IraunkorraGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba Iraunkorrak

Material iraunkorrak aukeratu objektu hauskorren ordez. • Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikotik datozen produktuak aukeratu. • Ikus bertako produktu ekologikoak Bertako produktuak eta sasoian sasoikoa aukeratu, beren ekoizpen eta garraiorako energia-kontsumoa •txikiagoa da.Gertu dituzun dendatan erosi eta mugituko bazara, egizu garraio publikoa edo bizikleta erabiliz. •Ordezko piezak dituzten produktuak aukeratu: agendak, axotak, buru ordezgarria duten hortzetako •eskuilak, bizarra kentzeko makinak. Bigarren eskuko edo elkartrukeko produktuak bilatu ( • http://www.merka2sanmarcos.org)Ahal den heinean ontzi handienak dituzten produktuak aukeratu zure produktuentzako, jogurta eta •edarietan esaterako. Ez itzazu ontziratu frutak, barazkiak, hestekiak, olibak, egoskariak, fruitu lehorrak, gailetak, pasteltxoak, •ardoa, bonboi eta gozokiak, zerealak, paper-denda eta burdindegitako materialak. Zure ontziak etxetik eraman itzazu erosketak egiterakoan edo etxera eramateko janariaren bila zoazenean •(poltsa bat edo erosketa gurditxoa), etab.Nahiz eta ontzian produktua birziklagarria edo biodegradagarria dela esan, honek ez du esan nahi •denbora labur batean birziklatu edo biodegradatuko denik (esaterako, garbigarrien biodegradarritasunak tentsoaktiboei egiten die erreferentzia, eta hauek garbigarriaren osagaien %20 dira. Gainerako %80 ez dago erregulatua eta gehiengoa ez da biodegradagarria). Ez nahasi hitzak, “ • birziklagarria” produktua birziklatzera eraman daitekeela adierazten digu, “birziklatua” aldiz, produktuak material birziklatuz egina dagoela adierazten digu. Ikus ontzi motak Produktuaren ontziraketak izan behar du (lehentasuna jarraituz): ontziratu gabea, ontziraketa minimoarekin, •berrerabil daitekeen ontziarekin eta birziklatua izan den edo birziklagarria den ontziarekin. Ontzietan tetrabrik-ak, kortxo zuriko erretiluak eta plastikoa baztertu eta lehentasuna eman beirari eta •paperari, hauek oso erraz birziklatzen baitira. PET logoa duten ontziak bilatu (1 zenbakia), hauek ontzi arinagoak eta birziklatzen errazagoak dira eta •baztertu plastikoen nahasketak (7 zenbakia), banatzeko zailagoak direnak.

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Kontsumo IraunkorraGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo Iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Elikagai ekologikoak • ongarri eta pestizida barik hazten dira eta gehigarri-zerrenda murriztu bat erabiliz lantzen dira.

• Okela gutxiago jatea osasungarriagoa, zuzenagoa, iraunkorragoa eta ekonomikoagoa da. Elikagarri berberak dituzten beste elikagai batzuengatik ordezka itzazu, hala nola elikagaien konbinaketak, egoskari eta zerealen nahasketak esaterako.

Ez duzu osasun hobea izango elikagai jakin batzuk jateagatik, baizik •eta kirola eta dieta orekatua konbinatuko dituen bizimodu osasuntsu bat izateagatik.

Esnekien kontsumoa ere murritz daiteke eta bere onurak ordezkatu •kaltzioan aberatsak diren eta industrialki manipulazio gutxiago jasan duten beste produktuak kontsumituz, hala nola fruitu lehorrak, egoskariak, perrexila, espinakak, zerbak, brokoliak, porruak, etab.

Kontsumo-kooperatibek tokian tokiko nekazaritza berpizten dute eta, •hirien inguruan baratzeen mantenua indartzeaz gain, kalitate altuko produktuen ekoizpena bermatzen dute.

Lehentasuna eman ohiko dendei, hauetan errazagoa izango da bertoko •produktuak topatzea.

Jatorrizko Izendapena duten produktuek bertokoak diren produktuak •identifikatzen dituzte

Beste leku batzuetatik datozen produktuetan, kafea eta kakaoa bezala, •bidezko merkataritza egiten dutenei lehentasuna eman, eta hauen artean jatorrizko herrialdean landuak daudenei.

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Fruta eta BarazkiakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kaltetzen •duten pestizida eta ongarrien erabilera.

Monopolio agrokimikoen eta hazien ekoizpen eta •banaketan.

Izurriteen erresistentzia hazkorrak eskatzen •dituen agrokimiko gehiago eta gogorragoen eskaria, nekazari txikiei galerak eraginez, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Fruta eta BarazkiakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Hondakinen sorrera murrizten duten ontzirik gabeko elikagai freskoak aukeratu. •

Sasoian sasoiko elikagaiak aukeratu, hauek ekoizteko energia gastua txikiagoa baita. •

Bertoko produktuak edo ahalik eta gertukoenak eros itzazu, garraiorako beharrezkoa den •erregaiaren kontsumoa murriztuz. Hauek dira Euskal Herrian eskuarki hazten diren nekazal produktuak: frutak (sagarra, madaria, gerezia, kiwia, gaztaina, intxaurra eta hurra) eta barazkiak (baba, patata, zerba, ilarra, kardua, aza, orburua, porrua, piperra, onddo eta boilurra, etab).

Lehentasuna eman kalitatearen eusko labela duten bertoko produktuei, hauek Euskal Herrian •ekoizten dira eta fruta eta barazkien kalitate handia bermatzen dute:

Euskal Baserri produktuak: • leka, letxuga, tipula, tipulina, porrua, zerba, piperra, kalabazina, sagarra, madaria eta kiwia.

Kalitatearen eusko labela duten produktuak: • Tuterako orburuak, Euskal tomateak, Ezpeletako piperrak, Arabako patatak, Nafarroako zainzuriak, Ibarrako piperrak, Gernikako piperrak, Lodosako piperrak, Euskal babarrunak, kiwia.

Lehentasuna eman Bertoko Jatorri Babestua duen frutari, hala nola, Rincon de Sotoko madariak •(Errioxa), Mantxako meloia (Gaztela-Mantxa), Galiziako gaztaina, Valentziako zitrikoak, Malagako mahaspasak, etab.

Lehentasuna eman Bertoko Jatorri Babestua duten barazkiari, hala nola, Kalahorrako azaloreak •(Errioxa), Nafarroako zainzuriak, Bierzoko piper erreak, Almagroko berenjenak (Gaztela-Mantxa) eta Tuterako orburuak.

Negutegian ekoitzitako fruta eta barazkiak ekidin, hauek balio nutritibo murritzagoa baitute eguzki •gutxiago jaso dutelako, eta gainera baldintza klimatikoak mantentzeak plastikoaren gehiegizko kontsumoa dakar (elikagaiak ez badira sasoian sasoikoak negutegian ekoitziak edo inportatuak izan dira). Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Fruta eta BarazkiakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Fruta eta barazkiek sasoiak Euskal HerrianIturria: Eusko Jaurlaritza – Osasun Saila

Sasoirik egokiena.Sasoi egokia.

Informazioa gehiago

Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe

BARA

ZKIA

K

1 Apioa2 Azak3 Azenarioa4 Baba5 Barrengorria6 Berenjena7 Berroa8 Endibia9 Eremolatxa

10 Eskarola11 Espinaka12 Ilarra13 Kalabaza14 Kalabazina15 Leka16 Letxuga17 Orburua18 Patata19 Pepinoa20 Piperra21 Tipula22 Tomatea23 Zinzurria24 Zerba

Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe

FRU

TAK

1 Ahabia2 Ahuakatea3 Albarikokea4 Brinoia5 Gerezia6 Kiwia7 Laranja8 Limoia9 Madaria

10 Magurdia11 Mahatsa12 Mandarina13 Marrubia14 Meloia15 Mingrana16 Mizpira17 Muxika18 Pikua19 Sagarra20 Sandia

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Barazki Kontserbak

Hiri-hondakinen sorreraren bidezko kutsadura (ontzien hondakinak); •hondakin organikoak (hondakin begetalak) eta hondakin arriskutsuak (garbiketarako produktuak).

Atmosferara keak, usainak eta soinua igortzea aurrez prestatutako •jakien prestaketagatik.

Soian eta artoan oinarritutako elikagai-gehigarri batzuek jatorri •transgenikoa izan dezakete.

Elikagai-gehigarrien erabilerak alergiak sorraraz ditzake azalean eta •arnas aparatuan.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Gehigarri gutxien dituzten produktuak aukeratu (E letraren bidez identifikatuak). •Lehentasuna eman modu naturalean eginak dauden barazki- eta egoskari-kontserbei, hauek -soilik •egosiak, esterilizatuak eta ur eta gatzan kontserbatuak daude (etiketan “modu naturalean” legenda dutelako bereizten dira). Kontserbatzaile naturalak erabiltzen dituzten kontserbak aukeratu, hala nola, ozpina, azukrea, gatza, •berakatza, tipula eta beste espeziak, edo bestela, metodo fisikoak erabiltzen dituzten kontserbak aukeratu, esaterako berotzea (ohiko kontserbak, hala nola, zainzuriak, piperrak, etab), deshidratazioa (esne-hautsa) edo izozketa (barazki izoztuak). Aurrez prestaturiko jakien kontsumoa murriztu, esaterako, lasagna, kaneloiak, entsalada bariatuak, •kroketak, menestrak, etab, hauek balio nutritibo txikiagoa eta gantz saturatuen (kolesterolaren emendioa eragiten dutenak) eta elikagai-gehigarrien portzentaje altuagoak baitituzte. Aurrez prestaturiko jakiak ekidin ezin badituzu, jatorri naturaleko gehigarriak dituzten produktuak •aukera itzazu. Antioxidatzaileen kasuan, aurrez prestaturiko jaki-kontserbetan alternatiba naturalak hauek dira: azido askorbikoa (E300) (mermelada eta arrautza duten produktu izoztuetan erabiltzen da) eta tokoferolak (E306 - E309) (aurrez prestaturiko postreetan eta olioetan dago), besteen artean. Kontserbatzaileen kasuan, alternatiba natural bat azido zitrikoa da (E330) (entsaladarako saltsatan, konpotatan, etab dago). Koloratzaileak dituzten produktuak ekidin itzazu, hauen funtzio bakarra produktua erakargarriagoa •egitea baita. Hauek ekiditea ezinezkoa bada, jatorri naturalekoak aukera itzazu, hala nola, kurkumina (E100) (mermeladatan eta arroza daramaten aurrez prestaturiko jakietan dago), eta riboflabina (E101) (zopatan eta pastatan, etab dago). Etiketan produktu naturalen portzentaje handiena duten produktuak aukera itzazu, hauek erraz •identifikatzen dira produktu naturalak osagai-zerrendaren buruan agertzen baitira. Genetikoki eraldatutako organismoak bazter itzazu, hauek legez etiketan adieraziak egon behar dute •(genetikoki eraldatutako soia edo artoaren eratorriak osagaien portzentajearen %0,9tik gora duten produktu guztiek, osagai-zerrendan adierazi behar dute). Lehentasuna eman nekazaritza ekologikotik, jatorrizko izendapen babestua dutenetatik, elikagai •artisautik, merkataritza zuzenetik, etab datozen kalitate handiagoko produktuei. Adibidez Nafarroako zainzuriak, Bierzoko piper erreak eta Tuterako orburuak.

Informazio gehiago

Barazki KontserbakAzala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Etxeko kontserbak prestatzeko trikimailuak

Etxeko kontserbak prestatzeko sasoirik egokiena uda amaiera da, sasoi honetan •hainbat produktu izango baititugu eskura.

Egoera optimoan dauden barazki eta fruta freskoak eta antzeko tamaina dutenak •aukera itzazu.

Oinarrizko tresnak (iraizkina, inbutua, pintzak, kurrikatxoak, ontziak…) esterilizatu •15 minututan uran irakinez.

Ontzi beteak eta itxiak esterilizatu elikagaiak eraldatu ez daitezen mikroorganismoen •bidez.

Mermelada egiten baduzu eta honen azukre kantitatea ez bada erdira iristen, •beharrezkoa da esterilizatzea. Mermeladaren azukre kantitatea erdia baino gehiago bada, ez da beharrezkoa, azukreak kontserbatzaile bezala jokatzen baitu.

Urtea egin baino lehen jan itzazu. •

Barazki KontserbakAzala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Arrautza eta EsnekiakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Abeltzaintza intentsiboak produktuen kalitatearen murrizpena, •kutsadura handiagoa, nekazal guneen despopulatzea eta elikaduraren subiranotasun murrizpen bat dakar.

Abeltzaintza intentsiboan hazten diren animaliek gaixotasun •gehiago pairatzen dituzte, ukuiluen egoera kaskarrengatik eta erabiltzen den elikaduragatik, azken produktuaren kalitatea murriztuz. Adibidez: behi eroen gaitza.

Abeltzaintzak, urinen kudeaketa ezegokia dela eta, lurzoruaren •eta uraren kalitatea murrizten dituen hondakin kopuru handiak ekoizten ditu.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Arrautza eta EsnekiakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

EsnekiakEsnearen ordez jogurta jan ezazu, honek esnearen balio nutritibo •berbera baitu eta gainera liseri-aparatuak errazago asimila baitezake. Ardi eta ahuntz esne eta esnekien kontsumora itzuli. Hauek bertoko •klimatologiara eta baliabideetara hobeto moldatzen dira eta hauen produktuak laktosa gutxiago izaten dute, pertsona alergikoentzako egokiagoak izanik. Esnekien kontsumoa murriztu. Fruta gehiago jan eta kaltzioan •aberatsak diren beste elikagaiak: fruitu lehorrak, egoskariak, perrexila, espinakak, zerbak, azak, porruak, etab. Eguneko esnea aukera ezazu (esterilizatu eta alteratu gabea), •honek nutrienteak hobeto kontserbatzen baititu. Baserriko Esne Zertifikatua zigiluak esnea bertokoa eta egunekoa •dela adierazten du. Dena den ez du adierazten animaliak egoera egokian hazi diren edo ez. Elikagai funtzionalen (probiotikoak, bifidusak, omega hiru dutenak, •etab) kontsumoa ekidin ezazu. Emaitza berberak lortuko dituzu dieta orekatu eta osasungarri baten laguntzaz. Produktu funtzional hauen onurak dudan jartzen dituzten azterketa zientifikoak daude. Pertsona osasuntsua bazara, eta zure dieta normala eta orekatua •bada, ez duzu zertan light produktuak kontsumitu behar. Jogurt naturala eta artisauak kaukera itzazu (ohikoak eta ekologikoak) •gehigarri gutxiago baitute.Fruta-zaporea duten jogurten kontsumoa murritz ezazu. Hauen •osagarri-kopurua hogeiraino irits daiteke, hauen artean, koloragarriak, zaporagarriak eta usain artifizialak. Honelako publizitatea duten produktuek beren kabuz ezin dute •horrelakorik gauzatu: “bere kontsumoak osteoporosia pairatzeko

arriskua murrizten du”, “argaltzen laguntzan du”, “burdinan aberatsa”…

ArrautzakLehentasuna eman nekazaritza ekologikoaren bidez edo granja •ezagunetan ekoitzitako arrautzei, non oiloak aske hazi diren.Omega 3 gehiago behar baduzu arrain urdina aukera ezazu, sustantzia •honen proportzio altuagoa du eta: antxoek aberastutako arrautzek baino 6 aldiz kantitate gehiago dute, eta hegalaburrak 9. Ekidin itzazu arrautzontzian “kaiolan hazitako oiloak” adierazten •duten arrautzen kontsumoa.Lehentasuna eman A eta estra kategoriako arrautzei, hauek •freskoagoak eta kalitate hobeagokoak baitira. Arrautzek inprimaturik daramaten zenbakia begira ezazu eta •lehendabiziko zenbakia 0 edo 1 dituztenak aukera itzazu.

Kode honek olioa nola hazi den adierazten du: 0 – modu ekologikoan, 1 – aske, 2- zoruan eta 3 – kaiolan

Informazio gehiago

BasérrikoEsne

ZertifikaturenZigilua

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Arrautza eta EsnekiakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Osagarriak • : jogurt naturala, esnea, beirazko ontziak, material isolatzailea beroa mantentzeko (egunkaria, kortxozko kutxa, termoa, edo manta bat).

Nola eginBeirazko ontzi bakoitzean jogurtaren koilarakada bat 1. ipini. Gutxi gora behera esne litro-erdiko koilarakada bat behar da. Eltze batean esnea berotzen jarri 10 minutuz edo, lurruna 2. botatzen hasten den arte eta apur bat igotzen hasten den arte. Gero sua itzali eta hozten utzi eta aldian-aldian koilara batekin eragin epeltzen den arte. Hatz txikia sartzerakoan apur bat erre behar du, baina bertan uzteko moduan. Esne epeldua jogurta duten ontzietara bota eta eragin, 3. jogurta eta esnea ongi nahasten diren arte.

Ontziak itxi eta beroa mantenduko duen kutxa edo ontzi 4. handiago batean sar itzazu (manta batez edo egunkari orriz inguratuak). Gutxienez sei orduz utzi mugitu gabe etxeko lekurik beroenean. Sei orduak igaro direnean hozten utzi eta hozkailura sartu. 5. 4 ordu igaro direnean jogurta loditurik egongo da eta jateko prest. Astea bete baino lehenago jan behar dira.

Informazio gehiago

Tomado de la revista Opcions. Núm 13 Septiembre-noviembre 2004. Sección Ideas

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Okelak

Abereentzako sorturiko larreek deforestazioaren emendioan lagundu dute. Deforestazioa •mundu mailako CO2- igorpenen %20ren eragilea da.

Abeltzaintzak uraren kontsumo handia eskatzen du. Adibidez, kilo bat patata •ekoizteko 150 litro ur behar dira, 1.400 litro behar dira kilo bat gari ekoizteko, 4.000 litro kilo bat oilo okel ekoizteko eta 15.000 litro kilo bat behi okel ekoizteko2.

Behiek ekoitzitako simaurrak eta haize-minak dira metanoaren ekoizpenaren •eragile nagusiak. Esne-behi batek gutxi gora behera urteko 75 kilo metano sortzen ditu (metanoak CO2-ak baino 25 aldiz eragin-potentzial handiagoa du mundu mailako beroketan).

Batez bestekoz, gizakiak kontsumitu ahal izateko okel proteina kaloria 1 sortzeko, •erregai fosilen 28 kaloria-energia kontsumitu behar dira. Zerealen proteina kaloria 1 sortzeko aldiz nahikoa da erregai fosilen 3,3 kaloria-energia kontsumitzea.

Okelaren eskaria bost aldiz biderkatu da eta honek presioa eragiten du uraren, lurzoruaren, larreen, energiaren, •hondakinen (nitratoen) kudeaketa-kapazitatearen, eta gainerako baliabideen eskuragarritasunean.

Okelaren produkzioak uraren eta lurzoruaren kutsadura emendatzen du, honela, 2.000 zerri dituen granja batek •27 tona simaurra eta 32 tona txiza ekoizten ditu astero.

Egun dauden eritasun nagusiak (arazo kardiobaskularrak, diabetesa, hainbat minbizi) neurriz gaineko okelaren •kontsumoarekin erlazionatuak daude hein handi batean.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

OkelakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Lehentasuna eman kalitate altuagoko okelei, hauek bertoko jatorriaren eusko label zigiluarekin •identifikatzen dira. Bereizgarri hauek azken produktuaren kalitate altua eta abereen hazkuntza egokia bermatzen dute.Zerri-okela erosterakoan, lehentasuna eman ezkurraz hazitako zerriari, honek modu estensiboan •edo semiestensiboan hazitako zerri iberiarra bereizten baitu. Hegaztiak erosterakoan aldiz, aukera itzazu “eskortako oiloa”, “irteera librea duen oilategia” edo •“aske hazia” etiketarekin identifikaturikoak. Modu estensiboan ekoiztutako okela aukera ezazu. Hau oso erraz bereizten da begi bistaz, ikusten •diren gantz-zerrenda gehiago baititu. Okel gutxiagorekin sukalda ezazu eta eltzekoak, paellak eta gisatuak bezalako platerrekin konbina •itzazu. Kalitate oneko okelak usain fresko eta atsegina du, honek animalia momentu egokian hil dela •adieraziz. Horrela ez bada, hil zeneko garaian animalia nekatua zegoelako esaterako, okelak beste zapore bat izango du eta gutxiago iraungo du. Okel freskoa aukera ezazu, ontziraturiko okelak beharrezkoa ez den baliabideen kontsumoa •dakar. Okel kontsumoa murritz ezazu (egungo batezbesteko kontsumoa pertsona eta urteko 80 kilotakoa da, •erdia kontsumitzea nahikoa izanik). Azterketa zientifikoek erakusten dute erlazio positiboa dagoela dieta begetarianoaren eta gizentasuna pairatzeko murrizpenaren, arteria koronarioen eritasunaren murrizpenaren, hipertentsioaren murrizpenaren, diabetesaren murrizpenaren eta hainbat minbizi mota pairatzeko arriskuaren murrizpenaren artean. Gantz saturatu eta ez-saturatuen arteko proportzioa osasuntsuagoa da landareetan, abere-jatorriko •elikagaietan baino. Okela jatea ez da nahitaezkoa, izatez bere nutriente guztiak beste elikagaietan aurkitzen baitira, •hala nola, garagar-legamia, egoskariak, zerealak, fruitu lehorrak, haziak (ekilore-haziak, sesamoa). Garagar-legamiaren eta egoskarien proteinak, batez ere soiarenak, okelarenak bezain probetxuzkoak dira.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

OkelakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Konbinazio batzuk proteinen probetxua hobetzen dute: egoskariak eta •zekaleak, okela eta zekaleak eta esneki eta fruitu lehorrak esaterako.

Egoskarietan, zerealetan edo barazkietan oinarritutako platerak eta •soilik okel apur bat dutenak kontsumitu, balio nutritibo handiko eta zapore oneko dieta bat eskaintzen baitute, esaterako eltzekoak, paellak, gisatuak, etab.

Barazkiak bakarrik dituzten jakien zaporea hobetzeko berakatzak, •piperrautsa, espezieak, olioa, ardoa, likoreak, etab erabil daitezke.

Hauek dira sukaldaritza begetarianoan okelaren ordez erabiltzen •direnak: egoskariak (dilista, txitxirio, indaba, etab) tofua bezalako soiaren eratorriak, seitana (gari-glutena) zekaleak (arroza, oloa, garia, zekale, garagarra, kinoa eta artoa) eta barazkiak.

Eusko labeldun okela saltzen duten dendak: • Debabarrena eskualdeko dendak.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

ArrainakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Science aldizkariak argitaraturiko ikerketa batek aurreikusten du arrantza lekuak 2048 •urtea baino lehen agortuko direla. Beste ikerketa batzuen arabera3, arrain handien (hegalaburrak eta marrazoak) %90 desagertu egin da azken ehun urteetan eta urtero 300.000 itsas tortoka eta 250.000 zetazeo hiltzen dira arrantzaren eraginez.

Europan arrantza lekuak %80 baino gehiago gehiegi ustiatuak edo agortuak daude. •

Biodibertsitatearen galera honez gain, itsasoak arrainik gabe geratzen ari dira, arrantza- •industriaren etorkizuna larriki kolokan jarriz. Honela, Europako komunitateko uretan arrantza lekuen %80 baino gehiago gehiegi ustiatuak edo agortuak daude.

Arrantza ustiaketapean dauden itsasoetan arrantza lekuak agortzen ari dira, itsas •ekosistema larriki aldaraziz.

Arrain-haztegien hazkuntzak mehatsupean dauden eta oso sentikorrak diren eremuen •kontserbazioa arriskuan jartzen du, esaterako mangladiak.

Emendatzen ari den itsasoaren kutsadurak arrainaren kalitatean eragiten du. Arrainek •substantzia toxikoak biometatu ditzakete eta hauek gizakira pasa daitezke kontsumoaren bidez.

Arrantza-metodo intentsiboen erabilerak itsas-biodibertsitatearen iraupena kaltetzen •dute.

Arrainaren merkataritzak herrialde txiro batzuen elikadura segurtasuna arriskuan •jartzen du.

Kontsumitua izango deneko punturainoko arrainaren kontserbazioak eta garraioak energiaren •kontsumo garrantzitsu bat eskatzen du, aldaketa klimatikoaren arazoa emendatuz. Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

ArrainakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Lehentasuna eman itsasoan arrantzaturiko arrainari, arrain-haztegietatik datorrena •ekidinez.

Arrain freskoa kontsumitu izoztuaren edo ultra-izoztuaren ordez. •

Lehen aldiko salmentan arraina hiru kategoriatan sailkatzen da arrainaren egoeraren •arabera: Estra, A edo B freskotasun handienetik txikienera. Saltzaileak arrainaren freskotasuna neurtu zueneko eguna etiketan begiratuz ere ezagutu daiteke bere egoera.

Arraina osorik eros ezazu eta ez zatituta, elaborazio-industriak izatez erabilgarriak eta •nutritiboak diren hainbat zati hondakintzat hartzen baititu.

Uko egin heldugabeko arrainari (oraindik ugaldu ez diren arrain txikiak), hauen •kontsumoak eragin negatiboa baitu arrantza lekuen iraunkortasunean. Tamaina, 1, 2, 3, etab balioekin adierazten da handitik txikira. http://www.pezquenines.com/ web orrian gutxieneko tamainak adierazten dira arrantza leku eta arrain-espezie bakoitzarentzako.

Bertoko arraina aukera ezazu, bere banaketak energia-kontsumo murritzago baitakar. •

Lehentasuna eman arraina erosten duzunean metodo selektiboen bidez arrantzaturikoari, •hala nola, kurrikan eran arrantzaturiko hegaluzeari edo amu bidezko legatzaren arrantzari (saltzaileari zuzenean galdetu, izan ere egun erabiltzen diren etiketek ez dute erabilitako metodoa adierazi behar).

Uko egin otarrainxka tropikalaren erosketari, berau haztegietan ekoizteak mangladia •bezalako kostako basoen suntsipena, kutsadura-prozesu desberdinak eta bertoko populazioaren galera ekonomikoak baitakartza.

Ekidin ezazu ondorengo zerrendan agertzen diren espezieen kontsumoa. Izan ere, ADENA •erakundearen arabera beraien populazioak gehiegi ustiatuak edo agortuak baitaude edo beraien arrantza suntsitzailea baita, edo beraien hazkuntzak larriki kaltetzen baititu ekosistemak: angila, atungorria, iparraldeko bakailaoa, bisigua, zapoa, hablibuta, oilo arraina, otarrainxka, meroa, ezpatarraina, Hoplostethus atlanticus espeziea, atlantikoko zapoa eta arraia.

Informazio gehiagoArrantza iraunkorra. WWF/Adena. http://www.wwf.es/que_hacemos/mares_y_costas/nuestrs_soluciones/pesca_sostenible/index.cfm

Greenpeace-ren Kontsumo Arduratsurako Gida-tik harturiko irudiak eta ADENA-ko Arrainaren Kontsumo Arduratsurako Gida-tik harturiko balorazioa.

Ez gomendagarria

Onargarria

Gomendagarria

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

ArrainakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

ADENA-k, ondorengo espezieen kontsumoa gomendatzen du, hauek ez baitaude gehiegi •ustiatuak eta hauen arrantzak inpaktu arina baitu ekosistemetan, edo ingurumenean inpaktu arina eragiten duten arrain-haztegi arduratsuetatik baitatoz: txirla, berberetxoa, atlantikoko sardinzarra, Islandiako bakailaoa, txangurrua, muskuilua, tretxua, nekora, ostra, lanperna, nasako olagarroa, arraingorria, sardina eta ortzadar amuarraina. Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Garbigarriak

Biodegradagarritasuna: • garbigarrien osagarrien %80 inguru ez dago arautua eta toxikoak dira uretako bizidunentzako, biodegradagarriak ez izateaz gain.

Eutrofizazioa • : garbigarrien indartzaile bezala erabiltzen diren substantziak (fosfatoak, fosfonatoak edo perkaboxilatoak) uretara isurtzen direnean algen ongarri gisa jokatzen dute, hauen ugalketa emendatuz. Algen presentziak uretan bizi diren organismoentzako beharrezkoa den oxigenoa agortzen du, beste arazoen artean, espezieen heriotza eta usain txarrak eraginez.

Substantzia organokloratuen sorrera • : zuritzaile batzuek kloroa erabiltzen dute, eta hauek substantzia organokloratuak sorrarazten dituzte. Substantzia hauek, organismoetan metatzeaz gain, disfunztio hormonalak eta fetuaren malformazioak eragin ditzaketela uste da. Egun gehien erabiltzen diren zuritzaileak oxigenoan, perboratoan eta perkarbonatoan oinarritzen dira. Hauen artean kaltegarriena perboratoa da, uretako organismoentzako toxikoa den boroa askatzen baitu.

Uretako bizitza bakteriarraren narriadura • : garbigarri antibakteriarrek ez dute inolako erabilerarik eta aldiz, uretan bizi den aktibitate bakteriarrean arazoak sortzen dituzte.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Garbigarriak

Etiketa ekologiko europarra duten produktuak aukera itzazu •

Irakurri itzazu etiketak, eta fosfatoak, fosfonatoak, perboratoa, antibakteriarrak, •triklosana edo percarboxilatoak dituzten produktuak ekidin itzazu.

Zeolitak dituzten garbigarriak aukera itzazu (kalte gutxiago eragiten dituzte, •nahiz eta araztegietako hondoan metatzen diren arazoak eraginez).

Zuritzaile modura perkarbonatoa duten garbigarriak aukera itzazu. Honek •edozein tenperaturatan zuritzen du eta ez du inolako substantzia toxikorik askatzen.

Garbigarri kontzentratuak eta pastillatan datozenak aukera itzazu, hauek •lehengaien kontsumo murritzagoa baitute. Energia gutxiago behar dute ekoiztuak izateko eta espazio gutxiago garraiatuak izateko. Garbigarri ez-kontzentratuen betegarri kopurua %5-45 artekoa da (sulfato sodikoa izaten da eskuarki) eta soilik bolumena emateko balio du.

Osagarrien aldetik berdinak diren bi garbigarrien artean, hauts moduan datorrena •eta kontzentratua dena aukera ezazu, bereziki pastillatan badator.

Lehentasuna eman kartoian edo PET plastikoan eta ontzi handietan ontziratuak •datozen garbigarriei.

Leungarrien erabilera ekidin ezazu, hauek kutsadura eragiten eta arropa •kaltetzen baitute.

Ecolino eta Ecover markako garbigarri ekologikoak aukera itzazu. Hauek •garbigarriaren produkzio-prozesu guztian zehar osasunarentzako edo ingurumenarentzako kaltegarriak izan daitezkeen toxiko eta substantzien gehikuntza kontrolatzen dute.

Greenpeace-eko toxiko gabeko gidaren arabera, substantzia •arriskutsu kaltegarriak erabiltzen ez dituen beste marka bat Froggy da. Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Garbigarriak

Produktu alternatiboakECOVER enpresak (ECOLINO produktuak ere barneratzen ditu), zenbait •garbigarri ekologiko ekoizten ditu ingurumenean inpaktu minimoa eraginez. Beraien produktuak landareetatik eratorritako osagarriak dituzte. Landareetatik eta olio-lurrinetatik eratorritako konposatu hauek biodegradagarritasun handia, efizientzia maximoa eta usain atsegina dute.

Producto Alternativa Natural

Garbigarria

Xaboi natural hautsa, xehatua edo malutatan, bikarbonato sodikoa eta ozpina (azken honek gainera zoru-garbigarri gisa, artilezko arropatako kolorearen fixatzaile gisa eta koipe-garbigarri gisa ere balio du)

Orban-kentzekoa

Ur hotza eta ozpina kopuru berean nahastu eta olio-lurrin tanta batzuk gehitu (izpilikua, erromeroa, etab) usain ona eduki dezan. Nahasketa hau lurruneztagailu batean jarri, hau orbanaren gainean ezarri eta arropa ur hotzetan utzi. Ondoren egin behar den bakarra igurztea da orbana zaila bada edo ez bada oso berria.

LeungarriaOzpinaren bidez ordezkatu daiteke edo bestela ondorengo nahasketa onen bidez: bi laurden ur, laurden bat bikarbonato sodiko, laurden bat ozpin eta limoi-ur apur bat.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Lixiba eta Libragarriak

Lixiba gehienek kloroa daramaten konposatuak dituzte, hipoklorito sodikoa esaterako. •Hauek kaltegarriak dira osasunarentzako eta ingurumenarentzako, mukosak mintzen dituzten lurrin toxikoak egozten baitituzte. Birikak kalte ditzakete, azala kaltetzeaz gain eta larriki toxikoak izan daitezke irensten badira.

Lixibak ingurumenean substantzi organokloratuak sorrarazi ditzake sistema endokrinoa, •inmunologikoa eta ugal-sistema kaltetuz, gainera kasu askotan substantzia hauek minbiziak eragin ditzakete (konposatu hauek eragin toxiko anitzak eragin ditzakete animalietan, gizakia barne). Hauek gaitasun handia dute zenbait hormona simulatzeko edo blokeatzeko, batez ere hormona sexualak).

Garbigarri batzuk amoniakoa dute eta lixibarekin nahasten badira, amino-kloratuak •izaneko substantzia toxiko gaseosoak sortzen dira. Hauek gizabanakoen osasunean eragiten duten substantziak dira.

Lixibak eta amoniakoak ura kutsatzen dute eta hondakin-uren deskonposizioan •laguntzen duten bakterioen aktibitatea aldarazten dute. Putzu septikoetan ematen diren deskonposizio prozesuak ere kaltetzen dituzte.

Libragarri kimikoak, oso substantzia arriskutsuak eta kutsatzaileak dira ere, •izatez urragarriak, toxikoak, inflamableak, etab baitira. Karea, amoniakoa eta petrolioaren distilatuak bezalako substantziak dituzte eta hauek erabat erregarriak dira larruazalarentzako

Libragarrietan dagoen amoniakoak begietan eta arnas-bideetan kalteak, konjuntibitisa, •laringitisa, zintzurresteko legarra, biriketako edema, neumonitisa eta larruazalean gorridurak eragin ditzake. Petrolioaren distilatuetan aldiz, horietako batzuk giltzurrunentzako, nerbio-sistemarentzako, arnas-sistemarentzako eta larruazalarentzako kaltegarriak direla uste da. (Etxetako garbitzaileentzako garbiketa ekologikorako gidatik hartua, Wages, 2001.) Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Lixiba eta LibragarriakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Etiketak arretaz irakur itzazu eta ekidin itzazu erresumingarriak, •oso toxikoak edo toxikoak, erregarriak, inflamableak, lehergarriak, etab bezala adierazita dauden produktuak.

Lehentasuna eman produktu ekologikoei edo naturalei eta •biodegradagarriak direnei eta itsas-ingurumena kaltetzen ez dutenei.

Osagarri naturalak, ez toxikoak, biodegradagarriak eta oinarri •zitrikoarekin bezalako gako-hitzak dituzten produktuak aukera itzazu.

Ez itzazu inoiz produktuak nahastu (lixiba eta amoniakoa, lixiba eta •WC-aren desinfektagarria, etab). Hauek nahasterakoan sortzen diren konposatuaren eraginez toxikatzeko arriskua baitago.

Ohiko produktuak erabiltzen badira, fabrikatzaileak gomendaturiko •eta etiketan adierazten diren kopuruak erabili behar dira.

Lixiba eta libragarriak noizean behin erabiltzen baditugu, uretan •diluituak erabil itzazu eta babes egokiarekin, honela hauen produktu kimikoen arriskuak murriztuko ditugu.

Toxikologiako eta Zientzia Forensetako Institutu Nazionalaren web •orrian informazio gehiago eskura dezakezu. Bertan, garbigarri desberdinen osaketari buruzko, toxikotasunari buruzko, kontraindikazioei buruzko eta irentsi ezkero egin behar denari buruzko deskribapenak topatuko dituzu, horien artean libragarriak: http://www.mju.es/toxicologia/intoxicaciones/intoxicaciones.htm. Informazio gehiago

Toxikoak etaOso Toxikoak

Erregarri etaSentsibilizagarriak

Kaltegarri etaerresumingarriak

IngurumenerakoArriskutsuak

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Lixiba eta Libragarriak

Merkatuan alternatiba iraunkorragoak aurki daitezke, hauek •palma-adar edo koko olioa, itsasoko gatza eta ilena- eta kamamila-erauzkina bezalako osagarriez eginak daude.

Lixiba ozpinarengatik edo boraxarengatik ordezkatu daiteke (boraxa •gatz-mineral bat da eta kaltegabeko garbigarri bikain bat).

Lixibarentzako beste alternatiba bat limoi-ura da, koipea kentzen •du eta zuritzaile bezala ere erabil daiteke. Boraxa (6/7) eta ura (1/7) ere nahas daitezke.

Isurbidetako butxadurak libratzeko kafe-hondarrak edo kola •freskagarriak erabil daitezke. Kasu askotan, nahikoa izaten da ongi erabilitako gomazko libragarri bat.

Libragarrien alternatiba naturala zera izan daiteke: sosa pusketa •bat utzi eta hau disolbatu arte ur beroa martxan uztea, aldi berean usai txarrak kenduz. Katilukada laurden bat bikarbonato sodiko ere isurbidetik bota daiteke, katilukada erdi ozpin batez jarraituta. Puska batean estalita utzi eta ondoren ur beroa martxan uzten da denbora luze batez.

Informazio Gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

GirotzaileakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Girogailua erabiltzeak ez du usain txarraren iturria desagerrarazten eta aitzitik, •osasunerako kaltegarriak izan daitezken hainbat produktu kimiko askatzen ditu.

Hainbat girotzailek paradiklorobenzenoa eta konposatu organokloratuak bezalako •substantziak izan ditzakete, hauek kaltegarriak izan daitezke osasunerako dosi altuetan.

Aerosolezko girotzaileetan isobutanoa, butanoa eta propanoa bezalako substantziak •aurki daitezke eta hauek arriskutsuak izan daitezke arnasten badira.

Aerosolezko girotzaile askok ingurumenarentzako eta osasunarentzako kaltegarriak •izan daitezkeen agente propultsatzaileak dituzte. Egun propultsatzaile gisa gehien erabiltzen direnak nitrogeno oxidoa (gas barre-eragilea) eta petrolioaren distilatuak (butanoa esaterako) dira. Hauek arazoak sor ditzakete arnas aparatuan eta larruazalean.

Girotzaile batzuk energia-kontsumoa emendatzen dute, izan ere, funtzionatzeko sare elektrikoan •jarri behar baitira.

Intsentsuei dagokienez, hainbat ikerketek diote, erlazioak aurkitu dituztela hauen erabilera eta •arnas aparatuko hainbat eritasunekin.

Usain artifizialetan erabiltzen diren musketa sintetikoak (egunero erabiltzen diren produktu askotan, •garbigarriak, girotzaileak, eskuko kremak, xaboiak eta lurrinak adibidez) iraunkorrak eta biometagarriak diren substantzia kimikoak dira. Hauek ingurumenean erabat hedatuak daude, batez ere ur- eta itsas-ingurumenean. Gainera arrainen, anfibioen eta ugaztunen hormona-sistemarekin elkar eragiten dute eta beste substantzia kimikoen efektua emendatzen dute Greenpeace-k egindako txostenetik hartua 2005ean: “Lurrinak,

lurrinetan dauden kimikoen ikerketa bat”. http://www.greenpeace.org/raw/content/espana/reports/eau-de-t-xicos-una-investigac.pdf) Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

GirotzaileakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Girotzaile kimikoak ez dira beharrezkoak, eta beraz, alternatiba jasangarriena •hauek ez erabiltzean datza. Hoberena gelak egunero egurastea da eta beharrezko bada etxean egindako girotzaile bat erabiltzea.

“Produktu naturalekin soilik egindako girotzailea” bezala adierazita dauden •girotzaileak aukera itzazu.

Ekidin itzazu honelako substantziak dituzten girotzaileak: CFC-ak •(Kloroflorokarbonatoak), konposatu organokloratuak, musketa sintetiko artifizialak, paradiklorobentzenoa, isobutanoa, butanoa eta propanoa.

Etiketa ekologiko europarra duten girotzaileak aukera itzazu. •

Intsentsu naturala ezagutzeko orduan itxura eta usaina hartu behar da kontutan. •Intsentsu artisauek eta naturalek lur-kolorea izaten dute eta kasik igarri ezin daitekeen usaina dute itzalita daudenean. Intsentsuak usain asko badu, honek agente kimiko sintetikoak dituela adierazten du. Pizturik dagoenean intsentsu naturala ke gutxiago igortzen du.

Aloeak, azaleak, banbuak, zintak, pikuak, palmondoak eta tulipak bezalako •landareek giroa egurasten laguntzen dute, izan ere, beraien prozesu metabolikoak direla eta, etxean aurki ditzakegun substantzia kutsagarri asko asimilatu baititzakete, horien artean garbigarriek sorturikoak. Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Girotzaileak

Argizari lurrindunak, esentziak eta girotzaile naturalak nahiko erabilera zabala duten alternatibak •dira. Argizariak etxean egin ditzakegu, erleek egindako argizaria maria bainuan urtuz eta olio lurrindunaren tantak gehituaz. Argizarian metxa bat sartu behar da eta norberak nahi duen itxura eman diezaioke moldeak erabiliz. Girotzaile naturalak egin daitezke laranja eta limoi pusketak kanela apur batekin su •mantsoan egosiz Usainak altzarietatik badatoz, sosa bikarbonatoa, limoi-ura eta ura nahasiz eginiko •nahasketaz altzariak zipriztindu daitezke. Sosa bikarbonatoa alfonbraren gainean utz daiteke gauez eta hurrengo goizean aspiragailua pasa usain txarrak kentzeko. Dispentsadorea duen botila batean 25-30 olio-lurrin tanta nahasi daitezke 100 ml urekin. •Olio-lurrin hauen hainbat usain mota desberdin topatuko ditugu ohiko merkatuetan, erdi aroko merkatuetan, nekazal merkatuetan, etab. Etxeko abereen usaina kentzeko te zuhaitzaren olio-lurrinaren 15 tanta eta limoi- •uraren 10 tanta nahas daitezke. Sukaldeko isurbideetako usain txarrak ekiditeko, isurbideetatik bi gatz koilarakada •handi eta ozpin apur bat bota daiteke. Etxe guztiak freskotasun usaina eduki dezan landare usaindunen loreak (adibidez ezkaia, •erromeroa edo erramua) egos daitezke ur gutxitan, usaina gehiago kontzentratzeko. Infusio hau edukiko duten hainbat ontzi jar ditzakegu etxetik barreiatuak.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Beira GarbigarriakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Beira-garbigarri batzuk osasunerako kaltegarriak diren substantziak dituzte. •Beira-garbigarrietan aurki daitezkeen substantzia kaltegarri hauek amoniakoa, kolore artifizialak, aerosol bidezko propultsoreak, isopropanola eta butoxietanola dira besteen aretan. Sortarazten dituzten lurrinak erregarriak izan daitezke eta kalteak eragin ditzakete begietan eta larruazalean. Butoxietanolaren kasuan, odol-sistema eta sistema kardiobaskularrarentzako, hazkuntzarako, sistema gastrointestinalerako, gibelerako, sistema nerologikorako, arnas sistemarako, larruazalerako eta zentzumen-sistemarako6 kaltegarria izan daitekeela uste da.

Garbigarri asko (beira-garbigarriak barne) arriskutsuak izan daitezke erabiltzen •diren bitartean, nahiz eta adierazten diren bezala erabiliak izan. Etiketak produktua irenstean zor daitezkeen arazoak hartzen ditu kontutan. Etiketa hauek ez dute kontutan hartzen arnasketa bidez edo larruazal bidez absorbitzen dena, eta hau da gure etxea garbitzen dugunean produktua barneratzeko modu arruntena.

Garbigarriek eragin dezaketen beste arazoetako bat izan daiteke, gure etxean •ohikoak diren produktu kimiko desberdinen konbinazioak eragindako erreakzio akumulatiboak (garbigarrien produktu kimikoen arnasketak eta pestiziden eta jakien gehigarrien konbinazioak osasunean izan ditzaketen eragina ez da ezagutzen). Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Beira GarbigarriakGizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Produktu jasangarrienak amoniakoa, etanola edo metanola bezalako substantzia toxikoak ez •dituztenak dira. Dena den alternatibarik hoberena etxean egindako produktu naturalak erabiltzean datza.

Butoxietanola daramaten beira garbigarriak ekidin itzazu. Isopropanola daramaten produktuengatik •ordezka daitezke.

Beraien osagarrien artean “lurrina” zerrendatzen duten etiketek, zerrendaturik ez dauden lau •mila osagarri desberdinen presentzia adieraz dezakete.

Beraien osagarriak zerrendatzen ez dituzten produktuak ekidin itzazu. Produkturik seguruenek •eta naturalenek beraien osagarriak zerrendatzen dituzte.

Etiketan arriskutsua, toxikoa edo pozoitsua dela adierazten duten produktuen erabilera ekidin •ezazu eta aukera itzazu etiketan ondorengoa adierazten duten produktuak: “arreta”, “osagai toxiko gabea”, “ekologikoa”, “berdea”, etab.

Etiketan “biodegradagarri” hitza bila ezazu. Produktu biodegradagarri bat xaboian oinarritutako •edozein garbigarri izan daiteke, xaboi hau landare edo animali osagarri naturalak erabiliz egin bada (esaterako ozpina).

Mineral naturalekin eginiko produktuak (esaterako sodio bikarbonatoa, soda edo boraxa) ez dira •biodegradagarriak, baina ekosisteman kalterik eragin gabe sartzen diren elementuak dira.

Green Seal-en (Zigilu berdea) bidez egiaztatutako produktu guztiak biodegradagarri bezala •egiaztatuak izan dira.

Proeco Químicas bezalako hainbat markek, etiketa ekologiko europarra daramaten beira-garbigarri •ekologiko sorta bat dute.

Toxikologiako eta Zientzia Forensetako Institutu Nazionalaren web orrian informazio gehiago eskura •dezakezu. Bertan, garbigarri desberdinen osaketari buruzko, toxikotasunari buruzko, kontraindikazioei buruzko eta irentsi ezkero egin behar denari buruzko deskribapenak topatuko dituzu, horien artean beira-garbigarriak: http://www.mju.es/toxicologia/intoxicaciones/intoxicaciones.htm Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gizarte eta ingurumen arazoak Kontsumo iraunkorrerako irizpideak Alternatiba iraunkorrak

Beira Garbigarriak

Etxean egindako produktuakBeira garbigarri komertzialak, uraz, alkohol apur batez eta •xaboiaz eginiko nahasketa baten bidez ordezka daitezke. Askotan nahiko izaten da uretan bustitako egunkari orriak erabiltzea.

Ozpin zuriak orbanak kentzeko, xaboi arrastoak kentzeko eta •koipea mozteko balio du.

Beirak lehendabizi xaboi purua eta ura erabiliz garbi daitezke •eta gero ozpinaren (1/5) eta uraren (4/5) nahasketa bat erabiliz.

Bustitako egunkari orriak erabil daitezke orbainak kentzeko •eta lehorrak dauden egunkari orriak beira lehortzeko.

Beirak garbitzeko uraz eta alkoholaz (bi koilarakada) eginiko •nahasketa bat erabil daiteke.

Informazio gehiago

Azala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak

Gida honen edukia Debegesak Debarreneko Garapen Ekonomikorak Elkartea egina izan da Factor CO2-ren laguntzarekin

Diseinua, maketazioa eta programazioa: Dreams Factory, Arte Digital / EMB Publicidad

Argazkilaritza: Amaia Gómez Coca y Malake Muñoz

KredituakAzala

Fruta eta Barazkiak

Okelak

Lixiba eta Libragarriak

Sarrera

Barazki Kontserbak

Arrainak

Girotzaileak

Kontsumo iraunkorra

Arrautza eta Esnekiak

Garbigarriak

Beira Garbigarriak