2
PRENTSA OHARRA MAITE OLMOS ETA JUANJO MUNERA BILBOKO MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEK IKASTURTEAREN AMAIERAKO KONTZERTU BEREZIA ESKAINIKO DUTE BIHAR OSTEGUNEAN, MORRICONEREN ‘LA MISIÓN’ FILMEKO BANDA SOINUA ADIBIDEZ • Maite Olmos piano jolea eta Juanjo Munera bonbardinoa dira Irakasleen Kontzertu zikloari amaiera emango diotenak datorren ikasturtera arte eta biak batera, Ennio Morricone, Astor Piazzolla, Luis Aramburu, Ray Woodfield, Robin Dewhurst eta Roland Szentpaliren obrak interpretatuko dituzte ((BilbaoMusika, La Galera Eraikina –Sorkunde,8- 19:30etan. Sarrera librea) Bilbon, 2010eko ekainak 16. Bilboko Udal Musika Eskolak BIHAR OSTEGUNEAN, Irakasleen Kontzertu zikloaren saio berria eskainiko du, datorren ikasturtera arte agurtzen delarik. Okasio honetan, urte akademikoa agurtzeko musika jarriko dutenak Maite Olmos piano jolea eta Juanjo Munera bonbardinoa izango dira. Eta bertan beste batzuen artean, Ennio Morriconeren ‘La Misión’ filmeko banda melodia izango da entzungai. Kontzertua 19:30etan hasiko da La Galera eraikineko auditorioan (Sorkunde, 8). Sarrera librea. Agur esateko, Luis Aramburu gasteiztarraren obra (Re txikiko kontzertua), Ray Woodfield (‘Varied mood’) eta Robin Dewhurst (Panache) britainiarren obrak eta Roland Szentpali hungariarraren ‘Pearls’ obra aukeratu dituzte irakasleek. Ennio Morriconeren ‘La Misión’ filmeko ‘El oboe de Gabriel’ piezarekin batera, Astor Piazzolla argentinarrak ere protagonismo berezia izango du kontzertu honetan eta bere `Invierno porteño´ eta `Milonga del ángel´ obrak ere interpretatuko dituzte. Maite Olmos bilbotarra, Eskolako pianista laguntzailea eta umeen abesbatzako zuzendaria da. Musika-ikasketak Bilboko “Juan Crisostomo de Arriaga” Goi-mailako Kontserbatorioan burutu zituen. Castrillo maisuarekin amaitu zituen piano-ikasketak, besteak beste, Roberto Bravo eta Paul Vadura Skoda irakasle izan zituela. Goi-mailako tituluduna da Pedagogia Musikaletan, Hizkuntza Musikalean eta akonpainamenduan. Gainera, UPV-EHUko abesbatzako kidea da 1985az geroztik eta zenbait ganbera-talderekin, kolaborazioak egiten ditu, baita Bilboko Udal Musika Bandarekin ere. Juanjo Munerak, Valentziako Joaquín Rodrigo Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak, non kalifikaziorik onenak lortu zituen. Geroago, Trenton (Italia) sakondu zuen bere formakuntza Royal Northem Collage of Music de Manchesterreko Steven Mead irakasle titularrarekin. Bere ibilbidean zehar, nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi ditu eta zenbait orkestrekin ere kolaboratzailea izan da, hala nola, Galiziako Sinfonikoarekin, RTVEkoarekin eta zenbait udal musika bandekin ere. 2005 urtetik, Bilboko Udal Musika Bandako bonbardino bakarlaria da. Bilboko Udal Musika Eskolaren ikasturteko agenda, Hika Ateneoan (bihar osteguna 17, 19:30etan) ikasleek eskainiko duten `jam session´ batekin eta bi entzuketa saiorekin amaituko da. Lehen entzuketa saioa ostiralean, hilak 18an izango da (18:00etan) eta bigarrena eta azkena, astelehenean hilak 21ean, 17:00etan. Eta azkenik, 21ean baita ere, Europako Musika Egunaren ospakizuna dela eta, 19:00etan, ikasleek dantzaldi bat antolatzen dute Zumarraga plazan (Eskola ondoan, Sorkunde). 20:00etan, erromeria amaitu ostean, Musika Modernoko sailaren eskutik, konbo emanaldia izango da. Euria egin ezkero, Karmelo Ikastolan ospatuko dira ekintzak, Solokoetxe 17an. Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde kalea 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonoan edo www.bilbaomusika.net webgunean.

PRENTSA OHARRA MAITE OLMOS ETA JUANJO MUNERA … · filmeko ‘El oboe de Gabriel’ piezarekin batera, Astor Piazzolla argentinarrak ere protagonismo berezia izango du kontzertu

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PRENTSA OHARRA MAITE OLMOS ETA JUANJO MUNERA … · filmeko ‘El oboe de Gabriel’ piezarekin batera, Astor Piazzolla argentinarrak ere protagonismo berezia izango du kontzertu

PRENTSA OHARRA

MAITE OLMOS ETA JUANJO MUNERA BILBOKO MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEK IKASTURTEAREN AMAIERAKO KONTZERTU BEREZIA ESKAINIKO DUTE BIHAR OSTEGUNEAN, MORRICONEREN ‘LA MISIÓN’ FILMEKO BANDA SOINUA ADIBIDEZ • Maite Olmos piano jolea eta Juanjo Munera bonbardinoa dira Irakasleen Kontzertu zikloari amaiera emango diotenak datorren ikasturtera arte eta biak batera, Ennio Morricone, Astor Piazzolla, Luis Aramburu, Ray Woodfield, Robin Dewhurst eta Roland Szentpaliren obrak interpretatuko dituzte ((BilbaoMusika, La Galera Eraikina –Sorkunde,8- 19:30etan. Sarrera librea)

Bilbon, 2010eko ekainak 16. Bilboko Udal Musika Eskolak BIHAR OSTEGUNEAN, Irakasleen Kontzertu zikloaren saio berria eskainiko du, datorren ikasturtera arte agurtzen delarik. Okasio honetan, urte akademikoa agurtzeko musika jarriko dutenak Maite Olmos piano jolea eta Juanjo Munera bonbardinoa izango dira. Eta bertan beste batzuen artean, Ennio Morriconeren ‘La Misión’ filmeko banda melodia izango da entzungai. Kontzertua 19:30etan hasiko da La Galera eraikineko auditorioan (Sorkunde, 8). Sarrera librea.

Agur esateko, Luis Aramburu gasteiztarraren obra (Re txikiko kontzertua), Ray Woodfield (‘Varied mood’) eta Robin Dewhurst (Panache) britainiarren obrak eta Roland Szentpali hungariarraren ‘Pearls’ obra aukeratu dituzte irakasleek. Ennio Morriconeren ‘La Misión’ filmeko ‘El oboe de Gabriel’ piezarekin batera, Astor Piazzolla argentinarrak ere protagonismo berezia izango du kontzertu honetan eta bere `Invierno porteño´ eta `Milonga del ángel´ obrak ere interpretatuko dituzte.

Maite Olmos bilbotarra, Eskolako pianista laguntzailea eta umeen abesbatzako zuzendaria da. Musika-ikasketak Bilboko “Juan Crisostomo de Arriaga” Goi-mailako Kontserbatorioan burutu zituen. Castrillo maisuarekin amaitu zituen piano-ikasketak, besteak beste, Roberto Bravo eta Paul Vadura Skoda irakasle izan zituela. Goi-mailako tituluduna da Pedagogia Musikaletan, Hizkuntza Musikalean eta akonpainamenduan. Gainera, UPV-EHUko abesbatzako kidea da 1985az geroztik eta zenbait ganbera-talderekin, kolaborazioak egiten ditu, baita Bilboko Udal Musika Bandarekin ere.

Juanjo Munerak, Valentziako Joaquín Rodrigo Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak, non kalifikaziorik onenak lortu zituen. Geroago, Trenton (Italia) sakondu zuen bere formakuntza Royal Northem Collage of Music de Manchesterreko Steven Mead irakasle titularrarekin. Bere ibilbidean zehar, nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi ditu eta zenbait orkestrekin ere kolaboratzailea izan da, hala nola, Galiziako Sinfonikoarekin, RTVEkoarekin eta zenbait udal musika bandekin ere. 2005 urtetik, Bilboko Udal Musika Bandako bonbardino bakarlaria da.

Bilboko Udal Musika Eskolaren ikasturteko agenda, Hika Ateneoan (bihar osteguna 17, 19:30etan) ikasleek eskainiko duten `jam session´ batekin eta bi entzuketa saiorekin amaituko da. Lehen entzuketa saioa ostiralean, hilak 18an izango da (18:00etan) eta bigarrena eta azkena, astelehenean hilak 21ean, 17:00etan. Eta azkenik, 21ean baita ere, Europako Musika Egunaren ospakizuna dela eta, 19:00etan, ikasleek dantzaldi bat antolatzen dute Zumarraga plazan (Eskola ondoan, Sorkunde). 20:00etan, erromeria amaitu ostean, Musika Modernoko sailaren eskutik, konbo emanaldia izango da. Euria egin ezkero, Karmelo Ikastolan ospatuko dira ekintzak, Solokoetxe 17an.

Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde kalea 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonoan edo www.bilbaomusika.net webgunean.

Page 2: PRENTSA OHARRA MAITE OLMOS ETA JUANJO MUNERA … · filmeko ‘El oboe de Gabriel’ piezarekin batera, Astor Piazzolla argentinarrak ere protagonismo berezia izango du kontzertu

KONTZERTUKO PROGRAMA MAITE OLMOS (pianoa) eta JUANJO MUNERA (bombardinoa) Lekua: La Galera (Sorkunde, 8) Eguna: ekainak 17, osteguna Ordua: 19:30etan

EGITARAUA - ‘Re txikiko kontzerua´, Luis Aranburu

1. .......................................................................Allegro

2. .......................................................................Andante tranquilo

3. .......................................................................Gracioso

- ‘Gabriel’s oboe’, Ennio Morricone

- ‘Varied mood’, Ray Woodfield

- ‘Panache’, Robin Dewhurst

- ‘Invierno porteño’, Astor Piazzolla

- ‘Milonga del ángel’, Astor Piazzolla

- ‘Pearls – I Mov. Ducati SPS 916’, Roland Szentpali

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAKO prentsa bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. saila, 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 -Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]

-