Upload
others
View
25
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
BERRIA
-KO
DIS
EIN
U TA
LD
EA
Hilaren 8an hasiko da Tuteran 2012an gutxienez 142 hegaztiren heriotza eragin zuen pozoitzearenustezko egileen aurkako epaiketa b Erriberako hiru ehiza barrutitako kide dira lau akusatuak b 2-3
Edena,tiro egiteko
UEU Iruñeko bere eskaintzasendotu du unibertsitateak;
erreferente izan nahi du herrialdean
5Isidoro Fagoaga GermanEreñak tenorraz idatzitako
biografia argitaratu du gobernuak
4Ostirala
2018ko urriaren 5aIX. urtea369. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Ehiztariek pozoia
erabili zuten be-
ren ehiza barru-
tietako espezie
harrapariak hil-
tzeko. Barrutieta-
ko arduradun nagusiek eman zu-
ten agindua, eta zaintzaileek bete
zuten: Demetron S-motil izeneko
pozoia baliatu zuten, eta, ondo-
rioz, 2012ko apirilaren 8tik urte
bereko irailaren 6ra, gutxienez
142 hegazti hil zituzten.
Horixe erran du datorren aste-
an Tuteran eginen den epaiketa-
ko fiskalak, bere akusazio agirian.
Pozoitze kasuen erregistroa da-
goenetik, 2012an Erriberan gerta-
tu zena izan da Europako larrie-
na, eta, hilaren 8an, lau pertsona
eramanen ditu akusatuen eserle-
kura. Nafarroako Gobernua eta
SEO Birdlife, WWF Adena eta
Ekologistak Martxan gobernuz
kanpoko erakundeak akusazio
partikular gisa ariko dira.
Zehazki, Tuterako eta Cintrue-
nigoko hiru ehiza barrutitako ar-
duradunen eta barruti horietako
bi zaintzaileren aurkakoa da Tu-
terako epaiketa. Hiru urteko es-
petxe zigorra eskatu dute haien-
tzat, 142 hegazti pozoituta hiltze-
agatik. Gainera, 118.000 euro
ordain dezatela eskatuko dute
akusazioek, «herrialdeko natur
ondareari egindako kalteagatik».
Hildako hegaztietako hainbat
galzorian diren espezieetakoak
ziren.
Pozoiaren ondorioz, 129 miru
beltz, lau miru gorri, lau erroi, bi
sai arre, sai zuri bat, zingira
mirotz bat eta zapelatz bat hil
ziren, gutxienez. Animalia horien
gorpuak aurkitu zituzten ikerke-
taren ardura zuten foruzainek.
Halere, pozoitzeak gertatzen
direnean, ohikoa da hiltzen diren
animalia guztiak ez topatzea; ale-
gia, zaila da zehaztea zenbaterai-
noko kaltea egiten duen benetan
pozoiaren erabilerak . «Pozoiak
ez du aukeratzen nor hil; heriotza
masiboak eragiten dituen arma
bat da, eta, anitzetan, ez da zigor-
tzen», nabarmendu du SEO
Birdlife erakundeko kide David
de la Bodegak. Hilaren 8ko epai-
ketak 2012an gertatu zenaren
«larritasuna» aitortuko duela
espero du ekologistak. «Gisa
horretako pozoitze batek zuzene-
an eragiten die eskualdean hilda-
ko hegaztien populazioei», azal-
du du.
Hainbat orduko agoniaDe la Bodegak nabarmendu du
pozoiak «heriotza mingarri eta
krudela» eragiten duela. Barruko
organoei egiten die kalte, eta, ani-
tzetan, hainbat orduko agonia
eragiten du. Erriberako VegaRi-
bera elkarteak ere salatu ditu es-
kualdeko ehiza barrutietan gerta-
tutako pozoitzeak. Harago jo du,
eta ehizaren aurka egin du, argi
eta garbi. «Pozoiak hegaztien he-
riotza ekarri du; eskopetek ere
hori egiten dute; ezin dugu onar-
tu», erran du VegaRiberako kide
Nuria Bondesiok.
Nafarroan, 20.000-25.000 ehi-
za baimen badira. «Urte batetik
bertzera kopuruak gora eta behe-
ra egiten du; baina urtean 300
gazte inguruk eskuratzen du ehi-
za baimena», erran du Nafarroa-
ko Ehiza Federazioko buru Jose
Angel Remirezek. 2016ko datuen
arabera, legezko 53.200 arma
dago herrialdean, eta arma horie-
tako 44.000 dira ehizarako esko-
petak. «Ohikoa da ehiztari ba-
koitzak eskopeta bat baino gehia-
go izatea», erran du Remirezek.
«2012. urteko kasuak hautsak
harrotu ditu hegazti anitz hil zi-
tuelako, baina izan dira bertze ha-
maika pozoitze kasu, eta ez dute
batere zalapartarik sortu», salatu
du Nuria Bondesiok. Tuterako
pozoitzea gertatu baino urtebete
lehenago, adibidez, 2011ko maia-
tzean, 11 zingira mirotz aurkitu zi-
tuzten Mendabian, pozoiak hilda.
2013an epaitu zituzten ustezko
egileak: hiru gizon ziren, hirurak
ehiztariak, eta ehiza barruti bate-
ko kide. Aldi hartan, akordioa
egin zuten akusatuek eta fiskalak,
eta hamalau hilabeteko espetxe
zigorra jarri zieten akusatuei. He-
rriko ehiztarien elkarteari 5.409
euroko isuna ezarri zioten.
Jose Angel Remirezek argi utzi
du pozoiaren erabileraren aurka
dagoela federazioa: «Ez da legez-
koa, eta legezkoa ez dena ezin
dugu babestu». Haren ustez,
halere, «gutxi» dira pozoitze
kasuetan parte hartzen duten
ehiztariak. Hilaren 8ko epaiketari
buruz, «gai zaila» dela nabar-
mendu du. «Mendia handia da;
edozein joan daiteke. Akusatuak
Hilaren 8an epaituko dituzte 2012an 142 hegazti hil zituen pozoitzearen ustezko egileak. Lau pertsonadaude akusatuta, laurak ehiza elkarteetako kideak. Fiskalak hiru urte arteko espetxe zigorra eskatu du,eta kaltea pagatu dezatela. Gobernua eta hainbat talde ekologista ariko dira akusazio partikular gisa.
Zigorgabetasunaren pozoia
2012an pozoitutako miru beltzetako baten gorpu hila. NAFARROAKO GOBERNUA
Hainbat sai zuri hil zituzten 2012ko pozoitze kasuan. NAFARROAKO GOBERNUA
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Astekoa
oraindik ez dituzte zigortu»,
erran du.
Nafarroako Gobernua akusazio
partikular gisa aritu zen Menda-
biako pozoitzearen inguruko
2013ko epaiketan. Hilaren 8koan
ere ariko da. Ontzat jo du urrats
hori SEO Birdlifeko David de la
Bodegak, baina agerian utzi du,
halere, administrazioak egiten
duen baino gehiago egin dezake-
ela, oraindik ere.
Nafarroan, 2015ekoa da po-
zoiaren aurkako plana; 2019an
berrikusi beharko lukete.
«2012ko kasua gertatu eta gero,
gobernuz kanpoko erakundeek
presio handia egin zuten gober-
nuak neurriak har zitzan», gogo-
ratu du De la Bodegak. Argi utzi
du, halere, herrialdeko basozai-
nek eta foruzainek ez dutela be-
har den formakuntzarik, eta for-
makuntzarik gabe «herren» gel-
ditzen dela pozoiaren aurkako
lana. «Nafarroako Gobernuari
eskatu behar diogu bete dezala
onartutako plana. Borondatea
behar da, formakuntza, eta herri-
tarrak sentsibilizatzeko kanpai-
nak. Oraingoz, ordea, horrelako-
rik ez dago Nafarroan».
Nafarroako Hitza Ingurumen
Departamentuko arduradunekin
hitz egiten saiatu da hilaren 8ko
epaiketari buruz, baina kontsei-
lariaren kabinetetik jakinarazi
diote pozoiaren gaia ezagutzen
duen teknikaria epaiketan peritu
lanetan ariko dela, eta, ondorioz,
ezin duela aurretik auziaz hitz
egin. Pozoiaren erabilerari buruz
galdetuta, berriz, 2015eko planari
jarraituz urtero egiten dituzten
txostenak sarean daudela adiera-
zi dute gobernuko kideek.
Sarean, hain zuzen ere, 2016ko
eta 2017ko txostenak daude.
2016koa azaroan dago sinatua,
eta jasotzen du 2015ean eta
2016an pozoiaren eragina ez zela
nabarmena izan. 2015ean, hama-
bost txosten egin zituzten. Lau
kasutan baieztatu zuten pozoia-
ren erabilera. 2016an kasurik ez
zen antzeman, urte horretan
egindako txostenaren arabera.
2017koak, ordea, 2016an sei txos-
ten zabaldu zituztela aipatzen du,
eta bi kasutan baieztatu zutela
pozoiak hil zituela jasotako ani-
maliak: hiru miru gorri eta azeri
bat, Los Arcosen eta Galipentzun.
2017an, berriz, pozoitzerik ez zen
gertatu, urte horretako txostena-
ren arabera.
E. Elizondo Iruñea
Mende laurdena bete
zuenean egin zuen
Gorosti zientzia el-
karteak bere lehen-
dabiziko ornitologia kongresua,
Iruñean. Hamar urte joan dira ge-
roztik, eta bigarrena antolatzea
erabaki du taldeak. «Orain egin
behar genuen, edo inoiz ez!»,
erran du Gorostiko ornitologia
saileko arduradun Juan Ignacio
Deanek. Hilaren 19tik 21era egi-
nen dute, Iruñerriko Mankomu-
nitateak Iruñeko Mendillorri au-
zoan duen ur biltegian. Herrita-
rrek egindako zientziaz ariko
dira, bertzeak bertze.
Gai horrek ederki islatzen du
Gorostik azken hamarkadan
egindako bidea, helburu hartu
baitu, hegaztien inguruko infor-
mazioa jasotzeaz gain, informazio
hori zabaltzea, partekatzea, eta
erabilgarri bilakatzea ere. Zeregin
horretan ezinbertzeko tresna bat
izan dute lagun Gorostiko kideek
azken urteotan: eBird platafor-
ma. Haren bidez, hegaztiei beha-
tzen dien herritar orok badu au-
kera jasotako datuak plataforma-
ko erabiltzaile guztiekin
partekatzeko. «Informazio ho-
rren bidez, ezagutza dugu gure
esku; garai ezberdinetako datuak
alderatzeko aukera dugu, bai eta
populazioen joera ezagutzekoa
ere. Gisa horretako informazioa
funtsezkoa da hegaztiak ezagu-
tzeko eta zaindu ahal izateko era-
bakiak hartzeko».
Deanek gogoratu du Gorosti
zientzia elkarteko kideek, hasie-
ran, paperean argitaratzen zutela
ornitologia urtekari bat. «Hamar
urtez, ikusitako hegaztien ingu-
ruko 20.000 ohar jaso genituen
argitalpen horietan; eBird plata-
formaren bidez, berriz, azken bi
urte eta erdian 200.000 jaso ditu-
gu; aldea nabarmena da», erran
du Gorostiko kideak.
Argitu du paperean jasotako
datu horiek guztiak plataforma
digitalean daudela orain, denen
eskura. «Gure datuekin eta gure-
kin bat egin duten ornitologoek
jasotakoekin batera, ari gara pla-
taforma hornitzen; ahalegin han-
dirik egin gabe, aukera dugu in-
formazio hagitz baliagarria jaso-
tzeko», berretsi du Deanek. Jose
Ardaiz biologoa ariko da kongre-
suan, zehazki, eBird plataforma-
ren erabilerari buruz eta euskarri
horren bidez lortutako informa-
zioari buruz.
Zaletasunak, goraJuan Ignacio Deanek argi du orni-
tologiarako zaletasunak gora egin
duela Nafarroan azken urteotan.
Gorostik egindako lanak ere badu
errealitate horrekin zer
ikustekorik, hamabost
urtez egin baitu elkarte-
ak ornitologia ikastaroa,
zaletasun hori sustatze-
ko. «Talde txikiak osa-
tzen dira, baina, pixkanaka-pix-
kanaka, urrats sendoak egiten ari
gara».
Hegaztiei behatzeaz gain, orni-
tologia beren zaletasun bilakatu
duten anitzek argazkigintzarekin
uztartzen dute jarduera hori.
«Ornitologiarekin lotutako ar-
gazkigintzak gora egin du, nabar-
men», berretsi du Deanek. Nafa-
rroan hegaztiei so egiteko eta ar-
gazkiak egiteko «hamaika toki
aparta» badirela erantsi du. «Au-
tokritika egin behar dugu, ez bai-
tugu joerarik gurean dugunari
duen balioa emateko. Nafarroan
paisaia ezberdinak ditugu: kos-
taldetik gertuko eskualdeetan
itsas hegaztiak sartzen dira; Piri-
nioak ditugu, haitzez eta arroilez
betetako inguruak; hegoaldean,
berriz, Bardea, han bizi diren es-
tepako hegaztiekin. Paisaia ho-
rietan guztietan bizi diren hegazti
guztiak bilakatu nahi ditugu pro-
tagonista, bai urriak direnak, bai
eta erraz ikus ditzakegunak ere».
Kongresuari buruzko informa-
zioa Gorostiren webgunean dago,
gorosti.orghelbidean.
Gorostik ornitologia kongresu bat eginen du bigarrenez, 35. urteurrena ospatzeko. Hilaren 19tik21era izanen da. Datuak saretzearen garrantzia nabarmendu du Juan Ignacio Dean kideak.
Herritarrek egindako zientzia
Hainbat pertsona hegaztiei behatzen, Gorostik antolatutako ornitologia ikastaroan. GONZALO DEAN
KONGRESUA
Gorosti elkarteak bigarren aldiz
antolatu du ornitologia kongresu
bat, 35. urteurrena ospatzeko.
Mankomunitatearen Mendillorriko
ur biltegian eginen dute.
Hilaren 19an
b 18:00. Harrera parte hartzaileei .b 19:15. Borja Mila: Hegaztien ebo-
luzioa eta espezien identifikazio
genomikoa.b 20:00. Vanesa Palacios: Ornito-
logia turismoaren esperientzia Ex-
tremaduran.b 20:30. Nafarroako kontserba-
ziorako mugimenduen garapena.
Hilaren 20an
b 09:00. Gloria Giralda: Bonelli
arranoa Nafarroan.b 09:30. Jose Donazar, Olga Ce-
ballos, Alejandro Urmeneta, Ene-
ko Arredondo, Ainara Cortes-Avi-
zanda eta Jose Antonio Sanchez
Zapata: GPS segimenduaz.b 10:00. Alfonso Llamas: Ugatza-
ren kudeaketa Nafarroan.b 10:30. Itziar Almarzegi eta Jesus
Mari Lekuona: Naumann belatza
eta basoilo txikia Nafarroan.b 11:30. Miguel Mari Elosegi eta
David Campion: Okil gibelnabarra.b 12:00. Ainara Cortes: Elikadura
osagarria eta galzorian dauden
espezie sarraskijaleak. b 17:30. Jesus Mari Lekuona:
Ur hegaztien eboluzioa Nafarroan.b 18:40. Jose Ardaiz: eBird plata-
forma Nafarroan.b 20:15. Eztabaida hiritarren
zientziaz. Gorka Gorosperekin.
Duela 35 urte sortu zutenGorosti zientzia elkartea;ornitologia ikastaroak egindituzte azken hamabostetan
2015. urtekoa dapozoiaren aurkakoNafarroako plana; 2019. urtean berrikusibeharko lukete
Edurne Elizondo Bera
Iaz baino ezagunagoa daorain herrian Isidoro Fa-goaga». Berako Udalekozinegotzi Aitor Elexpurukerran ditu hitzok, German
Ereñak idatzitako tenor berata-rrari buruzko biografiaren aur-kezpenean. Isidoro Fagoaga, eltenor olvidado (Isidoro Fagoaga,tenor ahaztua) izena du lanak, etaBerako Udalak eta NafarroakoGobernuak plazaratu dute. Libu-ruak iaz hasitako ekinaldi ziklobat ixten du, nolabait. Fagoaga-ren obrak eta tenorrak egindakobidea ezagutarazi nahi izan dituz-te ekinaldi horiek, herritar taldebatek bultzatuta. Isidoro Fagoagaizena du Berako musika eskolak,baina izen horren atzean dagoenizana ezezaguna zen, orain arte,tenor eta idazle izandako gizonhorren herrikide anitzentzat.Egoera hori aldatu nahi izan duberatar talde batek, Fagoagarenomenez egindakoekin.Elexpuruk uste du helburuabete dutela, eta tenorrari buruzkoerakusketa, hitzaldi zikloa etaomenaldia egin eta gero hurbila-gokoa dutela beratarrek Fagoaga.Goi mailako abeslaria izan zen,Wagnerren operak kantatzenonenetakoa. Konpromiso sendo-koa, gainera. Italian jo zuen goiatenor gisa, baina herri hori etakantua utzi zituen Gernika bon-bardatu zutela jakin eta gero. Era-bat hunkitu zuen 1937ko apirila-ren 26an gertatutakoak.Nafarroako Gobernuko Kultu-ra zuzendari nagusi Dori LopezJuriok bat egin du Berako zinego-tziarekin, eta argi du Ereñaren la-nak tenorraren ibilbidean sakon-tzeko aukera emanen diela ira-kurleei, gainera. Musika utzi etagero Fagoagak bere lehen zaleta-sunari heldu ziola nabarmendudu Lopez Juriok: idazteari, alegia. Ereñak ere paperean jaso duFagoagaren memoria. Richard
Wagnerren operen zale amorra-tua da Ereña, eta zaletasun horrekeraman zuen, 2000. urtean, Bera-ra. Eibarkoa da Ereña, herri ho-rretako txistu bandako kide. Ezda ikerlari profesionala, baina ja-kin-minak eraman du Fagoaga-ren arrastoaren bila, Eibartik Be-rara, eta Beratik Iruritara. «Fago-agak Wagnerren operak abestenzituen; goi mailako tenor drama-tikoa izan zen; Italiako nagusiaizan zen, 1920ko eta 1930eko ha-markadetan».Fagoaga beratarra zela baze-kien Ereñak, baina deus gutxigehiago. 2004. urtean, tenorrarenhainbat senide aurkitu zituen Iru-ritan, eta haiengana jo zuen.Abeslariak utzitako hainbat ku-txa aurkitu zituen han, eta, kutxahorien barruan, berriz, benetakoaltxor bat: gutunak, oholtza gai-nean erabilitako jantziak, argaz-kiak eta tenorraren bertze hamai-ka gauza.
Arrakasta eta minaMateriala jasotzen hasi ahala, Fa-goagaren biografia idaztekoproiektua ere mamitzen hasi zenEreñaren baitan. Duela bi urte,Beran sortutako Isidoro Fagoaga-ren Lagunak taldeko kideekin ja-rri zen harremanetan, eta haienarteko sinergien ondorio izan zeniaz Berako kultur etxean tenorra-
ri eta haren garaiari buruz egin-dako erakusketa. Fagoagarenarrakasta islatu zuen erakusketahorrek, bai eta abeslari eta idazleberatarraren mina ere. Izan ere,Italia utzi eta gero, DonibaneLohizunen hartu zuen aterpe.Atxilo hartu, eta Gurseko kon-tzentrazio esparrura eraman zu-ten. Hilabete bat egin zuen han,1940. urtean.Fagoagaren biografia osatu duEreñak bere liburuan, eta oholtzagainera igo zen aldi guztiak zehaz-tu ditu, haien inguruko kritikekinbatera; gainera, beratarrak idatzi-tako lanen zerrenda eman duEreñak, bai eta tenor eta idazleariburuz idatzitakoena ere. Eibarkoikerlariak nabarmendu du gober-nuak hartu duela Fagoagaren on-darearen gaineko ardura, eta poz-garritzat jo du hori. Azaldu du li-burua osatzen hasi zenean garaihartako gobernuko eta BerakoUdaleko arduradunek ez zutelainteres handirik erakutsi Fagoa-gari behar bezalako aitortza egite-ko. Orain, ordea, behar zuen ba-besa aurkitu du Ereñak adminis-
trazioan, eta ontzat jo du. «Adi-tuen esku egon behar du». Ohar-tarazi du, halere, Fagoagaren in-guruko ondareak «bizia» beharduela; ez dela nahikoa museo ba-tean sartzea, alegia. Irakasteko etaikasteko baliatu behar dela.Gaur, Nafarroako Artxibo Na-gusian izanen da German Ereña,19:00etan, liburua aurkezten.«Han izanen dira Fagoagarenjantziak. Balio dezatela abeslariakutzitako gauzek haren inguruan
sakontzen jarraitzeko», erran duegileak.Hamaika hari jasota osatu duEreñak Isidoro Fagoagaren mata-za. Oraindik ere zer egin badelaargi du idazleak, halere. Ideia batjarri du mahai gainean: tenor be-ratarrari buruzko film bat osa-tzea. El tenor olvidado liburuanjaso ditu Ereñak Fagoagari buruzkontatu beharrekoak. Oraingoz,paperean gordeta dago tenorra-ren memoria.
Nafarroako Gobernuak eta BerakoUdalak Isidoro Fagoagaren biografia batargitaratu dute, German Ereñak idatzia.Tenor beratarrari aitortza eta omenaldiaegin zioten herrikideek iaz.
Memoria,paperean
German Ereña Minguez, Berako herriko etxeko arkupean, Fagoagari buruz egindako liburuarekin. JON URBE / FOKU
Beratarrek iaz Isidoro Fagoagari egindako omenaldia. IDOIA ZABALETA / FOKU
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aGaiak
Fagoaga goi mailakotenor dramatikoa izan zen; Italiako onena1920ko eta 1930ekohamarkadetan»
«Adituen esku egonbehar du Fagoagarenondareak; balio dezalaharen inguruansakontzen jarraitzeko»German EreñaIsidoro Fagoagaren biografiaren egilea
‘‘
Ane Eslava Iruñea
Larunbatean, hainbat
adituk Nafarroako
herritarren hizkun-
tza eskubideak ber-
matzeko beharra ez-
tabaidagai izan zuten Hizkuntza
eskubideak bermatzeko Legea-
ren bidean ikastaroan. Udako
Euskal Unibertsitateak udazke-
nerako antolatutako lehenbiziko
jarduera izan zen, eta ehun lagun
inguru bildu zituen Iruñeko Kon-
destablearen jauregian. Hasteko,
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari
nagusiak esan zuen Kontseiluak
bide bakarra ikusten duela herri-
tarren hizkuntza eskubideak ai-
tortuak izan daitezen: euskararen
ofizialtasuna Nafarroa osora za-
baltzea. Horretarako, beharrez-
kotzat jo zuen euskararen lege
«integral» bat ezartzea.
Kontseiluak ez ezik, beste hain-
bat adituk ere parte hartu zuten.
Roldan Jimeno NUPeko Zuzenbi-
dearen Historia irakasleak inda-
rrean dagoen legearen iraganaz
hitz egin zuen; Iñigo Urrutia Zu-
zenbide doktore eta EHUko ira-
kasleak, berriz, euskararentzako
esparru juridiko berri baten be-
harra izan zuen hizpide. Bestalde,
Olatz Altuna Soziolinguistika
Klusterreko teknikariak Nafarro-
ako zonifikazioari buruz hitz egin
zuen. Azkenik, Koldo Colomo
euskara teknikaria, Iulen Urbiola
Baztango udal idazkaria, Ivan Gi-
menez kazetaria eta Iñigo Orella
nekazari ingeniaria egungo lege-
diaren gabeziaz mintzatu ziren.
Horrez gainera, Alfons Estevek,
Valentziako Unibertsitateko hiz-
kuntza politikako zerbitzubu-
ruak, valentzieraren legearen
nondik norakoak azaldu zituen.
Jardunaldiaren balorazio «oso
positiboa» egin dute UEUko ki-
deek, Edurne Koch Nafarroako
arduradunak adierazi duenez.
«Ez genuen uste erantzuna hain-
bestekoa izango zenik». Adituen
maila azpimarratu du: «Kopu-
ruak garrantzia badu ere, adituen
kalitateari eta aniztasunari erre-
paratu nahi diet». Hizlariez gain,
uste du publikoan ere euskararen
lege berri bat bultzatzeko «ga-
rrantzitsuak» izan daitezkeen
pertsonak izan zirela: besteak
beste, parlamentariak, toki era-
kundeetako euskara zerbitzueta-
ko teknikariak, AEK-ko eta IKA-
ko ordezkariak eta herri mugi-
menduko kideak. «Gure
helburuak bete ziren, guztiz».
Jardunaldi horrekin estreinatu
du UEUk ikasturtea. Aurten, pro-
grama oparoa eskainiko dute
Iruñean: hamar ikastaro egingo
dituzte. Horietako batzuk UEUk
berak sortutakoak dira, edonori
zuzendutako gai zabalak eskain-
tzen dituztenak. Horien artean
daude Hizkera argia administra-
zio elektronikoaren garaian eta
Emozioen kudeaketa eta mani-
pulazioa. Beste batzuk, ordea, es-
pezifikoagoak dira, hezkuntzare-
kin lotutakoak, Nafarroako Go-
bernuko Hezkuntza Departa-
mentuarekin elkarlanean antola-
tzen baitituzte. Zortzi dira: Haur
eta gazteen transexualitatea
ulertzeko gakoak; Adimen Aniz-
kunen teoria: begirada aldaketa;
Psikomotrizitatea, mugimendu
eta jolas librea; Itzulpengintza-
ren hasi-masiak irakasleentzat:
hainbat baliabide eta gako; Bile-
ren dinamizaziorako teknikak;
Gradu bukaerako lana eta lan
akademikoetan trebatzen; Aniz-
tasuna landuz, LGTBIfobia gain-
ditu eta Proiektu bidezko meto-
dologiak. Azkena Internet bidez
egingo dute; gainontzekoak, be-
rriz, Iruñeko hainbat egoitzatan.
Ikastaroek oso harrera ona izan
dutela adierazi du Kochek: «Es-
pero genuena gainditu dute».
Esan duenez, pedagogia berri-
tzaileak lantzen dituztenek izan
ohi dute eskaririk handiena. Aur-
ten, kasurako, Proiektu bidezko
metodologiak ikastaroan 180 la-
gunek eman dute izena, eta psi-
komotrizitateari lotutako ikasta-
roak ere «oso harrera ona» izan
du. Bestalde, Haur eta gazteen
transexualitatea ulertzeko gako-
ak izenekoak ere izen emate ugari
izan ditu. «Argi dago beharra da-
goela hori aztertzeko eta ulertze-
ko», Kochen hitzetan.
«Pozik gaude, gure helburua
betetzen ari delako», adierazi du.
UEUk Nafarroan duen helburua
da euskarazko etengabeko pres-
takuntzan erreferente izatea. Izan
ere, krisialdi garaian, Iruñeko
egoitza itxita egon zen hainbat
urtez. 2015ean, ordea, berriro ire-
kitzea erabaki zuten, eta elkarla-
naren aldeko apustua egin zuten.
Hitzarmen «garrantzitsuak» lor-
tu zituzten: NUPekin eta Hezkun-
tza arloko Unibertsitate atalare-
kin. «Horiekin lortu genuen jen-
de askorengana hurbiltzea».
Gainera, ikastaroak homologatu
zituzten, eta, horri esker, ikasleek
kredituak eta parte-hartze ziurta-
giria eskuratu ditzakete.
Elkarlanaz gain, beste faktore
batzuk lagungarriak izan dira
UEUrentzat. Batetik, Nafarroako
Gobernu aldaketa aipatu
du Kochek: «Ateak ireki
zizkiguten hasieratik, eta
babes horrek bermea
ematen digu gauzak
ondo egiteko». Bestetik,
euskaraz ikasi duen belaunaldia
helduagoa izatea ere lagungarria
izan da.
Lortu dute, beraz, UEU Iruñean
sendotzea. Arduraduna pozik
dago egindako ibilbidearekin:
«Joan gara pixkanaka pausoak
ematen, eta hazkundea izugarria
izan da». Eskariak gora egiten ja-
rraitzen duen bitartean eskaintza
handitzen jarraituko dutela ziur-
tatu du. Aurrera begira, errefe-
rente izaten jarraitzea da UEUren
erronka nagusia.
Ikasturtea martxan da Udako Euskal Unibertsitatean ere:Euskararen Legearen inguruko jardunaldiak eman dio hasiera.UEU gero eta sendoago dago Iruñean, eta programa oparoaeskaini du udazkenerako. Erreferente izatea du helburu.
Elkarlanari esker ari da sendotzen
Euskararen Legeari buruzko saioa, Kondestablearen jauregian. IÑIGO URIZ / FOKU
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Gaiak
UEUk hamar ikastaro antolatuditu udazkenerako, Iruñean.Horietako zortzi espezifikoakdira, hezkuntzaren ingurukoak
RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza
Dena daadinarengatik
Haritzek 23 urte dauz-
ka, filologia titulu bat
eta Bigarren Hezkun-
tzako Irakasle Maste-
rra ateratzeko premia, gogorik ez
duen arren eta adin horretako
nerabeak gorroto baditu ere. Izan
ere, ez da besterik lan munduan,
eta irakasle bat beti izanen da
funtzionario eta funtzionario ba-
tek ez du kontu korrontean zulo-
rik izanen. Akituta dago, logela
bat 300 euroan dagoelako alokai-
ruan, ez duelako bikotekiderik
bere lagun gehienek ez bezala
eta, batez ere, ez dakielako zer ari
den. Ez dakielako zer egiten duen
bere bizitzarekin. Ahoa irekitze-
rako eskapatu zaio bokazioa.
Mertxek ezkertiarra izatearen
uste irmoa eta urteetan batzarre-
tan pasatako orduak dauzka biz-
karrean. Motxila baino ez du era-
maten asteburu-pasa mendira
doanean, liburu batzuk, mendi-
ko arropa eta deskonektatzeko
gogoa. 36 urte dauzka. Desko-
nektatzeko gogoa, lan gehiegi
egiten duelako, 9-10 ordu egune-
an, baina elkartasunean oinarri-
tuta gizarte ekonomiaren alde
egiten duen kooperatiba batean.
Haurdun geratzen ez delako dago
larri, eta etxebizitza kooperatiba-
tik atera eta merke ikusi berri
duen pisua erosi nahiko lukeela-
ko. Bere buruarekin kooperatu
nahiko luke, aldatzeko.
Arratek 40 urte dauzka. Zen-
baki borobila. Eta inoiz ez du izan
nahi izan etxe bat jabetzan, eta
barre egin izan du haren kuadri-
llakideez, ezkutuan hori bai, ko-
munean zein azuleju ipiniko zu-
ten eta sukaldeko plakan zenbat
su behar zituzten erabakitzera-
koan. Batzuetan, 40 urte horietan
pentsatzen du eta borobiltasunak
puxtarriaren tamaina hartzen
duela iruditzen zaio eta zintzu-
rrean behera trabatzen zaiola.
niak mundiala irabazi zuenekoa
eta bigarrena bi edo hiru urte
gazteagoa, gehienez jota lau.
Aimarrek 50 urte dauzka, hiru
ardotxo hartzen ditu egunean,
eta kezka handia du ximurrak
atera zaizkiolako begi ertzetan
eta begi zuloak aski markatzen
zaizkiolako hamar orduz lo egin-
da ere. Aita eredugarria dela esa-
ten dio bere buruari, autoko aire
girotuaren zirrikituak mimoz
garbitzen dituen bitartean.
Interneten sartu dira laurak,
barruko ezinegonari hitzak jarri
nahian. Ikusi dute, hurrenez hu-
rren, 20 urteen bueltako krisia,
30 urteen bueltako krisia, 40 ur-
teen bueltako krisia eta 50 urteen
bueltako krisia existitzen direla,
adituek hala izendatuta. Lasaiago
geratu dira. Ez da haiena beren
bizitzen kaosaren gaineko ardu-
ra.
Orduan, gelan geratzen da isil-
isilik eta argia itzalita, buruko
mina noiz pasako, baina, halako-
etan, pentsatzen du agian arnasa
hartzeko gaitasuna ahantziko
zaiola eta beldurtzen da, zer gerta
ere, arnasestuka hasi bitartean.
Antsietate krisi bat duela pentsa-
tuko luke hori zer den jakinen
balu. Ilargi betea dago, ordea, eta
hark ongi daki jakin ilargi betea-
ren kulpa dela. Ezin du begirik
bildu eta horregatik bi ilargi dira
haren begi nini urdinak.
Aimarrek Audi beltz bat dau-
ka, beltz metalizatua, A3 bat,
larruzko eserlekuekin eta gama
altuko osagarri guztiekin. Dena
esan beharra badago, Interneta
ez du inoiz erabiltzen eta Blueto-
otha zertarako den ere ez daki ze-
hazki, baina badu. Horrez gain,
bi alaba ere badauzka: Joana eta
Mikele. Lehena, 2010ekoa, Espai-
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aIritzia
Memoriarako toki bilakatu dute Francokbehartuta lan egin zutenen barrakoi bat
BIDANKOZE bGobernuak udan antolatutako auzolandegiak eman du
fruiturik, eta zutik da, berriz ere, Francok behartuta lan egin behar
izan zuten presoek Igariko gainean erabilitako barrakoietako bat. Me-
moriarako toki bilakatu nahi dute. Asteburuan inauguratu zuten. Han
izan zen 102 urteko Luis Ortiz, Francoren preso ohia, bertzeak bertze.
Larunbatean, jende anitz izan zen Igarin, barrakoia ikusten. NAFARROAKO GOBERNUA
165FEMINISMOAN TREBATU DIREN EMAKUMEAK, IRUÑEAN165 emakumek parte hartu dute Iruñeko Udalak eta Emakumeen Mundu
Martxak antolatutako formakuntza feministarako jardunaldietan. Emaku-
meen arteko eztabaida eta gogoeta bultzatu nahi izan dute.
«Poesia oxigenoa da niretzat,kapsula baten gisan, neureburua ezagutzeko bidean etaingurunea ezagutzeko bideanbaliagarri izan zaidan esteka»
Hasier LarretxeaIdazlea
MUSIKA
BURLATAEl Kanka eta
Lemon y Tal.
bBihar, 21:00etan, kultur etxean.
BURLATASinfonietta Academica.
b Igandean, 20:00etan, kultur
etxean.
BURLATALos Brazos eta Ozone
Mama.
bOstegunean, 22:30ean, kultur
etxean.
ELGORRIAGAKurkuma.
bAsteazkenean, 23:00etan,
ostatuan.
ESAPablo Marquez Caraballo.
b Igandean, 12:45ean, Leireko
monasterioan.
IRUÑEANafarroako Orkestra
Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEAAmaia Romero.
bGaur, 20:30ean, Gaiarren.
IRUÑEAEric Martin.
bGaur, 21:00etan, Indara aretoan.
IRUÑEAOrganorako musika
zikoa: Andres Cea Galan.
bBihar, 18:00etan, San Domingo
elizan.
IRUÑEARevolver.
bBihar, 21:00etan, Gaiarren.
IRUÑEAPamplonesa banda.
b Igandean, 19:00etan, Gaiarren.
IRUÑEARodrigo Cuevas.
bOstegunean, 21:30ean, Zentralen.
TAFALLALa Cuerda Floja,
Ostikadak, Orreaga 778, Kaleko
Urdangak, Jaleo eta Ion Kombo.
bBihar, 16:00etatik aurrera,
Ormi Egunean.
TUTERANueva Babel:
La mensajera zarzuela.
bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEANazioarteko inprobisa-
tzaileen bira: Araceli Arguello,
Maialen Lujanbio, Tomasita
Quiala eta Julio Soto.
bAsteartean, 19:00etan, Zentralen.
SUNBILLABertso afaria: Andoni
Egaña, Alaia Martin eta Jon Martin.
b Igandean, 21:00etan, Ulibeltzaken.
ANTZERKIA
AIEGI Ines Bengoa: Cuenta y pinta.bBihar, 18:30ean, kiroldegian.
ALTSASULirica Iberica: Oliver
Twist, el joven huérfano.
bBihar, 19:00etan, Iortian.
ATARRABIATDiferencia: Niko,
banpiro txiki bat.
bBihar, 17:30ean, kultur etxean.
AZAGRA Iluna Teatro: Camioneta
y manta.
b Igandean, 19:30ean, Francisco
Arbeloa ikastetxean-
BARAÑAIN Inextremis Teatro:
La prueba.
bGaur, 20:30ean, auditoriumean.
CINTRUENIGOLo mejor de Yllana.
bBihar, 20:00etan, Avenidan.
IRUÑEALa Nave Teatro: Goyena
Arraiza, Emilia.
bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEAEl Milagro de la Niña:
Ametsetan.
bBihar, 12:00etan eta 18:00etan,
Iturramako Civivox aretoan.
IRUÑEAAtx Teatroa: Tomiris.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Kondestablearen jauregian.
LIZARRATDiferencia: Salir de
cuentas a los 50.
bBihar, 20:00etan, Los Llanos
kultur aretoan.
TAFALLAKulunka: Solitudes.
bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TUTERA Jaso ikastola: 1937.
bGaur, 19:00etan, Gaztanbide
antzokian.
ZIZUR NAGUSIATDiferencia:
Salir de cuentas a los 50.
bOstegunean, 20:00etan, kultur
etxean.
DANTZA
BARAÑAINExcentrica: La Maldi-
ción de los Hombres Malboro.
bBihar, 20:30ean, auditoriumean.
ZIZUR NAGUSIAAlmudena Lobon
konpainia: Suite Navarre.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
ZINEMA
IRUÑEAMarkak, Aitor Etxeberria
Ensembleren musikarekin.
bGaur, 20:00etan, Iturramako
Civivox aretoan.
Gure proposamena b Iruñea
Nazioarteko inprobisatzaileen bira, Zentral aretoanNazioarteko inprobisatzaileen bira hasiko da heldu den asteartean, 19:30ean, Iruñeko Zentral aretoan. Ekinaldiak Tomasita Quiala kubatarra eta Ara-
celi Arguello argentinarra ekarri ditu Euskal Herrira. Hilaren 9tik 14ra bitarte, hainbat inprobisazio saiotan ariko dira, hemengo bertsolariekin batera.
Iruñeko saioan, zehazki, Quiala, Arguello, Julio Soto –irudian, eskuinean, Maider Beloki Iruñeko zinegotziarekin–eta Maialen Lujanbio ariko dira
oholtza gainean. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek antolatu dute nazioarteko inprobisatzaileen bira. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Agenda
Edurne Elizondo Iruñea
Sanferminekin lotzen dute ani-tzek Pamplonesa udal musika-banda, baina taldeak urte osoanegiten duela lan nabarmendu duVicent Egea zuzendariak (Cocen-taina, Herrialde Katalanak, 1961),datozen hilabeteotan Gaiarreneskainiko duen programazioarenaurkezpenean.Kultura zinegotzi Maider Belo-
kik erran du Pamplonesa dela
Iruñeko Rolling Stones. Zer deri-
tzozu?
Ez nuen horren berri, baina egiada bandako kideok erruz suma-tzen dugula herritarren babesaeta maitasuna. Kontzertu guztie-tan erakusten digute hori, oholtzabaten gainean gaudenean, bai etahiriko bestetan karrikan jotzendugunean ere. Uste dut lortu du-gula, Rolling Stones taldeak beza-la, jarraitzaile leial eta sutsuakizatea.
Rolling Stones baino zaharra-
goa da Pamplonesa. Datorren
urtean ehun urte beteko ditu.
Nola lortzen da eustea?
Taldeak bide sendo eta luzea egindu, baina bandako kideak gazte-ak dira. Lantalde oso gaztea dut,eta hori gauza ona da. Jendea gau-zak egiteko gogoz dago. Erakun-deak historia luzea du atzean, etahorrek ematen du sendotasunbat; aldi berean, jende gaztea ari-tzeak gauza berriak egiteko gogoaeta ilusioa ekartzen ditu. Gazteizateak, gainera, ez du erran nahiformakuntzarik ez dutenik. Jen-de prestatua dugu bandan.Tradizioa eta bide berriak jorra-
tzeko gogoa uztartzea izan da
zuen sekretua?
Nik uste dut baietz. Tradizioa etabide berriak, gainera, modu natu-ralean uztartu dira. Errespetuhandia diogu orain arte egindakobideari, eta kalitatea bilatzendugu beti, bai sanferminetan ka-
rrikan jotzen dugunean, bai etaantzoki batean obrarik konple-xuena jotzen dugunean ere.Errespetu bera erakusten dugubeti, eta hori da gakoa. Musika ga-raikidea gure errepertorioko par-te bat da.Bestetan jotzen duen banda bai-
no gehiago da Pamplonesa?
Hala da. Sanferminak bederatziegun dira, eta bandak urte osoan
egiten du lan. Onartu behar dutkosta egin zitzaidala herritarreihori erakustea, sanferminetan jo-tzen duen banda baino anitzez eregehiago garela erakustea, alegia,baina uste dut lortzen ari garela,ari garela jendea antzokietaraerakartzen, eta jendea jabetzenari dela egiten dugun guztiaz.
Konpositorea ere bazara. Ongi
uztartzen dituzu bi arlo horiek?
Ekainean nik sortutako Don Per-limplín estreinatu genuen, etadatozen hilabeteotarako progra-mazioan ere nik egindako lan bataurkeztuko dugu, lehenengo al-diz. Niretzat, bi arlo horiek erabatosagarriak dira; zuzendari izateakhobeki idazten laguntzen dit, eta,alderantziz, sortzaile izateak zu-
zendariak egin beharduena hobeki ulertzenlaguntzen dit. Aitortubehar dut, halere, nirebenetako pasioa musikaidaztea dela.
Bandarako musika joko duzue
hilaren 21ean, Gaiarren. Lau
konpositore nafarren lanak es-
kainiko dituzuela erran, eta zeu-
re burua sartu duzu nafarren ar-
tean. Zenbat denbora daramazu
hemen?
Nafarroan egon naiz denboragehien, eta Nafarroan, gainera,
musikaren arlo guztiak ukitu di-tut: kontserbatorioa, Pamplonesaeta bertze hamaika erakunde;Iruñeko Taldeko konpositoreizan naiz... hemengoa naiz, neurrihandi batean. Harreman estuadut hemengo jendearekin.Pamplonesan hogei urte baino
gehiagoko bidea egin duzu
jada. Ez zara nekatzen?
Iruñera 18 urterekin ailegatu nin-tzen. Pamplonesako zuzendari,berriz, 1996. urtean hasi nintzen.Beti dugu gauza berriak egitekogogoa, eta horrek ematen dit au-rrera egiteko indarra eta ilusioa.Publiko berria erakartzea ere
bada zuen erronka?
Musikaren esparruan ari garenerakunde guztion erronka dahori. Publiko berria bilatzen egonbehar dugu beti. Iruditzen zaitarlo horretan egon dela ardurarikeza, eta gurearen gisako taldeenkontzertuetan jende gazte gutxiegoten da. Hori arazo bat da. Ho-rregatik uste dut garrantzitsuadela estilo ezberdinak lantzea,publiko ezberdinak erakartzeko.Publikoa trebatu behar da?
Bai, funtsezkoa da. Hezkuntzarenesparruan erabat txertatu behar-ko lukete musika. Kontua da kri-siaren aitzakiarekin hezkuntza-ren esparruan egondako murriz-ketek min egin diotela arteari eta,bereziki, musikari. Bertzelakoarerioak ere baditugu.Zeintzuk?
Gaur egun entzuleen esku dau-den teknologia eta gailu guztiak.Etxetik ez ateratzea ekartzen dutetresna horiek, eta musika etxeankontsumitu ahal izatea; hori geroeta errazagoa da. Horren ondo-rioz, noski, antzokietan jendeagaltzen dugu. Ahalegina egin be-har dugu musika ikuskizun gisaez desagertzeko. Argi dago zuze-neko musikak teknologiak ema-ten ez duen zerbait baduela, bainajendea eroso dago etxean. Horreninguruan egin behar dugu lan.Abendura bitarteko programa
prest duzue. Zer eskainiko die
Pamplonesak etxean gelditze-
ko tentazioa izan dezaketenei?
Batetik, nabarmentzekoa da zar-zuela eta Gabonetako kontzertuaeskainiko ditugula, ohi bezala.Tradizio bilakatu dira, eta publi-koak eskatzen ditu. Bertzetik,John Williams konpositoreak zi-nemarako egindako piezak jokoditugu, eta parte hartuko duguMusikagileak zikloan. Garrantzi-tsua da ziklo horretan aritzea gu-retzat, Euskal Herri mailako eki-naldia delako, eta oihartzun han-diagoa izanen duelako. Berritzeada kontua, publiko berria erakar-tzea. Gure bidea egiten jarraitubehar dugu.
«Tradizioa eta bide berriakmodu naturalean uztartu dira»
Vicent Egea b Pamplonesa udal musika-bandako zuzendaria
Abendura bitarteko programazioa estreinatuko du Pamplonesak igandean. 21ean Musikagileakzikloko kontzertua eskainiko dutela nabarmendu du Egeak. 1996tik da udal bandako zuzendaria.
IÑIGO URIZ / FOKU
«Bandak historia luzea du, eta horrek ematen dusendotasuna; aldi berean,jende gaztea ari da, ilusioz»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko urriaren 5a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]